EO Ek o no mi ae t a Og a s una
HAUTESKUNDEPROGRAMA2012
AB HA EO
EO Ekonomia eta Ogasuna
Ekonomia eta Ogasuna
ING IND
Sarrera EB HN HKK OS JS KH KH
53
Ekonomia eta berarekin zerikusia duen guztia izango da legealdi honen lehentasunetako bat. Krisi ekonomikoak gure herritarrei, gure enpresei, gure herriei eta erakundeei eragiten die. Euskal Herrian, egia da, krisi ekonomikoa beste lurralde batzuetan baino pixka bat beranduago nabaritzen hasi garela, gure produkzio-egituraren ezaugarriengatik. Nolanahi ere, nahiz langabezia-tasa eta zorpetze publiko-tasa oraindik ere beste lurraldeetan baino txikiagoak izan, hemen ere jada handiak dira; ezin gara bere horretan gozo gelditu. Krisiak ondorio larriak eragin dizkie gure herritarrei eta zor publikoa gero eta handiagoa da, orain arte gobernuan egon direnek dirua xahutu dutelako eta herrialde-irizpide estrategikoak erabili ez dituztelako. Egoera ahulean dauden gizarte-sektoreek nabari dute gehien krisia eta krisiaren ondorioak; gainera, gizarte-sektore horiek lehendik ere etenik gabe bizi izan zuten krisi-prozesua, lan-alorreko erreformen, prekarizazioaren eta gizarte-babesgabetasunaren ondorioz. Krisiaren ondorioak ez dira berdinak izan guztientzat, buruzagitza-sektoreek ez baitute gizarte-erantzukizunik izan. Gure enpresak eta merkataritzak ixten ari dira edo oso arazo larriak dituzte, finantza-sistemak ez duelako krediturik eta sektore pribatuaren zein publikoaren eskaria murriztu egin delako; horren guztiaren ondorioz, langabeziatasak Europako herrialdeetako batez bestekoa baino askoz ere handiagoak dira. Krisi sistemikoa da, eta beraz, aldaketa sakonei egin behar diegu aurre, kudeatzeko beste modu baten alde egin behar dugu, antolatzeko beste modu baten alde; azken batean, beste modu batera bizi behar dugu, solidarioagoak izanik, jarrera ekitatiboagoa eta bidezkoagoa izanik eta garapen iraunkor erabatekoaren aldeko konpromiso garbia hartuta. Berrikuntzaren eta kalitatearen alde eta eredu ekintzaile baten alde egin behar dugu; ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzearen alde; ekonomia
Ekonomia eta Ogasuna
EO
suspertzearen alde, enplegu-sortzailea baita; ekonomia eta gizartea sakonetik aldetzearen alde, Euskal Herri oparoa ziurtatzeko aukera izan dezagun.
ZERGA-ARLOA
Zerga-arloko subiranotasuna da gure etorkizuna eraikitzeko aukera emango digun funtsezko oinarrietako bat, eta horrez gain, gure Herriak dituen helburuen alde egiteko funtsezko elementu bat ere bada. Hortaz, etsigarria izan da ikustea gure erakundeek zenbatetan jarraitu dioten Espainiak zerga-alorrean ezarritako politikei, erabakitzeko ahalmena dugun zergen eremuei dagokienez. Aberastasuna banatzeko funtsezko elementuetako bat zerga-alorreko politika da. Eta finantza-eredu egokia izatea erabakigarria da, bitartekoak behar beste eta eraginkortasunez banatzeko aukerak ahalik eta ondoen baliatzeko. Guk aldarrikatzen dugun zerga-sistema bidezkoa, aurrerakoia, ekitatiboa eta solidarioa da, sektore publikoaren bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak bermatuko dituena, benetako gehikortasun- edo progresibitate-printzipioa oinarri izango duena, eta iruzurraren aurka borroka egiteko konpromiso sendoa hartuko duena. Aberastasuna elkartasun-printzipioaren arabera banatzeko aukera emango duen zerga-sistema; jatorria edozein dela, errentei zerga bera ezarriko dion zerga-sistema.
Ekitatea eta gehikortasuna badira zerga-sistemaren oinarri, lortzen diren diru-sarrera publikoek ziurtatu egin behar dute sektore publiko sendo bat. Sektore publikoaren baitan, lehentasuna izan behar dute hezkuntzak, osasunak, pentsioek eta pertsonentzako zerbitzuek, eta batez ere haurrekin zerikusia duten zerbitzuek (haur-eskolak, jangela publikoak, etab.) eta mendekotasunarekin zerikusia dutenek (etxez etxeko zerbitzuak, adineko pertsonen zaintzak, etab.). Pertsonentzat dauden zerbitzuei dagokienez, egiteko asko dugu oraindik ere Europako iparraldeko herrialdeek duten maila lortzeko, eta zerbitzu horiek, hain zuzen, oinarrizkoak dira enplegua sortzeko, eta gaur egun zaintza-lanetan aritzen diren emakumeek ordaindutako enplegu duina lortzeko baldintzak lortzeko. Zaintzaren alorrean inbertituz gero, herritar guztiei eragingo dizkie onurak eta ekonomia-eredua aldatzeko ere lagungarria izango da. Hau da, bizitza zaintzea eta denbora ohore handiko produktuak izango dira ekonomia-eredu berri horretan, eta ez gure munduaren etorkizuna arriskuan jartzen ari diren kontsumoa eta produkzioa.
54
AB HA
Inbertsio publikoa bakar-bakarrik azpiegitura handitan (gainera, zenbat eta handiagoak izan, hobeto) inbertitzea delako ideia aldatu egin behar da. Zerbitzu publikoetan inbertitzeak ekonomia suspertzea eta diru-sarrera publikoak gehitzea eragiten du, eta gizartea hobeto antolatzeko ere lagungarria da.
EO Ekonomia eta Ogasuna
ING IND EB HN
EAEn, zerga-alorreko eskumen arauemailea lurralde historikoek dute, Estatutuaren eta Lurralde Historikoaren Legearen arabera. Zerga-kideketarako Sailak zaintzen du aldundien artean harmonizazioa egon dadin. Egungo krisiak agerian utzi du eredu horrek ez duela jada balio. Diru-sarrerak gutxitzen direnean, lurralde-erakundeak taifa-erreinu txiki bihurtzen dira, bakoitzak bere pastel-zatia ziurtatzeaz soilik kezkatuta. Hortaz, eredu hori alde batera utzi eta Legebiltzarrak harmonizazio-ahalmena erabiltzearen alde gaude; izan ere, horretarako ahalmena badu Harmonizazio Legearen bidez. Kudeatzeko eta antolatzeko modu berri horren baitan, gure erakundeen eskumen-banaketa aztertu behar dugu, ikuspegi ekonomikoa izanik, beti ere.
HKK OS JS
Ez dauka inolako logikarik Eusko Jaurlaritzak, herri bateko herritarren garapenerako funtsezko gaietan (hezkuntza, osasuna, enplegua…) eskumenak dituen erakundeak, ez izatea zerga-alorreko eskumenak, ez izatea ahalmena zenbait zergen dirua biltzeko eta zenbait zerga arautzeko. Esaterako, haren eskumenetik kanpo daude PFEZ, ondasun edo aberastasun handiak, sozietateak, oinordetzak eta dohaintzak, BEZa eta Zerga Bereziak, eta zerga horien bidez lortzen dira, hain zuzen, gastu publikorako baliabide ekonomikoak.
KH KH
NEURRIAK: 55 • Harmonizazio Fiskalaren Legea garatzea, aldundien arteko zerga-lehiak eragozteko. • Zerga-iruzurraren aurkako borroka egiteko konpromiso sendoa hartzea; lehenik eta behin, ekitate- eta justizia-arrazoiengatik, eta bigarrenik, gure herrialdearen gizarte-premiei aurre egin ahal izateko behar beste diru biltzeko. • PFEZren erreformari ekitea, zerga hori gehikorrago eta solidarioago bihurtzeko. PFEZk funtzio banatzailea berreskuratu behar du, eta gehikorra izan behar du errenta-mota ororentzat (lana, kapitala, ondare gehitzeak), gehien irabazten duenak gehiago ordainduko duela ziurtatzeko. • Aberastasun Handien gaineko zerga ezartzea. Aberastasuna modu bidezkoagoan banatzea du helburu zerga horrek, baina horrez gain, errolda-funtzio
Ekonomia eta Ogasuna
EO
garrantzitsu bat ere betetzen du, ondasun handien gaineko PFEZ dela-eta egiten diren errenta-aitorpenak kontrolatzeko. Bestalde, errenta handienek zerga horiek ez ordaintzeko erabiltzen dituzten mekanismoak ere desagerrarazi egin behar dira. • Sozietateen gaineko Zergaren beherapenari amaiera ematea. Zerga horrek askoz ere ekarpen handiagoa egin beharko lioke zerga-sistemari, kenkariak pixkanaka ezabatuta eta gastu kengarria murriztuta. • Zerga-arloko subiranotasun osoa berreskuratzea. Helburu hori lortuko dela ziurtatzea ezinezkoa da, gaur egungo Ekonomia Itunaren eta Hitzarmenaren sistemagatik; eta Madrilen onartutako zerga-arloko neurriak bezalakoak ezartzeko eta kopiatzeko aukerak alde batera uztea. • Zerga-pribilejioak eta barkamen bereziak bertan behera uztea. Eliza Katolikoak eta beste edozein erlijiok dituen ondasun materialen eta bestelako ondasunen kontabilitatea egitea. Inmatrikulazioaren pribilejioa kentzea Elizari; hau da, lursailak, eraikinak eta gainerakoak ondasun propiotzat inskribatzea, besteak beste, frogarik gabe eta beste erregistro batzuekin alderatu gabe. Aitorpena egiteko betebeharra ezartzea erlijio orori, sozietate diren aldetik hala egitea baitagokie. • Ekonomia eta Finantza Kontseiluan (ECOFIN) parte hartzea aldarrikatzen dugu. Izan ere, kontseilu horretan parte hartu behar dugu gure herrialdearen interesen alde egiteko, nahiz eta garatzen ari diren politiken aurkakoak garen. • Oinordetzaren eta dohaintzaren gaineko zerga ezartzea pertsona guztientzat eta gehikorra edo progresiboa izatea.
AURREKONTU-POLITIKA 56 Gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, diru-sarrerak gutxitu egin dira nabarmen, eta hortaz, inoiz baino beharrezkoagoa da aurrekontu-politika zorrotzagoa, eraginkorragoa eta gardenagoa ezartzea. Administrazioaren ohiko gastuaren arrazionalizazioa oinarri izango duen aurrekontu-politika bat, ekonomia antola dadin sustatua, gizarte-zerbitzuak eta -eskubideak ziurtatuta eta baliabideak optimizatuta. Eta kontuan izan behar dugu, halaber, lurralde historiko guztietan zerbitzu berberak ematen dituzten erakundeak eta instituzioak edukitzeak ondorioak eragiten dituela kutxa publikoetan, bai eta berariazko eskumenik izan gabe zerbitzuak ematen dituzten erakundeek ere, eta are gehiago, zerbitzu horiek eskudun erakunde batek ere ematen baditu.
AB HA EO Ekonomia eta Ogasuna
ING IND EB HN
Ezin da nazioa eraikitzeko prozesuan aurrera egin, baldin eta gure erakundesarearen barne-antolaketa modernizatzeko gai ez bagara. Izan ere, efizienteagoa eta eraginkorragoa izan behar du, disfuntzio oro konpondu behar da eta erakundeen artean kohesio eta koherentzia handiagoa egon dadin lortu behar da. Egungo ereduak, Lurralde Historikoen Legearen bidez (EAE) sortuak, bat ez etortze, bikoiztasun, alferrikako gastu eta burokratizazio asko eta handiak eragiten ditu oraindik ere, eta batzuetan, politika koherente eta arrazoizkoa gauzatzea oztopatzen dute. Egungo sistemak berak bultzatzen du lurralde historietako bakoitzean dauden erakundeen artean lehian aritzea politika publiko asko gauzatzerakoan. Ez dago ikuspegi bateraturik, ez EAEko hiru lurralde historikoen artean, ez Euskal Herri osoan. Horrezaz gain, Lurralde Historikoen Legeak eragindako ereduak aukera ematen du erakunde batek beste erakunde bati dagokion eskumen-eremuan jarduteko; hau da, Jaurlaritzak aukera du berez aldundiei dagozkien gaietan gastatzeko, eta haiek, aldi berean, aldundien eta udaletxeen eskumenekoak diren gaietarako baliabideak eta diru-laguntzak eman ditzakete.
HKK OS JS KH KH
Izan ere, foru-aldundiek beren aurrekontuetako zati bat erabiltzen eta gastatzen ari dira, nahiz eta Estatutuan, Lurralde Historikoen Legean eta inolako lege sektorialetan horretarako eskumen formalik aitortuta ez duten. Hori bera gertatzen da, esate baterako, etxebizitzarekin, turismoarekin, ekonomiasustapenarekin eta enpleguarekin zerikusia duten gaietan. Aurrekontu-politikak, lehenik eta behin, gizarte-zerbitzuei osorik eutsiko zaiela zaindu behar du. Horrek behar luke izan helburu nagusia eta garrantzitsuena. Gainerako politika publikoek eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideak izan behar dituzte oinarri, baina beti plan estrategiko bati jarraituta, zentzuz gastatzeko eta gastua optimizatzeko.
57
NEURRIAK:
• Kudeaketa ez-eraginkorrak eta ez oso gardenak eragozteko, kontrolatzeko eta hautemateko bitartekoen erabilera ezartzea. • Eskumenak modu arrazionalagoan bana daitezen lan egitea; bikoiztasunak eragoztea, gero eta urriagoak diren baliabideak optimizatzeko; herrialde-ikuspegitik, erakundeek elkar hartuta lan egitea. • Aurrekontu-baliabideak erabili ondoren lortutako emaitzak ebaluatzeko mekanismoak ezartzea; horretarako, aurrezte-irizpide zorrotzak aplikatuko dira, batez ere ondasunak eta zerbitzuak erosteko kontu-sailetan eta diru-laguntzen kontu-sailean.
Ekonomia eta Ogasuna
EO
• Politika publikoen planifikazio orokorra erakunde legegile gorenak (Gasteizko Legebiltzarra, behin-behinean) egiteko sistema bat ezartzea, talde-ikuspegia izanik, herrialdearena, alegia. Malgua, baina plangintza orokor bati jarraituta. • Lurralde Historikoen Legea aldatzea, gai publikoen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin eta kudeaketa koordinatuagoa izan dadin. Hortaz, denontzako erakunde berberak direnak (Jaurlaritza eta Legebiltzarra) sendotu behar dira, eta haiei dagokie herritar guztiei eragiten dieten politika oro bideratzea, diseinatzea, koordinatzea eta planifikatzea. • Lizitazio publikoetan enpresa txiki eta ertain, kooperatiba eta gizarte-ekonomiako enpresa gehiagok parte har dezaten bultzatzea, aurrezte-irizpidea beste irizpide orokor batzuekin osatuta, Legea errespetatuta, betiere. • Administrazioaren eta paradisu fiskaletan kokatuta dauden enpresen arteko jarduerak eta kontratazioak desagerraraztea. • EAEko ekonomia antolatzeko dagokigun eginkizunaren baitan, administrazioaren ondare- eta zerbitzu-hornitzaileei ahalik eta epe laburrenean ordainduko diegu. Izan ere, hala, enpresek likidezia-fluxua izango dute, enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek batez ere.
FINANTZA-POLITIKAK
Egungo krisi ekonomikoak oso finantza-osagai garrantzitsu bat du, eta horregatik ari da izugarrizko abiaduran aldatzen orain arteko finantza-sistema. EAEn, 3 aurrezki-kutxa batu (BBK, Kutxa eta Vital) eta banku bat sortu da (Kutxabank); eta beste bi finantza-erakunde ere (Euskadiko Kutxa eta Iparkutxa) batu dira.
58 Eta bien bitartean, egoera larria bizi duten enpresek eta herritarrek erakunde horiek kredituak murrizten dituztela ikusten dute, ekonomia-ingurunea ezegonkorra denean. Finantza-politika publikoa behar dugu, euskal herritarron aurrezkiak Euskal Herrian inberti ditzan, espekulazioan inbertitu beharrean, horretarako zergaeta kontrol-neurri egokiak ezarriz.
NEURRIAK: • Kutxabankek izaera publikoa eta soziala gal ez dezan lanean jarraitzea. Izan
AB HA EO Ekonomia eta Ogasuna
ING IND EB HN HKK OS JS KH KH
59
ere, egiteko garrantzitsua izan behar du kreditu-laguntzaren bidez gure herriaren ekonomia sustatzeko, erakundeekin lankidetzan arituz eta gure ekonomiari lehentasuna emanez. • Eusko Jaurlaritzatik eta Legebiltzarretik egin behar dugu lan, finantza-erakundeekin bat eginda, kreditu-fluxua suspertzeko. Hortaz, arriskuen estaldura-politika bat sustatuko dugu eta itunak sinatuko ditugu euskal banku eta kutxekin, gure enpresei inbertsio-proiektuetan laguntzeko etorkizunari begira, bai eta epe luzera lanpostu kualifikatuak sortzeko aukera emango duten proiektuetan laguntzeko ere. Horretarako, besteak beste, enpresentzako mikrokredituak edo abalak sustatzeko hitzarmenak sinatuko ditugu. • Euskal finantza-sistema publikoa sortu nahi dugu, aurrezki publikoak Euskal Herriko gizarte-premietara eta produkzio-inbertsiora bideratzeko. • Finantza-erakundeetako ondasun publikoak kontrolatzeko eskubideei buruz hausnartzea. Hala, funts publikoak kudeatu nahi dituzten erakunde pribatuek lehiaketa batean parte hartu beharko dute (programa jakinak kudeatzeko orain ere hala egiten dute; esaterako, KOIren kredituak), eta lehiaketan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete beharko dituzte: gizarte-laguntzako politiketan ekarpen soziala egitea eta kredituen gaineko hobariak. Horrez gain, kreditu-kontratuen eta bestelako kontratuen baldintzak ere kontrolatuko dira. Inolako ekarpen sozialik egin ezean, kapital publikorik ez lukete jasoko.