Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1

HA HERRI T ARREN ASKA T ASUNAK HAUTESKUNDEPROGRAMA2012


AB HA Herritarren Askatasunak

HA Herritarren Askatasunak

EO ING IND

GIZA ESKUBIDEAK

EB HN HKK OS JS KH KH

45

EHBildu osatzen dugunok giza eskubideak eta askatasun publikoak ardatz dituzten Euskal Herria eta mundua lortu nahi dugu. Eta ahalmena aitortzen diegu nazioarteko zuzenbidean alor horretan egin eta onartu diren adierazpen eta konbentzioei. Gure iragan hurbilean, bai ETAren indarkeriak, bai Espainiako eta Frantziako estatuek erabilitako errepresio estrategiak eta gerra zikinak, hildakoak eragin ditu eta lesio fisikoak eta psikikoak ere bai. Zorionez, zenbait gertakarik itxaropenez betetako garai bat datorrela erakusten digute: Gernikako akordioak, Aieteko Bake Konferentziak edota ETAk ekintza armatuen su-eten iraunkorra iragarri izana. Baina Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera immobilistak eragotzi egiten du Euskal Herriko herritar guzti-guztiek eskubide guzti-guztiak erabat gauzatu ahal izatea. Giza eskubideetan izandako urratzeak diagnostikatzea, eta haien biktimak aitortu, egindako kaltea konpondu eta birgaitzea, eta horrelako urratzeak inoiz gehiago ez direla gertatuko bermatzeko oinarriak finkatzea da EHBilduren konpromiso nagusia. Eta horren haritik, konpromiso horren ondorio gisa, alor hauetan lan egitea proposatzen dugu. - Francoren kolpe militarraren eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak. Frankismoaren biktimei ez zaie jasandako injustizia aitortu eta ez da haiekiko dagoen zorra ordaindu. Memoria historikoaren aldeko elkarteek eta biktimen senitartekoek egia eta justizia eskatzen jarraitzen dute. Frankismoaren biktimen behin betiko errolda bat egin nahi dugu, eta han jaso zer eskubideurratze jasan zituzten. Eta, horrez gain, haien aitorpen publikoa egin eta ordain morala emateko modu eraginkorrena aurkitu nahi dugu. - Giza Eskubideen urraketen biktimak, Euskal Herrian izandako indarkeriaren ondorioz. Amaitzear dagoen eta zauriak ixteko lehenengo urratsak ematen ari


Herritarren Askatasunak

HA

den gatazka politikoak ere ibilbide-orri bat behar du Euskal Herrian izandako giza eskubideen askotariko urraketen biktimak (guzti-guztiak eta batzuk eta besteak banatu gabe) aitortzeko bidean aurre egiteko. Behin betiko gainditu nahi dugu biktimei eman zaien tratamendu sakabanatua eta desberdina, eta bulego bakarrean eman nahi diogu arreta ixtear dagoen gatazka armatu honekin lotuta oinarrizko eskubideren bat urratu zaiola sentitzen duen orori. - Trantsizio-zuzenbidea praktikan garatzea. Adituen komiteak sor daitezen babestuko dugu, izandako eskubide-urraketetan erantzukizunak nork dituzten erabakitzeko bidean aurrera egin dezaten, eta bideak proposa ditzaten giza eskubideetan kalterik izan duten pertsona guztiak aitortu eta haiei ordaina emateko. - Giza eskubideen hezkuntza. Inoiz gehiago ez da urratu behar giza eskubiderik. Hori lortzeko, lagundu egin nahi dugu giza eskubideen alorreko hezkuntzan, gaikuntzan eta informazio publikoan. Horretarako, Giza Eskubideen Plan bat egingo da eta Giza Eskubideen Euskal Institutuak jarriko du abian. Planak, gainera, diagnosi moduan adieraziko du zer legedik edo zer jardunek eragiten duten edo laguntzen duten giza eskubideak edo oinarrizko askatasunak urratzen. Lankidetza estuagoan jardungo dugu giza eskubideen alorreko nazioarteko erakundeekin eta horien alde egiten duten gainerako eragileekin. Eta, hain zuzen ere, eskatzen dugu Bakerako Giza Eskubidea arau moduan aitor dezan Nazio Batuen Erakundeak, eta kontzeptu holistikoa eta integratzailea dela adierazi eta hala zabal dadin.

JUSTIZIA

Gure iragan hurbilean, Madrilen egoitza duten zenbait justizia-estamentuk legaltasunaren oinarrizko printzipioaren aurkako hainbat eta hainbat erabaki hartu dituzte, interpretazio eta premia politikoen pean hartutakoak. Ez da hau lekua gogora ekartzeko justiziaren izenean herri honi egin zaizkion bidegabekeria guztiak, horietako batzuk oraindik ere egiten zaizkionak. Gauza bat ondorioztatu behar dugu: Euskal Herriak ez du Justiziarik izan administrazio espainiarraren baitan. Sistema zurrundu hori ez da gai erantzun hurbila, inpartziala, independentea eta azkarra emateko euskal gizartearen justizia-eskaerei. Euskal Herriak erabateko legegintza-ahalmena izan behar du arlo zibilean, zigor-arloan, administrazio-arloan, arlo prozesalean, lan-arloan... Eta arlo horietako guztietako auziak geure justizia-administrazio batek, bertako batek ebatzi beharko lituzke, oinarri hartuta independentzia eta inpartzialtasunaren oinarrizko printzipioak eta ezinbestekoa den segurtasun juridikoz jardunda. Epaile naturalaren printzipioa aldarrikatzen dugu, gertaerak izan diren lekuko

46


AB

epailearena, geure Botere Judiziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Botere Judiziala izateko, alegia.

HA Eta, hain zuzen, EH Bilduk hau eskatzen du: Herritarren Askatasunak

EO ING IND EB HN

- Eskumen jurisdikzional guztiak Euskal Herriko justizia-organoei esleitzea. - Justizia Auzitegi nagusia izatea azken instantzia prozesu guztietan jurisdikzio-alor guztietan, eta huraxe izatea, halaber, kasazio-errekurtsoak ebazteko eskumena duena. Jakina, haren burua, bai eta fiskaltza nagusia, euskal botereek aukeratuko dute. - Epaileen eta epaitegien justizia-jarduerari babesa eta laguntza emateko, eta administrazioen artean lankidetza eta koordinazioa sustatzeko, Euskadiko Bulego Judizial bat sortuko litzateke. - Epaileak, magistratuak, fiskalak eta gainerako zerbitzuko langileak izendatzerakoan, ezinbestekoa iruditzen zaigu horiek hizkuntza koofiziala eta bertako zuzenbidea jakitea —Foru Zuzenbide Zibila eta Autonomia Zuzenbidea—: eskakizuna izan behar du, eta ez meritua.

HKK OS JS KH KH

47

- Justizia-administrazioaren zerbitzura dauden langileak —idazkari judizialak, kudeatzaileak, tramitatzaileak eta justizia-laguntzakoak barne— Eusko Jaurlaritzak izendatu eta kudeatuko ditu, eta erkidegora eskualdatutako kidego nazionalak izateari utziko diote. - Euskadiko Botere Judizialaren Kontseilua sortzea proposatzen dugu, eskumen osoak dituela, Euskadiko justiziaren gobernua kudeatzeko. - Euskal herritarren arretan eraginkortasuna, azkartasuna eta kalitatea izatea nahi dugu. Eta, hain zuzen ere, izapideak eta exekuzioa hobetzea nahi dugu, langileen prestakuntza sustatuz eta zenbait hobekuntza eginez jendearentzako informazio-bulegoen, familia-epaitegien eta erregistro zibilen funtzionamenduan. Eta, bereziki, atxilotutako pertsonei laguntza emateko zerbitzuak eraldatu eta sendotu nahi ditugu, eta preso dauden pertsonei laguntza juridikoa izango duten berme osoa eman, doaneko lege-laguntzarako eskubidearen osagarri eta berme moduan. - Eskumen osoak izatea eskatzen dugu planta judizialen eta lurralde-mugapeen alorrean eta horiek ezartzerakoan. Horrenbestez, ahalmen osoa izatea eskatzen dugu organo judizial berriak eta haietan atal berriak sortzeko, bai eta epaitegiak eta auzitegiak lurraldean non kokatuko diren zehazteko ere.


Herritarren Askatasunak

HA

ESPETXE-POLITIKA

Uste dugu egungo espetxe-sistema gizartearen porrotaren adierazle garbia dela. Presoak eskubidedun pertsonak dira, beti. Eta, hain zuzen ere, preso politikoek Euskal Herrian egoteko eskubidea dute, eta preso dagoen beste edozein pertsonak bezala, familiarekin eta gizarteingurunearekin harreman normala izatekoa ere bai. Sakabanatze-politikak amaitu egin behar du, gaur egun hura babesten duten erreparo politiko burugabeak gorabehera. Gaixo dauden presoek eskubidea dute, gizatasun hutsagatik, tratamendu egokia jasotzeko, eta berehala aske uzteko eskubidea gaixotasuna sendaezina bada edo espetxean egoteak gaixotasuna larriagotzen badu. Era berean, ezin dira betirako kartzelan utzi, atzera eraginez eta modu arbitrarioan jardunda, zigorra beteta dutenak, eta horrelaxe adierazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ere. Azkenik, prozesu bat jarri nahi dugu abian preso politikoak espetxetik atera ahal izan daitezen Gernikako Akordioan ezarritako bidean. Oro har, askatasunaz gabetzeak ondorioak izaten ditu pertsonengan, ondorio sendaezinak zenbaitetan. Horregatik, gizatasuna oinarri duen gizarte batean, azkeneko aukera izan behar luke askatasuna kentzea. Espetxe-politika berri bat sustatu behar dela uste dugu, preso dauden pertsonen duintasuna errespetatuko duena, lehenbailehen itzuli ahal izan daitezen berriro beren komunitatera eta gizarte bidezkoago bat lortzen lagundu beren lanarekin eta jarduerarekin. Ezinbestekoa da gizarte-eztabaida irekia eta anitza egitea, iritzi garrantzitsu guztiei hitza emango diena, zigorra espetxean bete beharraz eztabaidatzeko. Helburua da, zigorra betetzeko, espetxeaz bestelako sistemak lehenesten dituen eredua ezartzea, helburu duena zigorra jaso duen pertsona gaitzea, haren gizarteratzean, hezkuntzan eta lanerako prestakuntzan. Komunitateak parte-hartze handia izan behar du horretan, baina funtsezkoa da, gainera, erraztea eta bermatzea zerbitzu publikoak espetxean sartu ahal izatea, bai eta espetxe-sistemaren barruan dauden pertsonei laguntza, prestakuntza eta abegia ematen jarduten duten taldeei eta elkarteei ere. Europako iparraldeko espetxe-ereduak sartzea proposatzen dugu: azpiegitura txikiak, hiriguneen barnean eta preso dauden pertsonen familia- eta gizarteingurunearekiko irekia. Eta, aldiz, iruditzen zaigu espetxe erraldoi berriak egiteak antzinako zigor-jarreretara garamatzala, eta hori ez ezik, inbertsio ekonomiko guztiz desegokiak direla deritzogu. Zehazki, aurreneurrizko espetxeratzea gero eta gutxiago ezar dadin egingo dugu lan, gehiegi erabiltzen baita gaur egun. Zenbait lege-erreforma proposatzen ditugu espetxe-zigorrik izan ez dezaten “ez larri� jotako delituek. Izan ere, beste alternatiba batzuk ezarri beharko lirateke haietarako, hala nola, komunitatearen onurarako lanak egitea, baina ez estigma moduan, “auzolan� moduan baizik. Eta iruditzen zaigu kontrol telematikoko neurriak, gaur egun hirugarren graduan edo baldintzapeko askatasunean dauden pertsonen kart-

48


AB HA Herritarren Askatasunak

EO

zelaratzearen luzapen moduan erabiltzen direnak, zigorra espetxean bete beharraren ordezko egokiak izan daitezkeela. Gizarteratzeko zentroak sustatu nahi ditugu eta hirugarren graduan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea helburu duten etxebizitzen sareak sustatu, prestakuntzaren eta berriro gizarteratzearen ikuspegitik. Horregatik guztiagatik, geure espetxe-sistema antolatzeko eskumena eskatzen dugu, presoen eskubideak eta duintasuna bermatzen duen sistema izan dadin. Garrantzitsua da eskumen hori herritarren askatasunen atalean ikustea, berariaz bereizita herrizaingo ataletik at, orain artean izan duen lekutik at.

ING IND

HERRITARREN SEGURTASUNA EB HN HKK OS JS KH KH

49

“Segurtasuna lortzeko, giza eskubideak murrizten dituenak ez du ez bata ez bestea lortzen�, esamolde hori oinarri hartuta, herritarren segurtasuna herritarrari ematen zaion zerbitzutzat dugu, ez herritarraren aurka doan zerbitzutzat. Eta prebentzioak izan behar du oinarri, giza eskubideen estandar zorrotzenak betetzen direla, betiere. Horretarako, lehentasuna da polizia-eredua garai politiko berrietara egokitzea. Poliziak gizartearen isla izan behar du, eta hori, tamalez, ez da betetzen inondik inora gaur egun. Horrez gain, euskal lurraldea erabat desmilitarizatzea da gure irrika. Egungo egoera politiko berrian inolako aitzakiarik ez dagoenez euskal herritarren premiei eta ikuspegiari erabat arrotzak zaizkion polizia-kidegoak euskal lurraldean ezarrita egoteko, eskatzen dugu Espainiako Segurtasun Indar eta Kidegoak pixkanaka alde egiten joatea. Gure helburua da Espainiako Segurtasun Indar eta Kidegoak benetan ordeztea, lurralde osorako bakarra izango den kidego batez. Eskumen guzti-guztiak lituzkeen polizia bat izango litzateke. Poliziaren Etikako Kode Europarrak dioenez, herritarrek poliziarengan duten konfiantza estu-estu lotuta dago poliziak herritar horiekiko duten jarrerarekin eta portaerarekin, eta, zehazki, giza duintasunaren eta pertsonaren oinarrizko askatasun eta eskubideen errespetuarekin. Eta hau da horren beste aldea: Europako Kontseiluaren 690. zenbakiko Ebazpenak (1979) ezartzen du poliziak eskubidea duela bere funtzioak gauzatzen dituen kolektibitatearen laguntza aktiboa izateko, bai laguntza morala, bai laguntza materiala. Eta bi balio horiek uztartzea da gure helburua. Horretarako, polizia-ereduari buruzko eztabaida zabala eta irekia egitea proposatzen dugu, sakon-sakonetik egokitzeko zerbitzuaren kalitatea eta legeerantzukizun zabalak etengabe aldatzen ari den biztanleria batera. Polizia-kidego horrek gardentasun osoz jardun behar du eta giza eskubideen defentsa bere lan profesionalaren berezko atal moduan ikusi.


Herritarren Askatasunak

HA

Horregatik, guztiz beharrezkoa da Ertzaintza sakon-sakonean eraldatzea, printzipio hauei jarraituz: - Zerbitzuko polizia integrala, ez errepresiboa, jarduera-irizpide politizaturik ez duena. - Polizia zibila, ez militarizatua, indarra erabiltzeari uko egingo diona, indarkeria oro gainditzen ari den egoera honetan. Horretarako, egokitu egin beharko dira jarrerak, protokoloak eta dispositibo teknikoak. - Polizia judiziala, une oro epaileen gainbegiratzearen pean dagoena. - Polizia hurbila, komunitatearen barnekoa eta haren inguruko gertaeretan txertatua, euskal herritarren gizarte, kultura, hizkuntza eta politika-aniztasuna errespetatzen duena.

Eta arreta berezia jartzen dugu bi eremu garrantzitsu-garrantzitsutan: - Tortura eta tratu txarrak: eskumen osoak eskuratzea polizia-arloan. Salbuespeneko legedia, Konstituzioak aitortutako eskubideak izatez eten egiten dituen legedia, aldatu egin behar da erro-errotik. Debekatu egin behar da inkomunikazioa, eta tratu txarrak edo torturak egoteko aukerak desagerrarazi. Ustez delitu bat egin duten pertsonak atxilotzeko eta zaintzapean edukitzeko eskumenak zorrotz-zorrotz bete behar ditu nazioarteko estandarrak, gomendioak eta protokoloak, eta, bereziki, tratu txarren eta torturen prebentzioari buruzkoak. Atxilotze inkomunikatua berehala debekatzea exijitzen dugu. Eskaera hori bideratzen den bitartean, euskal poliziak uko egin behar dio atxilotutako pertsonak inkomunikatzeari, eta erabaki horrek ezin du inoiz honelako edo halako salbuespenen edo egoeren mende egon. Aitorpenik ez egiteko eskubidea baliatzen duen pertsona oro epailearen esku utziko da berehala. - Delinkuentzia: Euskal Herria inguruko lurraldeen artean delinkuentzia-indizerik txikienetakoa duen eremua da. Horregatik, aukera dugu prebentzioan oinarritutako herri-segurtasuneko politika izatea, delitua jazarri eta erreprimitzean oinarritutakoa izan beharrean. Horretako, ezinbestekoa da zorrotz diagnostikatzea portaera horiek sorrarazten dituzten arrazoi sozialak eta ekonomikoak (premia-egoerak, desberdintasuna, deserrotzea, gizarte-babesik eza, hezkuntza-babesik eza, etab.). Gizarte- eta hezkuntza-gaitasun ona izatea da delinkuentziaren prebentzio-politikarik onena. Sektore arteko kontseilu bat sortzea planteatzen dugu, delinkuentziaren diagnostikoa egiteko eta prebentziorako neurriak adierazteko. Kontseilu horretan, gaiarekin lotura duten gizarte-ordezkariak eta profesionalak egongo lirateke, bai eta aldundietako eta tokiko administrazioetako ordezkariak ere. Beste alde batetik, optimizatu egin behar da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza. Koordinazio operatiboa eta baliabideak optimizatzekoa izateaz gain, ezagutzen eta esperientzien trukea ere izan beharko luke. Hain zuzen ere, hau proposatzen dugu: polizia-jardun egokien mapa egitea, zerbitzua hobetzeko inspirazio-iturri izan dadin eta jardun desegokiak gainditzeko edota desagerrarazteko katalogoa.

50


AB HA Herritarren Askatasunak

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

51

Horrez gain, eskura dauden baliabideak modu koordinatuan, eraginkorrean, berehalakoan eta nahikoan kudeatzeko modua bilatu eta sustatu behar da, hondamenak, ezbeharrak edo eguraldiak eragindako zoritxarrak gertatzen direnerako, izan aurreikusitakoak izan aurreikusi gabe gertatutakoak. Larrialdien arloan eskumenak koordinatu daitezen proposatzen dugu, larrialdi-planak eginez. Hau da gure filosofia: Euskal Herria armadarik gabeko nazioa izatea, armagasturik ez duena eta ez dituena izango estamentu militarrak dakartzan balioak: diziplina, hierarkia, matxismoa, klasismoa, kontrola...


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.