IDEIEN GIDA - Herrialdeak

Page 1


AURKIBIDEA 1-PARTEHARTZEA 2-LANKIDETZA 3-GAZTE POLITIKA 4-J + K ANIZTASUNA 5-ETXEBIZITZA 6-HEZKUNTZA 7-ENPLEGUA 8-TOKIKO GARAPENA 9-MERKATARITZA 10-INDUSTRIA 11-BASOGINTZA 12-ELIKADURA BURUJABETZA 13-TURISMOA 14-EKONOMIA FEMINISTA 15-OGASUNA 16-KULTURA 17-KIROLA 18-POLITIKA FEMINISTA 19-HIZKUNTZA 20-HELDUAK 21-LURRALDE ANTOLAKETA ETA HIRIGINTZA 22-ENERGIA 23-OSASUNA 24-ANIZTASUN FUNTZIONALA 25-ANIZTASUN SEXUALA 26-HONDAKINAK 27-GIZARTE POLITIKAK 28-FORU ETA UDAL HARREMANAK


PARTE HARTZEA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1.- Parte hartzearen ondorio zuzenak herritarrek boterea eskuratzea izan behar du. 2.- Parte hartzearen bitartez norbanakoa/gizarte/komunitate eta pertsona askeagoak eraikitzen dira. Herri mugimendu eta elkarteen lana ezinbestekoa da, euren autonomia sustatu nahiko genuke erabateko errespetuz. 3.- Parte hartze kultura bultzatu behar da: parte hartzeak kalitatezkoa, eraldatzailea eta eraikitzailea izan behar du. 4.- Erakundeetatik informazio egokia eta gardena eskaini behar da, eztabaidatzeko eta erabakietan eragiteko aukerak sortuko dituena, kontrol tresnak indartuz. Erakundeen humanizazioa eta desburokratizazioa sustatuko da. 5.- Parte hartzea berdintasun ikuspuntutik landuko da: orain arte estrukturalki bereizkeria egoeran egon diren sektoreen ahotsa entzun dadin.

-Herritarren partaidetza ez da gauza berria gure herrian. Historikoki gure antolamenduan auzolana izan dugu eta gaur egunera arte mantendu da. Sozialki oso barneratua dugu autoeraketaren bidez eta borondatez gauzak egitea. Euskal Herriak mugimendu eta elkarte sare handi eta bizia izan du eta dauka gaur egun ere. -EHBilduk, parte hartzea eraldaketarako tresna gisa ulertzen du. Herritarrak boteretzeko prozesua da. Herritarren parte hartzeak aktiboa, kalitatezkoa, erabakitzailea, eraikitzailea eta eraldatzailea izan behar du eta horretarako erakundeek boterea konpartitu behar dute. -EHBildu prest da delegazio eta ordezkaritza kulturatik, norberaren ardura eta parte hartzea oinarri duen kulturara bidea egiten jarraitzeko. Zailtasun eta traba bereziak dituzten norbanako eta komunitateak bereziki kontuan hartuta. -Herritarren partaidetzarako mekanismo eta egitura finkoak eta iraunkorrak sortu behar dira. Erakundeak demokratizatzeko egiten ari garen ahaleginean sakondu behar dugu, erakundeen ateak irekitzen jarraitu behar dugu. Erakundeen ateak irekitzeko lan moldeak, jarrerak eta arautegiak sakonean eta modu estrukturalean aldatzen eta egikaritzen jarraitu behar dugu. -Erakundeetan egiten dugun eta egingo dugun lana gardentasun osokoa izango da. Informazioa denen eskura jarriz, modu ulergarrian. Eztabaida kolektiboak egiteko bitartekoak eskaini eta ahal den gehienetan kolektiboki erabakiz. Herritarrek erakundeen lana kontrolatzeko tresnak ezarriz.


PARTE HARTZEA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

PARTE HARTZEA HERRITARRAK BOTERETZEKO

NEURRI ZEHATZAK �Herritarren partaidetzarako eskola� sortu, bertan erakundeetako arduradun teknikoak, politikoa eta herritarrak trebatzeko etengabe trebakuntza metodologia eskuratzeko. Herrialde desberdinetako esperientziak partekatzeko eta horietatik elkarrekin ikasteko aukera eskainiko du, modu deszentralizatuan. Eskola bera parte hartze prozesu baten ondorioz diseinatuko da. Tradizionalki aktibatu ez diren herritar eta kolektiboak, parte hartze prozesuetara ekartzeko lana indartu eskola hauen bidez. Auzolana filosofia modu orokorrean ulertuta (ez bakarrik lan fisikoa) sustatu eta lagundu. Herri eta auzoen gertuko harremanak landu, bisita ibiltariak eginaz. Erakunde instituzionalaren egun irekia. Urtean egun bat edo (jai eguna hobe) ate irekiak. Jai giroan. EH Bildu talde osoa parte-hartzearen printzipioetan hezitu. Pedagogi eraldatzailea tarteko: aktiboa eta partehartzailea. Ardura politiko bat finkatu parte-hartzea bultzatzeko/bermatzeko. - Zuzendaritza sortu - Partaidetza araudia berrikusi

PARTE HARTZEKO KULTURA BULTZATU

Parte hartze ekimenak antolatzean, zaintza-zerbitzuak bermatu. Konpromisu handiena hauteskunde programa herritarrekin/eragileekin partekartzea/osatzea da. Bilatzen duguna parte-hartze zuzena eta ordezkariak herriaren mandatua izatea da. Horretarako ez du balio herritarrek botoen bidez alderdien programa jatea. Beharrezkoa den denbora hartuko dugu benetan parte hartzea egoteko: eztabaidatu, adostu eta erabakiak hartu ere egin behar dute herritarrek eguneroko jardunean. Behin programaren lanketa eginik, ez da itxia izango. Programan ez dauden gauezetan (garrantzitsuak direnean ulertzen da) mandatua eskatuko zaie herritarrei gaiak eskatzen duen presaren arabera, bitarteko desberdinen bitartez (internet, jendaurreko tramitea, bozketa, asanblada, etb...) euren iritzia emateko. PARTAIDETZA AURREKONTUAK. Partaidetzazko aurrekontuak urte osoko lanketa eskatzen dute. Urtez urte partaidetzarekin erabakitzen den diru kopurua handituz joango da.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Lehen pausua hizkuntz instituzionala sinplifikatzea eta erraztea, teknizismoen gainetik argitasun-pedagogikoa lehentsiz. Horretarako, teknikari eta politikoak formatuz

ERAKUNDEETATIK INFORMAZIOAKOMUNIKAZIOAGARDENTASUNA

Instituzioetako informazioa era sinple eta sakonean landu, parte hartzea errezteko (mamira joan eta informazioa tratatzen inbertitu). Gehiegizko informazioa eta landu gabekoa ez da gardentasuna. Gaiak eta epeak planifikatu iraunkorki informazioa emateko. AGENDA PUBLIKOAK Webguneetan bilera, erabaki, proposamen, adostasun eta batzordeen berri eman, batez ere alkatearenak (ez dago zertan zehaztasunetan sartu norekin-zertarako). Erakundeak herritarrei ireki bilera eta elkarrizketa fluxu iraunkorren bitartez, kolektibo desberdinek erakundera jotzen dutenean gertutasuna eduki dezaten. Gainera herritarrekin egoteko orduak zehaztu eta errespetatu. Gaikako (kirola, euskara, hirigintza...) interesa duten taldeak sortu eta informazioa bideratu; email, whatsap, gutun, .... bidez. Talde hauekiko interlokuzioa irekita mantendu, ideien eta proposamenen elkar-trukea sustatzeko besteak beste. Herri galdeketen arautzea. Erakundeak deitutako batzar ireki edo bilera jendetsuetan, zaintza zerbitzuak eskaini, herritar orok bertaratzeko aukera izan dezan.

PARTE HARTZEA BERDINTASUN IKUSPUNTUTIK LANDU

Erakundeak deitutako batzar edo bilera irekiak, kolektibo desberdinek izan ditzaketen lan edo zaintza arazoak kontuan hartuz antolatu, ordutegia herritarren arabera jarriz eta ez beraz erakundeko ordezkarien agendaren baitan. Herriko edo hiriko gune desberdinetan, informazio taulak edota bando sistemak aktibatu, erakundeko erabaki eta informazio garrantsitsuak, zuzenean transmitituak izan daitezen herritarrei (guztiek ez baitute bileretara joan edo internet erabiltzeko aukera izaten). Parte hartzearen ordenantza eta klausula sozialak eraiki, eragile sozialekin elkarlanean. Erakundeei erraztasun eta laguntza juridikoak eskaintzeko.


LANKIDETZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Nortasun eraldatzailea duen garapenerako lankidetza-politika publikoa sendotzea; hau da, administrazioak berak hartzen du politika hori planifikatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko erantzukizuna. 2. Nazioarteko elkartasunean, gizarte-justiziaren globalizazioan, herritartasun unibertsalean eta erantzukizun partekatuan oinarritzen den lankidetza-politika integrala bultzatzea. 3. Eraldaketa-subjektuak laguntzen dituen lankidetza-politika bultzatzea. 4. Lankidetza-politikak zehar-lerro hauek txertatuko ditu: genero ikuspegia, tokiko gaitasunen eta parte-hartzearen ikuspegia, giza eskubideen ikuspegia eta tokiko/globala ikuspegia.

• Lankidetza: politika publikoa. • Lankidetza: politika integrala. • Lankidetza: eraldaketa sozialerako tresna bezala ulertuta. Han eta hemen. • Lankidetza: Politika publikoa, gardentasunerako eta eraginkortasunerako bermeekin ezarria; tokiko elkarteen zuzeneko parte hartzearekin, eta tokian tokiko errealitatea eta harreman aurrekariak ere kontuan hartzen dituen politika publikoa. • Lankidetza: Lankidetzaren interesa jatorritik abiatzen da kooperazioa. Garapenerako aliatuak gara, ez asistenteak, ez laguntzaileak. Alde bikotasunean landu, iraunkorrean lan egin. • Lankidetza: Herrien arteko elkartasuna, internazionalismoa oinarri. PRINTZIPIO GIDARIAK 1. Elkartasuna; ez dira garapenerako lankidetzaren aldeko politikaren barruan sartuko enpresamozkinak edo merkataritza-abantailak, nazioarteko harremanen sustapena edo asistentzialismoarekin eta karitatearekin zerikusia duten helburuak dituzten ekimenak. Era berean, printzipio hori jarraiki, irabaziasmorik gabeko erakundeak politika horren eragile gisa onartu behar dira, hau da, iparralde globaleko eta hegoalde globaleko erakunde publikoak eta gizarte-erakunde, antolakunde eta mugimenduak. 2. Jabetzea eta laguntza; Garapenerako lankidetzaren aldeko politikaren edozein arlotan, ekimenak biztanle subjektuengandik sortu behar dira, eta ekimen horietan parte hartzen duten eragileek bereak balira bezala hartu behar dituzte. Harremanak horizontalak izan behar dira, eta lankidetza ez da pertsonen, herrien eta komunitateen garapen-prozesuen ordezkoa izan behar. Ildo horretan, pertsonen borondatea eta erabakitzeko gaitasuna errespetatu behar dira, haiek baitira lankidetzaren aldeko ekimenen eta politiken erdigunea. 3. Sakontasuna; Bazterkeriaren kontzeptuaren nahiz garapenaren kontzeptuaren dimentsioaniztasunari jarraituz, lankidetzaren aldeko politikaren eginkizun bakarra ez da oinarrizko premiak asetzea; beraz, politika horren barruko ekimenak funtsezko alderdietara zuzenduta egongo dira: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, giza eskubideak, politikan parte hartzea eta politikan eragina izatea, ekologiaren iraunkortasuna...


4. Kalitatea eta gardentasuna; garapenerako lankidetzaren aldeko politikaren kalitatea neurtzeko kontuan hartu behar dira inpaktua, aldaketa sendoak eta egiturazko eraldaketak, eta horretarako, beharrezkoak dira epe luzeko prozesuak eta estrategiak, sakontasunaren printzipioarekin bat. Gardentasuna lortzeko ezinbestekoa da sustatutako lankidetza-politika ebaluatzearen eta hari kontuak eskatzearen aldeko ekintzak abiaraztea, eta ekintza horiek eragile nagusiei zein herritarrei jakinaraztea, haien berri izan dezaten eta haien inguruan eztabaidatzeko eta haien zilegitasuna erabakitzeko aukera izan dezaten. 5. Koordinazioa, inpaktua hobetzeko, eta eskuragarria dauden baliabideak mugatuak direla kontuan izanda, ezinbestekoa da erakundeen arteko koordinatzeko ahalegina egitea. .


LANKIDETZA H E R R I A L D E A

LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

Finantziaketa

Garapenerako laguntzarako funts publikoek %0,7 izaten jarraituko dute eta aurrekontu osoan gorantz berrikustearen konpromisoa hartzen da, herritartasun globalaren eta herrien arteko elkartasunaren printzipioei jarraiki.

Elkarerantzukizun globala sendotu

Lankidetza politika publikotzat hartu eta baliabideak bermatu

Herri mugimenduak lagundu

Estatu gabeko herrialdeak lagundu

Elkartasunean oinarritutako lankidetza

Antolatutako herritartasun kritikoa (ikerketa, eragin politikoa, emantzipaziorako hezkuntza, artikulazioa) sortzeko zuzenean bideratutako lankidetzarako guztizko ehunekoa handituz joango da, etengabe, eta ezaugarri hori euskal lankidetzaren bereizgarri bihurtuko da, Iparra-Hegoa logika apurtzeko estrategia baten barruan, eragile berri batzuk izango dituena, gizarte mugimenduak kasu. Lankidetza politika politika publikotzat hartu, hau da, administrazioak berak hartzen du politika hori planifikatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko erantzukizuna, zein politika horri jarraipena eta ebaluazioa egitekoa. Horretarako, ezinbestekoa da giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomiko egokiak izatea. Politika horren izaera publikoak berekin dakar, halaber, lankidetza zuzenaren eginkizuna handitzea, administrazioa ez dadin bihurtu beste eragile batzuek gauzatzen dituzten ekimenen finantzatzaile hutsa, hori, berez, lankidetzaren aldeko politika eragile horien esku uztea baita, eta administrazioa politika horrez jabetzea eragozten baitu. Lehentasuna emango zaio gizarte mugimenduak lankidetza-dinamiketan naturaltasunez txertatzeari, eraldaketarako elementu estrategikoak baitira, eta lankidetza agenda osoarekiko gogoeta kritikoa sortuko da. Hortik abiatuta, defendatuko da mugimendu horiek kalitateko parte-hartze aktiboa izatea nazioarteko lankidetzako dinamiketan. Estatu gabeko herriekiko lankidetza areagotuko da, giza eskubideen nazioarteko esparru osoaren aitorpena lortzeko ahaleginean dabiltzan nazioekin aliantza estrategikoak sortzeko. Bere lankidetza-politiketan, EH Bilduk giza garapen iraunkorra onartuko du pobreziaren aurkako borrokarako estrategia bakartzat, ezin baita onartu garapena ekonomia-hazkundera mugatzen dela. Alde horretatik, garapenerako lankidetzarako funts publikoak GGKEak, unibertsitateak, administrazio publikoak eta bestelako erakunde sozialak bezalako irabazi asmorik gabeko entitateei bideratuko zaizkie bakar-bakarrik, irabazteko asmoa duten entitateen parte-hartzerik gabeko jarduera eta proiektuetarako.


LAN-EREMUAK

Koordinazioa

Saretzea

Gardentasuna

NEURRI ZEHATZAK Administrazio bakoitzaren autonomia eta politika-ikuspegia errespetatuta, udalerrien, foru aldundien, Eusko Jaurlaritzaren nahiz Nafarroako Parlamentuaren arteko artikulazio-ahaleginak egingo dira, euskal lankidetza deszentralizatuaren identitatea edo identitate espezifikoak planifikatzeko, bai eta kronogramak eta administrazio irizpideak bateratzeko ere. Euskal Fondoan parte hartuko dugu eta bere baitan erabakitzen diren ildoak garatuko ditugu. Udaletik udalerako elkartasuna bideratzen duen heinean, oso baliagarria da, bai garatzeko, baita proiektuen kontrola eramateko ere. Lankidetza politikoaren gardentasuna bermatuko dituen neurriak hartzea. Deialdien eta ebazpenen publikotasuna eta zabalkundea ziurtatzea. Urteko jardueren memoriak argitaratu.


GAZTE POLITIKA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Gazteriak krisiaren eta oro har sistemaren ondorio latzak modu berezituan pairatzen ditu. Bizitza politikoan, gazteriaren parte-hartze zuzena ezinbestekoa da, dagozkion eskubide eta beharrizanei erantzuteko eta jendartea eraldatzeko. 2. Gure helburu den zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzeko gazteria ahalduntzea nahitaezkoa da. Bide horretan, parte-hartzea izango da EH Bilduk garatuko duen gaztepolitikaren oinarri nagusia. Horrela bermatuko dugu, eremu guztietan, gazteriaren ahotsa entzuna eta aintzat hartua izango dela; eta, ondorioz, gazteria ahalduntzeko prozesua eraginkorki gauzatuko dela. 3. Ez gatoz gazteriarentzako programa konkretu batzuk, edo laguntza ildo jakin batzuk sustatzera eta bideratzera. Gazteak erabakien parte izatea nahi dugu, gazteoi zuzenduriko politika konkretuetan zein politika orokorretan. Horregatik da EH Bildu, beste proiektu guztien aurrean, alternatiba erreal bakarra.

Gazteriak krisiaren eta, oro har, sistemaren ondorio latzak modu berezituan pairatzen ditu, eskubideen murrizketa eta prekarietatea modu berezian jasanez. Sektore espezifikoa den heinean, beharrizan espezifikoak ditu eta, ondorioz, gazte problematikari, beharrizanei zein eskubideen bermeari modu berezituan erantzun behar zaie. Egoera hori iraultzeko, bizitza politikoan gazteriaren parte-hartze zuzena ezinbestekoa da. Dagozkion eskubide eta beharrizanei erantzuteko eta jendartea eraldatzeko subjektu aktibo izan behar da gazteria. Hortaz, gure helburu den zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzeko gazteria ahalduntzea nahitaezkoa da. Gazteri ahaldundua behar dugu, balore parekide eta askatzaileak oinarri dituena eta herriarekin konprometitua dagoena. Gazteriaren beharrizanak eta problematika berezituak izaera integrala dute eta beraz, gazte politikak zehar-lerro izaera dauka eta horrela landuko du EH Bilduk, parte-hartzea gazte politikaren oinarri nagusitzat hartuz. Horrela soilik bermatuko dugu, eremu guztietan, gazteriaren ahotsa entzuna eta aintzat hartua izango dela; eta, ondorioz, gazteria ahalduntzeko prozesua eraginkorki gauzatuko dela. Bide horretatik, argi daukagu gazteoi dagokigula geure eskubideak errespetatuak izan daitezen lortzea, gazte problematikari erantzutea eta geure burua ahalduntzea. EH Bilduk, gazte politika, horretarako bitarteko gisa ulertzen du eta, parte-hartzean oinarrituz, gazteok gazteontzat zuzendutako neurriak hartzea da helburu nagusia. Hori guztia bideratzeko, alegia, politikan gazteriaren parte-hartze normalizatu eta aktiboa bultzatzeko, beharrezko mekanismoak jartzeko konpromisoa hartzen du EH Bilduk. Laburbilduz, EH Bildutik gazteak politikaren parte aktibo izatea da bilatuko duguna, gazte ikuspegitik, gure gizarteko arlo ezberdinak behatu, dauden problematikak aztertu eta alternatibak planteatuz. Ez gatoz gazteriarentzako programa konkretu batzuk, edo laguntza ildo jakin batzuk sustatzera eta bideratzera; ez dugu gazteria zaindu beharreko gobernuaz aparte dagoen sektore gisara ulertzen. Gazteak, gazteok, erabakien parte izatea nahi dugu, gazteoi zuzenduriko politika konkretu zein politika orokorretan. Horregatik da EH Bildu, beste proiektu guztien aurrean, alternatiba erreal bakarra.


GAZTE POLITIKA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK .- Lurraldeen arteko harremana: Mugikortasuna erraztea (hezkuntza, enplegua, txartel bakarra) .- Gizarte Zerbitzuak: Laguntza guztien baldintzak berrikusi eta gazteriaren beharrei egokitu: etxebizitzarenak, emergentziazkoa edo diru-sarreren berme errenta, etab. .- Mugikortasuna: Gazteriaren beharrei egokitutako garraiobide publikoa bultzatzea. (Ikasleentzat, adinaren arabera eta diru sarreren arabera, garraio publikoaren eskaintza egokitzea, bai zerbitzua zein kostuari dagokionean) .- Tokiko garapen proiektuetan gazteen parte hartzea bultzatuko da gazteriaren ikuspegia txertatua geratu dadin. Gazte ekintzailetza bultzatzeko bitartekoak jarriko dira. -. Lana: gazteok lan mundura sartzeko mekanismoak ezarriko dira. Langabeziari aterabidea emateko neurriak. Besteak beste, gazteen gizarteratzeko kontratazio publikoetan gizarte klausulak ezarriko dira kontratazio horiek portzentai batean gazteengatik betetzeko. .- Etxebizitza: Alokairu soziala bultzatuko dugu. etxe hutsak gazteen emantzipaziorako berrerabiltzeko apustua egingo da. Etxebizitza politikaren baitan gazteen baliabide eta beharretara egokituko diren politikak bultzatuko dira, etxebizitza eredu berriak sortuz.

BIZI BALDINTZAK (GAZTE POLITIKA ZEHAR LERRO GISA)

.- Etxebizitza eskubide subjektibo bezala onartuta (hau da, etxebizitza eskatu daitekeen eskubidea dela onartuta) 18 urtetik gorako edozein pertsonak BOEren eskatzaile izateko eskubidea izango luke. Alokairu soziala bultzatuko dugu: sarrera minimo bat ez da kontuan hartuko poltsa hauetan sartzeko. N .- Kultura eta sorkuntza: Sormena sustatzeko eta bultzatzeko baliabideak eskainiko dira, ekonomikoak, azpiegituren bidez, zein gune komunak ideien deskargarako eta kultur munduan dabiltzan gazte sortzaileak eta ekoizleak ezagutu ahal izateko SARE bat osatzeko helburuarekin. .- Eredu alternatibo propioak sustatuko dituzten mekanismoak martxan jartzeko programak egokitu eta berrituko dira, gazte sortzaile zein kulturgintzan dabiltzan gazteen inplikazioa bultzatuz N .- Kultur sortzearen eta ekoiztearen gazteen inplikazioaren inguruko hausnarketak zabalduko ditugu, ekoizpen eredu berrien informazioa eta sentsibilizaziorako programa zehatzak sortuz. -Kultura hartzailetik sortzaile edota ekoizle izateko bideak zabalduko ditugu gazteek iniziatiba har dezaten kultura aniztasunaren lanketan. .- Gazteei zuzenduta plan berezi bat jarriko dugu martxan, zeinak helburu bezala izango duen Euskal Herria ezagutzera ematea gazte jendearen artean. Horretarako baliabide ezberdinak eskainiko ditugu: ñ Aterpetxeen eskaintza hobetzea eta eskaintza dibulgatzea. ñ Bono bat martxan jarri, besteak beste, aterpetxeak, ondare kultural guneak, aisialdi jarduera ezberdinak eta garraioa barneratuko dituena. ñ Aterpe sare bat bultzatu, aterpeak gazteei irekiz eta “luxuzko hotelak” izan ez daitezen. ñ Aisialdi talde, gaztetxe, kolektiboentzako... aterpeetako prezio jasangarriak adostu. .- Kanpora ikastera edo lanera joateko laguntzak (itzultzeko laguntzak).


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK .- Parekidetasuna: Sexu aholkularitza zerbitzuak abian jarriko dira bai era zuzenean gaztei zuzenduta bai ikas zentroekin batera. Eraso sexistaren aurka protokoloak zehaztuko ditugu.

AHALDUNTZEA (FORMAZIOA + AHOLKULARITZA)

.- Etxebizitza jabego ereduari alternatibak ezagutzera eman eta sustatu. .- Egungo kontsumo eredua gaindituko duen jendartearen bidean kontzientziazioa garatu. .- Ama Lurrarekiko defentsan sakondu eta kontzientzia garatu. .- Aniztasuna: migrazioa, integrazioa, kulturen arteko bizikidetza eta, oro har, aniztasunaren inguruko lanketak txikitatik (ikastetxe, udal zerbitzu,‌). .- Gazteriarekin batera, gazteen beharrak zehazteko diagnostiko bat egingo da ondoren beharrezko ekimenak zehazteko. N .- Nafarroako Gazte Kontseilua indartu eta eragile desberdinen elkargunea izateaz gain, NGKren lotune izaera azpimarratu. Eta erakunde honen bitartez bai eragileekin, eta baita norbanakoekin parte-hartze prozesuak zabaldu, erabakiak ahalik eta ikuspuntu anitzenenetatik eta zabalenenetatik hartuak izan daitezen. N

PARTE-HARTZEA

.- Proiektu esanguratsuenentzat NUP prozesuaren bitartez, gazte ezberdinen inplikazioa bermatuko da. Lehenengo urratsa GAZTERIAREN EGOERAREN DIAGNOSI ERREAL bat egitea izango da. Herri mailatik nazio mailara abiatuko den parte-hartze prozesu anitza (hitzaldiak, foroak, inkestak), eragileei zein norbanakoei irekia. .- Espazio eta baliabideak eskaini gazteek proiektu propioak garatzeko. .- Parte-hartze prozesuetan planteamendu espezifikoak, gazteen errealitatea aintzat hartu. .- Gazteriaren beharrizan eta aldarrikapenak politikako eremu guztietan presente egotea bermatu. Horretarako gazteei bereziki zuzenduriko neurriez gain egiten den planteamendu orotan, “planteamendu honekin gazteen beharrizanak asetuta al daude?� galderari erantzunez.


KULTUR ETA JATORRI ANIZTASUNA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. EH Bildurentzat, herri honetan bizitzea erabaki duen pertsona oro da euskal herritarra, edonon jaioa dela ere (“Irunen/Senegalen/Oionen/Errumanian/ Aranon/Badajozen/Pekinen/ Fezen/Karrantzan/Vigon... jaioa naiz eta euskal herritarra naiz”) eta Euskal herritar guztiok ditugu eskubide eta betebehar berberak. 2. Pertsona guztientzat eskubide guztiak eta aukera berdintasuna aldarrikatzen ditu EH Bilduk. Aldarri hori errealitate izan dadin behar-besteko neurriak abian jartzeko konpromisoa hartua dugu, zurrumurru eta aurreiritzi faltsuak zabaltzen dituzten mezu interesatuak desmuntatzetik hasita. 3. Elkarbizitza da gakoa. Horretarako, elkar-ezagutza, elkar-ulertzea eta elkarrekiko aitortza ezinbestekoak dira. Bide horretan, euskara, kohesio eta komunikazio bitarteko gisa aintzakotzat hartu beharrekoa da, elkarbizitzaren eraikuntzaren ezinbesteko elementu gisa.

• Migrazioa eragiten duten arrazoiak anitzak dira: kulturalak, sozialak, politikoak eta, gehienetan, ekonomikoak. Arrazoi horiek eragindako beharrek barreiatu dituzte euskal herritar ugari munduan zehar eta, alderantziz, jatorri anitzetako pertsona ugari Euskal Herriratu. • Sistema kapitalistak, bere eredu ekonomikoa aurrera ateratzeko, herrialde anitz pobretu ditu gutxi batzuk aberasteko eta, ondorioz, pobretutako herrialdeetako gizon-emakumeen bizi-baldintzak minimoen azpitik jarri. Horrek migratze-beharra eragin du eta behar hori baliatu du sistema kapitalistak, interesatu zaionean, jatorri desberdinetako langile klaseak elkarren kontra jartzeko. Zertarako? Injustizia horren errua bere sorburua den kapitalismoaren gain beharrean, langile-klasearen gain jartzeko; oro har, ahulenen gain. • Horrela, aspaldi honetan, krisi ekonomikoa baliatuz, inolako funtsik gabeko mezu interesatuak zabaldu dira kultura eta jatorri jakin batzuetako herritarren kontra. Enplegu duin bat izateko zailtasunak eta prestazio sozialen beharra areagotzen ari diren honetan, euskal herritar ugarirengan sarrera eta eragina duten mezuak ugaritzen ari dira (“lana kentzen digute”, “bertokoei dagozkigun diru-laguntzak eramaten dituzte”...). Oinarri errealik gabeko zurrumurruak baino ez diren mezu horien eraginez, jende askok areriotzat, bere egoera kaskarraren erruduntzat eta lehiakide desleial eta arriskutsutzat hartzen ditu jatorri edota kultura jakin batzuetako herritarrak. Mezu horiek beldurra eragiten dute eta beldur horrek jarrera arrazistak eta xenofoboak azaleratzeko baldintzak sortu ditu. • Jatorri eta kultura aniztasunaren kudeaketa, beraz, gai konplexua da eta arduraz hartu beharrekoa. Hori horrela izanik, eta Europatik zein estatuetatik inposatu dizkiguten migrazio lege eta araudi eskubideurratzaileek bestelakorik badiote ere, EH Bildutik argi daukagu pertsona guztiok daukagula duintasunez bizitzeko eskubidea eta, edonon jaioak izanik ere, bizitza duin horren bila edonora joateko askatasun osoa. Hori dela eta, EH Bildurentzat, norberaren identitatea erabat errespetatuz, herri honetan bizitzea erabaki duen pertsona oro euskal herritarra da, edonon jaioa dela ere; eta euskal herritar guztioi bermatu behar zaizkigu eskubide, erantzukizun, betebehar eta aukera berberak, gure arraza, sexua, sinesmena, etnia, identitatea, sorlekua edo nazionalitatea edozein dela ere. Eta hori erakunde publikoen lana da. • Pertsona guztientzat eskubide guztiak eta aukera berdintasuna aldarrikatzen ditu EH Bilduk. Eta aldarri hori errealitate izan dadin behar besteko neurriak abian jartzeko konpromisoa hartua dugu. Horren bermerako, administrazio publikoak herritarrei erabat irekiak egon behar dira, bertatik kudeatuko diren baliabide eta zerbitzu publiko guztietara iristeko aukera erraztuz. • Elkarbizitza da gakoa. Horretarako, elkar ezagutzea, elkar ulertzea eta elkar aitortzea ezinbestekoak dira. Elkarren ezagutza eta ulertzea ahalbidetuko duten dinamikak eta jarduerak beharrezkoak ditugu,


elkar aitortzaren eta, ondorioz, elkarbizitzaren oinarri baitira. Hori dela eta, alor honen dimentsio anitzak aintzakotzat hartuz, administrazio publikoetan aurrera eramaten diren politika orotan zehar-lerro gisa lantzea ezinbestekoa da eta beharrezko dugu mota anitzetako harrera, elkar ezagutza eta bizikidetza planak diseinatu eta martxan jartzea, instituzio-arteko elkarlanean oinarrituz. • EH Bildutik, jatorri, kultura eta hizkuntza aniztasuna aberastasun gisa ulertzen ditugu eta euskara eta euskal kultura euskal herritar ororen arteko elkarbizitza eta elkar-ezagutzarako komunikazio-bitarteko eta kohesio-tresna gisa. - Hizkuntzari dagokionez, norbere hizkuntza garatzeko bideak eskaintzearekin batera, euskara elkarbizitzarako komunikazio-bitarteko gisa sustatuko dute administrazio publikoek, elkar-ezagutzarako eta jendarte kohesiorako tresna gisa. Horretarako, euskara euskal herritar ororen hizkuntza komuna izan dadin, beharrezko bitartekoak ziurtatu behar dituzte administrazio publikoek. - Kulturari dagokionez, norbere identitate kulturala garatzeko bideak eskaintzearekin batera, euskal kulturaren elementu guztietara iristeko bitartekoak ziurtatu behar dizkiote erakunde publikoek euskal herritar orori. Bestalde, kultur espresio ororen aukera bermatu beharra dago, parte-hartze aktibo eta zuzenean oinarritutako kulturen arteko bizikidetzaren lanketatik abiatuz. • Zurrumurru eta aurreiritzi faltsuak bazterrean uztea lehentasunezkoa dugu; horiek jendartean eragiten dituzten beldurrak uxatzea ezinbestekoa da bazterkeriari, arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko. Zentzugabekeria horri aurre egiteko, egiazko informazioa da tresnarik eraginkorrena. Horrekin batera, jatorri/ kultura desberdinak izatearen aldeak baino, pertsona gisa komunean ditugun elementuak (bizi-beharrak, egoera laboral-ekonomiko-afektiboak...) ikusarazi behar ditugu. • Mota guztietako bazterkeriarekin erabat bukatzea helburu, egoera larrienen dauden herritarrei, beren jatorria delakoa izanik ere, maila orotako ahalik eta babes handiena eskaintzea dugu xede, gure helburu behinena izanik behar duen herritar orok oinarrizko errenta jasotzea. Bide horretan, arreta berezia jarriko dugu egoera prekarioenak jasaten dituzten emakume eta gazteengan. • Alor honen kudeaketari zuzenean ez badagokio ere, erlijio aniztasunaz aipu bat egin nahiko genuke. Erlijioa aukera pertsonal eta askea da, administrazio publikoek errespetatu eta bermatu beharrekoa. Baina erlijioak -bat bera ere- ezin dira politika publikoen baldintzatzaile izan. Horrela, kredo aukera librea izaki, askatasun hori errespetatuz, administrazio laikoaren bidez bermatuko da norbere aukeraren garapena, aukera berdintasuna bermatzeko politiken gauzatzean erlijio guztiek trataera berdina izan dezaten.


KULTUR ETA JATORRI ANIZTASUNA H E R R I A L D E A

LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Mota anitzetako planak osatzeko bitartekoak eskaini herriei (harrera orokorra, harrera linguistikoa, bizikidetza, elkar-ezagutza...). Herrialdean egon daitezkeen osaketa anitzetako elkarteekin (bertokoek osatuak, migranteek osatuak zein mistoak) harremana egin eta elkarlanerako oinarriak jarri . - Elkarte desberdinen arteko elkarlanerako guneak sortu/erraztu. - Norbanakoen edo/eta herriko eragileen artean aniztasun gune iraunkorrak sortu eta elkarteen promozioa bultzatu, parte-hartze publikoa sustatuz. Euskal Herriaren eta herrialdearen historia, ezaugarriak eta bilakaera aditzera eman etorri berri diren bizilagunentzat, eurek ere herriaren parte direla aitortuz.

Elkarbizitza: elkar ezagutu + elkar ulertu + elkar aitortu

- Gure lurraldera datozen pertsona eta kolektiboei, beraien herrialdearen inguruko informazioa zabaltzeko guneak erraztu, eurek dakarten jakintza, kultura, hizkuntza, errekonozituz. - Jatorri aniztasunaren baitan ematen diren gaizki ulertuei erantzuna emateko, Gatazken Kudeaketarako Zerbitzua martxan jarri. - Parte-hartzean eta elkar ulertze/aitortzan oinarritutako kanpaina eta dinamiken diseinua egin, eskubideen defentsaren ikuspegitik eta eraikuntzaren perspektiban (adibide gisa, EH 11 kolore). -Elkar ezagutzeko programak martxan jarri (hitzaldiak, jardunaldiak‌) jatorri desberdineko bizilagunen partaidetza sustatuz. - Herritarrek eta eragileek harrera prozesuetan duten garrantziaz ohartarazi eta prozesu horren parte egiteko baliabideak eskaini (arlokako informazioa izango duten ikastaroak, herritarrek emango dituztenak...)


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK - Foru Aldundien politika eta zerbitzuak herrialdeko bizilagun guztiei zuzendu, jatorria kontutan izan gabe (gizarte zerbitzuak, kultura programak, berdintasun politikak...)

Eskubide guztiak pertsona guztientzat

- Migrazio legeek edo araudi desberdinek urratzen dituzten eskubideak gauzatzeko herritarren babesa bermatu. - Sail desberdinen arteko elkarlanean, eragileekin batera, lurraldeko herritarren eskubideen behatoki bat eratu, eskubide urraketen berri emango duena (osasun edo hezkuntza eskubideak, herritartasun eskubideak...) - Foru Aldundiaren zerbitzu eta baliabideei buruzko dokumentuak hizkuntza desberdinetan argitara eman. - Herrialdean dauden hizkuntza eta kulturak ezagutzera emateko bitartekoak atera. - Hizkuntza eskubideak landu eta zabaltzeko liburuxka bat... atera, hizkuntza anitzetan. - Euskara sustatzeko eta euskal herritar guztion arteko benetako kohesio tresna bihurtzeko, haren ikaskuntza doan izan dadin baliabideak eskaini (progresiboki bada ere, doakotasunera heltzeko bidean). - Norbere jatorrizko hizkuntza garatzeko aukerak erraztu.

Kultura eta hizkuntza propioak + euskara eta euskal kultura kohesio tresna gisa

- Hezkuntzan, herritar guztientzako euskarazko murgiltze ereduaren aldeko apustua egin, gainontzeko hizkuntza guztiak aitortuz eta, ahal den neurrian, modu proportzionatu eta orekatuan, hizkuntza horiei leku eginez. - Helduen euskalduntzeko bestelako eredu eta baliabideak sortu. Horretarako, Euskara ikasi nahi dutenek dituzten behar eta zailtasunen diagnosia egin; praktika onak jaso; eredu eta baliabideak sortu... - Herrialde mailako ekimen kulturalak (jaiak, gastronomia, kirolak...) aniztasunaren ikuspegia txertatuz diseinatu; alegia, herrialdean bizi diren jatorri eta kultura guztietako kideen parte-hartzea bultzatuz eta kultura guztien presentzia ziurtatuz ekimenetan, beti ere, modu proportzionatuan eta oreka zainduz.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK - Zurrumurruen aurkako kanpainak martxan jarri. - Migrazioa eragiten duten arrazoiak ezagutarazteko bitartekoak atera, hizkuntza anitzetan.

Aurrieritzien kontra, egiazko informazioaren zabalpena

- Xenofobia eta arrazakeriaren aurka lan egiten duten elkarteekin harremanak indartu eta elkarlana sustatu, lanketa integrala egiteko bidean. - Alor honetan egiten diren diagnosiak jendarteratu (ahalik eta modurik pedagogikoenean) - Estereotipoen kontrako kanpainak abian jarri. - Herrialdeko aniztasuna ezagutarazi, eta, bitarteko anitzak erabiliz (ikusentzunekoak, elkarrekiko ekimen anitzak...) herritarrok komunean duguna indartu (behar berdinak, sentipen antzekoak...). - Foru Aldundietan aniztasun zuzendaritzak indartu, beharrezko giza baliabideak eta aurrekontua emanez. - Foru Aldundien departamentu bakoitzaren baitan aniztasun unitateak sortu, aniztasunaren ikuspegia politika guztietan zehar-lerro gisa lantzeko. - Aniztasunaren gaineko prestakuntza prozesuak bultzatu foru langileen artean, aniztasuneko balore eta printzipioetan heziz, herritar guztiei arreta egokia eskain diezaien. - Urtero, herrialde mailako aniztasun diagnostikoa egin eta horretan oinarritutako plana martxan jarri.

Aniztasun politikak zehar-lerro gisa

- Herrialde mailako aniztasuneko teknikarien sarea indartu eta babestu. - Aniztasunaren alorrean herrietan martxan jarritako praktika onak ezagutarazi eta zabaldu. - Foru Aldundietan partaidetza arloan martxan jartzen diren ekimenetan jatorri desberdineko pertsonen parte-hartzea ahalbidetzen dela ziurtatzeko neurriak hartu. - Aniztasuna, gizateriaren ondare gisa, maila guztietan aitortua izan dadin, mozio komuna adostu eta bideratu, hura adierazi eta egikaritzeko markoa ezarriko duena (printzipio adierazpen bat) - Araudiak sortzerakoan, aniztasunaren ikuspegia kontuan hartu.


LAN-EREMUAK

Herritartasuna: edonon jaiota ere, euskal herritar.

NEURRI ZEHATZAK - Estatu mailako legeria salatzeko ekimenak bultzatu, bere arrazakeriazko logika azpimarratuz eta herritartasun inklusiboaren printzipioa goraipatuz (EH bizi den oro, euskal herritarra da, eskubide eta betebehar berdinekin) - Xenofobia eta arrazakeria kasuak publikoki salatu eta gaitzetsi. - Herritarrek bete behar dituzten formularioetan “nazionalitatea�-z ez galdetu, behar-beharrezkoa denetan izan ezik (datu estatistikoetara bideratuta daudenak, IRPF...)


ETXEBIZITZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK 1.-Pertsona orok du etxebizitza duin eta egoki bat gozatzeko eskubidea. Hori posible egiteko, beharrezkoa da politika publikoaren esku hartzea helburu honen mesedetan aritzea eta ez espekulazioa indartuz. Beraz, norabidea guztiz aldatu behar da eta lurrari etekin pribatua ateratzeko joerari muga jarri behar zaio. Alegia, etxebizitza eskubide unibertsal bilakatuko duen eredu berria eragileekin elkarlanean eraikitzeko lanean aritzearen aldeko hautua egiten du EH Bilduk.

I D E I A n a g u s i a k

2.-Eredu berri horren ardatza alokairuaren aldeko apustu garbia izango da. Ahalik eta gutxien eraikitzea eta lur berriak ez okupatzetik abiatuz, etxe aukerak ugaltzeko lehenetsiko diren bideak etxe hutsen erabiltzea, alokairu publikoa sustatzea eta birgaitzea izango dira. Horrekin bat herritarren beharrak kontuan hartuz tipologia berriko etxebizitzen aldeko hautua egin, eta kooperatiba bidez beren etxebizitzak eraikitzeari erraztasunak eman. 3.-Erakunde publikoek Lurzoruaren garapenetik eskuratuko dituzten bitartekoak, alokairuzko etxebizitza publikoa sustatzeko politiketara bideratuko dituzte, bestelako era guztietako beharrak finantzatzeko erabiltzeko joerari muga jarriz. Bitartekoak bideratuko dira, beharren arabera: alokairuzko etxeak sustatzera, birgaitzea laguntzera, lur berriak eskuratzera ‌ 4.-Herri-antolamendurako planak lur zoruaren, etxebizitzaren eta ekipamenduen politikak zehazteko tresna izango dira. Hirigintza plangintza oinarrizko eskubideak, justizia soziala, ingurugiroaren babesa, genero perspektiba bermatuz egingo da, prozesu parte hartzaileen bidez eta hurrengo belaunaldiak hipotekatu gabe. 5.-Etxea eskubidea bada, etxe kaleratzeak ekidin behar dira. Horretarako erakunde publikoek finantza erakundeekin hartu beharreko neurriak aztertuko dituzte, hala izan dadin, beharrezkoa bada presio neurri zehatzak hartuz. Modu berean erakundeak etxe-gabetzeen aurka ari diren eragileekin elkarlanean arituko dira. 6.-Etxebizitzen berritzea bultzatu eta erraztuko dugu, dagoeneko ditugun baliabide higiezinen ikuspuntu efiziente batetik. Osoko birgaitzea, ez da ohiko etxebizitzetan oinarrituta izango, baizik eta eraikin eta etxe-uharte osoak kontutan hartuz, eta gainontzeko politika sektorialekin koordinatuz. Helburua giza-koherentzia eta hirigintza-koherentzia mantentzea izango da.


ETXEBIZITZA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

Orokorra. Nafarroa.

Sozietate publiko baten sorrera, beharrezkoa den politika berri horren ardura hartuko duena, eta herriek ez dezatela etxeen gestiorako soilik eta ito ditzaketen erakundeak sortu, baizik eta eskuduntza duen gobernuaren aldetik jar daitezela bitarteko nagusiak, politika integral hori aurrera eramateko. (N)

Orokorra. Nafarroa.

Lurzoru politika, lege propioaren beharra. Administrazioak tresnak izan ditzala lurren etekina publikoa izan dadin eta ez pribatua, eta beraz, landa lur salneurrian eskuratu ahal izan ditzala alokairuzko eskaintza osatzeko eskuratu beharko dituen lurrak, beharrezkoa den kasuetan. (N)

Etxebizitza hutsak erabilgarri jartzeko neurriak.

Birgaitzea.

Erosketaren ordez alokairuaren aldeko neurri fiskalak sustatuko ditugu Ez ohiko etxebizitzei IBIaren errekargoa aplikatzeko neurriak hartuko ditugu. Neurri honetatik jasotako etekinak, osotasunean etxebizitza politiketarako zuzenduko ditugu. Etxebizitzak duen funtzio soziala bermatzeko, baldintza duinak ziurtatzeko, birgaitzera bideratutako neurriak bultzatuko ditugu, tartean efizientzia energetikoa, ingurumenaren zaintza, irisgarritasuna eta segurtasunari lotutakoak sustatuz. Diru publikoz eraikiko diren etxe guztiak, alokairuan eskainiko dira, diru publikoa pribatizatzeari utziko zaio.

Alokairua sustatzea.

Urrats praktikoak eman alokairuzko parkeak osatzen joateko: hirigintza hitzarmen bidez etxeak eskuratu eta alokairura bideratu, lehentasunezko erosketa bidez babestutako etxeak eskuratzeko aukerak probestu ahal den guztietan eta etxe horiek alokairuko parkera lotu. Alokairua diru sarreren arabera ezarriko da, ez du gaindituko hauen %30, alokairu sozialaren kasuan %15etik azpikoa izango da, eta behar gehien dutenek aukera gehiago izan dezaten baremazio bidez banatuko dira eta diru sarrerak izango dira lehentasunezko irizpidea. Etxe-gabetzeen aurka lanean dihardutenekin harreman iraunkorra izango dugu.

Kaleratzeak ekiditeko neurriak hartuko ditugu erakundeetan:

Kaleratze prozeduren aurrean hauen etetea eskatuko dugu eta bestelako irtenbideak bila daitezen eskatuko dugu Finantza erakundeek gai honetan duten jokamoldearen baitan, hauekiko harremana aztertu eta erabakiak hartuko ditugu. Ez dugu etxe-gabetze prozedurarik bultzatuko, ezta beraietan parte hartuko ere, eta beste bide batzuk erabiliko ditugu arazoak gainditzeko


LAN-EREMUAK

Etxebizitzaren funtzio soziala berreskuratzeko mobilizazio sozialaren aurrean:

NEURRI ZEHATZAK EH Bildu egun Euskal Herrian ematen diren okupazio dinamikekiko begirunea erakusteaz gain, horiek kriminalizatzearen kontra argi eta garbi agertzen da. Horrenbestez, okupazio dinamikek arazoak sortzekotan, horiek elkarrizketa bidez konpondu beharko dira. Aurrekoa dela-eta, honakook dira EH Bilduk bere gain hartzen dituen konpromisoak: a.Udalek, ez udal langileek, ez dute parte hartuko desalojo ekintzetan. b.Bai Batzar Nagusiek zein Udalek, kaleratzeak eta okupatutako eraikinetan gauzatzen diren jarduerak etetea ekiditeko paper aktiboa izango dute. Eta beharrezkoa balitz, bitartekari lana egiten, eraikina okupatu dutenen eta jabe pribatuen artean.


HEZKUNTZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Hezkuntza nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialerako oinarrizko zutabe da. Herrien zein norbanakoon garapen integralerako ezinbesteko tresna da hezkuntza. 2. Hezkuntza herritar ororen ardura eta erantzukizuna da; eskola komunitateko sektore guztiena zein herritar ororena. 3. Haurra edota ikaslea hezkuntza prozesuan subjektu aktibo gisa aitortzen dugu. 4. Hezkuntza inbertsioa da, ez gastua. 5. Gure helburua Hezkuntza Sistema Propioa da.

Hezkuntza euskal herritar ororen eskubide indibiduak zein kolektiboa da, herrien zein norbanakoon garapen integralerako ezinbesteko tresna. Jendartearen oinarrizko zutabea da, alegia. Honengatik, Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da gure lehentasuna. • Herri gisa: Estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gure herriaren biziraupenerako zein garapen eta egituratze sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikorako. • Norbanako gisa: euren garapen integrala bultzatuz pertsona euskaldun, aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendartean elkarbizitzeko gai izango direnak. Era berean, jendarte kohesioaren bidean, eta herri eta norbanakoen garapena uztartuz, hezkuntza interes pertsonal eta kolektiboen arteko dikotomia apurtu eta interes kolektiboak norbere interesekin uztartuko dituen prozesu gisa ulertzen dugu. Norbere duintasuna galdu gabe talde baten partaide sentitu eta horrentzat zein etorkizuneko belaunaldientzat lan egiteko prest azalduko diren pertsonak heziz. Alegia, hezkuntzaren bidez, konpromiso kolektiboa eta auzolanaren garrantzia landu beharra ikusten dugu, norbanakoaren askatasuna eta konpromiso kolektiboa uztartuz. Horrez gain, hezkuntza, eskolatik harago doan prozesu gisa ulertzen dugu; une eta espazio ezberdinetan bizitza osoan zehar ematen dena alegia. Zentzu horretan, hezkuntza formala (haur eskolatik, unibertsitate eta bizitza osoan zeharreko hezkuntzara) zein ez formala barnebiltzen ditugu. Hezkuntzaren ikuspegi integral horretatik jendartean ematen diren heziketa espazio eta tresna guztiak aintzat harturik, kirola eta kultura ere hezkuntzaren baitan ulertzen ditugu; horiek transmititzen dituzten baloreak zein ematen duten nortasunaren, sormenaren, ezagutzaren, artearen, gorputzaren, musikaren‌ ezagutza edonoren garapenean eta bizitzan duten garrantziaz oharturik. Hezkuntzak duen izaera eta biltzen dituen funtzio guzti hauek aintzat harturik, lehentasunezko eremu gisa kokatzen dugu. Krisi sistemikoa pairatzen ari garen garai hauetan (ekonomikoa, kulturala, soziala, politiko) are eta gehiago indartu beharreko arloa dugu. Murrizketak alboratu, eta hezkuntzaren bidez krisiaren aurrean bestelako jendarte eredu baterantz bidea egiteko. Horregatik bestelako hezkuntza paradigma batean sinisten dugu, bide horretan hezkuntza inbertsio bezala kontsideratuz eta ez gastu bezala.


Gainera, hezkuntza eskola komunitatea osatzen duten ikasle, langile eta familiez gain, herritar ororen ardura eta erantzukizuna dela ulertzen dugu. Egun, ordea, pertsonon eta herriaren behar eta garapenari erantzungo dion hezkuntza sistema garatzeko mugak jartzen zaizkio gure herriari. Hala ere, eta zorionez, urte luzez herritar, irakasle, ikasle eta familia askok horri aurre egin eta bestelako eredu baten alde lan itzela egin dute. Honen aurrean, eta aspaldi ekindako bideari jarraituz, hezkuntza sistema eredu berria, propioa eta publiko-herritarra, ezinbestekoa dugu: • Burujabetza: Gure herriarentzat egokiena den hezkuntza eredua erabaki eta aurrera eramateko. • Eraldaketa soziala: hezkuntza eredu berri horren bidez jendarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko. Hezkuntza Sistema Propioaren bidez, orain arte egindako lanaren uzta jasoz, euskal hezkuntza eredu publiko berriaren eraikuntzari ekin nahi diogu gaurdanik, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan barnebildutako ezaugarriak gure eginez: sistema euskalduna, herritarra, dinamikoa, demokratikoa eta parte hartzailea, unibertsala, solidarioa, hezkidetzailea, anitza, laikoa, inklusiboa eta haurra edota ikaslea subjektu aktibo gisa ulertu eta pertsona ororen garapen integrala bermatuko duena; Euskal Herritik munduari begiratuko diona.


HEZKUNTZA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

0-3 zikloa

NEURRI ZEHATZAK Euskalduna, unibertsala, kalitatezkoa eta hezitzailea izan dadin plangintza diseinatuko dugu. Plangintza hau sektorean dauden eragileekin batera osatuko dugu. Plazen beharra dagoen eremuetan Haurreskolak irekiko ditugu. Beharrezkoak diren baliabide eta azpiegiturak bermatuko ditugu.

Landa eremuko eskolak – eskola txikiak

Mantenuan laguntzeko diputazio eta nafar gobernuaren inplikazioa handituko dugu. Sor litezkeen eskola berriak laguntzeko konpromisoa dugu. Ordutegi, jardunaldi eta egutegien armonizaziorako urratsak emango ditugu.

Lanbide heziketa

LH euskalduntzeko plan estrategikoak diseinatu eta martxan jarriko ditugu. Jendartearen beharrei erantzungo dion LHa bultzatuko dugu, tokiko garapen agentziekin lankidetza bultzatuz. Lan praktiketan baldintza duinak bermatuko ditugu sektoreko profesionalekin (sindikatuekin...) harreman etengabeak landuz.

Unibertsitatea

Eskola Kontseilua

Ikas materialak

UPNA euskalduntzeko plan estrategikoa diseinatu eta martxan jarriko dugu. Jendartearen beharrei erantzungo dion UPNA bultzatuko dugu. Irakaslego eta langileen kontratazioan elebitasuna exijituko dugu, euskalduntze osoaren bidean. UPNA gainontzeko EHko unibertsitateekin saretuko dugu EHko unibertsitate sistemaren bidean urratsak emanez. Bologna eta EU2015 erreformen ez aplikazioaren alde egingo dugu, sektoreko eragileekin harreman etengabeak landuz eta plangintza bateratuak diseinatuz. Euskal Unibertsitatea proiektua babestuko dugu. Partaidetza demokratikoan oinarritutako funtzionamendua bultzatuko dugu. Eskola komunitate osoaren parte hartzea bermatuko dugu, hezkuntza sare, hezigune, eragile eta bestelako sektoreekin batera. Elkartrukatze programak bultzatuko ditugu. Tokian tokiko proiektuak garatu eta babestuko ditugu. Euskara eta Euskal Herria aintzat hartzen dutenen alde egingo dugu eta hauek babestuko ditugu (OHA eta euskal curriculuma oinarri). Euskal ikas materialaren digitalizazioa bultzatuko dugu.

Heziguneen azpiegitura eta zerbitzuak

Egoeraren azterketa egin eta lehentasunen zerrenda finkatuko ditugu. Kalitatezko garraio duina bermatuko dugu. Jantokietan tokian tokiko kudeaketa bultzatuko dugu elikadura subirautzaren norabidean bitartekoak eskainiz. Irisgarritasun eta larrialdietarako planak aztertu eta berregokituko ditugu.

Eskola mapa

Nafarroan diagnostiko parte hartzailea egin eta 2 urteko epean berregiteko konpromisoa hartzen dugu.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

Irakasleen eta bestelako profesionalen formakuntza

Hezkuntza proiektuen garapoenerako laguntza eta bitartekoak bultzatuko ditugu. Etengabeko formakuntza bultzatuko dugu. IKT gaiez gain hezkuntza gaien formakuntza bideratuko dugu (OHA eta euskal curriculuma oinarri). Formakuntza kolektiboa bultzatuko dugu.

Ikasleria

Ikaslea hezkuntzan subjektu aktibo gisa aitortzen dugu eta edozein proiektutan bere parte hartzea bermatuko dugu. Ikasleen 2010/2014ko eskubide eta betebeharren dekretua bertan behera utziko dugu Nafarroan. Ikasle antolakundeekin hartu-eman berezia izango dugu eta beren jarduna garatu dezaten baliabideak eskainiko dizkiegu. Aniztasunaren trataera egokia landuko dugu: jatorri aniztasuna, aniztasun sentsoriala, motorea, afektibo-sexuala... Jatorri aniztasuna duten ikasleekin ez ditugu gaur egun ematen diren eskolen arteko desorekak onartuko. Kohesio soziala bilatuko dugu eta ez ghetizazioak. Honetarako, berariazko baliabideak aurreikusi eta gauzatuko ditugu.

Hezkuntza proiektuak – curriculum proiektuak

Auzo eta herrietako gaiak heziguneetan landuko ditugu. Tokian tokiko hezkuntza proiektuak sustatu, lagundu eta bultzatuko ditugu. Euskal Curriculuma elikatu bidean herri curriculumak sustatu, lagundu eta bultzatuko ditugu. Tokian tokiko hezkuntza proiektuak garatzen dituzten hezkiguneen sarea osatuko dugu.

Hezkidetza

Hezkidetza programak sustatu, lagundu eta bultzatuko ditugu. 'Hezkidetza Gida' landuko dugu.

Hezigune integralak – herri hezitzaileak

Heziguneen erabilera publikoa bultzatuiko dugu Diputazio eta Nafarroako Parlamentuan Hezkuntza Koordinazio Mahaiak sortuko ditugu.

Hizkuntza politika

Murrizketarik ez dugu onartuko dagokion instituzioan salaketa eginez eta aurrekontuak handituz. Administrazioa euskalduntzeko plan estrategikoa egingo dugu Nafarroan. TIL, PAI edota euskara baztertzen duten programak bertan behera utziko ditugu Nafarroan. Gobernua lortuko ez bagenu sektoreko eragileekin plangintza bateratuak osatuko genituzke. Indarrean dagoen legea bertan behera utziko dugu Nafarroan. Hezkuntza sistema osoa euskalduna izan dadin bermatuko dugu Nafarroan. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko proiektuak sustatu, lagundu eta garatuko ditugu.

LOMCE

Ez aplikazioa bultzatuko dugu beharrezkoa den babes juridiko, politiko, administratibo eta soziala bermatuz. Honetarako sektoreko eragileekin harreman iraunkorra sustatuko dugu plangintza bateragarriak osatuz. LOMCEren aurkako herrialdea izango gara. Ez aplikaziorako 'Gure Gida' bezalako tresnak bultzatuko ditugu sektoreko subjektuekin elkarlanean.


ENPLEGUA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1.-Pertsona guztiek dute kalitatezko enplegu duinerako eskubidea, bizi baldintza duin eta autonomoa bermatuko duen soldaten bidez. Gaur egun eta geroz eta gehiago, enpleguak ez du bermatzen pobreziatik ateratzea. 2.-Jendarte eredu berri bat eraiki nahi dugunontzat aberastasuna banatzea garrantzitsua den bezala, lanaren banaketari ekitea garrantzi handiko ildoa behar du izan. Nekez pentsatu daiteke hurrengo urteotan 200.000 enplegu sortzeko gaitasuna izango dugunik, lan banaketaren eztabaidari ekiten ez bazaio bederen. 3.-Enpleguaz hitz egiten dugunean, bere zentzu zabalean egin behar da. Lan produktibo zein erreproduktiboaz hitz egin behar da, etxeko lanak eta zaintza lanak ere kontuan hartuko dituen enplegu politika baten alde egin behar dugu. 4.-Euskal Herriari ukatu egiten zaio lan merkatuaren eta babes sozialaren inguruko arautzea oro har eta atal honetan ere, bestelako eredu sozial eta alternatibo bat osatzeko dugun burujabetza ekonomikoaren garrantzia azpimarratu beharra dago.

• EHBilduren ustez enplegua ezin da luxu bat izan, aitzitik bizi baldintza duin eta autonomo baterako bermatu beharreko eskubidea baizik. • Burutu diren erreforma laboralengatik eta oro har lan merkatuan dagoen errealitate gordinaren ondorioz, gaur egun, lana izateak ez du bermatzen pobreziatik at gelditzea, horregatik garrantzia dauka kalitatezko enplegua aldarrikatzea. • Inposaturiko kontratu partzialak, ETT-ak , behin behineko kontratuak, subkontraten prozesu amaigabeen ondoriozko soldatak...Guztiak, prekaritatea sortarazten dute. Egun, bestalde, emakumeak, gazteak eta etorkinak dira bereziki prekaritate hori gehien pairatzen dutenak eta ezberdintasun sozial hori pairatu behar dutenak. Horregatik, prekaritatearen aurkako borroka lehentasuna behar du EHBildurentzat. • Orain arteko ereduak porrot egin du eta aurrerantzean bestelako eredu baterantz errotik aldaketak erakarriko dituzten neurriak behar dira. Horien artean, lan banaketarena, zalantzarik gabe, garrantzitsuetako bat izan behar du. • Lan banaketak ordea, esparru guztiak kontutan hartu behar ditu, lan produktiboa zein erreproduktiboa eta horretarako zaintza lanak enplegu gisa ezaugarritzea eta horren araberako erabakiak eta neurriak hartzea funtsezkoa da. • Euskal Herriak lan merkatua arautzeko eskubidea eta beharra dauka. Lan erreformak inposatzen zaizkigu, herrialde mailan adostutako konbenioak bertan behera uzten dira eta enpresariei botere osoa eskaintzen zaie. Egoera horri buelta emateko aukera bakarra, guk geuk arautzea, lan eskubideak suntsitzeko baino, lan eskubideak bermatu eta arautu ahal izateko. • Lan merkatuaren eta lan baldintzen arautzeaz mintzatzen garenean, bere osotasunean aztertu eta arautu ahal izateko, Euskal Herriak babes sozialerako sistema osoa arautzeko duen beharra eta eskubidea ere azpimarratu nahi dugu, besteak beste gizarte segurantza eta pentsioak bezalako tresnak ere gure esku izateko. • Enplegu nitxo berriak landu beharko dira; menpekotasunaren alorrean, gizarte lanetan, energia berriztagarrietan edo ingurugiroaren jasangarritasunean.


ENPLEGUA H E R R I A L D E A NEURRI ZEHATZAK Herrialde mailan lan erreformak ez aplikatzeko jarrera publiko eta aktiboa izatea, Madriletik inposatutako lan erreformak arbuiatuz eta gehiengo sindikalarekin hitzartutako negoziazio kolektiboa bultzatuz eta babestuz. Lan publiko guztietan lurraldeko lan-hitzarmenen baldintzak betetzen direla bermatzea. Herrialdeko instituzioak dituen kontratazio publiko guztiak berrikuspen prozedura abiatu eta kontratazio berriak lan baldintzak kontutan hartzen dituzten klausula sozialak barnebilduz egin. Klausula sozialak aplikatzeri lehentasun osoa emango zaio. Klausula sozialekin zein komenioen errespetuaren aldeko apustua egiten duten enpresak lehenetsi eta bultzatuko ditugu. Azpikontratazioaren kateari amaiera emateko bitarteko zehatzak hartzea kontratazio publikoaren alorrean. Gutxieneko soldata 1.075 eurotan “sinbolikoki” aldarrikatzea eta beronen errespetuaaren norabidean lan egitea. Aldi baterako enpresak inoiz ez kontratatzea eta horiek kontratatzen dituzten enpresekin harreman edo kontratu ekonomikoak berrikustea. Berriz ere zuzenean eskaini ahal izateko, egun pribatizatuta dauden zerbitzu publiko guztien ikerketa burutzea, ondoren, eta ahal balitz, dagokion publifikazio prozesuak martxan jartzeko. Bizi dugun gizartean ondasuna banatuko duten politika fiskala behar den bezala, lana banatuko duten enplegu politikak behar dira. Langabeziarekin amaitzeko, besteak beste, lanaren banaketak garrantzia handia hartu behar du eta gai honen inguruan eragile sindikal eta ekonomikoekin eztabaida proposatzea eta irekitzea. Eztabaidak proposatzeaz gain, eredu izan behar dute instituzioek eta norabide horretan, sektore publikoan lanaldia murrizteko urratsak ematen hasi behar da. Lehen urratsa, nola ez, ordu kopurua igo nahi duten dekretuak ez aplikatzea behar du izan eta ondoren administrazioko mahaia konbokatu eta eztabaida horri ekin. Klausula sozialak: Instituzioaren aldetik erosketa publiko eta kontratazioetan klausula sozialak txertatzeko konpromisoa hartuko dugu. Klausula horien arabera, dagokion arloko hitzarmenarekiko konpromisoa, ingurugiroaren bermerako neurriak, hizkuntza irizpideen betetzean, berdintasuna bermatzeko urratsak eta ezgaituek lan merkatuan txertatzeko konpromisoetan sakontzea beharrezkoa ikusten da. Soldata mantenduz, lana ba natu eta enplegua sortzeko apustua egiten duten enpresak laguntzeko egitasmoak hausnartzea ( diru laguntzak?, hobariak?...) eta martxan jartzea. Bestalde, azken urteetan ukatutako aukera izaki, dauden behar publiko eta sozialei aurre egiteko eta zenbait kasutan azken urteotan sindikatuekin adostutako lan poltsa publikoak ateratzea eta prozesuak martxan jartzea. Euskal Herriak lan harreman eta babes sozialerako esparru propioa behar du. Euskal instituzioek gai hau beren agendaren lehen lerroan jarri behar dute, esparru propio hori iraunkorki aldarrikatzeko eta egunerokotasunean urrats praktikoak eman daitezkeen aztertzeko. Babes sozialerako esparruaren baitan atal ugari badaude ere, gizarte segurantzaren eskuduntzak duen garrantzia azpimarratu beharra dago. Norabide horretan ikerketa zehatza egin behar da jada, eskuduntza hau lehen-bai-lehen gurera ekartzeko pentsioei buruzko zein gizarte segurantzaren aurrezkiekin zer egin eta nola egin nahi dugun erabaki ahal izateko: erretiro adina ez atzeratzea, pentsio sistema propioa ahalbideratzea, aurrezkiak Euskal Herrian inbertitzea... Gazte ekintzailetza kolektibo eta sozialaren sustapenerako programak sortzea atal hauek kontutan hartuz: ñ eskaini ñ ñ ñ

Formazioa: ekonomia sozial eta solidarioa zein kooperatibagintzari buruzko formaziorako bitartekoak Proiektuak sortu eta garatzeko aholkularaitza juridiko, estrategiko zein finantzieroa Ekonomia sozial eta soliddarioan oinarritutako proiektuen saretzea sustatzeko egitasmoak Haztegien sorrerak aipaturiko proiektuen garapenerako gune eta eskaintza gisa


TOKIKO GARAPENA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Egoera sozioekonomiko injustu honi ezingo diogu berau sorrarazi duen eskema sozioekonomiko berarekin aurre egin. Beraz, herritarrekin batera eraikiko dugun tokiko garapen-eredu berriak eskema eta balio berriak izango ditu oinarri. 2. Langile eta herri klaseen ongizatea lortzeko ikuspuntu ekonomizista hutsak alboratu eta elkartasunean oinarritutako garapen-eredua eraiki beharrean gaude. 3. Gure eskualdearen garapen sozioekonomikoa behetik gora hausnartu, eztabaidatu, diseinatu eta adostu beharko dugu, kanpotik gure arazo guztiak konpontzera etorriko den eragilerik ez baita existitzen. 4. Tokiko garapenaren azken helburua herritarron eta ingurumenaren ongizatea izatea lortzeko, ezinbesteko izango dugu herritarren aktibazioa, prozesuarekiko atxikimendurik gabe nekez lortuko baita bilatzen ditugun fruituak lortzea. 5. Tokiko garapenak ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko aukera eskainiko digu, ekonomiarekiko urruntasuna eta beldurra gaindituz eta etorkizuna eraikitzeko ilusioa piztuz.

Euskal Herriari eskaintzen diogun garapen-ereduak ingurumenarekiko oreka eta langile eta herrisektoreen ongizatea izango ditu helburu. Etengabeko hazkundean oinarritutako garapen-eredua agortua dago. Egungo testuinguru sozioekonomiko larrira ekarri gaituen garapen-eredua agortua dagoela begi bistakoa da, nahiz eta honaino ekarri gaituzten neoliberalek kapital metaketa bermatuko dien sistemarako beste bide batzuk bilatzen aritu. Ingurumenaren ikuspuntutik, ezinezkoa da baliabide naturalen xahuketa aseezin honi eustea eta ikuspuntu sozioekonomikotik, langile eta herri-sektoreen pobretzea besterik ez du eragin. Kapitalismo neoliberalak gizakiak ingurumenarekiko eta gizakiak gizakiarekiko esplotazioa besterik ez dakar. Garapen-eredu berri hori eraikitzea, hortaz, desiragarria ez ezik, ezinbesteko dugu Euskal Herriaren eta euskal herritarron etorkizuna bermatzeko. Garapen-eredu berria behetik gora eraikiko dugu, lurraldearen eta nolakotasunaren dimentsioak funtsezko ardatz bilakatuz. Badakigu tokiko eremuak gaur egun ez direla eremu autonomoak, are gutxiago globalizazio kapitalistaren dinamiketatik at geratzen diren eremuak. Haatik, ekoizpen- eta kontsumo-sare kapitalista globalean txertatuta ez ezik, gure inguruneak geroz eta txertatuagoak daude jendartearen harreman-sare globalizatu horietan. Baina eredu berriaren eraikuntzan herri-sektore zabalak aktibatu eta ahalduntzea ezinbesteko izango zaigu aurrean dugun erronkari aurre egin ahal izateko. Lan praktiko horretan, gertutasun eta elementu konkretuei erreparatu beharko diegu eragin-eremua (auzoa, herria, eskualdea...) definituz eta eremu horretan eragiten duten subjektuen parte-hartzea bilatuz. Bere etorkizunaren jabe izan nahi eta bidea hasia duen herri egituratuari nekez irabazi ahal izango dio sistema kapitalista neoliberal patriarkalak. Tokiko Garapenean sakontzeak, jendarteak burujabetzarekiko duen atxikimendua areagotuko du. Lurralde jakin batean etorkizuna marrazteko aukera eskaintzeak, norberak bere etorkizunaren gaineko erabakiak hartzeko bidea ikusaraztea dakar eta norbanako hori komunitate bihurtzen denean prozesu horizontal eta parte-hartzaileen bidez, bidea, komuna ez ezik, egingarria irudikatzen zaigu. Hala, bere etorkizunaz hausnartu, eztabaidatu, erabaki eta bideari ekiten dion jendartea zentzu guztietan burujabe izatearen garrantziaz modu sakonean jabetuko da. Garapen-eredu berriak ikuspegi integrala izan beharko du. Horretarako, edozein garapen jasangarri artikulatzen duten hiru bektoreak hartuko ditugu kontutan: ekonomia, ingurumena eta jendartea. Ikuspuntu ekonomizista hutsak eragindako ingurumen- eta jendarte-kalte ikaragarriak kontutan harturik, ezinbestean garapen ekonomiko gisa ulertu denari erreparatu beharko diogu, eta bereziki, sektore produktibo eta


erreproduktiboei. Hala, praktikan eremu horri arreta berezia jarriko diogu betiere, ikuspegi integralak eskainiko digun ezagutzari eta ingurumenaren eta langile eta herri-sektoreen interesak kapitalaren gainetik ezarriz. Hala, eskualdean bizi eta lan egiteko zentzuzko asmoei jarraiki, joera orokorra, jarduera produktibo eta erreproduktiboak eskualde ikuspuntutik jorratzea izango dela aurreikus dezakegu. Ekonomia sustapen eta enplegu politiketan emakumeen inkorporazioa bermatuko da. Garapen-eredu horren bilakaerak, ezinbestean eraldaketa soziala izango du bidelagun. Espekulazioan eta kontsumoan oinarritutako zoriontasunaren iruzurrak ekarri gaituzte puntu honetara. Indibidualismoari dagozkion balioek zuzendu dute orain arte “garapen-politika� gisa ulertu duguna, inongo parte-hartzerik gabeko eredu zentralista eta teknokratak bultzatuz. Beraz, nolakotasunaren dimentsioa landuko dugun heinean, praktikan, eredu agortuari lotutako balioak alboratu eta berriak eraikitzen edo gure lur, itsaso eta komunitateei lotutakoak berreskuratzen arituko gara. Ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko apustua egingo dugu irmotasunez sortzen diren proiektu berrietarako, zein eraldaketara irekiak dauden egitasmoetan. Horretarako, ekoizpen, banaketa, kontsumo zein finantzazio arloetan ekonomia sozial eraldatzailea nola txertatu ikertu, eztabaidatu eta formakuntza eskainiko dugu. Ekonomia sozial eraldatzaileak elkartasuna, autonomia, berdintasuna eta elkar-partekatzea oinarri baditu, guk nahi dugun garapen-eredu berria eraiki eta eraldaketa sozialean sakontzeko aliatu ezin hobea izango dugu. Horretarako, kontzeptua bera landu, zabaldu eta barneratu behar dugu eta neoliberalismo harrapariak ohi duen moduan edukiz ez husten lagundu. Hala, kapitalaren logikatik, eremu publiko eta pribatuaren merkantilizaziotik eta mozkin handienak lortzearen helburutik at, justizian, lankidetzan eta bizitzaren lehentasunean oinarritutako ekonomia-harremanak garatuko ditugu. Tokiko Garapenaren lanketan, erakunde publikoek demokrazia parte-hartzaileranzko saltoa egiten lagunduko dute. Behetik gorako eraikuntza orok, nahitaez, funtzionamendu-aldaketak ekarri beharko ditu berarekin. Hori dela eta, erabakiguneak horizontaltasunez eta lidergo partekatuaz blaitu beharko dira. Lurraldean eragiten duten eragile guztien elkarlana bilatu asmoz, erakunde publikoek gogoeta, formakuntza, eztabaida eta erabakietarako guneak ahalbideratu beharko dituzte, behar denean, programak, baliabideak eta erraztaileak gune horien mesedetan jarriz. Garapen-eredu berriaren bidean, trantsizio-ikuspegia txertatzea ezinbesteko zaigu, egoeraren larritasunak eragiten duen antsietateari aurre egin eta epe eta dimentsio desberdinetako egitasmo eta proiektuei bide eman ahal izateko.


TOKIKO GARAPENA H E R R I A L D E A NEURRI ZEHATZAK Tokiko estrategiak definitzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea. Tresnak aipatzen ditugunean, bereziki formazioaz eta aholkularitzaz ari gara, eduki sektorialen gainekoa ez ezik, askotan ahantzita izaten dugun prozeduren gainekoa ere bai. Azken puntu horretan bereziki landu beharko dira desberdinen arteko eztabaida eta adostasunak bilatzearen beharra eta elkarlan espazioak zabaltzea. Tokiko estrategia horiek definituta daudenean, horiek bultzatu eta gauzatzeko baliabideak eskaintzea, bai proiektu puntualetarako beharra dagoenean, bai kohesiorako ezinbestekoak diren prozedurak martxan jartzeko ere. Tokiko Garapena ez denez lau urteko legegintzaldien araberako bandera bat, tokian toki lan egiteko filosofia bat baizik, ezinbestekoa da administrazio desberdinek ildoaren egonkortasuna bermatzea tokiko eragileekin adostasun zabalak bilatuz. Tokiko estrategia horien gaineko Lurralde Behatokia sortzea, estrategia horien guztien arteko lankidetza eta koordinazioa bermatzeko eta estrategia bakoitzaren jarraipena egiten laguntzeko. Egun ezagutzen ditugun funtsik gabeko enplegu plan horien ordez, aipatutako tokiko estrategiei lotutako Tokiko Enplegu Planak sortzea. Horrek, tokiko beharrizan eta ezaugarri desberdinak kontutan hartzen lagunduko du eta eskualdeen arteko desorekei aurre egiteko neurriak eskainiko ditu. Estrategia horien guztien integraltasuna bermatzeko, ildoaren zeharlerrotasuna aintzat hartu eta Foru Aldundiko/Nafarroako Gobernuko hainbat sailen arteko mahaia sortzea. Tokiko estrategiei begira zenbait gai lehentasunez lantzen laguntzeko tresnak eskaintzea: tokiko enpresen maila teknologikoa ebaluatu eta hobetzeko sistemak, energia ekoiztu eta efizienteki kontsumitzeko lerroak, emakumeak lurraldearen garapenean egun duen papera aztertu eta ondorioen araberako neurriak, elikadura burujabetzaren bidean urratsak emateko neurriak, finantzazio zailtasunak gainditzeko autonomia-tresnak, ekonomia sozial eraldatzailean sakontzeko neurriak, ekonomia zirkuitu lokalak indartzea eta berrikuntza soziala tokiko estrategietan txertatzeko baliabideak eskaintzea. Hainbat ikerketa gai sustatzea: enpresa mota desberdinak aztertzea jabetzari ez ezik, antolaketa- eta langileen parte-hartze ereduari erreparatuz; euskal herritarren beharrak islatzen dituzten adierazle berrien gaineko ikerketa; herritarren parte-hartze eta ahalduntzean sakontzeko tresnen gaineko ikerketa... eta oro har, tokiko estrategiek eskatzen dituzten etengabeko berrikuntzen gaineko ikerketak sustatzea. Tokiko garapenaren inguruko formazio gune iraunkor bat sortzea, egindako ikerketen berri emateaz gain, bertan zein nazioartean martxan dauden proiektu eta prozeduren berri emateko, gaia lantzen ari diren pertsonen artean ez ezik, jendarteari ere zuzenduko zaiona. Hainbat eskualdek partekatutako ildo estrategikoetan lurralde mailako mahaiak bultzatzea proiektu komunak garatzeko.


MERKATARITZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK

I D E I A n a g u s i a k

1.- Azalera handiko merkatalguneak ireki izanak, gure herri eta auzoetako kaleetako komertzio txiki ugari ixtera eraman du eta beste kasu askotan ozta-ozta iraunaraztera. Ondorioz, EHBilduk azalera handiko merkatal-gune berrien kontrako jarrera irmoa du, bere ondorioak ere larriak direlako eta tokiko merkataritza bultzatu eta babestu nahi dugulako. 2.-EHBilduren ustez, tokiko merkataritza bultzatu eta babestu beharra dago herriei, auzoei eta herritarroi honoko ondorio positiboak ekartzen dizkigulako: 3.-Auzo eta herri biziak eskaini eta harreman pertsonalak bultzatzen ditu. 4.-Distantzia laburreko zirkuituak egiten direnez, ekologikoagoa da, bai pertsonen mugimenduei dagokionean, bai eta merkaturatzen diren produktuen 0 Km filosofiari dagokionean ere. 5.-Bertako produktuak saltzeko aukera handiak ematen ditu. 6.-Enplegua sortzen du; herrietan lan egiteko aukerak ematen ditu. 7.-Bertako produktuen kontsumoak, bertan eragindako aberastasuna gehiago banatzeko aukerak eskaintzen ditu eta ingurumenarekiko errespetua areagotzen du. 8.-Udalek eta eskualdeko entitateek, merkatari-elkarteekin batera, herritarren artean bertako merkataritzaren aldeko hautua sustatu eta merkatarien eskaintza kalitatezkoa, modernoa, bidezkoa eta ekologikoa izan dadin bultzatu behar dute.

• Azalera handiko merkatal-zentroak sistema kapitalistak bultzatzen duen kontsumismo basatiaren isla dira. Erosketa eta aisialdia uztartu nahi dituen filosofia bera, horren isla nabarmena da, non proposatzen zaigun aisialdia kontsumoan soilik oinarritua dagoela. • Oro har, azalera handi hauek mundu mailako enpresa eta produktuentzat gune edo saltoki dira, izan ere era honetako merkatalguneetan ekoizle txikientzako baldintzak hain zorrotzak dira euren produktuak saltzeko oso aukera gutxi dituztela. • Azalera handien irekierak, herri eta auzoetako komertzioan eragin ikaragarria izan du. Kasu askotan ixtea izan da erabakia, kaleak hustuz eta bizitza soziala murriztuz. Beste kasu batzuetan, eta langileen prekarietatean oinarriturik, irauteko ere zailtasunak dituzte. • Azalera handiek, langileen lan-baldintzak kaskartzea ekarri dute hainbatetan, ordutegien aferak erakutsi duen moduan. • Tokiko merkataritza aldiz, gure ustez bultzatu beharreko jarduera ekonomikoa da. Batetik, aipatu bezala, herriei, auzoei eta kaleei bizitza ematen dielako eta harreman pertsonalak garatzeko aukera gehiago ematen dituelako. • Tokiko merkataritza ekologikoagoa da, oro har, globalizazio ekonomikoaren produktuetarako egina ez dagoelako eta bereziki, bertan dugularik, garraioa hartzea beharrezkoa ez delako. • Tokiko merkataritzak aukerak ematen ditu bertako produktuak saltzeko, besteak beste, prezioan baino, kalitatean oinarritzen delako. • Azalera handiak ireki behar direnean, lanpostuak sortzen direla esaten digute, baina oro har ahaztu egiten da bertako merkataritzan zenbat jndek lan egiten duen eta zein garrantzia daukaten gure herrien ekonomian.


• Herri askotan, zorionez, dendari eta merkatarien elkarteak sortu dira eta elkarlana helburu duten neurrian eta sarri jarduera soziala eta kulturala bultzatzeko egitasmoak lantzen dituztelarik, gure babes osoa behar dute izan. • Merkatarien elkarteekin batera elkarlana bultzatzea garrantzitsutzat jotzen dugu, baita gure eredu sozial eta ekonomikoaren norabidean urratsak eta ekimenak bultzatu eta laguntzeko ere:

- Herritarren artean tokiko merkataritzaren aldeko hautua hedatzeko.

- Eskaintzen diren zerbitzu eta produktuen kalitatea hobetzeko.

- Ikerketa, berrikuntza eta teknologia berrien aldeko inbertsioak egiteko eta tokiko merkataritza moderno bat bermatzeko. - Merkatariaren erretiroa heltzean denda edo komertzioa irekita jarraitzeko laguntza eta aholkularitza profesionala emanez bai erretiratzen denari bai merkatari berriari.

- Enplegu duina sortzeko.

- Bertako produktuei lehentasuna emateko.

- Elikadura Burujabetzaren bidean, bertako ekoizleekin batera, bertako produktuen merkaturatzea gertutasunetik eta konfiantzatik egiteko.

- Energia gastuak murrizteko.

- Bidezko merkataritza bultzatzeko.

- Klausula sozialak ezartzeko.

• Tokiko merkataritza aipatzen ari garelarik, garrantzi berezia hartzen du bertako nekazari zein arrantzaleen produktuetan oinarritutako “herriko merkatuak edo azokak”. Hauek ere, eskaintza garrantzitsua dira oso, beste komertzioekin batera herritarrei eskaintza integral bat bermatzeko. • “Herriko merkatuek” beraz ekimen zehatzak ere behar dituzte, kasu askotan egon den urteetako utzikeria alboratzeko eta kalitatezko eskaintza baten baitan eraberritzeko. • Merkaturatzea gertutasun eta konfiantzatik: Merkatu globalean orokorrean hemen ekoiztutako produktuek ezin dute biderik egin hemengo produkzio kostu altuak direlako. Gertuko merkatuari begira ekoiztutakoak lor dezake balio erantsia, produktuaren atzean benetan dagoena erakustearen bitartez herritarren konfiantza irabaziz eta gertutasunetik harreman molde berriak eraikiz. • Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki: Egungo elikadura sistema neoliberalari aurre egiteko Elikadura Burujabetza tokiko elikadura sistemetan oinarritzen da, elikagaien kate osoaren antolaketa barnebiltzen delarik. Zentzu honetan herri edo eta eskualde mailako elikadura sistemak eraiki behar dira, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartu eta baserritar, arrantzale, herritar, merkatari txiki, Udal, Aldundi eta bestelako eragileen artean elkarlanerako guneak antolatuz, estrategiak adostuz eta garatuz. • Tokiko merkataritzarako esaten dugun ia oro, baliagarria suertatu daiteke ostalaritzaren kasurako, hauek herri eta auzoen bizitza sozialerako oinarri garrantzitsuak ere badirelako. • Tokiko merkataritzan euskararen erabilpena bultzatzeak ere garrantzi handia dauka herri eta auzoetan bultzatu behar diren euskararen normalizaziorako planen baitan.


MERKATARITZA H E R R I A L D E A

NEURRI ZEHATZAK Udalekin, eskualdeko mankomunitate edo garapen agentziekin eta gobernu autonomikoen inplikazio ekonomikoaz, herrialdeko tokiko merkataritza eraberritzeko eta bultzatzeko plan estrategikoa burutzea ondoko proposamen zehatzak garatu daitezkeelarik: ñ Langileen prestakuntza eta profesionalizazioa helburu duten ikastaroak eta diru-laguntzak. ñ Merkatarien transmisiorako laguntza sustatu; komertzioak ez ixteko jabeak erretiratzean. ñ Berrikuntza eta teknologia berriak aplikatu asmoz, beharrezkoak diren inbertsioetarako dirulaguntzak edota hobari fiskalak lantzea. ñ Teknologia berrien aplikazioa eta salmenta zuzenerako proiektuak bultzatzeko ikastaro eta dirulaguntzak edota hobari fiskalak lantzea. ñ Oro har, eta tokiko garapenaren logikan, tokiko merkataritzaren berrikuntza, ikerkuntza eta garapena bultzatzeko proiektuak babestea. ñ Merkatari edota ostalarien elkarteek bultzatzen dituzten egitasmo sozial eta kulturalak bultzatzea eta babestea. ñ Eskualdeen arteko elkarlana bultzatzea, hainbat zerbitzu edo eskaintza elkarrekin eman ahal izateko. Tokiko merkataritzan eta, oro har, merkataritzarako klausula sozialen eztabaida ireki eta bultzatzea. Klausula sozialen errespetuan oinarritutako "kalitate" programa berria martxan jartzea. Arlo honetan dabiltzan eragileekin batera, bidezko merkataritzarako sareak hedatzen laguntzeko programa zehatza garatzea.


INDUSTRIA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK

I D E I A n a g u s i a k

1.- Euskal Herriko ekonomiarentzat industria-sektore indartsu, eraberritu, anitz eta eskualde ezberdinetan kokatua izatea funtsezkoa da. 2.-Ekonomia espekulatiboaren eskutan gelditzen ari den egungo industria-eredua irauli eta sektore publikoak, eragileen parte hartzearen laguntzaz, industriaren aldeko bultzada eta plan integral bat garatu behar du. 3.-Bultzatu nahi dugun industria-sektorearen ezaugarri nagusiak honakoak lirateke: 4.-Dibertsifikazioa, bai eskualdeei dagokionez zein garatu nahi diren jardueren ikuspuntutik. 5.-Eskualdeko errealitatea eta bertan dauden baliabide ezberdinekin uztartua. 6.-Maila teknologikoa handitzeko helburuarekin eta I+G+B-n inbertsio iraunkorra egiten duena. 7.-Ingurumenaren eta baliabide naturalekiko errespetu osoa bermatzea (kutsadura) eta industria berdearen aldeko inbertsioak bultzatzea (energia berriztagarriak, hondakinen tratamendua, material biologikoen tratamendua...). 8.-Kudeaketan edota jabegoan langileen parte hartzea ahalbideratzen duena. 9.-Nazioarteko merkatuan harreman komertzial arduratsuak garatzeko gaitasuna izango duena; giza eskubideak, zein natura eta langileen eskubidea errespetatzen dituzten herrialde edota enpresekin harremanak garatuko dituena.

• Ekonomiaren dibertsifikazioa: EHBilduk ekonomia dibertsifikatu baten aldeko apustua egiten duen neurrian, garrantzitsua jotzen du Euskal Herrian ematen ari den desindustrializazio prozesu larriarekin amaitu eta berrindustrializazio prozesu indartsu bati ekitea. • Eskualdeetan dibertsifikatua: Industriak ekonomian pisu garrantzitsu bat izan dezan apustu egiten dugu eta pisu hori eskualdeka ere orekatua izan behar du. • Jarduera anitzetan dibertsifikatua: Garrantzitsutzat jotzen dugu sektore industrialaren baitan, esparru anitzen aldeko apustua egitea. • Eskualde ezberdinetan ezarritako industriak eskualdeko errealitate sozial eta ekonomikoarekin txertatua eta bertako baliabideekin uztartua: tokiko garapen prozesuekin uztartua, enpresen arteko saretzea bultzatuz, ikastetxe edo formakuntza zentroekin elkarlana bideratuz eta, oro har, eskualdeko behar sozialekin arduratsu jokatuz. • Izaera soziala oinarri duten industria jardueren aldeko hautua egiten dugu, langileak hartutako erabakien protagonista izango direnak eta lurraldearekiko zein ingurumenarekiko atxikimenduz jokatuko dutenak, izan enpresa txiki edo ertain, izan kooperatiba eredua. • Sektore publikoak pisu garrantzitsua izan behar du industrian: Enpleguarentzat funtsezkoak diren sektoreetan trantsizio gisa inbertituz eta enpresak ixten utzi gabe, traktoreak izan daitezkeen jardueren alde eginez eta sektore berrietan zuzenean edo partaidetza mixtoko inbertsioak eginez (bioteknologia, nanoteknologia....). • Datuek diotenez, gure industriak oro har, maila teknologiko ertain edo ertain-baxua du eta ondorioz I+G+Bren aldeko apustu sendoa egin beharra dago: enpresek lan kostuetan oinarritutako eredu produktiboaren ordez balio erantsian, berrikuntzan oinarritutako lehiakortasuna bultzatze aldera, maila teknologikoa igotzeko I+G+Bren aldeko apustu sendo eta iraunkorra bermatu behar dute eta instituzioek


ere bide honetan badute zer esana, I+G+Bn zuzenean inbertituz edota beren politika fiskalarekin I+G+B-ren aldeko apustua sarituz • Energia kontsumoan intentsiboak diren edota kutsatzen duten enpresetan ere I+G+B-ren aldeko apustua ere egin beharra dago naturarekin errespetu osoa bermatzeko eta mozkinak ingurumenaren kontura egiten ez direla bermatzeko. • Era berean, ingurumenaren defentsak ekonomia berdearen aldeko apustua egitera eraman behar gaitu, hain zuzen industria berdearen aldeko apustua bultzatuz: energia berriztagarriak, hondakinen tratamendua, material biologikoen ekoizpena... • Industriako enpresetan, besteetan bezalaxe, langileen parte hartzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Langileen parte hartzea kudeaketaren alorrean eta baita jabetzan ere (kooperatiba izan ala ez) garrantzitsua da industria beraren garapenerako eta apustu bateratuak egiteko.


INDUSTRIA H E R R I A L D E A NEURRI ZEHATZAK 1. Egun, gure herriko enpresa eta kooperatiba txikiek duten arazorik larriena finantziazioa izaki, Kutxabank eta gaiinontzeko euskal finantza erakundeen eta B.E.I-ren (Europako Inbertsio Bankuaren) finantziazioa bilatzeko konpromisoa hartu eta beharrezkoa den "finantziazioa eta bermea" eskaintzeko zorpetze malgurako linea zuzena eta erreala lantzea herrialdeko enpresa eta kooperatiba txikiei eskaini ahal izateko. Enpresak itxi edo saltzen ari diren honetan, Euskal Herriko beste instituzioekin batera, inbertsio publikorako eta enplegua sortzea helburu duen egiturazko funtsa sortzea, besteak beste, honoko helburuak kontutan hartuz: 1. Politika industriala zehazteko, instituzio eta bertako finantza entitatean parte hartzeaz gain, eragile sozial, sindikal eta ekonomikoena ere bultzatzea. 2. Tokiko Garapen Agentzien plan estrategiko eta egitasmoak kontutan hartu eta inbertsio publikoarekin babestu eta bultzatzea. 3. Trantsizio-fase honetan, eskualdeetan edo sektorean duten eraginagatik (lanpostu kopuru garrantzitsua, bertako fakturazioa, eskualde edo sektoreko motorra...) arriskuan egon daitezkeen enpresekiko txoke-planak martxan jartzea, erortzen edo "gaizki" saltzen utzi aurretik, salbatzeko asmoz. 4. Etorkizunerako garrantzitsuak izan daitezkeen sektoreetan (nanoteknologia, bioteknologia, arrisku handiko ingieniaritza sektoreak,ekonomia berdea...) inbertsio publiko-pribatua izan ditzaketen proiektu eta enpresak sortzeko hautua egitea. Edonola ere, inbertsio publikoa egiteak jarraipen hestua eskatzen du, herritarren diruarekin eginiko inbertsioak direlako. 5. Energia kontsumoa murriztu, ingurumena errespetatu eta enplegu berdea sortuko duen proiektu industrialak sustatzea. 6. Eskualdearen aktibazio ekonomikoa eta langileriaren protagonismo soziala izango duten industria jarduera ereduak sustatu. 7. Oro har, ehun industrial zabal, anitz, moderno eta ekologikoa bultzatzea. Enpresa txiki zein kooperatibismoa ditugu ardatz, ekonomia sozial eraldatzailea geureganatzeko, eta tokiko garapen soziala indartuko duen industria eredua sortzeko. Goitik behera baino, eskualdeetan oinarritutako eta bertako baldintzetan oinarrituriko garapen industriala bultzatzeko, Tokiko Garapen Agentzietako plan estrategikoak, proiektu eta egitasmoak babesteko "benetakoa" den diru-laguntza lineak martxan jarri behar dira. Kooperatiba eta enpresa txikiei laguntza teknologikoa eskaini asmoz, Zaintza teknologiko -eta inteligentziazerbitzu publikoa martxan jartzea. Unibertsitatea/k, hezkuntza zentroak eta eskualdeetako garapen agentzien zein parke teknologikoen proiektuen arteko elkarlana bideratzeko hitzarmenak burutzea. Programatutako zaharkitzeari uko egiten dioten enpresak, klausula sozialen bidez lehenetsi administraziotik sustatzen diren proiektuetan. Era berean, atal honetan udal eta aldundiek izan ditzaketen eskumenak aztertu. I+G+B-ren alorrean, egungo nahaspila gainditu eta ematen diren diru-laguntzen kontrol eta koordinazio -eta plangintza- burutzea. Era berean eta Europako herrien norabidean, nola ez, diru-laguntzen partidak igo eta atal honetan ezinbestekoa dugun inbertsioa bermatzea. Kontrol eta Jarraipena egiteko adierazleak ezarri eta auditoria publikoak aktibatu.


Energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren alorreko irakaskuntzari, ikerkuntzari, garapenari eta berrikuntzari begirako programa berezituak diseinatu, sektorea, administrazioa eta ikerkuntza arloak elkarlanean garatuko dutena. Esate baterako, industriaguneetan, enpresa ezberdinen artean energia eta lehengaiak aurrezteko zein sortutako ondakinak murrizteko elkarlana bultzatuko da. Gainera, garatutako proiektuen segimendu egonkortua eta auditaje publikoak aktibatuko dira Gastu energetikoa murrizteko, energia-auditoriak burutzeko programa martxan jarri. Gure industriak, oro har, energia gastu altua duela ikusirik eta honek enpresen bideragarritasunean zein ingurumenarekiko sostengarritasunean erabat kaltegarria delarik, industriaren alorreko enpresetan efizientzia energetikorako inbertsio planak babesteko egitasmoa zehaztea eta norabide horretan doazen I+G+B-ko egitasmoak sustatzea. Norabide horretan ere, Biomimesiaren teorian oinarritutako industria garbiak saritu. Zero zabor helburu duen hondakin politika sustatu eta eskualdez eskualde, bai etxe hondakin zein industria hondakinen tratamendu egokienerako beharrezkoak izango diren azpiegiturak eta horiekin sortu daitekeen enplegu berdea bultzatzeko planak babestea. Euskal elikagaien industriaren garapena bertan ekoiztutako lehengaietan eta bertako merkatuan oinarritzeko ekimenak sustatzea. Ekoizleen lan baldintzekiko konpromisoa eta herritarrei informazio zabal eta gardena eskainiz. Aldian-aldian ikuskaritzak egiteko sistema bat ezartzea, enpresei emandako diru-laguntza publikoen bidez lortu beharreko helburuak betetzen dituztela bermatzeko eta aipatu adierazleak betetzen direla bermatzeko. Diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresek lurraldean mantentzeko konpromisoa bermatu beharko dute eta hori egin ezean, jasotako dirulaguntzak itzuli beharko lituzkete. Euskal Herri osoko kooperatiba eta enpresa txikien nazioarteratzea bultzatuko duen instituzio eta eragileen arteko egitura berria sortzea ondoko helburuekin: 単 Egun era banatuan egiten den lana koordinatzea/biderkatzea 単 Kanpo merkataritza bultzatzea. Bertako kooperatiba eta enpresentzat, beraz, kanpoan saltzeko aukera ugaltzea 単 Nazioarteratzea inplantazioari zein merkaturatzeari dagokiolarik, harreman justu eta solidarioetan oinarritu eta berauek gauzatzea izango dute beti helburu. 単 Kanpo merkataritzarako, herrien eta langileen eskubideak zapaltzen ez diren herriak bultzatzea Enpresei ematen zaizkien laguntza guztietan klausula eta irizpide sozialak ezartzeko plangintza diseinatu eta burutu dezala. Klausula eta irizpide horietan ezarriko dira, besteak beste, enplegua eta lan baldintzak mantentzeko, berdintasuna eta lanaren banaketarako, enpresa ez deslokalizatzeko, azken lan erreformaren alderik gogorrenak ez aplikatzeko eta negoziazio kolektiboa sustatzeko konpromisoa. Kudeaketan eta jabetzan langileen parte hartzea helburu duten egitasmoak babestea eta oro har balore kooperatiboak hedatzeko programak bultzatzea.


BASOGINTZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Beste eredu sozio-ekonomiko baten oinarriak ezartzearen alde gaude, baita basogintzan eta mendietako kudeaketan ere. Gure ekosistemen eta bioaniztasunaren kudeaketa berria proposatzen dugu, baliabide naturalen errentagarritasun ekonomikoa ezin baita bioaniztasunaren eta ekosistemen kudeaketa iraunkorraren kontra egon. 1. Egurra material berriztagarria da, beraz, agortu ezina era jasangarrian kudeatzen bada. Kudeaketa honek bioaniztasunaren alde egiten badu, balio erantsi bat ematen dio egurrari. 1. Baso ekosistemak ezinbestekoak dira, gizarteak bizi kalitate duin bat eskuratzeko: uraren eta lur zoruaren kalitate egokia bermatzen du, C02 xurgatzen du atmosferatik eta oxigenoa ekoiztu, negutegi efektua murriztuz, eta basoak bertan dauden landare eta animalien gordailu bilakatzen dira. Gero eta baso anitzagoa izateak, gero eta onura gehiago dakar.

n a g u s i a k

1. Larrea eta basoa mendietako txanponaren aurpegi biak dira. Euren arteko oreka eta elkargunea sustatu behar da. Horretarako sistema mistoek, alegia, larrea eta basoa uztartzen dituztenek, berebiziko garrantzia dute. 1. Basoak lurra sortzen du, baliabide preziatuena eta C02 kopuru gehien pilatzen duen gordailua. Horregatik, basoaren kudeaketak garrantzi handia du lur zoruaren higaduran.

• Bertako ekosistemetan eta espezieetan oinarritutako basogintza bultzatu behar da. Bertako espezieen karakterizazio teknologikoa bultzatuz, kudeaketa eta ikerketa esparru berriak zabalduz; dagoenari uko egin gabe, baso produktuen dibertsifikazioa, berrikuntza eta nazioartekotzea sustatuz. • Epe luzerako baso politikak eraiki behar dira eta epe luzeko espeziekin lanean hasi. Ezin diogu gure etorkizuna hazkunde azkarreko espezietan oinarritutako basogintza bakarrari lotu. Espezie eta produktuen kalitatean eta dibertsifikazioan egongo da etorkizuneko giltzarritako bat. • Bertako espezie, baso eta ekosistemetan oinarritutako basogintzara heltzeko, beharrezkoa da hiru ardatz edukiko dituzten politikak martxan jartzea:

-Ekonomikoak:

- Nekazaritzako ustiapenen errenta osagarri izan beharko luke, bertako ekosistemak zaindu eta ekoiztu ahal izatea. - Basoek eskaintzen duten ekoizpen eta zerbitzu anitzen onuradun nagusia gizarte osoa izanik, fiskalitate berde baten oinarriak martxan jartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. - Basoaren ekoizpen ezberdinak landu behar dira: zura ez diren beste produktu batzuen kudeaketa eta ekoizpena ere posible da. Hor daude baliabide mikologikoak, turistikoak, fruitu eta landareak‌ Hauek kudeatzeko eta ikertzeko plangintzak abian jarriko dira.

- Bertako egurra balioan jarriko dituen politikak egikaritu, erosketetan, eraikuntzan, etab.

- Sozialak:

- Kalitatezko enplegua sortzeko esparru egokitzat ikusten dugu; gaur egun, sektorea pairatzen ari den krisiari aurre egiteko, beste kudeaketa mota batzuk probatuz eta lanaren baldintzak hobetuz. - Landa eremuan lanpostuak sortu: basogintzako ikasketak eta ikastaroak areagotu behar dira, basoaren kudeaketan adituak sortzeko eta bertan lan egiteko. Herri honek basoarekiko eduki duen harremana eta ezagutza ez galtzeko eta eguneratzeko.


- Ingurumenarekikoak:

- Bioaniztasunaren galera gelditu eta hobetuko duena. Bioaniztasunaren galera, galera ekonomiko ere bihurtzen delako. dira.

- Ingurumenarekiko zerbitzuak kuantifikatu daitezke eta hartu beharreko neurrietan islatu behar

• Nazioarteko hainbat konferentziatan ( Rio, Bohn, Helsinki, etab.) behin eta berriro azpimarratu denez, baso baliabideen kudeaketa gizarte osoaren ardura da. Eragileak, sektorearen ordezkariak, sindikatuak, erakunde publikoak, administrazioa‌ Denon parte hartzearekin eraikitzen hasi behar da etorkizuneko baso politika.


BASOGINTZA H E R R I A L D E A

NEURRI ZEHATZAK Administrazio publikoak aitzindariak izan behar dira kudeatzen dituzten mendietan, bertako espeziekin eta ekosistemekin sortutako basoen kudeaketa jasangarria eta bioaniztasunarentzat onuragarria izango den kudeaketa aurrera eramaten: • Diru laguntzen lerroak bertako espezieak eta ekosistemak hauspotzera bideratu behar dira. • Lurren banku publikoak sortzera jo behar da, irizpide publiko jasangarrien baitako kudeaketa bermatzeko. • Zaintza programak martxan jarri: hitzarmenak jabe pribatuekin edo udalekin espezie autoktonoak indartzeko eta beste kudeaketa bat eramateko. • Landaretzaren eta faunaren bioaniztasunarengatik, paisaiaren edertasunagatik edo ondare historikoagatik, garrantzia duten eremuen erosketarako diru laguntzak ezarri. Bertako baso espeziekin ikerketa eremu berriak ireki behar dira berandu baino lehen, ildo nagusi hauekin: • Gaztainondoekin: ADNaren araberako ikerketak, bertako barietateen karakterizazioa egiteko eta gaixotasunei erresistentzia erakusten duten klonak sortzeko eta merkaturatzeko. • Bertako espezieen egurraren karakterizazio teknologikoa: izugarrizko garrantzia du bertako egurren ezaugarriak finkatzea eta arautzea, erabilera desberdinentzako materialen erresistentziak eta portaerak aurreikusteko. • Mikorrizazioa eta aprobetxamendu mikologikoak uztartzeko basoaren ekonomian eta errentagarritasun ikerketetan. • Hobekuntza genetikoa: bertako espezien haziekin hobekuntza genetikoko proiektuak ahalbidetzea ezinbestekoa da kalitatezko ekoizpen bat abian jartzeko, baita izurrite eta gaixotasunen kontra borrokatzeko. • Bertako basoen eta ekosistemen kudeaketa iraunkorra bezain errentagarria gauzatzeko beharrezkoa ikusten da eremu espezifiko bat. Hau da, ekosistemen errentagarritasunaren arloan, epe luzerako izango liratekeen ikerketa eta froga eremu zehatzak egikaritu beharrekoan gaude. Basoek hartzen duten azalera eta duten jarduera ekonomikoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango litzateke basogintzan oinarritutako ertain eta goi mailako ikasketak, ikerketak eta formazioa trukatzeko ahalbidetuko lituzkeen elkarguneak antolatu. Erosketa publikoa: Eraikuntza berrietako proiektuetan, erosketa berdea oinarri hartu eta bertako egurra erosteko eta erabiltzeko sareak osatu. Eskualde mailan, ekoizle, enpresa eraldatzailea eta agente publiko zein pribatuen arteko elkarlana eta sinergiak bilatu. Biomasaren erabilera eta kudeaketari buruzko ikerketak eta esperientzia pilotuak martxan jarri, beti ere baso autoktonoaren kudeaketa integrala helburu izanda. Landa eta basoetan bizi diren landare zein animalia espezieen segimendua, babesgunea, ikergunea eta kudeaketa aktibatu behar da.


ELIKADURA BURUJABETZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1.-Elikadura oinarrizko beharra izanik Euskal Herriak elikadura osasuntsu baten bermea izan behar du herri gisa etorkizuna izan dezan. 2.-Egungo elikadura sistema neoliberalean elikagaiak merkantzia soil bezala erabiltzen dira merkatu espekulatzailean elikagaiak handik hona eta hemendik hara garraiatuz korporazio handien etekinetan oinarrituta. 3.-Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki behar dira Elikadura Burujabetzaren norabidean urratsak eman eta ekoizpen eta kontsumoaren planifikazioaren baitan elikagaiak fisikoki zein ekonomikoki eskuragarri izateko. 4.-Nekazaritza eta arrantza iraunkor eta herrikoia sustatu behar da agroekologiaren eta arrantza selektiboaren bidetik, baserritarren eta arrantzaleen bizi eta lan baldintza duinak bermatu eta herritarrekin gertutasunean eta konfiantzan oinarritutako ereduak eraikitzeko. 5.-Lana eta baliabide natural eta ekonomikoak banatu Euskal Herriko txoko guztietan ahalik eta nekazari eta arrantzale gehien egoteko, nekazarien eta arrantzaleen lan eta bizi baldintza duinak eta jatorrizko funtzio soziala bermatuz.

Nekazaritza iraunkor eta herrikoia, agroekologiaren bidetik: Azken 30 urtetan sustatu den industria transformatzailearekiko menpekotasun eta zentralizazioari aurre egin nahi dio EHBilduk baserritarrek autonomia irabaziz, ekoizpenaren hasieratik salmentaren azken une-arteko ziklo osoan baserritar eta herritarrek erabakitzeko ahalmen gehien eskaintzen dituzten ereduetan sakonduz, ingurumen ikuspegiaz gain, ikuspegi sozial eta ekonomikoa ere kontutan hartuz. Ekoizpen iraunkorra ipar: Azken urteetan sustatu den ekoizpen intentsibo eta espezializatua norabidez aldatu beharra dago baserri bakoitzak eskura dituen baliabideen arabera birdimentsionatuz aktibitatea, etxeko lehengaiak ahal bezain beste erabiliz, zikloak itxiz eta aktibitatea dibertsifikatuz. Euskal Herriko abeltzain eta zerealisten arteko elkarlan eta adostasunak garrantzitsuak dira bi aldeen behar eta nahiak uztartu eta herri ikuspegitik sektorea indartzeko. Ekoizpen ekologikoa sendotu: Gorantz datorren nekazaritza eredua da, ingurumena zaindu eta naturaren zikloak errespetatuz elikagai osasuntsuak eskaintzen dituena. Herritarren aldetik ere geroz eta eskaera handiagoa dago eta bereziki sustatu beharreko nekazaritza mota da berau. Arrantzan zero bazterkin: Itsasoko baliabideak mugatuak direnez kuoten erabilpen eraginkorra bermatu behar da zero bazterkin politika aplikatuz eta tresna selektiboak erabiliz, harrapatzen den guztia portura ekarri eta kontsumora bideratzea ahalbidetuz. Transformazioa baserritarren eskura: Baserritarrak ekoizle soil izatera bultzatu dira transformazioa eta merkaturatzea beste batzuen eskuetan utzi eta negozioa beste batzuek bereganatuz. Etxean ekoiztutako produktua transformatzeko aukerak zabaldu behar dira, baserrietan bertan edo kolektiboki antolatutako azpiegituretan, baserritarrei ekoizpenetik merkaturatzerainoko ziklo guztia ixteko aukera emanez. Merkaturatzea gertutasun eta konfiantzatik: Merkatu globalean orokorrean hemen ekoiztutako produktuek ezin dute biderik egin hemengo produkzio kostu altuak direlako. Gertuko merkatuari begira ekoiztutakoak lor dezake balio erantsia, produktuaren atzean benetan dagoena erakustearen bitartez herritarren konfiantza irabaziz eta gertutasunetik harreman molde berriak eraikiz. Elikagaien ekoizpena eta hauen kontsumoa ahal den neurrian planifikazioan oinarritu: “merkatu libre� deritzotenak baserritarren arteko konpetentzia dakar, eta hau ez doa herritarren mesederako, agronegozioaren mesederako baino. Elikagaien ekoizpenak sortutako arriskuak baserritarren eta arrantzaleen lepoan besterik


ez dira kokatzen eta ekoizpenak herritarren beharrei erantzutera baino kapitalaren negozio bilakatzen dira, herritarrak kontsumotik kontsumismora bultzatuz. Nekazaritzarako baliabide naturalak babestu eta banatu: Lurra eta ura dira bertako animali arraza eta haziekin batera babestu behar ditugun ondareak. Nekazaritzarekin zerikusirik ez duten bestelako interes ekonomikoen gosea asetzeko bideratu dira nekazaritzako lur asko eta asko eta aurrerantzean dagoena babestu behar dugu. Horretaz gain azpi erabilitako lurrak nekazaritza jardunerako berreskuratu behar ditugu eta bestelako baliabide naturalekin batera baserritarren eskura jarri, emakume baserritarrei, gazteei, berriei eta nekazaritza agroekologikoari lehentasuna emanez. Itsasoan babestutako eremuak eta erreserba guneak: Espezieak bere egoerara itzuli daitezen eta arrantza tradizionala eta arrantzale txikien biziraupena ziurtatzeko beharrezkoa da itsasoan babestutako eremuak eta erreserba guneak ezartzea. Baliabide ekonomikoak banatu: Alde batetik baserriak gutxitzen doaz eta bestetik ekoizpenak eta baliabide ekonomiko zein naturalak pilatzen. Diru laguntzak norabide hori indartzeko hauspo izatetik ahalik eta baserritar gehien egotera bideratu nahi ditu EHBilduk, diru laguntzen banaketaren oinarria buru kopurua edo lur hektarea kopurua izan beharrean, erdigunean baserritarra, pertsona jarriz. Zerga politikan progresibitatea: Lehen sektorean ere progresibitatean oinarritutako zerga sistema gehiago daukanak gehiago ordain dezan. Administrazioen elikagaien erosketa Elikadura Burujabetzatik: Administrazio publikoak dira entitate bezala elikagaien erosle nagusiak eta gaitasun honek elikagaien sisteman eragiteko ahalmena dauka. Elikadura Burujabetzaren norabidean urrats garrantzitsua da administrazioaren ardurapean dauden jangeletarako elikagaien erosketa gertutasun, kalitate eta ingurumen irizpideak kontutan hartuta egitea. Tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraiki: Egungo elikadura sistema neoliberalari aurre egiteko Elikadura Burujabetza tokiko elikadura sistemetan oinarritzen da, elikagaien kate osoaren antolaketa barnebiltzen delarik. Zentzu honetan herri edo eta eskualde mailako elikadura sistemak eraiki behar dira, tokian tokiko berezitasunak kontuan hartu eta baserritar, arrantzale, herritar, merkatari txiki, Udal, Aldundi eta bestelako eragileen artean elkarlanerako guneak antolatuz, estrategiak adostuz eta garatuz. Baserritar eta arrantzaleen funtzio soziala eta herritarren elikadurarekiko ezagutza eta konpromisoa berreskuratu: baserritarrak ez dira paisaiaren zaintzaile soilak, ez turismoa erakartzeko ale folklorikoak, ideia hauetatik haratago baserritar eta arrantzaleak elikagai ekoizleak dira, gainontzeko herritar eta jarduera ekonomikoen eskubide eta betebehar berdinekin. Bide berean herritarren elikadurarekiko ezagutza eta konpromisoa berreskuratu behar dira, kontsumitzaile hutsa izatetik (non bere izatea kontsumo gaitasunaren gainean neurtzen den), elikaduran gutxienez, eskubide eta betebeharren jabe den subjektua bihurtuz.


ELIKADURA BURUJABETZA H E R R I A L D E A Lehen sektoreari begirako neurri guztietan zehar-lerro bezala Elikadura Burujabetzaren norabidean urratsak ematea da helburua, nekazaritza eta arrantza arduratsu, iraunkor eta herrikoi bat sustatuz agroekologiaren bidetik.

LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Nekazaritzarako egokiak diren lurrak bestelako interesen aurrean nekazaritzarako babestea, inbentario bidez sailkapen eta kalifikazio xehatua eginez eta babeserako eraginkorrak diren mekanismoak martxan jarriaz. Lur funtsa lurrez hornitu eta beharra duten baserritarren esku jarri. Lurren esleipenerako irizpideak zehaztu (emakumeak, gazteak, berriak, agroekologikoa, lurren banaketa justua…). Diru laguntzen banaketaren oinarria buru kopurua edo lur hektarea kopurua izan beharrean oinarria baserritarra izatea eta diru laguntzen kalkuluan gehikuntza era linealean beharrean era modulatuan egitea. Bestetik diru laguntzak baserritarren eta gizartearen beharrizanen araberakoak izan behar dute, kalitatezko elikagaiak eta ingurugiroarekiko begirunea kontutan hartuaz. Berebiziko garrantzia dauka lanpostuei eusteak eta lanpostu berriak sortzeak, berezko giza kapital ahulenak (emakumeak, nekazari gazteak, etorkinak) benetan babestuz. Baserritar bakoitzak duen ekoizpen gaitasuna mugatze bidean diru laguntza, baliabide natural eta abarren banaketa justua bultzatu. Mugagabeko ereduak lan zama handitzea eta lan eskuaren balorea debaluatzea dakar, agronegoziorentzako elikagai merke egitea eta sektorean jarduteko aukerak mugatzea. Landa Garapen Programaren barruan dauden laguntza lerro desberdinetan (inbertsio laguntzak, mendi nekazaritzako laguntza konpentsagarriak, ingurumen-nekazaritza laguntzak, aholkularitza…) zehar-lerro bezala nekazaritza iraunkor eta herrikoia sustatu (dibertsifikatua, zikloak ixten dituena, ekologikoa, bertako arraza eta barietateak erabiltzen dituena…)

Ekoizpena

Baserrien autonomia eza eta kanpokoekiko dependentzia haustea, honako neurri hauen bidez: ñ Bakoitzak dituen baliabideak optimizatzeko etengabeko trebakuntza, arrazak, haziak eta abar erabiliz, nekazaritza industriaren baliabideekiko menpekotasuna murriztu ahal izateko. ñ Administrazioak eta sektoreak elkarrekin kudeatutako ENTE autonomoa sortzea, adibidez abeltzainek izango duten zereal beharrizanak aztertu, gero nekazariek hori ekoitzi dezaten. ñ Baserritarren arteko komunikazioa landu, nork zer daukan, Euskal Herrian bertan harreman zuzenaren bitartez zikloak ixteko. Baserritarrak derrigorrez joan beharreko ikastaroen artean ingurumen-nekazaritza arlokoak sustatzea. Zerga politika bestelako sektore ekonomikoetan bezala progresitbitatean oinarritutako zerga sistema, gehiago daukanak gehiago ordain dezan. Diru bolumen txikiko jarduerentzat sistema erraztua eta gainontzekoentzat diru sarrera eta irteeretan oinarritutakoa, sarreretan diru laguntzak eta irteeretan soldatak kontutan hartuz. Eredu intensiboetatik iraunkorragoetara urratsa eman nahi dutenentzako laguntzak Emakumeak nekazaritzara gehitzea azkartzeko laguntzak. Gaztenek osatzera datorren lehen instalazio errazturako laguntza, inbertsioa egin ala ez instalatzeagatik izango da laguntza. Baserriak eskuz aldatzerako laguntzak. Baserritarren baja eta oporraldietarako ordezkapen zerbitzurako laguntzak Sektoreko eragileei ematen zaizkien laguntza desberdinetan nekazaritza iraunkor eta herrikoiaren inguruko irizpideak kontutan hartuko dira. Merkatari txikien hornitze beharrak aztertu eta tokiko baserritarretan hauek asetzeko beharrezkoak diren ekoizpenak bultzatu.


Baserritarrek autonomia irabazteko helburuarekin ekoiztutakoa transformatu eta merkaturatzea errazteko, herrialde osoan zehar transformazio guneen sare bat antolatuko da. Era anitzetako transformazioak burutzeko zerbitzua eskainiko du sareak, barazki, esneki, fruta, haragi eta abarrak. Administrazioak ekoizleen esku jartzen duen zerbitzua da, Udal, Aldundi eta Landa Garapen Elkarteen artean finantzatu eta kudeatua.

Eraldaketa

Egun dauden transformazio gune publikoen kudeaketa publifikatu (behar den kasuetan). Kudeaketa organo berrietan bai baserritarren, bai merkatari txikien ordezkapena bermatuz. Eskualdeetan ez dauden transformazio guneetara elikagaien garraioa erraztu. Kostako herrietan arraina transformatzeko guneekin batera eskaini daitezke zerbitzu bateratuak. Industria transformatzaileari ematen zaizkion laguntzatan kontutan hartuko dira alde batetik industriek baserritar eta arrantzaleei jartzen dizkien baldintzen duintasuna (prezioa, ordainketa epeak, bilketa baldintzak‌) eta bestetik eraldatutako produktuak herritarrei begira eskaintzen duen informazioaren gardentasuna eta prezioa. Arrainaren salerosketarako kofradiek behar dituzten azpiegitura egokiak bermatzea, kofradien aldeko apustu garbia eginez. Herrialde mailan salmenta zuzenaren eta merkaturatzeko bide laburren inguruko egitasmoak sustatu.

Merkaturatzea

Bertako produktu eta produktu agroekologikoen inguruko sentsibilizazio eta promozio kanpainak martxan jarri. Banatzaile handiek bertako produktuak saltzeko dituzten planteamenduen aurrean, baserritarrei jartzen dizkien baldintzen duintasunaren eta herritarrei eskaintzen dieten informazio gardenaren eta prezio duinaren alde egitea. Tokiko baserritar eta arrantzaleen lanaren garrantziaz eta funtzio sozialaz sentsibilizatzeko kanpainak martxan jarri (eskolak, komunikabideak‌)

Baserritarrak eta arrantzaleak duindu

Tokiko emakume baserritarrek, sektoreak eskura dituen trebakuntza saio, antolaketa gune, baserri guneen jabegotza-eskuratze, autonomo izendatze eta baldintza orokorren duintzeak eskuratu ahal izateko baliabideak aktibatu (informazioa, zerbitzuak, etab.) Landa guneetara iritsiko diren zerbitzu publikoak egonkortu, zaintza- eta produkzio-lanak kontziliatze aldera bereziki: haurtzaindegi, eguneko zentro, garraiobide publiko, etab. Baserri munduan dagoen genero banaketa gainditzeko ildoak aktibatu: produkzio eta merkaturatze modu desberdinak, esplotazioen jabegotza, diru laguntzen eskuratzea, etab. Transgenikoak pertsona eta animalien elikadura katean ez erabiltzearen aldeko konpromisoa hartu, horretarako epe motz eta ertainera begirako egitasmo desberdinak martxan jarriaz.

Transgenikoak

Transgenikorik gabeko gune izendatu herriak eta herrialdeak Animalien elikaduratarako erabiltzen diren produktu transgenikoen alternatibak bilatu eta plangintzak martxan jarri. Transgenikoen gaiaren inguruko sentsibilizazioa kanpainak martxan jarri.


Elikagaien erosketa publikoa burutzen diren lekuak identifikatu, berauen eskumenak eta baldintzak zeintzuk diren aztertu eta gertutasun, kalitate eta ingurumen irizpideak kontuan hartuta inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuak erabiltzen hasi herriko merkatari txikiekin bestelako produktuak osatuz.

Erosketa publikoa

Udalak edo Aldundiak babestutako edozein ekintza gastronomikotan bertako baserritarren eta arrantzaleen produktuak erabiltzeko konpromisoa posible denean era agroekologikoan eta arratza arduratsu bitartez ekoiztutakoak lehenetsiz. Sariketa desberdinetan ohiko garaikurren ordez inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuz osatutako saskiak banatzearen aldeko konpromisoa.

Tokiko elikadura-sistemak

Tokiko elikadura-sistema iraunkor, justu eta osasuntsuak eraikitzeko plan integralak behar dira, ekoizpenaren hasieratik kontsumoa burutzen den momentu-arteko fase guztiak izan behar dira kontutan. Bestelako ikuspegiak lantzea interesgarria da ere, gastronomia eta turismoa adibidez. Fase bakoitzean parte hartzen duten aktore desberdinen arteko elkarlan zabal batetik antolatu daiteke gisa honetako plan integral bat, baserritar, arrantzale, herritar, kontsumitzaile elkarte, merkatari, LGE, Garapen Ekonomikorako Elkarte, bestelako eragile, administrazio eta abarren arteko elkarguneak sortu eta egitasmoak martxan jarriaz.


TURISMOA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. EHBilduk turismoaren aldeko apustua egiten du ekonomiaren beste atal garrantzitsu gisa. Bultzatu nahi dugun turismoak ordea, turismo eskaintza arruntarekin alderatuz, ezberdina behar du izan eta bestelako oinarriak behar ditu.

n a g u s i a k

- Gure kulturaren partea ere baden gastronomia bultzatuko duena

2. EHBilduk bultzatu nahi duen turismoak honoko oinarriak ditu: - Herri izaera eta gure kultura ezagutarazteko baliogarria. - Gure historia zaharraren eta eskaintza garaikidearen uztarketa bilatuko duena - Zalantzarik gabe gure natur baliabideak eta nekazal guneak errespetatuko dituena. - Masifikazioa helburu duten proiektuak alboratzen dituena. - Kostako herri zehatzetan bezalaxe, barnekaldeko eskaintza anitza eta orekatua egingo duena. - Tokian tokiko garapen eta errealitate sozial eta naturala kontutan hartu, errespetatu eta beronen zerbitzura jarriko dena eta ez alderantziz. 3. Orobat, ingurumenarekin, gizartearekin eta gure herriarekin arduratsua den turismoa sustatzea dugu helburu.

• EHBildutik bultzatzen dugun turismo eredua, euskal herriko herri eta zokoen, bai eta euskal herritarren ezagutza bultzatzea ez ezik, munduko herrialdeen eta herritarren arteko elkar trukatzea bultzatuko duen turismo mota da. • Turismo merkantilistaren aurrean, turismo eredu jasangarria, soziala eta herriak zein bertako pertsonak oinarri dituena babesten dugu. • Sopelatik Miarritze arteraino, Euskal Herriko kostak tradizionalki ekin izan badio ere turismoari, hau bertako izaera kulturala ezagutaraziz burutu izan da. Modu bertsuan, mendialdeko turismoa, Olitetik Larraiñe arterainokoa, bertako mendi, gune historiko eta elikagaiekin lotutakoa izan da. Turismoa, eskualde eta herrietako jardun ekonomikoa bultzatzeko erreminta ezinbestekoa izateaz gainera, euskal izaera atzerrian ezagutarazteko aukera ezin hobea da, bai eta beste herrietako pertsonekin elkartasun guneak osatzeko baliabidea ere. • Turismoa da sektoreen artean deslokalizatu ezin den eta lanpostuak sortzen dituen bakarretakoa. Gure turismo eskaintza ezin da beste inora eraman. Horregatik, kontziente izan behar dugu baliabide honek mugak dituela eta ezin dugula zentzugabekeriaz ustiatu. Gauza on bat dugu egun, baliabide honek indar handia duela oraindik. Indar hori turismo iraunkor, zuhur eta zentzudun baten alde apustu egiteko baliatu beharra dago. Turismoa etorkizuneko errealitate bat da beren herrian bizi eta lan egin nahi dutenentzat. • Gure turismo eskaintza burutzeko garaian, ezin dugu ezaguna den horren gainean bakarrik garatu: hiri handiak, eta horien atzean hiriak bezain onak edo hobeak diren beste baliabide eta esperientzia batzuk gorde. Euskal Herri osoa ezagutzera eman behar dugu. • Barne turismoa bultzatzea ere garrantzitsua dela deritzogu izan ere, oraindik orain gure ezagutarazteko eskaintzak egiteko aukera paregabea dugula uste dugu, baita barne turismo honek gure ekonomiarentzat oso baliagarria izan daitekeela ere. • Euskal herriko errealitatea anitza izanda, bai geografikoki, bai hiri-herri banaketari dagokionean, bai eta kultura tradizionala eta modernoaren arteko dinamismoari dagokionean ere, garatu beharreko eskaintza turistikoak aukera anitzak eskaintzen dizkigu, Euskal Herriko turismo bereizlea garatzen joateko,


eta EHko izaera propioa indartzeko joateko geure mugez gaindi. • Euskal herriratzen den turista oro, euskal herriko errealitatearen bozeramaile izango dela kontuan hartu behar dugu; berez turismo honek aberastasun ekonomiko ekartzeaz gain, munduan zehar euskal aberastasun sozio-kulturala zabaltzeko aukera ere eskaintzen du.


TURISMOA H E R R I A L D E A NEURRI ZEHATZAK Azterketa zehatzak egitea herrialdean turismoak duen pisu zehatza jakiteko: sortutako lanpostuak, BPGren %, zuzenean eta zeharka erlazionatutako jarduera ekonomikoak, azken urteetako garapenak‌ Azterketa horren harira, sektoreko mahaia osatzea, eragileekin harreman zuzen eta iraunkorra bermatzeko eta beren iritzia eta ekarpenak jasotzeko prozesua burutu ahal izateko. Oro har, gaiarekin harremana izan dezaketen bestelako eragileen parte hartzea ere ahalbideratuko da. Azterketa honek, turismoaren plan estrategikoa egiteko oinarria behar du izan. Turismoaren potentziala aitortu eta eskala txikiko eta tokiko garapenaren baitan txertatutako lan proiektuen sortzaile edo oinarria izan daiteke. Proiektu horiek landa turismokoak, ostalaritzako negozio edo jarduera txikiak, naturako aisia parkeak, eta barrekoak izan daitezke. Azterketaren eta eragileekin eginiko harremanen ondorioz, aurrera begira zehaztea, ahalik eta hobekien, zeintzuk diren etorkizuneko xede merkatuak, ekitaldi konkretuengatik sortutako aldizkako merkatuetatik harantz. Xede merkatuak zein diren jakin ostean, zehaztea merkatu horietan zein kanpaina eta ekintza egingo diren gure esperientziak ezagutarazteko Era berean, herrialdean eta udal zein mankomunitate edo garapen agentziekin elkarlanean, turismo gune nagusiak identifikatu eta hauei zuzendutako laguntza eta estrategiak aktibatu: naturarekin lotutakoak, historiarekin, kultura tradizionalarekin, kultura urbanoarekin, lehen sektorearekin, herri izaerarekin, eta abar. Turismo egitasmoak, tokian tokiko garapen ezberdinei egokitu beharko litzaioke: pilaketa handiak ekidin eta EHk hiri zein herrietan dituen baliabide ezberdinak sustatu, aukera ezberdinak uztartzen dituen paketeak sustatu, planifikazio orekatuak egin.. Oreka ekonomikoa sustatu, zerbitzuak eskaintzen dituztenen artean: kooperatibak, kolektibo berezientzako proiektuak eta ekonomia sozialeko ekimenak sustatu zerbitzu turistikoen arloan. Lehen sektorearekin lotutako turismoa indartzeko, etengabeko formazioa bultzatzeaz gainera, baliabideak eskaini beharko dira. Kanpora begira Euskal Herriko eskaintza turistiko anitza baina bakar bat eraiki asmoz eta elkarlana bultzatzeko euskal lurraldeen arteko eta gobernuen arteko harreman, elkarlan eta hitzarmenak bultzatzeko konpromisoa hartu behar da instituzio ezberdinetatik. Pernoktazio tasak ezartzea eta diru sarrera horiek aipatu proiektuak bultzatzeko baliatu. Turismo-baliabideen euskal sarea sortzea, Euskal Herriaren ezagutza integrala sustatzeko. Sare horretan, turismo-eskaintza eskualdeka landuko da, eta eskualdekako turismo-mahaiak sortuko dira, eskaintza antolatzeko eta sektore publiko eta pribatuaren elkargune izateko. Halaber, turismo-bulegoen arteko koordinazioa bultzatuko da, turistari aukera-sorta zabala eskaintzeko, eta horri esker, batez besteko egonaldiak luzatzea. Emakume eta gizonen ekitatea eta emakumeen autonomia sozioekonomikoa, turismoak eskaintzen dituen lan eta autoenplegu-aukeren bidez sustatzeko plan estrategikoa ezartzea. Ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako proiektuetarako aholkularitza-zerbitzuak eta laguntza ekonomikoa martxan jartzea lehentasunezko eremuetan, turismoaren garapena iraunkorra izan dadin.


Kalitatezko turismo-prestakuntza zehatza sustatzea, turismo iraunkor eta alternatiboaren ereduarekin lotuta izango dena, eskaintzaren kalitatea hobea izango dela ziurtatzeko. Bertako sukaldaritza, gastronomia eta produktuen eskaintza indartzea, gure sukaldaritzak eta establezimendu tipikoek (sagardotegiak, pintxo-tabernak, erretegiak, ospe handiko jatetxeak...) nazioartean sortzen duten erakarpena baliatuz. Bereziki, tokiko gure gastronomia-jaiak, azokak eta lehiaketak sustatzea. Eremu guztietan, eta batez ere babestutako eremuetan, turismo-zerbitzuen hornitzaileek turismo-jardunbide iraunkorrak erabiltzea sustatuko duen lege-esparrua garatu eta ezartzea. (Nafarroarako Proposamena). Turismo iraunkorreko plan integralak dituzten beste turismo-jomuga batzuekin, esperientziak, ideiak eta prestakuntzari buruzko informazioa trukatzeko harremanak eta elkarlana sustatzea. Euskal Herriko naturaren eskaintza lantzea, osorik, horretarako marka bereizgarri bat sortuz. Izan ere, naturak aukera ematen du lurralde osorako eskaintza integrala egiteko, kostaldeko zein barnealdeko turismoa hartuko lukeena, bai eta honako esperientzia hauek ere: birding-a, mendiko ibilbideak, mendiko txirrindularitza, surfa, nekazaritza-turismoko establezimenduak, natura-parkeak, haitzuloak, etab. Turismo iraunkorraren garrantzia ezagutarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egitea, zabaltzeko turismoa funtsezko ekonomia-elementua dela kultura eta natura-ondarearen kontserbaziorako, EH Bilduk defendatutako eredu agroekologikoaren ikuspegiari jarraiki. Ibilbide historikoak ( Done Jakue, abelbideak, bide berdeak...) bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriak eskaintzen dituen bide ezberdinak promozionatuko dira, gure herrialdeko leku adierazgarrienetako batzuk ezagutzera emanez. Baserri-eskolak sustatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza, naturarekiko kontaktuaren alderdi ludikoa eta hezkuntzakoa sustatzeko, garapen iraunkorraren ikuspegitik. Mendiko ibilbideen seinaleak eta sarbideak hobetzea, eta lurraldeen arteko sare bat sortzea, mugarik gabekoa. Sare hori eskaintza global bat balitz bezala sustatuko da, eta eremu babestuak lotzen dituzten ibilbideak nabarmenduko dira. Sarearen mantentze-lanak lan-iturria izango lirateke landa eremuetan. Euskal Herriko plataforma birtual bakarra sortzea baliabide turistikoak sustatzeko. Nekazaritza-turismorako laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ematea, turismo iraunkorraren eredu eta landa-garapenerako baliabide baitan. Euskal Herriko, herrialdeen eta tokian tokiko eskaintza sozio-kulturala ezagutarazteko baliabideak eta proiektuak bultzatzea. Alor honetako lan baldintza duinak hobetze aldera, eman daitezkeen diru-laguntza edo bultzatzen diren egitasmoetan arlo hau kontutan hartzea.


EKONOMIA FEMINISTA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Errealitatea aldatu ahala, patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik jarraitzen du.

n a g u s i a k

3. Ezin da ulertu esparru publikoan geratzen dena esparru pribatura begiratu gabe. Politika egiterakoan esparru pribatuari ere begiratu behar diogu, pertsonala politikoa baita.

2. Giltzarria da sexuaren araberako lan-banaketa gainditzeko pauso esanguratsuak ematea, hau da, emakumeak esparru pribatura eta gizonak esparru publikora lotzen dituen sistema aldatzen hastea. Giltzarria da, baita ere, patriarkapitalismoak bazterreko bihurtu duen lan “erreproduktiboa”ren garrantzia berreskuratzea eta bizitzaren eta jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea.

4. Patriarkapitalismoak sustatutako espazioen atomizazioa eta pertsonen isolamendu-prozesua gainditzea erronka garrantzitsua da. Esaterako, emakumeok lan “erreproduktiboaren” zatirik handiena etxebizitza isolatuetan egiten dugu. Tokian toki espazio komunak berreskuratu behar ditugu, harreman-sareak eta aliantzak sortzea erraztuko dutenak. 5. Gizonen neurrira egindako munduan bizi gara. Gizonen beharrak eta interesak guztionak balira bezala ulertu izan dira; gizonek guztiok ordezkatuko bagintuzte bezala. Edozein politika publiko edo ekimen egiterakoan emakumeen beharrak, arazoak eta interesak aintzat hartu behar dira. Ez da zilegi politika publikoak egitea emakumeen parte-hartzerik gabe.

Gaur eta hemen emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Berdintasun formalaren esparruan aurrerapausoak eman izanak, ordea, berdintasunaren ilusioa zabaldu du, emakumeon zapalkuntza gaindituta dagoela pentsatzeraino. Baina gaur egun, oraindik, emakumeon menpekotasunean oinarritzen den botere-sistema osoa indarrean dago; egoerak aldatzen joan diren neurrian patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik dago oraindik. Duela hamarraldi batzuk, legeek lotzen zituzten emakumeak. Gaur egun, berriz, kateek urre itxura hartu dute: edertasun-eredu ezinezko bat lortu beharrak lotzen gaitu, “printzipe urdinaren” ideiak eta amatasuna bizitzeko modu zaharberrituak. Beste alderdi batzuk lehengoan diraute, sexuaren araberako lan-banaketak, esaterako. Hau guztia esanda, gutxienez zalantzan jartzeko modukoa da emakumeon rola aldatu ote den: ama, emazte, zaintzaile, objektu desiratua izatea ez ote den jendarte sexista honetan pertsona bat “benetako emakume” egiten duena. Laburbilduz, berdintasun erreala lortzeko lan handia dago egiteko. EHBilduren politika feministatik nabarmendu nahi dugu, hortaz, eraldaketa feministak erabateko eredu-aldaketa esan nahi duela guretzat. Gure jendartea eta gure egunerokotasuna definitzen duten egitura eta harreman guztiak zalantzan jartzea eskatzen du horrek. Gauzen zergatiaz galdetzea. Ikuspegi kritikoa eta, aldi berean, eraikitzailea. Jendarte-eredu berri bat eraikitzea baita gure erronka nagusia. Bigarren mailako herritarrak izateari uzteko, batzuen pribilejioak desagerrarazi eta guzti-guztiok (emakumeak, kanpotik etorritakoak, euskaldunak, langileak) lehen mailako herritar izan gaitezen. Patriarkapitalismoaren ezaugarrietako bat da esparru pribatuaren eta publikoaren arteko banaketa. Esparru pribatura eraman ditu etxeko eta zaintza-lanak, hauen ardura emakumeei ezarriz. Eta esparru publikoan kokatu du lan produktibo gisa izendatu dena, honen ardura gizonengan jarriz. Era berean, lan “produktiboari” lan izaera eman dio, nolabaiteko errekonozimendu soziala eta ekonomikoa (lan ordaindua baita). Hau da “lan” gisa ezagutzen duguna. Lan “erreproduktiboa”, berriz, bigarren mailako zeregin gisa ezaugarritu du, errekonozimendu sozialik eta ekonomikorik gabea. Laburbilduz, espazioen banaketa, sexuaren araberako lan-banaketa, lan-mota ezberdinen hierarkizazioa eta baita pertsonen arteko hierarkizazioa ere, emakumeak gizonen menpe.


Baina zaintza-lanez emakumeak arduratzea ez da gauza naturala; ez da berezkoa. Sexuaren araberako lan-banaketa hau injustizia handi baten oinarria da eta lan-banaketa gainditzeko pausoak ematen hasi behar dugu. Are gehiago, bizitzaren zutabea den lan “erreproduktiboa� bazterreko bihurtu du patriarkapitalismoak, ezkutuko lana eta itxuraz baliorik gabea. Lan “erreproduktiboaren� balio soziala berreskuratu behar dugu. Daukan garrantziaz jabetu eta bizitzaren antolaketaren erdigunean jarri. Aurreko guztiak eskatzen du eredu ekonomikoa, hots, garapen eredua, goitik behera zalantzan jartzea. Birdefinitu nahi dugu nola bizi nahi dugun, zer den garrantzitsua, zer beharrezkoa eta zer ez. Sozialki garrantzitsuak eta beharrezkoak diren lanak erdigunean jarri eta sozialki kaltegarriak direnak baztertu. Pertsonen zaintzari eta beharrei lehentasun soziala eta politikoa eman.


EKONOMIA FEMINISTA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Kontratazioetan eta diru-laguntzetan klausulak, hau da, berdintasun-irizpideak: ñ Kontratazio publikoetan berdintasun-klausulak ezarriko ditugu, hala nola, emakumeen lan-baldintza duinak bermatzea, enpresan emakumeen partehartzea ziurtatzea, sexu-diskriminaziorik eza, bateragarritasun-neurriak, etab. ñ Diru-laguntzatan genero-ikuspegia txertatuko dugu. Ez dira diruz lagunduko sexuagatik diskriminatzen duten ekintzak, emakumeen parte-hartzea sustatzeko ekintza zehatzak aurreikusi beharko dituzte, etab.

POLITIKA PUBLIKOEN ERALDAKETA

ZAINTZA DUINA ETA UNIBERTSALA. Pertsonen zaintza bizitzaren erdigunean jartzea. Zainduak izateko eskubidea eta zaintzeko eskubidea.

Bateragarritasuna erraztea eta erantzukidetasuna sustatzeko neurriak (Administrazio publikoa eredu): ñ Udal-langileek bizitza laborala eta pertsonala bateragarri egin ahal izateko erraztasunak ematea, emakumeen boteretzea eta zaintza-lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatuko duena. ñ Bizitzaren zaintza erdigunean jartzen laguntzen duten antolaketaaldaketak sustatu. ñ Ekintza-plan bat egin gizonek zaintza-lanetan erantzukidetasunez joka dezaten sustatzeko. ñ Bertako langileentzako amatasun eta aitatasun baimenak parekatze bidean jartzeko ekintzak. Pertsona guztiok zainduak izateko dugun eskubidea bermatzen hasteko pausuak ematea. · Zerbitzu publikoak indartu. · Zaintza-sare komunitarioak lagundu. Hausnarketa-prozesuak eta ezagutzen trukea erraztuko ditugu mugimendu feministaren, emakumeen elkarteen, bestelako herri mugimenduen, akademiaren eta erakunde publikoen artean, pertsonak eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko alternatiboaren zehaztapenean, eraikuntza kolektiboan eta trantsizioan aurrerapausoak ematen joateko. Eztabaida feministak sortu zaintza duinen inguruan, zaintzaren balioa berreskuratzearen inguruan eta esplotazio-baldintzak iraunarazten dituzten imajinario kolektiboen inguruan. Autoenplegu kolektiboa laguntzeko laguntza-planak sortu, emakumeengan arreta berezia jarriz.OMIA EKONOMI

EMAKUMEEN AUTONOMIA EKONOMIKOA

Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak martxan jarri emakumeen kooperatibak sortzea ahalbidetzeko, sektore feminizatuetan arreta berezia jarriz. Nekazal-eremuko emakumeei bideratutako trebakuntza-ekintzak garatu, hala nola, kooperatibismoari buruz eta emakume nekazari gisa dituzten aukera eta alternatibei buzuz.


OGASUNA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Ekitatea: errenta berdinek, berdin ordaindu behar dute. 2. Progresibitatea: ahalmen ekonomiko handia dutenek, ekarpen handiagoa egin behar dute. 3. Berdintasuna: pribilegioak ezabatu. Iruzur fiskalaren aurkako borrokan tinko aritzeko oinarria.

n a g u s i a k

4. Gardentasuna: iruzurraren aurka borrokatzea denon ardura da. 5. Nahikotasuna: gizartea egituratzeko sektore publiko indartsua behar da, horretarako zerga erreforma ezinbestekoa da. (zergen jaitsieren aurrean. Idei honek lanketa eskatzen du). 6. Birbanaketa. Aberastasuna birbanatzeko tresna da zerga politika.

Zerga politikaren helburua nagusia baliabideak biltzea da. Zerga politikaren gakoa da, beraz, diru horiek biltzeko modua, hau da, ze printzipioen arabera biltzen da. Bestelako helburuak gastuarekin lotuta daude; edo oso garrantzi gutxi dute. Nola bildu behar da dirua: - ekitatea oinarria: berdin irabazten dutenek berdin ordaindu beharko lukete, nahiz eta irabazi edo errenten jatorria ezberdina izan (Ekitatea) (soldata jaso edo interesak kobratu adibidez; kopurua berdina bada, berdin ordaindu) - progresibitatea. Ahalmen ekonomikoa handitzen den neurrian, ekarpena ez da proportzionala izan behar (portzentaje berdin bat) baizik eta handitzen joan behar duela, gehien duenak ekarpen handiagoa egiteko. - Berdintasuna. Pertsona guztiek tratamendu berbera jaso behar dute Ogasunaren aldetik. Horretarako pribilegioak ezabatzea ezinbestekoa da (aitorpen konfidentzialak,‌). Tratamendu berdina izanik, iruzurraren aurrean exijentzia handitzen da, ez dago aitzakiarik Gastu politika: - Gardentasuna. Herritarrek jakin behar dute zertan eta nola gastatzen da dirua. Hori ezagutzera ematen den neurrian, iruzurra egiteko aitzakiak desagertzen dira. - Nahikotasuna. Baliabide nahikorik bildu behar dira gizartearen oinarrizko zerbitzuak bermatu ahal izateko. Sektore publiko indartsuak jendartea egituratzen du. Horrelako sektore publikoa osatzeko zerga erreforma ezinbestekoa da, baliabide gehiago lortzeko eta era berean zerbitzu sozial zabalagoak antolatzeko - Gastuaren lehentasuna: Urteetan aurrera eraman diren gastu politiken ondorioz eta egun topatzen ditugun aurrekontuen aurrean zaila suerta daiteke gastu politikaren lehentasunak definitzea. Edonola ere, EHBildurentzat, zerbitzu publikoak bermatzea eta gastu soziala lehenestea izango da gure gastu politikaren oinarria.


Zerga politikaren emaitza Baliabideak biltzen diren eta gastatzen diren moduen arabera, aberastasuna birbanatzen da: gehien duenak ekarpen handiagoa egiten du eta itzulkin txikiagoa izaten du. Gutxi duenak, alderantziz. Horrela, zerga politika eta gastu politika ezberdintasun sozialak gutxitzeko tresna garrantzitsuak dira.


OGASUNA H E R R I A L D E A LAN eSpArrUAk

NeUrri zehAtzAk Ahalmen dugun zergetan Zerga honek oso eragin zabala du. Tentu handiz neurtu behar dugu noiz, zer, nola esaten dugun hiru herrialdetako zergak nahiko berdintsuak da, baina Nafarroakoa ezberdina da (estatuaren antzekoa). Honek kudeaketa zailtzen du. Eztabaidak irekitzeko gaiak:

PFEZ

a) etxebizitzaren kenkaria. b) familiaren tributazioaren inguruan. d) kapitalaren errententzat zerga tasa berriak ezarri eta tipoak igotzeko eztabaida. e) Inbertsio fondoen tributazioari buruzko neurriak aztertzea. Proposamena osatuta dago. Hiru puntu nagusiak

Sozietateen Mozkinen gaineko Zerga.

a) inbertsiorako erreserba bat sortzea. Inbertsiorako pizgarri neurtua eta enpresa guztientzako. b) eskala bat ezartzea proposatzen dugu: 200.000â‚Ź arteko irabaziak %24a. Hortik aurrera, %28a d) Pertsonen parte hartzea enpresetan sustatzeko pizgarri bat jartzea e) Kenkarien murrizketa orokorra Gutxiengo bati eragiten dio, baina oso aberatsa eta indartsua. Ezaugarriak:

Aberastasuna eta Fortuna Handien Zerga

a) ezkutu fiskala ez du. b) Familia enpresetan zergadunek dituen partaidetzak kontutan hartzen dira Harmonizazio proposamena: zerga hau herrialde guztietara eraman a) Ohiko etxebizitza ez direnen gaineko errekargua jartzeko aukera irekitzea beste herrialdeetan.

Tokiko zergetan

b) IAE salbuespen muga jaitsi (2 milioitik milioi batera) d) Katastroaren eguneratzea. Katastroaren balioak merkatu balioaren %80a izan behar da gehienez. Hortik gorako eguneratzeetan OHZ/IBIan zerga tasak murriztuko dira igoera handiegirik egon ez dadin.


Gaia konplexua eta landu gabea a) Normalean, irudi berriak sortzen dira eta presio fiskala igotzen da.

Fiskalitate berdea

b) Kasu askotan ahalmen ekonomiko handia dutenengan eragina txikia du fiskalitate berdeak. Eztabaidak irekitzeko gaiak-proposamenak: Turismoari Ekotasa, Tentsioaltuko lineak, egur ekoizleek duten aldeko tributazioa, zenbait dieta...

Ahalmena ez ditugun zergetan

BEZ

Zerga bereziak

Arautzeko ahalmena aldarrikatu behar dugu. Finantza Kontseiluaren azpiko organoaren sorrerarekin lotuta dago aldarrikapena ezinbestekoa da zeharkako zergen gainean ahalmena izatea, zerga zama zerga guztien artean banatu ahal izateko Hauek Europak ia denak zehazten ditu. Joko gutxi ematen dute.

Ahalmena dugun zergetan Jokoaren gaineko zerga

Egungo tipoa igotzeko eztabaida irekitzea


KULTURA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK 1. Kultura aniztasunetik euskal kultura ardatz.

I D E I A n a g u s i a k

2. Kultura gizarte eraldatzaile. 3. Kultura herritik herriarentzat. 4. Herri bizia kultura bizia. 5. Kulturaz Euskal Herria ehunduz. 6. Jai eredu herrikoi, parekide, euskaldun, internazionalista eta parte hartzailea 7. Kultura eta jakintza denontzat, libreak eta herritarron eskura, eskuetan eta eskuetara. 8. Komunikabideak, euskal kulturaren eta herri kulturaren hedatzaileak. 9. Kultura azpiegituren arteko elkarlana eta saretzea. 10. Kultura; sortu hedatu eta sustatu. 11. Euskal Kultur industria lagundu. 12. Gurea ezagutu eta gurea ezagutarazi. 13. Kultura bilguneak ekinbide kulturalaren ardatz. 14. Kultura formala eta informala. 15. Kultura tradizionala eta urbanoa.

•Kultura eskubide gisa: Euskal herritar orok bere herriaren historia, ohitura eta kultura ezagutu eta sakontzeko eskubidea du; era berean eskubide osoa du beste herrialdeetako kulturak ezagutu eta bereganatzeko. Kultura, hizkuntza, hezkuntza eta beste zenbait eskubideren moduan, herri eskubide kolektiboa izateaz gain, pertsona bakoitzak duen eskubide indibiduala ere bada. Beraz herritarrei auzoherritik hasiz Euskal Herri mailan sorturiko kulturaren jabe eta partaide izatea zor diegu. •Kultur ekologia: Euskal Herriak bizi duen aniztasun kulturala aldarrikatzen dugu, ekosistema bizi gisa. Kulturak egunerokoan osatzen eta eguneratzen doazen egitura sozialak diren neurrian, inguruarekin harremanduta eta inguruarekin solaskidetzan ulertzen dugu. Horren baitan euskal kultura eta euskarazko kultura ditugu aniztasun guzti horren kohesionatzaile eta ardatz. •Kultura gizarte eraldatzaile: •Kulturaren bidez jendartea eraiki eta eraldatu egiten da balio ezberdinen sustapenaren bidez. Horien artean bereziki azpimarratzen ditugu: Feminismoa, aniztasuna, elkartasuna, internazionalismoa, ekologismoa, parte hartzea... •Kultura, entretinemedu edo aisialdi soila baina askoz gehiago da; kultura gizarte baten garapenerako ezinbesteko elementu bat da; herri baten oinarri sinbolikoa elikatzen duen lehengaia. Gizarte batean kultura mota ezberdinak elkarbizi egiten dute, baina ezinbestekoa izan behar da guztiak lotu, kohesionatu, aglutinatuko dituen bat izatea; herri honen bizinahia elikatuko duena; kasu honetan euskal kultura ekarriko genuke lehen plano horretara. •Kultura auzolanean: •Herritarren auto eraketa eta enpoderamendua bilatuko duen kultur ereduaren alde egiten dugu;


herritarrak sortzaile eta parte hartzaile izango dituena. •Horretarako auzolana oinarri izango duen herritik sortutako eta herriarentzako kultura bultzatuko dugu; Administrazioa laguntzaile izango delarik


KULTURA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK 1.-Kultura aniztasunetik euskal kultura ardatz.

NEURRI ZEHATZAK -Udal zein foru ekinbidean euskara eta euskal kultur eta hizkuntza komunitatea indartzea helburu duten egitasmoak lehenestea. -Euskal herriratu zaizkigun kultura desberdinak barneratu, aberastasunaren eta aniztasunaren seinale.

2.-Kultura gizarte eraldatzaile.

-Udal zein foru ekinbidean oinarrietan aipaturiko baloreak sustatzen dituzten egitasmoak lehenestea. -Herritartasuna, jatorriak, baloreak, elkar bizitzatik eta elkarren aitortzatik abiatuta, ulertarazi kultura aniztasun eta aberastasunetik. -Kultura tradizionala eta urbanoa garatu. -Kultura formala eta informala, biak sustatu. -Aisian, kultur-jardueratan eta festetan emakumeen parte hartzea bermatzea: 1. Ez da lagunduko emakumeak diskriminatzen dituen kultur-jarduerarik, ospakizunik, ekintzarik. Era berean, ez zaie inolako babes instituzionalik emango emakumeak diskriminatzen dituzten ekimenei eta gainontzeko erakundeek ere hala egiteko lan egingo da. 2. Emakumeak diskriminatzen dituzten ekimenen, ospakizunen edo gune sozialen aurrean, gatazka konpontzeko eta parekidetasunean oinarritutako irtenbidea bilatzeko lan egingo dugu. 3. Edozein jardueraren diseinuan emakumeek parte hartzea bermatu behar da. Eta jarduera gauzatzerakoan emakumeek parte hartzea. 4. Diru-laguntzak ematerakoan, garrantzia berezia emango zaio aurreko puntuari, hau da, ekintza antolatzerakoan emakumeen parte-hartzea bermatzeari eta ekintza garatzerakoan emakumeen parte-hartzea sustatzeko egingo diren ekimenei.

3.-Kultura herritik herriarentzat.

-Kultur egitasmoen instituzioekiko autonomia eta autogestioa sustatzea. -Herritarrak sortzaile, parte hartzaile eta kultur “transmisore” / “biderkatzaile” izango dituen kultur ereduaren alde egitea. -Horretarako auzolana oinarri izango duen herritik sortutako eta herriarentzako kultura bultzatzea, bide horretan administrazioa (erraztatzaile) laguntzaile izanik: 1. Prozesuen pizgarri izanez 2. Espazioak eskainiz 3. Kultura formalaz gainera, informala ere sustatuz 4. Eta herritar zein kultur eragileen arteko elkarlana sustatuz; baita ere hauen eta administrazioaren artekoa -Espazio publikoaren erabilera publikoa bultzatzea dugu eta ez horren pribatizazioa - Ohiko espazio formaletatik atera jardun kulturalak.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Gure kultur ondarea berreskuratu, mantendu, eraldatu eta ezagutaraztea.

4.-Herri bizia kultura bizia.

ONDARE MATERIALA 1.- ARKEOLOGIA • Ezinbestekoa da sektorea bere onera ekartzea, eta hori barneko eragile nagusiekin batera egin beharko da: Gipuzkoan kokatua dagoen Arantzadi Taldea, EHUko Arkeologia Saila, arloan ari diren enpresa pribatuak, pertsona erreferentzialak eta abar. Aroka sailkatuko dugu arloa. (Badago gaiaren inguruko ekarpen oso bat gaiaren inguruan eskuragarri) 2.- ARTEA • Arkitektura-artearen zein beste arte arloen katalogatze egokia egitea. • Artelan eta eraikinen zaharberritzeari garrantzi handiagoa eman. Arte urbanoa, grafiti arteari dagokion lekua eta bultzada ematea. 3.- MUSEOAK • Gure museoak didaktikoagoak bihurtu. • Euskal arteak presentzia eta promozio handiagoa izatea museotan. • Euskal museoak berrantolatzerakoan ikuspegi nazionalari garrantzia ematea. 4.- ARTXIBOAK Orokorrak • Sakabanatuta dauden materialak artxibatzeko eta katalogatzeko lana indartu. • Dauden artxiboak zaindu eta ordenatu. • Mikrofilmatze eta digitalizatze lanak indartu. • Internet kontsultatzeko moduan ipini materialak. • Ikertzaileen eta noizbehinkako erabiltzaileen esku jarri materialak. Bereziak • Badira musika eta kanta zaharren artxiboak. Baita bertsoenak ere, Xenpelar zentroa, esaterako. Dantzak jasotzen eta hedatzen diharduten taldeak ere bai. Ezin ahaztu, Euskal Herriko azken urteetako historia sozio-politikoa biltzen duen Lazkaoko artxiboa. Abian dauden ahaleginak koordinatzeko eta indartzeko politikak garatu. Pribatuak • Artxibo pribatuak publikora irekitzeko urratsak eman, denen eskura jarriz. 5.- LIBURUTEGIAK • Utzikeria salatu: herritarrek gehien erabiltzen duten kultur zerbitzua baita, bereziki herritar xeheen seme-alabak. • Liburutegiak lehentasunez landu. • Liburutegi publikoetan euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatu. • Arazo estrukturalak gainditzeko planteamendu bat egin. • Liburutegien egituraketa eta saretzea sustatu. ONDARE INMATERIALA 1. EUSKARA • Euskararen prehistoria eta historia ezagutzeko ikerketak bultzatu. Antzinako euskararen nolakoa, hedadura, beste hizkuntza batzuekin balizko harremanak eta abar ezagutzeko ikerketak lagundu. • Aztarnak eta agiriak jaso, aztertu eta erabiltzaileen eskura ipini. -Horrekin batera euskara modernoa, beste hizkuntzekin kontaktuan dagoena,


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

5.-Kulturaz Euskal Herria ehunduz.

-Lurraldetasunaren perspektiban kokatu behar dira burutu edo lagunduko ditugun kultur egitasmoak. -Aukeran Euskal Herria zatitzen duten hiru eremu administratiboetako eragile edo herritarren parte hartzea bermatzen duten kultur egitasmoak lehenetsiko ditugu. -Euskarazko kultur egitasmoak lehenetsiko ditugu -Aniztasuna, parekidetasuna, solidaritatea, elkarren aitortza, elkar bizitza indartzen dituzten jardunak bultzatuko ditugu.

6.-Jai eredu herrikoi, parekide, euskaldun eta parte hartzailea

-Herrigintzatik sortzen diren ekimen eta espazio naturalak errespetatu eta babestu; gure oinarriak errespetatzen dituen neurrian. -Administraziotik egiten den eskaintzan gure oinarriak bermatu eta sustatu; eta herritarren parte hartzea bideratu. - Laguntza araudietan, balore horiek babestuko dituzten irizpideak zehaztu. - Aipatutako balorean babesten ez dituzten jardun bideak ez babestearekin batera, errebisatu zeintzuetan dagoen hitzarmenik edo espazioen lagapenik erakundearen aldetik, eta bertan behera uzteko prozesuari ekin. -Bertako sortzaile eta kulturgileen arteko herri mailako sareak erraztu.

7.-Kultura eta jakintza denontzat, libreak eta herritarron eskura, eskuetan eta eskuetara.

8.-Komunikabideak, euskal kulturaren eta herri kulturaren hedatzaileak.

9.-Kultura azpiegituren arteko elkarlana eta saretzea.

-Software librea ezarri eta sustatu. -Creative Comons: guk sortutakoetan zein diruz laguntzen ditugunetan

-Euskal hedabideen mapa egin. -Hedabideen arteko elkarlana eta saretzea erraztu, -Tokian tokiko euskarazko komunikabideak indartu. -Hedabide libre eta komunitarioen berezko espazioa bermatu -Irrati lizentziak (NFK): 1. Nafarroan: euskarazko irratiak eta irrati libreak. 2. -Telebista lizentziak (NFK): 3. EITB 4. Hamaika TB Egun dauden azpiegitura, egitasmoa, baliabide...-en arteko elkarlana eta saretzea sustatu


LAN-EREMUAK

10.-Kultura; sortu hedatu eta sustatu.

NEURRI ZEHATZAK -Sorguneak bultzatu sortzaileen eta administrazioaren arteko elkarlanean. -Administrazioak sustapen lana (eta erraztatzaile): baldintzak jarri sorkuntzarako. -Sorkuntzaren “retorno soziala� (gizarte balioa?) bermatu. -Ibilbide sendoa edota kalitate bermea erakutsi duten egitasmoak zaindu , haien jarraipena egin eta elkarlana sustatu, egitasmook blindatze eta babeste aldera. -Ibilbide ahulagoa egin dutenen jarraipena egin eta elkarlana sustatu. -Auzolan-kultur egitasmoak sustatu. -Kaleko ekimenak sustatu (diziplina guztietan). -Kulturgintzako diziplina desberdinen ikerketa, topaketa eta trukaketa iraunkorrak (dagoena indartu eta berriak bultzatu) -Emakumeen sormena eta kultur-jarduera sustatzea eta ikusaraztea: 1. Ekitaldi nahiz ospakizun instituzionaletan emakumeak protagonista dituzten adierazpenei eta taldeei leku egingo diegu, hauen lana ikusarazteko eta rol sexistak apurtzen joateko. 2. Herrialdeko emakume sortzaileak ezagutzera ematea eta ikusaraztea. Eta babes ekonomiko eta instituzionala ematea.

11.-Kultur industria

- Erakunde autonomo baten sorrera aztertuko dugu eragile kultural guztiekin elkarlanean kultur politika bateratua garatzeko helburua izango duena. Arloz arloko diagnostikoak egin, eta neurri zehatzak finkatuko dituena. - Epe luzerako finantziazio koherente eta egonkorra bermatzea izango dugu helburu, diru laguntza deialdietatik haratago estrategikoak diren sektore eta proiektuetan. - Sektorearen eredu aldaketa eta berrikuntza eta garapena bere bizi iraupenerako oinarrizkoa den garai hauetan, instituzio publikoek neurri eraginkorrak abian jarriko dituzte norabide horretan doazen ekimen eta proiektuak laguntzeko. - Euskarazko kultur industria lehenetsiko dugu Euskal Herrian bizi dugun diglosia egoera gainditzeko.

12.-Kultura bilguneak.

-Herriz herri tokiko kultur eragile eta herritarrak bilduko dituen bilgune irekiak sortu; bertan herri diagnostiko bat osatu, lehentasunak markatu eta herriari dagozkion kultura ekinbidea eztabaidatu eta zehazteko.


KIROLA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Kirola eskubide gisa ulertzen dugu, edozein pertsonaren garapen integralerako zein gizarte kohesiorako elementua. Kirolera herritar ororen sarbidea eta aukera berdintasuna bermatu behar dugu. 2. Kalitatezko kirola da horretarako tresna nagusia; kirol eremu eta maila guztietan (eskola kirola, kirol ez federatua, kirol federatua eta errendimenduzko kirola)

n a g u s i a k

3. Kirola dugu Euskal Herriaren kohesio, egituratze zein nazio garapenerako giltzarrietako bat; gure identitatea eta ikurrak bultzatuz, euskara lehenetsiz, kirol eredu propioa egituratuz, lehiaketa markoa definituz eta egituratuz eta herrialdeen arteko saretzea bultzatuz.

• Denontzako Kirola: Kirola eskubide gisa ulertuta, herritar orori bermatu behar zaizkio kalitatezko kirol praktikarako sarbidea eta kirola praktikatzeko baldintza duinak. Berau dugu pertsonaren garapen integralerako zein bizi kalitate oneko gizarte kohesionatu eta osasuntsua lortzeko giltzarrietako bat. • Bide horretan, ezinbestekoa dugu kalitatezko kirola: - Gorputz garapen harmoniko eta osasungarria eta kirol jardute ohiturak eskuratzeko. Horretarako, hezkuntza prozesuaren adin guztietan heziketa fisiko eta kirol-aukerak hobetu eta zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu; arreta berezia jarriz adin txikikoen artean kirola sustatzean, ordutegi egokiak bermatuz. - Formazio egokia izango duten kirol hezitzaile / entrenatzaileak izango dituena, hori ahalbidetuko duen etengabeko formazioa eskainiz. • Kirola funtsezko elementua dugu Euskal Herriaren kohesio, egituratze eta nazioaren garapenerako.

- Nazio identitatea eta gure sinboloak suspertuz

- Euskararen normalizazioan urratsak emanez

- Euskal kirol eredu propioa egituratzeko giltzarriak diren egiturak (federazio, elkarteak‌) eta lehiaketa-markoa definituz eta egituratuz

- Herrialdeen arteko kirol-estrategia eta -ekintzak partekatuz eta elkarlanean arituz.


KIROLA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

Denontzako kirola

ñ Erakunde eta sail arteko elkarlana sustatuaz herritar guztiek aktibitate fisikora sarbidea izateko, programa zehatzak garatuko ditugu aurrekontuetan diru lerroak jasoaz. Bereziki gazte eta adinekoen sektorean indar berezia ezarriaz. ñ Eskualde mailan dauden txartel mankomunatuak oinarri hartuta, herrialde mailako kirol txartel bakarra ezartzen saiatuko gara. ñ Herritar orok sarbidea izan dezan udaleko kirol azpiegitura eta zerbitzuetara, bakoitzaren diru sarreren araberako kuotak ezarriko ditugu, eta irizpide sozialak aintzat hartuko ditugu, bakoitzaren egoera ekonomikoak baldintza ez dezan kirol praktika. ñ Kiroletik egoera edo portaera homofobiko, transfobiko edo genero aukera ezberdinen aurkakoetan jatorria duen edozein diskriminazio mota errotik kentzeko oinarriak ezarri. ñ Herritarren artean prebentzioa eta ohitura osasuntsuak landu eta bereganatzeko norbanako zein kolektibo gisa herritarren ahalduntzea, formazioa saioak antolatuko ditugu: 1. Elikadura osasuntsua / Ohitura osasuntsuak / Aktibitate fisikoa 2. Berdintasun politikak (Indarkeria matxista…) / Heziketa Sexuala / Lehen Sorospenak. ñ Aldundiko Kirol Zerbitzuak lidergoa hartuz foru-departamendu guztiekin (azpiegitura-lurralde antolaketa, gazteri, euskara, kultura, Ongizate, ...) eta ondoren gainontzeko eragileekin (hezkuntza, Osasuna, lan mundua, komunikabide eta komunikazio kanpainak,…) herritar aktiboak sortzeko estrategiak eta aliantzak eragin eta egiteko, guneak sortu. ñ Kirol eremuko foru dekretu bat osatzea, genero berdintasunean oinarritua, kirol kudeaketa eremuan bereziki emakumearen presentzia indartu eta sustatuko duena. ñ Kirol feminizatu eta maskulinizatuen esparruak gainditzeko neurriak sustatuko ditugu. Bereziki bultzatuko dugu kirol feminizatuetan gizonek parte hartzea eta, alderantziz, kirol maskulinizatuetan emakumeek parte hartzea. Estereotipoekin hautsi duten erreferente interesgarriak ezagutarazi. ñ Emakume helduen jarduera fisiko eta kirol praktikarako aukera malguak bideratzea. ñ Herrialdeko komunikabideekin hitzarmenak sinatu herriko emakume kirolari edo taldeen berriari toki gehiago emateko. ñ Herrialdeko emakume kirolarien lorpenak azalarazten dituzten materialak sortu (egutegiak, kartelak, triptikoak...) ñ Feminizatuak diren kirol jardueren inguruko ekitaldi publikoak egin (aerobik, maratoia, fitness eguna…) eta hauetan gizonen parte hartzea ere sustatu.

Egoeraren azterketa eta orokorrak

ñ Kirol munduaren herrietako azterketa sakona egin. ñ Errealitatearen argazki bat atera (instalazioak, saretze maila, estruktura...) ñ Kirolaren ekonomiaren erregularizazioa eta jasangarritasuna sustatu eta bermatu ñ Arloko memoria, ikerketa, formulario edo bestelako edozein dokumentutan datuak sexuaren arabera bereizita jaso.


LAN-EREMUAK

Kirol Egitura

Ente publikoen elkarlana

NEURRI ZEHATZAK ñ Federazio bakoitzak Berdintasun plan bat izateko elkarlana abiatu. ñ Federazioek lehiaketa kirolaz gain partaidetza kirola susta dezaten elkarlana abiatu. ñ Euskal kirol egitura sendoa eta lehiaketa markoa eraikitzen joateko, erakunde arteko, kirol egitura eta kirolari eta epaileen ordezkaritza bilduko den gunea sutatu eta sortzeko bideak ireki. ñ Kirolaren esparru guztietan Euskal Herriko beste lurraldeekin kirol estrategia eta ekintzak partekatzeko bide instituzional berriak irekitzen ahaleginduko gara. ñ Bertako kirol modalitateetarako laguntza esparrua optimizatu. ñ Elkarte bizitza, herritarren parte –hartzea eta boluntariotza sustatu. ñ Kirol jardueraren bidez euskararen normalizazioa sustatu, euskarazko hiztegi tekniko eta materialen sorrera bultzatuz. ñ Kalitatezko kirol praktika garatzeko, kirol munduan maila desberdinetan arituko diren hezitzaile eta oro har herritarren formazioa eta ahalduntzea sustatu eta bideratzen saiatuko gara, eskura ditugun bitarteko publikoak lehenetsiz eta optimizatuz, Aldundien eta Jaurlaritzaren pean dagoen Kirolene kirol formazioa zentroarekin elkarlanaren bidez. ñ Aldundietatik udal-kirol zerbitzuak koordinatu eta laguntzen saiatuko gara. Udal kirol zerbitzuak kiroldegiak baino gehiago bilaka daitezen ahaleginduz. Zentzu horretan, parte hartze bideak irekitzen saiatuko gara, egitura sendoak eraikitzea xede izanik. ñ Aldundi eta Jaurlaritzak elkarlanean federazioen egituraketa optimoago eta eraginkor baterantz urratsak emateko elkarlana sustatu. ñ Txapelketatan emakumezko eta gizonezko kategorietan sari berdinak eman. ñ Drogomenpekotasun taldeekin lanketa bereziak burutu. ñ Osasun mailan lanketa handiagoa bultzatu (prebentzioa eta osasun azterketak, kanpainak)

Saretzea

ñ Instituzioak, klubak eta eragileak bilduko dituen gune komuna bultzatu. ñ Profesionalizazioa baztertu gabe ere, laguntza publikoetan, denontzako kirola lehenetsi.

Dirulaguntza politika

ñ Nazio mailako saioak saritu ñ Begiraleen formazioa saritu. Formatuta ez daudenak formatzeko laguntzak bermatu. ñ Kirol politikak indartzen lagunduko duen diru laguntza politikaren irizpideak kirol egitura eta eragileekin adosten saiatuko gara. Beti ere, zehaztuko dugun diru laguntza politikan onura sozialak xede izanik. ñ Kirol-elkarteei zuzendutako diru-laguntzatan berdintasun-irizpideak txertatzea, hala nola, kirol maskulinizatuetan neska edo emakume federatuak izatea aintzat hartuz eta alderantziz kirol feminizatuetan, zuzendaritzan emakumeen presentzia baloratuz, emakumeen partaidetza bultzatzeko ekintzak egitea, komunikazio ez sexista, emakume-taldeak izatea, etab.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

Eskola Kirola

ñ Aktibitate fisikoaren, kirolaren praktika adin guztietan bultzatzeaz gain, adin txikikoetan bereziki sustatzeko neurriak bideratuko ditugu, adin txikikoenekin hasiaz: eskola kirola hobetuaz, indartuaz eta zabalduaz, kalitatezko hezitzaileak bideratuz, ordutegiak irekiaz, ofiziala ez den adinetara ere irekiaz; gazteen artean ere kirol praktika sustatzeko herri mailan, kirol elkarteekin neurriak definituko ditugu. Guzti hori ikastetxe, kirol elkarte eta guraso elkarteekin elkarlana bideratuz. ñ Kirol Eskolak eta Eskola-kirolen arteko elkarbizitza ahalbidetzeko berregituraketa. ñ Kirol aniztasun ereduaren definizio berria. Ondoren neurriak bideratuz berorren inplementaziorako. ñ 0-6 urteetako umeentzat jarduerak ezarri eta garatu Aldundi, ikastetxe eta udalak elkarlanean. ñ Eskola kirola eta gazte kirol programak nerabezaroko eskaintzarekin lotu, bereziki, neskatilen eskaintza eta eskaerekin. Genero ikuspegia txertatu, ohiko kirolez gain, adingabeak kirol, aktibitate jardueretara erakartzeko programak garatuz. ñ Hezitzaileen etengabeko formazioa ziurtatu. ñ Eskola Kiroleko dekretua egokitu eta hobetu, eskola kirola zabaltzeko, hobetzeko. ñ Lurralde guztietan eredu bera inplementatzeko erakunde arteko elkarlana abian jarri. ñ Eskola kirolaren bidez neskek eta mutilek kirol-mota ezberdinak ezagutzea eta hauekin gozatzea bultzatu.

Kirol federatua

ñ Enbutu estrukturak ez dira bultzatu behar instituzioetatik. Honelakoak ez pasatzeko bideak diseinatu eta martxan jarriko ditugu. ñ Kirol federatua denentzako kirol estrukturan sartu behar da.

Kirol ez federatua

Errendimenduzko kirola / Elitezko kirola

Kirol azpiegiturak

ñ

Kirol ez federatuari garrantzia emango diogu eremu guztietan.

ñ Lurralde bakoitzean etorkizuna duten kirolariak sustatu eta ateratzeko dauden fundazio edo eta guneak elkarrekin esku hartuta jokatu, Kirolgi (Gipuzkoaren kasuan) EJrekin estrategiak adosteko bideak irekiaz. ñ Herrialdeetatik errendimenduzko kirolera jauzi egiteko aukera duten kirolari eta kirol taldeei baliabideak eskaintzeko plangintzak diseinatu: entrenamendu teknifikazioak, kirol prestakuntzak-dietak-planifikazioak. ñ Elitezko kirolerako sarbiderako arautegiaren erreforma. Bertan elitezko kirolean eta kirol profesionalean euskal kirolariek derrigorrezko presentzia izan dezaten kupoak ezarriko dira. ñ Kirol Ekipamenduen PTS eta Bidegorriena uztartu. Udalekin elkarlana eta koordinazioa bideratuz. Foru eta Herri bidegorrien sarea zabaltzea helburu izanda. ñ Kirol, kultur, eta gainerako udal azpiegiturak konpartitzeko politikak bideratu. Eta espazio publikoen herri erabilera bideratzeko neurriak definitu eta garatuz. ñ PTS (Plan Territorial Sectorial) bat egitea proposatzen dugu. Gutxienez, “oinarrizko Kirok Ekipamenduei” dakogion atalean. Partaidetza prozesu bat irekiz udalerriekin eta beraiekin adostasuna bilatuz. kirol instalazioen finantziazio-planak landuz eta itxiz udalerriekin.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK

Kirol ekonomia

単 Kirol kudeaketaren menpeko eremu guztietarako baldintza berdineko lan-hitzarmen bakarra sustatu eta garatu (subrogazioa, lan jardun osoa, klausula sozialen inklusioa, euskalduntzea...).


POLITIKA FEMINISTA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Errealitatea aldatu ahala, patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik jarraitzen du.

n a g u s i a k

3. Ezin da ulertu esparru publikoan geratzen dena esparru pribatura begiratu gabe. Politika egiterakoan esparru pribatuari ere begiratu behar diogu, pertsonala politikoa baita.

2. Giltzarria da sexuaren araberako lan-banaketa gainditzeko pauso esanguratsuak ematea, hau da, emakumeak esparru pribatura eta gizonak esparru publikora lotzen dituen sistema aldatzen hastea. Giltzarria da, baita ere, patriarkapitalismoak bazterreko bihurtu duen lan “erreproduktiboa”ren garrantzia berreskuratzea eta bizitzaren eta jendarte-antolaketaren erdigunean jartzea.

4. Patriarkapitalismoak sustatutako espazioen atomizazioa eta pertsonen isolamendu-prozesua gainditzea erronka garrantzitsua da. Esaterako, emakumeok lan “erreproduktiboaren” zatirik handiena etxebizitza isolatuetan egiten dugu. Tokian toki espazio komunak berreskuratu behar ditugu, harreman-sareak eta aliantzak sortzea erraztuko dutenak. 5. Gizonen neurrira egindako munduan bizi gara. Gizonen beharrak eta interesak guztionak balira bezala ulertu izan dira; gizonek guztiok ordezkatuko bagintuzte bezala. Edozein politika publiko edo ekimen egiterakoan emakumeen beharrak, arazoak eta interesak aintzat hartu behar dira. Ez da zilegi politika publikoak egitea emakumeen parte-hartzerik gabe.

Gaur eta hemen emakumeok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugu. Berdintasun formalaren esparruan aurrerapausoak eman izanak, ordea, berdintasunaren ilusioa zabaldu du, emakumeon zapalkuntza gaindituta dagoela pentsatzeraino. Baina gaur egun, oraindik, emakumeon menpekotasunean oinarritzen den botere-sistema osoa indarrean dago; egoerak aldatzen joan diren neurrian patriarkatua forma berriak hartzen joan da eta bizi-bizirik dago oraindik. Duela hamarraldi batzuk, legeek lotzen zituzten emakumeak. Gaur egun, berriz, kateek urre itxura hartu dute: edertasun-eredu ezinezko bat lortu beharrak lotzen gaitu, “printzipe urdinaren” ideiak eta amatasuna bizitzeko modu zaharberrituak. Beste alderdi batzuk lehengoan diraute, sexuaren araberako lan-banaketak, esaterako. Hau guztia esanda, gutxienez zalantzan jartzeko modukoa da emakumeon rola aldatu ote den: ama, emazte, zaintzaile, objektu desiratua izatea ez ote den jendarte sexista honetan pertsona bat “benetako emakume” egiten duena. Laburbilduz, berdintasun erreala lortzeko lan handia dago egiteko. EHBilduren politika feministatik nabarmendu nahi dugu, hortaz, eraldaketa feministak erabateko eredu-aldaketa esan nahi duela guretzat. Gure jendartea eta gure egunerokotasuna definitzen duten egitura eta harreman guztiak zalantzan jartzea eskatzen du horrek. Gauzen zergatiaz galdetzea. Ikuspegi kritikoa eta, aldi berean, eraikitzailea. Jendarte-eredu berri bat eraikitzea baita gure erronka nagusia. Bigarren mailako herritarrak izateari uzteko, batzuen pribilejioak desagerrarazi eta guzti-guztiok (emakumeak, kanpotik etorritakoak, euskaldunak, langileak) lehen mailako herritar izan gaitezen. Patriarkapitalismoaren ezaugarrietako bat da esparru pribatuaren eta publikoaren arteko banaketa. Esparru pribatura eraman ditu etxeko eta zaintza-lanak, hauen ardura emakumeei ezarriz. Eta esparru publikoan kokatu du lan produktibo gisa izendatu dena, honen ardura gizonengan jarriz. Era berean, lan “produktiboari” lan izaera eman dio, nolabaiteko errekonozimendu soziala eta ekonomikoa (lan ordaindua baita). Hau da “lan” gisa ezagutzen duguna. Lan “erreproduktiboa”, berriz, bigarren mailako zeregin gisa ezaugarritu du, errekonozimendu sozialik eta ekonomikorik gabea. Laburbilduz, espazioen banaketa, sexuaren araberako lan-banaketa, lan-mota ezberdinen hierarkizazioa eta baita pertsonen arteko hierarkizazioa ere, emakumeak gizonen menpe.


Baina zaintza-lanez emakumeak arduratzea ez da gauza naturala; ez da berezkoa. Sexuaren araberako lan-banaketa hau injustizia handi baten oinarria da eta lan-banaketa gainditzeko pausoak ematen hasi behar dugu. Are gehiago, bizitzaren zutabea den lan “erreproduktiboa� bazterreko bihurtu du patriarkapitalismoak, ezkutuko lana eta itxuraz baliorik gabea. Lan “erreproduktiboaren� balio soziala berreskuratu behar dugu. Daukan garrantziaz jabetu eta bizitzaren antolaketaren erdigunean jarri. Aurreko guztiak eskatzen du eredu ekonomikoa, hots, garapen eredua, goitik behera zalantzan jartzea. Birdefinitu nahi dugu nola bizi nahi dugun, zer den garrantzitsua, zer beharrezkoa eta zer ez. Sozialki garrantzitsuak eta beharrezkoak diren lanak erdigunean jarri eta sozialki kaltegarriak direnak baztertu. Pertsonen zaintzari eta beharrei lehentasun soziala eta politikoa eman.


POLITIKA FEMINISTA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Berdintasuneko egiturak erakundearen erdigunean ezarriko ditugu, bitarteko ekonomiko eta pertsonalez hornituta, eta zeharlerrotasuna bermatzeko egiturak eta bitartekoak sortuko ditugu. Udalei zuzendutako laguntza, sare-lana eta udalekin elkarlana eta kontrastea landuko dugu. ñ Udalei berdintasuneko egitura teknikoak sortzeko eta indartzeko laguntza. ñ Berdintasun politikak garatzeko udalerri txikiei laguntza ñ Herrialdeko udalen berdintasun-sarea sortu eta indartu, herrialdeko berdintasun teknikarien sare-lana sustatzeko eta udal-mailako lana gainditzen duten proiektuak kontrastatu eta adosteko. Kontratazioetan eta diru-laguntzatan klausulak, hau da, berdintasun-irizpideak: ñ Kontratazio publikoetan berdintasun-klausulak ezarriko ditugu, hala nola, emakumeen lan-baldintza duinak bermatzea, enpresan emakumeen partehartzea ziurtatzea, sexu-diskriminaziorik eza, bateragarritasun-neurriak, etab. ñ Diru-laguntzatan genero-ikuspegia txertatuko dugu. Ez dira diruz lagunduko sexuagatik diskriminatzen duten ekintzak, emakumeen parte-hartzea sustatzeko ekintza zehatzak aurreikusi beharko dituzte, etab.

POLITIKA PUBLIKOEN ERALDAKETA

Bateragarritasuna erraztea eta erantzukidetasuna sustatzeko neurriak (Administrazio publikoa eredu): ñ Udal-langileek bizitza laborala eta pertsonala bateragarri egin ahal izateko erraztasunak ematea, emakumeen boteretzea eta zaintza-lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatuko duena. ñ Bizitzaren zaintza erdigunean jartzen laguntzen duten antolaketaaldaketak sustatu. ñ Ekintza-plan bat egin gizonek zaintza-lanetan erantzukidetasunez joka dezaten sustatzeko. ñ Bertako langileentzako amatasun eta aitatasun baimenak parekatze bidean jartzeko ekintzak. Publizitate eta komunikabideetako eduki sexistak identifikatu eta ezabatzeko behatokia sortzea (NAF) Hizkuntza eta irudi ez sexista/ inklusiboa: erakundeetan hizkuntza eta irudi ez sexistak eta inklusiboak erabiliko ditugu. Horretarako, irizpideak zehaztuko ditugu eta betetze-mailaren segimendua egingo dugu. 1. Erakunde-barneko inprimaki eta dokumentuetan 2. Erakundearen kanpo-komunikazioan: aldizkariak, prentsa-oharrak… 3. Kanpo-harremanetan edo agerraldi publikoetan: erakundearen ordezkaritza mistoak, parekideak-anitzak, etab.


Parekidetasunean oinarritutako parte-hartze eredu osasuntsu, orekatu, iraunkor eta eraldatzailea sutatzea.

EMAKUMEEN PARTEHARTZE SOZIO-POLITIKOA

ZAINTZA DUINA ETA UNIBERTSALA. Pertsonen zaintza bizitzaren erdigunean jartzea. Zainduak izateko eskubidea eta zaintzeko eskubidea.

Herriko emakumeen boteretzea helburuduten proiektuak eta espazioak sortzea edo sustatzea edo kasuan kasu kontsolidatzea. 1. Emakume Txokoak, Jabetze Eskolak edo antzeko ekimenak indartuz edo sortuz. 2. Emakumeentzako espazio propioak sortzeko nahiz garatzeko konpromiso politikoa, baliabide ekonomiko zein pertsonalak bermatuz. 3. Emakume gazte eta migratzaileen jabekuntza berariaz sustatzen duten partaidetzazko prozesuak abian jartzen eta indartzen lagunduz. Pertsona guztiok zainduak izateko dugun eskubidea bermatzen hasteko pausuak ematea. 1. Zerbitzu publikoak indartu. 2. Zaintza-sare komunitarioak lagundu. Hausnarketa-prozesuak eta ezagutzen trukea erraztuko ditugu mugimendu feministaren, emakumeen elkarteen, bestelako herri mugimenduen, akademiaren eta erakunde publikoen artean, pertsonak eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko alternatiboaren zehaztapenean, eraikuntza kolektiboan eta trantsizioan aurrerapausoak ematen joateko. Eztabaida feministak sortu zaintza duinen inguruan, zaintzaren balioa berreskuratzearen inguruan eta esplotazio-baldintzak iraunarazten dituzten imajinario kolektiboen inguruan. Autoenplegu kolektiboa laguntzeko laguntza-planak sortu, emakumeengan arreta berezia jarriz.OMIA EKONOMI

EMAKUMEEN AUTONOMIA EKONOMIKOA

Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak martxan jarri emakumeen kooperatibak sortzea ahalbidetzeko, sektore feminizatuetan arreta berezia jarriz. Nekazal-eremuko emakumeei bideratutako trebakuntza-ekintzak garatu, hala nola, kooperatibismoari buruz eta emakume nekazari gisa dituzten aukera eta alternatibei buzuz.


1. Indarkeria matxista jasan duten emakumeei laguntza emateko dauden neurri eta bitartekoak ordenatu. 2. Alokairu sozialeko etxebizitzen boltsa sortu. 3. Independentzia psikologikoa bermatzeko bitartekoak eskaini. 4. ñ ñ ñ

INDARKERIA MATXISTA

SEXU ETA UGALKETAESKUBIDEAK (Nafarroako gobernua)

Herrietarako laguntza ekonomikoak bermatu: Prebentzio-planak egiteko Autodefentsa lantzeko Plan integrala osatzeko.

5. Komunikazio ez sexista egitea eta sustatu: ñ Herrialdeko komunikabideekin eta eragileekin (kultura, kirola…) hitzarmenak egin emakumeak objektu gisa azal ez ditzaten eta emakumeen eta gizonen irudi estereotipatuak sustatu ez ditzaten. ñ Erakundetik egiten den komunikazioan, idatziz nahiz irudi bidez, emakumeen eta gizonen irudi estereotipatuak baztertuko dira, emakumeak subjektu gisa agerraraziz eta ez objektu gisa. ñ Norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea eta ugalketatik askea den sexualitaterako eskubidea bermatzeko neurriak. ñ Abortatzeko eskubidea bermatzea, osasun sistema publikoan. Abortua libre eta doakoa. ñ Antisorgailuen eskuragarritasuna eta hurrengo eguneko pilularen eskuragarritasuna bermatuko dugu sexu-osasuneko arreta-zerbitzuen bidez. ñ Heziketa afektibo-sexuala garatzea: emakumeak boteretuko dituena eta beraien gorputzaren eta sexualitatearen gainean duten kontrola areagotzera bideratua. Aldi berean, heteroaraua zalantzan jarriko duen heziketa landu behar da. ñ Kalitatezko sexu-osasuneko arreta-zerbitzuak ematea, pertsona guztiek eskuratzeko modukoak. ñ Genero ikuspegia kontuan hartzen duen trebakuntza eskainiko zaie osasungintzako profesionalei. ñ Ugalketa lagundurako eskubidea bermatzeko eskubidea bermatu osasunsistema publikoan ama bakarrei, bikote lesbianei eta hala nahi duen orori.


HIZKUNTZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Euskalduntze unibertsala eta doakotasun bidean jarria bultzatuko dugu, herritar euskaldun eleanitzak sortzeko. 2. Euskararen lurraldeak dira gure eremua (EH) eta herrialde ezberdinen arteko elkarlana garatuko dugu. 3. Euskara hizkuntza ofiziala (benetan) herrialde osoan, eskubide guztiak betez euskal herritar guztientzat. 4. Udalerri eta espazio euskaldunak bultzatu eta indartuko ditugu.

EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herrian lehenetsitako hizkuntza izatea, herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko izatea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frantsesak, beraien estatuetan duten estatusa eta parekotasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan. Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da. Guztion ondare den heinean, euskaldunona izateaz gain, jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena zein berton biziko direnena, Foru Aldundiak bere eskumenetan diren baliabideak garatuko ditu ahalik eta biztanle gehienek ikas dezaten. Foru Aldundien, Udalen zein gainontzeko administrazioen elkarlana bultzatuko dugu euskararen normalizazioan ahalik eta urrats sendoenak eta eraginkorrenak emateko. Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz, berdintasun tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitate guztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapen osoa ziurtatzea. Euskaldunon hizkuntz komunitatea berrosatzeko bidean arnasguneek (fisikoak, udalerri euskaldunak, zein funtzionalak edota gune zehatzetakoak) lehentasuna izango dute eta beraien trinkotzea zein garapena bultzatu eta babestuko dira, Foru Administrazioaren esku diren arlokako eskumenen bidez, izan Hizkuntza Saileko, Kultura Saileko edo, legezko babesa eratzeko orduan, Hirigintza Sailekoak izan.


HIZKUNTZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Euskalduntze unibertsala eta doakotasun bidean jarria bultzatuko dugu, herritar euskaldun eleanitzak sortzeko. 2. Euskararen lurraldeak dira gure eremua (EH) eta herrialde ezberdinen arteko elkarlana garatuko dugu. 3. Euskara hizkuntza ofiziala (benetan) herrialde osoan, eskubide guztiak betez euskal herritar guztientzat. 4. Udalerri eta espazio euskaldunak bultzatu eta indartuko ditugu.

EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herrian lehenetsitako hizkuntza izatea, herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko izatea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frantsesak, beraien estatuetan duten estatusa eta parekotasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan. Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da. Guztion ondare den heinean, euskaldunona izateaz gain, jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena zein berton biziko direnena, Foru Diputazioak bere eskumenetan diren baliabideak garatuko ditu ahalik eta biztanle gehienek ikas dezaten. Foru Diputazioaren, Udalen zein gainontzeko administrazioen elkarlana bultzatuko dugu euskararen normalizazioan ahalik eta urrats sendoenak eta eraginkorrenak emateko. Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz, berdintasun tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitate guztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapen osoa ziurtatzea. Nafarroan, Estatuko beste inon ematen ez den zonifikazioa desagerrarazi eta euskara herrialde osoan ofizial bihurtzeko urratsak emango ditugu, ofizialtasun horretatik eratorritako eskubideak guztiz garatu ahal izateko. Euskaldunon hizkuntz komunitatea berrosatzeko bidean arnasguneek (fisikoak, udalerri euskaldunak, zein funtzionalak edota gune zehatzetakoak) lehentasuna izango dute eta beraien trinkotzea zein garapena bultzatu eta babestuko dira, Foru Administrazioaren esku diren arlokako eskumenen bidez, izan Hizkuntza Saileko, Kultura Saileko edo, legezko babesa eratzeko orduan, Hirigintza Sailekoak izan.


HIZKUNTZA E A E LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK 1.1.- Familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, berauen euskalduntzea errazteko estrategiak garatu. 1.3.- Familiek elkarrekin parte hartzeko ekitaldi euskaldunak lehenetsi, euskara zein gainerako sailetatik.

1.- FAMILI TRANSMISIOA

1.4.- 0-3 urte arteko euskarazko eskola orokortzeko baliabidea eskaini eta sustapena egin 1.5. Eskoletako guraso elkarteen inplikazioa bilatu, antolatzen dituzten ekintza ezberdinak famili transmisioan koka daitezen. 1.6. Euskal ereduetara egokitzeko programak bultzatuko dira, euskal herriratu berri diren ikasleei zuzenduta.

2.- ARNASGUNEAK 3.- HELDUEN EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA

3.1.-Euskararen ezagutza eta erabilera orokortzea izango da euskara sailaren helburu nagusietakoa, horretarako plan zehatza landuz langintza horretan dabiltzan eragileekin. 3.4.- Arreta berezia jarriko du bere eremuko euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko

3.a) Doakotasuneranzko urratsak:

3.5.- Ahozkotasuna eta komunikazio gaitasuna sakontzeko programak ezarriko dira. Programa horien azken helburua beti izango da ikaslea trebatzea euskaldunen zirkuituan, bizimodu arruntean aritu dadin euskaraz. 3.6.- Esparruko eragileen (HABE, udal euskaltegiak, homologatuak eta pribatuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta gainerakoak) arteko osagarritasuna sendotu.


4.1.- Gazteek berezko dituzten esparruetan erabilera areagotzeko ekintza pizgarriak antolatu. 4.2.- Euskaldun izatearen kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri gogoa elikatu, sentsibilizazio ekintzen bitartez. 4.3.- Euskararen erabilera bermatzeko neurriak bideratu herrialdeko eragileekin batera. 4.- SENTSIBILIZAZIOA + MOTIBAZIOA

4.4.- Talde naturaletan ere eragiteko ekintzak programatuko dira, taldeen kontzientziarengana zuzendutako mezu konkretuak landuz. Adibidez: gazte guneetan kuadrilategiren antzeko egitasmoak martxan jarriz; kirol taldeetan... 4.5.- Normalizazio politikoaren eta normalizazio linguistikoaren arteko kidetasuna, eta euskal hiztunen aurkako bazterkeriaren aitortzaren beharra gizarteratzeko lanketak egin 4.6.- Euskaraz biri diren eta euskaraz bizi nahi duten herritarrenganako enpatia eragiteko herritar erdaldunei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak egin. 5.1.- administrazioko organo instituzionalak euskaraz egiteko behar diren neurriak hartu. 5.2.- administrazioetako hautetsiek agerraldi publikoetan euskaraz aritzea lehenetsiko dute. 5.3.- administrazioekin lan egingo duten enpresek eta erakundeek ezarritako hizkuntza baldintzak bete beharko dituzte. Honen jarraipen zorrotza egingo da eta neurri betearazleak ezarri. 5.4.- Erakunde publikoek osatzen duten harreman zirkuitua euskaldundu. 5.5.- administrazioak zerbitzu guztiak euskaraz emateko bideak jarri.

5.- ADMINISTRAZIOA

5.6.- administrazioak bideak landuko ditu bere sailetako lan hizkuntza euskara izan dadin. 5.8.- Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, Ordenantzak edo ForuDekretuak erabiliko dira. 5.9.- Foru administrazioarekin euskara hutsez jardun nahi duten herritarren datu-basea osatu 5.10.- Diputazioetan, beharrezko urratsak eta lege-garapenak egin arduradun politiko gorenek ere hizkuntza ofizial biak menpera ditzaten bermatzeko. 5.11.- Foru administrazioek, beren organismo autonomoek eta sozietate publiko orok zein haien kontzesionarioek euren publizitatea argitaratzerakoan euskarazko komunikabideei lehentasuna eman, eta komunikabide elebidunen artean, %33tik gora euskaraz argitaratzen dutenei.


5.12.- Foru Administrazioa partaide den enpresa publikoak, izaera eta hedaduraren arabera, enpresa kokatua dagoen edo dagokion administrazioaren betebehar berberak beteko ditu. 5.13.- Harrera protokoloetan euskaraz egin eta euskal kultura txertatu eta lehenetsi. 5.14.- Koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna bilatu euskararen gizarte erakundeekin eta gainerako instituzio eta erakunde publikoekin. 5.15.- Euskalgintzaren eta euskaltzaleen konpromisoa, inplikazioa eta borondatezko lana indartu, sinergiak bilatuz, elkarlanean arituz, estrategiak finduz eta aurrera egiteko aukerak baliatuz. 5.16.- administrazioek herritarren zuzeneko parte-hartzea antolatu eta erraztu, Euskara batzorde/Euskararen Foro zein beraien azpi-batzordeen eta bestelako parte hartze tresnen bidez, Udalaren/Diputazioaren hizkuntza politika zehazten, ezartzen eta ebaluatzen. 5.17.- administrazioko langileak beraien eguneroko lanean euskaraz egiteko eta euskaraz egin dadin eragiteko trebatuko dira.

5.- ADMINISTRAZIOA

5.18.- Foru/Udal: Euskararen aurrekontua ahalik eta emankorren izan dadin, Euskara Sailek ahalegin berezia egingo dute beste sailetakoak izan daitezkeen ekintzak eta jarduerak hara bideratzen, esaterako, euskaraz sortutako kultura Kultura Sailetik babestu dadin. 5.19.- Foru Aldundiak Euskararen lurralde osoko erakundeekiko eta, bereziki, Aldundiaren lege esparruan euskararen ardura nagusia duen Jaurlaritzarekiko lankidetza bultzatuko du sinergia bilatu eta eraginkortasuna handitzeko 5.20.- Foru: Lankidetza berezitua garatuko du aldundiak udalerri euskaldunekin eta UEMArekin, arnasguneak zaindu, indartu eta hedatzeko. 5.21.- Foru: Euskararen lehentasuna eta prebentzioaren ikuspegia barneratzen dituen hizkuntza araudia ezarriko du Aldundiak. Hau da, hainbat politika (Lurralde, ekonomiko‌) hizkuntzaren alderdia eta inpaktua kontuan hartzekoa neurria planifikatzerakoan 5.22.- Foru: Aldundiak indarrean ezarriko du foru administrazioa berreuskalduntzeko eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza-politika. 5.23.- Foru: Euskara lehentasunez erabiltzeko hizkuntza-irizpideak indarrean jarriko ditu Aldundiak. 5.24.- Foru: Barne- eta kanpo-ebaluazio tresnak indartuko dira, eta hobekuntza helburuak zehaztuko dira, urtero, helburuak erdiesteko eta araudia eraginkortasunez ezartzeko.


5.25.- Foru: Bere jarduera osoa euskaraz egitera iristeko plana zehaztuko du Aldundiak. 5.26.- Foru: Beren jarduera dagoeneko euskara hutsez garatu dezaketen atalak ‘euskarazko atal’ izendatuko ditu Aldundiak, eta jarduera euskaraz egiteko urratsak eta epeak zehaztuko ditu. 5.27.- Foru Aldundiak bere zerbitzu guztiak euskaraz eskainiko ditu. 5.- ADMINISTRAZIOA

5.28.- Foru Aldundiaren mendean lan egingo duten langile berri guztiak euskaldunak izango dira. 5.29.- Foru Aldundiaren kontratazioetan herrialdeko udalek adostutako hizkuntza-baldintzak sistematikoki ezartzen direla bermatuko da. 5.30.- Foru Aldundiarekin euskarazko harremana izatea erraztu eta bermatuko zaio euskaldunari. 5.31.- Foru Aldundiaren komunikazioko hizkuntza-irizpideetan euskarak lehentasuna izango du. 6.1.- Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu, horretarako, entrenatzaileei eta begiraleei zuzendutako hizkuntzan eragiteko formazio ikastaroak bultzatuko ditugu, helburua taldeak euskaraz kudeatzea izanik. 6.2.- Arlo hau bereziki landuko da gazteeen erabilera ez formaleko gaitasuna indartzeko.

6.- AISIA + KIROLA

6.3.- Gazteriari begira egingo den eskaintza euskaraz izatea bermatuko da. 6.4.- Foru/Udal: Diruz lagunduko diren elkarteek (taldeak, klubak…) bermatuko dute euskararen erabilera euren jardueretan. 6.5.- Gure kultura, historia, ohiturak eta usadioak gaurkotzen eta biharkotzen dituzten ekimenak hobetsiko ditugu. Euskarazko sormena bultzatu nahi dugu: produkzio molde berriak, tokikoak, eguneratuak, parekideak, ekologikoak…auzolanean eraikitzea.


7.1.- Udalerriko/Herrialdeko lan munduaren euskalduntzean eragiteko bideak aztertu eta jorratuko dira zuzenean zein ziurtagiriak edota euskara planak bultzatuz. 7.2.- Kontrataziorako hizkuntza irizpideak ezarriko dira udalak zein Foru Aldundiak egindako edozein kontratutan. 7.3.- Beren zerbitzuak euskalduntzeko diru laguntzak eskainiko dizkie Aldundiak enpresei. 7.4.- Beren zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak sustatuko ditu Udalak/Aldundiak. 7.- LAN MUNDUA

7.5.- Udalerri euskaldunetan, enpresa publikoek euskara erabiliko dute lehentasunez euren jardueran. 7.6.- Zerbitzu publikoa emango duten enpresek administrazioaren maila berean bermatuko dituzte herritarren hizkuntza eskubideak. 7.7.- administrazioek gizarte-erantzukizun korporatiboaren kontzeptua landuko dugu enpresa munduko borondateak eta jarrerak irabazteko. 7.8.- administrazioetatik, herritar euskaldunak bezero diren heinean, beraien eskubideak bermatzera eta hizkuntza eskakizunak aldarrikatzera bideratutako ekimenak sustatuko ditugu. 7.7.- Helburu hauek betetzeko, lan munduko eragile ezberdinekiko elkarlana ezinbestekoa da: sindikatuak, zenbait enpresetan iada dauden euskara batzordeak, ...


8.1.- Udalak ardura berezia izango du tokiko edota eskualdeko zein herrialdeko hedabide euskaldunak sustatzeko eta, badiren tokian, hedatzen laguntzeko. 8.2.- Foru: Herrialde eremuko hedadura duten komunikabide publikoetan eragingo dute Aldundiak eta Batzar Nagusiek, euskararen presentzia gutxienez herrialdeko euskaldunen ehunekoaren adinakoa izan dezaten. 8.3.- UEMAn ez diren udal euskaldunetan, euskarazko prentsa zabaltzeko kanpaina egingo da.

8.- HEDABIDEAK

8.4.- Udalak/Diputazioak bere eremuan diren hedabide euskaldunen mapa egingo du eta direnak babesteaz gain, balizko gabeziak osatzeko ahalegina egingo du. 8.5.- Foru/Udal: Euskarazko hedabideen sektorea egituratzeko eta indartzeko, eskualdeetan lankidetzan oinarritutako euskarazko komunikabide multimediak sortzea eta garatzea bultzatuko eta lehenetsiko dugu. 8.6.- Foru/Udal: Euskarazko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa, egonkortasuna eta eraldaketa bermatzeko diru-laguntzazko politikatik hitzarmengintza edo kontzertazio-politikara pasatuko gara. 8.7.- Foru: Arloko eragileekin adostuko du Aldundiak euskarazko hedabideei zuzendutako diru laguntza politika. 8.8.- Euskarazko hedabideei lehentasunezko tratua emango diegu eta ez da inolaz ere gaztelania hutsezko informaziorik bideratuko administraziotik komunikabideetara. 9.1.- Euskarazko IKT tresnak eta aplikazioen ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dira.

9.- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEN TRESNAK (IKT)

9.2.- Administrazioak erabiltzen dituen IKT guztiak (sare sozialak, web orriak, etab.) euskaraz erabiltzea lehenetsiko da. 9.3.- .eus domeinua eskuratzen lagunduko dugu. 9.4.- Internet euskarazko edukiz hornitzen lagunduko dugu.

10.- KULTURGINTZA

11.- LIBURUGINTZA

10.1.- administrazioak euskarazko kultur sorkuntza, bere kontsumoa eta kanpo proiekzioa sustatuko ditu. 10.2.- Udalak/Diputazioak arreta berezia eskainiko die bere eremuan diren euskarazko kulturgileen proiekzioa handitzeari. 11.1.- Udalak/Diputazioak euskarazko liburugintza lagunduko du eta euskal literatura zabaltzeko ahalegina egingo du. 11.2.- Udalak/Diputazioak liburu elektroniko bitartez ere saiatuko dira euskal literatura zabaltzen eta euskarazko irakurleak ugaltzen.


HIZKUNTZA N A FA R R O A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Euskarazko euskarazko murgiltze ereduan (D eredua) ikasteko aukera Nafarroa osoan.

DERRIGORREZKO IRAKASKUNTZA ETA UNIBERTSITATEA(HAU AGIAN HEZKUNTZA/IRAKASKUNTZAN JOAN BEHAR DU) BADAEZPADA

D ereduaren aldeko matrikulazio kanpaina eraginkorrak. - Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarazko ikasketen eskaintza zabaldu. Euskarazko jarduera akademikoak sustatu: bekak, ikerketak, jardunaldiak... 1.1.- Familiak euskararen transmisioan duen garrantziaz jabetuta, berauen euskalduntzea errazteko estrategiak garatu.

1.3.- Familiek elkarrekin parte hartzeko ekitaldi euskaldunak lehenetsi, euskara zein gainerako sailetatik.

1.- FAMILI TRANSMISIOA

1.4.- 0-3 urte arteko euskarazko eskola orokortzeko baliabidea eskaini eta sustapena egin 1.5. Eskoletako guraso elkarteen inplikazioa bilatu, antolatzen dituzten ekintza ezberdinak famili transmisioan koka daitezen. 1.6. Euskal ereduetara egokitzeko programak bultzatuko dira, euskal herriratu berri diren ikasleei zuzenduta.

2.- ARNASGUNEAK 3.- HELDUEN EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA

3.1.-Euskararen ezagutza eta erabilera orokortzea izango da euskara sailaren helburu nagusietakoa, horretarako plan zehatza landuz langintza horretan dabiltzan eragileekin.


3.4.- Arreta berezia jarriko du bere eremuko euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko 3.5.- Ahozkotasuna eta komunikazio gaitasuna sakontzeko programak ezarriko dira. Programa horien azken helburua beti izango da ikaslea trebatzea euskaldunen zirkuituan, bizimodu arruntean aritu dadin euskaraz. 3.6.- Esparruko eragileen (AEK, IKA, Euskaltegi Publikoak) arteko osagarritasuna sendotu, eta euskaltegi guztiak diruz lagunduko direla bermatzea, eta nahikotasunez.

3.a) Doakotasuneranzko urratsak:

Euskara ikasi nahi duten nafar guztiendako bekak eta finantziazio sistemak. Diruz lagundu, nahikotasunez, euskaltegi ez-publikoak. Lankidetza estua Nafarroako euskaltegien artea (publiko zein bestelako): curriculum komuna, koordinazio didaktikoa, ebaluazioa... Nafarroa osoan euskaltegien sarea sendotzea eta zabaltzea. Euskalduntze kanpaina eta dinamikak sustatu. 4.1.- Gazteek berezko dituzten esparruetan erabilera areagotzeko ekintza pizgarriak antolatu. 4.2.- Euskaldun izatearen kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri gogoa elikatu, sentsibilizazio ekintzen bitartez. 4.3.- Euskararen erabilera bermatzeko neurriak bideratu Nafarroako eragileekin batera.

4.- SENTSIBILIZAZIOA + MOTIBAZIOA

4.4.- Talde naturaletan ere eragiteko ekintzak programatuko dira, taldeen kontzientziarengana zuzendutako mezu konkretuak landuz. Adibidez: gazte guneetan kuadrilategiren antzeko egitasmoak martxan jarriz; kirol taldeetan... 4.5.- Normalizazio politikoaren eta normalizazio linguistikoaren arteko kidetasuna, eta euskal hiztunen aurkako bazterkeriaren aitortzaren beharra gizarteratzeko lanketak egin 4.6.- Euskaraz biri diren eta euskaraz bizi nahi duten herritarrenganako enpatia eragiteko herritar erdaldunei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak egin.


5.1.- administrazioko organo instituzionalak (plenoak, batzordeak, etab.) euskaraz egiteko behar diren neurriak hartu. 5.2.- administrazioetako hautetsiek agerraldi publikoetan euskaraz aritzea lehenetsiko dute. 5.3.- administrazioekin lan egingo duten enpresek eta erakundeek ezarritako hizkuntza baldintzak bete beharko dituzte. Honen jarraipen zorrotza egingo da eta neurri betearazleak ezarri. 5.4.- Erakunde publikoek osatzen duten harreman zirkuitua euskalduntzeko urratsak emango dira 5.5.- administrazioak zerbitzu guztiak elebiz jartzeko urratsak emango dira 5.6.- administrazioak bideak landuko ditu bere sailetan euskarak indarra har dezan

5.8.- Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, Ordenantzak edo Foru-Dekretuak erabiliko dira.

5.- ADMINISTRAZIOA

5.9.- Foru administrazioarekin euskara hutsez jardun nahi duten herritarren datu-basea osatu 5.10.- Diputazioan beharrezko urratsak eta lege-garapenak egin arduradun politiko gorenek ere hizkuntza ofizial biak menpera ditzaten bermatzeko. 5.11.- Beren organismo autonomoek eta sozietate publiko orok zein haien kontzesionarioek euren publizitatea argitaratzerakoan euskarazko komunikabideen presentzia bermatzea 5.12.- Foru Administrazioa partaide den enpresa publikoak, izaera eta hedaduraren arabera, enpresa kokatua dagoen edo dagokion administrazioaren betebehar berberak beteko ditu. 5.13.- Harrera protokoloetan euskaraz egin eta euskal kultura txertatu eta bultzatu 5.14.- Koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna bilatu euskararen gizarte erakundeekin eta gainerako instituzio eta erakunde publikoekin. 5.15.- Euskalgintzaren eta euskaltzaleen konpromisoa, inplikazioa eta borondatezko lana indartu, sinergiak bilatuz, elkarlanean arituz, estrategiak finduz eta aurrera egiteko aukerak baliatuz.


5.16.- administrazioek herritarren zuzeneko parte-hartzea antolatu eta erraztu, Euskara batzorde/Euskararen Nafar Kontseilua zein beraien azpi-batzordeen eta bestelako parte hartze tresnen bidez, Udalaren/Diputazioaren hizkuntza politika zehazten, ezartzen eta ebaluatzen. 5.17.- , administrazioko langileak beraien eguneroko lanean euskaraz egiteko eta euskaraz egin dadin eragiteko trebatuko dira. 5.18.- Foru/Udal: Euskararen aurrekontua ahalik eta emankorren izan dadin, Euskara Sailek ahalegin berezia egingo dute beste sailetakoak izan daitezkeen ekintzak eta jarduerak hara bideratzen, esaterako, euskaraz sortutako kultura Kultura Sailetik babestu dadin. 5.19.- Foru Diputazioak euskararen lurralde osoko erakundeekiko eta, bereziki, Jaurlaritzarekiko lankidetza bultzatuko du sinergia bilatu eta eraginkortasuna handitzeko 5.20.- Foru: Lankidetza berezitua garatuko du aldundiak udalerri euskaldunekin eta UEMArekin, arnasguneak zaindu, indartu eta hedatzeko.

5.- ADMINISTRAZIOA

5.21.- Foru: Euskararen lehentasuna eta prebentzioaren ikuspegia barneratzen dituen hizkuntza araudia ezarriko du Aldundiak. Hau da, hainbat politika (Lurralde, ekonomiko‌) hizkuntzaren alderdia eta inpaktua kontuan hartzekoa neurria planifikatzerakoan 5.22.- Foru: Aldundiak indarrean ezarriko du foru administrazioa berreuskalduntzeko eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko hizkuntza-politika. 5.23.- Foru: Euskara lehentasunez erabiltzeko hizkuntza-irizpideak indarrean jarriko ditu Aldundiak. 5.24.- Foru: Barne- eta kanpo-ebaluazio tresnak indartuko dira, eta hobekuntza helburuak zehaztuko dira, urtero, helburuak erdiesteko eta araudia eraginkortasunez ezartzeko. 5.25.- Foru: Bere jarduera osoa euskaraz egitera iristeko plana zehaztuko du Aldundiak. 5.27.- Bere zerbitzuetan zirkuitu elebidunak ezarriko dira, zerbitzua euskaraz jaso nahi duten herritarrek eskubide hori bermatua izan dezaten 5.28.- Urrats sendoak emanen dira langileak elebidunak izan daitezen 5.30.- Foru Diputazioarekin euskarazko harremana izatea erraztu eta bermatuko zaio euskaldunari.


6.1.- Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu, horretarako, entrenatzaileei eta begiraleei zuzendutako hizkuntzan eragiteko formazio ikastaroak bultzatuko ditugu, helburua taldeak euskaraz kudeatzea izanik. 6.2.- Arlo hau bereziki landuko da gazteeen erabilera ez formaleko gaitasuna indartzeko.

6.- AISIA + KIROLA

6.3.- Gazteriari begira egingo den eskaintza euskaraz izatea bermatuko da. 6.4.- Foru/Udal: Diruz lagunduko diren elkarteek (taldeak, klubak‌) bermatuko dute euskararen erabilera euren jardueretan. 6.5.- Gure kultura, historia, ohiturak eta usadioak gaurkotzen eta biharkotzen dituzten ekimenak hobetsiko ditugu. Euskarazko sormena bultzatu nahi dugu: produkzio molde berriak, tokikoak, eguneratuak, parekideak, ekologikoak‌auzolanean eraikitzea. 7.1.- Udalerriko/Herrialdeko lan munduaren euskalduntzean eragiteko bideak aztertu eta jorratuko dira zuzenean zein ziurtagiriak edota euskara planak bultzatuz. 7.2.- Kontrataziorako hizkuntza irizpideak ezarriko dira udalak zein Foru Aldundiak egindako edozein kontratutan. 7.3.- Beren zerbitzuak euskalduntzeko diru laguntzak eskainiko dizkie Aldundiak enpresei. 7.4.- Beren zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak sustatuko ditu Udalak/Aldundiak.

7.- LAN MUNDUA

7.5.- Udalerri euskaldunetan, enpresa publikoek euskara erabiliko dute lehentasunez euren jardueran. 7.6.- Zerbitzu publikoa emango duten enpresek administrazioaren maila berean bermatuko dituzte herritarren hizkuntza eskubideak. 7.7.- administrazioek gizarte-erantzukizun korporatiboaren kontzeptua landuko dugu enpresa munduko borondateak eta jarrerak irabazteko. 7.8.- administrazioetatik, herritar euskaldunak bezero diren heinean, beraien eskubideak bermatzera eta hizkuntza eskakizunak aldarrikatzera bideratutako ekimenak sustatuko ditugu. 7.7.- Helburu hauek betetzeko, lan munduko eragile ezberdinekiko elkarlana ezinbestekoa da: sindikatuak, zenbait enpresetan iada dauden euskara batzordeak, ...


8.1.- Udalak ardura berezia izango du tokiko edota eskualdeko zein herrialdeko hedabide euskaldunak sustatzeko eta, badiren tokian, hedatzen laguntzeko. 8.2.- Foru: Herrialde eremuko hedadura duten komunikabide publikoetan euskararen presentzia bermatuko da 8.3.- UEMAn ez diren udal euskaldunetan, euskarazko prentsa zabaltzeko kanpaina egingo da. 8.4.- Udalak/Diputazioak bere eremuan diren hedabide euskaldunen mapa egingo du eta direnak babesteaz gain, balizko gabeziak osatzeko ahalegina egingo du.

8.- HEDABIDEAK

8.5.- Foru/Udal: Euskarazko hedabideen sektorea egituratzeko eta indartzeko, eskualdeetan lankidetzan oinarritutako euskarazko komunikabide multimediak sortzea eta garatzea bultzatuko eta lehenetsiko dugu. 8.6.- Foru/Udal: Euskarazko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa, egonkortasuna eta eraldaketa bermatzeko dirulaguntzazko politikatik hitzarmengintza edo kontzertazio-politikara pasatuko gara. 8.7.- Foru: Arloko eragileekin adostuko du Aldundiak euskarazko hedabideei zuzendutako diru laguntza politika. 8.8.- Euskarazko hedabideei lehentasunezko tratua emango diegu eta ez da inolaz ere gaztelania hutsezko informaziorik bideratuko administraziotik komunikabideetara. 9.1.- Euskarazko IKT tresnak eta aplikazioen ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dira.

9.- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEN TRESNAK (IKT)

9.2.- Administrazioak erabiltzen dituen IKT guztiak (sare sozialak, web orriak, etab.) euskaraz erabiltzea bermatuko da. 9.3.- .eus domeinua eskuratzen lagunduko dugu. 9.4.- Internet euskarazko edukiz hornitzen lagunduko dugu.

10.- KULTURGINTZA

11.- LIBURUGINTZA

10.1.- administrazioak euskarazko kultur sorkuntza, bere kontsumoa eta kanpo proiekzioa sustatuko ditu. 10.2.- Udalak/Diputazioak arreta berezia eskainiko die bere eremuan diren euskarazko kulturgileen proiekzioa handitzeari. 11.1.- Udalak/Diputazioak euskarazko liburugintza lagunduko du eta euskal literatura zabaltzeko ahalegina egingo du. 11.2.- Udalak/Diputazioak liburu elektroniko bitartez ere saiatuko dira euskal literatura zabaltzen eta euskarazko irakurleak ugaltzen.


HELDUAK H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Pertsona adinduek pairatzen duten egoera latzari erantzuteko ezinbestekoa da eremu publikoaren eta ongizate estatuaren defentsa. Erantzukizun publikotik erantzun behar zaio egoeraren larriari. 2. Eremu honen lanketan kultura aldaketan sakondu behar dugu, alor hau atal asistentzial eta sanitariotik harantzago kokatuz. Pertsona adinduen protagonismoa indartu behar dugu eta hori zehar-lerroko politiken bidez baino ez dugu lortuko. 3. Pertsona adinduak gizartearen parte aktibo izatea da helburua. Horretarako, lehenik eta behin, bizi baldintza duin eta kalitatezkoak izan behar dituzte eta, hori lortzeko, oinarrizko diru sarrerak bermatzea funtsezkoa da. 4. Bide horretan, parekidetasunean eta erantzukizunen partekatzean urratsak eman behar dira, gaur gaurkoz oso txikia den emakumeen parte-hartze sozial aktiboa bermatu ahal izateko.

Hainbat elementuk ezaugarritzen dute egungo egoera, besteak beste, batetik, troikak darabiltzan politiken ondorioz, sektorerik apalenen bizi baldintzak larritu egin dira; bestetik, gure herriaren burujabetzaren alde hazten ari den borondatea ukatu egiten da; azkenik, Espainiako erregimenaren krisialdia, nagusikeria, zentralismoa eta ustelkeria ezaugarri dituena. Abagune horretan, adinduok osatzen dugun herri-sektorea indar bereziz ari da kolpatua izaten. Hala ere, jendartean eremu honekiko dagoen ezagutza eza gero eta handiagoa da eta horri aurre egiteko azterketak egin eta ezagutzera ematea ezinbestekoa da. Herri-sektore honen egoeraren larria estrukturala da, alegia, eremu orotan du bere isla. Horrela, pentsio publikoei egin erasoek, pentsioak lortzeko gero eta oztopo handiagoak jartzeak eta haien etengabeko debaluazioaren ondorioz, adinduok etengabe ari gara galtzen eroste-ahalmena; gure bizi-kalitatearen narriadura muga guztiak gainditzen ari da -ez dira gutxi “jan edo berogailua piztu� aukeratu behar duten pentsiodunak-; pentsioak “pribilegio� edota laguntza-pentsio bihurtu dira... Bestalde, adinduen sektoreak gero eta zailtasun handiagoak dituzte osasunaren eremuan. Botiken ber-ordainketak sektoreari ekarri dizkion ondorio larriak agerikoak dira; aurrekontu publikoak urtez-urte urriagoak dira osasun-zaintzaren eremuan... Egoera are larriagoa da sektore hau, osasunari dagokionez, ahulena eta zaurgarriena dela kontuan hartzen badugu eta, ondorioz, osasun-arretaren behar handiena duena. Bestetik, egun aplikatzen diren politika publikoek gabezi handiak dituzte pertsonen autonomia galtzeari koherentziaz eta modu egokian erantzuteko, besteak beste, autonomia pertsonala galtzearen prebentzioa sustatu beharko luketen aurreratze politiketan hutsuneak nabarmenak dira (lan-osasuna, bakardadeari aurre egin, berezko zaintza...); ingurunea menpekotasun egoerei egokitzeko politikek gabezi handiak dituzte (urbanismoa, laguntza teknikoak, garraio egokitua...); laguntza-politikak ez-nahikoak dira (etxez-etxeko laguntza...). Ildo honetan, bereziki kezkagarria da menpekotasun egoeran daudenen eskubideen garapen eskasa eta desorekatua. Eta ezin aipatu gabe utzi etxeetan, jendartean eta erakunde mailan ahultasun egoeran dauden adineko pertsonei ematen zaien tratu txarra. Azkenik, adineko emakumeen parte-hartze sozial aktiboa txikia da oraindik orain (elkarteetan, plataformetan...). Hori dela eta, parekidetasunean eta erantzukizunen partekatzean urratsak eman behar dira, emakumeen presentzia aktiboa bermatu ahal izateko.


Honen guztiaren ondorioz, herri-sektore honi dagokionez, ezinbestekoa da eremu publikoaren eta ongizate estatuaren defentsa. Erantzukizun publikotik erantzun behar zaio egoeraren larriari. Lanketa honetan, kultura aldaketan sakondu behar dugu, alor hau atal asistentzial eta sanitariotik harantzago kokatuz. Pertsona adinduak gizartearen parte aktibo izatea da helburua; bere erantzukizun eta ardura guztiak aintzakotzat hartuz. Horretarako, alegia, subjektu aktibo izan daitezen, lehenik eta behin, bizi baldintza duin eta kalitatezkoak izan behar dituzte eta, hori lortzeko, oinarrizko diru sarrerak eta beren ingurunean bizi eta artatuak izateko duten eskubidea bermatzea funtsezkoa da. Bestalde, herrian eta herriko ekimenetan zuzenean parte har dezaten bideak irekitzea funtsezkoa da. Pertsona adinduen protagonismoa indartu behar dugu eta hori zehar-lerroko politiken bidez baino ez dugu lortuko.


HELDUAK H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK BIZI BALDINTZAK ETA AUTONOMIA EKONOMIKOAREN BERMEA HERRIAN PARTE HARTU, GIZARTEKO EREMU GUZTIETAN,MODU TRANSBERTSALEAN

NEURRI ZEHATZAK .- Mendekotasuneko laguntza ekonomikoen nahikotasuna defenditu, Estatuak ezarrritako diru murrizketen aurrean. .- Erantzukizun publikoa eta ongizateko estatuaren defentsa, zerga politika egokiak mantentzeko. .- Herrialde mailako Pertsona Helduen Kontseilua eratu. .- Bailaretako Gizarte Kontseiluak bultzatu Garapen Agentzien laguntzarekin, adineko pertsonen eta euren elkarteen partaidetzarekin horietan. .- Mendekotasunari Arreta Hobetzeko Plangintza landu.

PERTSONA HELDUA BERE INGURUNEAN BIZI ETA ARTATU.

.- Mendekotasuneko prestazio ekonomikoak baino jasotzen ez dutenen hartzaileen jarraipena eta laguntza. .- Tutoretza publikoa garatu, behar dutenentzat. .- Tratu txarren kontrako eta tratu egokiaren aldeko kanpainak egin.

PERTSONA HELDUENTZAT OSASUN ETA ZERBITZUEN ESKAINTZA

.- Zahartze aktiboaren bultzada parte hartzea. .

ADMINISTRAZIOAREKIKO HARREMANETARAKO ERRAZTASUNAK. LEIHATILA BAKARRA.

.- Dokumentazio eta web ulergarriak jendearentzat.

.- Instituzioen arteko koordinazio protokoloak indartzea.

.- Baliabideen gida egokiak jendearen eskura toki eta une egokietan. .- Zerbitzuak jarri zaintzaileei gizarteratzeko aukerak emateko (aldi baterako egonaldiak, eguneko zentroak, ELLZ)

EMAKUME HELDUEN BOTERETZEA SUBJEKTU AKTIBO GISA GARATZEKO

.- Elkarteak egituratu emakumeen ikuspegitik. .- Emakumeak ikustarazi elkarteen lanaren berri ematerakoan eta euren egituretan (karguetan). .- Herrialde instituzioetan berdintasun planak garatu pertsona helduentzat. .- Eguneko zentroak bultzatu herri txikien mailan.

HELDUEN BEREZITASUNAK LANDA EREMUETAN

.- Landa eremuetara begirako garraio sarea indartu. .- Oinarrizko zerbitzu batzuk landa eremuetara gerturatu.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK .- Boluntariotzaren elkarteak sustatu.

HELDUAK ETA ZAINTZAHARREMANETARAKO BOLONDRESEN PROTAGONISMOA ZABALDU

.- Belaunaldien arteko programak bultzatu, eskolekin, gazteekin... .- Ezagutzera ematea adinekoen ekarpen soziala: bilobak zaintzen, semealabei laguntzen ekonomikoki eta instrumentalki, boluntariotzan, nazioarteko lankidetzan...) .- Gizarte zentroak bultzatu, adinaren araberako taldeen elkarbititza bultzatzen.


LURRALDE ANTOLAKETA ETA HIRIGINTZA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK 1. Garraioaren eskuragarritasuna: Hirigintza eta lurralde antolaketak mugikortasun behartua murriztearen helburua izan behar du, intentsitatea eta aniztasuna kontuan hartu beharko dira. Garraioaren aldeko politikak edozein herritarri (egoera ekonomikoa, fisikoa, generoa,..albo batera utzita) mugitzeko aukera bermatu behar zaio bere indarrez (oinez/bizikletaz,...) edo beste energiatan oinarrituriko modu kolektibo publikoetan (tren, autobus,...); baina ez da etengabeko mugikortasuna bultzatuko. Ongizatea, osasuna eta hezkuntza ez bezala, mugikortasunera bideratutako baliabide erabakiak kontuan hartu behar du mugitzeak dakarren aukera eta morrontzaren arteko oreka.

I D E I A n a g u s i a k

Hiri/Herriko mugikortasunean hierarkiak ezarri: Gizakiok mugitzeko beharra dugu eta gure egoera ekonomiko, fisiko eta edozein ezaugarriren arabera mugitzeko aukerak bermatu behar zaizkigu dagokion neurrian. Baina benetan denon eskuragarri izateko garraio publiko eta kolektiboa da sustatu behar dena, ez garraio pribatuak erostea edota erabiltzea sustatzea. Gainera, ingurugiroan mesedetan, energia ez berriztagarrien kontsumoa eta kutsadura dakarten garraiobideak ekidin beharko dira batez ere. Guzti hau kontuan hartuta, hurrengo mugikortasun hierarkia proposatzen dugu: 1- Oinezkoak, bizikletak eta garraio publiko kolektiboa ereduaren ardatz 2- Erregai fosilekiko/espazioarekiko mendekotasun txikia duen garraio pribatuak (motoak, auto elektrikoak) 3-Autoak Deshazkunde antolatua: Bizi dugu sistema krisiaren aurrean (ekologikoa, energetikoa, elikadura menpekotasuna, ekonomikoa, balore sozialak ‌) ezinbestekoa da oreka lortzea garapena eta lurraldearen artean, hiri eta herrien artean. Hirigintza konpaktua eta nekazal lurren mugagabeko okupazioari eta etengabeko mugikortasun hazkunderi mugak jartzen dizkiona. Uste dugu lurralde eredu berri bat beharrezkoa dugula eta horretarako prozesu garden eta partehartzailea zabaltzea eskatzen dugu. Euskal gizartea, izaera plural, gaitasun anitzeko eta oso kapazak diren gizarte mugimenduez osatua dago. Adostasunak landu behar ditugu, ekonomia-ekologia-gizarte arloko diagnostikoetan aritzen diren herri, eskualde eta eragileen protagonismoarekin. Lurralde antolaketa integratua eta ez espezializatua: Lurralde Antolaketa herri kohesionatu bat lortzera zuzendu behar da eta horretarako nahitaezkoa da eskualde kohesionatuak izatea, eskualde integratuak eta ez espezializatuak izatea. Lurralde orekatu bat izateko eskualde orekatuak izan behar ditugu, tokiko garapen orekatua ardatz izango duena, eta hau izan beharko da lurralde antolaketaren abiapuntu nagusia, lurralde garapenari erantzungo dion plangintza izan behar du. Eskualde barneko harremanak indartuz eta eskualdeetan zerbitzuak bermatuz, bertakoari garrantzia emanaz, gertukoari, distantzia motzekoari. Hirigintza, Herri Proiektu bat antolatzeko tresna: Udal Proiektu horrek besteak beste honako arloak izan behar ditu kontutan: herritarren arteko harremanak, herritarren eskubideen bermea eta egikaritzeko erraztasuna, ikuspegi feminista, Ingurugiroaren defentsa, Baliabide naturalen kudeaketa, Udalaren garapen ekonomiko orekatua, Udalaren barne eta kanpo mugikortasuna, Udal Ondarearen babesa eta sustapena, eraikin parkearen erabileraren optimizazioa, inguruko Udal eta eskualdeekiko harremana ‌. Horretarako funtsezko baldintza da bere atzean dagoen Udal Proiektuak Udal horretako eragile eta herritarren sostengua izatea. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu Parte Hartze Prozesu sakonak burutzea Udal Proiektuaren definizioan eta Hirigintza Planen garapenean.


LURRALDE ANTOLAKETA ETA HIRIGINTZA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK Mugikortasun eta irisgarritasun planik ez dagoen herrietan horiek garatu. Mugikortasun zein irisgarritasun planak dauden herrietan, beharrezkoa ikusten bada, gaurkotu eta bertan agertzen diren neurriak ahalik eta azkarren ezarri. (H,h) Erregai fosiletan oinarrituta ez dagoen mugikortasuna lehenetsiko da, oinezkoen bideak eta bidegorriak eraikitzen, gehien bat herri zein, eskualdeen barruan, herri arteko bideak eta bidegorriak suspertzen. Bizikletak garraiobidetzat hartuko dira, espazio berezituak emango zaizkie edota autoekin tartekatzeko aukera emango zaie (30 guneak) (L,H,h) Garraio publikoa sustatuko dugu, beharrak aztertu eta distantzia ertain/luzeetarako baliabideak garraio publikora egokituko ditugu, baliabideen eta eskuduntzen arabera; gainera motor alternatiboak (elektrikodunak, gasarenak edo hibridoak) lehenetsiko dira. (L,H)

MUGIKORTASUNA

Lan tokietan, industrialdeetan edota ikasgune espezializatuetan auto pribatuaren erabilera murrizteko saiakera egingo da. Garraio publikoa, bizikletak eta oinez joaten lagunduko dituen neurriak jarriko ditugu. Merkatal-gune handien kasuan ondo aztertu beharko da erakundeek ase (sustatu) behar ote ditugun mugikortasun behar horiek (garraio publikoa) edota beren kabuz ase behar dituzten udal erregulazio eta arauak betez. (H,h) Erdiguneak eta kasko historikoak edota interes bereziko guneak (hondartza,...) oinezkoentzat eta bizikletentzat irabaziko ditugu eta autoen erabilera murriztu. Parkingak egiteko beharra ikusten badugu, kanpoaldean kokatuko ditugu, aparkaleku disuasorio eginkizuna bete dezaten. Hiri barruan aparkalekua arautzeko sistemak jarriko dira, diru bilketan behar denean baina batez ere bertakoentzako edota behar berezientzako erreserbak eginda. (H,h) Mugikortasuna diseinatzeko momentuan, ingurumen eraginarekin batera, ikuspegi feminista zein 8-80 hiri ikuspegiak ere barneratuko ditugu. (L,H,h) Etxebizitzetan, parkingetan, plazetan,... bizikletak gordetzeko tokiak egingo dira, bereziki eraikitzen direnetan. Plan Orokorretan eraikuntza berrietan bizikleta aparkalekuak edota bizilagunek bizikletak gordetzeko tokiak barneratu beharko dira. (H,h)


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK Lur eremuak babestu egin behar dira. Bukatu da udalez gaineko, udal maila edo bestelako plangintzatan, soilik irizpide ekonomikoetan oinarrituta eta herritarren adostasun barik, azpiegitura erraldoientzako erreserbak egitea, aldiz, geratzen diren nekazaritza lur apurrak eta baso lurrak babestu behar dira, denboran orekatuak izango den diren nekazaritza nahiz baso politikak bultzatzeko. Lur eremu berrien okupazioarekin bukatu edo murriztu egin behar da.

LURRALDE ANTOLAKETA

Euskal Herri eta eskualdeen errealitatean oinarritutako Ordenamendua eta azpiegitura proiektuak lehenetsiko dira. Egungo azpiegituren osagarriak eginaz eta eraikita dagoena egokituz. Lurralde Antolaketarako Arauak osatzerakoan (DOT, POT, PTP, PTS,...) hainbat elementu hartu behar dira kontutan: Demografia, hazkunde ratioak, eremu funtzionaleko errealitate sozio ekonomikoa, energia elektrikoaren behar izanak kontutan hartu behar dira. Iturri berriztagarriekin, era banandu batean energia elektrikoa ekoizteko azpiegiturak eta baliabideak jaso.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK - HERRIAK Herrietako planeamendua egiteko orduan (HAPO), transbertsalak diren hiru arlo jorratuko dira. -Parte hartzea, hasieratik irizpideak ezartzeko, eta lanketa guztian zehar eginen da, Beti ere legeak ezartzen dituen minimoetatik gora. -Berdintasuna, txosten teknikoetatik abiatuta eta parte-hartzearekin osatuta, neurriak ezarriko dira. -Euskara: plangintzan ematen diren aldaketak euskararekiko zein eragin duen aztertu beharko da, emaitzaren arabera neurri zuzentzaileak edo bertan behera utziz egitasmoa. Higiezinen burbuilaren eztanda baino lehen onartutako Hiri Antolaketako Plan Orokorren (HAPO) berrazterketa, herritarren parte-hartze aktiboa eta loteslea sustatuz prozeduraren fase guztietan (diagnostiko, aurre-txostena, onarpena). Gerora onartutako HAPO-en kasuan diagnostiko parte-hartzaileak sustatu eta horren ondorioz berrazterketaren beharrak aztertu. Herri eta hirietako herri-guneak eta alde zaharrak berreskuratzea, arkitekturaren eta historiaren aldetik duten balioa nabarmenduta eta iraunkortasun irizpideen arabera, berriak eraikitzea baino eraginkorragoa baita.

HIRIGINTZA (H,h)

Gazteria herri-gune historikoetara erakartzeko politikak bultzatzea. Garatzen diren lurzoruetan, herri lurzoru asko egotea lortzea Herrien barne loturak eta barne garapena orekatua izatea lortzea. Bizitzeko toki izan behar dute herriek. Instalazio publikoen, ekipamenduen eta berdeguneen zentralitatea eta kokapena zaintzea, gizarte etxebizitzen, saltokien eta industrialdeen kokapena zaintzearekin batera. Ez Urbanizagarriaren zaintzarako katalogazio eta babes neurri berriak hartu, HAPOen berrikuspenaren bitartez. Udalek, urtero diru kopuru bat bideratu behar dute, lurraren banku publikoa osatzeko. Hirigintzara ikuspegi berriak txertatu behar dira: Generoa, barrera arkitektonikoak, hizkuntza,... Udalez gaindiko Ordenamendu Arauei jarraipena egiteko, eskualde mailan batzorde parte-hartzaile iraunkorrak sustatu.


KIROLA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK 1. Egungo eredu energetikoarekin bukatu beharra dago, gure lurra suntsitzen du eta kontsumoa bultzatu. 2. Euskal Herriak duen menpekotasun energetikoa ia ia erabatekoa da, %90a baino handiagoa. Euskal Herriak burujabe izan nahi badu energia burujabetza handitzea ezinbestekoa du.

I D E I A n a g u s i a k

3. Erregai fosilen ustiaketan energia ekoiztu eta banatzen duten multinazionalen esku bizi gara, oligopolio energetikoaren esku. 4. Oligopolio honen helburu bakarra kapital metaketa da, dirua irabaztea, ingurugiroarekiko inongo begirune barik, energia zikina, kutsakorra sortuz. Irabazi millonarioak dauzkaten enpresak dira, baina energia oso prezio altuetan saltzen dute. 5. Kontsumoa murrizteko neurri praktikoak hartuko ditugu, Plan Energetikoak osatuz. 6. EH Bilduren instituzioek oligopolio honen enpresak utziko ditu, energia berriztagarriak lehenetsiz bere energia kontsumoan. 7. Gure herriak ahalik eta burujabeena izateko energia produkziorako proiektuak martxan jartzeko aukerak aztertuko ditugu. 8. Energia sortzeko arriskutsuak eta kutsakorrak diren teknikarik ez dugu gure herrietan onartuko, Fracking-a edota planta nuklearrak. 9. Estatu Espainiarrak onarturiko erreforma energetikoaren aurrean posizionatzen gara, eta honek herritarrengan ezartzen dituen traba eta oztopoak bertan behera uzteko aukerak aztertuko ditugu. 10. Pobrezia energetikoa, Euskal herrian geroz ea gehiago zabaltzen diharduen gaitza da. Energia herritarren ondare gisa definitzen dugun momentutik, herritar oroko izan beharko du energiarako sarbidea, oinarrizko bizi-baldintzak egokiak bermatuko dituena. Honi aurre egiteko neurriak aztertuko dira herriz herri. 11. Euskal Herriak Eredu Energetiko Burujabea behar du, oinarri eta praktika berrietan oinarriturik. Hau eraikitzeko burujabetza ezinbestekoa dugu, gure etorkizun energetikoari begira, erabaki propioak hartu ahal izateko.

• Energia burujabetza da gure helburu estrategikoa. Baina ez edozein eredu txikitzaileren bitartez lorturiko autosufizientzia, baizik eta eredu energetiko berri eta integral baten bitartez lorturikoa, balore eta praktika zehatzak bultzatuko dituena. Eredu berri honi “Eredu Energetiko Burujabea” deituko diogu. • Lehendabiziko helburua kontsumoaren murrizketa izan beharko du. Eraiki beharreko eredu berri osoa kontsumoaren murrizketan oinarrituko da. Soilik gure dependentzia energetikoa murriztuz (eta beraz kontsumoa gutxituz) lortuko dugu burujabetza energetikoa. Honek, inplikazio indibidual zein kolektiboa beharrezkoa du. • Energiaren produkzioa, banaketa eta kontsumoa oinarri berri batzuen arabera eraikiko dira. Behetik gorako eredua filosofia baino praktikan eraiki behar da, herri eta eskualdeak oinarrizko unitate izanik. Hauek izango dira “Eredu Energetiko Burujabe”aren balore eta ardatzak: - Edozein praktika garatzerakoan, abiaraziko dugun proiektu edo hartuko ditugun erabakiek suposatzen duten ingurua zein lurraldearekiko inpaktua aztertu eta baloratuko da.


- Produkzioa: eredu deszentralizatua. Produkzio puntuak, kontsumitzaileetatik ahalik eta gertuen, ziklo ahalik eta txikiena osatuz. - Produkzio energetikoa beti baliabide berriztagarrien bitartez sortuko da. Hauek betiere eskala ahalik eta txikienean, ingurugiroari ahalik eta inpaktu gutxien sorrarazi asmoz. - Gertuko eredua sustatuz, banaketa geroz eta murritzagoa izango da, banaketarako baliabideak minimora murriztuz. ditu.

- Autohornikuntza da helburua, eta beraz, herri zein eskualde bakoitzak bere aukerak aztertuko

- Kontsumoari begira, ahalik eta kontsumorik efizienteena lortu behar da. Honetarako beharrezkoak diren neurri indibidual zein kolektiboak bultzatuz. • Efizientzia energetikoa: gutxiago kontsumitzearekin batera, kontsumitzen duguna era efizientean egitea ezinbestekoa da. Gutxitze hori sustatzeko, norbanako zein instituzioek neurri zehatzak hartu behar dituzte. • Ereduaz gain, honen kudeaketa publikoa defendatzen dugu. Energia herritarren ondare bilakatu beharko litzateke, negoziorako erabili ordez, oinarrizko eskubide bilakatzeko.


OSASUNA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Osasuna pertsonak gure bizitzako asmo eta helburuetara ahalik eta gaitasun handienekin dedikatzeko, giza eskubide bezala ulertzen dugu; ongizatearen eta kalitatezko bizitza integralaren funtsezko elementua;lehen mailako faktore sozioekonomikoa, ondasun publiko globala, norbanako zein kolektiboa, eta justizia sozialaren eta ekitatearen parte. 2. Osasun sistema publiko iraunkor, eraginkor, solidario, euskalduna eta integralaren aldeko hautua egiten dugu: pertsona ardatz (erabiltzaile eta langileak) duen kalitatezko sistema publiko, ekitatibo, unibertsala bermatu eta hobetuz. 3. Gizarte kohesionatua eraikitzeko, prebentzioa eta zeharkakotasuna oinarri izanda, pertsonen arteko desberdintasun sozialak gutxitzeko osasunean eragina duten baldintzatzaileetan (pobrezia, etxebizitza, elikadura, ingurumena‌) eragitea da gure xede nagusia. Horretarako, osasun politikak gainerako politika publiko guztietan txertatuz 4. Osasun sistema publikoaren demokratizazioa xede izanda, osasun sistema jendarte ra irekitzeko, herritarren partaidetza eta ahalduntzea sustatu eta garatu. Herritarrak osasun sistema publikoaren ardatz eta bermatzaile bilakatuz. 5 Kalitatezko osasun sistema publikoa pertsona guztien hizkuntza eskubideak ere bermatuko dituena izango da, bai langileena eta bai pazienteena. Bai ahoz eta bai idatziz. Pertsonen eta hizkuntzen arteko hierarkiak albo batera utziko dituena. Beraz, EH Bilduk osasun sistema publikoa euskalduntzeko ekimena hartu eta urrats eraginkorrak ematea du helburu.

EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herrian lehenetsitako hizkuntza izatea, herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko izatea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frantsesak, beraien estatuetan duten estatusa eta parekotasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan. Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da. Guztion ondare den heinean, euskaldunona izateaz gain, jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena zein berton biziko direnena, Foru Aldundiak bere eskumenetan diren baliabideak garatuko ditu ahalik eta biztanle gehienek ikas dezaten. Foru Aldundien, Udalen zein gainontzeko administrazioen elkarlana bultzatuko dugu euskararen normalizazioan ahalik eta urrats sendoenak eta eraginkorrenak emateko. Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz, berdintasun tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitate guztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapen osoa ziurtatzea. Euskaldunon hizkuntz komunitatea berrosatzeko bidean arnasguneek (fisikoak, udalerri euskaldunak, zein funtzionalak edota gune zehatzetakoak) lehentasuna izango dute eta beraien trinkotzea zein garapena bultzatu eta babestuko dira, Foru Administrazioaren esku diren arlokako eskumenen bidez, izan Hizkuntza


EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herrian lehenetsitako hizkuntza izatea, herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko izatea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frantsesak, beraien estatuetan duten estatusa eta parekotasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan. Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da. Guztion ondare den heinean, euskaldunona izateaz gain, jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena zein berton biziko direnena, Foru Aldundiak bere eskumenetan diren baliabideak garatuko ditu ahalik eta biztanle gehienek ikas dezaten. Foru Aldundien, Udalen zein gainontzeko administrazioen elkarlana bultzatuko dugu euskararen normalizazioan ahalik eta urrats sendoenak eta eraginkorrenak emateko. Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz, berdintasun tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitate guztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapen osoa ziurtatzea. Euskaldunon hizkuntz komunitatea berrosatzeko bidean arnasguneek (fisikoak, udalerri euskaldunak, zein funtzionalak edota gune zehatzetakoak) lehentasuna izango dute eta beraien trinkotzea zein garapena bultzatu eta babestuko dira, Foru Administrazioaren esku diren arlokako eskumenen bidez, izan Hizkuntza Saileko, Kultura Saileko edo, legezko babesa eratzeko orduan, Hirigintza Sailekoak izan.


OSASUNA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK 1.1.-Herritar orok osasun-babesa eta arreta jaso ditzan neurri eta bitartekoak bideratu, erakunde eta eragileekin elkarlanean. 1.2.Euskal Herrian bizi garen herritarrok osasun-arreta jasotzeko bideak aztertu eta ezarri. 1.3.-“Botiken berrordainketa� bezala ezagutzen den neurriari (16/2012 dekretuari) aurre egiteko eta ezartzen dituen neurriak indargabetzeko bideak landu eta sustatu, gainerako erakundeekin elkarlanean: -Neurriak bideratzen saiatu botiken berrordainketa edo eta kopagoa indargabetzeko. -Sendagaiak eskuratzeko edota tratamenduei atxikitzeko dauden laguntza deialdiak (EAEn 447/2013 dekretuan jasoak) unibersalizatzeko bideak sustatu eta ireki. -Tratamenduari atxikitzeko laguntzetara izapidetzea eta sarbidea errazteko, aholkularitza zerbitzu teknikoak abian jarri; bereziki, egoera kaxkarrenetan egon daitezkeen pertsonei estaldura soziala bermatzeko helburuarekin.

1.-Herritarren osasunbabesa eta arreta eskubidea

1.4.-Bazterketa arriskuan eta bazterketa egoeran egon daitezkeen herritarren osasun eskubidea bermatzeko neurriak garatu: gutxieneko diru sarrerak, etxebizitza eta elikadura bermatzeko neurriak. 1.5.-Babesik gabe eta arriskuan dauden herritarrak identifikatu eta babesteko protokoloak definitu eta garatu erakunde arteko elkarlanean. 1.6.-Osasun egoeran eragiten duten pobrezia eta bazterketa egoerak ekiditeko, diru-sarrerarik ez duten, bazterketa arriskuan eta egoeran dauden eta etxegabekoentzat arreta integrala bermatzeko neurriak garatzea, arreta berezia jarriaz eskualdeburu eta hiriburuetan. 1.7.-Osasun Kontseilu Batzordearen bidez, itxarote zerrendak herritarrek eskura izateko baliabideen eskuduntza duen erakundearekin elkarlanean sustatzea eta kontrol eta jarraipena egitea. 1.8.-Itxarote-zerrendak murrizteko eta arintzeko protokoloak bideratzen direla bermatzeko kontrol eta jarraipen lana egin Osasun Kontseilutik eskuduntza duen erakundeari. 1.9.-Beharra duten beste herri batzuekin elkartasuna bultzatuko dugu. 1.10.-Sendagaien eta gainerako tratamenduen erabilera egokia bultzatuko dugu.


2.1.- Eskualdea oinarri hartuta, herritarrei kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzeko azpiegituren, giza baliabideen eta zerbitzuen planifikazio, jarraipen eta kontrola burutu Osasun Kontseiluan. 2.2.-Osasun Kontseilu Batzordea abian jarri, osasun sistemaren demokratizazioari, hau da, parte- hartzeari bideak irekiaz.

2.-Osasun sistema publikoaren egitura

2.3.-Herriko Osasun zentroak eta eskualdeko erakunde sanitario integratuak euskalduntzeko neurriak sustatu eta eskuduntza duen erakundearekin elkarlanean aritu. 2.4.-Erkidego, herrialde, eskualde, herri eta hiriburu konkretuetan egon daitezkeen arazo konkretuen inguruko lanketak, tokian tokiko egin, bertako eragileekin eta eskuduntza duen erakundeetan ditugun kideekin elkarlanean. 3.1.- Herrialde mailan ohitura osasuntsuak landu eta bereganatzeko prebentzio eta formakuntza plan estrategikoak definitu eta garatu, adin tarte guztiei zuzenduta: -Elikadura osasuntsua. -Ohitura osasuntsuak -Aktibitate fisikoa. -Familia eta lana uztartzeko berdintasun politikak. -Heziketa sexuala. -Lehen sorospenak.

3.-Osasun Publikoa. Prebentzioa

3.2.- Aldunditik bideratzen diren politiketan osasun politikak txertatzea: -Enplegu politiketan. -Kirol politiketan -Ingurumen Politiketan: uraren, airearen kalitatean; uhin elektromagnetikoen esparruan; transgeniko eta pestiziden erabilera. -Hirigintza politiketan. -Zerbitzu sozialetan.

4.-Esparru Soziosanitarioa

4.1.1.- Babesik gabeko haurrak detektatu eta babesteko osasun zentro eta zerbitzu sozialen arteko protokoloak, programak diseinatu eta abian jarri. 4.1.2.-Haur eta gazteen loditasunak eta ohitura toxikoak ekar ditzakeen osasun arazoak ekiditeko protokolo eta programak abian jarri.

4.1.- Haur eta Gazteak

4.1.3.-Arreta Goiztiarraren programa lurralde guztietara zabaldu. Momentuan soilik Bizkaian da indarrean. 4.1.4.-Behar duten umeentzat zainketa aringarriak.


4.2.1.-Adinekoak beren etxean eta ohiko inguruan zaintzea bermatzeko, osasun zerbitzu eta gizarte zerbitzuetako koordinazioa garatzea, hiru aldundiekin elkarlanean. Nafarroan ere erakunde desberdinen eta departamentuen arteko koordinazio eta adostasuna sustatzen ahaleginduko gara. Horrela, familiaren gain eta bereziki emakumearen gain erortzen den zama, administrazio publikoaren bitartez bideratzea zerbitzu desberdinak garatuz: etxez etxeko zerbitzuak, zaintza aringarriak etxeetan, eguneko zentroak... Beti ere, lan eredu hori soldatapekoa izanez. 4.2.2.-Ikuspegi soziala eta sanitarioa integratuko dituen arreta integrala eskaintzeko, Udalek, Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek elkarlanean eta era adostu batean, laguntza soziosanitarioaren prestazio zorroa definitu eta era bateratuan hiru lurraldeetan ezartzeko egutegia zehaztu. Nafarroan ere, prestazioen zorroa definitu eta garatzeko orduan,udal, mankomunitate eta eragile sozialekin era adostu batean egitea sustatzea izan behar dugu. Halaber, patologia desberdinen uztarketaren ondorioz, mendekotasun konplexuak dituzten pertsonentzat eskaini beharreko laguntza multidisziplinarrak ere kontutan izanez.

4.2.-Adinekoak

4.2.3.-Telelaguntza hobetzeko neurriak garatu, gainerako erakundeekin elkarlanean.

- -

5.-Lan Osasuna

-

- -

6.-Parte Hartzea

Beren langileen gertakizun profesionalak Gizarte Segurantzako Institutuaren (INSS) bidez egitea kontzertatu. Ohiko gertakizunak artatzeko mutuekin egon daitezkeen kontzertu edo akordioak kendu. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileak bihurtzeko eta bertan sartzeko beren administraziopean dauden langile guztiak, gertakizun guztiak Osakidetzan eta Osasunbidean artatuak izateko helburuarekin. Prebentzio zerbitzu propioak eta mankomunatuak izan. Lan segurtasun eta prebentzio irizpideak ezarri, klausula sozialean bidez; era horretara, administrazio publikoak egindako kontratazio guztietan osasun segurtasuna bermatuko da.

“Osasun Kontseilu Batzordea� deiturikoa sortu herri mailan. Neurri guztiak definitu, koordinatu eta garatzeko markoa. Osasun Politikak gainerako politiketan txertatzeko, zeharkakotasuna lantzeko eta osasun sistemaren demokratizazio eta irekieran laguntzeko, eragile desberdinek parte hartuko duten batzordea izango da. Eragileak honako hauek izan daitezke: herrialdeko udal ordezkaritza, zerbitzu sozial, kirol teknikari, herrialdeko osasun zentroen ordezkaritza, elkarte desberdinetako ordezkariak, sindikatuak..


ANIZTASUN FUNTZIONALA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1. Instituzioetarako irisgarritasun unibertsala bermatu behar zaie herritar guztiei, horretarako beharrezkoak diren zerbitzu publikoak eta elkarteak sortuz. 2. AF dugun pertsonok eskubide eta betebeharren subjektuak izatea lehenetsi behar da, eta horretarako dauden oztopoak murriztu, bazterketa ekonomikoki saritu/arindu beharrean. 3. Erakunde publikoen esku-hartzea ezinbestekoa eta urgentea da, helburuak bermatzeko eta helburu horiek lortzera bideratzen diren baliabideak ondo eta zorroztasunez erabil daitezen. 4. Ezin dugu onartu behin-behineko salbuespena iraunkor bilakatzea. Ildo horretan, guztiok elkarlanean jardun behar dugu gizartea eraldatzeko.

A) Instituzioek barneratu egin behar dute Aniztasun Funtzionala duten pertsonen eskubide eta aukera berdintasuna (eskubideon sustapen eta berme gisa ulertuta), diskriminaziorik eza eta bazterketarik eza oinarrizko giza eskubideak direla, eta hala ikusarazi behar diete herritarrei. Hori, legeetan ez ezik, pentsamoldeetan ere islatu behar da, eta eragina izan behar du eguneroko bizitzan eta gizarte harremanetan. Horregatik, kontzientziaziorako, errespetua sustatzeko eta Aniztasun Funtzionala giza aniztasunaren beste elementu bat dela onartzeko mekanismoak inplementatu behar dira. Ekintza horien helburua gizartearen klixe mentalak desagerraraztea izango da, Aniztasun Funtzionala duten pertsonen inguruko aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzen joateko. B) Lege publiko guztiak berrikusi eta aldatu egin behar dira, Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren araudira egokitzeko, Aniztasun Funtzionala duten pertsonen diskriminazio oro prebenituz eta desagerraraziz. C) Udal eta foru gobernuen eskumenen arloan, Aniztasun Funtzionala duten pertsonen erabateko gizarteratzea bermatzeko beharrezkoak diren araudi eta xedapen guztiak bultzatu behar dira, hau da, aukera berdintasuna bermatu behar zaie AF duten pertsonei. D) Antolakuntza-beharren, giza baliabideen eta baliabide materialen gutxieneko estaldura bat bermatu behar zaie Aniztasun Funtzionalaren ordezkari diren kolektibo guztiei. E) Aniztasun Funtzionalaren gaineko inpaktuaren balorazioa txertatu behar da: • Udalen eta foru aldundien xedapen arauemaileetan. • Herrialde nahiz herri mailan garatzen diren politika guztien diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan, era transbertsalean (enplegua, hezkuntza, osasuna, aisia, kultura, kirola, irisgarritasuna‌). F) Araudiak egiteko eta politikak diseinatzeko eta garatzeko prozesu guztietan Aniztasun Funtzionalaren gaineko inpaktuari buruzko txostena egin behar da. G) Udaletako nahiz autonomia erkidegoetako planak eta araudiak egiteko orduan nahitaez bete beharko den kode bat egin behar da (gutxieneko arauak). Kode horrek ezgaitasunaren benetako transbertsalitatea ekarri behar du.


H) Administrazio publikoen kontratazio araudiei dagokienez, beste gauza batzuen artean eta nahitaezko betekizun gisa, diseinu unibertsala txertatu behar da eskaintzak aurkezteko espezifikazio teknikoetan. I) Aniztasun Funtzionala duten pertsonen erakundeak eta Aniztasun Funtzionalarekin lotura zuzena duten parte-hartze organo guztiak ahaldundu egin behar dira (hezkuntza, enplegua, gizarte ongizatea, osasuna, garraioa, kontsumoa, teknologia berriak‌).


ANIZTASUN FUNTZIONALA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Alfabetatze digitala. Prestakuntzarako eta lanbiderako orientazio-zerbitzuetan informazio irisgarria bermatu, prestakuntzarako eta lan-munduan txertatzeko baliabideei buruzkoa, zerbitzu horietarako irisgarritasuna bermatuz.

ENPLEGUA Aniztasun Funtzionala (AF) duten pertsonen prestakuntza eta enplegua sustatzea

AF duten pertsonei zuzendutako ekintza positiboko neurriak, enplegua lortzeko aukera berdintasuna izan dezaten. Diskriminaziorik eza bermatu udalekin edo aldundiekin lotutako enplegu publiko edo pribatua lortzeko fase guztietan, prestakuntza, aukeraketa eta kontratazioa barne, bereziki AF handia dutenei dagokienez. Hau guztia betetzen dela hobeto zaindu, dagokien enpresetan ikuskapenak eginez, erreserba-kuotak betetzen direla bermatuz eta kuota horiek lan kontratu prekarioen bidez betetzea eragotziz. Gerora agertutako AF duten administrazio-langileen birlaneratzea sustatu, lanpostuak egokitzeko beharrezkoak diren laguntza ekonomikoak, prestakuntzakoak, teknikoak, domotikoak, etab. bermatuz eta lantokira sartu eta iritsi ahal izateko beharrezkoak zaizkien baliabideak ziurtatuz. Honako eremu hauetan irisgarritasun unibertsalaren printzipioa bete:

IRISGARRITASUNA Telekomunikazioak eta informazioaren gizartea

IRISGARRITASUNA Espazio publiko urbanizatuak eta eraikinak

Administrazio publikoek argitaratzen dituzten ikus-entzunezko material guztiak (%100) azpitituluekin, zeinu-mintzairan eta entzunezko deskripzioarekin emititzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta teknikoak eman, irisgarriak izan daitezen. Era berean, administrazio elektronikoaren arloko zerbitzuak irisgarritasun irizpideekin diseinatu. Ezgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak ez diren elementu elektronikoak edo informatikoak ez erosi edo horrelako programak edo zerbitzu elektronikoak funtzionamenduan ez jarri. Administrazio publikoek egiten dituzten dibulgazio ekintza guztiak irisgarriak izan behar dira, hala edukiari nola euskarriari dagokionez (adibidez, dibulgazio kanpainak, publizitate instituzionala‌). Administrazioek sustatu edo finantzatzen dituzten obra eta azpiegitura edo zerbitzu proiektu guztietan irisgarritasunaren azterketa eta ikuskapena egin beharko da aldez aurretik. Obrak eta eraikuntza edo azpiegitura proiektuak egiteko administrazioek entitate publiko edo pribatuei ematen dieten finantziazioa jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza izango da aldez aurretik frogatzea irisgarritasunari eta oztopoak desagerrarazteari buruzko legedia betetzen dela.


LAN-EREMUAK

IRISGARRITASUNA Garraiobideak

IRISGARRITASUNA Herritarren eskura dauden ondasunak eta zerbitzuak BIZITZA INDEPENDENTEA ETA GORAKA ARI DIREN EZGAITASUNAK

FISKALITATEA

NEURRI ZEHATZAK Garraio publikoa: a) Oraindik irisgarriak ez diren metro, tranbia eta bestelako linea guztiak irisgarri bihurtu. b) Garraio-elementuen erabateko irisgarritasuna bermatu hiriarteko garraiozerbitzuetarako administrazio emakida berrietan (autobusa, aldundiak). Taxiei dagokienez, udal ordenantzen edo administrazio-araudien bidez bermatu behar da parke osoaren, edo frakzio baten, %10 “guztiontzako taxiak” direla. Neurri hori lizentzia berriak ematean edo ibilgailua aldatzeagatik lizentzia berritzen denean sartuko da indarrean. Kasu guztietan, zerbitzua eguneko 24 orduetan erabili ahal izango dela bermatu behar da.

AF duten pertsonen irisgarritasuna, aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatu. Irizpide horiek transbertsalak izango dira eta politika eta sail guztietan beteko dira (hezkuntza, aisia, kultura, kirola…).

AF duten pertsonen bizitza independentea sustatzeko erreferentziazko zentroak sortu eta bultzatu eta bizitza independenterako programak ezarri.

Fiskalitatearen arloko legeria berrikusi eta ahal den kasu guztietan hobetu, ezgaitasuna duten pertsonei (bereziki %65etik gorako ezgaitasun maila dutenak), kide ezgaituak dituzten familiei eta haien erakundeei ematen zaien tratamendu komunari dagokionez. Laguntza goiztiarrerako baliabideak sustatu eta laguntza hori ikastetxe arrunt eta normalizatuetan ere eman (udal haurreskolak).

HEZKUNTZA

Hezkuntza-inklusioa instituzio publikoen eskumeneko hezkuntza ez-formal edo osagarrira, tailerretara, ikastaroetara, helduen prestakuntzara… hedatzeko beharrekoak diren neurriak hartu. Hezkuntza-proiektu guztietan bermatu ezgaitasuna duten pertsonek antolatzen diren jardueretan parte hartzeko edo haien jarraipena egiteko aukera izan dezaten beharrezkoak diren baliabide material eta giza baliabide guztiak.

OSASUNA ETA KONTSUMOA

Osasun-zentroetan mota guztietako oztopoak desagerrarazi eta informazio orokorra, tramiteak, gestioak, ospitaleetako sorospena eta horrelako guztia ezgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria izango dela bermatu, administrazioko eta osasun zerbitzuetako langileen prestakuntzaren bidez. Gaur egun diagnostikoaren, tratamenduaren eta deribazioaren arloan dauden desberdintasunak desagerrarazi, baita laguntza teknikoak finantzatzeko, konpontzeko eta aldatzeko dauden desberdintasunak ere.


LAN-EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Aisian eta astialdian zentratutako programa publikoak sortu. Udalerri guztietako haur-parkeetako elementuak AF duten haurrentzat egokituta egon behar dira.

KULTURA, AISIA ETA KIROLA

Kirol egokitua sustatu, maila guztietan: eskolakoa, eskolaz kanpokoa, oinarrikoa, amateurra eta profesionala. Administrazio publikoek kudeatzen dituzten museoetan, kultur etxeetan, arte zentroetan eta kirol instalazioetan AF duten pertsonentzako irisgarritasuna bermatu eta doakotasuna sustatu.


ANIZTASUN SEXUALA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Ez dago sexualitatea bizitzeko modu bakar eta “normalik�, hau da, gizon eta emakume gisa garatzeko eta bizitzeko modu bakar bat. Emakumezkoak emakume diren heinean baloratu behar dira (emakume izateko modu ugari eta anitzak daudela onartuz) eta gizonezkoak ere gizonezko diren heinean baloratuko dira (gizonezko izateko modu ugari eta anitzak daudela onartuz). 2. Araututako harremanen ordena eraldatu behar dugu, eredu patriarkal eta puritanoak inposatzen dituen gizon-emakume, maitasun, erotika, harreman eskemak gaindituz. 3. Harreman eta erotiko Aniztasuna duin bilakatu eta babestu behar dugu, heteronormatibitatea eta maitasun-erromantiko harremanen mitoak gainditzeko lan eginaz. Berezitasun erotikoak ez dira patologikoak ez eta anormalak ere. Aniztasun erotikoaren adierazpena dira.

n a g u s i a k

4. Elkarbizitza eta elkartasuna bultzatuko duten ekintza eta politikak garatzea ezinbestekoa da, gizon-emakumeek askatasunean aukeratutako bizitza moldea diskriminatu, zanpatu eta epaituko duten jarrerak baztertuaz. 5. Eskuartean dugun lanabesik garrantzitsuena heziketa da, gizon emakumezkoak izaki sexudun eta anitzak garela ulertu eta errespetatu arazteko. Formazio inklusibo, unibertsal eta plurala ematea ezinbestekoa da.

Ez dago sexualitatea bizitzeko modu bakar eta “normalik�, hau da, gizon eta emakume gisa garatzeko eta bizitzeko modu bakar bat. Emakumezkoak emakume diren heinean baloratu behar dira (emakume izateko modu ugari eta anitzak daudela onartuz) eta gizonezkoak ere gizonezko diren heinean baloratuko dira (gizonezko izateko modu ugari eta anitzak daudela onartuz). Araututako harremanen ordena deseraiki behar dugu, eredu patriarkal eta puritanoak inposatzen dituen gizon-emakume, maitasun, erotika, harreman eskemak gaindituz. Harreman eta erotiko Aniztasuna duin bilakatu eta babestu behar dugu, heteronormatibitatea eta maitasun-erromantiko harremanen mitoak gainditzeko lan eginaz. Berezitasun erotikoak ez dira patologikoak ez eta anormalak ere. Aniztasun erotikoaren adierazpena dira. Elkarbizitza eta elkartasuna bultzatuko duten ekintza eta politikak garatzea ezinbestekoa da, era berean gizon-emakumeek askatasunean aukeratutako bizitza moldea diskriminatu, zanpatu eta epaituko duten jarrerak baztertuz. Heziketa da eskuartean dugun lanabesik garrantzitsuena, gizon emakumezkoak izaki sexudun eta anitzak garela ulertu eta errespetatu arazteko. Formazio inklusibo, unibertsal eta plurala ematea ezinbestekoa da. Maitasun-erromantiko eredu heterosexualari ematen zaion perfekzio moral izaerak, ondorio gisa, harremanen aniztasunarekiko errespetu falta du. Horrek gaur egun, Euskal Herrian Gay eta Lesbianek beraien sexualitatea adierazteko dituzten zailtasunak uzten ditu agerian. Beraien norabide sexualagatik diskriminatuak, patologizatuak eta erasotuak izaten direlarik. dugu.

- Instituzioetatik, hainbat berezitasun patologikoak direnaren ideia gainditzeko lana egin behar

- Bestalde, gizon eta emakume transexualen kolektiboekin batera lan egin behar dugu, errealitate transexualaren errespetua, balorazio eta bisibiliazazioa bultzatzeko. Egin beharreko bidean laguntza ematea neurriak hartzea beharrezkoa da. Baita integrazio sozio laboralerako laguntzak ere.


ANIZTASUN SEXUALA H E R R I A L D E A LAN-ErEmUAK: LAN ArLOA

NEUrrI ZEhATZAK

Helburuak: Instituzioen menpeko enplegu publikoan aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzea sarrera, kontratazio, sustapen eta lekualdaketa prozesuetan Norberaren sexualitatearen adierazpen librea bermatu eta sexuagatik, sexualitateagatik edo irritsaren orientazioagatik lanean inolako diskriminaziorik edota jazarpenik pairatuko ez dela ziurtatu, hala enplegu publikoan nola instituzioek kontratatutako enpresetan Arautik kanpoko harremanak diskriminatuko ez direla bermatu lizentzietan, baimenetan, oporraldietan, bajetan, bitartekaritza neurrietan‌

Arautik kanpoko harremanak dituzten enplegatuei dagokienez honako klausula hauek gehitu behar dira enplegu publikoaren arloko araudian eta kontrataziobaldintzen agirietan: sexualitatea adierazteko era guztiak errespetatuko dira, lanean ez dute inolako diskriminaziorik edo jazarpenik pairatuko eta aukera berdintasuna bermatuko zaie. Hori guztia zigorren atalean ere sartu behar da. Errespetatzeko eta ez diskriminatzeko konpromiso instituzionala (idatziz). Enplegu publikoa lortzeko araudiari dagokionez, aukera berdintasuna eta aipatutako prozesuetan diskriminaziorik ez pairatzeko bermea gehitu behar dira.

Aipatutako guztia lan-ikuskapenaren arloko irizpideei gehitu behar zaie, hala enplegu publikoan nola instituzioek kontratatutako enpresetan. Langileren batek sexuagatik, sexualitateagatik edo irritsaren orientazioagatik errespetu falta, diskriminazioa edota jazarpena pairatzen duela jakinarazi edo salatzen badu, aholkularitza, laguntza eta bitartekaritza eskaini behar zaie prozesu horietan. Langileak hala eskatuz gero, laneko sozializazio prozesuan lagundu behar zaio, instituzioetako gizarte zerbitzuetako profesionalen bidez. Langileak lehen aipatutako arrazoiengatik diskriminatu edo jazarri dituztelako kondena irmoa jaso duten enpresak ez dira kontratatuko, edo jarraipen berezia egingo zaie instituzioetako lan-ikuskaritzaren aldetik.


LAN-ErEmUA: hEZKUNTZA/ hAUrrAK ETA gAZTEAK/AISIA ETA ASTIALdIA.

NEUrrI ZEhATZAK

Helburuak: Ikasketa-curriculumean sexuen hezkuntza irakasgaia inplementatu behar dela aldarrikatu eta haren ezarpena sustatu.

Eragile profesionalekin elkarlanean, Sexu Hezkuntza integrala eta kalitatezkoa sustatu eta finantzatu, “sexuetako, sexuen eta sexuentzako hezkuntza� alegia; heziketa inklusiboa, unibertsala eta plurala, gizonak eta emakumeak izaki sexudun eta askotariko gisa ezagutzea, ulertzea eta errespetatzea ahalbidetuko duena. Aniztasun hori eta haren euskarri diren balioak landu.


LAN-ErEmUA: hEZKUNTZA/ hAUrrAK ETA gAZTEAK/AISIA ETA ASTIALdIA. Feminitate eta maskulinitate eredu ugarien eta irritsaren askotariko orientazioen errespetua eta balioespena sustatu. Arrisku egoerak identifikatu eta gatazka egoeretan lagundu. Diskriminaziorik eza bermatu haurrentzako eta gazteentzako baliabide guztietan (Aisia/Astialdia). Adingabe transexualei eta haien familiei lagundu, baita arautik kanpoko familien seme-alabei ere.

NEUrrI ZEhATZAK

Kanpainak hezkuntza formalean eta ez-formalean, zentzu positiboan. Sexuen, sexualitatearen eta orientazioaren arloko aholkularitza zerbitzuak, eskola komunitatearentzat eta hezkuntza ez-formalean aritzen diren taldeentzat (aisialdi taldeak, kirol taldeak, kultur taldeak‌). Instituzioen eskumenekoak diren haurreskolak, haurrentzako eta gazteentzako gainerako zerbitzuak eta Aisia/Astialdiaren arloko zerbitzuak kudeatzeko eta erabiltzeko araudietan zerbitzu horiek erabiltzeko eskubide eta aukera berdintasuna, identitatearen errespetua eta diskriminaziorik eza bermatzen duten artikuluak edo klausulak gehitu (hala instituzioen baliabideetan nola kontratatzen dituztenetan). Halaber, sexua, sexualitatea, irritsaren orientazioa edo familiaren tipologia gorabehera berdintasunez parte hartzeko beharrezkoak diren laguntzak eman behar dira. Hezkuntza-sisteman, osasun-sisteman, gizarte-zerbitzuetan edo beste arlo batzuetan beren sexu identitateagatik, sexualitateagatik, irritsaren orientazioagatik edo familiaren tipologiagatik zailtasunak dituzten adingabeen familientzako laguntza, aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua.


LAN-ErEmUA: hEZKUNTZA/ hAUrrAK ETA gAZTEAK/AISIA ETA ASTIALdIA.

Sexuei, sexualitateei eta harremanei begirako laguntza

NEUrrI ZEhATZAK

Bikoteentzako zentroak. Bikotearentzako aholkularitza eta laguntza. Prebentzioa eta laguntza elkarrekin bizitzeko zailtasunen aurrean (edo elkarbizitzarik gabeko harremanetan). Maskulinitatea, feminitatea, harremanetako rolak‌ Bikote gazteentzako eta helduentzako baliabideak bereizi. Sexualitateari buruzko udal aholkularitzak sortu edo mantendu. Identitateari, orientazioari, prebentzioari, maitasunari, norberaren irudiari eta bestelako kontuei buruzko galdera eta kezkei erantzun. Tabuak desagerrarazi eta haien aurrean laguntza eman. Aholkularitza, laguntza eta gizartearekiko bitartekaritza emakume eta gizon transexualentzat, arlo guztietan (lana, hezkuntza, prestakuntza, osasuna‌), adingabe transexualak dituzten familiei arreta berezia eskainiz.


LAN-ErEmUA: Politika eta jarduera instituzionalen esparrua. Pertsonal tekniko eta politikoaren prestakuntza. Emakumeen eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna ez urratzeko bermea. Aniztasuna errespetatu eta landu.

NEUrrI ZEhATZAK. Errespetua, berdintasuna eta sexuagatiko, sexualitateagatiko edo irritsaren orientaziogatiko diskriminaziorik eza bermatuko duen araudia gehitu zerbitzu, baliabide eta jarduera publikoetan. Sexuen arteko bizikidetza, errespetua, elkarlana, elkar ulertzea, onarpena eta balioespena sustatuko dituzten proiektuak, programak, baliabideak eta jarduerak bultzatu eta gauzatu, norbera gizon edo emakume gisa sentitzeko, bizitzeko eta harremanak izateko modu, era eta berezitasunen aniztasuna eta ugaritasuna nabarmenduz. Politika publikoak sortu, planifikatu, inplementatu, kudeatu, gauzatu eta ebaluatzeko ardura duten kargu publiko eta teknikoei sexuak eta askotariko sexualitateak ezagutzeko, ulertzeko eta errespetatzeko prestakuntza eman (sexu aniztasunaren arloko interakzioak, antzekotasunak eta desberdintasunak, nahasturak eta potentzialtasunak). Horrela, honakoa bermatuko da haien jarduera guztietan: aniztasuna errespetatzea, eskubide eta aukera berdintasuna ziurtatzea, eta bazterketa, gutxiespen, diskriminazio edota indarkeria jarrerak, egoerak eta portaerak desagerraraztea.


Feminitate eta maskulinitate eredu ugariak eta irritsaren askotariko orientazioak errespetatzeko eta balioesteko kanpainak, herritarrei zuzenduak eta zentzu positiboan. Arrisku egoerak identifikatu (diskriminazio, jazarpen edo indarkeria egoeren berri emateko telefonoa edo harreman-bidea).

Bizikidetza eta herritarren askatasunak.

Sexuak elkartzeko lekuak eskaini (ekitaldiak, tailerrak), sexuak eta harremanak ahalduntzeko. Elkar ezagutzea eta errespetatzea, desberdintasuna ulertzea, eskubide eta aukera berdintasuna barneratzea‌ Halaber, aniztasun topaketak antolatu, elkar ezagutzeko, errespetatzeko eta elkarlanean aritzeko (zisexualak, homosexualak eta transexualak).


HONDAKINAK H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK 1. Ahalik eta hondakin gutxien sortzeko politikak martxan jarri. Kontzientziazioa, berrerabilpena eta tratamendu prozesuak uztartuz. 2. Zero zabor filosofia gure herri eta etxeetan barneratzea lortu behar dugu, konpromiso pertsonaletik kolektibora. Denon konpromisoa.

I D E I A n a g u s i a k

3. Kontsumo arduratsua sustatu behar dugu, norbanako, komertzio, taberna eta enpresa ahalik eta gehienetan. Kontsumo arduratsu honek, hondakin sorkuntza murriztuko du. Ahalegin kolektiboa egin behar dugu! 4. Edozein produktu sortzeko, materialen portzentai handiena berrerabilgarriak eta birziklagarriak izatea lortzeko, industria zein komertzioekin aukerak landuko ditugu. 5. Azpiegitura zentzudunak diseinatu behar dira: gertukoak, jasangarriak eta dimentsio egokikoak. Hondakinak baliabide moduan tratatu beharko dituzte eta ez dira kutsakorrak izango. 6. Hondakinak nahasten ditugunean, hauen birziklatzea oso zail egiten zaigu eta energia eta diru asko gastatu behar dira. Hondakinak nahasten ditugunean, ingurumenari kalte egiten diogu, kutsatu egiten dugu. KUTSATZEA EZ DA ESKUBIDE BAT! 7. Udal, mankomunitate eta aldundien diru kopuru itzelak bideratzen dira hondakinak bildu, tratatu eta deuseztatzeko. Hondakinen murrizketarekin, diru izugarria aurreztuko dugu, behar sozialetara bideratua izateko. 8. Hondakinen tratamendu ziklo osoan inbertitzen den dirua, egun enpresa pribatuetara bideratua doa, irabazi pribatuak sortzera. Zerbitzuen publifikazioak, inbertitutakoa amortizatzeaz gain, lanpostu berriak sortuko lituzke. 9. Europak “Zero Zabor filosofia” bultzatu eta babesten du, orain arte EH Bilduk egindako bideak Europan eredugarri bilakatu izana erakusten duen bezala. Hondakinen tratamendurako Europako zuzentarauak betetzen jarraituko dugu.

• EHBildutik bultzatzen dugun turismo eredua, euskal herriko herri eta zokoen, bai eta euskal herritarren ezagutza bultzatzea ez ezik, munduko herrialdeen eta herritarren arteko elkar trukatzea bultzatuko duen turismo mota da. • Turismo merkantilistaren aurrean, turismo eredu jasangarria, soziala eta herriak zein bertako pertsonak oinarri dituena babesten dugu. • Sopelatik Miarritze arteraino, Euskal Herriko kostak tradizionalki ekin izan badio ere turismoari, hau bertako izaera kulturala ezagutaraziz burutu izan da. Modu bertsuan, mendialdeko turismoa, Olitetik Larraiñe arterainokoa, bertako mendi, gune historiko eta elikagaiekin lotutakoa izan da. Turismoa, eskualde eta herrietako jardun ekonomikoa bultzatzeko erreminta ezinbestekoa izateaz gainera, euskal izaera atzerrian ezagutarazteko aukera ezin hobea da, bai eta beste herrietako pertsonekin elkartasun guneak osatzeko baliabidea ere. • Turismoa da sektoreen artean deslokalizatu ezin den eta lanpostuak sortzen dituen bakarretakoa. Gure turismo eskaintza ezin da beste inora eraman. Horregatik, kontziente izan behar dugu baliabide honek mugak dituela eta ezin dugula zentzugabekeriaz ustiatu. Gauza on bat dugu egun, baliabide honek indar


handia duela oraindik. Indar hori turismo iraunkor, zuhur eta zentzudun baten alde apustu egiteko baliatu beharra dago. Turismoa etorkizuneko errealitate bat da beren herrian bizi eta lan egin nahi dutenentzat. • Gure turismo eskaintza burutzeko garaian, ezin dugu ezaguna den horren gainean bakarrik garatu: hiri handiak, eta horien atzean hiriak bezain onak edo hobeak diren beste baliabide eta esperientzia batzuk gorde. Euskal Herri osoa ezagutzera eman behar dugu. • Barne turismoa bultzatzea ere garrantzitsua dela deritzogu izan ere, oraindik orain gure ezagutarazteko eskaintzak egiteko aukera paregabea dugula uste dugu, baita barne turismo honek gure ekonomiarentzat oso baliagarria izan daitekeela ere. • Euskal herriko errealitatea anitza izanda, bai geografikoki, bai hiri-herri banaketari dagokionean, bai eta kultura tradizionala eta modernoaren arteko dinamismoari dagokionean ere, garatu beharreko eskaintza turistikoak aukera anitzak eskaintzen dizkigu, Euskal Herriko turismo bereizlea garatzen joateko, eta EHko izaera propioa indartzeko joateko geure mugez gaindi. • Euskal herriratzen den turista oro, euskal herriko errealitatearen bozeramaile izango dela kontuan hartu behar dugu; berez turismo honek aberastasun ekonomiko ekartzeaz gain, munduan zehar euskal aberastasun sozio-kulturala zabaltzeko aukera ere eskaintzen du.


hOnDakinak H E R R I A L D E A Lan eremuak

neurri zehatzak

INFORMAZIOA

Erradiografian oso argi uzten den moduan, herriek, udalek, mankomunitateek ez dute egoeraren berri kasu gehienetan, enpresek kudeatzen bait dituzte datuak. Informazioa kasu honetan ere, berebiozikoa da non gauden, nora joan nahi dugun jakiteko. Behin informazioa dugula, nora joan nahi dugun zehaztu beharko genuke. Informazioa izateak ere, fiskalitatean lkaguntzen digu. Gaur egun, udalek hondakinen bilketa eta tratamenduak suposatzen duen gastuaren zati haundi bat asumitzen du, hau da, beste zergetatik lortutako dirua erabiltzen du, herritarrari bere gastu osoa ez kobratzeko. Hau ez da bidezkoa, oso ondo sailkatzen duten herritarrek eta dena nahasirik entregatzen duten herritarrek tasa bera ordaintzen dute eta udalak horregatik jasaten duen gastua ezberdina da. Beraz, eta progresiboki, udalek zuzenean, hondakinen tasa herritarrari trasladatu beharko lioke, defizitarik asumitu gabe, ondo egiten duenari gaizki egiten drenaren aurrean bereiztu ahal izateko tasa. Bi modutara egin daiteke, gaizki egiten duenari tasa zigortzailea ezarri, baina hau ez da oso neurri popularra, eta bestea, ondo egiten duenari hobaria aplikatu ( baina hau kalkulatu behar dugu arazorik ez izateko eta guztiek ondo egingo balute ere, defizitarik ez asumitzeko udalak) ñ Jakitun gara, gure hondakin guztietatik ia erdia, hondakin organikoa dela. ñ Soberakin hau, hondakin bilakatzeko, herritarrak administrazioari "eman" behar dio berak tratatzeko. Herritarraren esku dagoen bitartean, ez da hondakina kontsideratzen, beraz autokonposta edo auzokonposta egiten badugu, gure hondakin sorreran erdira jeitsiko gera. ñ Udalak baratza parkeak jartzen baditu, bertan autokonposta egiteko aukera eman behar du. Balkoia duten etxeetan ere autokonposta egiteko aukera bultzatu behar da ñ Bestetik, herriko lorategietan, txukun eta lanketa berezia eginez, auzokonpostaguneak jarri behar ditu herritarren eskuragarri, honetarako, udal langileren bat jarri behar badu ere askoz egokiagoa izango da.

PREBENTZIOA Hondakinik onena sortzen ez dena leloa, gure egin behar dugu

ñ Udalak, konposta egiten duen familiaren hondakinen tratamenduan erdia aurreztuko du. ñ Hondakinen tasan beraz, %40ko hobaria egitea proposatzen da. ñ Ikastetxeetan ere, jantokia dutenez, soberakin organiko ugari izaten dugu ñ Agenda 21 bitartez, irakasle bat arduradun dutela, haurrek beren soberakinak konpostatzeko aukera eman behar zaie, horretarako udalak lur publikoa laga behar badu ere. ñ Ontzi arinen sorkuntzan, esnekiek ere badute bere lekua. Esnea, iogurtak etab. ugari kontsumitzen ditugu eta ontzi ugari sortarazten digu honek. ñ Herrian, esne eta esnekien makinak jartzea, bertako produktuak sustatuz. ñ Plastikozko poltsak, bilketako papera etab ere ugari sortzen dugu. ñ Haragi eta arraina erostera joateko, tuperren banaketa bultzatu beharko litzateke bi helbururekin, alde batetik bilketako papera saihesten dugu eta bestetik etxetik tuperra eraman behar badugu, ez dugu eskuan eramaten, poltsa batean eramango dugu honekin, dendan poltsa artesa saihestuz. ñ Ogitartekoak biltzekoak ere banatu, berrerabilgarriak direnak.


BERRERABILPENA Guk nahi edo behar ez dugun produktu bat behin eta berriz erabiltzea besteren batek hondakin bilakatu aurretik

ñ Garbiguneetan berrerabilguneak izaten dira, baina herrian bertan ez baduzu garbigunea, aukera duten herrietan, herritarrak bizikletak, haurren sillitak, etab. kontenedorera botatzen ditu ñ Udal gehienek dute web orri dinamiko bat, azken egunetako albisteak, irudiak etab. bertan zintzilikatzeko. Orrialde horretan, berrerabiltzailearen txokoa jar daiteke eta bertan behar ez dugun bizikleta, sillita etaben argazkia zintzilikatuko dugu, beste herritar batek behar izanez gero kontaktuan jarri eta erabili ahal izateko. ñ Hondakinak ondo birziklatu edo konpostatu ahal izateko, bilketa selektibo efiziente bat izan behar dugu herrian. ñ Legeak, bilketaren eskumena udalengan jartzen du, hainbat kasutan hau mankomunitateetan delegatu dugularik. ñ Bilketa selektibo efiziente bat martxan jartzeko, lehenik eta behin gure herriko egoera zein den jakin behar dugu. Zenbat tona sortzen dugun, zein sortzaile hauendietan sortzen den organiko gehien…. ñ Behin informazioa lortu dugula, helburuak markatu behar ditugu. Zein birziklatze tasetara heldu nahi dugun. 2016rako %60 lortzera behartuak gaudenez, helburuak markatzeko orduan, hau hartu behar dugu oinarritzat.

BIRZIKLAPENA

ñ Bi frakzio ditugu gehien mimatu beharrak. Alde batetik organikoa, gure poltsaren ia erdia delako eta tratatzen errazena delako, baina tratamendurik eman ezean, ingurumenari kalte gehien egiten dion frakzioa delako (lixibiatuak, metano isurketak, usaiak,…) ñ Beste alde batetik, hondakin guztietatik proportzioan frakzio txikiena suposatzen duen errefusa. Gure hondakinen %10-15 besterik ez den horri, kontrol berezia egin behar diogu, zatirik txikiena den horretatik joaten bait zaizkigu birziklagarriak eta konpostagarriak diren lehengaiak. ñ Udal ordenantzak egin behar dira, udal askotan ordenantzarik ez bait dago eta bertan, hondakinak bananduta entregatzeko betebeharra argi geratu behar dug. ñ Betebehar edo derrrigortasun hori egingarria izan dadin, errefusaren gaineko kontrola izan behar dugu, ziurtatu behar dugu birziklagarriak eta konpostagarriak bertan ez daudela. ñ Errazena, sortzaile bakoitzari berea jasotzea, hau da familia bakoitzari berea. Hau ezinezkoa bada, sortzaile multzo jakin bati beraiena bilduko zaio


GIZARTE POLITIKA H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A

1. Gizarte zerbitzuen sistema publiko eta unibertsala sortzea. 2. Salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatzea. 3. Hiritar bakoitzari existentzia duina bermatzeko adinako baliabideak ematea. 4. Zainketen lanaren onarpena eta lan hauek duintzea.

n a g u s i a k

5. Zainketak libreki aukeratu eta egiten direla bermatzea. 6. Pertsona guztien integrazio osoa sustatzea, gizarte bazterketa eta desberdintasunei aurre eginez.

Gizarte zerbitzuak Ongizate Estatuaren oinarrietako bat dira eta eskubide unibertsal eta subjektibo gisa eratu behar dira. Hala eta guztiz ere, gizarte zerbitzu sistema ahul baten aurrean gaude, eskubide hauek bermatzeko gai ez den sistemaren aurrean: diru hornidura eskasa, pribatizazio maila altua eta lurralde desoreka izan ditu beti sistema honek. Errealitate honen aurrean, salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubide sozialak bermatuko dituen ardura publikoko eredu bat sortu behar dugu. Eskubide hauek modu eraginkorrean bermatzeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema publiko, unibertsal eta lurralde guztietan komuna sortzea dakar derrigor, Ongizate Gizartearen ardatz gisa. Gure ereduak berdintasun, justizia soziala eta aberastasun birbanaketa printzipioetara egokitu behar du. Gizarte politiken konpetentzia alorrak zainketen alderdi batengan du eragina, konkretuki, zainketa espezializatu eta intentsiboenengan. Testuinguru honetan, ezin da ukatu familia erdigune dela zainketen sisteman Hego Euskal Herrian eta, familien baitan, emakumeak dira batez ere lan hauek beren gain hartzen dituztenak. Errealitate hau ez da emakumeen aukeraketa libre baten ondorioa. Zainketen etika atzerakoi baten inposizioa da honen arrazoi nagusia eta honi gehitu egiten zaizkio sistema familiaristagoa edo ez hain familiarista sortzeko politika publiko desberdinek duten eragina. Egungo krisi egoera honetan, gainera, familiak dira ongizate kolektiborako ongizatean ardatz diren gaietan egiten diren murrizketa bortitzen kostea beren gain hartu dutenak, konkretuki, emakumeak. Egoera honen aurrean zainketa duinak eta kalitatezkoak eskatzen ditugu. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte zerbitzuetan soldata duinak izatea, langileei dagozkien lan baldintzak aitortzea eta ahaztu izan den gizarte sektore bat ikustaraztea. “Duintasuna� aipatzen dugunean esan nahi dugu eman eta jasotzen diren zainketen kantitatea nahikoa izatea eta kalitatezko zainketak izatea. Baina batzuek zainketa duinak izateak ezin du izan besteentzako zainketa ezegonkorren kontura, bokazio unibertsala izan behar dute. Alegia, zainketek egokiak eta libreki aukeratutakoak izan behar dute. Bakoitzak askatasuna eduki behar du erabakitzeko bere burua nola zaindu nahi duen edo norbera nola zaintzea nahi duen; edo nola, zenbat eta nor zaindu nahi duen bakoitzak. Askatasun erreala ezin da baldintza materialetatik banandu, hauek bermatuko baitute praktikan gauzatu ahal izatea. Gizarte existentzia bermatzeko nahikoa oinarri materialik ez duenak beste pertsona batzuei baimena eskatuz biziraun beharko du, eta, era berean, hauen borondatearen mendeko izango da. Horregatik, pertsona orok izan behar du existentziarako eskubidea bermatuko duen oinarri material minimoa lortzeko aukera, alegia, askatasuna modu oso eta errealean gauzatzeko aukera.


Diru sarrera faltak herritarren parte bat pobrezian nekez bizitzea dakar. Komeni da egoera hau gizarte bazterketatik desberdintzea, azken honek ez baitu dimentsio ekonomikoa bakarrik. Pertsona baten bazterketa definitzen dutenak enplegua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, gizarte harremanak eta partehartze politiko eta soziala dira, besteak beste. Horregatik, gizarte bazterketaren kontrako jarduerak gizarte zerbitzu, osasun, etxebizitza, hezkuntza edo enplegu politika integralen baitan artikulatu behar dira, bai eta hirigintza, garraio edo kulturatik ere. Inklusioa arautzailea izan daiteke –alegia, pertsonari bere desberdintasunei uko egin diezaien eska dakioke sozialki onartua izan dadin- edo pluraltasunari irekitako inklusioa izan daiteke, hau da, identitate eta bizimodu desberdinen -besteen identitate eta bizimoduak erasotzen ez diren bitartean onargarriakaldeko jarrera aktiboa duena. Beraz, desberdinen arteko harremanak saretzeko jarreran kokatzen gara eta ez gizartea bere osotasunean arautu eta berdintzeko posizioan.


GIZARTE POLITIKA H E R R I A L D E A LAN-EREMUAK

Gizarte Zerbitzuen sistema publiko eta unibertsala

NEURRI ZEHATZAK o

Gizarte zerbitzuei zenbateko ekonomiko nahikoa bermatzea.

o

Progresiboki murriztu pertsona erabiltzailearen aportazioa, sistemarako sarrera oztopatzen duelako: 1. Salbuetsita dauden gutxienekoen zabaltzearen eta osasun nahiz arreta prestazioen dohainekotasunaren bidez egin aurrera 2. Ekonomia ezkutuak lehia argi bat suposatzen duen zerbitzuen kasuan, pertsonaren ekarpenaren murriztea lehenetsi

o

Gizarte zerbitzuetan ekimen pribatua sartzeari mugak jartzea.

o

Gizarte zerbitzuen sistemaren izaera publikoa indartzea. Administrazio publikoa kudeaketa eta kontrolaren presentzia handitzea.

o

Gizarte zerbitzuen sistema bateratuagoak izatea lurralde eta udalen arteko desoreka eta desberdintasunak gainditzeko.

o

Gizarte partaidetza sustatzea gizarte zerbitzuen politika eta jarduerak osatu, kudeatu eta plangintza, garapen eta ebaluazio erabakiak hartzerakoan.

Arlo bakoitzerako aurreikusitako zerbitzuak bermatu, handituz kasuari badagokio. Bere probisioa ikuspegi deszentralizatu, komunitario eta gertutasunekotik garatuko da. o

Dauden estaldurak handitu zerbitzuetarako itxaron zerrenden murriztea lortzeko

Gune soziosanitarioa bultzatu. Sektorekako lan hitzarmenen sustapenean inplikazio aktiboa, bereziki, halakorik ez duten gizarte zerbitzuen alorretan. o

Neurriak jartzea sektore publikoko eta hitzartutako langileen arteko soldata desberdintasuna %20 baino baxuagoa izan dadin.

o

Dauden estaldurak handitzea zerbitzuetarako sarrerako itxaron zerrendak murrizteko.

o

Egoitza nahiz eguneko zentroek bete behar dituzten baldintzak onartu edo/ eta eguneratu: ratioen gehikuntza, zerbitzuak...


o o o o o o

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta sustatzea

o o o o o o

Babesgabeko egoeretan familia interbentzio programak bultzatzea. Egungo egoitza-harreraren eredua berrikusi: Programak, hezkuntzaestrategiak, perfil profesionalak, ratioak,... o Adin nagusitasunaren ostean gertatu daitezkeen gizarte bazterketa egoerak ekidin, emantzipazio baliabideen indartzearen bidez. o Familia harrerak sustatu: Harrera eredu desberdinak garatu (urgentziazkoa, profesionalizatua...) Harrerarako familien nahiz familia biologikoen atxikimendua bultzatu, jarraipen, prestakuntza eta laguntza neurriak ezarriz. o o

Haur eta nerabeen babesa

Zainketa informalak laguntzea etxera bisitak eginez. Espainiako Erreinuaren murrizketen aurrean, menpekotasunari dagokion politika propio bat izan Dependentzia Legeak barneratzen dituen eskubideen zabalpena menpekotasun gradu guztietara Prestazio eta zerbitzu ekonomiko desberdinen arteko bateragarritasunean eragin Prestazio ekonomikoen aurrean zerbitzuetarako sarrera lehenetsi. Prestazio ekonomikoei dagokienean berriz, Laguntza Pertsonalerako Prestazioa lehenetsi Familien Barruko Zaintzetarako Prestazio ekonomikoaren gainetik. Asistentzia pertsonaleko langileen kontratazio baldintzetan eragin langileen eskubide laboralak bermatu daitezen. Dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez profesionalen hitzarmene bereziaren harpidetza finantzatu Menpekotasun egoeran Iraupen laburreko zaintza sistemen konfigurazioa aztertu deskantsua indartzeko helburuarekin. Aldi baterako zerbitzuak sustatu. Protagonismo handiagoa ematea oinarrizko gizarte zerbitzuen aginduei, bereziki ahultasun egoeretan. Zaintzaile informalen formazioan txertatzea autozainketa eta zainketak banatzeko etxe barruko negoziaziorako formazioa ikuspegi enpoderatzaile batetik. Autonomia sustatu eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzea. Etxerako Laguntza Zerbitzua indartzea, honi funtzio desberdinak emanez, zerbitzuaren intentsitatea handituz eta prezio publikoa eta erabiltzailearen ekarpen maila jaitsiz.


o

Inklusio ez arautzailea

o o o o o o

Interbentzio eredu eta sarerako sarrera baldintzak egokitzea erabiltzaileen gizarte aldaketa eta profilera egokitzeko, arretarik gabe geratzeko egoerak egon ez daitezen. Egun eta gaueko arretarako baliabideen sorrera bultzatzea. Inklusio errekurtsoen deszentralizazioa herrialdeetan Bigarren mailako atentzio sarea profesionalez indartzea Kudeaketa autonomoa lortu dadin zainketa bereziak dituzten pertsonak laguntzeko programak indartzea. Osasun sailarekin batera buruko gaixotasun eta egoitza bazterketa duten profilen arreta egokia koordinatzea. Preso nahiz preso ohiei zuzendutako errekurtsoak handitu


Egungo Gizarteratze Errenta arautzen duen Legea aldatu eta urratutako eskubideak berreskuratu. Oinarrizko errenta 18 urtetik aurrera Egoitza akreditazio denbora jaitsi: urte bat. Emate epeak murriztu. Oinarrizko Errentaren zenbatekoaren errebalorizazioa eta handitzea Langabeziak irauten duen bitartean nahiz nahikoa sarrera ekonomiko ez dagoen kasuetan bere iraupena bermatu Babes-sisteman egon diren eta desistituzionalizazio eta autonomia prozesuetan aurkitzen diren gazteei oinarrizko errenta aitortu. Oinarrizko Errenta bermatu, pobreziak markatuak dituen familien egoerak babesik gabeko egoeretatik ateratzeko. - Pentsiodun pertsonek gutxienez Oinarrizko Errentaren baliokidea izango den pentsioa izatea bermatu. - Etxebizitzetarako prestazio osagarriak onartu. - 65 urtetik gorakoentzako aparteko laguntzen zabalpena (audifonoak, betaurrekoak...). - Herritarren eskubide berriak irabazten goazen marko horretan aurrera egiten dugun bitartean, Baldintzapeko gutxieneko errenten Euskal Sisteman epe labur nahiz ertainerako erreformen beharra planteatzen dugu. - Epe laburrean: - 18/2008 Ley de Garantia de ingresos y la inclusion socioal-ek jatorriz ezarritako estaldura maila berreskuratu. - 18/2008 Legean barneratutako prestazioen %7aren jaitsiera baliogabetu. - Krisi ekonomikoaren ondorioz sortutako errealitate berrietara egokitu: zor egoeren aldi baterako babesa areagotu eta soldataren ez kobratze kasuei estaldura eman. - Gutxieneko diru-sarreren zenbatekoak doitu familia unitatearen tamainaren arabera; horrela, haurren pobrezia indizeak murrizteko. - Jasotzeko adina 18 urtera jaitsi. - Lanbidek eskubideen murriztaileak edo mugatzaileak diren aginduak zuzendu behar ditu. Batez ere, Legearen aurkakoak direnak. - Prestazio ekonomikoen gestioan Lanbiden egon daitezkeen kolapso egoeren aurrean, berehalako neurriak hartu behar dira herritarren eskubideak bermatzeko. Beharrezkoak diren baliabide pertsonal, tekniko nahiz ekonomikoak jarriko dira indarreango legedia bete ahal izateko, epe eta prozedurei dagokienean, nahiz behar egoeran aurkitzen diren pertsonek merezi duten besteko arreta izan dezaten. - Foru Aldundiek “gutxieneko diru sarreren errentaren� osotasuneko gestioa bere egin. - Etxebizitzarako Prestazio osagarriak diru sarrerak bermatzeko errentatik bereizi. Elkarbizitza unitateko pertsona kopuruen arabera handitu. o

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7.

Pobreziaren kontrako borroka


Indarkeria matxistari aurre eginez

o

Arreta zerbitzuak indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeak ahalduntzera bideratu..

o

Indarkerai matxistari aurre egiten dioten emakumeenganako arreta zerbitzuak giza baliabide nahiz aurrekontu egokiez hornitu. Biolentzia matxistaren biktimei zuzendutako errekurtsoak, gutxienez, hiru zerbitzutan antolatuko dira: zerbitzu sozio juridikoa, arreta psikologikoaren zerbitzua eta harrera eta esku-hartze psikosoziala.

o Â


UDAL ETA FORU BARNE MAILAKO LAN HARREMANAK H E R R I A L D E A

OINARRI IDEOLOGIKOAK I D E I A n a g u s i a k

1.- Gure herrien beharretan oinarritutako administrazio eredua eraiki behar dugu, herrietatik abiatuta. 2.- Madriletik Udal Administrazioa murrizteko helburuarekin egiten ari diren urratsak ez dute gure herriek behar duten administrazio ereduarekin bat egiten. 3.- Udalek kalitatezko zerbitzuak eskaini behar dituzte, Langileak, helburu horren norabidean subjektu aktibo izan behar dute. 4.- Bai Udalak, instituzio gisa, baita langileek ere, eskubideak zein betebeharrak dituzte, elkarrekin jardunean garatu beharrekoak. 5.- Zerbitzu publikoen eredu garden, euskaldun eta eraginkorra eraikitzen joateko hautua egin behar dugu.

Zerga politikaren helburua nagusia baliabideak biltzea da. Zerga politikaren gakoa da, beraz, diru horiek biltzeko modua, hau da, ze printzipioen arabera biltzen da. Bestelako helburuak gastuarekin lotuta daude; edo oso garrantzi gutxi dute. Nola bildu behar da dirua: - ekitatea oinarria: berdin irabazten dutenek berdin ordaindu beharko lukete, nahiz eta irabazi edo errenten jatorria ezberdina izan (Ekitatea) (soldata jaso edo interesak kobratu adibidez; kopurua berdina bada, berdin ordaindu) - progresibitatea. Ahalmen ekonomikoa handitzen den neurrian, ekarpena ez da proportzionala izan behar (portzentaje berdin bat) baizik eta handitzen joan behar duela, gehien duenak ekarpen handiagoa egiteko. - Berdintasuna. Pertsona guztiek tratamendu berbera jaso behar dute Ogasunaren aldetik. Horretarako pribilegioak ezabatzea ezinbestekoa da (aitorpen konfidentzialak,‌). Tratamendu berdina izanik, iruzurraren aurrean exijentzia handitzen da, ez dago aitzakiarik Gastu politika: - Gardentasuna. Herritarrek jakin behar dute zertan eta nola gastatzen da dirua. Hori ezagutzera ematen den neurrian, iruzurra egiteko aitzakiak desagertzen dira. - Nahikotasuna. Baliabide nahikorik bildu behar dira gizartearen oinarrizko zerbitzuak bermatu ahal izateko. Sektore publiko indartsuak jendartea egituratzen du. Horrelako sektore publikoa osatzeko zerga erreforma ezinbestekoa da, baliabide gehiago lortzeko eta era berean zerbitzu sozial zabalagoak antolatzeko - Gastuaren lehentasuna: Urteetan aurrera eraman diren gastu politiken ondorioz eta egun topatzen


ditugun aurrekontuen aurrean zaila suerta daiteke gastu politikaren lehentasunak definitzea. Edonola ere, EHBildurentzat, zerbitzu publikoak bermatzea eta gastu soziala lehenestea izango da gure gastu politikaren oinarria.

Zerga politikaren emaitza Baliabideak biltzen diren eta gastatzen diren moduen arabera, aberastasuna birbanatzen da: gehien duenak ekarpen handiagoa egiten du eta itzulkin txikiagoa izaten du. Gutxi duenak, alderantziz. Horrela, zerga politika eta gastu politika ezberdintasun sozialak gutxitzeko tresna garrantzitsuak dira.


UDAL ETA FORU BARNE MAILAKO LAN HARREMANAK H E R R I A L D E A

LAN EREMUAK

NEURRI ZEHATZAK Errebertsio prozesuak Udalean errebertsioaren gaia aztertuko da. - Azterketa hori egin ondoren, errebertsio plan bat konpartituko da adostasuna erdiesteko jarrera eta asmoz. - Aztertu beharko da errebertsio prozesuak bultzatzeko zer aukerak dauden eta horren araberako planak prestatu. Pribatizatuta jarraituko duten zerbitzuak.

ZERBITZU PUBLIKOEN EREDU BERRIA

Halabeharrez, atzetik pribatizatuta datozen hainbat zerbitzu, pribatizatuta mantentzea beste erremediorik ez dugu izango. Kasu hauetan, baldintza pleguetan honako oinarri hauek izango ditugu argi: § Dagokion Euskararen hizkuntza eskakizuna izateko prestakuntza § Zerbitzuen kalitatea. § Lan osasuna. § Subrogazioa enpresa pribatutik pribatura. § Lan baldintza duinak bermatzen direla

PARTE-HARTZEA

ZERBITZUAREN ETA LAN BALDINTZA KALITATEA HOBETZEKO URRATSAK

Eremu guztietan partehartzea bultzatu behar dugun bezala, udalak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko eta langileak nork bere funtzioan lan giro hobeagoan aritzeko, instituzioaren eta Langile Batzordearen arteko komunikazioa, informazioa eta harremana hobetzea izango da helburua. Lantokiz lantoki arlo bakoitzaren diagnostikoa egin eta horien araberako urratsak definituko dira: ñ Euskararen Erabilerako Normalizazio Planak ñ Laneko Arriskuen Prebentzio Planak ñ Laneko Arriskuen Ebaluazioak diziplina guztietan ñ Aukera Berdintasunaren inguruko diagnosiak ñ Euskara, Berdintasuna eta Prebentzioaren gaiak instituzioetan lantzeko teknikariak kontratatzea… ñ Langileen ekarpen iraunkorrak jasotzeko aukerak aztertzea


Erakunde guztietan euskararen erabilpenaren diagnostikoa egingo da: erakundearena zein norbanakoena. Horretarako parte-hartzea ezinbestekoa da. Euskararen normalizaziorako plana ezin da izan lan tekniko hutsa. Beraz, euskararen normalizazioa bultzatuko duten guztien parte-hartzea eta horien lidergoa bultzatuko da.

EUSKARAREN ERABILERAKO NORMALIZAZIO PLANAK

Zerbitzuak euskalduntzeko Planak negoziatuko dira eta martxan jarri. Erakunde, zerbitzu edo atala da normalizatu behar dena, ez soilik langileak. Normalizazioaren oinarria da zein hizkuntzatan funtzionatzen duen erakundeak eta ondorioz, zein hizkuntzatan eskaintzen duen zerbitzua. Plan horien betetzeari jarraipena egiteko bitariko batzordea jarriko da martxan. Lanpostu bakoitzari dagokion euskara maila bermatuko da. Hizkuntz eskakizunek (HE) derrigortasun dataz gain, benetako gaitasuna bermatu behar dute, eta bai kanpo zein barne kontratazioetan hizkuntza irizpideak lehen lerroko irizpideak izango dira. Beraz, sortuko diren lanpostu berri guztietan HEren derrigortasun data igarota egongo da. Pribatizatutako zerbitzuen publifikazioetatik eratorritako lanpostu berrien kasurako tratamendu berezia egingo da. Instituzioaren barruan Aukera Berdintasunari buruzko egoeraren diagnostikoa egin. Diagnostikoaren arabera Plana prestatu eta martxan jarri

BERDINTASUNA

Aukera Berdintasunaren inguruko aholkularitza lanak kontratatzeko beharra izanez gero, lehentasuna emango zaio zuzeneko kontratazioari edo mankomunitate mailako soluzioei. Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen betetze mailaren inguruko diagnostikoa egin eta horren araberako Planak diseinatu. Erakunde guztietan Prebentzio Plana eta Laneko Arriskuen Ebaluazioa (4 diziplinetan: Segurtasuna, Higiene, Ergonomia eta Psikosoziologia) eginda egongo da. Baita ere prebentzio neurrien planifikazioa.

SEGURTASUNA ETA LAN OSASUNA

Laneko Arriskuen Prebentzioa Erakundearen Kudeaketan integratuta egongo da. Hau da, antolatu, agindu edo egiten diren lan guztietan laneko arriskuen prebentzioa kontuan izango da. Arrisku psikosozialen prebentzioarekiko konpromisoa hartu behar dugu, langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuarekin.


Instituzioaren aldetik erosketa publiko eta kontratazioetan klausula sozialak txertatzeko konpromisoa hartuko dugu.

KLAUSULA SOZIALAK

Klausula horien arabera, dagokion arloko hitzarmenarekiko konpromisoa, ingurugiroaren bermerako neurriak, hizkuntza irizpideen betetzean, berdintasuna bermatzeko urratsak eta ezgaituek lan merkatuan txertatzeko konpromisoetan sakontzea beharrezkoa ikusten da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.