Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1

I NG I NGURUMENA HAUTESKUNDEPROGRAMA2012


AB HA

ING Ingurumena

EO ING Ingurumena

IND EB

EH BILDU-REN PROPOSAMENAK EUSKAL HERRIA EKOLOGIKORA TRANTSIZIOA EGITEKO

HN HKK OS JS KH KH

61

Zibilizazio materialistaren eta kapitalistaren krisi-egoera historiko batean bizi gara, eta bertan, nabarmen larriagotzen dira kontraesan ekonomikoak, sozialak eta ekologikoak. Euskal Herria, planetako gainerako herriak bezala, bidegurutze batean aurkitzen da, eta beraz, bi aukeraren artean hautatu behar du, hots: ekologikoki eutsiezina den egungo ereduan jarraitzea, ala beste eredu ekonomiko ekologiko batera iragateko oinarriak ezartzea. Eredu ekonomiko berri hori orekan egongo da gure ingurunearekin, eta naturarekiko errespetuaren premisan oinarrituko da, pertsona guztien aurrerapen erreal eta inklusiboa lortzeko. EH Bilduk egungo eredu kontsumista eta neoliberaletik askatzea proposatzen du, eredu horren helburu nagusia finantza-kapitala pilatzea baita eta, horretarako, beharrezko baitu hazkunde ekonomiko mugagabea; noski, bide horrek talka egiten du naturak dituen berezko mugekin. Egungo eredu ekonomikoak tokian tokiko ekosistemen eta, oro har, planeta osoaren osasunerako muga kritikoak gainditu direla erakusten duten zantzu argiak utzi ditu. Guk beste ekonomia-eredu baten alde egiten dugu, naturarekiko errespetua eta naturabaliabideak baliatzeko eta erabiltzeko bidezko banaketa oinarri izango dituena; natura-baliabide horiek, hain zuzen, aurreko belaunaldiek utzi dizkigute oinordetzan eta, aldi berean, gure ondorengo belaunaldiei maileguan hartu dizkiegu. Azken batean, ingurumen-justizia adierazten du. Mendebaldeko ekonomia garatuenen egungo ekonomia-krisiaren egoerak lotura estua du ingurumenaren, elikaduraren eta energiaren krisi orokorrarekin. Atzeraelikadurako prozesu bat da, eta sorburu komun bat du: kapitalaren pilatze-ereduaren iraunkortasun eza. Garapenean oinarritutako eredu baten aurrean, are beharrezkoagoa da ingurumena zaintzea, ongizate-egoera lortzeko oinarrizko osagaitzat, eta beste ingurumen-politika batzuk sustatzea, sozialki bidezkoak eta ekonomikoki bideragarriak direnak. Sinetsita gaude pertsonen aurrerabidea ahuldu egiten dela kontsumoan eta


Ingurumena

ING

indibidualismoan oinarritutako ereduan; beraz, EH Bilduk iraunkortasun ekologikoa hartzen du kudeaketarako eta jardun politikorako premisatzat. Era berean, eragile ekonomikoei eta gizarte-eragileei –azken batean, herritarrei– eskatuko diegu, benetako ingurumen-kontzientzia garatzeko eta, beste gizarte-eredu baterako bidean, trantsizio txukuna, ausarta eta bideragarria lortzeko; gizarte-eredu horretan, zuzentasuna, justizia eta ongizatea naturaren muga fisikoekin bat datorren natura-baliabideen kontsumoan oinarrituko dira. Horretarako, nahitaez ikuspegi kritikoa duten herritarren laguntza lortzen saiatuko gara; beraz, ezinbestekoa izango da herritar horiek informatuta egotea eta proposatzen diren ingurumen-erronken berri izatea, bai eta ekonomia ekologikoa lortzeko bidean emango den prozesu eraldatzaile horren parte izatea ere. Beraz, EH Bilduk kontsumismoan oinarritutako balioak komunitatean oinarritutako balio bihurtzeko ahalegina egingo du, eta horretarako, noski, ezinbestekoa da taldeko konpromisoa. Pertsonak beharrezko eraldaketa ekologikoaren subjektu diren ideia bultzatzen dugu; hau da, natura suntsitzen duten ereduei aurre egiteko eragile aktiboak dira pertsonak eta, horrenbestez, planeta defendatzeko subjektu aktiboak, betiere testuinguru global batean herri gisa dugun ikuspegia oinarri hartuta. Jakitun gara eraldaketa hori gauzatzeko ezinbestekoa dela trantsizioko ibilbide zehatz bat izatea; programa honetan, beraz, EH Bilduren apustua zehazten duten 20 proposamen ezarri ditugu, aurrerapen sozialean eta ekonomikoan oinarritutako etorkizuna, bideragarria, solidarioa eta ingurumenarekiko errespetuzkoa, bermatuko dutenak.

1. INGURUMEN ETA NATURA-BALIABIDEEN ZAINTZA, HERRIARENTZAKO INBERTSIO ESTRATEGIKO MODUAN

EAEko ingurumenaren egungo egoera orokorrak zantzu kezkagarriak ditu. EAEn, oraindik ez da lortu garapen iraunkorra erdiesteko xedea, hainbat administraziok, programen, planen eta araudien bitartez, konpromiso ugari hartu arren. EH Bilduk 5 jarduera-eremu azpimarratzen ditu: (1) naturaondarea (biodibertsitatea, ura, lurzorua eta airea) kontserbatzeko ekintzak; (2) klima-aldaketaren aurkako borroka eta haren eraginekiko prebentzioa; (3) ingurumenaren zerga-sistema integrala, printzipio hau oinarri hartuta: kutsatzen duenak ordaindu egiten du, eta zerbitzu ekologikoak ematen dituenak, kobratu; (4) gobernantza publikoa eta administrazio-berrantolaketa, ingurumenaren kontserbazioa aintzat hartuta; eta (5) kontsumo arduratsua eta ingurumenerako iraunkorragoak diren ekoizpen-prozesuak sustatzeko politikak, erabilera-kultura eraldatzea eta hondakinak, baliabidetzat hartuz, balioan jartzea barne. Jarduera-eremu horiek, halaber, lurralde-antolamendurako, mugikortasunerako eta energiarako politiketan sartuko dira.

62


AB HA

PROPOSAMENAK 1.1. Zerga-arloko beste eredu bat garatzea, ingurumen-oinarriak aintzat hartuta

EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK

Xedea da zerga-arloko beste eredu bat ezartzea, ingurumen-alorreko zergaegitateetan oinarritua, helburu hauek lortzeko: (1) kanpoko ingurumen-kostuak nazioartekotzea; eta (2) pizgarri ekonomikoen bidez, ingurumen-eragin kaltegarriak sortzen dituzten jokabideak modu eraginkorrean ezabatzea eta pertsonen nahiz enpresen gizarte-erantzukizuna bultzatzea. Zerga-ezarpena finalista izango da, EAEn dauden ingurumen-pasiboen lehengoratzea finantzatzeko, hots: kutsatutako lurzoruak, ibai eta baso asaldatuak, narriatutako atmosfera eta soinu-kalitatea, desagertzeko zorian dagoen lurreko eta itsasoko biodibertsitatea, eta narriatutako paisaiak. Koherentziaz, zerga-esparru berriaren xedea izango da progresiboki ingurumenerako kaltegarriak diren kredituak eta gastu fiskalak desagerraraztea, adibidez: energia, garraio eta azpiegitura esparruetan daudenak.

1.2 Araudia eguneratzea eta ingurumen-administrazioa birdiseinatzea

OS JS KH KH

63

Ingurumena babesteko eta kudeatzeko ezinbestekoa da gobernu publiko eraginkorra izatea. Araudiak eta erregulazioak, unean-unean, ingurumenaren babes eta kudeaketa premietara egokitu behar dira. Horrenbestez, Euskal herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legea berrikustea eta aldatzea proposatzen dugu, helburu hauek lortzeko: (1) Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-administrazioak dituen ahalmenak handitzea, sektore-politikek beharrezko iraunkortasun estandarrak lortu ahal izateko; (2) Europar Batasuneko ingurumen-politikan indarrean dauden xedapenak modu integratuan sartzea; (3) administrazioa berrantolatzea, batetik, subsidiariotasun-printzipioa oinarri hartuta, bikoiztasunik ez izateko eta kudeaketa-kostuak arrazionalizatzeko, eta bestetik, jarduera ekonomikoen eta gizartearen parte-hartzearen onerako, administrazio-izapideak errazteko eta bizkortzeko; (4) zaharkituta gelditu den Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratuaren eredua gainditzea, eta Ingurumen Ebaluazio Estrategikora egokitzea; eta (5) ingurumen-oinarriak dituen zerga-arloa babestea.

1.3. Ekoizpen sistema iraunkorragoen eta kontsumo arduratsuaren alde egitea

Gobernu publiko eraginkorra ezinbesteko baldintza da merkatuko akatsak zuzentzeko eta birbideratzeko. Nolanahi ere, antolamenduko eta ingurumena babesteko ekintzarik ezin da gauzatu gizarte-eragileen eta eragile ekonomikoen parte-hartzerik eta laguntzarik gabe. Hori dela eta, herritarrak behar


Ingurumena

ING

bezala informatu eta sentsibilizatu behar dira beren kontsumo eta mugikortasun erabakiek egungo eta etorkizuneko ingurumenean dituzten ondorioen gainean. Eragile ekonomikoek, halaber, argibide zuzenak jaso beharko dituzte, lerroan egiten dituzten ekoizpen-prozesuak ingurumena babesteko eskakizunetara egokitzeko. EH Bilduk ahalegina egingo du ekoizleek eta kontsumitzaileek gure aztarna ekologikoa murrizten esku har dezaten, aztarna hori iraunkorragoa eta solidarioagoa bihurtuz.

1.4. Hondakin kudeaketa integralaren, iraunkorraren eta arduratsuaren alde egitea

EH Bilduk baliabideen ekoizpen eta kontsumo-prozesuen ondoriozko hondakinak modu hierarkizatuan tratatzearen alde egiten du; hau da, hurrengo hiru arauak jarraituz: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Gainera, laugarren arau bat gehituko dugu: produktuak birdiseinatzea. Zero Zabor politika aurreratuak ezarriko ditugu, eta hondakin-kudeaketan hierarkia komunitarioa lehenetsiko dugu. Horretarako, hondakin-sorkuntza fiskalizatzea proposatzen dugu, sozialki bidezkoagoa den sistema baten bidez, prebentzio-ekintzak eta jarduera egokiak finantzatzeko diru-bilketa nahikotasuna xede duena. Era berean, ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan inbertsioak egitea bultzatuko da, beste diseinu-mota bat sustatuko duena: iraunkorragoa, ez hain toxikoa eta birziklapena erraztu, erabilitako lehengaiak murriztu eta programatutako zaharkitzearen aurka borrokatuko duena, produktuek gehiago iraun dezaten. Beraz, birziklatu edo konpostatu ezin diren hondakin saihestezinak gutxitzea sustatuko da. Osasun publikoa bermatze aldera, baliabideak erraustea ez den beste aukera bideragarriak bultzatuko dira, Europar Batasunaren arauei jarraiki, kudeaketa-estrategia zaharkitua eta aurrerago aipatzen diren hiru arauekin bateraezina dela uste baita. Horrenbestez, hondakin kudeaketa integrala bultzatuko dugu, jakinik birziklapenaren alde emandako urrats bakoitzak ekonomia-dinamismo handiagoa adierazten duela; hau da, lanpostu gehiago eta zerbitzu eta hornidura-enpresa berriak sortzea, eta tokian tokiko ekonomiak bultzatzea.

64 1.5. Natura-ondarearen kudeaketa eraginkorra eta zuzena sustatzea: biodibertsitatea, ura, lurzorua eta airea

EH Bilduk biodibertsitatea lehengora ekartzea eta kontserbazio-egoera onean egotea sustatuko du. Biodibertsitatea gizakion ongizaterako beharrezko natura-kapitaltzat hartuko dugu, izan ere, ordezkaezina da naturak ematen dizkigun zerbitzuak sortzeko, elikadura-kontsumoaren bideragarritasunari eusteko (nekazaritza eta arrantza), eta gizartea baldintzatzen duten natura-prozesuak (klima, higadura-kontrola, eta uraren eta airearen kalitatea) erregulatzeko. Horrenbestez, helburua da biodibertsitate-galera geldiaraztea (baliabide genetikoak, espezieak, habitat naturalak eta ekosistemak), agrobiodibertsitatea barne, eta lurzoruak eta itsas eremuak kontserbatzeko politika eraginkorrak gauzatzea. Ildo horretan, agrobiodibertsitatearen kont-


AB HA EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

65

serbazioa eta habitaten lehengoratzea azpimarratuko dira. Horretarako, neurri horizontalak ezarriko dira lurralde eta hirigintza-antolamenduetan, azpiegituretan, nekazaritzan, basozaintzan, ehizan eta arrantzan, Biodibertsitatearen Estrategia eta Natura Ondarearen Lege berria (Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legea ordezkatuko duena) onartuz, lehorreko eta itsasoko Natura 2000 sarea eta Korridore Ekologikoen Sarea aintzat hartuta; horien plangintza lehenetsiko da, eta finantziazioa eta hedapena ere handitu egingo dira. Era berean, Animaliak Babesteko 6/1993 lege zaharkitua ordezkatuko duen lege berri bat behar da, animaliei ematen zaizkien tratu txarrak babes handiagoko ikuspegitik lantzeko. Aurrera egingo da uraren eta lurzoruaren kudeaketa iraunkorra lortzeko bidean, ekosistemako zerbitzuak hornitzeko oinarrizko baliabidetzat hartzen baitira. Uraren kudeaketari dagokionez, EH Bilduk EAEko lurralde guztia barne hartuko duen mugape hidrografiko bakarra ezartzea sustatuko du, koordinazioa, administrazioen arteko lankidetza, gardentasuna eta herritarren partehartzea bermatuz. Horrez gain, uren kalitatea hobetzeko neurriak bultzatuko dira, Uraren Esparru Zuzentarauko irizpideen ildoan (esaterako, saneamenduarloko jarduketak); horretarako, tokian tokiko administrazio arduradunari behar duen laguntza emango zaio. EH Bilduk konpromisoa hartzen du, halaber, hornikuntza, arazketa eta saneamendu arloko prezioak eta tarifak bateratzea bultzatzeko, lurralde edo sektore arteko solidaritate-printzipioak eta kostuen berreskurapena aintzat hartuta. Era berean, arroak, akuiferoak eta ur-bilketak babesteko politika sustatuko dugu. Hala nola, ur-bilketa tokiak dibertsifikatzea sustatuko dugu. Eskaeraren kudeaketaren bitartez, bereziki indarra jarriko dugu kontsumo arduratsua sustatzean eta hain garrantzitsua den baliabide honen erabilera arrazionala egitean. Horretarako, kontrolatu gabeko ur kantitate handia ez galtzeko neurriak bultzatuko ditugu. EH Bilduk lurzoruaren erabilerarako egungo politikak birbideratuko ditu, desintentsifikazioaren bidean, baso, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan, bereziki; horrela, lurzoru horien ekonomia eta ingurumen errentagarritasuna hobetzea lortu nahi da. Hau da, lurzoruen erabilera biodibertsitatearen kontserbaziorako eta landa-eremuen garapenerako eragile nagusi bihurtu nahi da; horretarako, beraz, landa-eremuetan, herritar guztientzako ingurumen ondasunak eta zerbitzuak ekarriko dituzten enpleguak sortuko dira. Atmosfera-kutsaduraren prebentzioan, monitorizazioan eta kontrolean ere eragingo da. Esate baterako, "emisio baxuko eremuak" edo ibilgailu kutsatzaileen erabilera mugatuko den inguruak sortzea proposatuko da, partikula finen, nitrogeno-dioxidoaren eta ozonoaren emisioak direla-eta, pertsonen eta ekosistemen osasunean eragin handiagoa izateagatik.

1.6. Berotegi fektuko gasen (BEG) emisioak arintzeko eta klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko politika aktiboak bultzatzea

EH Bilduk 2013-2020 aldirako Klima Aldaketaren Euskal Plana onartzea proposatzen du. Planean, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzeari dagokio-


Ingurumena

ING

nez ze helburu ditugun eta ze neurri hartuko diren zehaztuko dira, Kiotoren ondorengo etapako helburu orokorrak lortzen laguntzeko, Europar Batasuneko estrategiarekin bat eginez (hots: berotegi-efektuko gasen emisioak %20 gutxitzea 2020rako, %30 2030rako eta %80 2050erako). Horrez gain, egokitzapenerako plangintza espezifiko bat izango du, EAEk klima-aldaketaren aurrean duen zaurgarritasuna gutxitzeko. Horri dagokionez, EH Bilduk premiazkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen ditu esku-hartze hidraulikoak, urpean gelditzeko arriskua arintzeko; hain zuzen ere, urpean gelditzeko arriskua ebaluatzeko dokumentuetan arrisku handikotzat (betiere urpean gelditzeko arriskua ebaluatzeari eta kudeatzeari buruzko Europako Zuzentarauan zehaztutako baldintzen arabera) definitu diren hiritartutako eremuetan. Horrez gain, guretzat funtsezkoa da natura-ekosistemek eta ibai-arroek egokitzapeneko prebentzio-politiketan duten funtzioaren ikuspegiari beste bultzada bat ematea. Era berean, Arreta Printzipioan oinarrituta, luzamendu bat ezarriko da karbonoa hartzeko eta biltzeko teknologiak erabiltzeari dagokionez, garapen teknologiko horrek ingurumenean dituen arriskuei buruzko behar beste informazio izan arte.

2. ENERGIA-ERRONKA: ENERGIA EREDU IRAUNKOR BATERANTZ

Euskal egitura sozioekonomikoa petrolioaren ugaritasunaren paradigman bermatzen da. Nolanahi ere, azken urteetan, gelditu egin da energia mota horren ekoizpena, eta hurrengo urteetan, beheraka hasiko da; horrek, mundu-mailako energia-krisia eragin dezake, eta noski, euskal gizarteari ere eragingo lioke. Erregai fosilekiko dugun mendekotasuna oso larria da: petrolioak energiaren barne-kontsumo gordinaren % 40 du, eta erregai fosilen multzoak, % 80. Gainera, euskal ekonomia-jarduerari eusteko behar den energiaren % 95, gutxi gorabehera, beste lurralde batzuetatik ekarri behar da. Hala ere, ia politika publiko guztiak (garraioa, lurralde-antolamendua, energia, industria eta abar) diseinatzean, ez da kontuan hartu etorkizunean energia-urritasuna izateko aukera. Testuinguru horretan, euskal ekonomiaren zenbait ezaugarri (adibidez, energia-mendekotasuna, intentsitate energetikoa eta errepide bidezko garraioaren nagusitasuna, edo zenbait sektoretako jarduerek erregai fosilen prezioekiko bereziki sentiberak diren produktuekiko duten lotura) mehatxu izugarria dira Euskal Herriak aurrera egin dezan. Bestalde, ezin dugu ahaztu euskal energia-sistemak ingurumen eragin izugarriak sortzen dituela berotegi-efektuko gasen eta pertsonen nahiz ekosistemen osasunerako kaltegarriak diren substantzien emisioei dagokienez, bai Euskal Herrian bai mundu osoan. Gainera, kontsumitzen dugun ia energia guztia gure mugetatik kanpo sortzen denez, energia hori sortzen den lurraldeetan gertatutako gizarte eta ingurumen eraginen erantzule ere bagara.

66


AB HA EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

67

2.1. EAEko energia mendekotasuna eta ekonomia garapena banantzeko trantsizio eredu baten plangintza publikoa egitea, gainerako arloko ketan energia erronka aintzat hartzen duena; bereziki, honako sektore hauetan: garraioa, hirigintza-diseinua, lurralde antolamendua, ikerkuntza eta industria Helburu hau gobernatze eredu publikoan oinarrituko da, energia Euskal Herrirako baliabide estrategikotzat kudeatzeari dagokionez, eta beste energia eredu bat bultzatuko da, ekonomia garapena eta energia kontsumoa, polikipoliki, banantzea helburu izango duena (energia kontsumoa % 20 gutxitu nahi da 2020rako eta % 30 2030erako); bestalde, Euskadiko eta Europako egungo energia estrategietan 2020rako zehazten diren helburuak betetzea bultzatuko da, hots: energia eraginkortasuna % 20 handitzea, energia berriztagarrien kontsumoa % 20 handitzea eta berotegi efektuko gasak % 20 gutxitzea. 2.2. Deskarbonizazioan, deszentralizazioan eta ingurumenerako iraunkorra den energia berriztagarrian oinarritutako energia-ereduaren aldeko konpromisoa hartzea Energia-ekoizpen banatuko teknologiak ezartzea proposatzen dugu, energia berriztagarrien bidezko sorkuntzaren ezarpen handiaren inguruan egituratutako sareetan oinarrituta; horrela, aldi berean murriztuko dira energia-erabilerak eragiten duen ingurumen-inpaktua eta euskal etxeetako eta udalerrietako energia-faktura. Horrez gain, industria egitura bat eta lanpostuak sortzea bultzatuko dugu. Horretarako, energia eolikoaren beste sektoreko lurralde-plan bat idatziko da, energia horrek EAEn duen hedapena desblokeatuko duena, printzipio hauek oinarri hartuta: parte-hartzea, ingurumenarekiko errespetua eta onuren sozializazioa. Energia berriztagarrien (eguzki-energiak barne) deszentralizazioa energia-mota horien beste balio erantsi bat da. Energia-eredu berri baten aldeko apustuak beste oinarri hauek ditu: (1)Euskal Herrian dagoen nuklearren aurkako tradizioa eta Santa Maria de Garo単a zentrala desegitea exijitzen duen jarrera agertzea, baita Espainiako Estatuan eta Europar Batasunean daudenak ere; (2) gas ez konbentzionala esploratzeko eta ustiatzeko proiektuak (frackinga) geldiarazteko beharra; eta (3) zerga-ezarpen progresiboa ezartzea, EAEn egiten den jatorri fosileko energia-kontsumoaren mailen arabera. 2.3. Energia-eraginkortasunaren plan nazional bat ezartzea eta energiaeredu justu eta berdintasunezko baterantz aurrera egitea Neurri horien azken helburua da energia-aurrezpena sustatzea, energiaren gehiegizko kontsumoa ezabatzea eta kolektibo ahulenen eskuragarritasuna bultzatzea. Energia-kontsumoa gutxitzeko bidean aurrera egiteko, EH Bilduk proposatzen du industrian energia-aurrezpena sustatzea eta zerbitzuen eta egoitzen sektorean ahalegin handiagoa egitea, energia-auditorien programa baten bidez eta kontsumoa murrizteko laguntzak emanez. Modu osagarrian, energia-eredu justuagoa eta zuzenagoa sustatuko duten programen garapena bultzatuko da, txartel energetikoaren eredu malgua ezarriz; txartel horren bidez energia-eskaera gutxitzea eta energiak dituen mugen inguruan gizartea kontzientziatzea lortu nahi da, gehien kutsatzen duenak gehiago ordaintzen duen printzipioa oinarri hartuta. Aldi berean, baliabideak birbanat-


Ingurumena

ING

zeko sistema bat ezarriko da, talde ahulenek energia erabiltzeko aukera handiagoa izan dezaten eta energia-pobreziako poltsak sor ez daitezen. 2.4. Karbono urriko teknologien ikerkuntzarako, garapenerako eta berrikuntzarako (I+G+b) inbertsioak bultzatzea eta energia-azpiegitura sendotzea, energia-hornidura bermatzeko Energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren alorreko irakaskuntzari, ikerkuntzari, garapenari eta berrikuntzari bultzada handiagoa emango zaio, lanbide-heziketan, unibertsitateetan eta ikerkuntza-zentroetan. Hori guztia industria-sektorearekin lankidetzan egingo da. Horrenbestez, energia-prezio altuekiko zaurgarritasunaren azterketak egin behar dira, bai eta herrialde osorako, eta sektorerako, trantsizio-estrategiak zehaztu ere. Halaber, transferentzia teknologikoa erraztuko zaie pobretutako herrialdeei energia berriztagarrien eta eraginkortasunaren alorrean, baldintza justuekin, eta eragindako zor ekologikoaren ordain gisa.

3. MUGIKORTASUN-EREDU IRAUNKOR BATERANTZ: GARRAIOAREN ETA HAREN AZPIEGITUREN KUDEAKETA BERRIA

Euskal Herrian, egungo garapen-ereduaren iraunkortasun ezan garraioak duen eragina nabarmena da. Errepide bidezko garraioaren nagusitasunak (autoak pertsonen garraioan, zein kamioiak salgaien garraioan) areagotu egin ditu gizarte, ingurumen eta ekonomia arazoak, esaterako: natura-baliabideen kontsumoaren gorakada (lurzorua eta energia, bereziki), emisio kutsagarriak, klima aldaketa, zarata, istripuak, espazio publikoen galera eta segurtasun eza. Kontuan izan behar dugu egungo garraio-ereduak zulora garamatzala, geroz eta urriagoa den baliabidearekiko (petrolioa) erabateko mendekotasuna aintzat hartzen badugu. Gainera, oso esanguratsua da, EAEn, garraio-azpiegituretarako lurraldearen okupazio-indizea (% 2,56) Europar Batasuneko batez bestekoaren (% 1,2) bikoitza dela. Garraioak eta garraio-azpiegiturek gizarte eta politika-adostasun bitxia lortzen duten kultura daukagu atzetik; ondasuntzat hartzen ditugu, etengabe ugaritu beharreko baliabidetzat edo aberastasuntzat. Horrenbestez, garraioak eragiten dituen eragozpenak eta kalteak sakrifiziotzat hartzen dira, ustezko “aurrerapen� horren ordaintzat. Beraz, lehentasunezkoa da aipatutako adostasun hori alde batera uztea eta garraioa beste testuinguru batean aztertzea, hots, gizakiak dituen premien eta premia horiek betetzeko planetak dituen mugen arabera. Hau da, mugikortasun-fenomenoa ulertu behar da, fenomeno horren dimentsioa eta ingurumenean eta gizartean eragiten dituen ondorioak, garraioak dakarren ingurumen eta gizarte-sakrifizioa oso larria baita. Horrenbestez, EH Bilduk beste mugikortasun-eredu baten alde egiten du; eredu berri horretan, pribatuaren gainetik publikoa gailenduko da,

68


AB HA EO

eta garraio-azpiegiturak sustatzeko eta gauzatzeko prozedura zuzena gidatuko duten printzipioak arrazionaltasunean, gardentasunean eta belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituko dira.

PROPOSAMENAK

ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS

3.1. Garraioaren plangintza integratua bultzatzea, mugikortasun-premia gutxitzea xede duena

Mugikortasun-premia gutxitzea proposatzen dugu herritarrek ondasun eta zerbitzu publikoak erabiltzea eta ingurumena babestea uztartzeko modu bakar moduan, oinarrizko bi printzipio hauek oinarri hartuta: (1) irisgarritasuna: erakunde publikoek oinarrizko zerbitzu publikoak erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, baina horrek ez dakar “mugikortasun-eskubidea�; eta (2) gertutasuna: herritarrek oinarrizko zerbitzu publiko guztiak beren etxetik gertu dituzten neurrian, ez dago garraioaren beharrik. Horrenbestez, garraioa lurraldearen karga-ahalmenaren arabera egokitzea eta garraio horren banaketa zuzena eta solidarioa egitea proposatzen du EH Bilduk; horretarako, bi printzipio horietan oinarritzen den beste mugikortasun-estrategia bat garatuko dugu, ingurumenean dituen ondorioak gutxitzeko eta herritar guztiek mugitzeko aukera berdinak izan ditzaten lortzeko.

JS KH KH

69

3.2. Mugikortasun iraunkorraren kudeaketa, garraio-sistema unibertsala eta publikoa lehenetsiz

Garraio publikoa eta unibertsala lehenetsiko da pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzu bat bermatzeko, haien kokapen geografikoa, erosteko ahalmena, mugikortasun-gaitasuna, generoa eta adina zeinahi izanda ere. Aldi berean, EH Bilduk proposatzen duen lurralde eta hirigintza-antolamenduan oinarrituz, hierarkia hau errespetatzen duten mugikortasun-ereduak sustatuko dira: oinez ibiltzea, bizikleta eta kalitatezko garraio-zerbitzu publikoa. Bestalde, ingurumenaren iraunkortasuna sustatzeko, deskarbonizatuz joango den garraio-eredua sustatuko da, erregai fosilekiko eta, bereziki, petrolioarekiko mendekotasun gutxiago izango duena.

3.3. Bizikletako mugikortasunaren plangintza egitea eta hura garatza, EBko mailak lortzera bidean

Bizikleten mugikortasunari dagokionez, EH Bilduk Europako estandarrak lortzeko egingo duen apustua garbia eta ausarta izango da. Hirietan eta hiriarteko eremuetan, bizikleta bidezko mugikortasuna erreferentziazko garraiobidea izango da lan, ikasketa, edota aisialdi-arrazoiak direnean. Lantokiak, eskolak,


Ingurumena

ING

merkataritza-zentroak eta bestelako zerbitzuak leku estrategikoetan egoteak erraztu egingo du mugikortasun-eredu hori, Europan garraio-eredu horrek duen % 15era iristeko bidean; egun, Euskal Herria urrun dago ehuneko horretatik, eta gizarte aurrerakoi bati berez ez dagokion egitura-atzerapena dauka. Helburu hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira: azpiegitura edo bidegorriak garatzea, garraio-mota hau sustatzea eta jendea sentsibilizatzea, eta intermodalitatea bultzatzea.

3.4. Garraioaren agintaritza bakarra sortzea

Ingurumen-administrazioaren berrantolaketan eta birdiseinuan sostengatuz, garraioaren agintaritza bakarra sortzea proposatzen dugu garraioaren plangintza estrategikoa egiteko organo nagusitzat; hala, konponbidea emango zaio EAEko lurralde-administrazioen artean dagoen koordinazio-faltari. Gure iritziz, horrela soilik lor daiteke garraio-sareen kudeaketa eraginkorra, sozialki bidezkoa eta ingurumenari dagokionez iraunkorra izango dena, herritarren mugikortasun-premiak oinarri hartuta.

3.5. Gizarte-errentagarritasunaren printzipioan oinarritutako garraio-azpiegituren inbertsio-politikaren kudeaketa bultzatzea

Garraio-azpiegiturak euskal herritarrek dituzten benetako mugikortasunpremien arabera egokituko dira; hau da, EAEko eskualdeak kohesionatzen dituzten garraio-azpiegiturak lehenetsiko dira. Aldi berean, ingurumen-eraginak gutxituko dituzte, adibidez: natura-habitaten zatiketa eta isolamendua, eta ekosistemen degradazioa. Hori horrela, Abiadura Handiko Trenaren lanei berehala moratoria bat ematea proposatzen dugu, gizartean horren premia estrategikoari buruz hausnarketa sakona egin ahal izateko, garraiobidearen kostu totala (ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari eragingo diona) kontuan hartuta; horrela, gizarteak parte hartzeko prozesu bat zabalduko da, AHTren proiektuaren etorkizunari eta EAEko trenbide-garraioari buruzko erreferendum bat helmuga izango duena. Era berean, Pasaiako Kanpo Portuaren eraikuntza-proiektua behin betiko bertan behera uztea eta, Natura 2000 Sarearen baitan, Ulia-Jaizkibelgo itsas erreserba sortzea proposatzen dugu; horrez gain, eremu horretako ingurumen-pasiboak lehengoratzea da gure asmoa, Pasaiako badiaren hirigintza-berroneratzearen bidez, gehiago luzatu ezin dena, hain zuzen.

70


AB HA

4. LURRALDE-TRANTSIZIOAREN OINARRI IZANGO DEN BESTELAKO LURRALDE- ETA HIRIGINTZA-ANTOLAMENDU BATERANTZ

EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

71

Indarrean dagoen lurralde-eredua agortuta dago. Krisia hasi aurretik euskal ekonomiak zuen abiadura azkarrean eta gorantz zihoan eraikuntza-sektorearekin, lurzoru naturalen eta urbanizazioen eraldaketa-indizea urteko 700 hektarea baino gehiagokoa zen; hau da, biodibertsitateari eragindako kaltea oinarri hartuz, artifizializazio-indizea oso larria zen. Azken hamarkada honetan lurralde-antolamendurako artezpideetan (LAA) hasitako aldaketek eta horren ondorioz egindako lurralde-plan partzialek (LPP) egungo ekonomia-eredu neoliberalaren jarraipena dute xede; hori dela eta, benetako garapen-premiak betetzeko behar zen lurzorua baino askoz ere gehiago sailkatu da hirigintzako eraldatze-jardueretarako. EH Bilduk dinamika hori geldiarazi eta irauli nahi du, jada sailkatuta dagoen lurzorutik hasita, sailkatutako lurzoruan betetzeko daudenak baliatuz eta jada eraldatuta dauden lurzoruen erabilera lehenetsiz. EH Bilduk trantsizio baten beharra proposatzen du, aztarma ekologikoa minimizatzea xede izango duen lurralde-antolamendua lortzeko bidean. Horretarako, garapen iraunkorreko printzipioak bultzatuko ditugu lurralde-antolamendurako artezpideetan, lurzoru eraikigarriak herritarrek dituzten benetako premien eta hiriaren hazkunde orekatuaren arabera eskaintzeko; horrela, baztertu egingo dira erabilera soziala ezbaian duten azpiegiturak eta ingurumen-kostu handia duten azpiegiturako eta hirigintzako makroproiektuak, sektoreko lurralde-plan berrietan zehaztu direnak. Lurraldea orekatzeari emango diogu lehentasuna, Euskal Herri osoaren ikuspegia hartuta, eta herritarren jarduerak modu berezi batean ezarriko dira, ingurune naturalaren kontserbazioaren eta ingurune horren erabilera eraginkor eta bidezkoenaren arteko oreka bermatzeko, betiere, iraunkortasunaren hiru dimentsioak aintzat hartuz (gizartekoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa). Beraz, hiriburuak ardatz dituen ereduaren aurrean, beste eredu bat proposatzen dugu: herri guztien garapen iraunkorra ahalbidetuko duen eredu integrala, eskualdea ardatz nagusi izango duena lurralde antolaketaren estrategietan.

PROPOSAMENAK 4.1. Lurralde-antolamendurako artezpideak (LAA) eguneratzea

Lurralde-antolamendurako artezpideak eguneratuko dira, jendearen eta ingurunearen premiei erantzuten dien eredu berri batera egokitzeko. Horreta-


Ingurumena

ING

rako, prozesu integral bat gauzatu behar da, indarrean dauden artezpideen ebaluazioan eta aldaketan oinarritzen dena. Hau da, indarrean dauden LAAek ezarritako ereduaren ondorioei buruzko diagnosia egin behar da, jendearen parte-hartzeaz, eta Euskal herriko mapa fisiko-politikoa eratu behar da, aurrerago aipatutako helburuarekin bat egiten duena. Alegia, eskualdeak lurraldearen erreferentzia nagusitzat hartuko dira, antolaketa izaera horrek gure lurraldean daukan erro kultural eta sozial sendoak ikusita. LAA berriek, halaber, garraio-egituren eskaeraren kudeaketa izango dute xede; helburuak, beraz, mugikortasun-eskaera gutxitzea eta irisgarritasuna hobetzea izan behar du, lurralde eta hirigintza antolamenduaren bitartez. Hori dela eta, EH Bilduk lurzoru berrien okupazioa eta lurraldeko banaketa mugatu edo eragotziko dituen lurralde-antolamendua bultzatuko du.

4.2. Sektore-politiketan eta lurralde-plangintzako politiketan, klima-aldaketaren kontrako borroka eta haren ondorioetara egokitzeko neurriak aintzat hartzea, bai eta biodibertsitatearen kontserbazioa ere

EH Bilduk klima-aldaketaren aurkako borroka eta haren ondorioetara egokitzeko neurriak, nahiz biodibertsitatearen kontserbazioa, aintzat hartuko ditu lurralde-antolaketako eta sektoreko politiketan; hala, gai estrategiko horiek lehentasunezkoak izango dira Euskal Herrian benetako garapen iraunkorra lortzeko, eta beharrezkoa denean, herritarren etorkizuna eta epe luzerako aurrerapena arriskuan jartzen dituen epe laburreko garapena mugatzeko.

4.3. Lurraldearen artifizializazioa geldiarazten eta jada artifizializatuta dagoena opitimizatzen duen eredua sustatzea

Azpiegituren antolamendua sustatuko da, probintziakeriak alde batera utzita, ezaugarri hauek dituen ereduan oinarrituz: (1) birbanatua: herritarrentzako zerbitzuak hiru hiriburuen inguruan zentralizatu beharrean, elkarri eragiten dioten eskualdeen eredu birlokalizatua bultzatuko du; (2) multifuntzionala eta gertukoa: hau da, arlo guztien dibertsifikazioa lehenetsiko da (energetikoa, nekazaritzakoa, industriala...); (3) solidarioa: ez dira egongo hirietan bizi diren lehen mailako herritarrak eta barrualdeko eskualdeetan bizi diren bigarren mailako herritarrak; eta (4) iraunkorra: alde batera utziko dira gure lurraldearen muga fisikoen gainetik hazkundea lehenesten duten ereduak; eta (5) lurraldeak daukan karga-gaitasuna aztertzea ahalbidetzen duen eredua, eraikita dagoena, zein berreskurapena eta birmoldaketa optimizatzeko gai dena.

4.4. Lurralde plan partzialak eta arloko lurralde planak eguneratzea

Lurralde plan partzialak eta sektoreko lurralde-planak eguneratzea proposatzen dugu, lurralde antolamendurako artezpide (LAA) berrietara egokit-

72


AB HA EO

zeko. Horretarako, natura-baliabide urriak xahutzen eta ingurunea narriatzen duten, eta oraindik garatzeke dauden, azpiegituren garapena orekatzeko balio duten planak egin behar dira; adibidez, nekazaritzako eta basogintzako arloko lurralde plana edo kultura ondarearen arloko lurralde-plana.

4.5. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko legea aldatzea, lurzoruaren sailkapen orekatua egiteko

ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

73

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzea proposatzen dugu, lurzorua sailkatzeko teknika errotik aldatzeko eta lurzoru urbanizagarriaren egungo lege-ezaugarriak errotik aldatzeko. Baliabideen erabilera eraginkorra egiten duten herri-ereduen alde egiten dugu, lurzoruaren kontsumo txikiagoarekin eta dentsitate baxuko etxebizitzak ugaritzea geldituko duena. Horrenbestez, lurralde-antolamendurako artezpideen (LAA) behar-beharrezko berrikuspenean, eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorearen aplikazioa kentzea proposatzen dugu bizitegi-lurzoru berria kuantifikatzean, lurzoru-eskaintzaren benetako premiak hirukoiztea baitakar. Gaur egun udalek derrigorrez izan behar dute etxebizitzei zuzendutako gutxieneko kuantifikazioa. Derrigortasun hori ezabatzea proposatzen dugu. Landa guneak erabiliz, beharrezkoa da urbanizagarria ez den lurzoruaren artifizializazioa geratzea. Era berean, oraindik garatzeke dauden lurzoru urbanizagarriak deskalifikatzeko aukera bultzatuko da, bai eta lurzoruaren erabilerak arautzeko aukera ere, funtzio bakarreko izaera baztertzeko. Horrez gain, eraikitako hiriaren dentsitateak eta erabilerak birplanteatuko dira, dentsifikazioari nahiz erabilera berriak sartzeari dagokionez izan daitezkeen aldaketak arautzeko, eta horrela, hiri-sare aberatsak eta hurbilak sortzeko, behar beste erabilera eta zentzuzko trinkotasuna dituztenak. Hutsik dauden etxebizitzen harira lege berri bat egitea ere proposatzen dugu. Legeria berri horrek neurriak jasoko ditu eta herri bakoitzean arlo horretan bizi den egoeraren azterketa ere gaineratuko du, alokairu sozialaren aldeko eredua sustatzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.