KH KANPOHARREMANAK HAUTESKUNDEPROGRAMA2012
AB HA EO
KH
Kanpo Harremanak
Kanpo Harremanak
ING IND EB
Kanpo Harremanak
Kanpo Harremanen arloan, EH Bilduren helburu nagusiak bake eta normalkuntza politiko prozesuaren nazioarteko jarraipena sakontzearen alde lan egitea eta Euskal Herria berezko errealitate berezitu bezala, herri gisa, munduan ezagutaraztea dira, ekonomiarekin, merkataritzarekin, kulturarekin eta bestelako alorrekin lotutako ahalmenak sustatuz. Dela kanpoko euskal kolektiboekiko harremanak eta egoera ahulagoan dauden herriekiko elkartasuna, dela bisitatzen gaituztenen gogobetetasun osoa lortzeko ahaleginak, bide asko daude hori erdiesteko, baina bide horiek guztiek bat egiten dute ideia nagusi honetan: munduko bazter honetan, euskal herriak bokazio unibertsala du. Beraz, Eusko Jaurlaritzan, EH Bilduren alor horretako ahalegin guztiak Euskal Herria/Basque Country herri-markaren estrategia diseinatzera eta guztiz garatzera bideratuko dira, marka hori izan dadin kulturan, merkataritzan, ekonomian eta bestelako alorretan ditugun balio eta ahalmenen ikono bereizgarria, iraunkortasunaren eta euskaldunen arteko zein beste herriekiko elkartasunaren printzipioak oinarri hartuta.
173
KANPO HARREMANAK
HN HKK OS JS KH KH
EH Bilduk konpromiso irmoa du Euskal Herri osoaren gizarte- eta politikaeraketarekin, maila guztietan. Beraz, konpromiso hori abiapuntu hartuta, Eusko Jaurlaritzatik kanpo harremanetan garatuko diren ekintzak hiru misio nagusi izango dituzte: 1. Herrialdearen bake eta normalkuntza politiko prozesuaren nazioarteko jarraipena sustatzea, Europar Batasunean enfasi berezia jarriz. 2. Euskal Herriko gainerako lurraldeetako administrazioekin batera lan egiteko eremuak antolatzea, modu horretan lurralde integrazio eta kohesioa sustatuz.
Kanpo harremanak
3. Nazioarteko mailan Euskal Herria errealitate ekonomiko, politiko eta sozial bereiztu gisa eta autodeterminazio librerako duen eskubide demokratikoaren aitorpena sendotzea.
KH
Kanpo Harremanak
Beraz, kanpo harremanen alor zehatzean, hauek dira EH Bilduren funtsezko helburuak: 1. Euskal Diasporarekin eta hau bizi den herrialdeekiko loturak estutzea. 2. Mugaz gaindiko lankidetza sendotzea, europar integrazioaren esparruan. 3. Nazioarteko harremanak orokorrean zein euskal presentzia sendotzea nazioarteko foroetan, ekonomiarekin, merkataritzarekin, kulturarekin eta bestelako alorrekin lotutako ahalmenak sustatuz. 4. Garapenerako lankidetzan, giza garapenaren nagusitasunean oinarritutako ikuspegi multidimentsionala erabiltzea.
Euskal Diasporarekiko harremanak
Euskal herriaren bokazio unibertsala oso-oso aspaldikoa da, eta gaur egun, horren isla dira Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitate handiak. Horietako asko XIX. eta XX. mendeetan izandako migrazio-prozesuen ondorioak dira. Beste batzuk, berriz, duela gutxiago sortu dira, gaur egungo globalizazio-garai honetako laneko mugikortasuna dela eta. Entitate horiek guztiek, bai historikoek bai modernoek, euskal kultura bizirik iraunarazteko helburua dute, gure herrikideak ezarri diren lekuetan. Beraz, ezinbestekoa da Euskal Herriko gizartearen eta euskal diasporaren arteko loturak sendotzea eta elikatzea, lotura gisa hizkuntza eta kulturaren sustapenari, emakumearen parte-hartzeari zein belaunaldien erreleboa sustatu eta bermatzeari garrantzi berezia emanez. Izan ere, euskal etxe askok arazo larriak dituzte, baliabide-mugen eta bazkide-masa zahartzearen ondorioz, oro har euskal emigranteen ondorengo zuzenez osatuta baitago gizarte-masa hori. Euskal arbasoekiko denboraurruntasuna eta gure lurraldearekiko espazio-urruntasuna kontrako faktoreak dira hain urrun egonda nortasunari eusteko, baina gaur egun, inoiz baino errazago gainditu daiteke oztopo hori, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriei esker. Aldi berean, lehentasuna eman behar diogu euskal komunitateen kokatzeeskualdeen garapenari, euskal etxeen esparrua gainditu eta tokiko komunitateen onerako izango diren ekintzen bidez. Ezinbestekoa da eredu klientelistak eta asistentzialistak alde batera uztea, euskal diasporarekiko elkarreragin benetan garden eta parte-hartzailearen alde egiteko, elkarrekiko onurak lortzeko. Euskal Herritik kanpo dauden euskaldunak gure lurraldearen enbaxadoreak dira munduan. Gure egitekoa eta konpromisoa da bermatzea Euskal Herritik
174
AB HA EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak
175
kanpoko euskal komunitateek aitorpena dutela eta euskal gizartean integratzen direla, eta beraien tokiko komunitateetarako erreferentzia direla. Halaber, diaspora eragile aktibotzat hartu behar dugu, euskal gizartearen alderdi guztien bilakaeran, bai eta gatazka politikoaren konpontze-prozesuan ere. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitateekiko loturak estutuko ditu, haien garapen autonomoa sustatuz, Euskal Herriarekin etengabeko harremana dutela. Horretarako, oinarrizko neurri hauek hartzea proposatzen da: 1. Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitateei irekitako parte-hartzezko prozesu baten bidez, diasporako gazteentzako plan integral bat egitea eta garatzea. Plan horrek, kultura-prestakuntza eta gaitasunen hobekuntza oinarri hartuta, honako hauek izango ditu, gutxienez: 路 Oinarrizko kultura-prestakuntzako plana. 路 Udalekuetarako monitoreen eta euskal etxeetarako dinamizatzaile gazteen prestakuntza. 路 Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateetan bigarren eta hirugarren hezkuntzan ari diren gazteen eta EAEko gazteen arteko trukeak sustatzea. 路 Ikasleen eta ikerketa-taldeen unibertsitate arteko trukeak sustatzea Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateak dauden herrialdeetako unibertsitateekin. 2. Euskara eta euskal kultura sustatzea eta hedatzea: Etxepare Institutuarekin lankidetzan aritzea euskararen irakaskuntza eta hedapena sustatzeko, tokiko irakasleen prestakuntzarako programen zein unibertsitate-irakurletzak martxan jartzearen bidez; egonaldiak euskal familiekin ikasle aurreratuentzat; euskal kulturako jarduerak zabaltzea, dela diasporatik, dela diasporarantz. 3. Euskal entitateen eta diasporako eskualdeetako eta herrialdeetako entitateen arteko lankidetza-hitzarmenak eta planak sustatzea eta garatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumen esparruan (batez ere, euskararen, kultura eta kirolaren, ingurumenaren eta ekonomiaren alorretan). 4. Euskal etxeetan emakumeen parte-hartzea sustatzeko plana egitea eta garatzea, emakumeen presentzia zein emakumeak kultura-transmisioaren agente gisa duen eginkizuna sendotzeko. 5. Diasporaren errealitatea eta jarduerak hedatzea, EITB taldeko hedabideen bidez, eta diasporarako bereziki prestatutako edukiak garatzea. 6. Euskal Migrazioari buruzko Ikerketa Zentro bat sortzea, ikerketa, heziketa eta zabaltze-funtzioak izango dituena, Euskal Herri osoko migrazio-prozesuen ikerketan erreferentzia izan dadin, diasporan jada dauden antzeko erakundeekin lankidetzan arituz. Ikerketa Zentro horrek oroimen historikoa berreskuratzea bultzatuko du. Halaber, zainduko du ikerketen emaitzak eskola curriculumetan sartzen direla eta hedabideek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek partekatu eta zabaltzen dituztela.
Kanpo harremanak
KH
Kanpo harremanak Europan eta nazioarte osoan
Europar integrazioaren prozesuak euskal presentzia adierazgarria izan du hasiera-hasieratik. Hain zuzen, euskal herriak europar bokazio irmoa du, herrien Europa sortzearen alde egindako etengabeko lanaren bidez adierazitakoa, herrien Europa, kontinente osoko herriek lekua eta zor zaien errespetua izan dezaten, berdintasun eta elkartasun printzipioak oinarri hartuta. Pluraltasunean eta kultura guztiekiko errespetuan oinarritutako Europaren alde egiten dugu, Europa autonomoa, munduko merkatuen edota europar presio-taldeen aginduen menpe egongo ez dena, Europa soziala, demokratikoa eta gardena, herritarrarengandik hurbil izango dena. Horrekin guztiarekin bat etorriz, EH Bilduk EAEren eta oro har euskal herri osoaren interesak ordezkatzen, defendatzen eta sustatzen jardungo du Europar Batasuneko erakundeetan, gaur egungo ereduaren aldaketa sakona behar dela aldarrikatuz. Lortu nahi dugun herrien Europa horretan, estatuek inposatutako mugek utzi egin behar diote kultura bera duten herritarren arteko lerro banatzailearen eginkizuna betetzeari. Horregatik, EH Bilduk eskualdeen arteko lankidetza garatuko du, lehentasuna emanez mugaz gaindiko lankidetzari, Euskal Herriko gainerako lurraldeekiko lotura historiko, sozial, kulturak eta ekonomikoak sendotzeko, modu horretan eraikuntza nazionalean aurrera eginez. Beraz, inposatutako mugak elkartzeko elementu bihurtu nahi ditu EH Bilduk, haien bidez bultzatu nahi izan den banaketari aurre egiteko; mugaz gaindiko lankidetza areagotu nahi du EAEren, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Pirinio Atlantikoen departamentuan sartuta dauden Ipar Euskal Herriko lurraldeen artean, euskal lurraldeen egitatezko jostura sustatzeko, Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako hausturari aurre egiteko, antzeko arazoetarako partekatutako konponbideak bilatzea sustatuz. Euskal herria herri txikia da, baina kementsua, eta munduarekin harremanak izateko tradizioa eta bokazioa du. Horregatik, globalizazio bete-beteko garai hauetan, EAEren kanpo-proiekzioak Europatik harago zabaldu behar du, nahitaez, eta gure balioak dituzten zein guri interesatzen zaizkigun gaiak eztabaidatzen diren lekuetara heldu. Beraz, Eusko Jaurlaritzatik, haren eskumen-esparruan, beste gobernu zentral edota ez-zentral batzuekin, nazioarteko erakundeekin, GKEekin, sindikatu- eta gizarte-mugimenduekin loturak estutzeko aukera ematen duten Europako eta nazioarteko foroetan jardungo du EH Bilduk. Halaber, Euskal Herrian abiatutako bake-prozesuan aurrera egiteko ahalegin guztiak egingo ditu. Euskal Herriak laguntasun eta elkarrenganako aitorpen harremanak ditugun herri eta estatu guztiekiko loturak estutu behar ditu europar kontinentean enfasi berezia jarriz. Bestalde, Kanpo Harremanen arlotik, laguntza emango zaie Eusko Jaurlaritzako sailei, atzerrian egiten diren sustatze-jardueretan zein atzerriko ordezkaritzak hartzen direnean. Hain zuzen ere, EH Bilduk nazioarteko lankidetza sustatuko du esparru hauetan: ingurumena, elikadura burujabetza, hizkuntza eta kultura gutxiagotuen defentsa, eta estaturik gabeko
176
AB
beste nazio batzuekiko zein egungo sistema kapitalistaren aurka borrokatzen ari diren herriekiko elkartasuna.
HA
Horrela, EAEko kanpo harremanak adierazitako moduan Europan eta nazioarte osoan birbideratze aldera, lehentasunezko neurri hauek proposatzen dira:
EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak
1. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Koordinazio Exekutiboari buruzko lege bat egitea, eskumenak zehazteko eta mekanismo egonkorrak ezartzeko kanpo harremanekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzako organo eta entitateen arteko koordinaziorako (Kanpo Harremanetarako Saila, kanpoko euskal ordezkaritzak, Elankidetza, SPRI, Etxepare Institutua, etab.). Lege horretan garatuko den koordinazio exekutiboko eskumenak eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: 路 Kanpo harremanetarako Eusko Jaurlaritzaren jarduera-plan globala proposatzea, garatzea, haren jarraipena egitea eta hura ebaluatzea. Planak bere baitan hartuko ditu, halaber, Eusko Jaurlaritzaren mendeko organo eta erakundeen zein Eusko Jaularitzak gehiengoa duen partzuergo, fundazio eta enpresen kanpo harremanetarako planak eta jarduerak. 路 Jarduera-protokoloak egitea kanpo harremanen alorrerako. 路 Kanpo harremanetarako koordinazio exekutiboaren alorreko jarraibide orokorrak helaraztea Eusko Jaurlaritzaren mendeko organo eta erakundeei zein Eusko Jaularitzak gehiengoa duen partzuergo, fundazio eta enpresei. 2. Lankidetza aktiboan aritzea Nazio Batuetako sistemako organoekin eta Europako eta nazioarteko gainerako eragileekin, Euskal Herriarentzat lehentasunezko interesa duten alorretan. Arreta berezia emango zaie euskal gatazka politikorako konponbideak bilatzearekin zein kultur eta hizkuntza-gaiekin lotutako nazioarteko eragileekiko harremanei. 3. Kanpoko euskal ordezkaritzak sendotzea, Bruselakoa eta New Yorkekoa batez ere, EAEren eta euskal herriaren interesak sustatu eta babesteko Europako eta nazioarte osoko erakundeen aurrean.
177
4. ECOFINen ordezkaritza iraunkorra izateko eskaera egitea, euskal lurraldeen zerga eskumenak direla eta, eta Euskadik Europar Batasuneko Kontseiluan parte-hartze zuzena izan dezan aldarrikatzea, Euskadik eskumena duen edo bereziki interesatzen zaizkion gaiak lantzen direnean. 5. Euskara Europar Batasunaren esparruan hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatzea, eta ofizialtasunaren aitorpena lortze aldera lan egitea. 6. Euskadiren parte-hartzea sendotzea gobernu ez-zentralen nazioarteko sareetan; batez ere, Garapen Iraunkorrerako Eskualde Gobernuen Sarean (NRG4SD). 7. Mugaz gaindiko lankidetzarako euskal estrategia zehaztea, baliabideak eta ahaleginak optimizatzeko, bai eta EAEren aldameneko lurralde-entitateei lankidetza eskaintzeko eta lankidetza horren koherentzia bermatzeko ere. Es-
Kanpo harremanak
KH
trategia horrek bi oinarri izango ditu: (1) Euskal kultura-identitatea sendotzea; eta (2) Lurralde-desorekak murriztea eta euskal lurraldeen arteko erlazioak hobetzea.
Garapenerako lankidetza
Gaur egungo egoera kontuan hartuta, krisi sistemiko sakoneko egoera hori, inoiz baino beharrezkoagoa da lankidetzaren eta garapenaren aldeko apustua aldarrikatzea. Lankidetzari dagokionez, izan dadila gizartearen tresna, bakezko bizikidetza eta garapena sustatzeko mundu osoan, eta garapena, berriz, Giza Garapenaren eta iraunkortasunaren paradigmatik landu behar da. Laguntza eraginkorraren kontzeptuaren ordez garapen eraginkorrerako lankidetzaren kontzeptua sustatu behar da. Helburua garapen iraunkorra eta partekatua lortzea da, lan duina, giza eskubideak, demokrazia eta gobernantza ona sustatzen dituena, egiturazko pobrezia desagerrarazteko. Aurrera egitea, azken finean, gizartea eraldatu eta justizia eta ekitate maila handiagoak lortzeko, emakumeak garapenaren eragile gisa duen eginkizuna bereziki azpimarratuz. Alde horretatik, emakumeak helburu ekonomikoetarako ez instrumentalizatzeko, EH Bilduren politikak emakumeen eskubideak bermatze aldera bideratuko dira. Nazioarteko lankidetzaz aritzean, ezinbestekoa da gizarte-mugimenduen eginkizuna nabarmentzea, emantzipazio-logiketarako funtsezko elementu baitira. Izan ere, mugimendu horiek prefiguratu eta defendatzen dituzte ekitatean, horizontaltasunean eta desberdinen arteko artikulazioan oinarritutako demokrazia parte-hartzailerako formula berriak. Gaur egun, neurri desberdinean bada ere, gaitasun handia dute mugimendu horiek giza baliabideak zein baliabide material eta politikoak mobilizatzeko beren aldaketa-agenden inguruan, alderdi politikoen zilegitasun galerari eta hauteskunde bidezko demokraziaren gabezia larriei aurre egiteko. Beraz, ezin pentsa herritartasunean eta demokrazian aurrera egin daitekeenik, mugimendu sozialak sendotu gabe. Horregatik, atal horretan lanean hasteko, ezinbestekotzat jotzen ditugu neurri hauek: 1. Garapenerako laguntzarako Eusko Jaurlaritzaren funts publikoek %0,7 izaten jarraituko dute, aurrekontu osoan gorantz berrikustearen konpromisoa hartzen dela, herritartasun globalaren eta herrien arteko elkartasunaren printzipioei jarraiki. 2. Antolatutako herritartasun kritikoa (ikerketa, eragin politikoa, sentsibilizazioa, emantzipaziorako hezkuntza, artikulazioa) sortzeko zuzenean bideratutako lankidetzarako guztizko ehunekoa handituz joango da, etengabe, eta ezaugarri hori euskal lankidetzaren bereizgarri bihurtuko da, IparraHegoa logika apurtzeko estrategia baten barruan, eragile berri batzuk izango dituena, gizarte mugimenduak kasu.
178
AB HA EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak
179
3. Lehentasuna emango zaio gizarte mugimenduak lankidetza-dinamiketan naturaltasunez txertatzeari, eraldaketarako elementu estrategikoak baitira, eta lankidetza agenda osoarekiko gogoeta kritikoa sortuko da. Hortik abiatuta, defendatuko da mugimendu horiek kalitateko parte-hartze aktiboa izatea nazioarteko lankidetzako dinamiketan. 4. Estatu gabeko herriekiko lankidetza areagotuko da, giza eskubideen nazioarteko esparru osoaren aitorpena lortzeko ahaleginean dabiltzan nazioekin aliantza estrategikoak sortzeko. 5. Bere lankidetza-politiketan, EH Bilduk giza garapen iraunkorra onartuko du pobreziaren aurkako borrokarako estrategia bakartzat, ezin baita onartu garapena ekonomia-hazkundera mugatzen dela. Alde horretatik, garapenerako lankidetzarako funts publikoak GGKEak, unibertsitateak, administrazio publikoak eta bestelako erakunde sozialak bezalako irabazi asmorik gabeko entitateei bideratuko zaizkie bakar-bakarrik, irabazteko asmoa duten entitateen parte-hartzerik gabeko jarduera eta proiektuetarako. 6. Administrazio bakoitzaren autonomia eta politika-ikuspegia errespetatuta, udalerrien, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko artikulazio-ahaleginak egingo dira, euskal lankidetza deszentralizatuaren identitatea edo identitate espezifikoak planifikatzeko, bai eta kronogramak eta administrazio irizpideak bateratzeko ere. 7. Garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatuko da euskal gizartean, eta ikastetxeetara bideratutako laguntza jarduerak nabarmenduko dira.
Kanpo harremanak
KH
180
AB HA EO
KH
Turismoa
Kanpo Harremanak
ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak
181
Turismo sektoreak, garapen iraunkorraren ikuspegitik heltzen bazaio, funtsezko eginkizuna du ingurunea eta tradizioak gordetzeko eta sustatzeko. Era berean, aberastasun-sortzailea da, eta eragin zuzena du herrialde baten garapen sozioekonomikoan. Sektorearen tamainari eta eraginari erreparatuta, bereziki garrantzitsua da baliabide global gisa. Turismo iraunkorra, tokikoa, desberdindua eta jatorrizkoa (bertako produktua eskaintzen duena, turismo artifizialak edota kopiek ez bezala) gaur egungo krisi sistemikoak eskaintzen digun abagunea da, aukera ematen baitigu aurreko turismo eredu harrapariak, eutsiezinak eta zaharkituak alde batera uzteko. Beste erakunde batzuk bezala, Munduko Turismo Erakundeak (MTE) dio turismoak, jarduera horren zeharkakotasuna dela eta, ahalmena duela “lehentasunezko gai-sorta zabal bat jorratzeko: energia, ura, lanbide ekologikoak, hiri iraunkorrak, nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetza, hondamendi-arriskuak murriztea, eta osasunean, hezkuntzan, gazterian, generoberdintasunean eta emakumearen autonomian inbertitzea�. Hala ere, turismo eutsiezinak gaur egun duen garapenak, sarritan, hondatu egiten ditu alor horietan lortutako aurrerapenak. Eta hor izan nahi du EH Bilduk eragin zuzena Eusko Jaurlaritzatik, eta turismo iraunkorreko sare bat sortzeko behar diren tresna guztiak martxan jarri, turismoaren onuradun nagusiak tokian tokiko biztanleak izateko eta kalitatezko turismoa sustatzeko, ditugun baliabide guztiak (natura, gastronomia, gizartea, kultura eta bestelakoak) ahalegin horretan erabiliz. Gure identitatea, hizkuntza eta kultura ezaugarri bereizgarritzat erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu, beste turismo-jomugetatik desberdintzeko, betiere gure baliabideen kontserbazioa eta gure karga-ahalmena aintzat hartuta. Euskal Herria oso erakargarria da oporrez gozatzeko jomuga hau aukeratzen duten turistentzat, ahaztu ezineko esperientzia bizi nahi duten horientzat, konformatzen ez diren turistentzat, harago joan eta gastronomiaz, kulturaz, naturaz, mendi eta kostaldeez, hezkuntzaz, kirolaz edo erlijioaz benetan gozatu nahi duten horientzat. Gainera, Euskal Herriak baditu behar diren az-
Turismoa
piegiturak gertakizun handiak hartzeko eta sustatzeko: kongresuak eta konbentzioak, musika eta antzerki-ikuskizunak, kirol-lehiaketak, etab.
KH
Kanpo Harremanak
Hori dela eta, hauek dira EH Bilduren helburuak turismoaren alorrerako: · Euskal Herria/Basque Country marka sustatzea, Espainia markatik bereizita, lortu nahi diren turismo-helburuak guztiz desberdinak baitira. · Ahalik eta turista-kopuru handiena erakartzea, bai atzerritarrak bai bertakoak, betiere turismo-produktu eta baliabide guztien karga-ahalmena kontuan hartuta. · Bisitarien batez besteko egonaldia luzatzea eta sektorearen urtarokotasuna apurtu eta eskaintza urte osora zabaltzea. · Turismo-azpiegiturak areagotu eta dibertsifikatzea, leku zehatzetan, hala beharko balitz, turismo-jardueraren garapena errazteko. · Turismo iraunkorra sustatzea (ekoturismoa, abentura-turismoa eta landaturismoa), turismo alternatiboko eredu gisa, gaur egungo jendetza-turismoaren ereduaren ordez. · Turismo-eskaintza osoa bultzatzea, gure lurraldeak eskainitako produktu eta esperientziak laburbiltzen dituzten hiru ardatz nagusien inguruan: · Kultura-turismoa · Gastronomia-turismoa · Natura-turismoa Helburu horiek lortzeko, lehentasunezko neurritzat hartuko dira honako hauek: 1. Turismo-baliabideen euskal sarea sortzea, Euskadiren ezagutza integrala sustatzeko. Sare horretan, turismo-eskaintza eskualdeka landuko da, eta eskualdekako turismo-mahaiak sortuko dira, eskaintza antolatzeko eta sektore publiko eta pribatuaren elkargune izateko. Halaber, turismo-bulegoen arteko koordinazioa bultzatuko da, turistari aukera-sorta zabala eskaintzeko, eta horri esker, batez besteko egonaldiak luzatzea eta turisten gastua areagotzea lortzeko. 2. Parte-hartzezko prozesu bat sustatzea sektorearekin lotutako eragileekin, Turismo Iraunkorrerako Plan Integrala egiteko. Plan horretan, turismo-jardueran parte hartzen duten eragileek bete beharreko jarraibideak bilduko dira, bai eta erakundeek bete beharrekoak ere, EH Bilduk proposatzen duen turismo-eredua garatzeko behar diren prozesuak ezartzeko, betiere Turismo Iraunkorraren Karta Europarra bezalako nazioarteko markoak aintzat hartuz. 3. Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia turismoak eskaintzen dituen lan eta autoenplegu-aukeren bidez sustatzeko plan estrategikoa ezartzea. 4. Ekintzaileentzako eta gizarte-ekonomiako proiektuetarako aholkularitzazerbitzuak eta laguntza ekonomikoa martxan jartzea lehentasunezko eremuetan, turismoaren garapena iraunkorra izan dadin. 5. Kalitatezko turismo-prestakuntza zehatza sustatzea, turismo iraunkor eta
182
AB HA EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak
183
alternatiboaren ereduarekin lotuta izango dena, eskaintzaren kalitatea hobea izango dela ziurtatzeko. Prestakuntza horren arretaguneak izango lirateke gizarte zibilaren sentsibilizazioa, oro har, zein turismoaren sektorerako ezagutza tekniko-profesionalak eta lanerako gaitasunak eskuratzea. 6. Sukaldaritzaren, gastronomia tradizionalaren eta bertako produktuen eskaintza indartzea, gure sukaldaritzak eta establezimendu tipikoek (sagardotegiak, pintxo-tabernak, erretegiak, ospe handiko jatetxeak‌) nazioartean sortzen duten erakarpena baliatuz. Bereziki, tokiko gure gastronomia-jaiak, azokak eta lehiaketak sustatzea. 7. Gasteiz, Green Capital eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua sustatzeko ekitaldietan laguntzea eta ekitaldi horiek baliatzea beste mota bateko turismoa sustatzeko; hau da, turismo iraunkorra, eskuragarria, interaktiboa eta parte-hartzezkoa, turista gehiago erakartzeko. 8. Eremu guztietan, eta batez ere babestutako eremuetan, turismo-zerbitzuen hornitzaileek turismo-jardunbide iraunkorrak erabiltzea sustatuko duen legeesparrua garatu eta ezartzea. 9. Aliantza estrategikoak eratzea turismo iraunkorreko plan integralak dituzten beste turismo-jomuga batzuekin, esperientziak, ideiak eta prestakuntzari buruzko informazioa trukatzeko sektoreko beste aditu batzuekin. 10. Euskadiko naturaren eskaintza lantzea, osorik, horretarako marka bereizgarri bat sortuz. Izan ere, naturak aukera ematen du lurralde osorako eskaintza integrala egiteko, kostaldeko zein barnealdeko turismoa hartuko lukeena, bai eta honako esperientzia hauek ere: birding-a, mendiko ibilbideak, mendiko txirrindularitza, surfa, nekazaritza-turismoko establezimenduak, natura-parkeak, haitzuloak, etab. 11. Turismo iraunkorraren garrantzia ezagutarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egitea, zabaltzeko turismoa funtsezko ekonomia-elementua dela kultura eta natura-ondarearen kontserbaziorako, EH Bilduk defendatutako eredu agroekologikoaren ikuspegiari jarraiki. 12. Turismoaren Erakunde Arteko Mahaiaren funtzionamendua aldizka kontrolatzea eta berrikustea, mahaia benetan izan dadin adostasunak lortzeko lekua, ibilbide laburreko ikuspegi lurraldekoiak gainditzeko, eta ikuspegi horien ondorioz egiten diren diru publikoaren xahuketekin amaitzeko. 13. Done Jakue Bidearen suspertzea bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriak eskaintzen dituen bide ezberdinak promozionatuko dira, gure herrialdeko leku adierazgarrienetako batzuk ezagutzera emanez. 14. Tokian tokiko turismo eskaintza promozionatzea, enpresa-bidaiei begira. Berariazko touring-en garapena. 15. Baserri-eskolak sustatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza, naturarekiko kontaktuaren alderdi ludikoa eta hezkuntzakoa sustatzeko, garapen iraunkorraren ikuspegitik.
Turismoa
16. Gazteentzako, sendientzako eta 55 urtetik gorakoentzako turismo-eskaintza sustatzea.
KH Kanpo Harremanak
17. Mendiko ibilbideen seinaleak eta sarbideak hobetzea, eta lurraldeen arteko sare bat sortzea, mugarik gabekoa. Sare hori eskaintza global bat balitz bezala sustatuko da, eta eremu babestuak lotzen dituzten ibilbideak nabarmenduko dira. Sarearen mantentze-lanak lan-iturria izango lirateke landa eremuetan. 18. Alor horretan eskumenak dituen gobernu-arlo espezifikoarekin lankidetzan arituz, gaur egungo garraio-eredua hobetzeko azterketa eta proposamena egitea, eredua lurraldean dauden beharretara (bertako biztanleen zein turisten beharretara) egokitzen dela bermatzeko, ekonomia eta ingurumenefizientziako irizpideetan oinarrituta. 19. Plataforma birtual nazional bakarra sortzea baliabide turistikoak sustatzeko. 20. Nekazaritza-turismorako laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ematea, turismo iraunkorraren eredu eta landa-garapenerako baliabide baita.
184