Bizkaiko behar sozialei, aurrekontu sozialak

Page 1

Bizkaiko behar sozialei, aurrekontu sozialak

Aurrekontuak urteko erabaki

politiko garrantzitsuenetakoa Aurten, are garrantzi handiagoa dute aurrekontuek. Bizi dugun gizarte egoera latza kontuan hartuta, bizkaitarron baliabide ekonomikoak nola erabili erabakitzea ez da edonolako kontua. Desjabetzak, lanpostuen suntsiketa, kaleratzeak eta gizartearen gehiengoaren pobretzea ari gara bizitzen. Oro har, gizarte eskubideen kontrako erasoa da pairatzen ari garena. Lanerako eskubidea, etxebizitza eskubidea, hezkuntza jasotzekoa eta osasun arreta izatekoa geroz eta jende gehiagori ukatzen dio Bizkaian dugun ereduak. Behar sozialak geroz eta handiagoak dira eta gizarte babesa geroz eta ahulagoa. Beraz, behar sozialen aurrean, babes soziala behar dugula aldarrikatzen dugu EH Bildutik.

PNVk, ordea, kontrako bidearen alde egin du apustu. Aurreko urtean egin zuen moduan aurrekontuak aurrera ateratzeko PPrekin iritsi da akordiora, alderdi zinez nabarmendua murrizketa sozialen alorrean. Eskubide sozialak defendatzearen alde eta eredu ekonomikoaren aldaketa baten alde egin beharrean, Bilbao jaunak nahiago izan du eredu neoliberalean sakondu, bazterke-

ta, injustizia, desberdintasun eta pobrezia gehiago ekarriko dituena. Dena den, hori ez da kontu berria, PNVk Bizkaian txertatu eta garatu duen ereduak ekarri gaitu hona.

Aurrekontuek ez die behar sozialei erantzuten

Bizkaikoa da EAEn Gizarte Ekintzara esfortzu gutxien bideratuko duen herrialdea: kudeaketa propioko aurrekontuaren %38,7a, alegia. Araban, PPk %42a bideratuko du arlo horretara eta Gipuzkoan, Bilduk %48a. Gainera, Bizkaikoa da eredurik murriztaileena gizarte laguntzei dagokienean.

Bizkaiko Aldundiak ez du inolako interesik agertu bizkaitarrek bizi duten babes sozial urriko egoeraren aurrean neurriak hartzeko. Justu kontrakoa egin duela esan genezake. Aurreko Eusko Jaurlaritzak Gutxieneko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko baldintzak gogortu zituen (erroldatuta 5 urte egotearen beharra, etxe berean errenta bakarra jasotzeko aukera,...). Horren ondorioz, zailtasun gehiago daude Gutxieneko Errenta jasotzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen Gizarteratzeko Laguntza bereziak (Gutxieneko Errenta jasotzeko aukera ez dutenei zuzenduta) jasotzeko baldintzak ere gogortu zituen (leundu beharrean,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.