Nafarroa diptikoa eusk

Page 1

NA

NAFARROAK ERABAKI

Askatasuna arnasteko garaia da NAFARROAn erabakitzeko garaia da NAFARROArentzat erabakitzeko garaia da

NA


GARAI BERRI BAT NAFARROARENTZAT Nafarroan ateak eta leihoak irekitzeko garaia iritsi da. Zikloz aldatzeko unea da, Erregimena amaitzekoa eta demokratizazioari ekitekoa. Demokrazia eta burujabetza osoaren oinarriak jarri eta norabide horretan martxan jartzeko unea da.

Nork erabaki?

Nafarroako herritar guztiok erabakiko dugu.

Zer erabaki?

Bizikidetza-eredua, eredu instituzional, ekonomiko eta soziala, eta gainerako euskal lurraldeekiko harreman-esparrua. Hobeto nola bizi erabakiko dugu.

Zergatik erabaki?

Guztion artean eraikitako Nafarroa demokratikoa nahi dugulako.


ALTXA ALFONBRAK Gizarte-ikuskaritza

Zor publikoaren ikuskaritza bat egin behar da hainbat gai ilunetan gertatu dena argitu eta ardurak ezagutzeko. CANen inguruan egia osoa jakin behar dugu; zenbat diru bideratu den AHTera edo Los Arcoseko zirkuitura; zer gertatu den ezkutuko bidesariekin eta Osasunari barkatutako diruarekin.

Parte-hartzea bultzatzeko araudia Nafarroako herritarren parte hartzea arautzen duten gure legeak sortu behar ditugu. Kontsultak eta erreferendumak egitea ahalbideratzen dituzten legeak behar ditugu.


EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BERRIA Lehen helburua: pertsonak

Pertsona guztiok hobeki bizitzea izan behar da ekonomiaren helburua. Nafarroan pertsona guztien oinarrizko eskubideak eta kalitatezko bizi-baldintzak bermatzeko adina aberastasun badago.

Guztiona dena defendatzea

Publikoa, komunala den oro, administrazioa, zerbitzu publikoak, ondarea... guzti-guztionak dira. Horiek indartu eta babestu behar ditugu.

Zerga- eta aurrekontu-politika

Bada garaia aurrekontu benetan parte-hartzaileak eta zerga-politika berri bat lortze bidean aurrera egiteko, gehien duenak gehiago ordaintzeko mekanismoak sortuta.

Finantza-sistema

CAN xahutu ostean, beharrezkotzat jotzen dugu Nafarroak berezko finantza-erakunde publiko bat izatea.


DEMOKRATIZAZIO-MEKANISMOAK Eskubide berberak

Nafarroako herritar guztiek banakako, gizarteko eta taldekako eskubide berberak izan behar dituzte.

Hizkuntza-politika

Nafarroako hizkuntza-politikak bere aniztasunari erantzun behar dio, pertsona guztien eskubideak bermatu behar ditu, zonifikazioa gaindituta. Horrenbestez, beste lege bat behar da, eztabaida-prozesu zabal baten eta gizarte-adostasunaren ondorioz sortua eta herritar guztiek demokratikoki berretsia.

Sinboloen legea

Nafarroako aniztasuna errespetatuko duen sinboloen lege berri bati buruzko eztabaida abiarazi beharra dago, gizarte osoari hitza emanda.

Espetxe-politika

Espetxe-politikaren arloko eskumen osoa lortu behar du Nafarroak, eta eztabaidari ekin behar zaio justizia penalaren eredua zehaztu eta erabakitzeko.

Polizia-eredua

Gainera, polizia-ereduaz bere osotasunean hitz egin behar da, bai eta poliziaindarrak berregokitzeko eta birdimentsionatzeko prozesua adostu ere.


GURE ETORKIZUNAREN PROTAGONISTA IZAN GAITEZEN Eskumen subiranoak

Lehenik eta behin, Nafarroako erakundeei bizitza politikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren arlo guztietako politikak erabakitzeko eskumen subiranoak emango dizkiegu.

Estatus politiko berria

Sakoneko gizarte-eztabaidari ekin behar diogu Nafarroako Estatus politiko berria erabakitzeko metodoa ezartzeko, betiere, herritarren erabakitzeko eskubidean oinarrituta.

Harreman-esparrua

Gainerako euskal lurraldeekiko harreman-ereduari eta bere erakunde-egiturari buruzko eztabaida irekitzea planteatu nahi dugu. Eztabaida horrek bere garaian kontsulta bat ekarriko du, nafarrok harreman-esparru horri buruz erabaki dezagun.


NAFARROAK ERABAKI, ZUK ERABAKI Eztabaidatzeko, parte hartzeko eta adosteko gonbita egiten dizugu

Konplizitateen eta adostasunen prozesu baterako gonbita egiten ari gara gaur. Abiapuntua Nafarroako herritarrek erabakitzeko duten gaitasuna eta eskubidea da. Helburua, berriz, Nafarroa berria da, guztion onerako eredu bat izango duen Nafarroa.

Dokumentu hau irakurtzeko, ikusi azalpen-bideoa eta hitzaldien agenda:

NA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.