Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1

OS OSASUNGI NTZ A HAUTESKUNDEPROGRAMA2012


AB HA

OS Osasungintza

EO ING IND EB HN HKK OS Osasungintza

JS KH KH

163

EH Bildurentzat osasun eskubidea, hezkuntza eskubidearekin eta Euskal Herrian bizi garenon gizarte babeserako eskubidearekin batera, Ongizate Estatuaren oinarrizko euskarria da. Horregatik, osasungintza sistema hurbil, garden, eraginkor eta doakoa behar dugu. Osasuna ez da luxua, herri batek partekatzen duen ondasuna baizik. Osasungintzaz hitz egitean, ez gara ari osasun asistentziaz eta Osakidetzaz soilik, aintzat hartzen baititugu, besteak beste, osasunean eragiten duten faktore erabakigarrien kontrola, gaixotasun infekzioso eta kutsagarrien prebentzioa, lan osasunaren kontzeptua, elikadura-higienea, ohitura toxikoak eta ingurumenaren egoera. Osasungintza sistema publikoa gure proiektuaren oinarrizko elementutzat hartzen dugu; horregatik, Euskal Herriaren eraldaketa sozialaren aldeko ekintza politikoaren funtsezko ardatza dela deritzogu. Osasun asistentziaren atalari dagokionez, 90eko hamarkadan Osakidetzaren araubide juridikoa aldatu eta “zuzenbide pribatuko erakunde publiko� bihurtzearekin hasitako osasungintza publikoaren pribatizazio progresiboari –kudeaketa eta eraginkortasuna berebiziko armatzat hartuta– erantsi behar zaio egungo sineste ekonomiko okerra, zor publikoari eusteko aldaketak egin beharrean murrizketak egin behar direla dioena. Emaitza da osasun asistentziaren muina ajeatu dutela, eta inplikatutako eragileen zereginak itxuragabetu dituztela, egungo egoera eutsiezinera iritsi arte. Alde batetik, osasun arloko profesionalak motibazioa galduta eta bihozgabetuta lan baldintzen aurkako etengabeko erasoen aurrean, eta plangintzan parte hartzeko eta iritzia emateko aukerarik gabe, eta, bestetik, gizartea, osasun arloko eskakizun gehiago eginez, norberaren osasunaren kudeaketan hartutako ardurak behera egiten duen heinean, eta sistema publikoarekiko mesfidantza gero eta handiagoa da... Nola esplika daiteke krisialdi betean aseguru pribatuen bezero kopuruek etengabe gora egitea? Ziur asko, bai osasungintza sistema komunak, bai gizabanakoen arazo medikuak konpontzeko sistema horrek izan ditzakeen gaitasunek sinesgarritasuna galdu dute. Horretan guztian lagundu du zenbait zerbitzuren pribatizazioak, hala zerbitzu osagarrien nola osasun zerbitzuen pribatizazioak, eta horren ondorioz galdutako enplegu publikoa ere aintzat hartzekoa da. Medikuntza pribatuarekiko hitzarmenen eta sistema barruko autohitzarmenen ondorioz, Osakidetzaren enpresa kudeaketa izan nahi zuenak eragin du enpresa pribatu handien etekinak areagotzea, sektore publikoko zerbitzuen garapenaren eta kalitatearen


Osasungintza

OS

kalterako. Horren adibide dira etxez etxe abisuak emateko azpikontratatutako enpresak, baita hitzartutako ospitaleak ere. Horrenbestez, Euskal Osasun Sistemaren krisialdi eta hondatzearen aurrean, osasun asistentziaren kalitatea eta konfiantza berreskuratzeko neurriak hartu beharko dira, eta gizartea eta profesionalak sistemaren erdigunean kokatzeko helburua egi bihurtu. EH Bilduk Euskal Herriko osasungintza sistemaren berrikuntza sakona proposatzen du: filosofia berri bat garatzea, osasunaren kontzeptua osasun prebentzioaren eremu guztietara hedatuz, eta Osakidetza erreformatzea, kudeaketan eta profesionalen eta gizartearen arteko harremanetan aldaketa sakonak eginez.

Euskal Herria Bilduk honako printzipio hauek proposatzen ditu osasungintza politika garatzeko: 1. Osasun eskubidea pertsonen oinarrizko eskubidea den aldetik, euskal gizarteak oro har eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzek babestu behar dute eskubide hori. 2. Osasungintza sistema publikoa osasun eskubidea defendatzeko funtsezko tresna da, eta barne hartzen ditu Euskal Osasun Sistema ez ezik, herritarren osasun-egoera alda dezaketen alor guztiak ere, hala nola lan-osasuna, arreta soziosanitarioa, ingurumenaren kudeaketa, eta Osasunaren Mundu Erakundeak proposatutako osasunaren kontzeptuan eragiten duten faktore guztien kontrola eta prebentzioa. Horrenbestez, sailarteko elkarlan handia behar da (talde-lana). 3. Euskal Osasun Sistema garatu behar da benetako printzipio hauek oinarri hartuta: ekitatea, doakotasuna, unibertsaltasuna, eskuragarritasuna eta kalitatea. Horregatik, inplikatutako eragile guztien ahaleginen helburua izango da printzipio horiek gizarteari helaraztea. Osasungintza politiken bidez, lehentasunez ekin behar zaio osasun arreta eskuratzeko desberdintasunak eta herritarren osasun egoeren arteko desberdintasunak detektatzeari, eta diferentzia horiek murrizteko politikak diseinatu behar dira.

164 4. Euskal Osasun Sistemak kalitatezko osasun asistentzia emateko finantzazio nahikoa izan behar du. Finantzazio hori aurrekontu publikoen kontura izango da oso-osorik. 5. Euskal Osasun Sistemak jarrera proaktiboa izan behar du, eta, murriztu beharrean, erreformak egin behar ditu. Osasun arloko profesionalak, eta ez gerenteak, arduratuko dira osasun planari dagozkion proposamen zehatzak prestatzeaz eta garatzeaz, ebidentzietan eta esperientzian oinarritutako irizpideak aintzat hartuta. Profesionalen motibazioa eta inplikazioa lehentasunezko helburu izango da. 6. Osasun Sailak garatuko dituen osasungintza politikak diseinatzeko prozesuan herritarrek parte hartuko dute; horretarako, politika horien bilakaera soziala sustatuko duten partaidetza-mekanismo eraginkorrak jarriko dira. Jarduera zikloa hau izango da: jakinarazi – hezi – gizarteari entzun – erantzun


AB

– berriz ebaluatu. Gizarte eragile guztiek parte hartuko dute (sindikatu, elkarte, ararteko...) salbuespenik gabe.

HA

7. Osasun Sailak barne hartu behar ditu osasun zerbitzu guztiak, osasunaren sustapena, gaixotasunen prebentzioa, sendatzeko arreta, gaixoen birgaitzea eta bergizarteratzea, eta lan-osasuna bultzatuko eta garatuko direla bermatzeko.

EO ING IND EB HN HKK OS

8. Euskal Osasun Sistemaren premiazko hiru jarduera nagusiak sustatuko dira: irakaskuntza (profesionalen eta gizartearen prestakuntza), asistentzia eta ikerkuntza. 9. Euskararen aldeko diskriminazio positiboa egingo da. Osasungintza euskaraz benetan emateko aukerak lortzea lehentasunezko helburu izango da. Sistemaren euskarri informatikoan elebitasun legea beteko da. Ildo horretan, hizkuntza normalizatzeko programan adierazitako proposamen guztiak geure egiten ditugu Osasun Sailean. 10. Euskal Herrian hiru osasungintza sistema publiko daudela kontuan hartuta, EH Bildurentzat funtsezkoa izango da haien arteko harreman iraunkorrak ezartzea, baterako hitzarmen eta asistentzia programak bultzatuz, eta kezkak eta konponbideak trukatuz, etorkizunean euskal osasun zerbitzu bakarra eratzeko oinarriak sortzea helburu hartuta.

Osasungintza

JS

OSASUN ALORREAN GAUZATZEKO NEURRIAK

KH KH LEGE ESPARRUA

165

1. Osasun alorreko legeak berrikusi eta egokituko dira, honako helburu hauek lortzeko: -Osakidetza definitzea osasun asistentzia publikoaren erakunde hornitzaile bakar gisa. -Osakidetzako erabiltzaile guztiek asistentzia maila guztietan arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidea bideratzeko beharrezko neurriak hartzea. -Eremu publiko eta pribatuko asistentzia eta kudeaketa jardueretarako bateraezintasunen araudia ezartzea profesionalentzat. -Lan-osasuna osasun-sailaren kudeaketa eremuan sartzea. -Preso dauden pertsonei osasun arreta emateko baldintzak ezartzea. Gainerako pertsonei bezala, tratu duin eta konfidentziala bermatu behar zaie, eta horretarako beharrezko mugak ezarri beharko dira, funtzionarioen eta ordena publikoko indarren presentzia eta jarduerari dagokionez, bai espetxe eta polizia-etxeetako osasun instalazioetan, bai instalazio horietatik kanpoko kontsulta eta/edo ospitalizazioetan (anbulatorioetan eta/edo ospitaleetan). Halaber,


Osasungintza

OS

konfiantzazko mediku asistentzia hautatzeko eskubidea aitortu eta eskubide hori gauzatzen dela bermatuko zaie, hala eskatzen badute.

OSASUN KUDEAKETA

2. Kudeaketa kultura berri bat: -Zerbitzu erakundeen enpresa kudeaketako metodoak ordeztuko dira, eta izendapen askeko karguak ahalik eta gehien murriztuko dira. Euskal osasungintza publikoaren benetako motorrak profesionalak eta herritarrak izango dira. -Zerbitzu erakundeen kudeaketan eta zuzendaritzan langileek parte hartzeko mekanismo horizontalak ezarriko dira. -Gobernu onaren kodea beteko da, bai erabiltzaileei bai langileei dagokienez. -Auditoriak ezarriko dira zerbitzu erakunde guztietan, azken urteotako asistentzia jardueren eta bestelako jardueren mapa osatzeko, egindako pribatizazio guztiak zehaztuta. -Kudeaketa gardena lortzeko, zerbitzu erakunde bakoitzak gauzatutako jarduera guztien urteroko memoriak egingo dira, kostuak eta osasun-emaitzak zehaztuta, eta itxaron zerrenden benetako egoera adierazita. -Auditoria horiek oinarri hartuta, lehentasunak ezarriko dira, pribatizatutako jarduerak berriz ere kudeaketa publikora itzultzeko.

GIZA BALIABIDEAK

3. Enplegu politika: -Premien plan bat egingo da, asistentzia jardueraren arabera, kategoria guztietarako berariazko prestakuntza aintzat hartuta. -Lan eskaintza publikoen egungo sistema berraztertuko da, sisteman sartzeko mekanismo bizkorrak ezarriko dira, eta kategoria bakoitzari esleitutako funtzioak betetzeko beharrezko prestakuntza praktikoa emango da.

4. Lan harremanak: -Mahai sektoriala berreskuratuko da, langileen sindikatu ordezkariekin negoziazio kolektiboa gauzatzeko eremu gisa. -Ordainsarietarako irizpide komunak ezarriko dira, sistemaren okertzeak eragozteko. -Bereziki ahaleginduko gara familia eta lana uztartzeko aukera benetan gauzatzen. -Garapen profesionalaren kontzeptua berrikusi eta berrantolatzea.

166


AB HA EO

5. Jarduera profesionalen profil berriak: -Epe laburrean eta ertainean beharko diren profil profesionalak definitu behar dira, asistentzia premien eta aurreikuspen epidemiologikoen arabera, herritarren osasuna zaintzen dela bermatzeko, eta prestakuntza prozesuak aurreikuspen horien arabera egokitu behar dira.

ING LEHENTASUNEZKO ASISTENTZIA KATEGORIAK

IND EB

6. Ikerkuntza:

OS

-Ikerkuntza sustatzea, eta ikerkuntza jarduera egiaztatuan diharduten langileak asistentzia jarduerez partzialki liberatzea. -Diziplina anitzeko ikerkuntza sustatzea. -Saileko ikerkuntzarako laguntza ekonomikoen deialdiaren gardentasuna. -BIOEF erakundearen premia funtzionalak aztertzea. -Lehen mailako arreta eta Euskal Herriko Unibertsitatea ikerkuntza erakundeen organigraman sartzea sustatzea.

Osasungintza

7. Eremu soziosanitarioa:

HN HKK

JS KH KH

167

Mendeko pertsonen arreta soziosanitariorako plana ezartzea, Foru Aldundiekin eta/edo toki erakundeekin (udalekin edota eskualdeekin) koordinatuta. Plan hori oinarri hartuta, inbertsioak egiteko lehentasunak ezarriko dira, detektatutako premien arabera. Patologia anitzeko pazienteentzako eta paziente kronikoentzako zaintzeen planifikazioekin batera sare soziosanitario sendo bat behar da, plangintzen euskarri izateko. 8. Herritarrentzako benetako onura diren baliabide eta prestazioak erabiltzea eta hobetzea: - PADI programa helduen hortz-osasunera hedatzea pixkanaka. - Psikologia klinikoari dagokion asistentzia garatzea maila guztietan. -Lehen mailako arretari dagozkion prestazioak sustatzea, kontsultak eta etxez etxeko arreta programatuak berrantolatzea, eta patologia anitzeko pazienteak zaintzeko ardura duten profesionalen prestakuntza eta baliabideak handitzea. -Zaintza aringarrien plan globala eratzea (ospitale-eremuan eta lehen mailako arretan), bizitzaren amaieran arreta emateko protokoloak sortzea, eta heriotza duinerako eskubideari buruzko legea sustatzea. Etxeko ospitalizazioa garatzea, etxez etxeko zaintza aringarrien euskarri gisa, eta zaintza aringarrien unitateei baliabide gehiago eta asistentzia gaitasun handiagoa ematea. Egonaldi luzeetarako ospitaleen sorrera egokitzea, herritarren benetako premien arabera. -Ugaltze-osasunerako plana hobetzea, familia-plangintzari, kontrazepzioari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko aholkularitza emanez, eta osasun ginekologikoa zaintzeko protokoloa sortzea, osasun arlo guztietan aplikatzeko.


Osasungintza

OS

-Prozesu ohikoenak (gaixotasun kardiobaskularrak, neoplasikoak eta abar) prebenitzeko eta diagnostiko goiztiarra egiteko programak. -Osasuna berreskuratzeko eta sustatzeko programa integralak abian jartzea. -Osasun eremu bakoitzean osasun-garraiorako plan bat prestatzea. -Larrialdietarako garraio unitate medikalizatu nahikoak daudela bermatzea, eremu geografiko guztiaren beharrak asetzeko. -Ospitalez kanpoko urgentziazko arreta berrantolatzea, etengabeko arretaguneak giza baliabideez hornitzea bereziki zainduz. 9. Espetxeko osasun arreta: Espetxeko osasun arretarako protokoloa prestatzea, Osakidetzako profesionalen partaidetzarekin, eta ospitaleko espetxe-unitateen funtzionamendua berrikustea eta hobetzea. Estatuko espetxetako osasun-zerbitzuekiko harremanak eta trukeak hobetzea, beste erkidego batzuetan gaixo dauden presoei arreta emateko lankidetzan jardutea bideratzeko, hala eskatutako kasuetan. Prebalentzia handiko patologientzako arreta integrala: drogamendekotasunak, HIESa eta gaixotasun psikiatrikoak. 10. Ospitaleak: -Santiago ospitaleari akutuen ospitale gisa eustea, eta ospitale horren eta Txagorritxuko ospitalearen zerbitzuak berrantolatzea. Arabako ospitaletan kirurgia kardiobaskularrari eta kirurgia plastikoari dagozkien espezialitateak jartzea. -Tolosaldeako ospitalea eta Donostiako Onkologikoa Osakidetzaren sarean sartzea. -Lezako ospitalean espezialitate berriak jartzea, Errioxako erreferentziazko ospitalea izan dadin. -Gipuzkoan gaixo kronikoentzako ospitale bat izatea (Amara proiektua). -Gernikako ospitalea abian jartzea, hasierako proiektuan zehaztutako ildoen arabera (70 ohe), eta funtsean euskaraz funtzionatzeko berariazko programa pilotu bat abiaraztea. -Trauma Center bat sortzea (Iurreta). 11. Osasun mentala: -EAEko Osasun Mentalaren Sarea berrantolatzea eta eguneratzea, bai kronikoei bai akutuei dagokienez. Erabaki horretan asistentzia-taldeen iritziek lehentasuna izango dute. - Bizkaiko osasun mentalaren ospitale-sarea berrantolatzeko plana. Gipuzkoako osasun mentalaren plana, eta haurrei arreta goiztiarra emateko zentroak Gipuzkoan eta Araban. Nerabeentzako arreta. Urgentziazko arreta psikiatrikoa berrikustea.

168


AB

ALDAKETAK ASISTENTZIAREN ANTOLAKETAN

HA 12. Euskara:

EO ING IND

-Osasun arreta benetan euskaraz ematea abian jartzeko baliabide ekonomiko eta legalak dauzkagu. -Azken urteotan garatutako tresna informatikoak euskalduntzea. -Euskararen erabilera klinikoa sustatzea, profesionalentzako “euskalduntze teknikoa� bultzatzeko ikastaroen bitartez. -Ikerkuntzarako laguntzen artean, euskarazko proiektuentzako berariazko hornidura.

EB 13. Lehen mailako arreta berriro dimentsionatzea:

HN HKK OS Osasungintza

-Lehen mailako asistentzia osasun sistemaren oinarria da. Kontsultetan gauzatzen den asistentzia jardueraren erreforma planteatzen da, lehen mailako arretako medikua desburokratizatzea eta erizaintzan diharduen kolektiboak ardura handiagoa hartzea sustatzea helburu hartuta. Baliabide gehiagoz hornitzea, berekiki zainduz burokrazia ahalik eta gehien murriztea, eta lehen mailako arretaren gaitasun erabakitzailea handitzea bideratzeko egitura-aldaketak egitea.

JS

-Gizartearekin komunikatzeko bide berriak garatzea, teknologia berriak oinarri hartuta. Abian jarrita dauden ekimenak sendotzea. -Lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko komunikazioildo berriak garatzea. Interkontsultak online eta telemedikuntza.

KH KH

14. Arreta espezializatua:

169

Osasun zentroetan: asistentzia premien arabera egokitzea, itxaron beharreko denbora murriztuz. Erabateko gardentasuna itxaron zerrenden kudeaketan. Ospitaleko arreta espezializatuarekin koordinaturik. Ospitaletan: berriro dimentsionatzea, ikerkuntzan aritutako denboren arabera, eta laneko orduetatik kanpoko asistentzia murriztea edo ezabatzea. Lan burokratikoaz libratzea. -Teknologia berriak ezartzea edo egokitzea. 15. Urgentziazko osasun arreta: -Ospitalez kanpoko urgentziazko osasun-asistentziaren erabilera sustatzea, zerbitzuari eraginkortasuna emanez, eta urgentziazko ospitaleko osasun asistentzia murriztea (ospitalera sartzeko etengabeko arretaguneetan emandako txartela beharko da). Horretarako, osasun hezkuntzarako programa bat ezarriko da. 16. Teknologia berriak: -Preskripzio bateraturako sistemaren (SUPRE) ebaluazioa eta egungo funtzionamendua hobetzea, tresnaren erabiltzaileak aintzat hartuta, eta pazien-


Osasungintza

OS

tearen datuen konfidentzialtasuna bermatuko duen OTI elektronikoa abian jartzea. -Aurretiko zitaren sistema berrikustea eta egokitzea, funtzionalitatea hobetuz eta estaldura arrazionalizatuz. OSAREAN sistemaren benetako erabilgarritasuna berraztertzea. -Profesionalen arteko eta profesionalen eta gizartearen arteko sareak eta blogak garatzea, jada abian jarrita dauden ekimenak aintzat hartuta. -Kontsultetan internet erabiltzeko aukera ematea. 17. Lan-osasuna: Okupazio osteko asistentzia-planak eta langileentzako arreta eta prebentzioa benetan hobetzea helburu hartuta, Osalan (EAEko langileen osasunari lotutako jarduerak kudeatzeko, koordinatzeko eta sustatzeko ardura duen erreferentea) osasun-sailaren mendean jarriko da.

SENDAGAIEN KUDEAKETA:

18. Sendagaien zentzuzko erabilera: -Sendagaien zentzuzko kontsumoa lortzea, lehen mailako arretarako eta arreta espezializaturako gidaliburu klinikoak eginez, eta katalogoan eraginkortasun ziurtatua eta ebidentzia zientifiko nahikoa duten sendagaiak soilik bilduz. Gure inguruan sendagaiak errezetatzeko segurtasun klinikoko zerrendak (“Beers irizpideen� antzera) adosteko lantaldeak egitea. -Helduentzako eta haurrentzako txerto-egutegia ezartzea, adituen aholkuei jarraituz.

OSASUNERAKO HEZKUNTZA

19. Hezkuntza programak eta nazioarteko lankidetza: -Prebentzioan hezteko programak eta norberaren osasuna zaintzeko trebetasunak eskuratzeko programak ezarriko dira gizarteko hainbat kolektibotan, gizarte eragileekin eta administrazioekin (udalekin, hezkuntza-komunitatearekin, elkarteekin) adostuta, gure prestakuntza-baliabideak optimizatuz eta kolektiboek eskuratutako ezagupenak gizarteratzeko sare bat ezarriz. -Nazioarteko lankidetzaren parametroak zehaztea.

170


AB

PRESTAKUNTZA

HA

20. Etengabeko prestakuntzarako plan berezia:

EO

Profesionalak birziklatzeko berariazko plan bat prestatuko da, lan eremu bakoitzari egokitua, 5 urtetik behin egunera daitezen.

ING IND EB HN HKK OS Osasungintza

JS KH KH

171


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.