Hari gara: programa egiteko prozedura

Page 1


1 Hauteskunde

hauetarako

ahalik eta herritar eta talde gehienekin gure programa osatu nahi dugu. Programa hori LOTESLEA izango da. Hau da, bertan agertzen diren puntuak aurrera eramateko konpromisoa dugula hasieratik adierazi behar dugun ideia nagusietako bat da.


2 Programa

honi

puntuz

puntu izena eman diogu. Puntuz puntu aldatu nahi dugulako gure udalerria eta programa bera osatzeko atal bakoitzeko puntuak zehazten joango garelako.


3 Puntuz

puntu

osatzeko

IDEIEN-GIDA izango duzue eskuragarri.

Ideien-gida

honetan arloz arlo maila nazionalean landu diren oinarri ideologikoak eta neurri

zehatzen

zerrenda

izango duzue. Ideien-gidaren barruan 30etik gora fitxa ezberdin aurkituko dituzue eta, horietako bakoitzean, zuen herrian egin daitezkeen ideiak.


4 Herri batean lehentasunezko gaien bat landu nahi bada eta gai horren fitxarik eginda ez baldin badago, metodologia berdina erabiliz gaia lantzea proposatzen dugu.


5 Nola egingo dugu, ordea, puntuz

puntu

programa

osatzeko prozesua?


6 Talde dinamizatzailaearen lehenengo lana herritarrekin eta (egotekotan) eragileekin

harremanak

nola

egingo diren zehaztea da. Horretarako zerrendak osatuko dira, eta zerrendan daudenekin

harremanak

NOLA eta NORK egingo dituen zehaztuko dugu.


7 Talde honek ere ideien-gidatik behar dituen fitxak aukeratuko ditu, eta behar dituen berriak sortuko ditu. Udal taldearekin batera, aurreko 4 urtetan egindakoaren

balantzea

idazteko

ardura ere izango duzue.


8 URRIA-ABENDUA. Urria eta abendua bitarte herritarren eta eragileen proposamenak jasoko ditugu. Gu joango gara herritarrengana,

ez

dugu

itxoingo eurak guregana etorri arte. Horretarako bilerak egiteko modu ezberdinak proposatzen dizkizuegu: * formalak edo informalak * eragile batekin egoitza batean * kalean postu bat jarrita * gazteen entsegu lokalean * kafe-tertulia baten bitartez...


9 Herritarren proposamenak jaso baino lehen, udalaren balorazio laburra konpartituko dugu haiekin.


10 Herritarren proposamenak jasotzeko sistema ezberdinak daude. Herrian bertan * banaka, * eremuka (kulturgileak, kirolariak, ikasleak...) * zein multzoka egin dezakegu (auzoak, bilera irekiak...)


11 Sarean ere proposamenak jasotzeko aukera egongo da. Herri guztietako blogan inkestak prestatzeko sistema instalatuta izango duzue. Berau nola erabiltzen den ikasteko manual bat egongo da, hainbat adibide praktikorekin eta gomendioekin.


12 URTARRILA Behin proposamenak jasota azaroa eta abendua guztiak ordenatu eta proposamen koherente bat egiteko erabiliko dugu. .


13 OTSAILA-MARTXOA Urtarrila eta martxoa artean puntuz puntu prozesuaren

azken

fasean

sartuko ginateke. Hemen proposamen guztien artean prioritateak edo lehentasunak jartzea da egingo dugun ariketa.


14 Aurretik

proposamenak

jartzeko erabili dugun sistemarekin sarean ere jendeak bere prioritateak definitu ahal izango ditu. Saiatu beharko gara ahalik eta irekien egiten. Gure helburua jende askorekin egotea eta entzutea da, eta jende guzti horrekin gaudela ondo komunikatzea.


15 MARTXOA Herri programa definitiboa EH Bilduren herri batzar orokor eta zabal batean onartuko da. Batzar honetan ere hauteskunde zerrenda onartuko da.


16 Eta ondoren zer? Programa definitiboa “Obaban puntuz puntu, hari gara� leloarekin editatuko dugu.

Jendartzeratzeko

balio digun dokumentua izango da, hurrengo hilabeteetan herritarroi eta eragileei aurkeztuko dieguna.


17 Sarean eskegiko dugu. Hori da gure “programa loteslea�, egingo duguna azaltzen duen programa, xehe eta zuzen. Honetarako sistema erraz bat jarriko dugu herri guztietako blogetan.


18 Intraneta erabiliko dugu dokumentu guzti horiek herrialde

eta

maila

nazionalean biltzeko. Honen inguruan azalpenak emango dira, manual batekin batera, prest dagoenean.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.