Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1

AB JS HAUTESKUNDE

PROGRAMA EO 2

0

1

2

B E G N I KH

HN EO

ING

HKK

OS

AB

OS

JS EB

IND

HA


B


B E G N AB

Aukera Berdintasuna

· Erakunde Publikoen kudeaketarako politika · Herritarrak Boteretzeko Parte Hartzea · Aniztasuna · Parekidetasuna: Politica Feminista · Parekidetasuna: Sexu aniztasuna · Gazteria

7 11 15 23 29 35

HA

Herritarren Askatasunak

45

EO

Ekonomia eta Ogasuna

53

ING

Ingurumena

61

Industria eta berrikuntza

75

IND EB

OS

Elikadura Burujabetza · Elikadura Burujabetza · Merkataritza · Kontsumoa

HN

Hizkuntza Normalizazioa

HKK

Hezkuntza, Kultura eta Kirola · Hezkuntza · Kultura · Kirola

JS

Justizia Soziala

D N I

· Enplegua · Etxebizitza · Gizarte Politika

OS

KH

N H

Osasungintza

81 91 95 97

111 113 137

147 153 159 163

Kanpo Harremanak · Kanpo Harremanak · Turismoa

173 181


Proiektu baten sorrera Alderdi eta indar politikoak sortzen dira hiritar batzuek ideia politiko beraren inguruan antolatzeko erabakia hartzen dutenean. Ideologiak batzen ditu eta, batez ere, gizartea eraldatzeko asmoak egiten ditu kide. Ideologia zehazteko orduan, alabaina, ez da nahikoa adieraztea azken helburua, alderdiak zer nolako gizartea iruditzen duen esatea, edo balizko gizarte ideala zirriborratzea. Ideologiaren parte handia da helburuok lortzeko markatzen diren bitartekoak, baliabideak, moduak. Labur esateko, ideologiaren atal garrantzitsua da zer lortu nahi den, bai, baina baita ere nola jokatu xedeok lortzeko, norekin eta noizko burutu nahi diren egitasmoak. Hori guztia jaso behar du programa politiko batek, printzipioadierazpen hutsa baino haratago doan proiektu politikoa nahi izanez gero. Ondoren datozen orriotan azalduko dugu EH Bilduren proiektu politikoa programa batean artikulatua, atalez atal eta neurri zehatzak emanda azken xedeok lortzeko asmotan. Alderdi politiko baten programa egiteak adostasun ariketa sendoa eskatzen baldin badu, are eta intentsoagoa da koalizio baten programa gauzatu behar denean, koalizioa lau indar politikok osatzen dutela kontuan hartuta. EH Bilduren programan, gainera, ez dira jaso bakarrik lau indarrek duten ideario politikoak. Ehundaka hiritarrek hartu dute parte, nork bere eremuan egin zezakeeen ekarpena eginez, proiektu kolektiboa, hiritarra, zabala eta progresista osatu arte. Partaidetza eta aniztasuna, programa honetan, ez dira aparteko atalak, proiektuaren ardatz axiala baizik. Den-denak jiratzen du bi ideia horien inguruan: hiritarrek hiritarrentzat egina den proiektu politikoa dugu hau, eta adostasuna eta akordioa dira lanerako lanabesak. Oinarrizko bi ideia horietatik abiatuta sortu da EH Bilduren programa politikoa.

5

Koherentzia falta izugarria litzateke esatea programa itxia dela. Proposamen hauek ekarpenei eta kritikei zabalik daude eta partaidetza ez da bukatzen testua inprentara bidalita. Elkar-trukaketa eta interakzioa proiektu honen abiapuntuan, prozeduran eta garapenean egon eta egongo dira, aldarrikatzen dena beteko bada.

EH Bilduk 2012ko uztailaren 8an aurkeztu zuen bere Gobernu Taldea, lehendakaritzarako hautagaia ezagutzera eman eta bost egunera. Ez da kasualitatea. Hastapenetik koalizioak adierazi nahi izan zuen bere bokazioa dela gaur egungo gizartean eragitea, eredu berriak proposatzea, subiranotasunaren aldeko lana egitea, ezkerreko politikak ezartzea eta, gauza horietarako guztietarako, Gobernu Taldea behar zuen. Gobernu Taldea hamabi emakume-gizonek osatzen dugu, lehendakarigaia barne, eta kide bakoitzak bere gain hartu du atal baten ardura, ondoren azal duko direnak. Atalez atal hasi aurretik, ordea, azpimarratu nahi genituzke EH Bildurentzat berebiziko garrantzia


duten zenbait atal, guzti-guztiak garrantzitsuak badira ere. Lehendakariordetzari lotuta aurkezten ditugu Herritarren parte-hartzea, Aniztasuna, Parekidetasuna eta Gazteria. Partaidetza eta aniztasuna, parekidetasuna‌ ezkerraren identitate zantzuak dira, ezkerraren ideologiaren ezinbesteko ezaugarriak, eta hasiera-hasieratik adierazi nahi izan dugu lehentasunezko gaiak izango direla. Herritarren Askatasunak zaindu eta defendatuko ditugu sortuko dugun sail berriaren eskutik. EH Bilduren iritziz delitua saihesteko eraginkorragoa da justizia soziala zigor kodea baino. Giza Eskubide guztiak guztientzat izan behar direla uste eta defendatzen dugu, eta eskubideak ezin direla murriztu edo enoratu segurtasunaren izenean. Iraganean izandako gehiegikeria guztiak ezagutu eta aintzat hartu behar direla aldarrikatzen dugu, eta egungo polizia egungo garaietara egokitu behar dela. Berebiziko garrantzia ematen diogu Ekonomia eta Ogasunari, batetik, eta Industriari bestetik. Ekonomia errealean aritu behar dira harreman ekonomikoak, eta ez espekulatiboan. Progresibitate fiskala jarri behar da, gizarte justuagoa eta orekatuagoa egiteraino, non elkartasuna eta ezkerreko balioak oinarria izango diren. Elikadura burujabetza ideia funtsezkoa da EH Bilduren programan. Nekazaritza ahula da eta lurzorua falta da. Baina arazo handiena ez da zer dagoen, baizik eta zer egin daitekeen. Herriek eskubidea dutenean beren politikak erabakitzeko produkzioaren arloan, eskasiei irtenbidea aurkitu ahal diete: aniztasuna landu ahal izango dute, garapen iraunkorrarekin, elikadura segurtasuna zaindu, barne merkatua babestu, eta oro har, herri burujabea izan kanpoko merkatuen menera ez egoteko, globalizazioak dituen morrontzak gora-behera. Elikadura burujabetzak zerikusi handiagoa du tokian tokiko kontsumoarekin eta iraunkortasun nekazal-ekologikoarekin beste ezerekin baino, eta horixe azaldu dugu programa honetan. Helburua da, elikagaien berezko ekoizpena bultzatzea, menpekotasun maila jaistea eta, aldi berean, ekonomi jarioa sustatzea eskualdeen jarduera ekonomikoa pizteko. Azkenik, mintzatu nahi genuke Justizia Sozialaz. Etxebizitzaz eta enpleguaz mintzo garenean ere, justiziaz ari gara mintzo. Justizia da lana sortu eta banatzea, eta ildo horretan doaz 35 lanorduko astearen defentsa eta kooperatiben filosofia. Ekonomia hiritarren zerbitzura jarri nahi dugu, soldaten arteko aldea gutxitu, hobekuntza teknologikoak egin, laneko osasunari arreta jarri, biziarteko prestakuntza etengabea ezarri, lan harremanetarako marko propioa eduki eta gizarte babesa sistema ezarri. Zerbitzu publikoak indartu behar dira, kalitatezko zerbitzuak. Administrazioak kudeatutako zerbitzu sozialak ezarri eta alokairu soziala duten etxebizitzak merkaturatu. Sarrera honetan aipatu ez arren, programa honek proposamen aurrezale eta ausartak ditu hezkuntzaren arloan, osasungintzan, ingurumenean, normalizazio linguistikoan eta kanpo harremanetan. Merezi dute irakurketa arretatsua. Hori guztia, eta gehiago, azalduko dugu atalez atal ondoren datorren Programa Politikoan. Esan bezala, hemen aurkezten diren proposamenak opera aperta dira, ekarpena nahi duen edonori zabalik daudela. Helburua, finean, askotxok konpartitzen dugu: Euskal Herri subiranoa eta askea Europan. Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia

6


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB

ERAKUNDE PUBLIKOEN KUDEAKETARAKO POLITIKA

Aukera Berdintasuna

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

7

Euskal Herria Bildutik, pairatzen ari garen krisia, krisi ekonomikoa, soziala, politikoa, baita erakunde krisia ere, alegia, eredu krisia, aukera gisa aprobetxatu nahi dugu. Azken finean krisia aukera ere badelako, bizi dugun aldaketa une historiko honetan, krisiaren erroan dagoen eredu jasangaitzari buelta emateko. Bere osotasunean buelta emateko, era integral batean. Azkenean, ikuspegi integraletik, diziplina anitzetik soilik etor daitekeelako pertsona guztion eskubideak eta ongizatea bermatzea. Horrela, bere xede eta oinarri eskubide guztiak pertsona guztientzat izango dituen Euskal Herri kohesionatu, solidario eta askea lortzeko. Euskal Herria bi estatutan banaturiko estaturik gabeko herria dugu. Alde batetik, Hego Euskal Herria, bi autonomiatan banatua eta bestetik Ipar Euskal Herria erakunde propiorik gabe. Beraz, agerikoa da Herri eta Estatu gisa izan eta jokatu nahi badugu, gaur egungo marko juridiko agortutik, jauzi nabarmena egin beharrean aurkitzen garela, Euskal Herriak dituen errealitate eta erabakitze esparru desberdinetako abiadurak kontutan izaki. Zentzu horretan, Euskal Autonomi Erkidegoan daukagun abiapuntu juridiko-politikotik abiatuta, urratsak egiteari ekingo diogu, herri ikuspegitik eta pertsona guztien arteko berdintasuna oinarri izanda, gure erakundeak garai berrietara egokituz, berrantolatuz, herritarrei irekiz, betiere marko juridiko-politiko berria begi bistan izanda. Hori dela eta, berebiziko garrantzia eman nahi diogu euskal erakundeen saretze eta antolaketari, eta bide horretan, zehatzagoak izateko Eusko Jaurlaritzaren izaera, ezaugarri eta egituratze integralari. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren egituraketa berria proposatu dugu, ondorengo lan arloetan banatua: Ekonomia eta Ogasuna; Herritarren Askatasunak; Justizia Soziala; Osasungintza; Elikadura Burujabetza; Hizkuntza Normalkuntza; Hezkuntza, Kultura eta Kirola; Ingurumena; Industria; eta Kanpo Harremanak. Eta pisu berezia eman nahi izan diogu, pertsonen arteko berdintasuna lortu eta eskubideak bermatzeko, Lehendakaritzaren barruan kokatzen den Lehendakaritzaordetzari, Aukera Berdintasuna izendatu duguna. Honetan pertsona guztien arteko aukera berdintasuna garatu ahal izateko ondorengo lan arloak batu ditugu: Herritarren parte-hartzea, Aniztasuna, Parekidetasuna eta Gazteria. Eusko Jaurlaritzaren egituraketa berri honekin batera, funtsezkoa da gure aburuz erakundeen izaera taxutzen duten printzipio nagusiak aurkeztea.


Erakunde publikoen kudeaketarako politika

AB Aukera Berdintasuna

ERAKUNDE PUBLIKOEN PRINTZIPIO NAGUSIAK

Laikotasuna

Laikotasuna ezinbestekoa da edozein gizarte guztiz demokratikoa izateko. Laikotasunak sinesmen guztien arteko elkarbizitza hobea izatea ziurtatzen du, eta gizarte zibilaren interes orokorrak pertsona sinestunen interes partikularren gainetik jartzen ditu. Laikotasunak erakunde publikoak eta erlijioak bereizten ditu, eta erlijioa pertsonen esparru pribatura, partikularrera edo kolektibora, mugatzen du. Horregatik guztiagatik, hauek proposatzen ditugu: Erlijioetarako eta haiei lotutako elkarteetarako finantzaketa publikoa kentzea, bai zuzenekoa, bai zeharkakoa. Erlijio-jarduna ez da hartu behar herritar guztientzat onuragarria den zerbitzu publiko moduan. Horregatik, kasuan kasuko fededunek lagundu behar dute kultua, apaizak eta erlijio-jarduerak finantzatzen. Era berean, ez da lurzoru publikorik emango kultua egiteko lekuak izateko, ez eta hezkuntzarako edo beste xede batzuetarako erlijio-zentroak egiteko ere. Funts publikoak erabiliz zaharberritzen den kultura, historia edo arte-intereseko erlijio-ondarea erabilera publikoari lotu beharko zaio, egindako interbentzioaren egokitasunarekin bat etorriz. Mota guztietako erlijio-sinboloak kentzea ekitaldi ofizialetan eta titulartasun publikoko guneetan. Inongo espazio publikotan (ikastetxeetan, unibertsitatean, osasun-zentroetan, kartzeletan, epaitegietan, etab.) ez da egongo edozein erlijiori dagokion kulturako gunerik. Botere publikoen ardura izango da laikotasuna bermatzea ikasketa ofizialetan, titulartasun publikoko hezkuntza-zentroetan eta funts publikoekin finantzatutako titulartasun pribatukoetan ematen diren irakaskuntzetan, erlijio, filosofia eta ideologia-usteek nahasketarik eragin ez dezaten hezkuntza helburuetan. Ez dira diruz lagunduko berezko ideologia duten hezkuntza-zentroak, ideologia hori erlijioari lotuta egonda edo bestelakoa izanda ere, batez ere generoagatik diskriminatzea badakarte berekin. Edozein erlijio-doktrinaren irakaskuntza eskola publikotik eta funts publikoekin finantzatutako eskola pribatutik kanpo geratuko da, bai eta unibertsi-

8


AB Aukera Berdintasuna

tate-irakaskuntzetatik kanpo ere. Kaperak eta kultua egiteko beste edozein leku kenduko dira, bai eta erlijio-ikurrak ere, ikastetxe publiko guztietan, unibertsitatekoak izan zein ez. Erlijioa ez da eskola-orduetan irakatsiko.

HA EO

Kudeaketa eredua

ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

9

Erakunde publiko garden, bizi eta dinamikoak herritarrentzat herritik eraikiak. Euskal Herria Bildurentzat herritarren ongizatea helburu izanda, sistema publiko indartsu bat izateko, ezinbestean kudeaketa garden, zorrotz eta “iruzurrarekiko zero tolerantzia� oinarrietan eraikia eta egunerokoan kudeatua izan behar da. Erakunde publiko bizi eta garai berrietara egokituak, herritarren parte-hartzea bermatuko dutenak eta herritarren begietara irekiak. Administrazioen arteko eta barneko eskumenen bikoizketa ekidinez, optimizazioaren aldeko hautua egingo dugu, eraginkortasunean irabaziz, baita optimizazio ekonomikoan ere, beti azken xedea pertsonen eta, bereziki, sektore ahulenen ongizatea bilatzeko sistema publikoaren indartzea izanik. Bide horretan, arreta berezia eskainiko diogu, administraziotik bideratutako edota sustaturiko kontratazio, salerosketetan, eta oro har harreman ekonomiko komertzialetan, irizpide sozial, anbiental eta ekonomia sozialak barneratzeari. Horregatik ondorengo neurriak sustatu eta indartuko ditugu: - Klausulak jasotzea EAEko herri-administrazioek zerbitzuak kontratatzeko araudian, haien esleipena lortu nahi duten enpresentzat derrigorrezkoa izan dadin enpresa-batzordeko gehiengoak izenpetutako dokumentua aurkeztea, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmenaren edo enpresa-akordioaren arabera. - Obra publikorako lizitazio-kasuetan, aurkezten diren enpresei baldintza moduan eskatzea, alde batetik, klausula sozialak jasotzeko, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna susta dezaten eta, bestetik, txosten bat aurkezteko, argi gera dadin ez dagoela haien aurkako salaketa-prozesurik laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriei lotutako faltengatik, faltak irtenbidea eman gabeko oso larriak edo larriak izanda. - Genero-klausulak jasotzea administrazio-kontratuetako baldintzaorrietan. - Salerosketarako harremanetan irizpide berde eta sozialak dituzten entitate eta enpresak lehenetsi. Halaber, gure helburua izango da administrazio eta instituzio publikoak sinplifikatzea, burokraziatik parte hartzera iraganez, herritarrengana hurbilduz


Erakunde publikoen kudeaketarako politika

eta funtzionamendua erraztuz gizarte osoari. Zentzu horretan, Euskal Herria Bilduren helburua da prozedura administratiboak zentzuzkoago bihurtzea:

AB Aukera Berdintasuna

- Interneten bidez administrazioaren informazioa eskuratzeko sarbidea ematea jende guztiari. - Tramiteak erraztea eta azkartzea. Horretarako, afera arruntak erabakitzeko epeak gehienez ere 3 hilabetekoa izan behar luke. - Leihatila bakarreko sistema ezartzea, baita espedienteen jarraipen programa zorrotza ere. - Isiltasun administratiboa espedienteak erabakitzeko metodo gisa baztertzea. Sistema hori ez erabiltzeko konpromisoa. - Langile talde organiko osoari prestakuntza etengabea emateko programa. - Kontu-ikuskaritza publikoen bitartez, kudeaketan finkatutako helburuen jarraipena eta kontrola egitea urtero. - Departamentuen arteko lankidetzarako lotura zeharkakoak eta horizontalak sortzea, zeregin administratiboa programatutako xedeak betetzeko bideratu dadin. Enpresa Publiko eta Sozietate Publikoak: arrazionalizazioa eta gardentasuna. Administrazio Publikoaren ohiko jarduera da %100ean kapital publikoz osatutako enpresa pribatuak sortzea Funtzio Publikoak duen berezko zurruntasunari ihes egiteko eta malgutasun gehiagoz jokatu ahal izateko. Ondo baino hobeto aztertu behar da jokabide hori justifikagarria den ala ez eta ea batzuetan beharrezkoa den malgutasuna funtzio publikoarekin uztartzeko biderik ote dagoen. Kasu guztietan ere, kapital publikoz osatuta juridikoki enpresa pribatu izaera duten elkarte publikoak sortzeak ez du esan nahi administrazio publikoari berezkoa zaion gardentasunari uko egin behar zaionik. Aitzitik, elkarte horiek segimendu berezia behar dute, opakutasunerako tarte handiago eskaintzen dutelako eta hori ekidin egin behar da aldez edo moldez. Zentzu horretan, eta gardentasuna bermatze aldera, Euskal Herria Bilduk eskatuko du enpresa publiko horien arrazionalizazioa eta beharra aztertzea kontrol publikoari ihes ez egiteko eta bikoizketak eta pribatizazioa ekiditeko. Halaber, elkarte horietan 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuaren Legea zorrotz betetzen dela eta elkarte publiko horientzako obretan lanean aritzen diren enpresetako langileek Lan Hitzarmenaren araberako lan baldintzak dituztela arduratuko da.

10


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB

Herritarrak Boteretzeko Parte Hartzea

Aukera Berdintasuna

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

11

Gobernua eta administrazioa parte hartzeko filosofian eta modu demokratikoan berreraiki nahi dugu. Zentzu horretan, EH Bilduk bat egiten du Euskal Herrian herritarren parte hartzearen inguruan lan egiten duten pertsona, eragile eta entitate ugarik egungo demokrazia ordezkatzailearen gainean egiten duen diagnostiko kritikoarekin. Egun dauden demokraziak – demokrazia ordezkatzaileak- legitimitate galera bizi dute. Ikuspegi kuantitatibo batetik begiratuz gero, azpimarratu genezake, erakundeak gero eta sarriago hartzen dituztela, jendearen nahi eta beharrekin zerikusirik ez duten erabakiak. Ikuspegi kualitatibo batetik berriz, jendea gero eta desinformatuago dagoela esan genezake. Ordezkatuen eta ordezkarien artean gertatu den urruntze gero eta handiago honek, sistemaren legitimitatea kaltetu du. Demokrazia honekiko apatia eta mespretxua areagotzen ari direla esan genezake. Demokraziako eragile nagusien, -alderdi politikoak- eta ordezkatuen interes eta beharren artean dagoen lubakia gero eta handiagoa da. Klase politikoak profesionalizatu egin du botere politikoaren egikaritza eta burutzen duen politika gehiago lotzen zaio alderdi politiko beraren edo presio indarren interesei (kapital finantzarioak, banketxeak, multinazionalak, eraikuntza enpresa handiak), herritar xumeen behar eta interesei baino. Eta aurrekoaren ondorio moduan, gero eta boto emaile gehiago bihurtu dira subjektu pasibo eta espektakulu politikaren begirale hutsak edo okerrago oraindik, abstentziogile soilak dira. Politika egiteko modua ezer gutxi aldatu da urteetan, egoera honen aurrean beharrezkoa da egun erantzun alternatiboak eskaintzea, guk parte hartzea eraldaketarako tresna gisa ulertzen dugu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu gaur egungo demokrazia zabaltzea, demokrazia zuzenaren eta partaidetzazko demokraziaren mekanismoak ezarriz: delegazioa eta ordezkaritza kulturatik norberaren ardura eta parte-hartzea oinarri duen kulturara pasatzeko. Demokrazia zentzua errekuperatzeko unea da; herriaren gobernua deitu izan dena. Eta partaidetzazko demokrazia kontzeptua dator aipatu berri dugun hutsunea osatzera. Gure ustez, herritarren parte-hartze proposamenak, interes orokorrak norbanakoaren edo alderdien interesen gainetik jartzea bermatu behar du.


Herritarrak Boteretzeko Parte Hartzea

Parte-hartze zuzeneko proposamen batek soilik izango du babesa, interes orokorrari edo herritarren gehiengo kualifikatu bati erantzuten badio . Finean beraz, jendarte boteretsuago eta ekintzaileago bat lortzeko bidean lan egiteko tresna moduan ulertzen dugu herritarren partaidetza. Elkartegintzaren, herri mugimenduen zein herritar antolatu eta ez antolatuen praktika eraldatzaileak indartu nahi ditugu, begirada kritikoa elikatuz. Partaidetza ezin da izan aurrez hartutako erabaki politiko baten legitimatzeko tresna, edota gatazkak ekiditeko azken orduko prozedura, ezta marketin politikorako lanabesa ere. Ez dugu legitimaziorako parte-hartzerik nahi, gizarte eraldaketaren alde lan egingo duen herritarren parte-hartzea baizik.

AB Aukera Berdintasuna

Hiru dira herritarren partaidetzaren bidez lortu nahi diren erronka nagusiak: • Gizarte zibilaren, herri mugimenduen eta elkarteen dinamika eta espazio autonomoak indartzea. •Politikan aritzeko bide irekiak, horizontalak eta komunitarioak ezartzea. • Herritarren parte hartze zuzena bermatu politika publikoak eraiki, zehaztu, erabaki eta ikuskaritza soziala egiteko orduan. Euskal Herrian partaidetzazko demokraziarantz jauzia eman nahi badugu, ezin dugu ahaztu gizarteko hainbat sektorek ez dutela gainerakoen parean parte-hartzeko aukerarik. Egoera honetan daude emakumeak, gazteak eta gure herrira etorri berriak, esaterako. Egoera hau kontutan hartu ezean arriskua dago, tradizionalki hegemonikoak izan diren taldeen iritzia soilik kontutan hartzeko. EHBildu horretaz jabetzen da eta apustu egiten du partaidetzazko prozesuetan kanpoan geratu izan diren taldeen parte-hartzea bermatzeko.

Honela, planteatzen dugun neurri izarra honako hau da:

· Lehentasunezko proiektu estrategikoen aurrean Eusko Jaurlaritzak izango duen jarrera, herritarrekin batera erabakitzea izango da. Horretarako herritarren parte hartzeko mekanismoak ezarriko ditu: adibidez AHTaren gaian. Informatzea, eztabaida sustatzea, adostasunerako ahalegina egitea eta azkenik, erreferenduma egitea izango da prozedura

Honekin batera, beste 5 neurri nagusi zehaztu ditugu:

· Herritarrengandik gertuen dagoen instituzioa izanik. Herritarren parte hartzeko alorrean EAEko udalen lana artikulatzea eta sustatzea, Udal eta Diputazioen sarea sortuz. Jaurlaritzak sare hau behetik gora antolatu eta elikatzeko (formazioa eta diru-laguntzak) konpromisoa hartzen du.

12


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING IND EB HN

· Euskal herriko herri erakunde eta mugimenduekin zubiak eta elkarrizketarako guneak eraiki eta beraien dinamikak indartzen lagundu. · “Herritarren Partaidetzarako Eskola”sortu, bertan erakundeetako arduradun teknikoak, politikoak eta herritarrak trebatzeko etengabe trebakuntza metodologikoa eskuratzeko. Herrialde desberdinetako esperientziak partekatzeko eta horietatik elkarrekin ikasteko aukera eskainiko du, modu deszentralizatuan. Eskola bera parte hartze prozesu baten ondorioz diseinatuko da. · Lege-egitasmoak. Erakundeetan Herritarren parte hartzea bermatzeko hiru lege lantzeko konpromisoa hartzen dugu: “Herritarren Parte-hartzerako legea”, “Gardentasun legea” eta “Herri galdeketen legea”. Lege horiek parte hartze prozesuen bidez landuko ditugu herritarrekin. · Herritarrei politikan parte hartzeko eskubidea bermatzeko neurri nagusietakoa herri ekimen legegileak aurkezteko eskubidea da. Maizegi herritarren ahalegin hauek instituzioen topeekin talka egin eta bertan behera gelditzen dira. Indarrean dagoen prozedura berrikusi eta behar diren aldaketak egingo ditugu, Herri Ekimen legegileak bere zentzua berreskuratzeko eta loteslea izan dadin.

HKK OS

Eta horiei erantsi behar zaizkie beste neurri hauek ere bai:

JS KH KH

13

· Herritarren Partaidetzarako egitura sortzea Eusko Jaurlaritzan herritarren partaidetza zeharkako moduan lantzeko eta ondorioz herritarren parte hartzea sail guztietatik bideratzeko. Era berean Diputazio eta udaletan gauza bera egiteko baliabideak eskainiko ditu. · Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren artean elkarrizketa zuzena izateko, parte hartzeko mekanismoak ezartzea, komunikazio iraunkorra eta herritarrek erakundearen lanaren feedback-a lortzeko. · Bide berriak jorratuko ditugu, esperimentatuz, berrituz. Tresna, mekanismo, egitura, diseinu, modu askotarikoak martxan jarriz. · Urtez urte egindako esperientziak elkartrukatu eta sistematizatuko ditugu, prozesuak elkarrekin hobetzeko. Herritarrek eta erakundeek parte hartzearen inguruan duten gaitasuna indartzeko. · Demokrazia-ereduaren inguruko eztabaida publiko bat abiatzea, ereduaren hankak/zutabeak zehaztea eta martxan jartzea, besteak beste, parte hartzeko prozesuak eta parte hartzeko kultura sustatzea, eztabaida publikoak eta erreferendumak… · Parte-hartzea zeharkako gaia den heinean, bere programa edukitzeaz gain


Herritarrak Boteretzeko Parte Hartzea

beste arloetako programetan txertatuko dugu Jaurlaritzaren eguneroko funtzionamenduan ardatz bilakatuz.Arlo arlo egitasmoak aztertu, egungo prozedura eta araudiak aztertu, eta horietan herritarren partaidetza txertatzeko egokitzapenak egingo ditugu.

AB Aukera Berdintasuna

路 Parte hartzearen bidez hartutako erabakien exekuzio faseari jarraipena egiteko mekanismo egokiak jarriko dira. 路 Gardentasunaren bidean, komunikazio teknologien erabileraren bidez herritarrak ongi informatzeko neurriak hartuko dira. 路 Baztertuak diren sektoreei, parte hartze prozesuetan aukera berdintasunean jardun dezaten hitza eta boterea emango zaie. Hala nola, emakumeei, gazteei eta etorri berriei.

14


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB Aniztasuna

Aukera Berdintasuna

EO ING IND EB

Arrazoi ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta sozialak tarteko, migrazio fluxuek euskaldun ugari barreiatu dituzte mundu zabalean, eta orobat, jatorri askoko pertsonak eta taldeak Euskal Herriratu zaizkigu haren bidez.

HN HKK OS JS KH KH

15

Horren ondorioz, Euskal Herria benetan anitza da bere herritarren jatorriari dagokionez. EH Bilduk horrela ulertzen du. Gure helburu nagusia, beraz, aniztasun horretatik ere gure herria eraikitzea da, euskal herritar guztion artean, edozein dela gure jatorria. Horrekin batera, jendarte eraldaketa ere sustatu nahi dugu, jendarte justuago bat sortuz; eta arlo honetan ere, gure erabaki propioak herri gisa hartzeko eskubidearen alde lan eginez. Azken urteotako globalizazio neoliberalak, munduko bazter guztietan eta bizitza sozialaren eremu guztietan (ekonomikoan, politikoan, sinbolikoan, kulturalean, pertsonarteko harremanenetan, aisialdian…) merkatu librearen baloreetan oinarritutako eredu bakarra ezarri nahi du, eredu politiko bakarra inposatuz (demokrazia liberala; liberala, demokratikoa baino) eta eredu soziokultural bakarra ezarriz (mendebaldeko modernitate anglozentrikoa, “the american way of life” delakoa). Prozesu horrek markatutako gaur egungo zikloak, herrialde garatuak deitutakoen eta ustez garapen-bidean dauden herrialdeen arteko haustura handitu du, baina Europako eta Euskal Herriko herritarron arteko desberdintasunak ere areagotu ditu. Gainera, gudan, kontrolean eta segurtasun irizpideetan oinarritzen den globalizazio honek, pertsona aberatsen mugikortasun eskubidearen alde egiten du, txirotasun egoeran dauden pertsonen mugikortasuna murrizten duelarik. Halaber, uniformizazio komunikatibo eta kulturala sustatzen du, herri eta pertsonen nortasun eta kultur eskubideak urratuz. Logika neoli¬beralak ongizate estatuan murrizketak etenga¬be egitea agintzen du. Joera hori, gaur egun, tamalez, estatu espainiarreko gobernuaren jokabidearekin egiaztatzen ari gara. Gainera, mendebaldeko ekonomien atzeraldiak langabezia eta prekarietatea area-gotu ditu. Hala, ekonomia ondo samar zegoen garaian, gehiengoaren diskurtsoa etorkinei buruzko ikuspegi utilitaristara


Aniztasuna

lerratzen zen. Gaur egun, ordea, dagoen enplegu apurra lortzeko eta Eus¬kal Herrian bizi diren pertsona guztientzat urriak diren prestazio sozialak jasotzeko lehian jende askok aurkaritzat hartzen ditu etorkinak. Horrek aurreiritzi faltsu eta funsgabeak indartzen ditu herritarren artean, eta jarrera arrazista eta xenofoboak azaleratzeko baldint¬zak sortzen ditu.

AB Aukera Berdintasuna

Egoera horren aurrean, EH Bilduk aldaketa ematen hasteko bitartekoak jartzeko konpromisoa hartzen du. Dena den, lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago, gaur egun, ez Euskal Herriak eta ezta EAEko administrazioak ere, ez dituela eskura beharko lituzkeen eskuduntzak jatorri-aniztasunaren afera horri hasieratik bukaeraraino erantzuteko. Halaber, egungo markoan, Euskal Herriak burujabetzarik ez duen marko honetan, ezin ditu migrazio politika propioak garatu, migrazioari buruzko eskumenak gure independentzia oztopatzen duten estatuenak baitira, eta haien burujabetzan oinarrizkoak. Horregatik, hain zuzen, EH Bildurentzat arlo hau lehentasunezkoa eta estrategikoa da. Beraz, ezinbestekoa eta atzeraezina da aniztasunari herri gisa nola heldu eta nola kudeatu erabakitzea. Horretarako, gai honen inguruan eztabaida bat bultzatuko dugu, denon artean eta bazterketarik gabe, ahalik eta adostasun zabalenetara irits gaitezen zutabeak jarriz, elkarbizitza sustatzeko eta Euskal Herrian bizi garen pertsona guztion eskubide guztiak bermatu ahal izateko. Gure praktika politikoak arlo honetan hiru oinarrizko xede izango ditu: · Euskal Herritik herritartasun unibertsalari loturiko eskubideen defentsa aktiboa egin eta sakonduko dugu, ikuspuntu propioa emanez. Pertsona guztiek berez dituzte eskubideak eta erantzukizunak, gizakiak direlako. Horren ondorioz, ezin zaie inolako eskubiderik ukatu jatorriagatik, arrazagatik, sexuagatik, sinesmenarengatik, etniagatik edo nazionalitateagatik eta gure ardura da pertsona guztien eskubideak bermatzea. Alegia, Euskal Herrian lan egin edota bizi garen guztiok izan behar ditugu eskubide, betebehar eta aukera berberak eta horren bermearen ardura administrazio publikoena da. “Eskubide guztiak pertsona guztientzat” · Mekanismoak jarri behar dira gure herrian dagoen aniztasuna herria kohesionatzeko elementu estrategiko bilaka dadin: “Jatorri anitz, Herri bat”. · Mekanismoak jarri behar dira Euskal Herriratzen diren pertsonen eskubideak Euskal Herriak, herri den aldetik, dituen eskubideekin uztartzeko: “Migratzaileen eskubideak, Euskal Herriaren eskubideak”. Gure lanaren bidez, bitartekoak jarri nahi ditugu herritar guztiei aukera berdintasuna zein ezberdintasun eskubidea bermatzeko. Horrekin batera, beste bi lehentasun estrategiko planteatu nahi ditugu: a) Paradigma aldaketa: Migrazio eta aniztasun politika propio eta nazionalak, Euskal Herria erreferentea eta bere errealitatea abiapuntua: · Gure esku-hartzearen bidez, arlo honetara paradigma aldaketa bat ekarri

16


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING IND EB HN HKK

nahi dugu. Horretarako, migrazio eta aniztasun politikak ikuspegi propio, nazional, zeharkako eta integral batetik bultzatu eta kudeatuko ditugu. Euskal Herriko herritar guztiak barne hartzen dituen politikak sustatuko ditugu, Euskal Herria erreferente bilakatuz. Horrek, bertako errealitatea eta politikoki eta kulturalki gutxiagotua den nazio izaera, aintzat hartzea eskatzen du. · Paradigma aldaketa honanzko bidean lehenengo urratsa jaiotza kategorizazio irizpide bezala hartzeari uko egitea da. EH Bildurentzat herri honetan bizi garen guztiok, edonon jaio garela ere, euskal herritarrak gara. Horrela, bada, jatorri ezberdinetako euskal herritarrei buruz hitz egin nahiago du. · Bide horretan ere, argi dago asimilazio eskemak albo batera utzi behar ditugula eta elkarren aitortzan oinarritutako politika zein dinamika berriak martxan jarri behar ditugula. Elkarren aitortza honek bi noranzko ahaleginak eskatzen dizkigu kanpotik etorrikotakoei zein, orokorki, euskal jendarte osoari. Euskal herritar bakar batek ere ez lioke uko egin beharko bere nortasunari, kulturari, hizkuntzari, gure herrian eskubide osoko herritar izateko. b) Demokrazia parte-hartzailearen ikuspegia: aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko politika partekatuak eta parte-hartzaileak sustatzeko bide bat ireki nahi dugu, Euskal Herria jatorri aniztasunetik herri gisa nola eraiki definitu eta erabakitzeko.

OS

Gure politikaren printzipio orokorrak: JS KH KH

Gure praktika eta esku-hartze politikoek arlo honi dagokionez 4 printzipio orokor hauek izango dituzte zutabe: • Euskara sustatzea, jendarte kohesiorako eta eraketarako elementu komuna den aldetik.

17

• Kultura aniztasuna elkarrizketarako, kultura desberdintasunaren errespeturako eta elkarren aitortzarako estrategia gisa bermatzea eta sustatzea. • Eskubide eta aukera berdintasuna bermatzea. • Subjektuen protagonismoari eta zuzenean parte hartzeko duten eskubideari errespetua izatea, jabekuntza guneak eta dinamikak sortuz.


Aniztasuna

AB

Aukera Berdintasuna

Gure konpromisoak:

1. Migrazio eta aniztasun politika nazionala, erabatekoa, parte-hartzailea bultzatuko dugu Euskal Herrian, elkarren aitortzan oinarritua. Hartara, EH Bilduk konpromisoa hartzen du Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztien eskubide guztiak bermatuko dituen marko propio berri baten sorrera bultzatzeko. Horretarako, maila politiko, instituzional zen sozialean eztabaida dinamika bat abiatuko dugu, denon artean, adostasunez eta adostasunetik, kontsensuak eraikiz herri gisa arlo honetarako posiblea den nazio akordio zabalenera iristeko bidean. 2. Arlo hau zehar lerro gisa jorratzea, gure herritar guztien honako eskubideak bermatze aldera: eskubide politikoak eta zibilak; eskubide sozial eta ekonomikoak; nortasun, kultura eta hizkuntza eskubideak; asilo eta babes eskubideak. Eskubide hauek guztiak bermatzeko politikak abiatzerakoan bereziki hartuko dira kontuan genero ikuspegia eta gazte zein adin txikikoen egoera. 3. Euskal Herria osatzen dugun pertsonon jatorri aniztasunaren argazkia eta diagnosia egin eta jakitera emango dugu, nazio ikuspegitik eta begirunez, zurikeriazko paternalismotik urrun, tutoretza paternalistetatik urrun, oinarriak jarriz Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun guztion benetako egoera eta errealitatea ezagutzeko eta gure eskubideak errespeta daitezen. 4. Elkar ezagutzeko eta aitortzeko abaguneak ahalbidetuko dituzten aliantzak, guneak eta ekintzak abiaraziko ditugu.

a. Bai beste herrialde eta kultura batzuetatik datozenek hemengoa ezagutzeko eta aitortzeko aukera izan dezaten, Euskal Herriaren errealitatearen berri emanez, eta haien egoera, ikuspuntuak eta eskaerak testatuz. b. Bai euskal jatorria duten herritarrek ere, gure herrira edo lurraldera bizitzera Euskal herritik kanpo etorri direnen jatorrizko herrialdeak eta kulturak ezagutzeko eta aitortzeko aukera izan dezaten. c. Orobat, puntu honetan beharrezkotzat jotzen dugu ijitoak esplizituki aipatzea, bai jaioterria Euskal Herrian dutenak, bai Euskal Herritik kanpokoak, aspaldi Euskal Herriaren parte den herri ijitoaren errealitateak, kultura eta ezaugarriak, gainerako euskal herritarrei ezagutzera emanez eta ijito kulturak ere osatzen duen euskal kultura eta euskara hizkuntza pertsona ijitoengana hurbilduz. 5. Arlo honetan, nazioarteko harremanen garapen lan bat sustatuko dugu, joan-etorrikoa eta elkarrekikotasunean oinarrituta. Irizpidea izango da, besteak beste, gure herri edo herrialdean bizi direnen jatorrizko herrialdeekiko

18


AB Aukera Berdintasuna

harremanei lehentasuna ematea, herrialde horiekin, kooperazio eta adiskidetze politikak egin eta abiarazterakoan pertsona hauek zuzenean parte har dezaten ahalbidetuz.

HA EO

PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK:

ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

19

1. Dinamika parte-hartzaile bat abiatzea, aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruan, Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta instituzionalekin eta, oro har, euskal herritarrekin batera, arlo honi begira akordio nazional bat adosteko eta bultzatzeko. 2. EH Bilduk, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren bidez, formulak bilatuko ditu eta politika zehatzak bultzatu eta sustatuko ditu euskal herritar guztien eskubide politiko eta zibilak bermatze aldera, bereziki estatu espainiarraren legeriaren aplikazioaren ondorioz urratzen diren eskubideen kasuan eta, zehazki, Europan zein munduko gainerako herri eta nazioetan jatorria duten euskal herritarren bozkatzeko, elkartzeko eta parte-hartze politikoaren eskubideei dagokienean. 3. “Ezagutzatik Aitortzara� izeneko programa bat diseinatu eta martxan jarriko dugu, elkarren ezagutza ahalbidetuko duten dinamikak eta jarduerak sustatzea eta sortzeko, aniztasuna eta diferentziarako eskubidea balio positibo moduan sustatuz, hori guztia elkarren aitortzarako aurretiko urrats gisa izanik. Horren helburua litzateke: batetik, kanpotik datozenei edo bestelako jatorri bat dutenei Euskal Herria nazio moduan ezagutaraztea; bestetik, beren jatorrizko komunitate, herri eta nazioen errealitatea, hizkuntzak eta kultura, egoera politikoa eta abarren berri emateko gainerako euskal herritarrei gerturatzea. 4. Aipatutako logika horren barruan, jatorrizko herri eta nazioekiko elkartruke politika bat sustatuko dugu maila ezberdinetan, esaterako: politika mailan, hezkuntza mailan, kultura mailan, jendarte mailan, kirol mailan, etab. 5. Euskal Herriko erakundeen eta elkarteen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatu eta artikulatuko dugu. Horren helburua izango da, aniztasun eta migrazio arloko politikei dagokienez erabakiak hartzeko, elkarlanerako eta elkarri lankidetza, laguntza, babesa eta aholkularitza emateko marko bat sortu eta eraikitzea. 6. Estatuen atzerritartasun politiken ondorioz pobrezia eta bazterketa egoeran dauden migratzaile kolektiboen beharrei erantzuteko, egoera berdinean dauden gainerako herritarrekin egiten den moduan, Eusko Jaurlaritzaren politika publikoetan hartu beharreko neurriak txertatuko ditugu, bereziki, osasun eta gizarte zerbitzuetara sarrera unibertsala bermatuz eta hezkuntza inklusiboa sustatuz.


Aniztasuna

7. Harrera legea sustatu eta garatuko dugu, ikuspegi integral eta zeharkakoa duena, bertatik aholkularitza zerbitzu diziplinartekoa bideratzeko asmoz, egungo ikuspegi asistentzialista hutsa apurtuz. Foru aldundi eta udalekiko elkarlanean oinarrituta, lege horrek gurera etorri berriak diren herritarren zerbitzu publikoetara sarrera erraztea izango du helburu, bi arlotan batez ere: itzulpen zerbitzuak sustatuz (bereziki euskara eta jatorrizko hizkuntzenak) eta aholkularitza eta arreta zerbitzua abian jarriz, egoera administratibo araugabean dauden migratzaileekiko arreta lehenetsiz.

AB Aukera Berdintasuna

8. Hizkuntza Normalizazio Sailarekin batera, herritar guztiek euskara jakin eta ezagutu dezaten bermatzea, jatorria gorabehera; izan ere, immigrazioa hartzen duen jendarte batean, hizkuntza harrera prozesuko elementurik nagusienetako bat da. Hori dela eta, gobernu honek lan egingo du kanpotik Euskal Herrira etorri diren pertsonak euskara ikasteko aukera izan dezaten. 9. Euskal Herrian kultura eta jatorri aniztasunaren gaia jendarte berrikuntzaren esparruan zein esparru akademikoan txertatuko dugu, jakintza arloan ildo propio bat definituz. Euskal Herrian aniztasunaren eta nortasunaren kudeaketaren alderdiei dagokienez ikerketa lerro zehatzak irekitzea, mundu mailan arlo honetan Euskal Herriaren ibilbidearen ekarpena konpartituz eta zabalduz, batez ere estaturik gabeko beste nazioekin. 10. Beharrezkotzat har daitezkeen diagnostikoak gauzatuko ditugu, jatorriaren araberako Euskal Herriko benetako argazkia osatu, aztertu eta ezagutzera eman ahal izateko, eta arlo honetako hausnarketa estrategikorako tresna eraginkor bat izateko. 11. Migratzaileak diren familietako ikasleak euskarazko murgiltze ereduan matrikula daitezen sustatzeko neurriak hartzea bultzatuko dugu, gure ikasleria osoaren aukera berdintasuna bermatzeko. Horrekin batera, zentroetan sentsibilizazio eta prestakuntza dinamikak abiatzea familia horien jatorrizko hizkuntzak gure hezkuntza sisteman behar duten tokia eta aitortza izan ditzaten. 12. Lankidetza eta elkartasun politikak abiarazteko unean, egon daitezkeen beste irizpide batzuen artean, kanpoan jaio diren euskal herritarren jatorrizko herrialde eta herriak kontutan izango dugu. 13. Xenofobia eta arrazakeriaren kontrako estrategia bat diseinatuko du EH Bilduk eta jarrera xenofobo eta arrazistak prebenitzeko eta salatzeko dinamikak abiatuko, bai orokorki bai, eta bereziki, estatu espainiarrak zein frantsesak inposatutako atzerritarren lege diskriminatzaile eta baztertzaileen aplikazioaren ondorioz ematen diren eskubideen urraketak aintzat hartuz. 14. Integraltasun ikuspegia galdu gabe, emakume migratzailearen aldeko aitortza egingo dugu, euskal jendartearen subjektu aktibo eta autonomoa den aldetik, eta ikusgai bilakatzea eta jabekuntza helburu dituzten jarduerak eta ekintzak bultzatzea izango dugu helburu, aldi berean, emakume hauekiko jarrera biktimizatzaileak saihestuz eta emakumeoi, oro har, zuzendutako berariazko programetan emakume migranteek sarbide normalizatua izan dezaten ziurtatuz.

20


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING

15. Aspaldi Euskal Herriaren parte den herri ijitoaren errealitateak, kultura eta ezaugarriak ikusgai bilakatzeko, gainerako euskal herritarrei ezagutzera emateko eta ijito kulturak ere osatzen duen euskal kultura eta euskara ijitoengana hurbiltzeko, dinamikak eta ekintza zehatzak abiatuko ditugu, elkarren ezagutza eta aitortza ahalbidetuz. 16. Administrazioaren jardunbidean laikotasuna ziurtatuko dugu, pertsona guztiek, euren kredoa dena delakoa izanik, aukera berdintasuna bermatzeko politiken garapenean trataera bera izan dezaten. 17. Asilo eta babes politika propioak erabakitzeko eta inplementatzeko mekanismoak eta tresnak sortzeko baldintzak jartzeko lan egingo dugu.

IND EB HN

18. Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen arau, ekimen, ekintza eta politika publiko guztiek elkarbizitza bultzatzen eta aniztasuna errespetatzen dituztela bermatzea izango dugu helburu. Horretarako, legez ezarriko da edozein legeproiektu onartua izateko aniztasun ebaluazio txostenaren derrigortasuna, aniztasunaren zeharkakotasuna ziurtatzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzak bere pertsonalari beharrezkoa den prestakuntza emango dio herritarrekiko hartuemanetan jatorriaren araberako inongo diskriminaziorik eman ez dadin.

HKK OS JS KH KH

21

19. Euskal Herrian aitortuak ez diren prestakuntza agirien kasuan titulazio homologazioa erraztuko duen zerbitzu edota programa bat bultzatuko dugu. 20. Gainerako herritarrekin egiten den bezala, migratzaileen asoziazionismoa ere bultzatzea izango dugu helburu, beren parte-hartze publikoa indartzeko eta sustatzeko.


Aniztasuna

AB Aukera Berdintasuna

22


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB

PAREKIDETASUNA: Politika feminista

Aukera Berdintasuna

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

23

Atal hau hasteko, abiatzeko oinarri bat dugula aitortu behar dugu: emakumeek urtetan eta urtetan egindako borroka feministari esker lortutako eskubideen oinarria. Hala ere, horrekin batera abiatzeko aintzat hartu behar dugu emakumeak oraindik ere ez direla eskubide osoko herritarrak. Hori mugimendu feministak adierazitako errealitatea da, eta Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Kartan (2008) jaso eta zehazten da, bai eta Emakumeen Mundu Martxak egiten dituen aldarrikapenen eta ekintzen esparruan ere. Euskal Herriko Karta horren abiapuntua borroka feministaren ekintza globalaren esparruan egindako lana da; izan ere, errealitate globalizatu bat adierazten baitu: emakumeen mendekotasuna egungo sistemaren funtzionamenduarekiko. Gaur egun, emakumeen ekintza antolatuak eta internazionalistak zentzu are handiagoa du, gaizki deituriko krisi ekonomiko delako honen aurrean. Emakumeentzat, aurre egin behar diogun egungo krisi sistemikoa ez da gaurko kontua, ezta atzokoa ere; sistema kapitalistak eragindako zapalkuntzaegoera da. Sistema patriarkalak sendotutako sistema kapitalistak eragindakoa, alegia. Sistema patriarkalaren sostengu izan dira, historian, gizonek eskubide eta pribilegio gehiago izatea; eta gizonen eta emakumeen artean hierarkiaharremanak egotea, espazio, baliabide eta botere-banaketan desorekak eragiten dituztenak. Gaur egun, egiturazko desoreka horrek eragindako errealitatea adierazten da emakumeek nozitzen dituzten indarkeria-forma askotan, beraien gorputzei buruz erabakitzeko eskubidearen etengabeko urraketetan, lan-merkatuan eta bizitza publikoan aritzeko aukera desberdintasunean, zaintze-lanen prekarietatean‌ Horregatik, uste dugu aldarrikapenen antolaketa beharrezkoa dela gaur egungo eredua gainditzeko, eta aldarrikapen feministak gainerako aldarrikapenen elementu egituratzailea izan behar duela. Euskal Herria ez da geratu kapitalismoaren eta patriarkatuaren arteko elkartze banaezinean oinarritutako mundu-sistema horren eraginetik kanpo. Aldarrikapen feministei eman zaizkien erantzun partzialen bidez, pentsarazi nahi izan digute hemen ere legezko berdintasuna berdintasun erreala zela emakume gehienentzat; deskribatutako arazo eta egoerak gutako batzuen arazo espezifikoak zirela (baliabide gutxiago dituzten emakumeenak, emakume migratzaileenak‌.), edota alor desberdinak balira bezala jorratu beharreko gaiak zirela. Hori dela-eta, erakundeetan, politika partzialak eta egituratu gabeak erabili dira gai horietarako.


PAREKIDETASUNA: Politika feminista

Berdintasunerako Legeari dagokionez, EH Bildun pentsatzen dugu legeak baliagarriak direla, ez soilik idatzizko edukiagatik eta haien publizitateagatik, baizik eta legean ezartzen diren artikuluak garatzeko ahalmenagatik eta legeok egungo sistema eraldatzeko izan behar duten eragin-ahalmenagatik ere. Sistemaren eragina, gainera, ez dute emakume guztiek neurri berean nozitzen. Gaur egun, ez dirudi Legebiltzarrean onetsitako legeak aurrerapen esanguratsurik ekarri dienik euskal jendarteko emakume gehienen egoera eta posizioari.

AB Aukera Berdintasuna

Bestalde, gauzak hobetu beharrean, okertu egin dira PP alderdi ultra-kontserbadoreak babestutako PSEren gobernuarekin. Azken aldi honetan, esan daiteke Emakundek Eusko Jaurlaritzan eta gainerako euskal administrazioetan berdintasun-politikak sustatzeko lidergo-ahalmen asko galdu duela. Botere-falta horren adibide argiena Genero-indarkeriaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritza Herrizaingo Sailaren barruan sortzea izan da. Sail horren esku uzten dira, hain zuzen, indarkeria matxistaren aurkako borrokaren eskumen guztiak, eta politika horiek berdintasun-politiketatik bereizi egin dira. Emakunde harizko gonbidatu bat baino ez da berdintasun-politiketarako ardatz nagusiari dagokionean. Herrizaingo Sail horrek, halaber, lege-proposamen bat geldiarazi behar izan zuen, mugimendu feministak egindako ahaleginaren ondorioz, ez baitzen isilik gelditu Ares jaunak agertutako asmoaren aurrean; hain zuzen, emakumeen aurkako indarkeria jendartean emakumeen eta gizonen artean dagoen egiturazko desberdintasunetik bereizteko asmoaren aurrean. Hori dela-eta, EH Bildun uste dugu ezin dela Euskal Herria eraiki, emakumeen herritartasuna partziala bada, eta ezin dela eredu sozioekonomiko berri bat lortu emakumeek eredu horren definizioan parte hartu gabe. Emakumeen parte-hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak dira, honako joerei aurre egiteko: emakumeen borrokaren lehentasuna borroka politikoaren beste alderdien aurrean baztertzea; emakumeen eskubideak merkantzia huts gisa lotsarik gabe erabiltzea; eta emakumeen eskubide ukaezinak irizpide ekonomikoen menpe jartzea. Labur esanda, EH Bilduren konpromiso feministaren baitan, ulertu behar da herritarrei eskaintzen diegun aldaketa-proposamena, behe-behetik eta ezkerretik egitekoa, feminista izango dela, edo ez dela izango. Eraikitze-eremu honetatik eta aurreko eredu instituzionalen aurrean, proposamenak egin nahi ditugu, helburu hau lortzen aurrera egiteko: gizonen eta emakumeen arteko jendarte-harremanen eredu berria, non oinarria izango den espazioen eta baliabideen, erabaki-hartzeen, zainketa-lanen eta ordaindutako lanaren bidezko eta berdintasunezko banaketa lortzea; funtsean, bizitzaren zein denon eskubide eta betebeharren bidezko eta berdintasunezko banaketa. Jendarte-harremanetarako eredu berri horretarako proposamenak behar dira EH Bilduren programaren esparru guztietan, eta programa osoan adierazi behar dira, ez baitugu uste, lehen esan bezala, egun arte ezarri diren berdintasun-politika partzialak jendarte-antolaketako eredu berri baterako eragin-eremuak zabal ditzakeenik. Beharrezkoa da feminismoa egotea errealitatearen azterketa integralean, ikuspegi horretatik esparru guztietan proposamenak egiteko.

24


AB

Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:

Aukera Berdintasuna

HA EO

KONPROMISO NAGUSIA: Gobernagarritasun-eredu berri bat eraikitzea, non emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egia bihurtzen den, eta ikuspegi feminista politika publiko guztietan eraginkortasunez txertatzen den, antolaketa-bitarteko eta bitarteko tekniko eta ekonomiko guztiak jartzen direla. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu:

ING IND EB

(1) Lehendakariordetza bat sortzea, berdintasunaren arloaz arduratzeko, berdintasun-politikak Eusko Jaurlaritza osoan txertatzen direla bermatuta gera dadin.

HN

(2) Genero-ikuspegia kontuan hartzen duten aurrekontuak sustatzea, eta bertan biltzea Jaurlaritzako arlo bakoitzean desberdintasunei aurre egiteko behar diren politiketarako proposamenak.

HKK

(3) Berdintasunerako legea berridaztea, mugimendu feministarekin eta elkarte sozialekin ebaluazio-prozesu bat egin ondoren.

OS JS KH KH

25

(4) Berdintasun-planak sustatzea, eta plan horiek behar den jendarte-aldaketara bideratutako parte-hartzezko prozesu dinamikoak izatea. Plan horietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa politika-kulturako balio nagusi izatea, erakundeari beharrezko baliabideak hornituz, konpromiso hori benetakoa izan dadin. (5) Ikuspegi feminista txertatuta izango duen kudeaketa publikoko eredua ezartzea, emakumeak desberdintasun-egoeran jartzen dituzten elementuetatik abiatuta, politika publikoen diseinuan gainditu beharreko baldintza baita.

1. KONPROMISOA:

Emakume izateagatik emakumeen aurka erabilitako indarkeria sexistaren aurka borrokatzea, bikotekideen eta bikotekide ohien esparruan gertatzen den indarkeriatik harago, eta indarkeria hori aztertzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko ekintzak lotzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako politikekin. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (6) Indarkeria sexistaren aurkako zuzendaritza Lehendakariordetzan kokatzea; hau da, berdintasun-politikak sustatzeaz eta gobernuaren politika guztietan berdintasuna txertatzen dela bermatzeaz arduratuko den sailean. (7) Euskal Herrian indarkeria sexistaren aurka egiteko plan integrala diseinatzea. Planaren helburuak izango dira prebentzio-politikak bultzatzea; erakunde bakoitzaren eskumenak zehaztea; indarkeria sexistaren biktima diren


PAREKIDETASUNA: Politika feminista

emakumeentzako arretaren erantzun koordinatua bermatzea, erantzun horietan salaketa aurretik jartzeko baldintza eskatu gabe; eta indarkeria sexistako egoerak nozitu dituzten emakumeen sendotzea eta jabekuntza (banakakoa eta kolektiboa) sustatzea.

AB Aukera Berdintasuna

(8) Lan-mahai bat sortzea, parte-hartzerako tresna egonkor eta eraginkor izateko. Mahaian, mugimendu feministak eta alor horretan adituak diren pertsonek hartuko dute parte, egungo politikak ebaluatzeko eta proposamen berriak egiteko, indarkeria sexistaren aurkako borrokarako.

2. KONPROMISOA:

Parte-hartzerako mekanismoak eta koordinazio-mekanismoak eraldatzea, erakundeen demokratizazio-mailan sakonduz eta politika publikoen diseinuan emakumeen parte-hartzea sustatuz, haien aniztasuna aintzat hartuta. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (9) “Emakume Kontseilua� sortzea, mugimendu feministaren eta emakumeen elkarteetako ordezkarien parte-hartzea sustatzeko politika publikoen diseinuan, erabakitze-prozesuan eta jarraipenean. (10) Eusko Jaurlaritzako parte-hartzezko organo guztietan kopuru-berdintasuna bermatzeko neurriak sustatzea. (11) Genero-ikuspegia txertatzea politika publikoetan, herritarrek parte hartzen duten prozesuetan.

3. KONPROMISOA:

Emakumeen autonomiaren defentsa eta bizi-baldintza duinak izateko borroka. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (12) Emakumeak lan-merkatuan berdintasun-baldintzetan sartu eta jarraitzea bermatzeko bideratutako ekintzak bultzatzea. (13) Enplegu-nitxo feminizatuen lan-baldintzak hobetzea. (14) Jendarte-ekonomia eta ekonomia solidarioa sustatzea eta babestea, bai eta beste ekimen batzuk sustatzea eta babestea ere; hain zuzen, bere funtzionamenduan genero-ikuspegia erabiltzen duten ekimenak, eta merkatu kapitalistetan kontsumoarekiko mendekotasuna txikiagoa izateko aukera ematen duten ekimenak, zein merkatu horretan baliabideak lortzeko aukera handiagoak izateko aukera ematen dutenak. (15) Lanaldia murriztearen aldeko apustua, bai gizonena bai emakumeena, soldata-murrizketarik gabe, ekoizpen-lana eta ugalketa-lana birbanatzearen aldeko apustu gisa.

26


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING IND EB HN

4. KONPROMISOA:

Denontzako duintasunezko zainketen defentsa. Hori dela-eta, hau proposatzen dugu: (16) Zainketen mapa egitea, zainketa-zerbitzuen euskal sistema publiko eta unibertsal baten eraketan aurrera egiteko lehentasunak identifikatzeko, eta lan horiek egiten dituzten pertsonen subkontratazioaren eta behin-behinekotasunaren aurka egitea. (17) Etxe-langile diren emakumeentzako duintasunezko lan-baldintzen defentsa; batez ere, emakume migratzaileena. Halaber, etxeko lanekin lotutako enplegurako bitartekaritza erakunde publikoen esku soilik izatearen aldeko apustua egiten dugu. (18) Zainketa-lanetan gizonek emakumeen neurri bereko erantzukizuna izateko neurriak bultzatzea, lan horiek denon erantzukizuna baitira, eta ez emakumeen lan esklusiboa, beren bizitzako beste alderdi batzuekin bateragarri eginez bete behar dutena. Horrenbestez, jaiotzagatik eta/edo adopzioagatik iraupen bereko baimen besterenezinak ezartzea defendatuko dugu.

HKK OS JS

(19) Lanaren kontzeptuak, ordaindutako lanez gain, jendarte-bizitzari eusteko behar diren jarduera guztiak bere baitan hartzen dituela aldarrikatzea, eta per capita errenta baino adierazle zabalagoak garatzea (esaterako, “bizitza oneko� indizeak, bizitzaren alderdi osoak kontuan hartuta), bizitza oro har hartuta aztertzeko aukera izateko. Ildo horretatik, jarduerarekin, denboraren erabilerarekin, eta laneko eta familiako bizitzaren bateragarritasunarekin lotutako EUSTATeko inkestak integratuko ditugu.

KH KH 5. KONPROMISOA:

27

Sexu eta ugalketa-eskubideen defentsa, bai seme-alaben kopurua erabakitzeko eskubideari dagokionez, bai norberaren sexualitatea erabiltzeko eskubideari dagokionez, diskriminaziorik, behartzerik eta indarkeriarik nozitu gabe. Alde horretatik, hau proposatzen dugu: (20) Sexu eta ugalketa-osasunerako estrategia egitea. Estrategia horrek osasunarekin eta hezkuntzarekin lotutako alderdiak hartuko ditu aintzat, eta gutxienez, elementu hauek izango ditu: kalitatezko sexu-osasuneko arreta-zerbitzuak ematea, pertsona guztiek eskuratzeko modukoak; generoikuspegia kontuan hartzen duen prestakuntza ematea osasungintzako profesionalentzat; eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea, ugalketatik askea den sexualitaterako eskubidea, eta sexu-aukera desberdinetatik sexualitateaz gozatzeko eskubidea aitortzen dituen afektibitate eta sexu-hezkuntza bultzatzea.


PAREKIDETASUNA: Politika feminista

(21) Ugalketa-eskubideen alorrean legeak egiteko Euskal Herriaren eskubidea aldarrikatzea, eta, aldi berean, haurdunaldiaren borondatezko etenduraren (HBE) praktika osasun publikoaren barruan bermatzea, hori egitea erabakitzen duten emakume guztientzat, erabaki hori emakumeen etika pribatuaren esparruari dagokionez. Horretarako, abortuaren legeak abortua eskubidetzat aitortu behar du, eta Zigor Kodean delitutzat tipifikatuta izateari utzi behar dio, baldin eta ez bada emakumeen borondatearen kontra egindakoa.

AB

Aukera Berdintasuna

28


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB

PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

Aukera Berdintasuna

EO ING IND

TESTUINGURUA:

EB HN HKK OS JS KH KH

29

Gizarteratze sexistak garrantzi handia du emakume eta gizonen bizitzetan eta, bereziki, sexualitatearen alorrean. Haurtzarotik, oso modu ezberdinean kontzeptualizatzen dira gorputza, grinak, gozamena, bikotea, maitasuna, sentimenduak, sexu-harremanak, afektuen adierazpena, etab. Sexualitatearen bizipena estuki lotuta dago, gainera, emakumezko eta gizonezko identitateen eraikuntzarekin. Emakumeen gizarteratze sexistari dagokionez, aipatzekoa da beren sexu-buruaskitasuna ohituraz mugatuta egon izan dela, gizarte-zigorrak gogor markatu izan baititu beren gorputzaren eta sexualitatearen jabe agertzen diren emakumeak, azken hori askatasunez adierazi eta garatzen dutenean. Hain zuzen ere, gizonen gozamenerako sexu-objektu huts gisa aurkezten dituzte, oraindik ere, emakumeen aniztasun erotikoa eta beren sexu-grinak zein praktikak. Gizonezkoen sexualitate-eredu soziala hertsiki mugatuta dago genitaletara, koitora eta heterosexualitatera eta, horrenbestez, ugalketa-helburuetara. Eredu horretatik aldentzen den bestelako edozein sexu-adierazpen edo jolas erotiko beheragoko mailakotzat jotzen da: onenetan, atarikotzat edo bukatu gabeko sexu-harremantzat, eta txarrenetan, berriz, gaixotasuntzat. Areago dena, genitalek (gizonezkoenek, batez ere) parte hartzen ez duten jolas erotikoak ez dira benetako sexu-harremantzat jotzen. Horrela, matxismoa eta homofobia —aurrekoaren adierazgarri nagusienetako bat— dira “gizonezkoen heteronormatibitatea” delakoaren oinarria, hots, gizonek menderatutako harreman heterosexualen sagarapenarena, gizartean onar daitezkeen harreman-mota bakar gisa. Homofobia gizonezkoen identitate horrekin gogorki lotuta dago. Identitate hori, hain zuzen, emakumezkoaren ezaugarriekiko kontrajarrita eta horiek baztertuz eraikitzen da, eta gizonek elkar zaintzeko eta maitatzeko jokabide eta gaitasunak garatzea inhibitzen du, nagusiki, beren grina erotikoaren joera zein den axola gabe. Eredu baztertzaile hori gailentzen da oraindik gaurko egunean, nahiz eta, aniztasuna zikiratu eta gizonen beraien sexu-askatasuna zigortzeaz gainera, emakumezkoen sexualitatearekin lotutako grinak, gorpuztasuna eta boluptuostasunari gainjartzen zaion.


PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

Sexu-harremanetan eta harreman intimoetan gertatzen dira indarkeriazko jokabideak, bai emakumeen aurka eta bai jendaurrean heterosexismoaren arautik irteten diren pertsonen aurka ere.

AB

Aukera Berdintasuna

Azken hamarkadetan aurrerapen garrantzitsuak izan dira legeetan lesbiana, gay, bisexual eta transexualen elkarte edota kolektiboen borrokari eta bultzadari esker, batez ere, bai eta genero-rolen esleipen sexistari aurre egiten dioten eta rol horiek edozein sexutako kideek beren gain hartzeko aukeraren alde egiten duten mugimenduei esker ere (transgeneroak, queer, emakumezko eta gizonezko transfeministak, etab.). Hala eta guztiz ere, urruti gaude oraindik sexu-aniztasuna eta -askatasuna balio on eta, hortaz, nahigarri gisa hartuko duen gizarte batean bizitzetik. Horrela, Euskal Herrian, sexu-eskubideak ez daude bermatuta oraindik eta sarri askotan urratzen dira. Sexu-paradigma hori (heteroaraukeria) aldatzen laguntzea da Euskal Herria Bilduk datozen urteetarako bere gain hartu duen konpromiso eta benetako erronketako bat.

Hau da EH-BILDU koalizioak sexu-askatasunari dagokionez duen helburu nagusia: ANIZTASUN AFEKTIBO ETA SEXUALA IKUSARAZI ETA ERRESPETARAZTEA EUSKAL HERRIAN.

Horretarako, koalizioak “SEXU ANIZTASUNAREN ETA SEXU ASKATASUNAREN LEGEA” egingo du; horren bidez, behar adina politika aktibo garatu eta aplikatzea bultzatuko da, gizonek emakumeekin eta beste gizonekin dituzten harremanetan indarkeriarik gabeko jokabide-ereduak sustatze aldera. Lege hori ikuspuntu feministatik abiatuko da eta maskulinismo-eredu berriak sustatuko ditu, berdintasunaren eta ideal matxistak zalantzan jartzearen inguruko gogoetari bide emango diotenak.

SEXU ANIZTASUNAREN ETA SEXU ASKATASUNAREN LEGEA:

Eginkizun orokorra: · Informazio- eta sentiberatze-ekintzak sustatuko ditu, elkartasunezko kontzientzia berri bat sortzen lagunduko dutenak, jarrera-aldaketa bultzatuko dutenak eta lesbiana, gay, transexual zein transgeneroei zuzendutako aurreiritzi eta fobiak desagerraraztera bideratuko direnak, pertsona horiek herritarren eskubide guztiak eraginkortasunez baliatzeko baldintzetan bizi daitezen. · Era berean, sexu-langileei babesa emango zaie arlo guztietan (lana, osasuna, babes juridikoa eta legeei dagokiena), baita haiei zein beren aldarrikapenei ahotsa eman ere.

30


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING IND EB HN HKK OS

· Euskal administrazioetako kargu publikoek informazioa eskura izatea eta prestakuntza jasotzea sustatuko du, jendaurreko jarrerak aurreiritzietatik aske egon daitezen, eta sexu-aniztasunaren aurkako iritzirik adieraz ez dezaten. Beren kargua baliatuz matxismoa, transfobia, lesbofobia eta homofobia sustatzen duten ekintza edo elkarteetan parte hartzen duten pertsonak zigortuko dira. · “Sexu Aniztasun eta Askatasunerako Euskal Behatokia” sortuko da, Sexu Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren Legea betetzen dela zaintzeko eginkizun nagusiarekin, bai eta beste hauekin ere: · Harremanak eta komunikazio egonkor eta arautua ezarriko dira Euskal Herriko transexualen, lesbianen eta homosexualen elkarte eta kolektiboekin, bai eta genero-rolen esleipen sexistari aurre egiten dioten mugimenduekin ere, horien guztien interesak eta beharrizanak behar bezala ezagutzeko, batetik, eta administrazioarekin zein erakunde publikoekin batera ekintza-estrategia komunak diseinatzeko, bestetik. · Sexu-joera eta -identitatea direla medio euskal gizartean izan daitezkeen bazterkeria-egoerei buruzko ikerketa eta ebaluazioak egingo ditu. (Bereziak izan daitezke, kasuen arabera: genero berekoen arteko indarkeria; bullying edo eskolako jazarpen transfobikoa, lesbofobikoa, homofoboa eta bifobikoa; lan-merkatuan sartzeko eta integratzeko zailtasunak, etab.) Era berean, neurri eta esku-hartze zuzentzaile eta aurrehartzaileak proposatuko ditu, kasuan kasu egokitzat jotzen direnak.

JS

· Behatokiak aholkuak emango dizkie administrazio guztiei sexualitatearekin lotutako legeak, arauak eta politikak egiteko orduan.

KH KH

· Aholkularitza juridikoa emango dio eskatzen duen herritar orori, sexu-joera edo -identitateari lotutako bere eskubideak urratu direla edo urra daitezkeela ikusten duenetan.

31

Ekintzak HEDABIDEETAN: Sexu Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren Legeak erakunde- eta publizitate-kanpaina bereziak bultzatuko ditu sexu-errealitate minorizatuak ikusarazteko, horiek modu positibo eta aberasgarrian aipatuz. Tratu txarren aurkako kanpainei dagokienez, berriz, genero berekoen arteko indarkeria aipatu eta ikusaraziko da horien artean. · Eskuliburu deontologiko bat prestatuko da LGBT+ (lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero, etab.) kolektiboei eta, bereziki, transexualen errealitateei eragiten dieten berriak hedabideetan tratatzeko. Eskuliburu hori gomendio gisa baliatuko da heterosexista ez den publizitatea hedatzeko orduan ere.


PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

Ekintzak HEZKUNTZAN:

AB

Aukera Berdintasuna

· Sexu Aniztasunaren eta Sexu Askatasunaren Legearen bitartez, aniztasun afektibo eta sexualari zein familia-aniztasunari buruzko prestakuntza eta gaitasunak emango zaizkie irakasleei eta etorkizuneko hezkuntzako langileei. · Sexu- eta familia-aniztasunari buruzko heziketa hezkuntza-curriculumean sartuko du, maila guztietan, modu zeharkakoan bai eta zuzenean ere, sexuheziketako programa berezien bitartez beharrezkotzat jotzen diren derrigorrezko hezkuntzako mailetan zein horren ondorengo mailetan ere. · Programa horiek begirunearen, berdintasunaren, askatasunaren, gozamenaren eta erantzukizunaren printzipioak sustatuko dituzte esparru afektibo eta sexualean eta, horrekin batera, maskulinismoeredu berriak bultzatuko dituzte, berdintasunari bide emango diotenak eta eredu matxistak zalantzan jarriko dituztenak. · Eskola-jazarpenaren edo bullyingaren aurkako protokoloetan transfobia, lesbofobia, homofobia eta bifobia ere sartuko dira. · Bertako kalitatezko material didaktikoak sortuko dira ikasle, irakasle zein familientzat, sexu-, afektibitate- eta familia-errealitate ezberdinak islatuko dituztenak, horiek guztiak ikusarazi eta positiboki gizarteratzeko.

Ekintzak HERRITARREN ASKATASUNEN ARLOAN: · (Azpi)Zuzendaritza bat sortuko da Eusko Jaurlaritzan, LGBT+ kolektiboetako pertsonekin lotutako prozeduretan inplikatuta dauden Justizia Administrazioko organo guztiak (bertakoak zein laguntzaileak) koordinatzeko. · Prestakuntza- eta sentsibilizazio-programak antolatuko ditu epaile, fiskal eta polizientzat, sexu-aniztasunaren eta -askatasunaren aurkako jokabideen aurrean jazarpen penal eraginkor bat lortzeko, bai eta eraso horien biktimentzako babes handiagoa eta aurreiritzirik gabeko tratua lortzeko ere, arlo horretako diziplina anitzeko funtzionario-taldearen aldetik. · (Azpi)Zuzendaritza horrek bultzatu, prestatu eta aplikatuko ditu Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen esku-hartzeak arautzeko protokolo bereziak LGBT+ kolektiboetako pertsonekiko harremanei dagokienez, transexualekikoak, batez ere, bai eta horiek guztiak prentsa-oharretan tratatzeko modu egokiak ezarri ere. · Genero berekoen arteko indarkeriaren biktimak sartuko dira arretaprotokolo orokorretan, bai eta emakume transexualek jaso dezaketen indarkeria ere, beren NANean emakume-generoa jasota ez duten arren. · Sexu-joera edo -identitatea dela medio jazarritako pertsona guztiei aholkua eman eta asilo politikoa zein dagozkien eskubideen aitorpena lortzen lagunduko die, hala eskatzen badute, beren administrazio-egoera dena delarik ere.

32


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING

Ekintzak GIZARTE- ETA EKONOMIA-ARLOAN: · Sindikatuekin batera neurrien dekalogo bat prestatuko da lantokietan gerta daitezkeen sexu-joera eta -identitatearekin lotutako fobien aurka borroka egiteko eta gai horietan sentsibilizatzeko, pertsona guztiak lanean integratzen laguntze aldera, beti ere. · Arreta berezia emango zaio transexualtasunari eta, arlo horretan, enplegu-sustapenezko eta ekintza positibozko politika bereziak egin eta aplikatuko dira, kontratazioetan pertsona horiek sistematikoki baztertzea ekiditeko.

IND POLITIKAK OSASUN- ETA SANITATE-ARLOETAN:

EB HN HKK OS JS KH KH

33

· Adierazpen instituzional berezi bat onartuko da transexualitatearen despatologizazioa sostengatzeko, ustezko “nahasmendu” hori behin betiko ken dezaten DSM 1 eta GNS 2 eskuliburuen hurrengo berrikuspenetan. · “DSM-IV” Buruko nahasmenduen diagnosi- eta estatistika-eskuli burua, Estatu Batuetako Psikiatren Elkarteak egiten duena, eta ·“GNS-10” Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, Osasunaren Mundu Erakundeak egina. · Patologizazioa saihesteko ekintza-protokoloak prestatuko dira, aniztasuna eta norbanakoaren askatasuna bermatuko dutenak, sistema publiko zein pribatuko langileentzako gomendio eta gidaliburu gisara.


PAREKIDETASUNA: Sexu Aniztasuna

AB Aukera Berdintasuna

34


AB Aukera Berdintasuna

HA

AB Gazteria

Aukera Berdintasuna

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

TESTUINGURUA

HITZA HARTU Euskal gazteria jendartean kokatzen den kolektibo espezifikoa da eta, euskal jendartea bezala, kolektibo hau ere anitza eta zabala da. Kolektibo batez ari gara, ez garelako arlo edo eremu zehatzean kokatzen den gazteriaz ari. Eremuz eremu arazo zehatzak dituen kolektiboa izateaz gain, Euskal Herriaren bizitza politiko, sozial eta ekonomikoaren garapenak bete-betean eragiten dien sektorea da. Beraz, ez dira “hor” dauden gazte bat edo bi, arazo bat edo bi dauzkatenak: gazteek zapalkuntza integrala jasaten dute, aurpegi eta egoera ezberdinekin mozorrotua, eta horregatik, honen aurrean irtenbide integralak behar dituzte. Beraz, gazteria zeharkako eran landu beharreko esparrua da, aldaketa politiko eta sozialaren bidean motorra izango den gazteriaren etorkizun duina gaurdanik eraiki eta bermatzeko.

35 Zentzu honetan, EH Bildutik apustu garbia egiten dugu: Euskal Herriko gazteen oraina eta geroa bermatuko dituzten politikak proposatu eta egikaritu behar dira, arlo guztietan, iraunkorki eta haien behar eta nahien arabera. Bere gazteria zaintzen ez duen herria gaixo dagoen herria izango da. Horregatik, gazteek haien hitza entzunarazi eta kontuan hartzen denaren bermatzaileak izan behar dute. EH Bilduk, EAEko gazteen beharrak kontuan hartuz, eremu guztietan haien egoeraren jabedun izan, eta horren aurrean erabaki sendo eta ausartak hartzeko konpromisoa hartzen du. Gazteen arazoak jendarte osoaren arazo bilakatzeko lan egin behar dugu, “gazte betaurrekoak” erantsiz, herri honen geroa marraztuko duten kide guztiongan. EH Bilduk, beraz, emango dituen aurrerapausoak, planteatuko dituen aldaketak, eta aplikatuko dituen neurri berri guztietan gazteen beharrizanak kontuan hartzeko konpromisoa hartzen du:


Gazteria

egoera irauliz, gazteria herri honen birikak bilakatuz. Aldaketa politiko eta sozialaren lehen lerroan kokatuta, gazteriak ezinbestekoa du bere bizi ereduen aspektu guztietan erabakitzea.

AB

Aukera Berdintasuna

Eta horregatik, gure helburu nagusia gazte guztiei eskaintza zabal eta integrala egitea da, guztion beharrizanak bermatzen saiatuko den eskaintza, alegia. Gazteria burujabea izan behar du zentzu guztietan, erabakitzeko ahalmena eskuratuz, eta bere eredu propioak garatuz. Horretarako, helburu argiak jartzen dizkiogu Eusko Legebiltzarretik burutuko dugun jardun politikoari. Hona hemen euskal gazteriari egiten diogun proposamena! OINARRIA Esan bezala, gazteek burujabe izan nahi dute zentzu guztietan. Erabaki nahi dute haien bizitza eta haien herriaren etorkizunaren gainean. Gazteek, Euskal Herri askea eraiki nahi dute, aldaketa horren motor bilakatuz. Horregatik, jarraian proposatzen ditugun aldaketa guztiak, helburu orokor horren aldeko bidean eginikoak dira. Ezinezkoa izango da gure bizitzak sakonki hobetzea, egungo eredu kapitalista patriarkala errotik aldatzen ez badugu. Merkatuen eta kapitalaren mesedetara eraikitako sistema osoa deuseztatu, eta herritarron, gazteon, mesedeetara begira eratutako sistema behar dugu. Honetarako, ezinbestekoa da gaurdanik gure bizi eredu eta filosofian aldaketak ematen hastea, elkartasuna, aberastasuna eta lanaren banaketa, eta pertsonen arteko aukera berdintasuna izanik gure oinarrizko baloreak. Honekin batera, EH Bilduk martxan jarriko dituen politika ezberdin guztietan, gazte ikuspegia barneratua izango dutela bermatuko dugu. Egiten dugun eskaintza filosofia horren baitan eginikoa da, baloreen iraulketa bultzatzeko asmoz, gazteon bizitzak hobetzeko helburuarekin. GAZTERIAREN LEGEA Proposatzen ditugun aldaketa guztiak eman ahal izateko, Euskal Gazteriaren Lege berri baten osaketa proposatzen dugu. Honek, arlo guztietan gazteei begirako neurriak martxan jarriko direla ziurtatu beharko du, gazteriaren eskubideen bermerako erabilia izango dena. Bertan, eremu guztietan gazteon beharrizanak asetzeko minimoak ezarriak izango dira, ezin urratuak izango diren eskubideak barneratuz. Lege honen osaketa, euskal gazteriaren diagnostiko zabal batekin edukiko du hastapena, egungo gazteon errealitatea zein den ezagutzeko asmoz. Behin problematika ezagututa, dauzkagun behar eta gabeziak identifikatuta, eta berau konpontzeko asmoarekin, prozesu parte-hartzaile baten bitartez osatuko genuke legea. Legea osatu bitartean, proposatutako aldaketak ezartzen joango ginateke. BIZI-BALDINTZAK

36


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING IND EB HN HKK

Zehaztutako baloreak oinarritzat hartuta, gazteen bizi-baldintzak hobetzeko aberastasunaren eta lanaren banaketa ezinbestekoak izango ditugu. Gazteen helburua ez da izango ahalik eta soldata handiena lortzea, baizik eta soldata duina bermatuko duen lanaren banaketa bultzatuz, lana eta garapen pertsonala ahalbidetuko duen eredua sortzea. Lanaren banaketa posible egiteko ordea, aberastasunaren banaketa ezinbestekoa izango da. Ordu gutxiago lan egiteak ez du esan nahi gure bizitzetako beharrak asetzeko beharrezkoak ditugun soldatak izango ez ditugunik. Gure soldatak, oinarrizko eskubideak bermatu beharko dituzte, eta baita garapen pertsonala bermatu ere. Honek, oinarrizko eskubideak benetan eskubide unibertsal bilakatzea ekarri beharko du, egun luxua dena, denon eskura jarriz. Alde batetik, lanaren banaketak pertsona gehiagorentzako enplegua sortzea ekarriko luke, gazteek egun pairatzen duten langabezi tasa murriztuz. Honekin batera, soldatak parekatzeko bidea jorratu beharko dugu, denontzako soldata duinak bermatuz. Ondorioz, eta aurretik esan bezala, gure oinarrizko beharrak (hezkuntza, etxebizitza, osasuna, formakuntza...) bermatuak direla ziurtatzeko, hauek eskuratzeko baldintza ekonomikoak soldata hauen araberakoak izan beharko dira. Beraz, sakoneko aldaketaz ari gara. Aberastasunaren pilatzea dakarren egungo eredutik, denon eskubideak bermatuko dituen baliabide ekonomikoen banaketan oinarritutako den eredu berri bat aplikatuz.

OS JS

Justizia Soziala

KH KH KONTRATAZIOA

37 • Enpleguari dagokionean, Eusko Jaurlaritzatik gazteen kontratazioa bultzatuko dugu diru-laguntza bidez, batez ere I+G+Bn, euskal gizarteari gehien interesatzen zaizkien arloetan bereziki. • Kontratazio publikoari dagokionean, gazteen sarbidea errazteko formulak aztertu eta martxan jarriko dira, kontuan izanik jende gaztearen izaerak funtzio publikoaren berrindartzea ekarriko duela. • Zentzu berean, enpresa pribatuek gazteak kontratatzeko pizgarriak aztertu eta bultzatuko dira.


Gazteria

FORMAKUNTZA

AB Aukera Berdintasuna

• Formakuntza lan jarduerekin bateragarria bihurtu ahal izateko programak bideratuko dira, formakuntza iraunkorra ezinbestekoa izango baita garapen pertsonala ziurtatu ahal izateko.

MUGIKORTASUNA

• Eusko Jaurlaritzatik sustatuta, Nafarroara, Ipar Euskal Herrira eta euskal diasporara begira gazte langileen formakuntzan onuragarria izango den herrialdeen arteko mugikortasuna bultzatuko da, behar diren hitzarmenak indartuz erakunde publikoekin zein erakunde pribatuekin.

SEKTORE PRODUKTIBOETAN LAN ESKAINTZA

Lehen sektorea • Lehen sektorea indartzeko eta berritzeko, gazteriaren inplikazioa funtsezkoa da. Hori lortze aldera, hurrengo neurriak hartuko ditugu: · Ustiapen berriak irekitzeko bideak erraztu. · Alor honetako formakuntzaren difusioan sakondu. · Kontsumo taldeak sustatu: ekoizpen iturritik kontsumitzailera bitartekaririk gabeko eredua sustatuz. · Ekoizpen ekologikoa ezagutu eta inplementatzeko programak

Bigarren sektorea • Gazteen artean ekintzailetasuna bultzatuko dugu, batez ere guretzat estrategikoak diren alorretan. Hirugarren sektorea • Zerbitzu sektorean gazteen behin-behineko kontratazioa duintzeko, berariazko programa bat bultzatuko dugu.

38


AB

Etxebizitza eta emantzipatzeko politikak: Aukera Berdintasuna

HA ETXEBIZITZA

EO ING IND EB HN HKK

Etxebizitza eskubide subjektibo bezala onartuta (hau da, etxebizitza eskatu daitekeen eskubidea dela onartuta) 18 urtetik gorako edozein pertsonak BOEren eskatzaile izateko eskubidea izango luke. Alokairu soziala bultzatuko dugu: sarrera minimo bat ez da kontuan hartuko poltsa hauetan sartzeko. Etxebizitza parke publikoaren gabezia dagoen bitartean etxebizitza pribatuaren erabilerara joko da, politika hauek aurrera eramateko helburua behar adina etxebizitza publiko izatea izango bada ere.

EMANTZIPAZIOA

OS JS KH KH

39

Gazteen emantzipazioa zalantzarik gabe gure gobernuaren lehentasunetariko bat izango da, erdi mailako eta goi mailako heziketako eta goi mailako hezkuntzako ikasleentzat pisu sozialak eta konpartituak bideratuko direlarik. Ikasle bakoitzak bere bizitza era independente batean garatzeaz gain, nahi duen formazioa jaso ahal izan dezan, bere egoera ekonomikoa bere hezkuntza garapenean muga izango ez dela ziurtatuko duen gazteria eta etxebizitza politiken bidez. - Ikasketa nagusiak burututa dituzten gazteentzat alokairu sozial berezi bat ezarriko da, gehienez soldataren %25a etxebizitza ordaintzera dedikatuko dutelarik, baina etxebizitzaren alokairuak berez bere soldataren zenbatekoa inoiz gaindituko ez duelarik. - Hezkuntza publikoan dauden ikasleen oinarrizko beharrak asetzeko (etxeko gastuak, garraioak,‌) bitartekoak ezarriko dira Hezkuntza pribatuko eskolak plan honetan sartzeko baldintzak aztertuko dira.

Politika soziala:

Laguntza guztien baldintzak berrikusi eta gazteriaren beharrei egokitu: etxebizitzarenak, emergentziazkoa edo diru-sarreren berme errenta, besteak beste.


Gazteria

AB Aukera Berdintasuna

Hezkuntza:

路 Hezkuntzak guztiontzat izan behar du, ez bakarrik batzuentzako pribilegioa. 路 Bologna Planaren aplikazioaren ondorioak aztertu eta eragin kaltegarriei aurre egiteko bideak landu. 路 Hezkuntzaren guztizko publikotasuna bilatze aldera, bekei heltzeko baldintzak berrikusiko dira eta tasen desagerpenerantz neurriak hartzera joko da. 路 Euskaraz ikasteko eskubidea maila guztietan bermatzerako bidean neurriak hartuko ditugu. Unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko lan egingo dugu, adibidez, unibertsitateko karreren euskaldunduz.

Euskara:

Programen sustapenean gazteria da kolektibo estrategikoa euskararen zabalkunderako. Normalizazioa bultzatuko da gizartearen arlo guztietan.

Osasungintza:

Osasungintza publiko unibertsala, 26 urte arteko kotizazioaren baldintza bertan behera utziz.

Parekidetasuna eta aniztasuna

-Parekidetasuna bilatze aldera baloreen iraulketa bat burutu beharra dugu, heteronormak eta patriarkatua irauliz, internazionalismoa, kultura ezberdinen aniztasunaren aberastasunean, elkartasunean eta parekidetasunean oinarrituko dena. Zentzu honetan sentsibilizazio kanpainak burutuko ditugu, kontuan hartu behar baita iraultza horren garaipena emateko gazteriatik irten behar dela.

40


AB Aukera Berdintasuna

Parte-hartzea

HA EO ING IND

-EGKren garrantzia indartu eta eragile desberdinen elkargunea izateaz gain, EGKren lotune izaera azpimarratu beharra dago. Beraz, lotune izaera izan behar duen erakunde honen bitartez bai eragileekin, eta baita norbanakoekin parte-hartze prozesuak zabaldu behar ditugu erabakiak ahalik eta ikuspuntu anitzenenetatik eta zabalenenetatik hartuak izan daitezen. -Proiektu esanguratsuenentzat NUP prozesuaren bitartez, gazte ezberdinen inplikazioa bermatuko da. Zentzu honetan lehenengo urratsa GAZTERIAREN EGOERAREN DIAGNOSI ERREAL bat egitea izango da.

EB HN

-Parte-hartze dinamika bezala ulertzen dugu herri mailatik Nazio mailara abiatuko den prozesu anitza (hitzaldiak, foroak, inkestak) eta eragileei zein norbanakoei irekia.

HKK OS

Kultura eta aisialdia

JS KH KH

41

KULTURA SORTZAILEA ETA EKOIZPENA

路 Gazte kultura eragileak nahiz norbanakoen iritzia kontutan harturik, sortze eta ekoizte kulturalaren esparruaren diagnosia eta errealitate hori hobetzekoiraultzeko- aldatzeko behar direneko politika berritzaileak bultzatuko dira. -Gazteei begira egitasmo herritar eta kulturalei jarraipena egin kultur esparruko sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako bideak irekiz. -Eredu alternatibo propioak sustatuko dituzten mekanismoak martxan jartzeko programak egokitu eta berrituko dira, gazte sortzaile zein kulturgintzan dabiltzan gazteen inplikazioa bultzatuz: 路 Copyleft-aren aldeko apustua egingo dugu, ekoizpenaren eredu berritzaileak ekoizpenetik hastea oinarrizkoa ulertzen dugulako. 路 Krisialdi sistemiko honen markoan, autokudeatutako proiektuak bultzatzeak berebiziko garrantzia du, laguntza kolektiboa indartzea helburu.


Gazteria

-Sormena sustatzeko eta bultzatzeko bideak eskainiko dira, ekonomikoak, azpiegituren bidez, zein gune komunak ideien deskargarako eta kultur munduan dabiltzan gazte sortzaileak eta ekoizleak ezagutu ahal izateko SARE bat osatzeko helburuarekin.

AB Aukera Berdintasuna

KULTURA HARTZAILEA

-Kultur sortzearen eta ekoiztearen gazteen inplikazioaren inguruko hausnarketak zabalduko ditugu, ekoizpen eredu berrien informazioa eta sentsibilizaziorako programa zehatzak sortuz. -Kultura hartzailetik sortzaile edota ekoizle izateko bideak zabalduko ditugu gazteek iniziatiba har dezaten kultura aniztasunaren lanketan.

AISIALDIA

-EGKren bitartez aisialdiari zuzendutako elkartegintzari babes gehiago emango zaio. -Balore hezitzaileen lanketan diharduten aisialdi taldeekin elkarlana bultzatu eta konbenioak sinatu.

GAZTE KULTURA GUNEAK: AUTOKUDEAKETA OINARRI

-Gaztetxeak Euskal Herriko herri eta auzo askoren pizgarri eta motor kulturalak dira. Gaztetxeen inplikazioa eta errekonozimendu zuzena proposatzen dugu sorkuntza eta ekoizpen prozesuan, diru-laguntza eta SARE baten sorreraren bitartez. -Gaztetxeen SAREa indartzearren hurrengo neurriak proposatzen ditugu: •Gazte gune autogestionatuak bultzatu aldera neurriak hartuko dira, adibidez lokal publikoen ematea. •Gaztetxeen sarearen sorrera, beraien zabaltzea sustatzeko eta gizarteak berauen ezagutza izateko. •Bere lanaren eta sormenaren ondorioz lortutako kultura kapitalaren difusioa bultzatuko da.

42


AB Aukera Berdintasuna

HA EO ING

MUGIKORTASUN KULTURALA: HERRIAREN EZAGUTZA SUSTATUZ

•Gazteei zuzenduta plan berezi bat jarriko dugu martxan, zeinak helburu bezala izango duen Euskal Herria ezagutaraztea ematea gazte jendearen artean. Horretarako baliabide ezberdinak eskainiko ditugu, tartean aterpetxeen eskaintza hobetzea baita hauen dibulgazioa ere. •Bono bat martxan jarri aterpetxeak, ondare kultural guneak, aisialdi jarduera ezberdinak eta garraioa, besteak beste barneratuko dituena. •- Aterpe sare bat bultzatu, aterpeak gazteei ireki, ez daitezen “luxuzko hotelak” izan. Aisialdi talde, gaztetxe, kolektiboentzako... prezio jasangarriak adostu.

IND EB

KOMUNIKABIDEAK ETA KOMUNIKAZIOA HN HKK -Gazteen arteko elkarrekintza sustatuko duen gune bat sortuko da Interneten.

OS JS

Komunikabide publikoak

KH KH

43

· Gazteak, eta batez ere gazteen arazoak ikusgai bilakatzea garrantzitsua da eta zentzu horretan komunikabide publikoek egin dezaketen lana nabaria da. Horregatik eguneroko programazioan gazteriaren presentzia bermatuko dugu. · Gazteentzako programak bideratu: hezkidetza, parekidetasuna sustatuko dutenak, euskal komunikabideen ordutegi propioa, haur-gazteen beharrak aseko dituenak, bai telebistan zein irratietan.

Garraiobideak

•EAEko garraio publikoaren erabilera erraztuko duen txartel subentzionatua eta bakarra bultzatuko da.


Gazteria

AB Aukera Berdintasuna

44


AB HA Herritarren Askatasunak

HA Herritarren Askatasunak

EO ING IND

GIZA ESKUBIDEAK

EB HN HKK OS JS KH KH

45

EHBildu osatzen dugunok giza eskubideak eta askatasun publikoak ardatz dituzten Euskal Herria eta mundua lortu nahi dugu. Eta ahalmena aitortzen diegu nazioarteko zuzenbidean alor horretan egin eta onartu diren adierazpen eta konbentzioei. Gure iragan hurbilean, bai ETAren indarkeriak, bai Espainiako eta Frantziako estatuek erabilitako errepresio estrategiak eta gerra zikinak, hildakoak eragin ditu eta lesio fisikoak eta psikikoak ere bai. Zorionez, zenbait gertakarik itxaropenez betetako garai bat datorrela erakusten digute: Gernikako akordioak, Aieteko Bake Konferentziak edota ETAk ekintza armatuen su-eten iraunkorra iragarri izana. Baina Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera immobilistak eragotzi egiten du Euskal Herriko herritar guzti-guztiek eskubide guzti-guztiak erabat gauzatu ahal izatea. Giza eskubideetan izandako urratzeak diagnostikatzea, eta haien biktimak aitortu, egindako kaltea konpondu eta birgaitzea, eta horrelako urratzeak inoiz gehiago ez direla gertatuko bermatzeko oinarriak finkatzea da EHBilduren konpromiso nagusia. Eta horren haritik, konpromiso horren ondorio gisa, alor hauetan lan egitea proposatzen dugu. - Francoren kolpe militarraren eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak. Frankismoaren biktimei ez zaie jasandako injustizia aitortu eta ez da haiekiko dagoen zorra ordaindu. Memoria historikoaren aldeko elkarteek eta biktimen senitartekoek egia eta justizia eskatzen jarraitzen dute. Frankismoaren biktimen behin betiko errolda bat egin nahi dugu, eta han jaso zer eskubideurratze jasan zituzten. Eta, horrez gain, haien aitorpen publikoa egin eta ordain morala emateko modu eraginkorrena aurkitu nahi dugu. - Giza Eskubideen urraketen biktimak, Euskal Herrian izandako indarkeriaren ondorioz. Amaitzear dagoen eta zauriak ixteko lehenengo urratsak ematen ari


Herritarren Askatasunak

HA

den gatazka politikoak ere ibilbide-orri bat behar du Euskal Herrian izandako giza eskubideen askotariko urraketen biktimak (guzti-guztiak eta batzuk eta besteak banatu gabe) aitortzeko bidean aurre egiteko. Behin betiko gainditu nahi dugu biktimei eman zaien tratamendu sakabanatua eta desberdina, eta bulego bakarrean eman nahi diogu arreta ixtear dagoen gatazka armatu honekin lotuta oinarrizko eskubideren bat urratu zaiola sentitzen duen orori. - Trantsizio-zuzenbidea praktikan garatzea. Adituen komiteak sor daitezen babestuko dugu, izandako eskubide-urraketetan erantzukizunak nork dituzten erabakitzeko bidean aurrera egin dezaten, eta bideak proposa ditzaten giza eskubideetan kalterik izan duten pertsona guztiak aitortu eta haiei ordaina emateko. - Giza eskubideen hezkuntza. Inoiz gehiago ez da urratu behar giza eskubiderik. Hori lortzeko, lagundu egin nahi dugu giza eskubideen alorreko hezkuntzan, gaikuntzan eta informazio publikoan. Horretarako, Giza Eskubideen Plan bat egingo da eta Giza Eskubideen Euskal Institutuak jarriko du abian. Planak, gainera, diagnosi moduan adieraziko du zer legedik edo zer jardunek eragiten duten edo laguntzen duten giza eskubideak edo oinarrizko askatasunak urratzen. Lankidetza estuagoan jardungo dugu giza eskubideen alorreko nazioarteko erakundeekin eta horien alde egiten duten gainerako eragileekin. Eta, hain zuzen ere, eskatzen dugu Bakerako Giza Eskubidea arau moduan aitor dezan Nazio Batuen Erakundeak, eta kontzeptu holistikoa eta integratzailea dela adierazi eta hala zabal dadin.

JUSTIZIA

Gure iragan hurbilean, Madrilen egoitza duten zenbait justizia-estamentuk legaltasunaren oinarrizko printzipioaren aurkako hainbat eta hainbat erabaki hartu dituzte, interpretazio eta premia politikoen pean hartutakoak. Ez da hau lekua gogora ekartzeko justiziaren izenean herri honi egin zaizkion bidegabekeria guztiak, horietako batzuk oraindik ere egiten zaizkionak. Gauza bat ondorioztatu behar dugu: Euskal Herriak ez du Justiziarik izan administrazio espainiarraren baitan. Sistema zurrundu hori ez da gai erantzun hurbila, inpartziala, independentea eta azkarra emateko euskal gizartearen justizia-eskaerei. Euskal Herriak erabateko legegintza-ahalmena izan behar du arlo zibilean, zigor-arloan, administrazio-arloan, arlo prozesalean, lan-arloan... Eta arlo horietako guztietako auziak geure justizia-administrazio batek, bertako batek ebatzi beharko lituzke, oinarri hartuta independentzia eta inpartzialtasunaren oinarrizko printzipioak eta ezinbestekoa den segurtasun juridikoz jardunda. Epaile naturalaren printzipioa aldarrikatzen dugu, gertaerak izan diren lekuko

46


AB

epailearena, geure Botere Judiziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Botere Judiziala izateko, alegia.

HA Eta, hain zuzen, EH Bilduk hau eskatzen du: Herritarren Askatasunak

EO ING IND EB HN

- Eskumen jurisdikzional guztiak Euskal Herriko justizia-organoei esleitzea. - Justizia Auzitegi nagusia izatea azken instantzia prozesu guztietan jurisdikzio-alor guztietan, eta huraxe izatea, halaber, kasazio-errekurtsoak ebazteko eskumena duena. Jakina, haren burua, bai eta fiskaltza nagusia, euskal botereek aukeratuko dute. - Epaileen eta epaitegien justizia-jarduerari babesa eta laguntza emateko, eta administrazioen artean lankidetza eta koordinazioa sustatzeko, Euskadiko Bulego Judizial bat sortuko litzateke. - Epaileak, magistratuak, fiskalak eta gainerako zerbitzuko langileak izendatzerakoan, ezinbestekoa iruditzen zaigu horiek hizkuntza koofiziala eta bertako zuzenbidea jakitea —Foru Zuzenbide Zibila eta Autonomia Zuzenbidea—: eskakizuna izan behar du, eta ez meritua.

HKK OS JS KH KH

47

- Justizia-administrazioaren zerbitzura dauden langileak —idazkari judizialak, kudeatzaileak, tramitatzaileak eta justizia-laguntzakoak barne— Eusko Jaurlaritzak izendatu eta kudeatuko ditu, eta erkidegora eskualdatutako kidego nazionalak izateari utziko diote. - Euskadiko Botere Judizialaren Kontseilua sortzea proposatzen dugu, eskumen osoak dituela, Euskadiko justiziaren gobernua kudeatzeko. - Euskal herritarren arretan eraginkortasuna, azkartasuna eta kalitatea izatea nahi dugu. Eta, hain zuzen ere, izapideak eta exekuzioa hobetzea nahi dugu, langileen prestakuntza sustatuz eta zenbait hobekuntza eginez jendearentzako informazio-bulegoen, familia-epaitegien eta erregistro zibilen funtzionamenduan. Eta, bereziki, atxilotutako pertsonei laguntza emateko zerbitzuak eraldatu eta sendotu nahi ditugu, eta preso dauden pertsonei laguntza juridikoa izango duten berme osoa eman, doaneko lege-laguntzarako eskubidearen osagarri eta berme moduan. - Eskumen osoak izatea eskatzen dugu planta judizialen eta lurralde-mugapeen alorrean eta horiek ezartzerakoan. Horrenbestez, ahalmen osoa izatea eskatzen dugu organo judizial berriak eta haietan atal berriak sortzeko, bai eta epaitegiak eta auzitegiak lurraldean non kokatuko diren zehazteko ere.


Herritarren Askatasunak

HA

ESPETXE-POLITIKA

Uste dugu egungo espetxe-sistema gizartearen porrotaren adierazle garbia dela. Presoak eskubidedun pertsonak dira, beti. Eta, hain zuzen ere, preso politikoek Euskal Herrian egoteko eskubidea dute, eta preso dagoen beste edozein pertsonak bezala, familiarekin eta gizarteingurunearekin harreman normala izatekoa ere bai. Sakabanatze-politikak amaitu egin behar du, gaur egun hura babesten duten erreparo politiko burugabeak gorabehera. Gaixo dauden presoek eskubidea dute, gizatasun hutsagatik, tratamendu egokia jasotzeko, eta berehala aske uzteko eskubidea gaixotasuna sendaezina bada edo espetxean egoteak gaixotasuna larriagotzen badu. Era berean, ezin dira betirako kartzelan utzi, atzera eraginez eta modu arbitrarioan jardunda, zigorra beteta dutenak, eta horrelaxe adierazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ere. Azkenik, prozesu bat jarri nahi dugu abian preso politikoak espetxetik atera ahal izan daitezen Gernikako Akordioan ezarritako bidean. Oro har, askatasunaz gabetzeak ondorioak izaten ditu pertsonengan, ondorio sendaezinak zenbaitetan. Horregatik, gizatasuna oinarri duen gizarte batean, azkeneko aukera izan behar luke askatasuna kentzea. Espetxe-politika berri bat sustatu behar dela uste dugu, preso dauden pertsonen duintasuna errespetatuko duena, lehenbailehen itzuli ahal izan daitezen berriro beren komunitatera eta gizarte bidezkoago bat lortzen lagundu beren lanarekin eta jarduerarekin. Ezinbestekoa da gizarte-eztabaida irekia eta anitza egitea, iritzi garrantzitsu guztiei hitza emango diena, zigorra espetxean bete beharraz eztabaidatzeko. Helburua da, zigorra betetzeko, espetxeaz bestelako sistemak lehenesten dituen eredua ezartzea, helburu duena zigorra jaso duen pertsona gaitzea, haren gizarteratzean, hezkuntzan eta lanerako prestakuntzan. Komunitateak parte-hartze handia izan behar du horretan, baina funtsezkoa da, gainera, erraztea eta bermatzea zerbitzu publikoak espetxean sartu ahal izatea, bai eta espetxe-sistemaren barruan dauden pertsonei laguntza, prestakuntza eta abegia ematen jarduten duten taldeei eta elkarteei ere. Europako iparraldeko espetxe-ereduak sartzea proposatzen dugu: azpiegitura txikiak, hiriguneen barnean eta preso dauden pertsonen familia- eta gizarteingurunearekiko irekia. Eta, aldiz, iruditzen zaigu espetxe erraldoi berriak egiteak antzinako zigor-jarreretara garamatzala, eta hori ez ezik, inbertsio ekonomiko guztiz desegokiak direla deritzogu. Zehazki, aurreneurrizko espetxeratzea gero eta gutxiago ezar dadin egingo dugu lan, gehiegi erabiltzen baita gaur egun. Zenbait lege-erreforma proposatzen ditugu espetxe-zigorrik izan ez dezaten “ez larri� jotako delituek. Izan ere, beste alternatiba batzuk ezarri beharko lirateke haietarako, hala nola, komunitatearen onurarako lanak egitea, baina ez estigma moduan, “auzolan� moduan baizik. Eta iruditzen zaigu kontrol telematikoko neurriak, gaur egun hirugarren graduan edo baldintzapeko askatasunean dauden pertsonen kart-

48


AB HA Herritarren Askatasunak

EO

zelaratzearen luzapen moduan erabiltzen direnak, zigorra espetxean bete beharraren ordezko egokiak izan daitezkeela. Gizarteratzeko zentroak sustatu nahi ditugu eta hirugarren graduan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea helburu duten etxebizitzen sareak sustatu, prestakuntzaren eta berriro gizarteratzearen ikuspegitik. Horregatik guztiagatik, geure espetxe-sistema antolatzeko eskumena eskatzen dugu, presoen eskubideak eta duintasuna bermatzen duen sistema izan dadin. Garrantzitsua da eskumen hori herritarren askatasunen atalean ikustea, berariaz bereizita herrizaingo ataletik at, orain artean izan duen lekutik at.

ING IND

HERRITARREN SEGURTASUNA EB HN HKK OS JS KH KH

49

“Segurtasuna lortzeko, giza eskubideak murrizten dituenak ez du ez bata ez bestea lortzen�, esamolde hori oinarri hartuta, herritarren segurtasuna herritarrari ematen zaion zerbitzutzat dugu, ez herritarraren aurka doan zerbitzutzat. Eta prebentzioak izan behar du oinarri, giza eskubideen estandar zorrotzenak betetzen direla, betiere. Horretarako, lehentasuna da polizia-eredua garai politiko berrietara egokitzea. Poliziak gizartearen isla izan behar du, eta hori, tamalez, ez da betetzen inondik inora gaur egun. Horrez gain, euskal lurraldea erabat desmilitarizatzea da gure irrika. Egungo egoera politiko berrian inolako aitzakiarik ez dagoenez euskal herritarren premiei eta ikuspegiari erabat arrotzak zaizkion polizia-kidegoak euskal lurraldean ezarrita egoteko, eskatzen dugu Espainiako Segurtasun Indar eta Kidegoak pixkanaka alde egiten joatea. Gure helburua da Espainiako Segurtasun Indar eta Kidegoak benetan ordeztea, lurralde osorako bakarra izango den kidego batez. Eskumen guzti-guztiak lituzkeen polizia bat izango litzateke. Poliziaren Etikako Kode Europarrak dioenez, herritarrek poliziarengan duten konfiantza estu-estu lotuta dago poliziak herritar horiekiko duten jarrerarekin eta portaerarekin, eta, zehazki, giza duintasunaren eta pertsonaren oinarrizko askatasun eta eskubideen errespetuarekin. Eta hau da horren beste aldea: Europako Kontseiluaren 690. zenbakiko Ebazpenak (1979) ezartzen du poliziak eskubidea duela bere funtzioak gauzatzen dituen kolektibitatearen laguntza aktiboa izateko, bai laguntza morala, bai laguntza materiala. Eta bi balio horiek uztartzea da gure helburua. Horretarako, polizia-ereduari buruzko eztabaida zabala eta irekia egitea proposatzen dugu, sakon-sakonetik egokitzeko zerbitzuaren kalitatea eta legeerantzukizun zabalak etengabe aldatzen ari den biztanleria batera. Polizia-kidego horrek gardentasun osoz jardun behar du eta giza eskubideen defentsa bere lan profesionalaren berezko atal moduan ikusi.


Herritarren Askatasunak

HA

Horregatik, guztiz beharrezkoa da Ertzaintza sakon-sakonean eraldatzea, printzipio hauei jarraituz: - Zerbitzuko polizia integrala, ez errepresiboa, jarduera-irizpide politizaturik ez duena. - Polizia zibila, ez militarizatua, indarra erabiltzeari uko egingo diona, indarkeria oro gainditzen ari den egoera honetan. Horretarako, egokitu egin beharko dira jarrerak, protokoloak eta dispositibo teknikoak. - Polizia judiziala, une oro epaileen gainbegiratzearen pean dagoena. - Polizia hurbila, komunitatearen barnekoa eta haren inguruko gertaeretan txertatua, euskal herritarren gizarte, kultura, hizkuntza eta politika-aniztasuna errespetatzen duena.

Eta arreta berezia jartzen dugu bi eremu garrantzitsu-garrantzitsutan: - Tortura eta tratu txarrak: eskumen osoak eskuratzea polizia-arloan. Salbuespeneko legedia, Konstituzioak aitortutako eskubideak izatez eten egiten dituen legedia, aldatu egin behar da erro-errotik. Debekatu egin behar da inkomunikazioa, eta tratu txarrak edo torturak egoteko aukerak desagerrarazi. Ustez delitu bat egin duten pertsonak atxilotzeko eta zaintzapean edukitzeko eskumenak zorrotz-zorrotz bete behar ditu nazioarteko estandarrak, gomendioak eta protokoloak, eta, bereziki, tratu txarren eta torturen prebentzioari buruzkoak. Atxilotze inkomunikatua berehala debekatzea exijitzen dugu. Eskaera hori bideratzen den bitartean, euskal poliziak uko egin behar dio atxilotutako pertsonak inkomunikatzeari, eta erabaki horrek ezin du inoiz honelako edo halako salbuespenen edo egoeren mende egon. Aitorpenik ez egiteko eskubidea baliatzen duen pertsona oro epailearen esku utziko da berehala. - Delinkuentzia: Euskal Herria inguruko lurraldeen artean delinkuentzia-indizerik txikienetakoa duen eremua da. Horregatik, aukera dugu prebentzioan oinarritutako herri-segurtasuneko politika izatea, delitua jazarri eta erreprimitzean oinarritutakoa izan beharrean. Horretako, ezinbestekoa da zorrotz diagnostikatzea portaera horiek sorrarazten dituzten arrazoi sozialak eta ekonomikoak (premia-egoerak, desberdintasuna, deserrotzea, gizarte-babesik eza, hezkuntza-babesik eza, etab.). Gizarte- eta hezkuntza-gaitasun ona izatea da delinkuentziaren prebentzio-politikarik onena. Sektore arteko kontseilu bat sortzea planteatzen dugu, delinkuentziaren diagnostikoa egiteko eta prebentziorako neurriak adierazteko. Kontseilu horretan, gaiarekin lotura duten gizarte-ordezkariak eta profesionalak egongo lirateke, bai eta aldundietako eta tokiko administrazioetako ordezkariak ere. Beste alde batetik, optimizatu egin behar da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza. Koordinazio operatiboa eta baliabideak optimizatzekoa izateaz gain, ezagutzen eta esperientzien trukea ere izan beharko luke. Hain zuzen ere, hau proposatzen dugu: polizia-jardun egokien mapa egitea, zerbitzua hobetzeko inspirazio-iturri izan dadin eta jardun desegokiak gainditzeko edota desagerrarazteko katalogoa.

50


AB HA Herritarren Askatasunak

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

51

Horrez gain, eskura dauden baliabideak modu koordinatuan, eraginkorrean, berehalakoan eta nahikoan kudeatzeko modua bilatu eta sustatu behar da, hondamenak, ezbeharrak edo eguraldiak eragindako zoritxarrak gertatzen direnerako, izan aurreikusitakoak izan aurreikusi gabe gertatutakoak. Larrialdien arloan eskumenak koordinatu daitezen proposatzen dugu, larrialdi-planak eginez. Hau da gure filosofia: Euskal Herria armadarik gabeko nazioa izatea, armagasturik ez duena eta ez dituena izango estamentu militarrak dakartzan balioak: diziplina, hierarkia, matxismoa, klasismoa, kontrola...


Herritarren Askatasunak

HA

52


AB HA EO

EO Ekonomia eta Ogasuna

Ekonomia eta Ogasuna

ING IND

Sarrera EB HN HKK OS JS KH KH

53

Ekonomia eta berarekin zerikusia duen guztia izango da legealdi honen lehentasunetako bat. Krisi ekonomikoak gure herritarrei, gure enpresei, gure herriei eta erakundeei eragiten die. Euskal Herrian, egia da, krisi ekonomikoa beste lurralde batzuetan baino pixka bat beranduago nabaritzen hasi garela, gure produkzio-egituraren ezaugarriengatik. Nolanahi ere, nahiz langabezia-tasa eta zorpetze publiko-tasa oraindik ere beste lurraldeetan baino txikiagoak izan, hemen ere jada handiak dira; ezin gara bere horretan gozo gelditu. Krisiak ondorio larriak eragin dizkie gure herritarrei eta zor publikoa gero eta handiagoa da, orain arte gobernuan egon direnek dirua xahutu dutelako eta herrialde-irizpide estrategikoak erabili ez dituztelako. Egoera ahulean dauden gizarte-sektoreek nabari dute gehien krisia eta krisiaren ondorioak; gainera, gizarte-sektore horiek lehendik ere etenik gabe bizi izan zuten krisi-prozesua, lan-alorreko erreformen, prekarizazioaren eta gizarte-babesgabetasunaren ondorioz. Krisiaren ondorioak ez dira berdinak izan guztientzat, buruzagitza-sektoreek ez baitute gizarte-erantzukizunik izan. Gure enpresak eta merkataritzak ixten ari dira edo oso arazo larriak dituzte, finantza-sistemak ez duelako krediturik eta sektore pribatuaren zein publikoaren eskaria murriztu egin delako; horren guztiaren ondorioz, langabeziatasak Europako herrialdeetako batez bestekoa baino askoz ere handiagoak dira. Krisi sistemikoa da, eta beraz, aldaketa sakonei egin behar diegu aurre, kudeatzeko beste modu baten alde egin behar dugu, antolatzeko beste modu baten alde; azken batean, beste modu batera bizi behar dugu, solidarioagoak izanik, jarrera ekitatiboagoa eta bidezkoagoa izanik eta garapen iraunkor erabatekoaren aldeko konpromiso garbia hartuta. Berrikuntzaren eta kalitatearen alde eta eredu ekintzaile baten alde egin behar dugu; ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzearen alde; ekonomia


Ekonomia eta Ogasuna

EO

suspertzearen alde, enplegu-sortzailea baita; ekonomia eta gizartea sakonetik aldetzearen alde, Euskal Herri oparoa ziurtatzeko aukera izan dezagun.

ZERGA-ARLOA

Zerga-arloko subiranotasuna da gure etorkizuna eraikitzeko aukera emango digun funtsezko oinarrietako bat, eta horrez gain, gure Herriak dituen helburuen alde egiteko funtsezko elementu bat ere bada. Hortaz, etsigarria izan da ikustea gure erakundeek zenbatetan jarraitu dioten Espainiak zerga-alorrean ezarritako politikei, erabakitzeko ahalmena dugun zergen eremuei dagokienez. Aberastasuna banatzeko funtsezko elementuetako bat zerga-alorreko politika da. Eta finantza-eredu egokia izatea erabakigarria da, bitartekoak behar beste eta eraginkortasunez banatzeko aukerak ahalik eta ondoen baliatzeko. Guk aldarrikatzen dugun zerga-sistema bidezkoa, aurrerakoia, ekitatiboa eta solidarioa da, sektore publikoaren bideragarritasuna ziurtatzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak bermatuko dituena, benetako gehikortasun- edo progresibitate-printzipioa oinarri izango duena, eta iruzurraren aurka borroka egiteko konpromiso sendoa hartuko duena. Aberastasuna elkartasun-printzipioaren arabera banatzeko aukera emango duen zerga-sistema; jatorria edozein dela, errentei zerga bera ezarriko dion zerga-sistema.

Ekitatea eta gehikortasuna badira zerga-sistemaren oinarri, lortzen diren diru-sarrera publikoek ziurtatu egin behar dute sektore publiko sendo bat. Sektore publikoaren baitan, lehentasuna izan behar dute hezkuntzak, osasunak, pentsioek eta pertsonentzako zerbitzuek, eta batez ere haurrekin zerikusia duten zerbitzuek (haur-eskolak, jangela publikoak, etab.) eta mendekotasunarekin zerikusia dutenek (etxez etxeko zerbitzuak, adineko pertsonen zaintzak, etab.). Pertsonentzat dauden zerbitzuei dagokienez, egiteko asko dugu oraindik ere Europako iparraldeko herrialdeek duten maila lortzeko, eta zerbitzu horiek, hain zuzen, oinarrizkoak dira enplegua sortzeko, eta gaur egun zaintza-lanetan aritzen diren emakumeek ordaindutako enplegu duina lortzeko baldintzak lortzeko. Zaintzaren alorrean inbertituz gero, herritar guztiei eragingo dizkie onurak eta ekonomia-eredua aldatzeko ere lagungarria izango da. Hau da, bizitza zaintzea eta denbora ohore handiko produktuak izango dira ekonomia-eredu berri horretan, eta ez gure munduaren etorkizuna arriskuan jartzen ari diren kontsumoa eta produkzioa.

54


AB HA

Inbertsio publikoa bakar-bakarrik azpiegitura handitan (gainera, zenbat eta handiagoak izan, hobeto) inbertitzea delako ideia aldatu egin behar da. Zerbitzu publikoetan inbertitzeak ekonomia suspertzea eta diru-sarrera publikoak gehitzea eragiten du, eta gizartea hobeto antolatzeko ere lagungarria da.

EO Ekonomia eta Ogasuna

ING IND EB HN

EAEn, zerga-alorreko eskumen arauemailea lurralde historikoek dute, Estatutuaren eta Lurralde Historikoaren Legearen arabera. Zerga-kideketarako Sailak zaintzen du aldundien artean harmonizazioa egon dadin. Egungo krisiak agerian utzi du eredu horrek ez duela jada balio. Diru-sarrerak gutxitzen direnean, lurralde-erakundeak taifa-erreinu txiki bihurtzen dira, bakoitzak bere pastel-zatia ziurtatzeaz soilik kezkatuta. Hortaz, eredu hori alde batera utzi eta Legebiltzarrak harmonizazio-ahalmena erabiltzearen alde gaude; izan ere, horretarako ahalmena badu Harmonizazio Legearen bidez. Kudeatzeko eta antolatzeko modu berri horren baitan, gure erakundeen eskumen-banaketa aztertu behar dugu, ikuspegi ekonomikoa izanik, beti ere.

HKK OS JS

Ez dauka inolako logikarik Eusko Jaurlaritzak, herri bateko herritarren garapenerako funtsezko gaietan (hezkuntza, osasuna, enplegua…) eskumenak dituen erakundeak, ez izatea zerga-alorreko eskumenak, ez izatea ahalmena zenbait zergen dirua biltzeko eta zenbait zerga arautzeko. Esaterako, haren eskumenetik kanpo daude PFEZ, ondasun edo aberastasun handiak, sozietateak, oinordetzak eta dohaintzak, BEZa eta Zerga Bereziak, eta zerga horien bidez lortzen dira, hain zuzen, gastu publikorako baliabide ekonomikoak.

KH KH

NEURRIAK: 55 • Harmonizazio Fiskalaren Legea garatzea, aldundien arteko zerga-lehiak eragozteko. • Zerga-iruzurraren aurkako borroka egiteko konpromiso sendoa hartzea; lehenik eta behin, ekitate- eta justizia-arrazoiengatik, eta bigarrenik, gure herrialdearen gizarte-premiei aurre egin ahal izateko behar beste diru biltzeko. • PFEZren erreformari ekitea, zerga hori gehikorrago eta solidarioago bihurtzeko. PFEZk funtzio banatzailea berreskuratu behar du, eta gehikorra izan behar du errenta-mota ororentzat (lana, kapitala, ondare gehitzeak), gehien irabazten duenak gehiago ordainduko duela ziurtatzeko. • Aberastasun Handien gaineko zerga ezartzea. Aberastasuna modu bidezkoagoan banatzea du helburu zerga horrek, baina horrez gain, errolda-funtzio


Ekonomia eta Ogasuna

EO

garrantzitsu bat ere betetzen du, ondasun handien gaineko PFEZ dela-eta egiten diren errenta-aitorpenak kontrolatzeko. Bestalde, errenta handienek zerga horiek ez ordaintzeko erabiltzen dituzten mekanismoak ere desagerrarazi egin behar dira. • Sozietateen gaineko Zergaren beherapenari amaiera ematea. Zerga horrek askoz ere ekarpen handiagoa egin beharko lioke zerga-sistemari, kenkariak pixkanaka ezabatuta eta gastu kengarria murriztuta. • Zerga-arloko subiranotasun osoa berreskuratzea. Helburu hori lortuko dela ziurtatzea ezinezkoa da, gaur egungo Ekonomia Itunaren eta Hitzarmenaren sistemagatik; eta Madrilen onartutako zerga-arloko neurriak bezalakoak ezartzeko eta kopiatzeko aukerak alde batera uztea. • Zerga-pribilejioak eta barkamen bereziak bertan behera uztea. Eliza Katolikoak eta beste edozein erlijiok dituen ondasun materialen eta bestelako ondasunen kontabilitatea egitea. Inmatrikulazioaren pribilejioa kentzea Elizari; hau da, lursailak, eraikinak eta gainerakoak ondasun propiotzat inskribatzea, besteak beste, frogarik gabe eta beste erregistro batzuekin alderatu gabe. Aitorpena egiteko betebeharra ezartzea erlijio orori, sozietate diren aldetik hala egitea baitagokie. • Ekonomia eta Finantza Kontseiluan (ECOFIN) parte hartzea aldarrikatzen dugu. Izan ere, kontseilu horretan parte hartu behar dugu gure herrialdearen interesen alde egiteko, nahiz eta garatzen ari diren politiken aurkakoak garen. • Oinordetzaren eta dohaintzaren gaineko zerga ezartzea pertsona guztientzat eta gehikorra edo progresiboa izatea.

AURREKONTU-POLITIKA 56 Gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, diru-sarrerak gutxitu egin dira nabarmen, eta hortaz, inoiz baino beharrezkoagoa da aurrekontu-politika zorrotzagoa, eraginkorragoa eta gardenagoa ezartzea. Administrazioaren ohiko gastuaren arrazionalizazioa oinarri izango duen aurrekontu-politika bat, ekonomia antola dadin sustatua, gizarte-zerbitzuak eta -eskubideak ziurtatuta eta baliabideak optimizatuta. Eta kontuan izan behar dugu, halaber, lurralde historiko guztietan zerbitzu berberak ematen dituzten erakundeak eta instituzioak edukitzeak ondorioak eragiten dituela kutxa publikoetan, bai eta berariazko eskumenik izan gabe zerbitzuak ematen dituzten erakundeek ere, eta are gehiago, zerbitzu horiek eskudun erakunde batek ere ematen baditu.


AB HA EO Ekonomia eta Ogasuna

ING IND EB HN

Ezin da nazioa eraikitzeko prozesuan aurrera egin, baldin eta gure erakundesarearen barne-antolaketa modernizatzeko gai ez bagara. Izan ere, efizienteagoa eta eraginkorragoa izan behar du, disfuntzio oro konpondu behar da eta erakundeen artean kohesio eta koherentzia handiagoa egon dadin lortu behar da. Egungo ereduak, Lurralde Historikoen Legearen bidez (EAE) sortuak, bat ez etortze, bikoiztasun, alferrikako gastu eta burokratizazio asko eta handiak eragiten ditu oraindik ere, eta batzuetan, politika koherente eta arrazoizkoa gauzatzea oztopatzen dute. Egungo sistemak berak bultzatzen du lurralde historietako bakoitzean dauden erakundeen artean lehian aritzea politika publiko asko gauzatzerakoan. Ez dago ikuspegi bateraturik, ez EAEko hiru lurralde historikoen artean, ez Euskal Herri osoan. Horrezaz gain, Lurralde Historikoen Legeak eragindako ereduak aukera ematen du erakunde batek beste erakunde bati dagokion eskumen-eremuan jarduteko; hau da, Jaurlaritzak aukera du berez aldundiei dagozkien gaietan gastatzeko, eta haiek, aldi berean, aldundien eta udaletxeen eskumenekoak diren gaietarako baliabideak eta diru-laguntzak eman ditzakete.

HKK OS JS KH KH

Izan ere, foru-aldundiek beren aurrekontuetako zati bat erabiltzen eta gastatzen ari dira, nahiz eta Estatutuan, Lurralde Historikoen Legean eta inolako lege sektorialetan horretarako eskumen formalik aitortuta ez duten. Hori bera gertatzen da, esate baterako, etxebizitzarekin, turismoarekin, ekonomiasustapenarekin eta enpleguarekin zerikusia duten gaietan. Aurrekontu-politikak, lehenik eta behin, gizarte-zerbitzuei osorik eutsiko zaiela zaindu behar du. Horrek behar luke izan helburu nagusia eta garrantzitsuena. Gainerako politika publikoek eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideak izan behar dituzte oinarri, baina beti plan estrategiko bati jarraituta, zentzuz gastatzeko eta gastua optimizatzeko.

57

NEURRIAK:

• Kudeaketa ez-eraginkorrak eta ez oso gardenak eragozteko, kontrolatzeko eta hautemateko bitartekoen erabilera ezartzea. • Eskumenak modu arrazionalagoan bana daitezen lan egitea; bikoiztasunak eragoztea, gero eta urriagoak diren baliabideak optimizatzeko; herrialde-ikuspegitik, erakundeek elkar hartuta lan egitea. • Aurrekontu-baliabideak erabili ondoren lortutako emaitzak ebaluatzeko mekanismoak ezartzea; horretarako, aurrezte-irizpide zorrotzak aplikatuko dira, batez ere ondasunak eta zerbitzuak erosteko kontu-sailetan eta diru-laguntzen kontu-sailean.


Ekonomia eta Ogasuna

EO

• Politika publikoen planifikazio orokorra erakunde legegile gorenak (Gasteizko Legebiltzarra, behin-behinean) egiteko sistema bat ezartzea, talde-ikuspegia izanik, herrialdearena, alegia. Malgua, baina plangintza orokor bati jarraituta. • Lurralde Historikoen Legea aldatzea, gai publikoen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin eta kudeaketa koordinatuagoa izan dadin. Hortaz, denontzako erakunde berberak direnak (Jaurlaritza eta Legebiltzarra) sendotu behar dira, eta haiei dagokie herritar guztiei eragiten dieten politika oro bideratzea, diseinatzea, koordinatzea eta planifikatzea. • Lizitazio publikoetan enpresa txiki eta ertain, kooperatiba eta gizarte-ekonomiako enpresa gehiagok parte har dezaten bultzatzea, aurrezte-irizpidea beste irizpide orokor batzuekin osatuta, Legea errespetatuta, betiere. • Administrazioaren eta paradisu fiskaletan kokatuta dauden enpresen arteko jarduerak eta kontratazioak desagerraraztea. • EAEko ekonomia antolatzeko dagokigun eginkizunaren baitan, administrazioaren ondare- eta zerbitzu-hornitzaileei ahalik eta epe laburrenean ordainduko diegu. Izan ere, hala, enpresek likidezia-fluxua izango dute, enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek batez ere.

FINANTZA-POLITIKAK

Egungo krisi ekonomikoak oso finantza-osagai garrantzitsu bat du, eta horregatik ari da izugarrizko abiaduran aldatzen orain arteko finantza-sistema. EAEn, 3 aurrezki-kutxa batu (BBK, Kutxa eta Vital) eta banku bat sortu da (Kutxabank); eta beste bi finantza-erakunde ere (Euskadiko Kutxa eta Iparkutxa) batu dira.

58 Eta bien bitartean, egoera larria bizi duten enpresek eta herritarrek erakunde horiek kredituak murrizten dituztela ikusten dute, ekonomia-ingurunea ezegonkorra denean. Finantza-politika publikoa behar dugu, euskal herritarron aurrezkiak Euskal Herrian inberti ditzan, espekulazioan inbertitu beharrean, horretarako zergaeta kontrol-neurri egokiak ezarriz.

NEURRIAK: • Kutxabankek izaera publikoa eta soziala gal ez dezan lanean jarraitzea. Izan


AB HA EO Ekonomia eta Ogasuna

ING IND EB HN HKK OS JS KH KH

59

ere, egiteko garrantzitsua izan behar du kreditu-laguntzaren bidez gure herriaren ekonomia sustatzeko, erakundeekin lankidetzan arituz eta gure ekonomiari lehentasuna emanez. • Eusko Jaurlaritzatik eta Legebiltzarretik egin behar dugu lan, finantza-erakundeekin bat eginda, kreditu-fluxua suspertzeko. Hortaz, arriskuen estaldura-politika bat sustatuko dugu eta itunak sinatuko ditugu euskal banku eta kutxekin, gure enpresei inbertsio-proiektuetan laguntzeko etorkizunari begira, bai eta epe luzera lanpostu kualifikatuak sortzeko aukera emango duten proiektuetan laguntzeko ere. Horretarako, besteak beste, enpresentzako mikrokredituak edo abalak sustatzeko hitzarmenak sinatuko ditugu. • Euskal finantza-sistema publikoa sortu nahi dugu, aurrezki publikoak Euskal Herriko gizarte-premietara eta produkzio-inbertsiora bideratzeko. • Finantza-erakundeetako ondasun publikoak kontrolatzeko eskubideei buruz hausnartzea. Hala, funts publikoak kudeatu nahi dituzten erakunde pribatuek lehiaketa batean parte hartu beharko dute (programa jakinak kudeatzeko orain ere hala egiten dute; esaterako, KOIren kredituak), eta lehiaketan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete beharko dituzte: gizarte-laguntzako politiketan ekarpen soziala egitea eta kredituen gaineko hobariak. Horrez gain, kreditu-kontratuen eta bestelako kontratuen baldintzak ere kontrolatuko dira. Inolako ekarpen sozialik egin ezean, kapital publikorik ez lukete jasoko.


Ekonomia eta Ogasuna

EO

60


AB HA

ING Ingurumena

EO ING Ingurumena

IND EB

EH BILDU-REN PROPOSAMENAK EUSKAL HERRIA EKOLOGIKORA TRANTSIZIOA EGITEKO

HN HKK OS JS KH KH

61

Zibilizazio materialistaren eta kapitalistaren krisi-egoera historiko batean bizi gara, eta bertan, nabarmen larriagotzen dira kontraesan ekonomikoak, sozialak eta ekologikoak. Euskal Herria, planetako gainerako herriak bezala, bidegurutze batean aurkitzen da, eta beraz, bi aukeraren artean hautatu behar du, hots: ekologikoki eutsiezina den egungo ereduan jarraitzea, ala beste eredu ekonomiko ekologiko batera iragateko oinarriak ezartzea. Eredu ekonomiko berri hori orekan egongo da gure ingurunearekin, eta naturarekiko errespetuaren premisan oinarrituko da, pertsona guztien aurrerapen erreal eta inklusiboa lortzeko. EH Bilduk egungo eredu kontsumista eta neoliberaletik askatzea proposatzen du, eredu horren helburu nagusia finantza-kapitala pilatzea baita eta, horretarako, beharrezko baitu hazkunde ekonomiko mugagabea; noski, bide horrek talka egiten du naturak dituen berezko mugekin. Egungo eredu ekonomikoak tokian tokiko ekosistemen eta, oro har, planeta osoaren osasunerako muga kritikoak gainditu direla erakusten duten zantzu argiak utzi ditu. Guk beste ekonomia-eredu baten alde egiten dugu, naturarekiko errespetua eta naturabaliabideak baliatzeko eta erabiltzeko bidezko banaketa oinarri izango dituena; natura-baliabide horiek, hain zuzen, aurreko belaunaldiek utzi dizkigute oinordetzan eta, aldi berean, gure ondorengo belaunaldiei maileguan hartu dizkiegu. Azken batean, ingurumen-justizia adierazten du. Mendebaldeko ekonomia garatuenen egungo ekonomia-krisiaren egoerak lotura estua du ingurumenaren, elikaduraren eta energiaren krisi orokorrarekin. Atzeraelikadurako prozesu bat da, eta sorburu komun bat du: kapitalaren pilatze-ereduaren iraunkortasun eza. Garapenean oinarritutako eredu baten aurrean, are beharrezkoagoa da ingurumena zaintzea, ongizate-egoera lortzeko oinarrizko osagaitzat, eta beste ingurumen-politika batzuk sustatzea, sozialki bidezkoak eta ekonomikoki bideragarriak direnak. Sinetsita gaude pertsonen aurrerabidea ahuldu egiten dela kontsumoan eta


Ingurumena

ING

indibidualismoan oinarritutako ereduan; beraz, EH Bilduk iraunkortasun ekologikoa hartzen du kudeaketarako eta jardun politikorako premisatzat. Era berean, eragile ekonomikoei eta gizarte-eragileei –azken batean, herritarrei– eskatuko diegu, benetako ingurumen-kontzientzia garatzeko eta, beste gizarte-eredu baterako bidean, trantsizio txukuna, ausarta eta bideragarria lortzeko; gizarte-eredu horretan, zuzentasuna, justizia eta ongizatea naturaren muga fisikoekin bat datorren natura-baliabideen kontsumoan oinarrituko dira. Horretarako, nahitaez ikuspegi kritikoa duten herritarren laguntza lortzen saiatuko gara; beraz, ezinbestekoa izango da herritar horiek informatuta egotea eta proposatzen diren ingurumen-erronken berri izatea, bai eta ekonomia ekologikoa lortzeko bidean emango den prozesu eraldatzaile horren parte izatea ere. Beraz, EH Bilduk kontsumismoan oinarritutako balioak komunitatean oinarritutako balio bihurtzeko ahalegina egingo du, eta horretarako, noski, ezinbestekoa da taldeko konpromisoa. Pertsonak beharrezko eraldaketa ekologikoaren subjektu diren ideia bultzatzen dugu; hau da, natura suntsitzen duten ereduei aurre egiteko eragile aktiboak dira pertsonak eta, horrenbestez, planeta defendatzeko subjektu aktiboak, betiere testuinguru global batean herri gisa dugun ikuspegia oinarri hartuta. Jakitun gara eraldaketa hori gauzatzeko ezinbestekoa dela trantsizioko ibilbide zehatz bat izatea; programa honetan, beraz, EH Bilduren apustua zehazten duten 20 proposamen ezarri ditugu, aurrerapen sozialean eta ekonomikoan oinarritutako etorkizuna, bideragarria, solidarioa eta ingurumenarekiko errespetuzkoa, bermatuko dutenak.

1. INGURUMEN ETA NATURA-BALIABIDEEN ZAINTZA, HERRIARENTZAKO INBERTSIO ESTRATEGIKO MODUAN

EAEko ingurumenaren egungo egoera orokorrak zantzu kezkagarriak ditu. EAEn, oraindik ez da lortu garapen iraunkorra erdiesteko xedea, hainbat administraziok, programen, planen eta araudien bitartez, konpromiso ugari hartu arren. EH Bilduk 5 jarduera-eremu azpimarratzen ditu: (1) naturaondarea (biodibertsitatea, ura, lurzorua eta airea) kontserbatzeko ekintzak; (2) klima-aldaketaren aurkako borroka eta haren eraginekiko prebentzioa; (3) ingurumenaren zerga-sistema integrala, printzipio hau oinarri hartuta: kutsatzen duenak ordaindu egiten du, eta zerbitzu ekologikoak ematen dituenak, kobratu; (4) gobernantza publikoa eta administrazio-berrantolaketa, ingurumenaren kontserbazioa aintzat hartuta; eta (5) kontsumo arduratsua eta ingurumenerako iraunkorragoak diren ekoizpen-prozesuak sustatzeko politikak, erabilera-kultura eraldatzea eta hondakinak, baliabidetzat hartuz, balioan jartzea barne. Jarduera-eremu horiek, halaber, lurralde-antolamendurako, mugikortasunerako eta energiarako politiketan sartuko dira.

62


AB HA

PROPOSAMENAK 1.1. Zerga-arloko beste eredu bat garatzea, ingurumen-oinarriak aintzat hartuta

EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK

Xedea da zerga-arloko beste eredu bat ezartzea, ingurumen-alorreko zergaegitateetan oinarritua, helburu hauek lortzeko: (1) kanpoko ingurumen-kostuak nazioartekotzea; eta (2) pizgarri ekonomikoen bidez, ingurumen-eragin kaltegarriak sortzen dituzten jokabideak modu eraginkorrean ezabatzea eta pertsonen nahiz enpresen gizarte-erantzukizuna bultzatzea. Zerga-ezarpena finalista izango da, EAEn dauden ingurumen-pasiboen lehengoratzea finantzatzeko, hots: kutsatutako lurzoruak, ibai eta baso asaldatuak, narriatutako atmosfera eta soinu-kalitatea, desagertzeko zorian dagoen lurreko eta itsasoko biodibertsitatea, eta narriatutako paisaiak. Koherentziaz, zerga-esparru berriaren xedea izango da progresiboki ingurumenerako kaltegarriak diren kredituak eta gastu fiskalak desagerraraztea, adibidez: energia, garraio eta azpiegitura esparruetan daudenak.

1.2 Araudia eguneratzea eta ingurumen-administrazioa birdiseinatzea

OS JS KH KH

63

Ingurumena babesteko eta kudeatzeko ezinbestekoa da gobernu publiko eraginkorra izatea. Araudiak eta erregulazioak, unean-unean, ingurumenaren babes eta kudeaketa premietara egokitu behar dira. Horrenbestez, Euskal herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legea berrikustea eta aldatzea proposatzen dugu, helburu hauek lortzeko: (1) Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-administrazioak dituen ahalmenak handitzea, sektore-politikek beharrezko iraunkortasun estandarrak lortu ahal izateko; (2) Europar Batasuneko ingurumen-politikan indarrean dauden xedapenak modu integratuan sartzea; (3) administrazioa berrantolatzea, batetik, subsidiariotasun-printzipioa oinarri hartuta, bikoiztasunik ez izateko eta kudeaketa-kostuak arrazionalizatzeko, eta bestetik, jarduera ekonomikoen eta gizartearen parte-hartzearen onerako, administrazio-izapideak errazteko eta bizkortzeko; (4) zaharkituta gelditu den Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratuaren eredua gainditzea, eta Ingurumen Ebaluazio Estrategikora egokitzea; eta (5) ingurumen-oinarriak dituen zerga-arloa babestea.

1.3. Ekoizpen sistema iraunkorragoen eta kontsumo arduratsuaren alde egitea

Gobernu publiko eraginkorra ezinbesteko baldintza da merkatuko akatsak zuzentzeko eta birbideratzeko. Nolanahi ere, antolamenduko eta ingurumena babesteko ekintzarik ezin da gauzatu gizarte-eragileen eta eragile ekonomikoen parte-hartzerik eta laguntzarik gabe. Hori dela eta, herritarrak behar


Ingurumena

ING

bezala informatu eta sentsibilizatu behar dira beren kontsumo eta mugikortasun erabakiek egungo eta etorkizuneko ingurumenean dituzten ondorioen gainean. Eragile ekonomikoek, halaber, argibide zuzenak jaso beharko dituzte, lerroan egiten dituzten ekoizpen-prozesuak ingurumena babesteko eskakizunetara egokitzeko. EH Bilduk ahalegina egingo du ekoizleek eta kontsumitzaileek gure aztarna ekologikoa murrizten esku har dezaten, aztarna hori iraunkorragoa eta solidarioagoa bihurtuz.

1.4. Hondakin kudeaketa integralaren, iraunkorraren eta arduratsuaren alde egitea

EH Bilduk baliabideen ekoizpen eta kontsumo-prozesuen ondoriozko hondakinak modu hierarkizatuan tratatzearen alde egiten du; hau da, hurrengo hiru arauak jarraituz: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Gainera, laugarren arau bat gehituko dugu: produktuak birdiseinatzea. Zero Zabor politika aurreratuak ezarriko ditugu, eta hondakin-kudeaketan hierarkia komunitarioa lehenetsiko dugu. Horretarako, hondakin-sorkuntza fiskalizatzea proposatzen dugu, sozialki bidezkoagoa den sistema baten bidez, prebentzio-ekintzak eta jarduera egokiak finantzatzeko diru-bilketa nahikotasuna xede duena. Era berean, ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan inbertsioak egitea bultzatuko da, beste diseinu-mota bat sustatuko duena: iraunkorragoa, ez hain toxikoa eta birziklapena erraztu, erabilitako lehengaiak murriztu eta programatutako zaharkitzearen aurka borrokatuko duena, produktuek gehiago iraun dezaten. Beraz, birziklatu edo konpostatu ezin diren hondakin saihestezinak gutxitzea sustatuko da. Osasun publikoa bermatze aldera, baliabideak erraustea ez den beste aukera bideragarriak bultzatuko dira, Europar Batasunaren arauei jarraiki, kudeaketa-estrategia zaharkitua eta aurrerago aipatzen diren hiru arauekin bateraezina dela uste baita. Horrenbestez, hondakin kudeaketa integrala bultzatuko dugu, jakinik birziklapenaren alde emandako urrats bakoitzak ekonomia-dinamismo handiagoa adierazten duela; hau da, lanpostu gehiago eta zerbitzu eta hornidura-enpresa berriak sortzea, eta tokian tokiko ekonomiak bultzatzea.

64 1.5. Natura-ondarearen kudeaketa eraginkorra eta zuzena sustatzea: biodibertsitatea, ura, lurzorua eta airea

EH Bilduk biodibertsitatea lehengora ekartzea eta kontserbazio-egoera onean egotea sustatuko du. Biodibertsitatea gizakion ongizaterako beharrezko natura-kapitaltzat hartuko dugu, izan ere, ordezkaezina da naturak ematen dizkigun zerbitzuak sortzeko, elikadura-kontsumoaren bideragarritasunari eusteko (nekazaritza eta arrantza), eta gizartea baldintzatzen duten natura-prozesuak (klima, higadura-kontrola, eta uraren eta airearen kalitatea) erregulatzeko. Horrenbestez, helburua da biodibertsitate-galera geldiaraztea (baliabide genetikoak, espezieak, habitat naturalak eta ekosistemak), agrobiodibertsitatea barne, eta lurzoruak eta itsas eremuak kontserbatzeko politika eraginkorrak gauzatzea. Ildo horretan, agrobiodibertsitatearen kont-


AB HA EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

65

serbazioa eta habitaten lehengoratzea azpimarratuko dira. Horretarako, neurri horizontalak ezarriko dira lurralde eta hirigintza-antolamenduetan, azpiegituretan, nekazaritzan, basozaintzan, ehizan eta arrantzan, Biodibertsitatearen Estrategia eta Natura Ondarearen Lege berria (Euskal Herriko Natura Babesteko 16/1994 Legea ordezkatuko duena) onartuz, lehorreko eta itsasoko Natura 2000 sarea eta Korridore Ekologikoen Sarea aintzat hartuta; horien plangintza lehenetsiko da, eta finantziazioa eta hedapena ere handitu egingo dira. Era berean, Animaliak Babesteko 6/1993 lege zaharkitua ordezkatuko duen lege berri bat behar da, animaliei ematen zaizkien tratu txarrak babes handiagoko ikuspegitik lantzeko. Aurrera egingo da uraren eta lurzoruaren kudeaketa iraunkorra lortzeko bidean, ekosistemako zerbitzuak hornitzeko oinarrizko baliabidetzat hartzen baitira. Uraren kudeaketari dagokionez, EH Bilduk EAEko lurralde guztia barne hartuko duen mugape hidrografiko bakarra ezartzea sustatuko du, koordinazioa, administrazioen arteko lankidetza, gardentasuna eta herritarren partehartzea bermatuz. Horrez gain, uren kalitatea hobetzeko neurriak bultzatuko dira, Uraren Esparru Zuzentarauko irizpideen ildoan (esaterako, saneamenduarloko jarduketak); horretarako, tokian tokiko administrazio arduradunari behar duen laguntza emango zaio. EH Bilduk konpromisoa hartzen du, halaber, hornikuntza, arazketa eta saneamendu arloko prezioak eta tarifak bateratzea bultzatzeko, lurralde edo sektore arteko solidaritate-printzipioak eta kostuen berreskurapena aintzat hartuta. Era berean, arroak, akuiferoak eta ur-bilketak babesteko politika sustatuko dugu. Hala nola, ur-bilketa tokiak dibertsifikatzea sustatuko dugu. Eskaeraren kudeaketaren bitartez, bereziki indarra jarriko dugu kontsumo arduratsua sustatzean eta hain garrantzitsua den baliabide honen erabilera arrazionala egitean. Horretarako, kontrolatu gabeko ur kantitate handia ez galtzeko neurriak bultzatuko ditugu. EH Bilduk lurzoruaren erabilerarako egungo politikak birbideratuko ditu, desintentsifikazioaren bidean, baso, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan, bereziki; horrela, lurzoru horien ekonomia eta ingurumen errentagarritasuna hobetzea lortu nahi da. Hau da, lurzoruen erabilera biodibertsitatearen kontserbaziorako eta landa-eremuen garapenerako eragile nagusi bihurtu nahi da; horretarako, beraz, landa-eremuetan, herritar guztientzako ingurumen ondasunak eta zerbitzuak ekarriko dituzten enpleguak sortuko dira. Atmosfera-kutsaduraren prebentzioan, monitorizazioan eta kontrolean ere eragingo da. Esate baterako, "emisio baxuko eremuak" edo ibilgailu kutsatzaileen erabilera mugatuko den inguruak sortzea proposatuko da, partikula finen, nitrogeno-dioxidoaren eta ozonoaren emisioak direla-eta, pertsonen eta ekosistemen osasunean eragin handiagoa izateagatik.

1.6. Berotegi fektuko gasen (BEG) emisioak arintzeko eta klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko politika aktiboak bultzatzea

EH Bilduk 2013-2020 aldirako Klima Aldaketaren Euskal Plana onartzea proposatzen du. Planean, berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzeari dagokio-


Ingurumena

ING

nez ze helburu ditugun eta ze neurri hartuko diren zehaztuko dira, Kiotoren ondorengo etapako helburu orokorrak lortzen laguntzeko, Europar Batasuneko estrategiarekin bat eginez (hots: berotegi-efektuko gasen emisioak %20 gutxitzea 2020rako, %30 2030rako eta %80 2050erako). Horrez gain, egokitzapenerako plangintza espezifiko bat izango du, EAEk klima-aldaketaren aurrean duen zaurgarritasuna gutxitzeko. Horri dagokionez, EH Bilduk premiazkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen ditu esku-hartze hidraulikoak, urpean gelditzeko arriskua arintzeko; hain zuzen ere, urpean gelditzeko arriskua ebaluatzeko dokumentuetan arrisku handikotzat (betiere urpean gelditzeko arriskua ebaluatzeari eta kudeatzeari buruzko Europako Zuzentarauan zehaztutako baldintzen arabera) definitu diren hiritartutako eremuetan. Horrez gain, guretzat funtsezkoa da natura-ekosistemek eta ibai-arroek egokitzapeneko prebentzio-politiketan duten funtzioaren ikuspegiari beste bultzada bat ematea. Era berean, Arreta Printzipioan oinarrituta, luzamendu bat ezarriko da karbonoa hartzeko eta biltzeko teknologiak erabiltzeari dagokionez, garapen teknologiko horrek ingurumenean dituen arriskuei buruzko behar beste informazio izan arte.

2. ENERGIA-ERRONKA: ENERGIA EREDU IRAUNKOR BATERANTZ

Euskal egitura sozioekonomikoa petrolioaren ugaritasunaren paradigman bermatzen da. Nolanahi ere, azken urteetan, gelditu egin da energia mota horren ekoizpena, eta hurrengo urteetan, beheraka hasiko da; horrek, mundu-mailako energia-krisia eragin dezake, eta noski, euskal gizarteari ere eragingo lioke. Erregai fosilekiko dugun mendekotasuna oso larria da: petrolioak energiaren barne-kontsumo gordinaren % 40 du, eta erregai fosilen multzoak, % 80. Gainera, euskal ekonomia-jarduerari eusteko behar den energiaren % 95, gutxi gorabehera, beste lurralde batzuetatik ekarri behar da. Hala ere, ia politika publiko guztiak (garraioa, lurralde-antolamendua, energia, industria eta abar) diseinatzean, ez da kontuan hartu etorkizunean energia-urritasuna izateko aukera. Testuinguru horretan, euskal ekonomiaren zenbait ezaugarri (adibidez, energia-mendekotasuna, intentsitate energetikoa eta errepide bidezko garraioaren nagusitasuna, edo zenbait sektoretako jarduerek erregai fosilen prezioekiko bereziki sentiberak diren produktuekiko duten lotura) mehatxu izugarria dira Euskal Herriak aurrera egin dezan. Bestalde, ezin dugu ahaztu euskal energia-sistemak ingurumen eragin izugarriak sortzen dituela berotegi-efektuko gasen eta pertsonen nahiz ekosistemen osasunerako kaltegarriak diren substantzien emisioei dagokienez, bai Euskal Herrian bai mundu osoan. Gainera, kontsumitzen dugun ia energia guztia gure mugetatik kanpo sortzen denez, energia hori sortzen den lurraldeetan gertatutako gizarte eta ingurumen eraginen erantzule ere bagara.

66


AB HA EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

67

2.1. EAEko energia mendekotasuna eta ekonomia garapena banantzeko trantsizio eredu baten plangintza publikoa egitea, gainerako arloko ketan energia erronka aintzat hartzen duena; bereziki, honako sektore hauetan: garraioa, hirigintza-diseinua, lurralde antolamendua, ikerkuntza eta industria Helburu hau gobernatze eredu publikoan oinarrituko da, energia Euskal Herrirako baliabide estrategikotzat kudeatzeari dagokionez, eta beste energia eredu bat bultzatuko da, ekonomia garapena eta energia kontsumoa, polikipoliki, banantzea helburu izango duena (energia kontsumoa % 20 gutxitu nahi da 2020rako eta % 30 2030erako); bestalde, Euskadiko eta Europako egungo energia estrategietan 2020rako zehazten diren helburuak betetzea bultzatuko da, hots: energia eraginkortasuna % 20 handitzea, energia berriztagarrien kontsumoa % 20 handitzea eta berotegi efektuko gasak % 20 gutxitzea. 2.2. Deskarbonizazioan, deszentralizazioan eta ingurumenerako iraunkorra den energia berriztagarrian oinarritutako energia-ereduaren aldeko konpromisoa hartzea Energia-ekoizpen banatuko teknologiak ezartzea proposatzen dugu, energia berriztagarrien bidezko sorkuntzaren ezarpen handiaren inguruan egituratutako sareetan oinarrituta; horrela, aldi berean murriztuko dira energia-erabilerak eragiten duen ingurumen-inpaktua eta euskal etxeetako eta udalerrietako energia-faktura. Horrez gain, industria egitura bat eta lanpostuak sortzea bultzatuko dugu. Horretarako, energia eolikoaren beste sektoreko lurralde-plan bat idatziko da, energia horrek EAEn duen hedapena desblokeatuko duena, printzipio hauek oinarri hartuta: parte-hartzea, ingurumenarekiko errespetua eta onuren sozializazioa. Energia berriztagarrien (eguzki-energiak barne) deszentralizazioa energia-mota horien beste balio erantsi bat da. Energia-eredu berri baten aldeko apustuak beste oinarri hauek ditu: (1)Euskal Herrian dagoen nuklearren aurkako tradizioa eta Santa Maria de Garo単a zentrala desegitea exijitzen duen jarrera agertzea, baita Espainiako Estatuan eta Europar Batasunean daudenak ere; (2) gas ez konbentzionala esploratzeko eta ustiatzeko proiektuak (frackinga) geldiarazteko beharra; eta (3) zerga-ezarpen progresiboa ezartzea, EAEn egiten den jatorri fosileko energia-kontsumoaren mailen arabera. 2.3. Energia-eraginkortasunaren plan nazional bat ezartzea eta energiaeredu justu eta berdintasunezko baterantz aurrera egitea Neurri horien azken helburua da energia-aurrezpena sustatzea, energiaren gehiegizko kontsumoa ezabatzea eta kolektibo ahulenen eskuragarritasuna bultzatzea. Energia-kontsumoa gutxitzeko bidean aurrera egiteko, EH Bilduk proposatzen du industrian energia-aurrezpena sustatzea eta zerbitzuen eta egoitzen sektorean ahalegin handiagoa egitea, energia-auditorien programa baten bidez eta kontsumoa murrizteko laguntzak emanez. Modu osagarrian, energia-eredu justuagoa eta zuzenagoa sustatuko duten programen garapena bultzatuko da, txartel energetikoaren eredu malgua ezarriz; txartel horren bidez energia-eskaera gutxitzea eta energiak dituen mugen inguruan gizartea kontzientziatzea lortu nahi da, gehien kutsatzen duenak gehiago ordaintzen duen printzipioa oinarri hartuta. Aldi berean, baliabideak birbanat-


Ingurumena

ING

zeko sistema bat ezarriko da, talde ahulenek energia erabiltzeko aukera handiagoa izan dezaten eta energia-pobreziako poltsak sor ez daitezen. 2.4. Karbono urriko teknologien ikerkuntzarako, garapenerako eta berrikuntzarako (I+G+b) inbertsioak bultzatzea eta energia-azpiegitura sendotzea, energia-hornidura bermatzeko Energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren alorreko irakaskuntzari, ikerkuntzari, garapenari eta berrikuntzari bultzada handiagoa emango zaio, lanbide-heziketan, unibertsitateetan eta ikerkuntza-zentroetan. Hori guztia industria-sektorearekin lankidetzan egingo da. Horrenbestez, energia-prezio altuekiko zaurgarritasunaren azterketak egin behar dira, bai eta herrialde osorako, eta sektorerako, trantsizio-estrategiak zehaztu ere. Halaber, transferentzia teknologikoa erraztuko zaie pobretutako herrialdeei energia berriztagarrien eta eraginkortasunaren alorrean, baldintza justuekin, eta eragindako zor ekologikoaren ordain gisa.

3. MUGIKORTASUN-EREDU IRAUNKOR BATERANTZ: GARRAIOAREN ETA HAREN AZPIEGITUREN KUDEAKETA BERRIA

Euskal Herrian, egungo garapen-ereduaren iraunkortasun ezan garraioak duen eragina nabarmena da. Errepide bidezko garraioaren nagusitasunak (autoak pertsonen garraioan, zein kamioiak salgaien garraioan) areagotu egin ditu gizarte, ingurumen eta ekonomia arazoak, esaterako: natura-baliabideen kontsumoaren gorakada (lurzorua eta energia, bereziki), emisio kutsagarriak, klima aldaketa, zarata, istripuak, espazio publikoen galera eta segurtasun eza. Kontuan izan behar dugu egungo garraio-ereduak zulora garamatzala, geroz eta urriagoa den baliabidearekiko (petrolioa) erabateko mendekotasuna aintzat hartzen badugu. Gainera, oso esanguratsua da, EAEn, garraio-azpiegituretarako lurraldearen okupazio-indizea (% 2,56) Europar Batasuneko batez bestekoaren (% 1,2) bikoitza dela. Garraioak eta garraio-azpiegiturek gizarte eta politika-adostasun bitxia lortzen duten kultura daukagu atzetik; ondasuntzat hartzen ditugu, etengabe ugaritu beharreko baliabidetzat edo aberastasuntzat. Horrenbestez, garraioak eragiten dituen eragozpenak eta kalteak sakrifiziotzat hartzen dira, ustezko “aurrerapen� horren ordaintzat. Beraz, lehentasunezkoa da aipatutako adostasun hori alde batera uztea eta garraioa beste testuinguru batean aztertzea, hots, gizakiak dituen premien eta premia horiek betetzeko planetak dituen mugen arabera. Hau da, mugikortasun-fenomenoa ulertu behar da, fenomeno horren dimentsioa eta ingurumenean eta gizartean eragiten dituen ondorioak, garraioak dakarren ingurumen eta gizarte-sakrifizioa oso larria baita. Horrenbestez, EH Bilduk beste mugikortasun-eredu baten alde egiten du; eredu berri horretan, pribatuaren gainetik publikoa gailenduko da,

68


AB HA EO

eta garraio-azpiegiturak sustatzeko eta gauzatzeko prozedura zuzena gidatuko duten printzipioak arrazionaltasunean, gardentasunean eta belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituko dira.

PROPOSAMENAK

ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS

3.1. Garraioaren plangintza integratua bultzatzea, mugikortasun-premia gutxitzea xede duena

Mugikortasun-premia gutxitzea proposatzen dugu herritarrek ondasun eta zerbitzu publikoak erabiltzea eta ingurumena babestea uztartzeko modu bakar moduan, oinarrizko bi printzipio hauek oinarri hartuta: (1) irisgarritasuna: erakunde publikoek oinarrizko zerbitzu publikoak erabiltzeko eskubidea bermatu behar dute, baina horrek ez dakar “mugikortasun-eskubidea�; eta (2) gertutasuna: herritarrek oinarrizko zerbitzu publiko guztiak beren etxetik gertu dituzten neurrian, ez dago garraioaren beharrik. Horrenbestez, garraioa lurraldearen karga-ahalmenaren arabera egokitzea eta garraio horren banaketa zuzena eta solidarioa egitea proposatzen du EH Bilduk; horretarako, bi printzipio horietan oinarritzen den beste mugikortasun-estrategia bat garatuko dugu, ingurumenean dituen ondorioak gutxitzeko eta herritar guztiek mugitzeko aukera berdinak izan ditzaten lortzeko.

JS KH KH

69

3.2. Mugikortasun iraunkorraren kudeaketa, garraio-sistema unibertsala eta publikoa lehenetsiz

Garraio publikoa eta unibertsala lehenetsiko da pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzu bat bermatzeko, haien kokapen geografikoa, erosteko ahalmena, mugikortasun-gaitasuna, generoa eta adina zeinahi izanda ere. Aldi berean, EH Bilduk proposatzen duen lurralde eta hirigintza-antolamenduan oinarrituz, hierarkia hau errespetatzen duten mugikortasun-ereduak sustatuko dira: oinez ibiltzea, bizikleta eta kalitatezko garraio-zerbitzu publikoa. Bestalde, ingurumenaren iraunkortasuna sustatzeko, deskarbonizatuz joango den garraio-eredua sustatuko da, erregai fosilekiko eta, bereziki, petrolioarekiko mendekotasun gutxiago izango duena.

3.3. Bizikletako mugikortasunaren plangintza egitea eta hura garatza, EBko mailak lortzera bidean

Bizikleten mugikortasunari dagokionez, EH Bilduk Europako estandarrak lortzeko egingo duen apustua garbia eta ausarta izango da. Hirietan eta hiriarteko eremuetan, bizikleta bidezko mugikortasuna erreferentziazko garraiobidea izango da lan, ikasketa, edota aisialdi-arrazoiak direnean. Lantokiak, eskolak,


Ingurumena

ING

merkataritza-zentroak eta bestelako zerbitzuak leku estrategikoetan egoteak erraztu egingo du mugikortasun-eredu hori, Europan garraio-eredu horrek duen % 15era iristeko bidean; egun, Euskal Herria urrun dago ehuneko horretatik, eta gizarte aurrerakoi bati berez ez dagokion egitura-atzerapena dauka. Helburu hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira: azpiegitura edo bidegorriak garatzea, garraio-mota hau sustatzea eta jendea sentsibilizatzea, eta intermodalitatea bultzatzea.

3.4. Garraioaren agintaritza bakarra sortzea

Ingurumen-administrazioaren berrantolaketan eta birdiseinuan sostengatuz, garraioaren agintaritza bakarra sortzea proposatzen dugu garraioaren plangintza estrategikoa egiteko organo nagusitzat; hala, konponbidea emango zaio EAEko lurralde-administrazioen artean dagoen koordinazio-faltari. Gure iritziz, horrela soilik lor daiteke garraio-sareen kudeaketa eraginkorra, sozialki bidezkoa eta ingurumenari dagokionez iraunkorra izango dena, herritarren mugikortasun-premiak oinarri hartuta.

3.5. Gizarte-errentagarritasunaren printzipioan oinarritutako garraio-azpiegituren inbertsio-politikaren kudeaketa bultzatzea

Garraio-azpiegiturak euskal herritarrek dituzten benetako mugikortasunpremien arabera egokituko dira; hau da, EAEko eskualdeak kohesionatzen dituzten garraio-azpiegiturak lehenetsiko dira. Aldi berean, ingurumen-eraginak gutxituko dituzte, adibidez: natura-habitaten zatiketa eta isolamendua, eta ekosistemen degradazioa. Hori horrela, Abiadura Handiko Trenaren lanei berehala moratoria bat ematea proposatzen dugu, gizartean horren premia estrategikoari buruz hausnarketa sakona egin ahal izateko, garraiobidearen kostu totala (ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari eragingo diona) kontuan hartuta; horrela, gizarteak parte hartzeko prozesu bat zabalduko da, AHTren proiektuaren etorkizunari eta EAEko trenbide-garraioari buruzko erreferendum bat helmuga izango duena. Era berean, Pasaiako Kanpo Portuaren eraikuntza-proiektua behin betiko bertan behera uztea eta, Natura 2000 Sarearen baitan, Ulia-Jaizkibelgo itsas erreserba sortzea proposatzen dugu; horrez gain, eremu horretako ingurumen-pasiboak lehengoratzea da gure asmoa, Pasaiako badiaren hirigintza-berroneratzearen bidez, gehiago luzatu ezin dena, hain zuzen.

70


AB HA

4. LURRALDE-TRANTSIZIOAREN OINARRI IZANGO DEN BESTELAKO LURRALDE- ETA HIRIGINTZA-ANTOLAMENDU BATERANTZ

EO ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

71

Indarrean dagoen lurralde-eredua agortuta dago. Krisia hasi aurretik euskal ekonomiak zuen abiadura azkarrean eta gorantz zihoan eraikuntza-sektorearekin, lurzoru naturalen eta urbanizazioen eraldaketa-indizea urteko 700 hektarea baino gehiagokoa zen; hau da, biodibertsitateari eragindako kaltea oinarri hartuz, artifizializazio-indizea oso larria zen. Azken hamarkada honetan lurralde-antolamendurako artezpideetan (LAA) hasitako aldaketek eta horren ondorioz egindako lurralde-plan partzialek (LPP) egungo ekonomia-eredu neoliberalaren jarraipena dute xede; hori dela eta, benetako garapen-premiak betetzeko behar zen lurzorua baino askoz ere gehiago sailkatu da hirigintzako eraldatze-jardueretarako. EH Bilduk dinamika hori geldiarazi eta irauli nahi du, jada sailkatuta dagoen lurzorutik hasita, sailkatutako lurzoruan betetzeko daudenak baliatuz eta jada eraldatuta dauden lurzoruen erabilera lehenetsiz. EH Bilduk trantsizio baten beharra proposatzen du, aztarma ekologikoa minimizatzea xede izango duen lurralde-antolamendua lortzeko bidean. Horretarako, garapen iraunkorreko printzipioak bultzatuko ditugu lurralde-antolamendurako artezpideetan, lurzoru eraikigarriak herritarrek dituzten benetako premien eta hiriaren hazkunde orekatuaren arabera eskaintzeko; horrela, baztertu egingo dira erabilera soziala ezbaian duten azpiegiturak eta ingurumen-kostu handia duten azpiegiturako eta hirigintzako makroproiektuak, sektoreko lurralde-plan berrietan zehaztu direnak. Lurraldea orekatzeari emango diogu lehentasuna, Euskal Herri osoaren ikuspegia hartuta, eta herritarren jarduerak modu berezi batean ezarriko dira, ingurune naturalaren kontserbazioaren eta ingurune horren erabilera eraginkor eta bidezkoenaren arteko oreka bermatzeko, betiere, iraunkortasunaren hiru dimentsioak aintzat hartuz (gizartekoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa). Beraz, hiriburuak ardatz dituen ereduaren aurrean, beste eredu bat proposatzen dugu: herri guztien garapen iraunkorra ahalbidetuko duen eredu integrala, eskualdea ardatz nagusi izango duena lurralde antolaketaren estrategietan.

PROPOSAMENAK 4.1. Lurralde-antolamendurako artezpideak (LAA) eguneratzea

Lurralde-antolamendurako artezpideak eguneratuko dira, jendearen eta ingurunearen premiei erantzuten dien eredu berri batera egokitzeko. Horreta-


Ingurumena

ING

rako, prozesu integral bat gauzatu behar da, indarrean dauden artezpideen ebaluazioan eta aldaketan oinarritzen dena. Hau da, indarrean dauden LAAek ezarritako ereduaren ondorioei buruzko diagnosia egin behar da, jendearen parte-hartzeaz, eta Euskal herriko mapa fisiko-politikoa eratu behar da, aurrerago aipatutako helburuarekin bat egiten duena. Alegia, eskualdeak lurraldearen erreferentzia nagusitzat hartuko dira, antolaketa izaera horrek gure lurraldean daukan erro kultural eta sozial sendoak ikusita. LAA berriek, halaber, garraio-egituren eskaeraren kudeaketa izango dute xede; helburuak, beraz, mugikortasun-eskaera gutxitzea eta irisgarritasuna hobetzea izan behar du, lurralde eta hirigintza antolamenduaren bitartez. Hori dela eta, EH Bilduk lurzoru berrien okupazioa eta lurraldeko banaketa mugatu edo eragotziko dituen lurralde-antolamendua bultzatuko du.

4.2. Sektore-politiketan eta lurralde-plangintzako politiketan, klima-aldaketaren kontrako borroka eta haren ondorioetara egokitzeko neurriak aintzat hartzea, bai eta biodibertsitatearen kontserbazioa ere

EH Bilduk klima-aldaketaren aurkako borroka eta haren ondorioetara egokitzeko neurriak, nahiz biodibertsitatearen kontserbazioa, aintzat hartuko ditu lurralde-antolaketako eta sektoreko politiketan; hala, gai estrategiko horiek lehentasunezkoak izango dira Euskal Herrian benetako garapen iraunkorra lortzeko, eta beharrezkoa denean, herritarren etorkizuna eta epe luzerako aurrerapena arriskuan jartzen dituen epe laburreko garapena mugatzeko.

4.3. Lurraldearen artifizializazioa geldiarazten eta jada artifizializatuta dagoena opitimizatzen duen eredua sustatzea

Azpiegituren antolamendua sustatuko da, probintziakeriak alde batera utzita, ezaugarri hauek dituen ereduan oinarrituz: (1) birbanatua: herritarrentzako zerbitzuak hiru hiriburuen inguruan zentralizatu beharrean, elkarri eragiten dioten eskualdeen eredu birlokalizatua bultzatuko du; (2) multifuntzionala eta gertukoa: hau da, arlo guztien dibertsifikazioa lehenetsiko da (energetikoa, nekazaritzakoa, industriala...); (3) solidarioa: ez dira egongo hirietan bizi diren lehen mailako herritarrak eta barrualdeko eskualdeetan bizi diren bigarren mailako herritarrak; eta (4) iraunkorra: alde batera utziko dira gure lurraldearen muga fisikoen gainetik hazkundea lehenesten duten ereduak; eta (5) lurraldeak daukan karga-gaitasuna aztertzea ahalbidetzen duen eredua, eraikita dagoena, zein berreskurapena eta birmoldaketa optimizatzeko gai dena.

4.4. Lurralde plan partzialak eta arloko lurralde planak eguneratzea

Lurralde plan partzialak eta sektoreko lurralde-planak eguneratzea proposatzen dugu, lurralde antolamendurako artezpide (LAA) berrietara egokit-

72


AB HA EO

zeko. Horretarako, natura-baliabide urriak xahutzen eta ingurunea narriatzen duten, eta oraindik garatzeke dauden, azpiegituren garapena orekatzeko balio duten planak egin behar dira; adibidez, nekazaritzako eta basogintzako arloko lurralde plana edo kultura ondarearen arloko lurralde-plana.

4.5. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko legea aldatzea, lurzoruaren sailkapen orekatua egiteko

ING Ingurumena

IND EB HN HKK OS JS KH KH

73

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzea proposatzen dugu, lurzorua sailkatzeko teknika errotik aldatzeko eta lurzoru urbanizagarriaren egungo lege-ezaugarriak errotik aldatzeko. Baliabideen erabilera eraginkorra egiten duten herri-ereduen alde egiten dugu, lurzoruaren kontsumo txikiagoarekin eta dentsitate baxuko etxebizitzak ugaritzea geldituko duena. Horrenbestez, lurralde-antolamendurako artezpideen (LAA) behar-beharrezko berrikuspenean, eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko faktorearen aplikazioa kentzea proposatzen dugu bizitegi-lurzoru berria kuantifikatzean, lurzoru-eskaintzaren benetako premiak hirukoiztea baitakar. Gaur egun udalek derrigorrez izan behar dute etxebizitzei zuzendutako gutxieneko kuantifikazioa. Derrigortasun hori ezabatzea proposatzen dugu. Landa guneak erabiliz, beharrezkoa da urbanizagarria ez den lurzoruaren artifizializazioa geratzea. Era berean, oraindik garatzeke dauden lurzoru urbanizagarriak deskalifikatzeko aukera bultzatuko da, bai eta lurzoruaren erabilerak arautzeko aukera ere, funtzio bakarreko izaera baztertzeko. Horrez gain, eraikitako hiriaren dentsitateak eta erabilerak birplanteatuko dira, dentsifikazioari nahiz erabilera berriak sartzeari dagokionez izan daitezkeen aldaketak arautzeko, eta horrela, hiri-sare aberatsak eta hurbilak sortzeko, behar beste erabilera eta zentzuzko trinkotasuna dituztenak. Hutsik dauden etxebizitzen harira lege berri bat egitea ere proposatzen dugu. Legeria berri horrek neurriak jasoko ditu eta herri bakoitzean arlo horretan bizi den egoeraren azterketa ere gaineratuko du, alokairu sozialaren aldeko eredua sustatzeko.


Ingurumena

ING

74


AB HA EO

IND Industria eta berrikuntza

ING IND Industria eta berrikuntza

SARRERA EB HN HKK OS JS KH KH

75

Industriak berebiziko garrantzia izan du gure ekonomian urte askoan, eta gai izan gara industria handitik industria berrietarako jauzia egiteko. Nolanahi ere, egia da mundu-mailan atzera egin dugula nabarmen; hortaz, ezinbestekoa da benetako kezka eragiten duten faktore hauek kontuan hartzea: • Gure produkzio-sarean nagusi den teknologia-maila baxua eta ertain-baxua da. Hortaz, azpisektore horietako enpresak prezioen bidez soilik aritu daitezke lehian, soldata txikiak dituzten herrialdetako produkzioekin, batez ere. • Oraindik ere oso enpresa gutxik dute goi-mailako teknologia, eta patenteen kopuruak behera egin du azken urteotan. • Gure industriaren energia-kontsumoa intentsiboa da, eta gure industriaprodukzioaren %50 gutxienez, oso intentsiboa. • Hainbat azpisektorek oraindik ere asko kutsatzen jarraitzen dute; besteak beste, siderometalurgiak, papergintzak eta zementuarenak. • EAEn, I+G+Bn egiten den inbertsioa produkzioaren %2,08koa da – eta Nafarroan, %2koa. Horrenbestez, asko geratzen zaigu Europako estrategiak ezarritako %3 lortzeko. Horren guztiaren ondorioak nabarmenak dira: egungo ekonomia-ereduaren logika kapitalistari jarraiki, enpresa-etekina ziurtatzeko soldatak murrizten dira lehian aritzeko, eta soldatak ez badira murrizten, deslokalizazioa egiten da. Hori ez litzateke gertatuko baldin eta indarrean dagoen ekonomia-eredua erabat aldatzeaz gain, besteak beste, I+G+B ereduaren alde egingo balitz, baliabideak eraginkortasun handiarekin erabili ahal izateko. Zalantzarik gabe ezinbestekoa da I+G+Bn inbertitzea, garapen sozioekonomikoa lortze aldera, produkzio- eta erreprodukzio-sektoreen eraginkortasuna ziurtatuko duen garapena, ondasun naturalen iraunkortasuna errespetatuko duena, osasunaren eta hezkuntzaren alorrak garatuko dituena…; hau da, gizartearentzat orokorrean onena ziurtatuko duen garapen sozioekonomikoa.


Industria eta berrikuntza

IND

Industria-eredu eta -politika eskasaren eta ikerketa gutxi egin izanaren ondorioz sortutako premiei aurre egiteko, gure herriaren iraunkortasuna ziurtatuko duen eredu bat behar dugu. Pertsonen, naturaren eta herrien arteko harreman arduratsuak sustatuko dituen eredu bat; belaunaldi batek hurrengo belaunaldiari dagozkion baliabideak ziurtatuko dizkion politika- eta ekonomia-eredu bat. Egungo egoera halakoa izanik, ezinbestekoa da lehenbailehen erabakiak hartzea Euskal Herrian, beste gizarte- eta ekonomia-eredu bat lortze aldera urratsak emateko aukera emango dituen oinarriak ezartzeko. Eta horren haritik, industria-politika aktiboa izango badugu, sektore publikoak zeregin aktiboa izan behar du, eta are gehiago, egungo krisi sistemikoan. Hortaz, oso garrantzitsua da inbertsio publikoa egitea industrian, laguntzen eta diru-laguntzen egungo politika baino zerbait gehiago, nahikoa ez delako eta izaera neoliberalekoa delakoa. Inbertsio publiko hori zerga-alorreko beste politika baten bidez egin behar da, bai eta baliabide publikoak erabiliz ere. EH Bilduk proposatzen duen eredua garapen endogenoaren aldekoa da. Lurralde batek eta bertako herritarrek dituzten gaitasunak bultzatzea helburu duen garapen-eredu bat, produkzio- eta kontsumo-sarea (elkarren mendeko kateak) eratzea oinarri duena. Gizarte-produkzioa handiagoa izatea eta desberdintasunei aurre egitea helburu duen eredu bat, baliabideen mugak eta munduan dauden hustubideen mugak errespetatzen dituena. Gizarte-produkzio hori ez da bakarrik materiala, kulturala ere bada, bai eta komunitate baten zeregin kolektiboa osatzen duten gizarte-harremanen alorreko produkzioa ere. Garapen endogenorako, beharrezkoa da erakunde-garapena eta nazioartean egotea. Euskal Herriaren kasuan, ekonomia irekia denez, oso garrantzitsua da produkziorako aukerak eta gaitasunak garatzea, ekonomia-garapen harmoniatsuaren eta orekatuaren esparruan. Horrenbestez, beste eredu baten alde gaude. Tokian tokiko eta hurbileko produkzioari lehentasuna ematen dion ereduaren alde; produkzio ekologikoari lehentasuna ematen dion ereduarena, eta horrez gain, produkzioan energia, garraioa eta materialak aurrezteari lehentasuna ematen dion ereduaren alde. Eredu berri horretan, behar-beharrezkoak ditugun ondasunak ekoiztu behar ditugu, baliabideen urritasuna kontuan izan behar baitugu, diruaren bidez balora daitezkeen baliabideen urritasuna (orain arte bezala) zein naturak ematen dizkigun baliabideena. Baina, batez ere, ekoizpen berri horretan, enplegua eta aberastasuna banatzeari lehentasuna ematen dion eredu baten alde gaude. Garapen endogenoak ekonomia-, erakunde-, kultura-, politika- eta gizartemailako ondorioak dakartza. Halako ikuspegia izanik, kontuan hartu beharrekoa da ezinbestekoa dela herritarrek ere parte hartu behar dutela komunitatearen eta bere gizarte-eraikuntzaren zereginetan. Garapen endogenoan, kontuan hartu behar da ezinbestekoa dela gizarteak parte hartzea,

76


AB

eta horrez gain, parte-hartze hori eta beharrezkoa den plangintza behetik hasita egitea lotuta daudela.

HA

Horren haritik, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa dirudi industria-sektoreari laguntzea, oinarri hartuta elkartasunaren eta gizarte-ekitatearen printzipioak zein irizpide ekologikoak. Izan ere, helburua industria-sektorea bultzatzea, suspertzea eta sektoreari eustea da. Industria- eta zientzia-kultura suspertu behar dira, oinarri hartuta industria garatzeak berebiziko garrantzia duela gure herrialdearen etorkizun ekonomikorako eta sozialerako.

EO ING IND Industria eta berrikuntza

EB HN

Horregatik guztiagatik, erabat berrituta, dibertsifikatuta eta goi-mailako teknologia duen industria-sektorea behar dugu, Euskal Herriko gizon-emakumeentzako aberastasuna zein kalitate oneko enplegua sortzeko, bai eta gure ondorengo belaunaldiek etorkizun duina izango dutela ziurtatzeko ere. Guri dagokigunez, erabat argi dugu sektore publikoak izan duela koordinatzaile nagusia eta sektore publikoak antolatu behar duela estrategia, produkzio-dinamika moldatzeko, eta hala, garapen endogenora eta iraunkorrera bideratzeko produkzioa. Hori hala izanik, sektore publikoak eragin handiagoa izango du gizartean, jardueraren beraren bidez zein halako gizarte-mota hedatzen eta sustatzen.

HKK OS JS KH KH

Bestalde, Euskal Herriak dituen premietara moldatutako beste eredu bat lortze aldera, enpresa publikoen, kooperatiben eta enpresa pribatuen –bereziki enpresa txiki eta ertainen– jarduerak uztartu egin behar dira eta gizarte-ekonomia solidarioarekin. Nolanahi ere, edozein dela enpresaren titulartasuna, enpresa guztiek ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretako erantzukizunak hartu behar dituzte beren gain, iraunkortasuna ziurtatze aldera. Horrenbestez, beharrezko lege eta mekanismoak ezarri behar dira enpresa guzti-guztiek bete ditzaten baldintza horiek.

Eredua aldatzea helburu izanik, EH Bilduk neurri jakin hauek proposatzen ditu:

77

1. Industria-sarea antolatzea.

Produkzio-dibertsifikazioa handitzea, - Manufaktura-azpisektore batzuk birmoldatuta, - Ohiko manufaktura-sektorekoak ez diren produkzio-jarduera berriak sustatuta, nanoteknologien, bioteknologien eta antzeko sektoreen eremuetan zein “enpresentzako zerbitzu aurreratuak� dituzten jardueren eremuan (ingeniaritzak, aholkularitzak, etab.). Lurralde-oreka handiagoa lortzea, deszentralizazioaren alde eginez eta jarduerak eskualdez eskualde sustatuz.


Industria eta berrikuntza

IB

2. Azpiegitura espezifikoak sor daitezen sustatzea eta industrialdeak eskualde bakoitzak dituen premietara moldatzea.

Industrien arteko harremanak “sarean” bultzatzea, produkzioaren joan-etorriak koherenteagoak eta trinkoak izan daitezen, eta halaber, “lankidetza” izaera handiagoa duten eta eraginkortasunarekin bateragarriak diren produkzio-harreman gehiago izan ditzaten.

3. Enpresa txiki eta ertainen modernizazioa eta garapena bultzatzea.

Gizarte-ekonomiaren eredua eta kooperatibak sustatzea eta haien alde egitea, enpresa txiki eta ertainekin zuzeneko produkzio- eta kontsumo-sare bat ezarriz. Ekonomia-, gizarte- eta industria-politika publikoko planak egitea, sindikatuen, langileen eta herritarren parte-hartzea sustatuz. Teknologia, lanbide-prestakuntza, ikerketa eta garapena sustatzeko planak egitea eta garatzea, herritarren eta gizarte-eragileen artean adostuta plan horiek. Gizarte-ekonomia solidarioa bultzatzea. ·Administrazio-publikoen datu-baseak kudeatzeko erabiltzen diren sistema handietan, jabetzako softwarearen ordez software librea ezartzea pixkanaka. ·Euskal produkzio-sarean inbertitzea: ·Ondasunen eta zerbitzuen produkzioan, ·Euskal produkzio-sarearen garapenean eta eraldaketan, ·Berrikuntzan, ·Dibertsifikazioan, ·Sektoreen arteko, lurraldeen arteko eta eskualdeen arteko orekan, ·Ingurumenaren orekan, ·Gure ekonomiaren sektore estrategikoetan,

4. Garapen endogeno iraunkorra sustatzea:

1. Industria-sare dibertsifikatua berreraikitzea, ingurumen-baldintzak beteko dituena, lan-kualifikazioa izango duena eta energia-kontsumoan intentsiboa izango ez dena. 2. Gure industriako sektore tradizionalei eustea eta haiek modernizatzea. 3. Teknologia-maila ertain-handiko eta handiko sektoreak bultzatzea. 4. Susperraldian dauden sektore berriak sustatzea (bioindustria, nanoteknologia…). 5. Garapen iraunkorreko eredu bat bultzatzea, oinarri duena energia, produkzioa eta energia hartzeko sistemak nabarmen murriztea. a. Amaierako energia-kontsumoa %15 murriztea 2020. urterako. b. Energia-auditoriak hedatzea eta bultzatzea laguntza publikoaren bidez, enpresa txiki eta ertainen artean bereziki.

78


AB HA EO ING IND Industria eta berrikuntza

EB HN

c. Energia-kontsumoari buruzko ziurtagiriak lor daitezen sustatzea. 6. Tokian tokiko produkzioa, salgaien garraioa murriztuta eta hurbileko trukesareak bultzatuta. 7. Industria-produkzioan hondakinak murriztea, eta baliabide naturalen kontsumoa murriztea, haiek ordeztuz. 8. Oinatz ekologikoa murriztea. 9. Energiari eta ur-kontsumoari buruzko azterketak egitea produktuz produktu. 10. Industriarako lursailekiko espekulazio-aukerak eragoztea. 11. Kontsumo-guneetatik hurbil ekoiztea energia, izan industria-kontsumoa, zerbitzuena zein familiarra. 12. Garraio-kostuen barruan, garraioak eragindako kalteak ere txertatzea eko-zergen bidez, birziklatzea edo tratamendua beharko duten elementu kutsatzaileekin zerikusia duten kalteak. 13. Biomimesiaren teoria oinarri duten industria garbiak sustatzea (zientzia horrek, natura inspirazio-iturri hartuta eta natura aztertuta, gizakiak sortutako arazoak naturak nola konpontzen dituen aztertzen ditu, eta hala, teknologia berritzaile berriak aurkitzen ditu. Horretarako, zenbait eredu dituzte: sistemak –mekanika–, prozesuak –kimika– eta natura imitatu edo naturak iradokitzen dituen elementuak).

HKK 5. Industria-politika aktiboa bultzatzea:

OS JS KH KH

79

1. Bioindustriako, energia berriztagarriko eta “hiri-ingeniaritzako” industriaenpresa publikoak edo erdipublikoak sustatzea. 2. Gure herrialdeko enpresetan zientzia- eta teknologia-garapena bultzatzea; eta horretarako: a. Berrikuntzarako politika publikoak berriro bideratzea, b. Ikerketa teknologiko unibertsitarioa berriro antolatzea. c. Teknologia-zentroen kudeaketa-gaitasuna baliatzea, teknologia ikerketa sustatzeko oinarrizko eremu aplikatuan. • Teknologia-zentroei behar beste baliabide publiko ematea, ikerketa hori egin ahal izateko. • Ikerketa-zentro espezifikoak sortzea helburu hori lortzeko.

6. Aldian-aldian ikuskaritzak egiteko sistema bat ezartzea, enpresei emandako diru-laguntza publikoen bidez lortu beharreko helburuak betetzen dituzten kontrolatzeko.

7. Berrikuntza:

1. I+G+B xede dutenetan gehiago inbertitzea, garapen sozioekonomikoa lortze aldera, produkzio- eta erreprodukzio-sektoreen eraginkortasuna ziurtatuko


Industria eta berrikuntza

IB

duen garapena, ondasun naturalen iraunkortasuna errespetatuko duena, osasunaren eta hezkuntzaren alorrak garatuko dituena…; hau da, gizartearentzat orokorrean onena ziurtatuko duen garapen sozioekonomikoa. a. Euskadiko BPGren %1,5 erabiltzea diru publikoetatik, eta ekarpen pribatua BPGren %1ekoa izatea, 2016an inbertsioa %2,5ekoa izan dadin. Titulartasun publikoko patenteak lor daitezen bultzatzea.

8. Inbertsiorako eta enplegua sortzeko egitura-funtsa abian jartzea.

1. Inbertsiorako egitura-funtsa sortzea, geure produkzio-eredu bat lortzeko aukera izan dezagun eta lagungarria izan dakigun. 2. Erakundeek, ekonomia-sektoreetakoek eta sindikatuek kudeatuko dute funtsa, eta jarduerak ebaluagarriak eta gardenak izango dira; funts horren ekonomia-politikaren plangintza publikoa eta soziala izango da.

9. Zaintza teknologiko- eta inteligentzia-zerbitzua ezartzea:

· Euskal Herriko enpresa txiki eta ertainei laguntza teknologikoa eta enpresaalorrekoa emateko zerbitzu publikoa edo erdipublikoa ezartzea, eremu hauetan laguntzeko: - Bitarteko estrategikotzat erabil dezaten informazioa - Enpresa-diagnostikoak egin ditzaten eta Informazio Estrategikoko Sistemak ezar ditzaten, berrikuntza eta gerta daitekeenari aurrea hartzeko gaitasuna sustatuta.

10. Nazioarteko merkataritza-harremanak bidezkoak eta ekitatiboak dituen eredu bat sortzea

· Gurekin harremanetan dauden herrialdeen eta langileen eskubideak errespetatuta. · Merkataritza-harremanetarako lehentasuna emanda ezaugarri hauek betetzen dituzten herrialdeei: beste gizarte- eta ekonomia-eredu baten alde egitea, LANEk gizarte- eta lan-alorretan ezarritako baldintzak betetzea, tokiko soldata-mailak errespetatzea, lortutako gainbalioak beren lurralde-eremuetan inbertitzea, sindikatuen askatasuna errespetatzea, etab.

80


AB HA EO

EB

Elikadura Burujabetza

Elikadura Burujabetza

ING IND EB

Sarrera

Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

81

“Herri guztiek elikadura osasuntsua bermatze aldera, eredu txiki nahiz ertainean oinarrituta, elikagaien ekoizpena, banaketa eta kontsumo politika zein estrategia jasangarriak definitzeko eskubidea dute; baserritar zein arrantzaleen baliabideen kudeaketa, ekoizpena eta komertzializazio sistema tradizionalak eta norbere kulturak errespetatuzâ€?. Hau da elikadura burujabetzaren definizioa eta hau da, Euskal Herrian bermatzea nahi dugun funtsezko eskubidea. Horretarako, paradigma intentsibistak zein industrialak baztertuta, lehenengo sektorea, nekazaritza eta arrantza indartzea ezinbestekoa da, pertsonak, ingurumena eta kultura barneratuz. Bere buruaren jabe diren herrientzat, nekazaritza eta arrantza ez dira barne produktu gordinaren arabera bakarrik, neurtu behar diren jarduerak. Elikagaien sortzaileak izateaz gain, historikoki baserritarrek eta arrantzaleek bete duten eta betetzen duten multifuntzionaltasuna estrategikoa da. Mendeetan zehar, natur baliabideak kudeatuz aurrera eramaten diren jarduera hauek, nekazaritza eta arrantza, ehun sozial bat bizirik mantendu dute. Eredu iraunkorrak elikagai osasuntsuak eskaintzen dizkio jendarteari, ingurumena zaintzen du eta hainbeste estimatzen dugun paisai mosaikoa ahalbidetzen du. Honetaz gain, lehenengo sektoreak kudeatzen edo produzitzen duenarekiko ezinbesteko lotura duten hainbeste jarduerek eragin ekonomiko handia dute: turismoa, elikagaien enpresak, hornikuntza, teknikariak‌ Hau guztia kudeatzeko eskubidea dugulako, elikadura burujabetzaren bideari ekin nahi diogula ozenki aldarrikatzen dugu. Bide honek, lehenengo sektorearen multifuntzionaltasuna garatzeaz gain, lana eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako eredu politiko soziala eta ekonomiko berria ezartzen lagunduko digu, eta herriak zein baserri txiki ugari bizirik mantenduz, ama lurra zein itsasoa zainduz nekazaritza eta arrantzatik duintasunez bizitzea ahalbideratuko du. Honetaz gain, elikadura burujabetza munduko herrien artean bidezko harremanak ahalbideratzen dituen bide bakarra dugu.


Elikadura Burujabetza

EB

Diagnosia

Azken hamarkadetan, Euskal Herrian ezarritako politikek, lehenengo sektorea indartu beharrean, oinarrizko elikagaietan kanpoko menpekotasuna izugarri areagotu dute. Politika hauen atzean dagoen Munduko Merkataritza Erakundeak, barne merkatua eta ekoizpena arautu beharrean, herrialde guztietan kalitatezko elikagaiak ekoiztu ahal izateko, merkatuen liberalizazioa ezarri du. Elikagaien kontrola esku gutxietan pilatu da eta ekoizpen eredua, tokian tokiko beharren araberakoa izatetik, esportatzeko ekoizpen industriala eta mugarik gabeko arrantza masibora pasatu dira. Ondorioz, munduko hainbat herrialdetan eredu familiarrak baztertu dira eta, FAOren arabera, historiako gose tasarik handienak ikusten ari gara. Euskal Herrian, Madril eta bertako administrazio autonomikoek egin duten Nekazaritza eta Arrantza Politika Bateratuaren jarraipen hutsak nekazaritza eta arrantza sektoreak izugarri ahuldu ditu: baserri txiki, dibertsifikatuak eta autonomoen ordez, ustiategi industrial eta intentsifikatuak sustatu dira, arrantza tradizionalaren ordez, arrantza masiboa eta produkzio eskubideen banaketa interesatua eman da. Bertako produktuen eraldaketa eta komertzializazioa nekazari eta arrantzaleari prezio bidegabea ordaintzen dieten industria eta distribuzio erraldoiaren esku utzi izan da. Araudiak ere, interes pribatu hauen arabera egokitu dira. Honetaz gain, epe motzeko etekinen bila, bertako administrazioek beste sektore ekonomikoen interesen zerbitzura kudeatu dituzte baliabide naturalak, nekazaritza lurrak artifizializatu, bioaniztasuna galduz eta itsasoa kutsatuz. Orain arte lehenengo sektorean bultzatutako ereduaren porrota erakusten dute datuek: azken hamar urteetan, INEren arabera, Hego Euskal Herrian 13.500 lanpostu galdu dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Eustaten arabera, 53.833 Ha nekazaritza lur beste erabilera batzuetara bideratu edota bertan behera utzi dira.

Etorkizuneko erronka

Egun bizi dugun kapitalismoaren krisi sistemikoaren aurrean (ingurumenekoa, ekonomikoa, energetikoa, elikadurarena, politikoa eta soziala) neurriak hartzeko ordua da. Guk argi daukagu, beste eredu baten aldeko apustua egin behar dugula, justuagoa, bidezkoagoa, autogestioan oinarritua, emakume eta gizonezkoen eskubide berdintasunean, kontsumismotik at dagoena, sozialista, gizarte osoari baliabideen eskuragarritasuna bermatzen diona, eta hori guztia posible egiteko, ekoizpenerako beharrezkoak diren baliabideen kudeaketa kolektiboan baliatzen dena.

82


AB HA EO ING IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

83

Erronka honen aurrean elikadura burujabetza ezinbestekoa da eta helburu garbiak ditu: ekonomia birlokalizatzea, ekoizpen eredua desintentsifikatzea, kontsumitzaileek zein ekoizleek elikagai osasuntsu eta nutritiboak prezio justuan eskuratu eta ekoiztea, ekoizleentzat bizi baldintza duinak lortzea, lanpostu berriak sortzea, emakume baserritarrarekiko genero bereizkeria gainditzea eta planeta hoztea. Horretarako EH Bilduk hurrengo konpromisoak hartzen ditu bere gain: 1. Erabakigune guztietan dauzkagun eskumenak erabiliko ditugu, herri guztion elikadura burujabetza eskubidea berma dadin eta benetako mekanismo demokratikoak ezar daitezen merkatua arautzeko. Horretarako, Munduko Merkataritza Erakundea elikagaien merkaturatzeari eta ekoizpen esparruko negoziaketetatik kanpo uztea, eta “dumpingâ€?-a gelditzea ezinbestekoa da. Era berean, Europar Batasunean zein Estatuan nekazaritza eta arrantza iraunkorretarako eta merkatua erregularizatzeko politikak exijituko ditugu. Bide honetan, lehenengo sektorea estrategikotzat hartzen dugu eta horren defentsan behar diren bitartekoak zein eskumenak erabiliko ditugu. 2. Sustatu nahi dugun eredua planifikazioan, konpromisoan eta partekatutako arduran oinarrituko da, Euskal Herria subjektua izanik. Euskal Herriko herrialde guztien partaidetzarekin sarea osatu nahi dugu, elkarlana suspertu, sinergiak sortu, harreman komertzialak sustatu eta orokorrean herri honek daukan potentziala kohesiorako eta burujabetzaren mesederako baliatuko dugu. 3. Garapen sozioekonomikoari dagokionez, joko-arauak sustraitik aldatzeko, deshazkundea eta tokian tokiko garapena proposatzen ditugu, eskualde guztietara zabalduta eta bertako ohiturak, beharrak eta ezaugarriei egokitua. Arlo guztietako araudiak (osasungintza, komertzializazioa‌) eredu honi eta barne merkatuari egokituz, baserritar eta arrantzaleari duintasun soziala eta bideragarritasun ekonomikoa emanez. Nekazariek zein arrantzaleek elikaduraren ardura osoa ezin dute bere gain hartu, jendartearen kide guztion ardura eta erantzukizun bilakatuko dugu. 4. Sektorearen partaidetzarekin, arrantza selektiboa eta bidezko baldintza sozialak barneratzen dituen eredu integrala zehaztu eta suspertuko dugu. Elikadura burujabetza aldarrikatzen duten hainbeste herriek bezalaxe, jendarte justizia, biodibertsitatea eta ingurumenaren zaintza, kultura anitzen errespetua eta bertako ezagutza oinarritzat hartzen dituen agroekologiaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, sektorearen partehartzea eta jendartearen inplikazioarekin, Euskal Herriko ezaugarrietara egokitzen den eredua definitu eta araudi berria garatuko dugu. Printzipio hauei estatus legala emateko, elikadura burujabetza eta sektorearen iraunkortasuna ahalbideratuko duen marko legala abian jarriko dugu.


Elikadura Burujabetza

EB

Erronka hauek errealitate bilakatzeko, instituzio zein enpresa publikoetako kudeaketan gardentasuna eta eraginkortasuna ezinbestekoak dira, baliabide publikoak lehenbailehen, itsasontzi zein etxalde txiki ugariz osaturiko nekazaritza eta arrantza iraunkorraren zerbitzura jarri behar baitira. Bide honetan, aurrera eramango ditugun politikak gizarte justizian oinarrituko dira, horrela, diru laguntzak, produkzio-eskubideak eta bitartekoen bidezko banaketa eta gardentasuna ezarriko ditugu. Sektorearen parte-hartzea bermatuko da hauteskunde sindikalen bidez, ordezkariek erabaki guneetan parte hartzeko bidea emanez.

Elikadura burujabetza eta sektorearen iraunkortasuna ahalbideratuko duen marko legaleko 20 neurri.

1.- Sailen arteko koordinazio mahaia.

Politika integralak garatzeko sailen partaidetza ezinbestekoa izanik, lehen sektorea, hezkuntza, lurralde antolaketa, ingurumena, ekonomia, osasungintza eta gizarte justiziaren arteko koordinazio mahaia sortuko dugu. Mahai honetan, sektorearen parte-hartzea bermatuko da. SEKTOREAREN ALDE SOZIALA: Gizarte justizia

2.- Lanbideen errekonozimendua eta bizi zein lan-baldintza duinak.

• Prezio duinen bidez diru sarrera nahikoak, autonomia, jendartearen gertutasuna eta errekonozimendua bermatzeko konpromisoa hartzen dugu. • Beste instituzioekin elkarlanean, ordezkatze zerbitzu eraginkorrak sustatuko ditugu. Administrazioak sortuko duen mutuak langileen kontratazioen gainkostuei, lan arriskuen prebentzioa edo osasunaren zaintzari, aurre egingo die. Aktibo bakoitzeko langile bat babestuko da.

3.- Emakumeen parekotasuna.

• Eredu iraunkorra oinarrizkoa da emakumeen eskubide berdintasuna lortzeko, beraz, oinarri honekin, emakume nekazaria aintzat hartzea gure lehentasuna izango da nekazal munduko langile edo profesional legez, legedian jasotzea, nekazal sektoreko baliabideak, zerbitzuak eta enpleguak erabateko berdintasunean eskuratu ahal izateko. • Gizarte politikarekin elkarlanean, azpiegitura sozial publikoak indartuko ditugu

84


AB HA

sektoreko emakume zein gizonei lana eta familia uztartzea bideragarri egiteko. • Arrantzan, emakume arrantzale zein saregilearen langile-eskubideak eta lanaren duintasuna bermatuko duen hitzarmen egokiak lortuko ditugu.

EO

4.- Gazteak eta erreleboa.

ING

• Esparru guztietan batera eragingo dugu: baliabideak eskuratzeko aukera eman, formazio eraginkorra eskaini, baliabide ekonomikoak jarri, euren produktuei irtenbideak eman eta lan zein bizi baldintza duinak bermatuko dira. • Arrantzan eta Nekazaritzan, gazteak ezartzeko aholkularitza eta laguntzak indartuko ditugu, eredu agroekologikoak sustatuz, aktiboen sorrera bultzatuz eta inbertsio handien beharra saihestean oinarrituko dira. • Baserritarrak eta Kofradiak/itsas-enpresak, gazteekin eta arrantza zein nekazaritza ikastetxeen artean lankidetzan aritzea bultzatuko dugu. • Baserriak eta itsasontziak eskuz aldatzerakoan laguntza politikak bideratuko dira. • Arrantzan, (baxurako/artisau) itsasontzien kudeaketan kofradiei paper nagusiena emango zaie.

IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK

BALIABIDEEN BABESA

OS 5.- Nekazaritza lurra.

JS KH KH

85

• Informazio zuhurretik abiatuta, landa lurzoruaren sailkapen eta kalifikazio xehatu eta egokitik abiatuta, lurralde antolaketa planetan nekazaritza ez diren beste erabilerak tinko galaraziko dituzten eta lotesleak izango diren ildoak markatuko ditugu. Horrela, jabetza publikokoak diren lurrak baserri jardueretarako bideratzea lehenetsiko dugu. • Merkatu espekulatzailetik nekazaritza lurrak ateratzeko lege berriak ezarriko dira. Sektoreko parte-hartzearekin prezioak finkatuko dira, gero nekazari eta abeltzainen artean banatzeko, gazteak lehenetsita. • Administrazio ezberdinen arteko erakundea sustatuko dugu, lur publiko zein erabiltzen ez diren lurren inbentarioa osatzeko, lur funts eraginkorrak eratzeko, jarduera utzi eta hasi nahi dutenen artean bitartekari lanak egiteko edo utzi behar duten baserrien jarraipena egiteko xedez.

6.- Ura, bioaniztasuna, haziak eta gainerako baliabideak.

• Baserritarren artean, bertako hazi, espezie zein barietateen erabiltzea, trukatzea eta hobekuntza sustatuko dugu. • Euskadiko Hazien Sarea indartu eta ikerketa eta berreskurapenerako zentroa sortuko dugu. • Urari dagokionez, kudeaketa publikoa eramango dugu, nekazaritzarako tasa bereiziak eta lurraren hedadura eta animalia kopurura egokitutako uraren era-


Elikadura Burujabetza

EB

bilpen egokia bermatuko dugu. 7.- Itsasoa.

• Gure kalen etorkizuna bermatzeko, itsas eremu babestuak eta debekualdiak martxan jarriko dira, 12 milako zaintza ezarriko da, arrantza tradizional eta arrantzale txikien biziraupena ziurtatzeko eta itsasoaren baliabideak zein uraren kalitatea bermatzeko. • Arrantzaleen adostasuna bilatuz, sareen neurria kontrolatuko da, baita baxurako arrantzarako ere. • Itsasoari eta arrainen ongizateari kalte egiten dien kutsadurarekin bukatzeko, neurri zorrotzak ezarriko dira.

JARDUERA EREDUA

8.- Lurrari eta herriari lotutako ekoizpen eredu iraunkorra

• Eusko Jaurlaritzak Aldundiei, lurrari lotutako eredua susta dezaten eta agroekologia hedatzeko proiektuak martxan jarri ditzaten, bere esku dauzkan tresna guztiak eskainiko dizkie: aholkularitza, Landa Garapen Iraunkorrerako Programa, diru-laguntzak eta baliabide publikoak. Horrela, desintentsifikazioa, baserrien autonomia eta dibertsifikazioa sustatuko dira. • Ekoizpen sistemen iraunkortasuna baloratzeko eta ziurtatzeko tresnak landuko ditugu. • Landa Garapen Iraunkorrerako Programak eskaintzen dituen baliabideak lehenengo sektorearen egoera hobetzeko bideratuko dira, honetatik kanpo dauden jarduerak beste diru iturrien bitartez finantzatuko direlarik. • Aktibo bakoitzeko eta baserri bakoitzeko gehienezko produkzio-bolumena zehaztuko da, jarduera lanpostuak sortzeko izan dadin eta ez merkatuaz jabetzeko. Diru-laguntza guztiak berbideratuko dira, horien modulazioa (murrizpena) onartuz, eta aktiboei edo horietako langile kopuruaren arabera emateko, eta ez ustiapenen azaleraren arabera.

9.- Arrantza selektiboa.

• Gure flotak arrantza selektiboa egitera bultzatzeko neurriak eta pizgarriak jarriko ditugu, tresneria zein baliabide egokiak ziurtatuz, kuoten publikotasuna mantenduz eta erakunde publikoen bidez, arrazionalki banatu eta kudeatuz. • Itsas produktuen dibertsifikazioa bultzatuko dugu. • Arrainaren freskotasuna babesten dituzten osasun-neurriak bideratuko ditugu. • Arrantza prozesu-motak azpimarratuko dira, artisau erakoari edo sarea zein amua erabiltzen duenari garrantzia eta gainbalioa emateko.

86


AB

10.- Zero Bazterkin eragin.

HA

ING

• Itsasoko baliabideak mugaturik daudenez, Europatik datozen kuotak banatzeko orduan arrantza arduratsua oinarritzat hartuko dugu. • Kuotaren erabilpen eraginkorra bermatu behar da. Horretarako, Zero Bazterkin politika aplikatuz eta tresna selektiboak erabiliz, harrapatzen den guztia portura ekartzea eta kontsumora bideratzea ahalbidetuko da.

IND

11.- Genetikoki eraldatutako organismoei atea itxi.

EO

EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

• Ekoizpen iraunkorrarekin eta kalitatearekin kontrajarrita daudelako, Hiru Lurralde Historikoak “transgenikorik gabeko gune” deklaratuko ditugu. • Giza zein animalien elikagaien etiketetan argi eta garbi azalduko da genetikoki eraldatutako organismoen presentzia eta epe ertainean desagerrarazi eta debekatzeko planak garatuko ditugu.

TOKIAN TOKIKO GARAPENA

12.- Salneurrien behatoki publikoa eta etiketen informazioa.

• Ekoizpen kateko salneurrien behatoki publikoa martxan jarriko da, kate osoarentzat ezinbesteko betebeharrekoa izango dena. • Etiketetan jatorrizko zein helmugarako prezioak azalduko dira. • Elikagaien jatorria eta erabilitako teknikak adieraziko dira, baita transformatutako produktuetan ere. • Arrantzan, lonjetako prezioen enkantea minimo batetik abiatzea sustatuko dugu, goitik hasi eta jaisten joaten den sistema bidegabea baztertuz.

87 13.- Artisau ekoizpena eta arrantza selektiboen berezko izaera.

• Baserriko artisau ekoizpena eta arrantza selektiboek izan duten berezko izaerari (ekoizpen zein arrantza eredua, produkzio kantitatea, itsasontzi eta baserriaren dimentsioa, produktore bera ekoizle eta transformatzaile izatea… ), marko legala emango diogu eta bere garapenerako beharrezkoak diren arlo ezberdinetako araudiak moldatuko dira. • Jarduera hauek suspertzeko transformazio gune kolektiboak eta publikoak sustatuko ditugu, ondoren merkaturatzeko eta autosufizientzia ekonomikoa lortu ahal izateko.


Elikadura Burujabetza

EB

14.- Merkaturatze bideak.

• Zuzeneko salerosketa sistemak eta eskualde guztietan produkzio-kontsumo taldeak sustatuko dira, plangintza eginda, eta konpromiso eta erantzukizuna elkarren artean banatuz. • Landa Garapeneko Elkarte zein udalekin elkarlanean, herriko azokak (nekazaritza zein arrantzarako) mantendu eta berpizteko proiektuak landuko dira. • Azalera handiko guneen hedapena mugatuko dugu.

15.- Promozioa eta jendartearen parte-hartzea.

• Tokian tokikoa, garaian garaikoa eta kalitatearen inguruko kanpainak indartuko ditugu. Kalitatearen kontzeptu zabalak: ingurumena, arlo soziala eta elikagaien edukia kontuan hartzen du. • Auzolanak eta jendartea inplikatzeko sektorera gerturatzeko bideak eskainiko ditugu. • Kalitatea eta ekoizpen sistemen iraunkortasuna ziurtatzeko egitura partehartzaileak eratuko ditugu.

16.- Elikadura politika.

• Eskoletako, ospitaletako zein egoitzetako jantokietako janariaren gaineko araudia aldatuko dugu, bertako produktuak lehenesteko eta tokian tokiko eskualde mailako catering proiektu kolektiboak sustatzeko. • Administrazioen ekimenetan tokian tokiko produktuak erabiltzea sustatuko dugu. • Lehen eta bigarren hezkuntzako curriculumean, nekazaritza, elikadura, osasuna eta elikadura burujabetza sartuko ditugu. Oinarrizko hezkuntzan nutrizioari, elikadurari eta sukaldaritzari buruzko ezaguera pedagogikoak txertatuko ditugu.

17.- Sektore arteko mahaiak.

• Sektore ezberdinetako mahai interprofesionalak sustatuko dira, eta ekoizleen duintasuna bermatzeko tresna bilakatuko ditugu.

18.- Mendiak eta Basogintza.

• Baso-baliabideen plangintza egingo da, lursail publikoak zein pribatuak bil-

88


AB HA

duko dituena, basoko espezieen aniztasuna berreskuratze aldera, bai helburu ekonomikoekin eta bai ingurumen zein arlo sozialeko helburuekin. • Basoen ekoizpenarekin batera abeltzaintza estentsiboa bultzatu eta bateragarri egingo dira, sinergiak sortuz.

EO

FORMAZIOA, IKERKUNTZA ETA DIBULGAZIOA

ING

19.- Nekazaritza eta arrantza iraunkorreko formazioa

IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

89

• Mendeetan zehar pilatutako ezagutza, egungo aurrerapenak eta ikerketa aintzakotzat hartuz plangintza eta programa zehatzak diseinatu eta martxan jarriko ditugu, praktika eta teoriaren arteko oreka bilatuz, formazioa eta etengabeko prestakuntza eskainiko dugu. • Nekazaritzan eta arrantzan, agroekologia eta arrantza selektiboa ikasketa maila guztietan txertatuko ditugu, baserritar nahiz teknikoen prestakuntzan. Akuikultura ikasketak arrantza ikasketetan integratuko ditugu. Ekoizpen zein arrainaren transformazioa eta salmentarako aukerak jorratuko dira.

20.- Ikerkuntza parte-hartzailea eta dibulgazioa.

• Bertako baliabideen erabilera eraginkorragoa, biodibertsitatea eta arrain masa-kopurua, bertako haziak eta barietateak, natura eta zikloen inguruko ezagutza, agroekologia, arrantza selektiboa eta akuikulturaren teknikak, kalitatea hobetzeko baldintzak eta teknikak, eraldatzeko prozesuak edo lehenengo sektoreko bizi baldintzak hobetzeko aukerak, besteak beste, izango dira sustatuko ditugun ikerketa gaiak. • Instituzio zein enpresa publikoek dituzten baliabideak, sektorearekin elkarlanean adostutako ikerketak aurrera eramateko erabiliko dira. • Ikerketen helburu nagusienetako bat emaitzen onurak eta ondorioak ahalik eta baserritar zein arrantzale gehienera iristea eta zabaltzea izango da.


Elikadura Burujabetza

EB

90


AB HA EO

EB

Merkataritza

Elikadura Burujabetza

ING IND EB Elikadura Burujabetza

SARRERA HN HKK OS JS KH KH

91

Merkataritzaren sektoreak berebiziko garrantzia du gure gizartean, BPGri ekarpen handia egiten diolako (%9,6), enplegua sortzen duelako (%13,6) eta egunero-egunero merkataritza-akordio asko egiten dituelako. Bereziki garrantzia du hurbileko hiri-merkataritzak. Izan ere, gure herriak eta hiriak dinamizatzen eta egituratzen ditu, eta gainera, bizitza sozioekonomikoaren eragileak dira. Horrez gain, gure kulturarekin bat datorren hiri-eredua ezartzen laguntzen dute, hiri inguruetako merkataritza-zentroek ez bezala. Nolanahi ere, merkataritza-sektoreak arazo larriak ditu bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko eta bizirik irauteko, azalera handiko saltokiak ugaritu eta sendotu egin direlako, saltokien ordutegiak zabalak direlako, kontsumitzaileen ohiturak aldatu egin direlako eta gero eta ohikoagoa den merkataritza elektronikoarekin lehiatzea zaila delako. Beste arazoetako bat Euskal Herrian izandako higiezinen burbuilaren ondorioz sortu da. Lokalak izugarri garestitu dira, erosteko zein alokairuan hartzeko, eta horrek ere eragin zuzena izan du merkataritza tradizionalean. Izan ere, alokairu garestiak edo hipotekak ordaindu behar dituzten merkatariek ezin dituzte arrazoizko prezioak eskaini eta ezin dute lehian aritu errealitatean dauden beste aukerekin; aukera horietako bat, adibidez, merkataritza elektronikoa da, zeinak ez duen higiezinek eragindako gehiegizko karga eta produktuaren azken prezioa merkeago eskain dezake. Eta merkataritza tradizionala da zailtasun gehien dituena, hain zuzen, merkatuaren baldintza berrietara moldatzeko, eta hala, bideragarria izateko eta bizirik irauteko. Merkataritza tradizionala hirietako merkataritza-eremuetan sustatzen eta


Merkataritza

EB

bultzatzen bada, hiri-eredu trinkoa eta funtzio anitzekoa eratzea lortuko da. Horren guztiaren ondorioz, hiri-eredu horretan alferrikako joan-etorriak ez dira egin beharko; bizitzeko tokiak eta merkataritza zein zerbitzu jardueretako tokiak izango dira aldi berean; eta herritarrei bizi-kalitate ona ziurtatuko die.

Aurrekariak Hiri inguruetako merkataritza-zentro handiak ezarri ondoren hasi zen EAEko merkataritzaren krisia. Garai hartan, aisialdiarekin lotura duen merkataritza formatu berri horretarako joera hartu zuen kontsumoak, eta haien inguruko udalerrietako merkataritza eremuak hustu egin ziren. Egoera horren adibide garbi bat Bizkaiko lurralde historikoa da, Ezkerraldea eskualdea hain zuzen. Merkataritza gune handiak kontrolik gabe pilatu dira han, eta hiriko merkataritza txikia ia erabat galtzea eragin du. Krisia 2007. urtearen hasieran hasi eta egun oraindik ere larria bada ere, EAEko administrazioak ez du ez ekimenik abian jarri ez proposamenik egin, eta salmentak izugarri azkar jaitsi direnez, sektorearen egoera oso larria da.

NEURRIAK

• 1. Ekonomia eta zerga alorreko neurriak sustatzea, hurbileko hiri-merkataritza txikia eta ertaina ezartzeko eta finkatzeko; izan ere, hobeto dator bat gure gizartearekin eta herritarrekin. ¡ Lokalak alokairuan dituztenentzat, zentzuzko balio-baremoa ezartzea metro koadroko, eta horretarako kontuan hartzea komunikazioa, zenbat herritarrentzako eskuragarri dagoen, udalerria, etab. Horrez gain, zergaarloko hobariak ezartzea balio hori gainditzen ez duten maizterrei, eta kargak balio hori gainditzen dutenei. • 2. Merkataritza tradizionalean eta tokian tokikoan, kudeaketarako eta salmentarako teknologia berriak ezar daitezen sustatzea, merkataritza elektronikoak eskaintzen dituen negozio-aukerez balia daitezen. Hori guztia prestakuntzaren, profesionalizazioaren eta inbertsioaren bidez. Merkataritzaelkarteek parte hartzen dutela, udaletxeekin hitzarmenak sustatzea merkataritza elektronikoko proiektuak garatzeko. Hain zuzen, biztanle kopuruaren arabera, auzoetako edo udalerrietako merkataritza txiki guztiak beren baitan hartuko dituzten proiektuak garatzeko. • 3. Produktuei, prozesuei eta antolaketari begirako berrikuntza-gaitasuna sustatzea, edozein dela enpresaren tamaina.

92


AB HA EO ING IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

93

3a. Merkataritzarentzako berrikuntza-proiektu espezifiko bat diseinatzea. Proiektu horretan parte hartuko dute Ikusmer erakundeak, merkataritzaganberek eta merkatarien elkarteek. Bestalde, beste erakunde batzuen laguntza teknikoa ere izango dute, besteak beste, Innobasque eta Teknalia. • 4. Merkataritza Elkarteak sor daitezen bultzatzea, enpresa handiei aurre egingo dieten talde sendoak eratu ditzaten, sektorearen interes orokorren alde lan egin dezaten, eta eskaintza hobeak egin ahal izan ditzaten, merkataritza-egiturak modernizatuta. • 5. Tokian tokiko erakundeen eta merkatari-elkarteen laguntzarekin, hirieremuetan merkataritza suspertzeko eta garatzeko planak abian jar daitezen sustatzea. Plan horiek hirietako merkataritza-guneak herritarrentzat erakargarri bihurtzea izango dute xede, bereziki erreparatuta degradatuta dauden eremuei eta alde zaharrei. Horrez gain, beste hiri jarduera batzuk ere hartuko dira kontuan, besteak beste: kaleak oinezkoentzako eremu bilakatzea, merkataritza asko dagoen eremuetan kargarako eta deskargarako jarduerak erraztea, etab. • 6. Ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean banatzeko edo saltzeko sistemak sustatzea eta bultzatzea, lehen sektorearekin bereziki elkarlanean eta bere parte-hartzea bultzatuz. • 7. Iraunkortasun irizpideak direla eta, hiri inguruetan merkataritza saltokiak ireki daitezen galaraztea. Izan ere, lursail zati handia kontsumitzen dute eta horrek ingurumen-kostu handia dakar, errepideei eta desplazamenduei dagokienez; eta gainera, epe luzera, tokian tokiko merkataritza suntsitzea eta hiriak hustea eragiten dute. • 8. Saltokien ordutegiei dagokienez, lana eta familia uztartzeko aukera ematen duten ordutegien alde egitea, eta 2008an Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Dekretua bertan behera uztea. Euskadin dauden kontsumitzaileen elkarteek jakinarazi dutenez, jaiegunetan irekitzearen aurkakoak dira, eta zehaztu dute kontsumitzaileek ez dutela halakorik eskatzen, ordutegia egokia iruditzen baitzaie. • 9. Beste sektore batzuk sustatzea. Bidezko merkataritzako sareak hedatzea, haien produktuak merkatura daitezen sustatuta.


Elikadura Burujabetza

EB

94


AB HA EO

EB

Kontsumoa

Elikadura Burujabetza

ING IND EB Elikadura Burujabetza

HN HKK OS JS KH KH

95

Merkatu tradizionala aldatzea eragin duten aldaketa ugari gertatu dira gure gizartean. Esaterako, merkatuak eta zerbitzuak globalizatu egin dira, eta kontsumitzeko modu berriak sortu dira, teknologia berrien garapenarekin lotuta batez ere. Horregatik guztiagatik, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak diren pertsonak babestuko dituen erregulazio-esparru zehatza ezartzea beharrezkoa da. Hortaz, gure ustez, administrazio publikoak politika aktiboak jarri behar ditu abian, kontsumitzaileek babes-maila handiagoa izan dezaten eta haien eskubideak sustatu eta babestu daitezen. Horretarako, hona hemen gure proposamenak: • 1. Gizarte-eragileekin, bereziki kontsumitzaileen elkarteekin, lankidetzan aritzeko eta haiek parte hartzeko moduak ezartzea, garatu beharreko ekintzak elkarrekin planifikatzeko eta prebentzio-neurriak bultzatzeko. • 2. Kontsumo iraunkorra ekarriko duten estrategiak bultzatzea eta sustatzea, kontsumo arduragabea eragozteko. Gehiago kontsumitu ordez, “hobeto kontsumitzea” eragiten duen kultura sustatu behar da. Horretarako, erosketa-erabaki arduratsuak hartu behar dira, eragina izango dutenak garapen iraunkorrean, osasunean, elikadura-subiranotasunean, gizarte-ekitatean, kultura-aniztasunean eta komunitateen sendotzean. • 3. Kontsumitzaileak trebatzea helburu duten prestakuntza programak sustatzea, behar besteko gaitasuna izan dezaten informazioaren eta komunikazioaren gizarteak eragiten dituen arazoei aurre egiteko. • 4. Ikastetxeetako jangelen kudeaketa erregulatzen duen araudia aldatzea, “autokudeaketarako eta kudeaketa osorako aukera izan dezaten jangela eta zerbitzu publiko guztiek”, eta elikagai-kontsumo arduratsua eta iraunkorra xede duen kultura sustatzeko, elikadura-subiranotasuna oinarri duena.


Kontsumoa

EB

• 5. Kontsumoarekin zerikusia duten auziak konpontzeko bitartekotza-zerbitzua abian jartzea, Kontsumobide erakundearen bidez eta kontsumitzaileen elkarteen parte-hartzearekin. • 6. Ikuskaritza espezializatuko zerbitzu bat sortzea, produktuen eta zerbitzuen segurtasuna ziurtatzeko. •7. Kontsumo-ikuskaritza bat sortzea, kontsumitzaileen interesak arrisku larrian daudenean etete-jarduerak sustatzeko. •8. Behar beste bitarteko ematea kontsumitzaileen elkarteei, herritar guztiei dagokien doako laguntza juridikoa eman diezaieten, herritar guztien, taldeen eta banakakoen interesak babestean. •9. Kontsumitzaileen elkarteei behar beste botere betearazlea ematea, kontsumitzaileei eragin diezaieketen gaiei buruzko erabakiak hartzen diren foroetan parte hartuz. •10. Kontsumitzaileentzako heziketa eta prestakuntza kanpainak antola daitezen sustatzea. Kanpaina horiek, KONTSUMOBIDEk, Kontsumoko Euskal Institutuak, koordinatuko ditu, kontsumitzaileen elkarteen laguntzarekin, eta garrantzi berezia emango diote merkataritza elektronikoaren erabilera sustatzeari –ekonomiak gora egin dezan bultzatzeko– eta ingurumena babestuko duen kontsumo iraunkorrari. •11. Kontsumoko Arbitraje Sistema bultzatzea, eta zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten enpresa guztiek hari atxiki beharko zaizkie. • 12. Merkataritza-sektorean lan egiten duten pertsonek lan-baldintza duinak izan ditzaten lan egitea, eta sektorean arauz kanpoko lanak eragozteko ikuskaritzak egitea.

96


AB HA EO

HN Hizkuntza Normalizazioa

ING IND EB

Izaite bat ez daike hezur hutsez osa, HERRIA DA GORPUTZA, HIZKUNTZA BIHOTZA.

HN Hizkuntza Normalizazioa

GUZTIONA GUZTIONTZAT

HKK OS JS KH

97

EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza politika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikur nagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturaren funtsezko osagarria da, Euskal Herriak kultura unibertsalari egiten dion ekarpen berezia. Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herriko herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko eta lehentasunezko hizkuntza izatea. Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz, berdintasunezko tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitate guztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapen osoa ziurtatzea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frantsesak, bakoitzak bere estatuan duten berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan. Euskararen garapen osoarekin guztiok irabazten dugu, euskal hiztunok eta gainontzeko hizkuntza komunitateek.

AURRERA EZ EGITEA, ATZERA EGITEA DA

UNESCOk euskararen arriskuaz ohartarazi, egoera hauskorra duela esan eta


Hizkuntza Normalizazioa

HN

%33tik beherako erabilera duten hizkuntzak galtzeko arriskuan daudela adierazi zuen. Diskurtso ofizialak eraginda, gizarteak ez du sinesten euskara arriskuan dagoela. Asko egin dugu denon artean eta hil-kanpaiak ez ditugu joko, baina errealitatea egoskorra da: Euskararen kale erabileraren VI. neurketa: Euskal Herriko kasurik onenean, Gipuzkoan, %33aren inguruan dabil eta Donostian erabilera %15,9 euskaraz da eta %81,1 espainieraz. Euskal herritarren erdia bizi den hiriburuetan, berriz, Bilbo Handian, Gasteizen eta Iru単ean, euskararen erabilera %3 ingurukoa da, eta espainierarena % 90ekoa. Euskararen kale erabilera ez da hazi azken hamabost urtean eta %13 eta %14 artean goia jo du. Hein horretan trabatuta dago eta planto egin du. Soziolinguistikaren Klusterrak iradoki duen bezala, baldintzak aldatzen ez badira, erabilerak ez du gora egingo: ez bada hiztun kopurua handitzen eta hiztunei euskara erabiltzeko aukera gehiago ez bazaie ematen. Euskararen ezagutza kontuan izanda, erabilera tasa estatistikoki espero daitekeena baino hobea baita. V. inkesta soziolinguistikoak: Euskal Herrian, hogei urtean, 2,4 puntu igo da euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenen kopurua, eta %16,1ek erabiltzen du orain. Herritarren % 84k erdara du hizkuntza nagusi edo bakar; eta hamarretik bederatzi dira Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroan erdara nagusi dutenak. Eremuka euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak, %39 dira Gipuzkoan, %12,8 Bizkaian eta %4,3 Araban, %5,5 Nafarroan eta %9,6 Ipar Euskal Herrian. Gipuzkoa kenduta, beraz, UNESCOk finkatutako % 33ko marra gorriaren oso azpitiko erabilera. Euskaldunen kopuruak bost puntu egin du gora azken bi hamarkadetan Euskal Herrian, eta azken urteetan hazkunde hori apaldu egin da. Igoera hori batez ere gazteen artean gertatu da. Baina, joera hori ez da islatu erabileran. Gazte elebidun gehiago egon arren, euskara gutxiago erabiltzen dute gaurko gazteek duela hogei urteko gazteek baino (herri euskaldunetan izan ezik). Ez baitira euskaldun osoak; hobeto moldatzen dira erdaraz eta euskaraz jarduteko zailtasunak dituzte; gune erdaldunetan bizi dira; euskararenganako atxikimendu apalagoa dute; eta pisu demografikoa txikia dute, jaiotze tasak behera egin duenez. Erabileran aldaketa gertatu da. Euskara gehiago erabiltzen da esparru formaletan (hezkuntza, administrazioa, lan mundua) eta gutxiago esparru informaletan (lagun artean, familian); komunikabideen kontsumoan erdara da nagusi. Geldotze eta moteltze zantzuak sumatzen dira, euskararen normalizazioa galtze joeraren abiapuntu batean dago, eta ez badugu ezer egiten galdu egingo dugu. Aurrera ez egitea atzera egitea da.

98


AB

ORAIN ARTEKO HIZKUNTZA POLITIKAREKIN EUSKARA EZ DA NORMALIZATUKO

HA EO ING IND EB HN Hizkuntza Normalizazioa

HKK OS JS KH

99

Bi estatu handien hegemoniapean, euskarak menpeko estatus juridikoa du. Espainiako eta Frantziako Konstituzioek espainierari eta frantsesari balio hierarkizagarria ematen diete, estatuen baitan dauden gainerako hizkuntza komunitateak menperatu eta hizkuntza horietako herritarrak bigarren mailako bihurtzen dituzte. Frantziako Estatuak ez ditu euskal komunitate linguistikoaren hizkuntza eskubideak aitortzen eta Espainiakoak, eskubide batzuk aitortu arren, ez du hizkuntza komunitateen eskubide berdintasuna aitortzen, espainieraren nagusitasuna eta euskararen menpetasuna ezartzen ditu. Asimetriak eta kanpo mugak nabarmenak dira: denok gaude behartuta erdara jakitera, baina ezin dugu inor behartu euskara jakitera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Estatutuak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak Espainiako Konstituzioak ezarritako menpekotasuna mantentzen dute. Toleratu egiten dute erdaldunen elebakartasuna eta galarazi euskaldunena; UEMAren udal ordenantzak baliogabetzean, adibidez. Gaur egun, euskara ez da ofiziala Euskal Herriko bere lurralde osoan. Eta euskararen estatusa, bi estatuetan zatitua, bost eraentza juridiko desberdinek arautzen dute. Ondorioz, euskal hiztunak eskubide desberdinak ditu bizi den edo dagoen tokiaren arabera; eta ofiziala ez den eremuetan ez dauka hizkuntza eskubiderik. Orain arteko hizkuntza politikek ez dute balio izan euskaldun eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna berreskuratu eta berrezartzeko. Kasurik onenean ere intentsitate gutxiko politikak dira. Euskararen garapenak behar dituen minimoen azpitikoa. Eta, oro har, euskararen egoera minorizatuak ito egiten ditu ahalegin normalizagarri horiek, oztopoak bultzadak baino handiagoak direlako. Euskararen botila erritmo batetik gora betetzen ez bada, hustu egingo da. Euskararen gizarte erakundeek, euskaltzaleek eta erakunde publikoek azken hamarkadetan lan eskerga egin dute, aurrerapausoak egin dira, baina ezinbestekoa zaigu diagnostiko egoki eta zehatza egitea: osasunetik urrun gaude, eta hiru hamarkadatan garatutako hizkuntza politikekin euskara ez da normalizatuko. Behatokiaren urtez urteko txostenek erakusten dute euskaldunen hizkuntza eskubideek urratuta jarraitzen dutela Euskal Herri osoan, eta administrazio guztiek egunero urratzen dituztela. Kale erabileraren neurketak eta inkesta soziolinguistikoak egoeraren larritasuna islatzen dute. - Euskal hiztunek ezin dituzte bizitzaren funtzio guztiak euren hizkuntzan bete. - Aldeak alde, euskararen erabilera oso urria da, moteldu egin da eta galtze joeran sartzear egon liteke. - Herritar gehienek ez dakite euskaraz oraindik. - Erdal elebakartasunaren aldeko diskurtsoa ari da zabaltzen orain gure artean. Horrenbestez, EHBilduren ustez, hogeita hamar urteko politikaren ondoren,


Hizkuntza Normalizazioa

HN

euskararen garapen osoa azkartu eta lortzeko hizkuntza politika berria, eraginkorra eta burujabea garatu eta gauzatu behar dugu, eta euskarari estatus egokia ematea ezinbestekoa da, hizkuntza berezkoa eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa izan dadin.

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIAREN OINARRIAK

Bidegurutzean gaude: euskararen egungo politika eta egitura juridiko hauskorrean jarraitzea ala euskararen politika aldatzea eta marko normalizagarri berria eraikitzea. EHBilduk euskararen esparru horretatik ahal den azkarren irten eta euskararen marko normalizagarri berria eraiki nahi du. Euskaraz oso-osorik bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortu behar ditugu, hizkuntza politika berria eragiteko. Euskararen erabilera moteltzeko joera saihesteko eta irabazpidean jartzeko, euskara beharrezko bihurtzeko eta euskararen normalizazioa bideratzeko. Euskara jakitea unibertsalizatzeko, euskararen erabilera handitu eta euskararen normalizazioan jauzi kualitatiboa emateko. EHBilduren hizkuntza politika berriaren proposamena gaur egungo errealitatetik abiatuko da, egingarria, bideragarria eta pragmatikoa izango da, interes alderdikoirik gabea eta euskararen normalizazioaren beharretik sortua. Hizkuntza politika berriaren oinarriak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako gutxienekoak izango dira: • Burujabea, kanpo esku-hartzerik gabekoa: hizkuntza politika burujabea bideratzea, gaur egun dauden oztopoak eta debekuak gainditzeko eta politika eragingarria abian jartzeko. • Euskararen estatus juridiko egokia duena. Hau da, euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa. • Euskararen erdigunera jo eta baliabide nahikoak dituena: euskararen normalizazioaren zentralitatea aldarrikatu eta praktikara eramango dugu. Euskara ardatz bai diskurtso eta praxi politikoan eta baita administrazio publikoaren egituretan ere. Zentralitateak esan nahi du baliabide pertsonal eta baliabide ekonomiko nahikoak bideratu behar direla euskararen normalizaziorako, urrats kuantitatibo eta kualitatibo nabarmena emanez. • Elkarlana, lidergo partekatua eta zeharlerrotasuna: euskararen normalizazioa norbanako eta eragile guztien bultzadatik eta indarren auzolan estutik etorriko da. Eragile guztien erantzunkidetasun aktiborik ez bada ez da normalizaziorik lortuko. Horrek lidergo eta estrategia partekatua eskatzen du esparru guztietan eta bide-orri zehatza adostea, efizientziaz eragin ditzan elkarlana eta zeharlerrotasuna. Era berean, hizkuntza politika bateratua burutzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Nafarroa Garaiarekin eta Iparraldearekin koordinatzeko; tokian tokiko errealitate bakoitzaren abiaburua,

100


AB

baldintzak eta erritmo ezberdinak kontuan hartuz.

HA

• Hizkuntza politika berriaren neurriak burutzerakoan udalerri euskaldunak, hiriburuak eta eskualde buruak hizkuntza politika gauzatzeko gune intentsiboak izango dira.

EO ING IND

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIA, LEHENTASUNEZKOA ETA BURUJABEA GAUZATZEKO 19 NEURRI

EB HN Hizkuntza Normalizazioa

HKK OS JS KH

101

1. Hizkuntza politika berriak euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortzeko, honako oinarriak izango ditu:

- Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabea bideratzea. Gaur egun dauden oztopoak eta debekuak gainditzeko eta politika eragingarria abian jartzeko. - Euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskarak ofizialtasun nahikoa eta egokia izan dezan Euskal Herri osoan. Hau da, euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa. Oinarri hauekin honako jarduera estrategikoak eramango ditugu aurrera: 1. Euskal hiztunon komunitatea normalizatzeko adostasun soziala eta politikoa lortzea, betiere, aipatutako oinarriak kontuan hartuz: euskara berezkoa, normalizatu beharrekoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa izango da. 2. Euskara Normalizaziorako Plan Estrategiko berria diseinatzea eta egikaritzea gainerako erakunde publiko eta euskararen gizarte erakundeekin elkarlanean. 3. Euskararen legedi eta arkitektura juridiko berria garatzea euskararen berezkotasuna, ofizialtasuna, lehentasunezko izaera, ezagutzaren unibertsaltasuna eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko.

2. Euskara jakitea bermatu behar du hezkuntza eta irakaskuntza sistemak; horretarako, oraingo ereduen sistema gainditu eta murgiltze-eredu bakarra abiaraziko dugu.

Lege arauak honako hauek jasoko ditu: • Kalitatezko hezkuntza publikoa, 0 urtetik unibertsitateraino. Euskal curriculumean oinarritutako berezko hizkuntza sistema garatuko da.


Hizkuntza Normalizazioa

HN

• Oraingo ereduen eskema gainditu egin behar da eta murgiltze-eredu bakar baterantz joan behar da. Oraingo ereduen sistematik abiatuta, mailaka eta azkar egin behar da. • Lehen urrats moduan, aurre-hezkuntzan murgiltze-eredua baino ez da eskainiko. Gainerako hezkuntza zikloetan eta epe ertainean ikasle guztiak euskaldun eleanitzak izatea bermatuko duen eredu bakarra egongo da: Atik Brantz eta Btik Drantz. Eredu horrek malgua izan behar du eta eskolan dagoen gune soziolinguistikoaren ezaugarrietara moldatu beharko du. Marko horretan guztietan atzerriko hizkuntzak nola txertatu egoki diseinatu behar da. • 0-3 euskarazko eskola orokortuko da. • Lanbide hezkuntzan, etengabeko eta enplegurako trebakuntzaren alorrean, urratsak egingo dira euskarazko eskaintza bermatzeko. LHn euskarazko eskaintza osoa izango da. • Derrigorrezko hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Hezkuntzan irakasle berri guztiak euskaldun eleanitzak izango dira. • Ahozkotasuna eta komunikazio-gaitasuna sakontzeko programak ezarriko dira. • Helduen euskalduntze alfabetatzeak lagunduko du euskara unibertsalizatzen. Horretarako, doako bidean jarriko da, asistentzia eta aprobetxamenduaren arabera. • Sektorearen finantziazio iraunkorra bermatu eta sektoreko agente guztien arteko osagarritasuna sendotuko da. • Euskaltegien eta auto-ikaskuntza zentroen markoa gainditu, eta esparruko eragileen (HABE, udal euskaltegiak, euskaltegi homologatuak eta pribatuak, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta gainerakoak) arteko osagarritasuna sendotuko da.

3. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu, eta euskara lan eta zerbitzu hizkuntza bihurtuko dugu administrazio osoan.

• Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, langile publikoek euskaraz eta espainieraz aritzeko gaitasuna izan behar dute. Aurrerantzean, EAEko administrazio publikoan lan egiteko gutxienez 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izan beharko da ezinbestean. • Zerbitzu publikoa emango duten eta administrazioarekin kontratua lortu duten enpresek administrazioaren maila berean bermatu beharko dituzte herritarren hizkuntza eskubideak, eta administrazio publikoaren kontratuetan euskaraz aritzeko gaitasuna ezinbesteko baldintza moduan ezarriko da. Irizpide nagusia izango da, euskaraz egin daitekeen guztia euskaraz egitea eta euskaraz ezin daitekeenean bakarrik, ele biz egitea. Bai Euskarari, Bikain Ziurtagiria edo euskara planak betetzen dituztela bermatzen dituzten enpresak hobetsiko dira puntuazioetan. • Beharrezko urratsak eta lege-garapenak egingo dira arduradun politiko gorenek ere hizkuntza ofizial biak menpera ditzaten bermatzeko. • Administrazioetan, beren organismo autonomoetan eta sozietate publiko

102


AB HA EO ING IND EB HN Hizkuntza Normalizazioa

orotan, haien hizkuntza irizpideak jarriko dira indarrean, euskara herritarrentzako zerbitzu hizkuntza eta administrazioen arteko komunikazio hizkuntza eta langileentzako lan-hizkuntza izan dadin; azken urrats honetarako neurri eraginkorrak, progresiboak eta epedunak ezarriko dira. • Diru-laguntzak lortu dituzten enpresek erakundeak proposatutako hizkuntza irizpideak bete beharko dituzte. • 16 urtetik beherakoentzako eskaintza: administrazioak, beren organismo autonomoak eta sozietate publiko orok eta haien kontzesionarioek 16 urtetik beherakoei zuzendutako zerbitzu eskaintza – gazteria, kultura, kirola, musika eskola, jaiak eta antzekoak – eta arlo horiei dagozkien jarduerak eta harremanak euskaraz egingo dituzte. • Estatuaren administrazioekin eta Justizia administrazioekin harremanetan jarri eta diagnostikoak egingo dira, euskara plan osoak bidera ditzaten. Estatuko administrazioak EAEko herritarren hizkuntza eskubideak errespeta ditzan urratsak egingo dira. • Administrazioak, beren organismo autonomoek eta sozietate publiko orok eta haien kontzesionarioek euren publizitatea argitaratzerakoan euskarazko komunikabideei lehentasuna emango diete, eta komunikabide elebidunen artean, %33tik gora euskaraz argitaratzen dutenei.

HKK 4. Udalerri eta espazio sozial euskaldunak bultzatu eta indartuko ditugu

OS JS KH

103

• Lehentasunezkoa izango da euskararen arnasguneak (euskaldunen dentsitatea %70etik gora dutenak) babestea eta zabaltzea; euskara nagusi izango den eremua osatzea; euren garapen sozioekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea; bizimodu euskaldunak indartzea; eta erabilera soziala eta publikoa sustatzea bizitza sozialean: aisialdian, kulturan, sozio-ekonomian, komunikabideetan. • Ezinbestekoa da UEMA bultzatzea eta indartzea. • Espazio sozialak eta herri euskaldunak babesteko legea bultzatuko dugu, erakundeen proiektuek nahiz ekimen pribatuek dituzten eragin soziolinguistiko kaltegarriak neurtzeko eta balizko neurri zuzentzaileak proposatzeko. • Ikuspegi aldaketa eta aldaketa politikoa bultzatuko ditugu, hizkuntza ekologiaren ikuskera eta praktika politikotik, UEMAko udalerrien garapen sozioekonomiko iraunkorra bermatzeko. • Hizkuntza ekologiaren teorizazioak ezarri dituen oinarrizko printzipioak aplikagai izango ditugu: funtzio esklusiboak behar dira jatorrizko edo berezko hizkuntzarentzat, eta ekintza sozial guztietan agertzen diren eragin soziolinguistikoak neurtuko ditugu.

5. Euskarazko komunikazio esparruaren iraunkortasuna sustatu eta eraldaketan lagunduko dugu

• Eskualde historikoetan euskarazko komunikabide multimediak sortzea bult-


Hizkuntza Normalizazioa

HN

zatuko eta lehenetsiko dugu. • Euskarazko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa, egonkortasuna eta eraldaketa bermatzeko diru-laguntzazko politikatik hitzarmengintza edo kontzertazio-politikara pasatuko gara. • Ikus-entzunezkoen alorrean, emisio-lizentzia guztiek euskarazko eskaintza duin bati lotuta joan behar dute, gutxienez emisioen % 50, eta barruti bakoitzean euskara hutsezko hedabideei lizentzia bat gordeko zaie. Alabaina, etorri berrien hizkuntza komunitateei lotutako ikus-entzunezko komunikabideak arau horretatik salbuetsi daitezke. • Euskal hedabideen behatokia sortu eta garatuko dugu, herri-administrazioen eta sektorearen arteko lankidetza egonkorra sustatzeko. • Euskararen beste lurraldeetako erakundeekin koordinatu eta haietako hedabideak indartzen lagunduko dugu. • Euskal hedabideen sektore publiko eta pribatuaren arteko osagarritasuna bultzatuko dugu, elkarlana, edukien trukea eta zabalkunde-bide konpartituak landuz. • Instituzio eta komunikabide publikoek herritarrek euskal hedabideak kontsumi ditzaten kanpainak bideratuko dituzte, erabiltzaile potentzialak erreal bihurtzeko helburuarekin. • Erdal editore eta komunikazio enpresak animatuko ditugu euskarazko produktuak kaleratu ditzaten. • Eskatuko dugu Estatuko komunikabide publikoek euskararen legea bete dezaten eta euskarazko emisio duinak izan ditzaten.

6. EITB euskararen normalizazioaren zerbitzura jarriko dugu, euskarazko kalitatezko edukia sortuko da eta euskararen komunikazio eta ikus-entzunezko sektorearekin elkarlana sakonduko da

EITB taldeko komunikabideek oinarri moduan euskara eta euskararen normalizazioa izan behar dute ardatz, euskara bultzatu eta normaltzeko helburu estrategikoa bete behar dute. Horrenbestez, erdarazko irrati-telebistarik ez da izango, alegia, EITBko telebista kate eta irrati guztietan euskararen presentzia bermatu eta erabilera bultzatuko da. Euskarazko eta kalitateko hezkuntza, informazioa eta entretenimendua izango da taldearen oinarria eta EITB existitzeko arrazoia. Horrek ondorio zuzenak ditu hainbat aspektutan: • EITBren lan-hizkuntzak euskara behar du izan. • EITBko langile guztiek euskaraz aritzeko gaitasuna izan behar dute, eta hizkuntza profil derrigorrezkoak ezarriko zaizkie duten arduraren arabera. • EITBko euskarazko kateek programazio normalizatua eta ikus-entzuleen espektro osoa hartuko duena izan behar dute: seriek, eztabaidak, zinea, kirola, entretenimendua, e.a. • Euskal hiztunen hizkuntza-trebezia eta adierazkortasuna areagotzeko, bikoizketa lehenetsiko da euskarazko kateetan. • Euskarak eta euskal kulturak presentzia normalizatua izango du erdarazko

104


AB HA EO ING IND EB HN Hizkuntza Normalizazioa

HKK OS JS KH

105

hedabideetan. Saihestuko da euskal hiztunek adierazpenak bietan, euskaraz eta erdaraz, egin behar izatea. • Hizkuntzaren kalitatea. EITBko emisioen euskarazko eta espainierazko emisioek kalitate linguistiko duina izan dezaten bermatzeko baliabide nahikoak jarriko dira. • Euskararen komunikazio esparru sendoa eta iraunkorra lortzeko elkarlana, koordinazioa, eduki-trukea eta zabalkunde-bide konpartituak sortuko dira gainerako euskarazko hedabide ez-publikoekin. • Euskararen eta euskal hiztunen garapenerako eraginkorrena izango den euskarazko irrati eta telebistaren esparru komunikatiboaren egituraketaren azterketa eta diseinua abiatuko da eragile guztien artean.

7. Lan mundua, merkataritza eta berrikuntza-sistema euskalduntzea sustatuko dugu

Jarduera arautzailea garatuko dugu, enpresetan euskara planak indarrean jartzeko. • Enpresa publikoek euskara erabiliko dute lehentasunez euren jardueran. • Zerbitzu publikoa emango duten enpresek administrazioaren maila berean bermatuko dituzte herritarren hizkuntza eskubideak. • Administrazio publikoaren kontratuetan euskaraz aritzeko gaitasuna ezinbestekotzat ezarriko dugu. • Bikain ziurtagiria eta Bai Euskarari ziurtagiriak bateratu eta indartuko ditugu, eta administrazio publikoetako kontratazioetan balioa eman. • Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Estatutua berraztertu eta beharrezko den ataletan indartu eta zabalduko dugu. • Jendearentzako arreta duten lau langiletik gorako denda edo enpresetako langileei euskara jakin dezaten lagunduko diegu, bezeroak nahi duen hizkuntzan hitz egin dezan. • Alorreko agenteekin, hots, enpresa-elkarteekin, sindikatuekin, gremio-elkarteekin, merkataritza-ganberekin eta enparauekin adostasunak bilatuko ditugu euskararen normalizazioaren bultzatzaile moduan joka dezaten eta hizkuntzen kudeaketa integralaren filosofia barnera dezaten beren kudeaketa-sisteman. • Euskara berrikuntza-sistemetan txertatu eta normalizatuko dugu. • Enpresa pribatuei euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzea eta gauzatzea eskatuko diegu. • Gizarte-erantzukizun korporatiboaren kontzeptua landuko dugu borondateak eta jarrerak irabazteko. • Alorreko agenteak, hots, enpresa-elkarte, sindikatu, gremio-elkarte, merkataritza-ganbera eta enparauak inplikatuko ditugu euskararen normalizazioaren bultzatzaile moduan. • Enpresa asko esportatzaile direnez, hizkuntzen kudeaketa integralaren filosofia beren kudeaketa-sisteman integratzea bultzatuko dugu. Horretarako, ziurtagiri-sistema bat antola daiteke. Bikain eta Bai Euskarari ziurtagiritik abia daiteke. • Bezeroen beraien eskubideak bermatzera eta hizkuntza eskakizunak alda-


Hizkuntza Normalizazioa

HN

rrikatzera bideratutako ekimenak sustatuko ditugu. 8. Euskarazko kultur sorkuntza, kontsumoa eta nazioarteratzea sustatuko dugu

• Euskarazko kultur sorkuntza, kontsumoa eta nazioarteratzea sustatuko dugu, euskarazko kultur industria indartsua eta jasangarria lortzeko helburuarekin. • Zine proiekzioan euskarazko kuota jarriko dugu; filmen bikoizketa, azpititulazioa, euskarazko sortze literarioa nahiz zientifikoa eta liburugintza, ikusentzunezko materialak eta bestelako kultur adierazpenak lehenetsiko ditugu eta neurri egokiekin sustatu. • Ikus-entzunezkoen alorrean euskarazko eskaintza handitzeko Euskarazko Bikoizketa Agentzia sortuko dugu. • Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortuko dugu, prestigio handiko proiektu kultural-arkitektoniko batean. • 2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela-eta antolatuko diren ekimenak lagunduko ditugu, batez ere, euskara eta euskarazko kulturaren sorkuntzan eta munduaren aurrean kokatzera zuzenduta daudenak.

9. Euskara eta euskarazko kultura zabalduko dugu

• Euskara eta euskarazko kultura munduan zabaltzeko gaur egun dauden egiturak berraztertuko ditugu. • Euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera mundu osoan sustatuko dugu. • Euskarazko kulturaren sorkuntza, espresio, euskarri eta adierazpide hedatzen eta zabaltzen lagunduko dugu. • Euskara eta euskarazko kulturari buruzko ikerketa sustatuko dugu, bereziki unibertsitate eta goi-mailako ikerketarako erakundeetan. • Gure herrialdeko errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara eta hainbat herritara hurbilduko dugu. • Euskarazko literatura, saiakeragintza eta ikerketa sustatuko ditugu, atzerriko hizkuntzetarako itzulpenak lagunduz eta elkartrukeak bultzatuz.

10. Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu

• Kirol-jarduna euskalduntzeko kirol-federazioekin elkarlanean arituko gara eta federazioek euskaraz normaltasunez aritzeko gaitasuna izango dutela bermatuko dugu. • Ekitaldi publikoetan euskara lehentasunez erabiliko da. • Diruz lagunduko diren elkarteek (taldeak, klubak…) bermatuko dute eus-

106


AB HA

kararen erabilera euren jardueretan. • Aisialdirako kontsumo-produktuen euskarazko eskaintza zabaltzea bultzatuko dugu, bereziki gazteentzat eta IKT alorrekoak. • Administrazioak 16 urtez beherakoentzat bideratzen duen aisialdiko eskaintza euskaraz izango da.

EO ING

11. Euskarazko Informazio eta Komunikazio Teknologien tresnak eta aplikazioen ekoizpena eta kontsumoa zabalduko dugu

IND EB HN Hizkuntza Normalizazioa

HKK

• Bermatuko dugu kontsumo orokorreko softwarea eta enpresa-aplikazio ohizkoenak euskaraz egon daitezen. • Bermatuko dugu euskarak izan ditzan hizkuntzen teknologiaren oinarrizko tresnak eta baliabideak, eta kode irekizkoak lehenetsiko dira. • Ingelesa bezalako hizkuntzek dituzten mailako euskarazko baliabideak egongo direla bermatuko dugu. • Aisialdirako euskarazko IKT produktuak lehentasunez bultzatuko ditugu. • .eus domeinua lortzen lagunduko dugu. • Internet euskarazko edukiz hornitzea sustatuko dugu.

OS JS

12. Unibertsitatea eta ikerketa euskaraz eta euskararen zerbitzuan egotea sustatuko dugu

KH

107

• Euskara unibertsitate mailan indartuko dugu: EHU erabat euskaldundu eta Euskal Unibertsitatea proiektua bultzatu. • UEUrekiko hitzarmena berreskuratuko dugu. • Goi-mailako ikerketa, publikazioa eta dibulgazioa euskaraz izan dadin urratsak emango ditugu. • Zientzia eta Teknologia Planaren barruan txertatuko ditugu euskararen garapenen osoa ahalbidetuko duten ikerketa-ildoak: • Hizkuntza-teknologiak eta euskararenak lehentasunez • Euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen normalizazio-prozesuak • Euskararen eta hizkuntzen ikasketa eraginkortzeko metodologia eta teknologiak. • Euskararen garapenarekin estuki loturik, hiru ikerketa-zentro edo unitateren sorrera bultzatuko dugu: • Euskarazko hizkuntza-teknologien ikerketa eta aplikazioa • Euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen normalizatzeko ikerketa eta aplikazioa • Euskararen ikasketa eraginkortzeko eta azkartzeko metodologiak eta teknologiak • Euskarak bere lurralde osoan daukan egoera jakiteko azterketak egin eta metodologia bera garatuko dugu euskararen zazpi lurraldeetan erabili ahal


Hizkuntza Normalizazioa

HN

izateko. 13. Gurasoak eta familia papera aktibatuko dugu

• Gurasoak euskaraz aritzera bultzatzeko eta familia euskalduntzeko estrategiak eta politikak landuko ditugu. Hainbat aspektu kontuan hartu beharko dituenak: hizkuntzaren transmisioa, euskararekiko jarrera proaktiboak, etxeko hizkuntza-giroa, e.a.

14. Migranteen kulturak eta hizkuntzak aintzat hartuz euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea sustatuko dugu

• Migranteen jatorrizko kulturak eta hizkuntzak aintzat hartuko ditugu migranteak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko. • Harrera protokoloetan euskaraz egin eta euskal kultura txertatu eta lehenetsiko da. • Aisa bezalako programak indartu eta zabalduko ditugu.

15. Euskararen corpusa hedatu eta hizkuntzaren kalitatea zainduko ditugu

• Euskararen corpusaren normalizazioaren esparruan Euskaltzaindiak du erreferentzialtasuna, eta lana azkartasunez, eraginkortasunez eta txukuntasunez egiteko dituen baliabide ekonomiko eta pertsonalak eskura jarriko dizkiogu. • Euskararen Erreferentziazko Corpusa proiektua bultzatuko dugu. • Doako hizkuntza-kontsulta eta aholkularitza zerbitzua martxan jartzen lagunduko dugu. • Euskarazko eduki entziklopediko orokorrak eta espezializatuak sortzeko eta hedatzeko proiektuak bultzatuko ditugu, betiere edukien izaera librea lehenetsiz. • Euskararen kalitatea hobetu, hizkuntza irizpideak landu eta zabalduko ditugu, euskararen erabilera berezituak eta terminologia euskaraz sortzen lagunduko dugu, corpusaren alorrean lan egiten duten erakundeekin elkarlanean. • Enpresen, erakundeen eta jakintza-alor espezializatuen terminologia kudeatzeko proiektuak lagunduko ditugu.

108


AB HA EO ING IND EB HN Hizkuntza Normalizazioa

HKK OS JS

16. Koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna bilatuko ditugu euskararen gizarte erakundeekin eta gainerako instituzio eta erakunde publikoekin.

• Eusko Jaurlaritza euskararen esparruko eragile sozialekin elkarlanean arituko da euskararen normalizazioan garatzen dituen politiketan. • Eusko Jaurlaritzak bultzatuko du elkarlanerako esparru bat Nafarroako administrazioarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin Euskal Herria osoari eragingo dioten hizkuntza politikak garatzeko. • Eusko Jaurlaritzak elkarlana, lidergo partekatua eta zeharlerrotasuna sustatuko ditu. Euskararen normalizazioa norbanako eta eragile guztien bultzadatik eta indarren auzolan estutik etorriko da. Eragile guztien erantzunkidetasun aktiborik ez bada, ez da normalizaziorik lortuko. Horrek lidergo eta estrategia partekatua eskatzen du esparru guztietan eta bide-orri zehatza adostea, efizientziaz eragin ditzan elkarlana eta zeharlerrotasuna. Era berean, hizkuntza politika bateratua egingo dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Nafarroa Garaiarekin eta Iparraldearekin koordinatuta; tokian tokiko errealitate bakoitzaren abiaburua, baldintzak eta erritmo ezberdinak kontuan hartuz. Halaber, eredu partehartzailea bultzatu eta adostasun zabalena lortzea sustatuko dugu: erakundeartekoa (Udalbiltzaren, aldundien eta gobernuen artean), sektoreartekoa (kultura, hezkuntza, sozioekonomia, hedabideak, aisialdia, kirola, …), lurraldeartekoa (auzoak, herriak, eskualdeak, herrialdeak eta Euskal Herria), eta eragileartekoa (euskalgintzako eragileak, eragile sozialak eta politikoak). Jarraibide nagusia auzolanean jardutea, behetik gorako prozesua eragitea eta gidaritza partekatua bideratzea izango da. • Udalerri euskaldunak, hiriburuak eta eskualdeburuak hizkuntz politika berriaren neurriak bideratzeko eremu intentsiboak izango dira.

KH 17. Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzordea sortuko dugu

109 • Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzordea sortuko dugu, euskararen normalizazioa Eusko Jaurlaritzaren saila, sozietate publiko eta parte hartzea duen erakundeetan modu koordinatuan, eraginkorrean eta zeharlerrotasunez gauzatu dadin. • Jarraipen batzorde horrek Jaurlaritzaren lehendakaritzatik hizkuntza politika berriaren helburuak proiektatuko ditu bere sail guztietan (kultura; herrizaingoa; hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa; justizia; ekonomia eta ogasuna; industria eta berrikuntza; merkataritza, turismoa eta abar), sail guztiek urteko programak eta aurrekontuak osatu baino lehen, euskararen irizpideak txertatuak izan ditzaten. • Hizkuntz Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzorde horrek hizkuntz politikak diseinatzerakoan eta gauzatzerakoan harreman estua izango du euskalgintzarekin, oro har, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin, bereziki.


Hizkuntza Normalizazioa

HN

• Euskalgintza egonkor, iraunkor eta eraginkor baten estrategikotasuna kontuan hartu eta euskalgintzaren eta euskaltzaleen konpromisoa, inplikazioa eta borondatezko lana indartuko du, sinergiak bilatuz, elkarlanean arituz, estrategiak finduz eta aurrera egiteko aukerak baliatuz, euskalgintzaren jarduna muga izan ez dadin eta eragiten jarrai dezan.

18. Euskararen gizarte erakundeen finantzazio iraunkorra bermatuko dugu hitzarmengintza eta kontzertazio-sistemen bidez

Urtez urteko diru-laguntzetatik haratago, hitzarmengintza eta kontzertaziosistemak jarriko ditugu martxan euskararen normalizazioan ari diren eragileen iraunkortasuna, eraginkortasuna eta estrategiak gauzatzen laguntzeko; betiere, erakunde sozialen programen kalitatea hartuko da kontuan. • Euskararen erabilera soziala hainbat esparrutan bultzatzen eta berritzen ari diren erakundeak • Euskaldunon hizkuntza komunitatea aktibatzen, trinkotzen eta berrosatzen diharduten erakundeak • Euskarazko hedabide ez-publikoen sektorea. • Euskalduntze eta Alfabetatzean ari diren erakundeak • Euskarazko kultur sorkuntzan diharduten elkarteak

19. Euskaldun izateko kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri-gogoa elikatuko ditugu

• Ekimenak, kanpainak eta enparauak bideratuko ditugu euskal herritarrak euskaraz bizi daitezen bultzatzeko, euskalduntasuna indartzeko eta euskal eleaniztasun iraunkorraren alde egiteko. • Euskararen aldeko hiritartasun aktiboa eta euskaldun izatearen kontzientzia aktiboa elikatzen duten ekimenak eta elkarteak lagunduko ditugu. • Gure kultura, historia, ohiturak eta usadioak gaurkotzen eta biharkotzen dituzten ekimenak hobetsiko ditugu. Euskarazko sormena bultzatu nahi dugu: produkzio molde berriak, tokikoak, eguneratuak, parekideak, ekologikoak… auzolanean eraikitzea.

110


AB HA EO ING

HKK

Hezkuntza

Hezkuntza Kultura Kirola

IND EB HN

MARKO OROKORRA

HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

OS JS KH

111

Hezkuntza euskal herritar ororen eskubide indibidual zein kolektiboa da. Horregatik, euskal herritarron garapen integrala eta Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gure lehentasuna. Bermatu beharreko eskubidea dugun honek herri eta norbanako gisa garatzeko ezinbesteko tresna dugu edozein herritan, are eta gehiago Euskal Herrian. • Herri gisa: Estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gure herriaren biziraupenerako zein garapen eta egituratze sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikorako. • Norbanako gisa: euren garapen integrala bultzatuz pertsona euskaldun, aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendartean elkarbizitzeko gai izango direnak. Era berean, jendarte kohesioaren bidean, eta herri eta norbanakoen garapena uztartuz, hezkuntza interes pertsonal eta kolektiboen arteko dikotomia apurtu eta interes kolektiboak norbere interesekin uztartuko dituen prozesu gisa ulertzen dugu. Norbere duintasuna galdu gabe talde baten partaide sentitu eta horrentzat zein etorkizuneko belaunaldientzat lan egiteko prest azalduko diren pertsonak heziz. Alegia, hezkuntzaren bidez, konpromiso kolektiboa eta auzolanaren garrantzia landu beharra ikusten dugu, norbanakoaren askatasuna eta konpromiso kolektiboa uztartuz. Horrez gain, hezkuntza, eskolatik harago doan prozesu gisa ulertzen dugu; une eta espazio ezberdinetan bizitza osoan zehar ematen dena


Hezkuntza HKK

alegia. Zentzu horretan, hezkuntza formala (haur eskolatik, unibertsitate eta bizitza osoan zeharreko hezkuntzara) zein ez formala barnebiltzen ditugu. Hezkuntzaren ikuspegi integral horretatik jendartean ematen diren heziketa espazio eta tresna guztiak aintzat harturik, kirola eta kultura ere hezkuntzaren baitan ulertzen ditugu; horiek transmititzen dituzten baloreak zein ematen duten nortasunaren, sormenaren, ezagutzaren, artearen, gorputzaren, musikaren‌ ezagutza edonoren garapenean eta bizitzan duten garrantziaz oharturik. Hezkuntzak duen izaera eta biltzen dituen funtzio guzti hauek aintzat harturik, lehentasunezko eremu gisa kokatzen dugu. Krisi sistemikoa pairatzen ari garen garai hauetan (ekonomikoa, kulturala, soziala, politiko) are eta gehiago indartu beharreko arloa dugu. Murrizketak alboratu, eta hezkuntzaren bidez krisiaren aurrean bestelako jendarte eredu baterantz bidea egiteko. Horregatik mentalitatea aldatzea derrigorrezkoa deritzogu, bide horretan hezkuntza inbertsio bezala kontsideratuz eta ez gastu bezala. Egun, ordea, pertsonon eta herriaren behar eta garapenari erantzungo dion hezkuntza sistema garatzeko mugak jartzen zaizkio gure herriari. Egoera hau azkeneko murrizketek areagotu besterik ez dute egin. Hala ere, eta zorionez, urte luzez herritar, irakasle, ikasle eta guraso askok horri aurre egin eta bestelako eredu baten alde lan itzela egin dute. Honen aurrean, eta aspaldi ekindako bideari jarraituz, hezkuntza sistema eredu berria, propioa eta publikoa, ezinbestekoa dugu:

Hezkuntza Kultura Kirola

• Burujabetza: Gure herriarentzat egokiena den hezkuntza eredua erabaki eta aurrera eramateko. • Eraldaketa soziala: hezkuntza eredu berri horren bidez jendarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko. Hezkuntza sistema propioaren bidez, orain arte egindako lanaren uzta jasoz, hezkuntza eredu publiko berriaren eraikuntzari ekin nahi diogu gaurdanik: euskalduna, herritarra, demokratikoa eta parte hartzailea, hezkidetzailea, anitza eta inklusiboa, Euskal Herritik munduari begiratuko diona. Horren bidean honako helburu eta lan ildoak garatuko ditugu:

HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA: PUBLIKOA, HERRITARRA ETA PARTEHARTZAILEA Hezkuntzaren egitekoa publikoa da, beti ere norbanako guztion eskubidea eta eskubide kolektiboa den heinean eta hiritar guztion aukera

112


AB HA EO ING IND EB HN HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

OS

berdintasuna bermatzen duen neurrian. Publikotasuna administrazio publikoen erabaki, kudeaketa eta kontrolatzearekin lotutako kontzepzioa gaindituko duen eredua eraiki nahi du EH Bilduk. Justizia sozialean oinarritutako finantziazio eredu baten aldeko hautua egiten dugu. azkeneko xedea doakotasuna izanik. EH Bilduk hezkuntza-zentro herritar parte hartzaileez osatutako hezkuntza sistema publikoaren alde lan egingo du, aldi berean, gure ikuspegia eta helburua hezkuntza zentro herritarrak eta parte hartzaileak baina haratagoko hezigune integralen eredua eraikitzea da. Eskola zein beste hezkuntza zentroen izaera publikoa instituzio publikoek soilik eman diezaiekete. Izaera publikoa entitatearen helburu, antolaketan, funtzionamendu eran eta eguneroko jardueretan islatuko da eta bertatik garatzen den hezkuntza herritar guztioi zuzenduta eta irekia dagoela, aukera berdintasun eta parekotasuna helburua duela eta haren antolaketa-ereduak komunitateko kide guztien partaidetzan, erabakitzeko ahalmenean eta parekidetasun printzipioetan oinarritutako ereduak direla bermatuko da. Hezkuntza eragileek eta instituzio publikoek osatzen duten hezkuntza komunitateak hezkuntza politika orokorrean parte hartze demokratiko zuzena eta eragingarria ziurtatuko duten neurriak adostu eta arau bilakatzeko ahalbidetuko duen antolaketa eredua garatuko dugu. Hezkuntza-zentroen autonomian oinarritutako hezkuntza sistema eraikitzeko proposamen zehatzak bultzatuko dira.

JS KH

IKASTETXEEN ANTOLAKETA HEZKUNTZA ESKAINTZAREN ANTOLAKETA

113 . Ikasle guztien garapen osoa ziurtatuko duen eskola eredua bultzatuko da, denon garapena ahalbidetuko dituzten errekurtso, laguntza eta baliabide anitzak eskaintzeko eta kudeatzeko gai izango den eskola. Antolaketa malgua, etengabe aldatuko diren baldintzen aurrean molde berriak sortzeko eta garatzeko gaitasuna izango duen eskola, alegia. . Irakaste-ikaste prozesuen etengabeko hobekuntza ardatz izango duen eta elkarrekin ikasiko duen komunitatearen eredua bultzatuko da. Horretarako ezinbestekotzat jotzen da irakasleriaren egonkortasuna bermatzea eta motibazioa eta inplikazioa areagotzeko estrategiak martxan jartzea, hala nola, egindako lana aitortzea eta lan baldintza duinak bermatzea. . Eskola bizikidetza eta sozializazio eta parte hartze demokratikoaren espazioa bilakatu behar da, horretarako, sozializazio testuinguruak sortzeko gaitasuna izango duen antolaketa eredua bultzatuko da. Elkarlana


Hezkuntza HKK

eta erantzukizuna bultzatuko duen eredua. Bestalde, testuinguru sozialekiko loturak eraiki behar ditu eskolak. Horretarako familia eta komunitate lokalaren inplikazioa ahalbidetuko duen eskola antolaketa bultzatuko da. Aipatutako guztia lortzeko, elkar lan inter-instituzionala bultzatuko da eta herri/herrialdetako instituzioekiko proiektu komunak bultzatuko dira eta hezkuntza formala eta ez formalaren arteko loturak indartzeko esperientziak eta proposamenak jarriko dira martxan. . Eskola eta hezkuntzaz arduratzen diren beste organismoen arteko lankidetza bultzatuko da: zerbitzu sozialak, osasungintza, kultura, lan mundua ‌ . Administrazioaren eskakizunek eskolaren funtzionamendua erraztu beharko lukete eta halaber, berrikuntzak sustatzeko baliogarriak izan beharko lukete. . Eskolaren gestio organoetan parte hartuko duten irakasleriaren egonkortasuna eta prestakuntza bermatzea ezinbestekoa ikusten da. Prestakuntza zentroaren gestioa zein irakaste-ikaste prozesuen hobekuntzari zuzendutako lidergoa sustatzera zuzenduko da. Parte-hartze mekanismoak bultzatuko dira, bai barrura begira, eskola komunitatea osatzen dutenen parte-hartzea sustatzekoak zein kanpora begira, inguruko eragileen parte hartzea zuzendutakoak.

Hezkuntza Kultura Kirola

IRAKASLERIAREN FORMAZIOA

Irakasleriaren formazioak XXI. mendeko hezkuntza erronkei erantzun behar die Euskal Herrian: - Irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak, ikasgeletan sortzen den ikasleen aniztasun sozial, kultural eta etnikoetara egokitzea, baita gela arruntean hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioak sortzen dituen behar berrietara egokitzea ere. - Informazioa eskuratzeko bide anitzak izango dituzten ikasleek ezagutza garatzeko estrategia berriak behar dituzte, horregatik ikasleak rol aktiboagoa garatu behar du bere ikaste prozesuan eta, honen ondorioz, irakasleak ere ezagutzen igorle izatetik ikaskuntzaren gidari eta kudeatzaile izatera pasatu behar dira eta rol aldaketa honi aurre egiteko tresnak eskuratu behar dituzte. Honekin batera, ezagutzaren gizartean partaide gisa aritzeak informazioko eta komunikazioko tresna berriak menperatzeko beharra suposatzen du.

114


AB HA

Hezkuntza jardueretan islatzen dira eta garatu daitezke gizarte hobea lortzeko beharrezkoak izango diren pertsonak: elkarrekin ikasi, elkarrekin bizitzen ikasteko bide gisa, iniziatiba izan ekintzaile izaten ikasteko, erantzukizuna izan pertsona arduratsua izaten ikasteko.

EO ING IND EB HN HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

OS JS KH

115

Irakaslearen rola eta ardura ikasgelatatik haratago doa. Curriculuma burutzea eta ikastetxeko antolamenduan aktiboki parte hartzea ere badagokio. Irakaslea, komunitatearekiko, beste ikastetxeekiko, elkarte sozialekiko lankidetza eta harreman sareen partaide gisa ikusten da. Euskal Herriko kultura eta hizkuntzaren transmisioa bermatuko duen formazioa. Euskal Herriko hezkuntza sistemak Euskal Herriko historia eta kulturaren transmisioa bermatzeko dituen erronka bereziei erantzun behar die, haien artean hauei: - Hizkuntzaren berreskuratze prozesuarekin erlazionatutako erronkak. Alde batetik, euskal hezkuntza sistemak haurrak euskaraz heziketa jasotzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar du eta, aldi berean, euskara maila egoki bat eskuratzeko bideak eskaini behar dizkie haurrei. Hori guztia, kultura desberdinetako ikasleen etorrerarekin lotu behar da; hots, eskolak gai izan behar du aniztasun horri erantzungo dioten proposamen metodologikoak eratzeko eta aurrera eramateko. - Euskal curriculumean txertatu beharreko edukiak. Gaur hezten ari garen irakasleek Euskal Herriaren historia eta kulturarekin erlazionatutako ezagutzaren transmisioan paper garrantzitsua izango dute; horregatik, etorkizuneko irakasleek arlo horrekin lotutako ezagutza garatu behar dute. Laburbilduz, ondoko neurriak bultzatuko ditugu: . Berrikuntza metodologikoa bultzatzea hasierako formazioan. . Irakaslearen profil sakona garatzea: profesional gisa, pertsona gisa eta gizarteko eragile gisa. . Euskal curriculumaren ezagutza bermatzea eta transmisioan eraginkorrak izango diren estrategia metodologikoak garatzea. . Ikastetxeetako beharrei erantzungo dien eta, aldi berean, bide berriak jorratzen lagungarriak izango diren proposamenak. . Ikastetxeetan egiten diren praktika onak indartzeko eta ezagutarazteko bideak sendotzea . Ikastetxeen arteko sareak indartzea eta elkarrekin ikasteko kultura sustatzea


Hezkuntza HKK Hezkuntza Kultura Kirola

CURRICULUMA

Euskal Herriak euskal curriculuma behar du. Euskal Herritik eraikita eta Euskal Herriko hezkuntza beharrei erantzungo diena. Gure kultura, identitate eta hizkuntza ardatz izanik, munduari begiratuko diona. Hezkuntzak, proiektu bezala ulerturik, Euskal Herriak bere historian izandako gertakariak, esperientziak eta ezagutzak hartu, baloratu eta etorkizunari aurre egiteko erabili egingo du, prozesu horretan aurkikuntza eta ezagupen berriak gehituz, etengabeko ezagutza metaketa bat sustatuz. Ikuspegi honetatik euskal curriculum propioa ezinbesteko tresna dugu, etengabeko prozesu hau sustatu eta elikatzeko, Euskal Herritik, munduko gainontzeko kulturekin elkar ikasiz, gure hizkuntza irakaste-ikaste prozesuaren ardatza izanik, gizartearen aniztasuna jasoz eta guztion artean etorkizuna eraikiz. Euskal curriculuma proposamen bizia eta lanerako tresna gisa ulertzen dugu, ikastetxeetan hezkuntz komunitate bakoitzak egunez egun eraiki eta garatu behar duena, berrikuntza pedagogikoari zabalik eta bertako partaide guztien ekarpenak bilduz, inguruan gertatzen ari diren aldaketei aurre eginez. Azken hamarkada hauetan gizartean gertatu diren aldaketak oso sakonak izan dira hainbat arlotan. Hezkuntzarentzat, esaterako, garrantzi nabaria du gizarte molde tradizionaleen hausturak: gizarte egiturak, baloreak, identitatea, harremanak. Aldaketa hauek modu nabarian eragiten dute hezkuntzan. Hezkuntzak gizarteratzean duen garrantzia aintzat harturik ikasle pertsona gisa, gizarteko partaide gisa garatzeko tresnak eta estrategiak jarriko ditu martxan euskal curriculumaren bidez. Herri zein herritarron garapenak heziketa sendo eta integrala behar du eta gure helburua, ardura pertsonal eta kolektiboan, elkartasunean, parte-hartzean eta justizian oinarritutako heziketa prozesu integrala sustatzea da. Ez bakarrik hezkuntza mundutik, baina bai hemendik bultzaturik, irakaste-ikaste prozesua aurrera eramateko ezinbestekoa baita, gizarte osoan, honen inguruko eztabaida eta akordio zabal bat lortzea. Bestalde curriculumaren garapenean irakasleriak laguntza sarearen beharra dauka, bai prestakuntzan, baita baliabideetan ere. Metodologiaren aldetik etengabeko hobekuntza bilatu behar dugulakoan gaude, praktika onak babestuz eta ikastetxeen arteko sare lana bultzatuz. Horretarako, curriculumaren garapenari zuzendutako politikak eta baliabideak jarriko dira martxan.

116


AB

HIZKUNTZA POLITIKAK HEZKUNTZA SISTEMAN HA EO ING IND EB HN HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

OS JS KH

117

Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko ezarri beharreko marko berria zehazten hasi aurretik, mentzioa eta aitortza egin nahiko genioke orain arte hezkuntzako eragileek izan duten papera eta egin duten lana euskalduntze eta euskararen normalkuntzan. Nahiz eta nahi adineko helburuak ez ditugun lortu. Eta bereziki, gure aitortza irakasle gehienek egin duten ahaleginari. EH Bilduk euskaldun eleanitzez osatuko Euskal Herria helburu izanik, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia markoa erreferentziatzat hartuta, gizartearen errealitate soziolinguistikoarekin eta soziokulturalarekin bat egiteko, testuinguru eleanitzari erantzuteko markoa sortu nahi du. EH Bilduk euskara ardatz izango duen eredu bakar eta malguaren aldeko hautua egingo du, eragile politiko, sindikal eta sozialekin ahalik eta adostasun zabalena lortuaz, eta babes juridikoaren pean, ikasle euskaldun eleanitzak sortzea helburua izango duena. Euskal Herri osorako proiektua izan behar da. Gure kasuan, EAEtik abiatuta. Eremu administratiboetara egokituta, baldintza eta erritmo desberdinetan, hezkuntza eta hizkuntz proiektuaren bidez ikastetxearen autonomiatik dagokion gune soziolinguistikora egokituta. Xedea, gure kasuan hiru hizkuntza ofizialetatik bi behintzat (euskara eta gaztelera), derrigorrezko hezkuntza amaitzean ongi menderatzea izan behar da, eta gainera atzerriko hizkuntza bat edo Euskal Herriko hirugarren hizkuntza ofiziala menderatzea. Euskara, gure herrian, hizkuntza gutxitua izaki, ezartzen garen xedea bete ahal izateko, euskarari lehentasuna emango diogu, beste hizkuntzekin berdintasun erreala lortzeko. Beti ere, ikaslearen etxeko hizkuntza eta kultura kontutan hartuaz eta baloratuz. Eredu berria egituratzerako orduan ondorengo ardatz nagusietan oinarrituko gara: 1.-Euskal Herriko hezkuntza planteamentua kultura aniztasunean eta eleaniztasunean ardaztea. 2.-Hezkuntza komunitatean hizkuntza normalkuntza planak sustatzea. Urrats sendoak emanez euskararen erabileran eskolaz kanpoko jardueretan. Auzo eta herrietan txertatuz. 3.-Haur Hezkuntza etaparen garrantzi berezia kontutan izatea, bereziki 0-3 etapa, hizkuntzaz jabetzeko duen garrantziagatik. 4.-Ikastetxearen autonomian, baliabideetan, motibazioan, metodologian


Hezkuntza HKK

eta irakasleen prestakuntzan berebiziko arreta ezartzea, euskararen erabileran eta funtzionalitatean eragin dezaketenagatik.

Hezkuntza Kultura Kirola

5.-Unibertsitatearen inplikazioa. Berorren hausnarketak eta ikerketak prozesuan lagungarri bilakatzeko. Eredu bakar eta malgua erdiesteko,hezkuntza etapa guztietan, hasi Haur Hezkuntzatik eta bukatuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan murgiltze eta mantentze ereduen alde egingo dugu. Etapa bakoitzean haurraren garapen eta beharren ezaugarrietara egokituko den murgiltze eta mantentze ereduen alde egingo dugu. Ondorioz, etapa bakoitzean, baliabideak, metodologiak egokituz eta esfortzuak helburu desberdinetara bideratuz, etapari dagokion hizkuntza gaitasuna lortu ahal izateko. Gaztelaniari dagokionean, ikasgai gisa jasoaz. Eta ingelesaren edota frantsesaren irakaskuntzari dagokionean, hizkuntzaren irakaspen goiztiarra sustatuz. Ikastetxeak definitutako hizkuntza proiektuak zehaztutako estrategia eta ildoak jarraiki. Etxeko hizkuntza kontutan izanez, hizkuntza proiektua garatzerako orduan.

AHOLKULARITZA

Ikastetxeen autonomia indartzeko laguntza sarea berregokitu Euskal curriculuma garatzeko, behar beharrezkoak ditugu tresna eraginkor eta biziak. Baldin eta azken xedea, pertsona eta herri orori bere garapen integrala garatzeko eskubidea bermatu nahi badiogu. Bide horretan, EH Bilduren aburuz, ezinbestekoa da ikastetxeak indartzea eta jabetzea; ondorioz, beraien autonomia curriculumaren garapenerako zutabe nagusienetakoa bilakatuz. Hezkuntza komunitateen jabekuntza bidean, ikastetxeen autonomia indartzeko ondorengo lan ildoak ezarriko ditugu: -Laguntza zerbitzuen sare artikulatua osatu. Bitarteko pertsonal zein bestelakoak zehaztuz. -Ikastxeei laguntza zerbitzuak eskaintzeko bitartekoak, berritzeguneak barne, berregokitu. Berritzeguneak hezkuntza politika eraikitzaileak eta partehartzaileak diseinatzeko tresna izango dira eta ikastetxe eta Sailaren arteko zubi lanak egingo dituzte. -Laguntza zerbitzuen sare artikulatuaren baitan funtzioak eta hauen garapenerako lan ildoak zehaztu. Berehalako premia bereziei arreta ematetik haratagoko lan esparruan kokatu. Ondorengo bi ardatz nagusietan: -Kolektibotasunetik, baloreetan oinarritutako pertsonen garapen integrala ahalbidetuko duten pedagogia berritzaileak sustatu eta garatu. -Ikastetxeek kudeatu nahi duten aldaketan oinarrituriko aholkularitza

118


AB

bultzatuko da, ikastetxeen beharrei lehentasuna emanez eta hezkuntza komunitateen jabekuntza bultzatuaz.

HA EO

ESKOLA-MAPA ING IND EB HN HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

OS JS KH

119

Garai berrietarara egokitatuko eskola mapa baten beharra daukagu. Gaur eguneko beharrei erantzuna eman behar diegu epe ertain-luzera begirada zabaltzeko asmoarekin. Ikastetxeen sarea planifikatzeko oinarrizko tresna hau lurralde bakoitzak dituen beharren arabera modu koordinatuan erabiliko da. Kontuan hartu behar dugu puntu honetan eskola txikien egoerak herriaren nortasuna eta euskalduntze prozesua bermatzeko daukan garrantzia. Sarreran egindako planteamendu orokorraren barnean landuko dugu eskola-mapa. Honek gaur eguneko beharrei erantzun behar die eta honekin batera, ikasle bakoitzak dituen ezaugarrietara moldatzen diren ibilbideak sortu ere. Ikastetxea aukeratzeak bere interesak bermatu eta oinarrizko hezkuntza ziurtatu behar ditu: euskalduna, inklusiboa, laikoa eta kalitatezkoa den ikastetxe batean. Hau dena ikasleen matrikulazioa egitearen eta familia bakoitzak nahi duen ikastetxea aukeratzearen hobekuntza prozesuaren barnean Tresna hau oinarrizkoa eta ezinbestekoa da hezkuntza sistemarako, lortu nahi dugun lehentasunezko helburu bat ikasle guztiek hezkuntza euskalduna eta kalitatezkoa edukitzea baita, familia horiek nonahi bizi badira ere. Beste aldetik, ekitatearen eta inklusioaren printzipioak bermatu behar ditu, ikasleari egokia den hezkuntza erantzuna eskaintzeko bere garapen pertsonalerako eta aldi berean kohesio soziala lortzeko. Unibertsitateaz besteko ikastetxeen sarea berrantolatu eta planifikatzeko irizpideak ezarriko dira eta zein izango den irakasmaila eta etapa guztietako hezkuntza-eskaintza, eta kasuan-kasuan bilgune, zonalde edo udalerri bakoitzeko ikaspostuen premiak zehaztuko dira, eskola-bilgune horretan ematen duten ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxe pribatuak ordenatuz, beti kontuan hartuta eskola mapako bilguneak eta zonaldeak herriaren parte hartzearekin batera erabaki behar direla. Bilgune, zonalde eta udalerri bakoitzeko ikaspostuen premiak zehaztu behar dira eta ikastetxeen sarea berrantolatu eta planifikatu, irizpideak ezarriz.


Hezkuntza HKK Hezkuntza Kultura Kirola

Eskola-mapa hau egiteko lan taldean landuko da eskola komunitatearen hezkuntza-eragile guztien parte hartuz, plangintza demokratikoa eta herritarren hezkuntza-premiei eta etapa desberdinei begira egokia izango dena nahi dugun eskola lortzeko, etorkizunari begira gure apustua delako. Eskola-mapa egitekorakoan ezinbestekoa da hasieratik ikustea zein den ikasleak egin behar duen ibilbidea, hau da, 0-3 urteko etapan eskolan sartzen denetik derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzen den arte. Ikasle bakoitzak derrigorrezko hezkuntza-etapa bakoitzean ikastetxe bat izatea bermatuko da, honekin lortzen baitugu familia guztiek segurtasuna izan dezaten/la, hasieratik ikastetxe eta hezkuntza eskubideak ezagutuko baitituzte eta ez baitute pentsatu behar izango non eskolatuko diren beren seme-alabak.

HAUR HEZKUNTZA

Etapa honek, pertsonaren garapenean eta hezkuntzako ibilbidean duen berebiziko garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horregatik Euskal Herria Bilduk arreta berezia eskainiko dio etapa honi, adin tarte horretan bizitza osorako gaitasunen garapenak baldintzatzen baitira(psikologikoak, afektiboak,kognitiboak, motoreak) eta gizarte baten antolakuntzan duen paperagatik, bereziki emakumeen bizitza proiektuaren garapenean eta familiaren egituraketan. EH Bilduk Haur Hezkuntzaren etapan, bereziki 0-3 adin tarterako, adin horietako haurrak eta berauen familiak behar dituzten baldintza bereziak garatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako ondorengo neurriak bideratzea funtsezkoa deritzogu: -Haur Eskolek hezkuntza sisteman izan behar duten oinarrizko toki eta papera aitortu eta garatu. -Haur Eskolak Partzuergoaren sarea indartu eta zabaldu. Plaza kopurua areagotuz. -Haur Eskolaren doakotasuna helburu izanda, hezkuntza eragileekin batera, denboran eta faseetan kokatutako plangintza diseinatu. -Haurraren garapen integrala sustatu eta bermatzeko, haurraren ibil-

120


AB HA EO ING IND

bidea behar bezala garatzen lagunduko duten bitarteko pedagogiko eta profesionalen eskaintza eta ikerketa eta berrikuntzarako espazioak sortu. -Haurraren garapena ardatz izanda, kontziliazio laborala eta familiarra bermatzeko politikak indartu. - Euskara izango da etapa honetako hizkuntza, horrela eta hizkuntzak ikasteko etapak ematen dituen aukerak aprobetxatuz ikasleen euskalduntze prozesua hasiera-hasieratik bultzatuko da.

EB HN

LANBIDE HEZIKETA, BERRIKUNTZA ETA ETEN GABEKO AURRERAPENA

HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

OS JS KH

121

Euskal gizartearen gaitasun-egokitzapena bermatzea produkzio-inguruaren gaur eta geroagoko premiei. Sare produktiboarekin eta lan munduarekin harremanak sakondu, lan munduarekin zubiak eriki eta bai batek eta besteak mugak malgutu. Euskal lanbide heziketako legea burutu eta ezarri. Euskara sartzea Lanbide Heziketan komunikatzeko eta lanerako hizkuntza gisa. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza horretan hezkuntzako tresna bereziak gauzatzea eta irakasleak prestatzea. Prestakuntza plan bat elaboratu eta aplikatzea irakasleentzat, eta horrek ahalbidetu eta bultzatu beharko du metodologia berriak ezartzea Lanbide Heziketako irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuetan. Metodologia aldatzea gaitasun teknikoak eta zeharkakoak (pertsona gisa garapen prozesua indartu) garatze aldera LHko Ikastetxeetan. Komunikazio plan bat definitu eta aplikatzea gauzatutako ekintzak hedatzeko xedez metodologia berriak ezartzeari dagokionez Lanbide Heziketako irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuetan. Lankidetza ezartzea Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artean ikerketa, aplikazio eta ebaluaziorako metodologi aldaketaren inguruan Lanbide Heziketako irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuetan. Lanean jarraitzea sarbidean goi-zikloetatik graduetara, etab‌.. Lanbide Heziketan diharduten eragile guztien parte-hartzea bultzatzea ikertzeko eta esperientziak trukatzeko foroetan metodologia berriei da-


Hezkuntza HKK

gokienez, Lanbide Heziketan aplikaturik. Sare-lana bultzatzea.

Hezkuntza Kultura Kirola

Kalitateko ikaskuntza iraunkor baten garapenari laguntzea adin guztietako pertsonentzat, berrikuntza sustatuz kudeaketa, teknologia eta heziketan. Lanerako formakuntza berregituratu eta babestea bizitzan zehar, lanerako heziketako euskal azpisistemaren nabaritasuna areagotuz eta informazio eta orientazioko zerbitzu integratu eta eraginkor bat artikulatuz, heziketari ikuspen handiagoa emanez lan-merkatuan. Ekimenak sustatzea, ekiteko gogo, sormen, lehiakortasun eta lanean jarduteko aukerarekin zerikusia dutenak. Arautu gabeko heziketa erregularizatzeko jardueran lan egitea, gaitasunak eratu, gaurkotu eta egiaztatzeko mekanismo normalizatu bat ezarriz. Horretarako ezinbestekoa da Enplegu eta Hezkuntza sailen arteko koordinazioa. Software librea erabiltzea ahal den neurrian kostuak optimizatzeko eta egokitzapena sistemaren premiei ziurtatzeko xedez.

UNIBERTSITATEA

EH Bilduk irakaskuntza unibertsitario atalean ere gure unibertsitate berria propioa eta publikoa sendotzeko politika defendituko du. . Unibertsitateak norbanakoen garapen pertsonala eta profesionala bermatzeaz gain gizartearen garapenean eduki dezakeen funtzioa azpimarratu nahi da, horregatik, gaur egungo krisi ekonomiko eta kulturalaren aurrean ezinbestekoa ikusten dugu unibertsitatea indartzea, finean unibertsitatean formatuko baitira etorkizuneko Euskal Herria eraikiko duten profesionalak eta zientzialariak. Bide horretan egungo murrizketa eta goi mailako ikasketa eta ikerketaren merkatilizazioaren aurrean unibertsitate izaera publikoa defendatuko dugu,aldi berean, Unibertsitate eta beste eragileen arteko sareak indartuko dugu, beti ere, gizartearen interes orokorrak defendatuz.

122


AB HA EO ING IND EB HN

Partaidetza eta parekidetasuna bermatuko duen eredua bultzatu nahi da, funtzionamendu eredu demokratikorako oinarriak ezarriz. . Azterketa kritikoan eta ikerketan oinarritutako maila altueneko garapen akademikoan eta irakaste-ikaste prozesuen kalitatean oinarritutako eredua bultzatuko da, ikasleari aditu gisa aritu eta garatzeko beharrezko dituen ezagutza, konpetentzia eta trebetasunak bermatuz. . Euskararen erabilera akademikoa bermatuko duten politikak indartuko dira eta euskara eta euskal kulturaren garapena sustatuko dituen ikerketa lerroak sustatuko dira. . Azken hamarkadetan unibertsitatez besteko hainbat erakunde sustatu eta garatu dituzte euskara, euskal kultura eta historiaren inguruko eta maila akademiko oso altuko ikerketak. Beraiek egindako lanaren aitorpena egitea ezinbesteko ikusten dugu eta etorkizunari begira elkarlana bultzatuko da.

HKK

Kultura Kirola

. Herriaren eta humanitatearen garapen jasangarriaren zerbitzura egongo diren eremu eta maila anitzetako pentsalari eta zientzialariak heztea izango dugu helburu. Etikotasuna eta kalitatezko praktika zientifiko positiboa ardatz izango duten pertsonak heztea, alegia.

OS

Horretarako ondorengo politikak bideratuko ditugu:

JS

. Ikerketa eremuen definizio esparrua Euskal Herrian kokatzea. Euskal komunitate zientifikoa sustatzea eta Euskal Herriak estatu gisa eduki beharko lituzkeen ikerketa eremuak identifikatzea eta indartzea. . Euskal Herriko unibertsitate sistema propioa sustatzea: . Barruti propioa izatea . Euskal Herriko Akreditazio Agentziaren autonomia bermatzea . Irakasleria propioa bermatuko duten arautegiak indartzea . Beste unibertsitateekiko sareak indartzea . Euskal Herriko beste lurraldetako unibertsitateekiko akordioak bultzatzea . Euskal Herriko unibertsitateen arteko sareak indartzea

Hezkuntza

KH

123

. Euskal Herriaren behar Formatiboen definizio egitea eta horren araberako titulazioak bultzatzea. . Euskarazko On-lineko formazioa indartzea eta modalitate honetako eskaintza gradu eta graduondoko programetan hedatzen laguntzea. . Unibertsitatearen finantziazioa bermatzea eta Europako beste lurraldeekiko parekatzea bai BPGekiko egiten den gastuetan baita unibertsitate mailako ikerketetarako egiten den gastuetan ere.


Hezkuntza HKK Hezkuntza Kultura Kirola

. Beka sistema indartzea eta ikasleei ematen zaizkien laguntza zuzenak Europako beste Herrialdeen mailaren parean jartzea. . Lana eta unibertsitateko ikasketak bateragarri egiteko sistemak indartzea.

124


AB HA EO ING

HKK

Kultura

Hezkuntza Kultura Kirola

IND EB HN HKK

SARRERA

Hezkuntza

Kultura Kirola

OS JS KH

125

Kultura gizartea egituratzeko, integratzeko eta identitatea osatzeko balio bat da. Identitate hori osatzeko garaian EH Bilduk euskal kulturgintza jartzen du erdigunean eta euskal kulturgintza honek euskarazko sorkuntza izango du ardatz nagusietako bat. Horrek bermatuko du euskal kulturaren eta gure jendartearen balioen transmisio egokia eta kultura izango da identitate kolektiboa osatzen lagunduko digun baliabidea. Kultura eta euskara dira euskal herritar guztiok batzen gaituen elementu nagusietariko bat. Horregatik da hain garrantzitsua hezkuntzan euskal kulturaren curriculuma behar bezala lantzea. Eta hori izango da gure apustuetako bat. Azken finean, euskal kulturgintzan transmisioa, sustapena eta jakintza bultzatu behar dira. Kulturaz ari garenean, gure erronka nagusia oinarrizko kulturak, herri eragile desberdinengandik datozenak bultzatzea eta garatzea izango da. Kultura guztion oinarrizko eskubidea da eta horregatik oso kezkatuta gaude BEZaren igoeragatik, kulturaz gozatzeko dugun eskubidea kinka larrian jarri delako. Ezin ahaztu oinarrizko eskubide bat luxuzko izaera duen kontsumo produktu gisa aurkezten zaigula igoera horrekin. Kultura lantzerakoan herrien garrantzia azpirramatu nahi dugu. Gure herrietan dagoen euskal kulturgintza azpimarratu nahi dugu, etengabe beste kultur adierazpen batzuekin elkartrukean eta elkarlanean dabilena. Eta oinarrizko


Kultura kultura horren garapenean sorkuntza bultzatzea izango da gure politikaren helburu nagusia.

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

Kultura politiketan sormen artistikoaren, ikuskarien, ekoizpenen, kultura industrien, sustapenaren arteko oreka bilatu behar da, baina sormenak izan behar du ardatza, abiapuntua. Geure artistak, sortzaileak, musikariak, idazleak, bertsolariak, dantzariak, margolariak, eskultoreak... Argi eduki behar dugu, kultura eta ikerketarik gabe ez dela herri garapen egokirik izango. Horregatik kulturan formazioa, garapena, sustapena eta proiekzioa zein nazioartekotzea bermatzeko programa zehatzak garatuko ditugu. Kultura kudeatzeko eredu berriak landuko ditugu. Oinarrizko kultur adierazpenak garatzerako orduan oreka bilatu behar da administrazio publikoen eta eragileen arteko harremanean. Administrazioak babesa eskaini behar dio kulturgintzari, baina bere autonomia bermatuz eta bultzatuz. Azpiegituren kudeaketan ere eredu berriak sustatuko dira. Kultura azpiegitura erraldoien loraldia bizi izan dugu azken urteotan. Hirietako ikono berri bihurtu dira. Kultura ikuskari moduan saltzen zaigu eta hau aldatu nahi dugu. Azpiegiturak herritarren zerbitzura jarri behar dira, kultura sortzeko gune bihurtu, herrien dinamizatzaileak, jendartea astintzeko guneak. Eta kultura espazio itxietan gauzatzen denaz gain, kaleetan, gune irekietan garatutakoa ere badela aitortu egin behar da; eta aitortzearekin batera, kultura eredu hori bultzatu. Hiru lan lerro nagusi landuko ditugu kultura arloan: 1.- Sorkuntza eta adierazpen artistikoa sendotzea eta sustatzea. 2.- Ondare material eta inmateriala zaindu, ikertu eta ezagutzera ematea. 3.- Kultur industriak sustatzea. Hiru arlo hauetan sektore eta eragile desberdinen arteko harreman eta kolaborazio sistema berriak bultzatuko ditugu. Sektore desberdinetan eragileen atomizazioa handia da eta antolakuntza maila txikia. Hori aldatzeko lan egingo dugu, sareak bultzatuz eta honekin batera eragileen parte-hartzea bermatzeko bideak jarriko ditugu abian. Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituzten aukerak bultzatuko ditugu. Sarea denontzat eskuragarri jarriz eta bidezkoa den kultura digitala sustatuz. Kultur adierazpenetan bereziki sustatuko dugu ondare inmaterialaren ezagutza eta transmisioa, berau berreskuratuz eta bere balorizazioa landuz.

126


AB HA

1.- SORKUNTZA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOA SENDOTU ETA SUSTATZEKO PROGRAMA

EO ING IND EB

OINARRIZKO LAN LERROA

SUSTAPENA / I+G / SORMENA / EKOIZPENA

HELBURU NAGUSIAK

HN HKK Hezkuntza

Kultura Kirola

OS

• Euskal kulturgintza indartu • Euskal kulturgintzaren transmisioa bermatu • Egitasmoen autonomia eta autogestioa sustatu • Kulturgintzan antolaketa bultzatu sareko lana sustatuz • Kudeaketa eredu berria abiatu (aurrelanketak, ostekoak...) • Hobekuntza Plana diseinatu • Proiektu kulturalen bitartez Euskal Herria ezagutarazi • Epe luzean goi mailako eskola propioa sortu

JS ZEHAR LERROAK

KH

127

• SORKUNTZA: DIZIPLINA BAKOITZAREN SORMEN LANTEGIAK SORTU • EUSKARA (Hizkuntza Politika berria) & EUSKAL KULTURGINTZAREN TRANSMISIOA • AUKERA BERDINTASUNA

EKINTZA ZEHATZAK

1. FASEA: DAGOENA SENDOTU, EGONKORTU ETA BERREGITURATU [EPE LABUR-ERTAINA] OINARRIZKO KUDEAKETA BIDEA: • Ibilbide sendoa edota kalitate bermea erakutsi duten egitasmoak zaindu


Kultura

(zaharrak nahiz berriak), haien jarraipena eginez eta bi urterik behin berrikusiko diren kolaborazio-hitzarmenen bitartez (dela diru-laguntza, dela laguntza teknikoa, dela azpiegitura arlokoa; kasuan kasu), egitasmook blindatze eta babeste aldera . • Ibilbide ahulagoa egin dutenen jarraipena egin (zaharrak nahiz berriak) eta kolaborazio era arinagoa sortu (dela diru-laguntza, dela laguntza teknikoa, dela azpiegitura arlokoa; kasuan kasu), denen lana errazte aldera, bai erakundeetako teknikariena bai kultur eragileena.

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

GAUR EGUNGO LAN LERROEI EUTSI eta horien gainean BERRIAK AKTIBATU: • IKUS-ENTZUNEZKOAK: Film luzeak eta laburrak, zinema jaialdiak, zinema euskaraz... • MUSIKA Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa; Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoa; Euskal Herriko Ikasleen Orkestra; euskal musika tresnak bultzatzeko programa; bertako musika, soinuak eta kantak sustatzeko programa; Musikaren euskal artxiboa (Eresbil musika ondarea); Abesbatzak: egitasmo pedagogiko integralak bultzatu; euskarazko musika taldeak nahiz bakarlariak sustatzeko programak, berrikuntzak lehenetsiz; Musikenen goi musika eskolaren eredua errotik aldatu; kontzertu erraldoietan parte-hartze programak antolatu eta Euskal Herria ezagutarazi; euskarazko DJ Ibiltarien programa diseinatu. • LITERATURA Euskadi sariak; bertsolaritza (Bertsozale Elkartea); irakurzaletasuna sustatzeko programa berriak abiatu; euskaraz irakurtzeko eta idazteko udako eskolak; komikigintza sustatu, euskarazkoa lehenetsiz; idazleak nazioarteratzeko programak, gure literatura nazioartean zabalduz. • ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOAK Gure artea sustatu. Bertako artistak bultzatu. • DANTZA Dantza tradizionala berreskuratu eta gaurkotzeko programak babestu (dokumentazioa, irakasleen formakuntza, eskolak...). Dantza egitasmo berritzaileak sustatu (ikerketa, esperientziak trukatu, nazioarteratzea...). • ANTZERKIA Arte eszenikoen barne eta kanpo sustapena; euskal antzoki sarea; euskarazko antzezlanak indartu; euskal aktore eskola sortze bidean jarri. • BESTELAKOAK o Kulturklik bezelako egitasmoak sustatu

128


AB HA EO

o Kulturaren Behatokia berritu eta sustatu o Kultura Kontseilua bere horretan mantendu eta aldiro berritzen joan. o Donostia 2016 Euskal Herri osorako izango den kultura-kudeaketa eredu berria (sarea, parte-hartzea...) den neurrian, bultzatu. Ospakizun soil batean gelditu beharrean aurretik eta ondoren bere jarraipena izango duen eredu berria. o Kultura garaikidearen zentroak zaindu.

ING IND EB HN HKK Hezkuntza

Kultura Kirola

OS JS KH

2. FASEA: HOBEKUNTZA PLANA DISEINATU & EKINTZA BERRIAK ABIATU • Lehentasunezkoa: Euskal kulturgintzaren transmisiorako batzordea eratu eta arloaren inguruko plan estrategikoa diseinatu. Helburua: euskal kulturgintzaren transmisioa bermatu. Bulego teknikoa antolatu eta epe luzera herrialde guztietan delegazio bat izan. • HOBEKUNTZA PLANA (ETA EKINTZA BERRIAK) [EPE LABUR- ERTAINA] EPE LABURREAN • Egitasmoei laguntzeko eredu berriak ezarri, zuzenagoak, autogestioa bultzatuz (laguntzasistema berria diseinatu). Egitasmo berritzaileak direnak eta aukera berdintasunean oinarrituko direnak lehenetsi. • Kalitate bermea erakutsi duten egitasmoekin laguntza-hitzarmen egonkortuak bideratu, bertako kultur ekoizpena ziurtatuz. • Proiektuen kudeaketa eredu parte-hartzaileak bultzatu eta lagundu. • Diziplina bakoitzerako aholkularitzarako ordezkari taldea eratu EPE ERTAIN-LUZEAGOAN

129

• Auzolan-kultur egitasmoak sustatu. • Kaleko ekimenak sustatu (diziplina guztietan). • Estatuekin eta nazioartearekin kulturgintzako diziplina desberdinen ikerketa, topaketa eta trukaketa iraunkorrak (dagoena indartu eta berriak bultzatu, betiere giza eskubideak bermatzen dituzten herriak direnean). • Diseinatzaileen topaketa antolatu. • Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hartu-emana eta kultura trukaketa aktibatu. • Gertuko esperientzietatik ere edan (Madrilgo La Casa Encendida; Katalunia-Euskal Herria topaketa kulturalak antolatu; Basurama -kultur ikerketa + kudeaketa-,...). • Kulturaren Komunikazio Plana diseinatu, Euskal Herriko kultur marka indartuz. • Ikerketa zentroa: munduko esperientziak aztertu eta gurean txertatzeko.


Kultura

3. FASEA: EUSKAL HERRIKO SORKUNTZA eta ADIERAZPEN ARTISTIKOKO GOI MAILAKO ESKOLA SORTZEA [EPE LUZEA]

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

Euskal Herriak bere SORKUNTZA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOKO GOI MAILAKO ESKOLA ere izatea, bertatik musikariak, idazleak, dantzariak, margolariak, eskultoreak, artistak, diseinatzaileak, zinegileak, aktoreak etab. formatu eta sortzeko. Eskola, aldi berean, ikerketa laborategia litzateke eta lanak ekoiztuko lituzke barne mailan zabaltzeko nahiz estatu eta nazioartean, harrobia prestatuz eta denborarekin profesionalen nazio taldeak ere eratuz. Bertako ikasleei lehentasuna emango litzaieke.

2.- ONDARE MATERAL ETA INMATERIALA ZAINDU, IKERTU ETA EZAGUTZERA EMATEA.

Ondare materiala eta inmateriala Ondare materialtzat hartzen dira, nolabait esateko, ukitu edo ikusi daitezkeen gauzak: aztarna arkeologikoak, elizak edo artxiboak, adibidez. Inmaterialtzat, jendearen memorian dauden gaiak eta ahoz transmititzen direnak: ipuinak, kantak, dantzak, euskalkiak, antzinako bizimoduaren kontakizunak, gerrako kontuak, “memoria historikoa” deitzen zaion hori eta abar. Audioz edo bideoz batu daitekeena, gutxi gorabehera. Askotan gurutzatu egiten dira bi kontzeptuak, hizkuntza bidez transmititzen direnak euskarri materialetan ere jasota egon baitaitezke: hiztegiak, kanta eta dantza bildumak, bilketa etnografikoak eta abar.

130 ONDARE MATERIALA

1.- ARKEOLOGIA • Arkeologia da prehistoria ezagutzeko ia bide bakarra. Euskal Herriak aberastasun arkeologiko handia du. Arkeologiaren gestioa oso sakabanatuta dago. Arkeologia diru-laguntza instituzionalen mende dagoelako-edo, tirabirak eta ikusiezinak handiak dira sektorearen barruan. Ezinbestekoa da sektorea bere onera ekartzea, eta hori barneko eragile nagusiekin batera egin beharko da: Gipuzkoan kokatua dagoen Arantzadi Taldea, EHUko Arkeologia Saila, arloan ari diren enpresa pribatuak, pertsona erreferentzialak eta abar. Aroka sailkatuko dugu arloa.


AB

1.1 Paleolitikoa

HA

• Arriskuan dauden aztarnategiak babestuko dira. Esaterako, Debako Praileatzen beharrezkoak diren babes-neurriak hartuko dira, balio kulturalak hobetsiz harrobi-jabeen interesen aurrean. • Jendeari zabalduta dauden zentro arkeologikoak egoki ipintzen eta haien berri zabaltzen ahalegin berezia egingo da: Ekain, Santimamiñe, Pozalagua... Aldi berean, Erkidegotik at dauden Euskal Herriko beste leku bisitagarri batzuen berri ere emango da: Isturitz, Sara, Mendukilo... Eta, ahal den neurrian, baita gure mugetatik hurbil daudenak ere: Atapuerca, Kantabriako, Asturiaseko edo Perigordeko zentro arkeologikoak, eta abar. • Azken Izozte Handian (20.000-10.000 K.a.), berebiziko garrantzia izan zuen babesleku euskaldunak (franko-kantabriarra ere deitua). Pil-pilean dago gaia zientziaren munduan, baina badirudi euskaldunok garela interes gutxien agertzen dugunak. Garai horri buruzko ikerketak eta kongresuak bultzatuko lirateke.

EO ING IND EB HN HKK

1.2 Neolitikoa, Brontze Aroa, Burdina-Aroa Hezkuntza

Kultura Kirola

OS JS KH

• Dolmen, tumulu, menhir, kromletxak ... asko eta asko dago aspalditik lokalizatuta eta katalogatuta, baina horietako asko egoera penagarrian aurkitzen da gaur egun. Erakunde publikoen ardura izan behar du katalogoak eguneratzea, aztarnategiak txukuntzea, seinalizatzea eta informazio-panelak ipintzea. Burdina-aroko aztarnategiak, kastroak batez ere, ugari dira gure lurraldean eta orain arte baino arreta handiagoa eskaini beharko zaie. • Sakabanatua dagoen informazioa zentralizatu egin behar da, Interneteko webgune berezien bidez. 1.3 Erromatar Aroa

131

• Oiasso eta Iruña-Veleia dira erkidegoko aztarnategi inportanteenak. Badira bigarren mailako beste batzuk ere: Arkaia, Forua, Ereño eta abar. Erkidegotik kanpora, Andelos eta Ledia, esaterako, Nafarroan. Orain arte baino ahalegin handiagoa egingo da aro horri buruzko ikerketak bultzatzen. • EH Bilduk ahalegin berezia egingo du eta bitartekoak jarriko ditu Iruña-Veleiako auzia betiko argitu dadin. • Euskal Herriaz gain, Akitanian, Sorian eta inguruko beste lurralde batzuetan aurkitutako hilarrietan euskarazko hainbat hitz agertu dira, oso garrantzitsuak gure herriaren historia eta hizkuntza ezagutzeko. Hilarri horiek eta beraietan agertzen den informazioa oso sakabanatuta dago, eta erakundeetatik ahalegin berezia egingo da web edo publikazio berezien bidez informazio hori bildu, aztertu eta interesatuta dagoen ororen esku jartzeko.


Kultura

1.4 Erdi Aroa

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

• Goi erdi aroko oso dokumentazio idatzi gutxi dago. Era berean, garai horretako arkeologia azterketa gutxiegi egin da. Komeni da aro horri bultzada ematea. Hiru interesgune lehenetsi daitezke: • Ezagutzen diren goi erdi aroko kastroak eta gotorlekuak aztertzen jarraitu. • Goi erdi aroko gatazken berri ematen duten zenbait aztarnategiri erreparatu: Aldaieta, Malmasin, Buzaga (Nafarroa)... • Nafarroako erresumaren defentsa sistema osatzen zuten gaztelu-sarea aztertu, ezagutzera eman, eta eraikuntza eta gune enblematikoenak konpondu. 1.5 Prehistoriako Arkeologia Museo Nazionala • Oso aberastasun handia du EHak alor honetan, Barandiaranek eta haren jarraitzaile eta ondorengoek egindako lanari esker. Baina objektuak eta informazioa oso sakabanatuta dago. Ordua da Prehistoriako Arkeologia Museo Nazional batean pentsatzen hasteko. (Frantziak Perigord-eko Les-Eyzies-en duena eredu ona litzateke). 1.6 Antolaketa-irizpideak • Azterketa sakona egin behar da gaur eguneko anabasa gainditzeko: Aldundiak, Jaurlaritza, EHU, Udalak... koordinatuago eta zentralizatuago egon behar du gestioak. • ZAIN erakundearen nondik norakoak argitu. Orain arte emandako pausoak egokiak diren ala ez ikusteko. • Indusketa baimenak eta diru-laguntzak: irizpideak finkatu, kontrolak, kalitate neurgailuak, erantzukizunak, gastuen zuriketa eta emaitzak... • Informazioa eta publikazioa: Jaurlaritzaren, Aldundien eta Udalen webguneetan sail bereziak sortu arkeologiari eta ondareari buruzko informazioarekin. • Arkeologiari buruzko datu-base handi bat sortu, bertan arkeologiari buruzko aldizkari zientifikoak digitalizatu eta barneratuz.

1.6 Arkeologia Industriala • Industrien edo azpiegituren hondakinak aztertu, atondu eta ikusgai ipini. Zaharrak: olak, gatzagak, zeramika-labeak, kaiak, galtzadak, karobiak, elurzuloak... Berriagoak: XIX-XX. mendeko industria: labe garaiak, ehun-lantegiak, burdinaren arlokoak... • Geratzen diren saltoki zahar bakanak babestu: botikak, dendak, tabernak... • Hutsik dauden eraikin historikoak (jauregiak, geltoki zaharrak) birgaitu eta erabili.

132


AB

2.- ARTEA

HA

ING

• Arabako eliza-artea ondo katalogatuta badago ere Micaela Portillaren lan ikaragarriari esker, ez da gauza bera gertatzen beste lurraldeetan. Lehentasunezkoa jotzen dugu antzeko zerbait egiteak beste lurraldeetan eta artearen beste arloetan. • Zaharberritzeari garrantzia handiagoa eman, artelan eta eraikin asko egoera txarrean aurkitzen baita.

IND

3.- MUSEOAK

EO

EB HN HKK Hezkuntza

Kultura Kirola

OS JS KH

• Didaktikoagoak bihurtu gure museoak. • Euskal arteak presentzia eta promozio handiagoa izatea museotan. • Euskal museoak berrantolatzerakoan ikuspegi nazionalari garrantzia ematea beharrezkoa da. 4.- ARTXIBOAK Orokorrak • Sakabanatuta dauden materialak artxibatzeko eta katalogatzeko lana indartu. • Dauden artxiboak zaindu eta ordenatu. • Mikrofilmatze eta digitalizatze lanak indartu. • Internet kontsultatzeko moduan ipini materialak. • Ikertzaileen eta noizbehinkako erabiltzaileen esku jarri materialak. • Euskal Herritik kanpoko artxiboetan (Simancas, Salamanca...) dagoen materiala berreskuratu. Bereziak

133

• Badira musika eta kanta zaharren artxiboak. Baita bertsoenak ere, Xenpelar zentroa, esaterako. Dantzak jasotzen eta hedatzen diharduten taldeak ere bai. Ezin ahaztu, Euskal Herriko azken urteetako historia sozio-politikoa biltzen duen Lazkaoko artxiboa. Abian dauden ahaleginak koordinatzeko eta indartzeko politikak garatuko dira. Pribatuak • Artxibo pribatuak lagundu, denen eskura jarriz. 5.- LIBURUTEGIAK Libururtegien egoera gaur egun: • Herritarrek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuen artean daude, kirol zer-


Kultura

bitzuen edo zerbitzu sozialen parean edo gehiago • Kultur zerbitzuen artean herritarrek gehien erabiltzen dutena liburutegia da • Gehien erabiltzen dutenak, gainera, herritar xumeak dira, ikasketetan edo aisialdian gastatzeko diru gutxien dutenak • Krisiak gogor jo du liburutegietan eta murrizketa gehien pairatu dituenak dira • Berriztapenerako eta hobekuntzarako egon ziren proiektu guzti-guztiak bertan behera geratu dira. • Gaur egun liburutegi askok ez dute ezer erosteko dirurik: leku askotan zero euroko aurrekontua dute, beste askotan murrizketa latzak pairatu dituzte maila guztietan

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

Zer egin? • Utzikeria salatu: herritarrek gehien erabiltzen duten kultur zerbitzua baita, bereziki herritar xeheen seme-alabak. • Liburutegiak lehentasunez landu. • Liburutegi publikoetan euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatu. • Arazo estrukturalak gainditzeko planteamendu bat egin. • Liburutegien egituraketa eta saretzea sustatu. • Sarea martxan jartzeko Aldundien eta Jaurlaritzaren artean egitasmo komun bat landu, epe luzeko egitasmo bat. Gaur egungo Lurralde Historikoen Legearekin ezinezkoa da eta. • Beraz, Lurralde Historikoen Lege berri batean, kulturari buruzko eskuduntzak (eta liburutegiei buruzkoak bereziki), hobetu, banatu eta mugatu behar dira, eta mekanismo eraginkorrak ezarri behar dira ezinezkoa izan dadin Aldundi batek dena blokeatzea. Euskal Herriko Liburutegi Nazionala osatzea • Euskal Herriko Liburutegi Nazionala egitea errebindikazio historikoa izan da Euskal Herrian, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatea egitea. Biak, gutxienez XX. mendeko hasieratik dokumentatzen dira, biak bateratsu, nahiz eta garrantzia berdina ez izan. Liburutegi Nazionala egiteko egon diren asmo historikoak, erabat alboratu dira azken urteetan eta sektorea impasse latz batean dago, administrazioak erabat alde batera utzita. • Euskal Herriko Liburutegi Nazionala berriro agendan jarriko dugu.

ONDARE INMATERIALA

1. EUSKARA • Euskara da gure kultura ondare nagusia. Euskara, Europako hizkuntza za-

134


AB

EO

harrena izaki, eta agian substratu hizkuntza Europako parte batean, bideak irekiko dira UNESCOk Humanitatearen Ondare izenda dezan. • Euskararen prehistoria eta historia ezagutzeko ikerketak bultzatu. Antzinako euskararen nolakoa, hedadura, beste hizkuntza batzuekin balizko harremanak eta abar ezagutzeko ikerketak lagundu. • Aztarnak eta agiriak jaso, aztertu eta erabiltzaileen eskura ipini.

ING

2. TOPONIMIA

IND

Toponimia jaso, aztertu eta eskura ipini.

HA

EB HN HKK Hezkuntza

Kultura

• Lan asko egin da azken urteetan toponimia jasotzen, aztertzen eta argitaratzen. Euskaltzaindia, udalak edo ikerlari partikularrak izan dira gehienbat ekimena hartu dutenak. Bide horretatik jarraitu beharko da, oraindik asko baitago egiteko. • Baina informazioa oso sakabanatuta dago. Beharrezkoa da datu-base erraldoi bat Interneterako prestatzea, non jasotako toponimo guztiak agertuko diren argibidez ondo hornituta: non dagoen, zein elementu geografiko den, izenaren eboluzioa, etimologia (jakin daitekeenean), etab. Beste nazio batzuetan badira horrelakoak, Sardinian adibidez.

Kirola

Toponimia eta Onomastika Batzorde Instituzionala

OS JS KH

135

• Euskal erakundeetan ez da horrelakorik egon orain arte, eta hori dela eta, irizpiderik eza edo irizpide txarra nagusitu da zenbaitetan erabakiak hartzeko orduan. Zorionez, hor daude Euskaltzaindiaren herri eta auzo izendegiak, baina ez dira aski. Kale, urbanizazio edo eraikin berriei izena jartzeko orduan, esaterako, aldrebeskeria handiak egiten dira. Baita erakunde berriei izena emateko orduan ere. Berriki jakin dugu txirrindularitzako Euskadi Fundazioak izena aldatu duela. Basque Cycling Pro Team izango da aurrerantzean. Horrelako gaiak bideratzeko litzateke Toponimia eta Onomastika Batzorde Instituzionala. Lege-babesa beharko luke asmo honek.

Memoria kolektiboa • Azken urteetan hainbat talde dabil buru-belarri memoria kolektiboa jasotzen arlo askotan: euskara, toponimia, etnografia (antzinako ohiturak, erritoak, kantuak, langintzak...), gerra zibila, emakumearen historia eta abar. Besteak beste, EKE Iparraldean, Labayru, Eusko Ikaskuntza Euskal Herri guztian, Ahotsak Euskadiko Erkidego Autonomoan, eta Euskal Kultur eta Labrit Nafarroan. Bestalde, bada ahozkotasunari zuzendutako erakunde-etxe bat ere: Mintzola. Eta hor daude Bertsolarien Elkartea, Xenpelar dokumentazio zentroa, Dantzazaleen Elkartea, Trikitilarien Elkartea, eta abar.


Kultura

• Garrantzi handiko arloa da, iragana ondo ezagutzea ezinbestekoa baita geroari aurre egiteko. Mundu oso ezberdina bizitako azken belaunaldia hiltzen ari dela ezin da ahaztu. • Instituzioen zeregina izango da eragile ezberdinekin harremanetan jartzea, koordina daitezen saiatzea eta baliabidez hornitzea.

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

3.- KULTUR INDUSTRIAK

Kultur industriak osatzen dituen espresio ezberdinak errealitate eta behar sozialei erantzuteko sortuak direla ulertzen du EH Bilduk, komunikazio eskubidea oinarrizkoa izanda Argitalpengintza EH Bilduk, irabazi ekonomikoa helburu duen merkatu editorialean lekurik ez duten beste ekoizpen editorialak sustatzeko programak abian jarriko ditugu, euskaraz zein feminismo eta genero ikuspuntutik sortutako argitalpengintza bultzatuz. Gaur egungo argitalpen industriaren birmoldaketari lehentasuna eta babesa eman behar diogu. Argitalpen etxeak, irakurleak eta erabiltzaileak dauden euskarrietara jo behar dute (ordenagailuak, mugikorrak, tablet-ak…) eta soporte hauetara egokitutako edukiak sortu, hauek eskaintzen dituzten baliabide multimediak aintzat hartuz. Helburu horri begira, Eusko Jaurlaritzak euskal argitaletxeei babesa eta laguntza eskainiko die I+G-an bide honetan lan egiteko. Euskal egileen eskubideen elkarte publikoa sortzea proposatzen dugu, copyright, copyleft, creative commons… eredu ezberdinak aztertuz. Gizarte, egile eta arloko enpresentzat modurik orekatuena sustatuz. Fonografia Bertako ekoizpenen sustapenak lehentasuna izan behar du eremu honetan. Sortzaileei laguntza eta errepertorio propioari babesa eskaintzeaz gain, bertako ekoizpenak hedabide ezberdinen programazioetan edo/eta soporte anitzetan gutxieneko difusioa erregulatzea ezinbestekoa da. Bertako ekoizpenak sarbide digitala eta multimedia edukiak izateko baliabideak eskaini behar zaie. Sektoreko profesional, sortzaile, entsegu-lokal eta aretoen katalogoa abian jartzea beharrezkoa da. Zuzeneko emanaldiei babesa emango genioke, gaur egun sektorearen oina-

136


AB HA EO ING IND EB HN HKK Hezkuntza

Kultura

rria baitira. Informazio-kanpaina iraunkorra abian jarriko dugu. Gizarteak ekoizpenaren amaierako produktua soilik baloratzeaz gain, atzetik dagoen prozesua baloratu dezan. Ikusentzunezkoa Espainiar estatuko ikusentzuneko legedia mugatzaileak gainditzeko helburuarekin, EAEko ikusentzuneko sektorearen lege arautzailea sortzearen aldeko hautua egiten dugu. Parlamentuan aurkeztutako dekretu neoliberalak, baliabide ekonomiko eta teknikoak aintzat hartzen ditu batez ere, errealitate soziolinguistikoa, ekoizpen propioa eta herri ikuspuntua alde batera utziz. Gainera, dekretu bidez sektorea erregulatu nahi izateak, gizarte eta sektoreko eragileei honen inguruko eztabaida ukatzea suposatzen du eta EH Bidun parte hartze prozesu zabala proposatzen dugu. Ikusentzunezko materialaren digitalizazioa premiazkoa da “Euskal Filmoteka�k hasitako ibilbidea kontutan harturik, gure herriaren memoria historikoa eta ondare kultural oso baliotsua diren beste artxibo eta materialaren digitalizazioa beharrezkoa deritzogu.

Kirola

Multimedia

OS

Euskarazko multimedia edukiei babesa eta sustapena sarean. Jada ditugun eduki kultural ezberdinak, multimedia formatu ezberdinetara moldatu. Eduki zehatzen sorkuntza gure kultura ezberdintzeko elementu gisa. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza departamentuak, bere difusiorako politikekin bat datorren multimedia kultur industria garatzeko ikerkuntza eta garapenari epe erdi eta luzerako babesa emango dio, denboran jasangarriak eta iraunkorrak diren baliabideak sortuz.

JS KH

137

Kultura Digitala Munduko herrialde gehienetan izaten ari den iraultza digitala bizi dugu gaur egun Euskal Herrian ere. Errealitate honek gure kulturan duen eragina eta zeintzuk izan daitezkeen honek eskaintzen dizkigun aukerak aztertzea dugu erronkarik nagusiena. Interes ekonomiko soilak dituzten kultura espresio eta arlo anitzetako enpresari eta egileak, bere negozio ereduak defenditzen dituzte iraultza digital honen aurrean. Eredu horren aurrean, EH Bilduk, lege bidez arautzea eta euskal egile eskubide gestore publiko baten baitan, eskubide digitalen sustatzearen alde egiten du, egile, eragile, instituzio eta euskal gizartearentzat egokia eta bidezkoa den kultura digitala eskuratu ahal izateko. Liburutegi publikoetan, euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatzea izan behar dugu helburu: tablets-ak, smartphone-ak, e-book-ak‌


Kultura

Gure kultura propioa sustatzeko eta esportatzeko balio izateaz gain, gaur egungo industria eta sistemarekin lehiatuko lukeen eredua dela uste dugu eta bide batez, egileentzat hain kezkagarriak diren deskarga ilegalek zentzua galduko lukete.

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

138


AB HA EO ING

HKK

Kirola

Hezkuntza Kultura Kirola

IND EB HN

1.- GOGOETA OROKORRAK

HKK Hezkuntza Kultura

Kirola OS JS KH

139

• Dokumentu honen helburua Euskal Autonomi Erkidegoko esparruan EH Bilduren kirol alorreko (1. oharra) jarduera-ildo orokorrak ezartzea da, hurrengo autonomía-hauteskundeen ostean hasiko den legegintzaldiko denbora-epea aintzat hartuz. Hala ere, dokumentu hau kokatzen den lurralde eta denbora-mugak ez dira oztopo EH Bilduk Euskal Herri osoko egituraketa sozial eta politikoarekiko duen konpromiso politikoaren argitan garatua izan dadin. • Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroak 25eko 27/1983 Legean (LHL) eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean (2. oharra) ezarritako terminología eta eskumen banaketari jarraiki, dokumentua Erakunde Komunetako eskumenetara mugatzen da. Halaber, Gernikako Estatutuak (2. oharra) EAEk kirol alorrean eskumen esklusiboa (3. oharra) duela ezartzen duela aintzat hartuta, dokumentu honek eskumen esklusibo honen jarduteak egun dituen mugaketak azpimarratzen ditu, bai Estatuak inposaturiko mugak eta bai ondoz ondoko euskal gobernuek estatu-esparruan dagoen kirol ereduarekiko erosotasunaren ondorioz sortutakoak.

1.oharra.- Dokumentu honetan “kirol” hitza bere esanahirik zabalenean erabiltzen da, edozein helbururekin eta edozein esparru sozial edo kirol-egituran garatutako edozein jarduera fisiko edota kirol-jarduera izendatzeko, idazpuru zehatzen batean, anbiguotasunak saihestearren, terminologia zehatzagoa erabiltzeko hautua egiteari utzi gabe. 2. oharra.- Aipaturiko Gernikako Estatutuan eta LHLn ezarritako eskumen


Kirola

banaketaren erabilerak ez dakar berekin EH Bilduk bere edukiak (kirolekoak zein orokorrak) ezta horiek eratortzen diren esparru politikoa ere ontzat jotzen dituenik.

HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

3. oharra.-Estatutuak kirol alorreko eskumena jasotzen duen testu zehatza honako hau da: “10. art. Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondoko gaiei dagozkienean konpetentzia esklusiboa du: (…) 36.-Turismo eta Kirola. Aisia eta atsedena”.

2.- EAEKO ERAKUNDE KOMUNEN XEDEA KIROL ALORREAN

EH Bilduren helburua da, herritar orori bermatzea kalitatezko kirol praktikarako sarbidea eta kirola praktikatzeko baldintza duinak. Kirol praktika sustatuz, maila, sexu eta adin guztietan, bizi kalitate oneko gizarte kohesionatu eta osasuntsua lortzeko. Horretarako, gaur egungo marko legislatiboa gaindituz eta garatuz, eta bitarteko ekonomiko, humano, zein ezagutzakoak eskainiz. Eredu berri bat sortzearen aldeko konpromisoa hartzen dugu egungo ikuspegi konpetitiboa gaindituz, kirola heziketa prozesuaren parte garrantzitsu gisa kokatuz. EAEko kirol erakunde egitura lideratzea berariazko euskal kirol eredu identifikagarria sortzeko kirol-jardute maila guztietan, herritarrek kalitate baldintzetan egindako kirolak eskaintzen dituen onuretarako sarbidea izan dezaten, beren ezaugarri pertsonal edo baldintza sozial eta ekonomikoak edozein direlarik ere.

140

3.- EAEKO ERAKUNDE KOMUNETAKO OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOAK KIROL ALORREAN

I.- EUSKAL KIROL EREDUA DISEINATU ETA EZARRI. II.- EUSKAL KIROLEAN LIDERGO INSTITUZIONALA GAUZATU. III.- BERARIAZKO KIROL-POLITIKEN GARAPENA BULTZATU EUSKAL HIRI-


AB

TARGOAREN BEHAR ETA NAHIEI ERANTZUNA EMATEKO.

HA

IV.- KIROLAREN EKONOMIAREN ERREGULARIZAZIOA ETA JASANGARRITASUNA SUSTATU ETA BERMATU.

EO

V.- XEDEA BURUTZEKO TRESNA ERAGINKORREZ HORNITU

ING IND

4.- I. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: EUSKAL KIROL EREDUA DISEINATU ETA EZARRI.

EB HN HKK Hezkuntza Kultura

Kirola OS JS KH

141

Atal honetan, kirol eredu propioa ezartze aldera lerro estrategikoak eta helburu estrategikoak bi ardatz giltzarritan antolatzen dira: alde batetik, kirolari dagozkion eskumen-titulartasunak eta, zeintzuen jardutea, Estatuak zalantzan jartzen duen, Gernikako Estatutuan kirol alorreko eskumen esklusiboa jasota egon arren; eta, beste alde batetik, euskal kirol eredua sortzeko EAEn eman behar diren oinarrizko egiturazko aldaketak. Kuantitatiboki gutxienen kirol eredu bati buruz ari gara, baina gure herrian oso pisu kualitatibo garrantzitsua duena. • 1. lerro estrategikoa: Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko lan komunerako guneak artikulatu, gaur egungo eskumen esparrua gainditzeko. Lerro estrategiko hau garatzeko hurrengo helburu hauek ezartzen dira: - 1. helburua: kirolaren sustapenerako irizpide komunak jartzea ahalbidetzen duten Euskal Herriko beste herrialdeekiko elkar-harremanerako tresnak ezarri. - 2. helburua: Euskal Herriko lehiaketa esparrua ezartzea ahalbidetzen duten kirol-modalitateen sustapenerako jarraibide komunak ezarri. • 2. lerro estrategikoa: EAErako kirol alorreko eskumen esklusiboaren jarduterako gaitasun erreala lortu. Lerro estrategiko hau hurrengo helburu hauek lortzeari begira garatuko da: - 1. helburua.- Euskal Selekzioen ofizialtasun osoa lortu, edozein motatako nazioarteko lehiaketatan parte hartzeko aukera izanik. - 2. helburua.- Euskadik kirol alorrean duen eskumen esklusiboa erreklamatu eta defendatu estatuaren behin eta berriroko esku-sartzeen aurrean, eskumen hori beste eskumen titulu batzuk (bortizkeria kirolean edo dopinaren aurkako politikak bezalako alorretan) arrazoirik gabe argudiatuz edukiz hustu nahi dutenak.


Kirola

• 3. lerro estrategikoa. Euskal kirol eredua sortzeko giltzarriak diren egiturak sakonki aldatu, zehazkiago:

HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

1) Gaur egungo federazio sarea gainditzen duen berezko bigarren mailako kirol asoziazionismo eredua garatu (kirol federazioak), hori neurri handi batean espainiar federazio-ereduaren oinordea, atomizatuegia eta jasangarritasun bermerik gabekoa baita. Eredu berriaren erreferentzia-ardatzak egungo federazio-sistemaren birdimentsionatzea eta egun federazioek jarduten duten funtzio publikoen berrikustea izango dira, eta hurrengo funtsezko printzipio hauetan oinarrituko da: - Kirol taldeak (lehen mailako kirol elkarteak) kirol-egituraren oinarrizko zelulak dira egungo kirol-federazioek jarduten duten kirol alorrean. - Helburu komunak erdiesteko eta, hala badagokio, zenbait funtzio publikotan jarduteko aukera izateko, klubak bigarren mailako kirol-elkarteetan artikulatzen dira. - Eusko Jaurlaritzak (eta foru aldundiek bakoitza bere Lurralde Historikoan) lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte antolakuntza maila nahikoa eta erakundearen planekiko bat datozen kirol-estrategiak dituzten klub elkarteekin. - Kirolaren egituraketaren euskal esparrua sustatzeko eta jasangarritasun ekonomikoa bermatzeko, EAEko (edo, hala badagokio, Euskal Herriko) esparru osorako euskal federazio bakar bat egotea lehenetsiko da, euskal federazio horien ordezkaritzak ezarri ahal izateari edota Lurralde Historiko bakoitzeko esparruko modalitateko kluben elkarteak egoteari utzi gabe.

2) Euskal lehiaketa esparrua ezarri euskal errendimenduzko eta goi errendimenduko kirolaren garapenerako erreferentzia esparru gisa, hurrengo printzipio hauen arabera: - Oro har, Euskal Kirol Federazioek eta, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzarekin (edo foru aldundiekin) lankidetza-hitzarmenak dituzten klub elkarteek EAEra eta, hala badagokio, Euskal Herriko beste lurraldeetara mugatzen diren lehiaketa ereduak ezarriko dituzte, horretarako aurrekontu eta lege alorretan aldaketak garatuz. - Bakarrik kasu jakinetan bide emango zaio euskal talde eta kirolariek EAE edo Euskal Herria baino zabalera geografiko handiagoa duten lehiaketetan parte hartzeari, kasu horretan EAE ordezkatuko dutelarik. - Eusko Jaurlaritzak egokitzat joko du talde eta kirolariek EAE edo Euskal Herria baino zabalera geografiko handiagoa duten lehia-

142


AB

ketetan parte hartzea, honako baldintza hauek ematen direnean:

HA

Lehiaketa esparru horietan parte hartzea, parte-hartzen duen kirolariarentzat benetan kirol lorpen garrantzitsua eta EAEko esparruan (edo, hala badagokio, Euskal Herrikoan) eskuraezina denean.

EO ING IND

Talde eta kirolariek antolakuntza eta ekonomia-baliabide nahikoak izatea EAEren kanpo ordezkaritza baldintza egokietan buru dadin.

3) Goi mailako euskal kirolaren berdefinizioa, euskal federazio eredu berriaren eta euskal lehiaketa ereduaren garapenaren testuinguruan.

EB HN HKK

5.- II. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: EUSKAL KIROLEAN LIDERGO INSTITUZIONALA GAUZATU.

Hezkuntza Kultura

Kirola OS

Atal honetan kirol alorrean Lurralde Historikoetako Foru Organo eta Toki Erakundeei dagokienez lidergo instituzional erreal eta eraginkorra burutzeko lerro estrategiko eta helburu estrategikoak ezartzen dira.

JS KH

143

• Lerro estrategikoa: Garapena eta jardutea beste administrazio publiko batzuei (foru organoak eta tokiko erakundeak) dagozkien alorretako oinarrizko legeria berbideratu eta berregin.

Lerro estrategiko honek berekin dakarren legeria egiteko funtsezko erreferentzia-puntu bezala honako helburu hauek ezartzen dira: 1. helburu estrategikoa. Hezkuntza prozesuaren adin guztietan heziketa fisiko eta kirolerako ordutegi egokia duen adin txikikoen artean kirola sustatzeko programa orokorra ezartzeko lege oinarriak egin. - Arau proiektu berria egungo Eskola Kirola ereduaren hobekuntza eta zabalkuntzan oinarrituko da EAEko administrazioek adin txikikoentzako kirol alorrean sustatzen duten oinarrizko ardatz bezala etorkizunerantz luzatzeko. - Erakunde komunek gorputz-garapen harmoniko eta osasungarria eta kirol jardute ohiturak eskuratzea bermatuko dituen EAEko adin txikiko guztietarako kirol eredu komuna egon dadin arau-oinarriak ezarriko dituzte.


Kirola

- Ereduak 0 eta 18 urte bitarteko etapa osorako jarraitutasun eta trinkotasuna izango du, hurrengo adin tarte hauetarako berariazko ezaugarriak izango dituen arren: 0-6 urte, 6-12 urte eta 12-18 urte.

HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

0-6 urte adin tartean: ereduak adin tarte honetako hiritarrak barne hartuko ditu, euren adinerako egokia den jarduera fisikoa sustatzeko kirol politika hartzaile gisa eta, zehazkiago, eskura jarriko dizkie hori egiteko azpiegitura egokiak. 6-12 adin tartean: (derrigorrezko lehen hezkuntzarekin bat datorrena): ereduak adin hauetako neska-mutil guztiek, edozein direlarik ere beren ezaugarri pertsonal edo sozialak, ikasten duten hezkuntza zentroko antolaketa testuinguruan eta klase-ordutegiarekin parekatuta dagoen ordutegi batean, eguneroko gorputz-kirol jarduera saio baterako sarbidea izan dezaten bermatu beharko du, derrigorrezko eta bermatua. 12-18 adin tartean, ereduak gazteak kirol taldeetan sartzea eta ohiko kirol-jarduera sustatu behar ditu.

2. helburu estrategikoa. Oinarrizko Kirol Jardueren (OKJ) kontzeptua garatzea. - Oinarrizko Kirol Jarduerak (OKJ) dira, administrazio publikoek horietara sarbidea bermatu behar dituzte jarduerak. - Oinarrizko Kirol Jarduerak (OKJ) terminoa 2003-2007 Euskal Kirol Planean sartu zen, parte-hartze kirol delakoaren garapenerako erreferentzia osagai gisa. Halaber, kontzeptua Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapenean erabili izan da. - Alde batetik, biztanlegoaren segmentu bakoitzerako OKJen edukia zehaztu behar izango da; eta beste alde batetik, administrazio publikoek OKJetarako sarbidea bermatzeko irizpideak ezarri behar izango dira (sarbide ekonomikoa zein jardutea ahalbidetzen duten kirol-ekipamenduetarako sarbide fisikoa), kirola barneratze sozialaren esparruan ulertuta. 3. helburu estrategikoa. - Etorkizun oparoa izan dezaketen kirolarien hautaketa eta laguntzarako arauoinarriak ezarri EAE osorako, goi mailako kiroleko definizio berriarekin (ikusi 4. atala) eta EAE edo Euskal Herriaren esparruan lehentasunezko kirol modalitateen zehaztapenarekin (ikusi 6. atala) era koordinatu eta koherentean burutu daitezen, modalitate kolektibo eta indibidualen arteko aldeak orekatuz. 4. helburu estrategikoa. - “Hiritargoarentzako kirola� sustatzeko kirol-politikak ezarri, bereziki 18 urte baino gehiago dutenei kirol-jarduera edota jarduera fisikorako sarbidea bermatuz, prebentzio, osasun eta bizi-kalitate tresna gisa, zeharkako ikuspegi batetik.

144


AB HA

6.- III. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: BERARIAZKO KIROL-POLITIKEN GARAPENA BULTZATU, EUSKAL HIRITARGOAREN BEHAR ETA NAHIEI ERANTZUTEKO.

EO ING IND EB HN HKK Hezkuntza Kultura

Kirola OS JS KH

145

Helburu estrategiko honetan, I. eta II. helburu estrategikoetan barne hartuta egon ez arren, erakunde komunetatik garatu beharreko kirol-politikak pibotatu behar duen oinarrizko ardatza osatzen duten berariazko kirol-politikak biltzen dira. • Emakumeek kirol alorrean pairatzen dituzten bazterketa egoerak eta oztopoak deuseztatzea oinarrizko helburu duen kirolean berdintasun programa diseinatu eta ezarri. • Euskal administrazio publiko guztien kirol-politiken oinarrizko helburu gisa, herritarren osasuna mantentzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza sartu. • Kirola etorkinekiko bizikidetzaren hobekuntzarako tresna gisa era egokian erabiltzeko erreferentzia-esparrua ezarri. • Arau-esparru egokia ezarri minusbaliotasun edo dependentzia arrazoiak, bitarteko mugaketak edo muga kulturalak direla eta, kirol-jarduterako sarbide zailtasunak dituzten biztanlegoaren segmentuetarako, administrazio publikoek berariazko kirol-politikak ezar ditzaten. • Kiroletik egoera edo portaera homofobiko, transfobiko edo genero aukera ezberdinen aurkakoetan jatorria duen edozein diskriminazio mota errotik kentzeko oinarriak ezarri. • Kirolaren esparru guztietan Euskal Herriko beste lurraldeekin kirol-estrategia eta ekintzak partekatzeko bide instituzional berriak bilatu. • EAE edo Euskal Herriko esparruan lehentasunezkotzat jo behar diren kirolmodalitateak zehaztu eta modalitate horietako goi errendimenduko kirolarien berezko formazioa eta laguntza eredua garatu. • Bertako kirol-modalitateetarako laguntza esparrua optimizatu. • Elkartze-bizitza, herritarren parte-hartzea eta boluntariotza sustatu. • Kirolaren lanbideetan jardutea arautu, kirol titulazioak barne, kirolarien osasun eta segurtasuna babesteko eta euskal kirolaren kalitatea bermatzeko, eta gaur egun Kirolaren Euskal Eskola eta Kirolene Eusko Jaurlaritzaren zentro publikoaren arteko gainezarpena berrikusi. • Kirol jardueran ingurumenaren babesa eta errespetua sustatu. • Kirol jardueraren bidez euskararen normalkuntza sustatu, euskarazko hiztegi tekniko eta materialen sorrera bultzatuz.


Kirola

7.- IV. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: KIROLAREN EKONOMIAREN ERREGULARIZAZIOA ETA JASANGARRITASUNA SUSTATU ETA BERMATU.

HKK

Hezkuntza Kultura Kirola

Gaur egun kirola errealitate ekonomiko gisa ageri da. Sektore anitz barne hartzen ditu, zeintzuetan ukitutako gaiek espezializazio hazkorra eta aberastasun eta enplegu sortzaileak diren eta jarduera periferikoen hazkundea dakartzate berekin. Horregatik, badago jardutearen arauketaren esparruan garatu beharreko lerro estrategiko eta garrantzi handiko helburu multzo bat, kirolaren lanbideen kasuan adibidez. • 1. helburua.- Kirol esparruan aurreranzko politika fiskal ekitatiboak bultzatzea. • 2. helburua.- Kudeaketa erregularizatu eta jasangarri eredua bultzatzea:

- Instalazio jasangarri eta energetikoki eraginkorrak bultzatzeko politikak definituz. - Kirol lan-esparruaren erreforma bultzatzea eta sindikatuekin esparru berria adostuz. - Txartel Bakarra definituz eta ezarriz. - Elkartasunezko merkataritza harremanak sustatuz (bidezko merkatariza, erosketa berdea).

146

8.- V. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: XEDEA BURUTZEKO TRESNA ERAGINKORREZ HORNITU.

Abiapuntua da, EAEko Erakunde Komunek euskal kirolean hartu beharreko lidergoa garatzeari etengabe muzin egiten ari direla, estatuaren eta estatu espainiarraren kirol-egituren zein gainontzeko euskal administrazioen aurrean. Eta Eusko Jaurlaritzak, EAEko Erakunde Komunen baitan ezarritako kirol-politiken gauzatzaile bezala, lidergo hori egikaritzeko tresna aproposak izan ditzan, egoki jotzen da hurrengo neurriak aintzat hartzea. • Eusko Jaurlaritzan kirolaz arduratzen den egitura giza baliabide egoki eta nahikoarekin eta antolakuntza eraginkorrarekin hornitzea. Bereziki, malgu-


AB HA EO ING IND

tasun eta berehalakotasun maila handiagoa behar duten kirol-eskumenen kudeaketa bere baitan jasotzeko Kirolaren Euskal Agentzia sortzearen egokitasuna aztertzea. • Kirol alorrean indarrean dagoen araudia berrikusi (Kirolaren Legearen aldaketa edo erredakzio berria barne), proposatutako kirol-politika berriak burutzeko beharrezko zutabe gisa. • EAEko kirol jarduteari buruzko datu bilketa eta ustiaketa sistema diseinatu eta ezarri. Honek hartuko du erreferentzia gisa, kirol-irizpideen arabera egindako biztanleriaren segmentazio jakina, desagregazio maila nahikoarekin egina izango dena, erakunde publikoei eta euskal kirol erakundeei, bakoitzak bere lurraldean erabiltzeko datuak eskaintze aldera.

EB HN

• Fadurako kirol goi errendimendu zentroaren erreforma, benetako I+G+b zentro bihurtu arte. • Dopinaren Euskal Agentzia sortzea.

HKK Hezkuntza Kultura

Kirola OS JS KH

147


Kultura

HKK Hezkuntza Kultura Kirola

148


AB HA EO

JS

Enplegua

Justizia Soziala

ING IND

LANAREN BANAKETA

EB HN HKK

SARRERA

OS JS Justizia Soziala

KH KH

149

EH Bilduren ereduak ekonomia pertsonen zerbitzura jarriko du, eta ez merkatuen zerbitzura. Aberastasuna zuzen banatzea, kalitateko enplegua sortzea eta ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzea ditu oinarri eredu horrek. Horren haritik, gizarte-mailako eta genero-mailako harremanak behar bezala egituratzea beharrezkotzat hartzen dugunez, lanari buruzko kontzeptuak bere baitan hartzen duen ikuspegia handiagoa da ordaindutako lanak hartzen duena baino. Kontuan izan behar da merkatu-produkzioa baino sistema konplexuagoa dela ekonomia, eta beraz, produkzioa eta erreprodukzioa egituratu behar dira, bi eremu horiek erabat lotuta baitaude ekonomia-garapenarekin. Zaintza-jarduera ekonomia-jarduera intentsiboa da enpleguaren sorreran, eta halaber, ezinbestekoa biziari eusteko, eta printzipio horrek (biziari eustea) orekatu behar ditu ekonomiaren alor guztiak. Horregatik, EH Bilduren ustez, lanari buruz dugun kontzeptuari leial izanik, egungo krisi sistemikoari irtenbidea emango badiogu, ezinbestekoa da gure ekonomiaren funtsezko oinarrietako bat dela onartzea eta eraldatzea, hau da, erreprodukzio-lanari eta zaintzaren ekonomikoari lotuta dagoena. Kalitate oneko zaintzak ezartze aldera, beharbeharrezkoa da adieraztea ezinbestekoak direla honako hauek: soldata duinak ezartzea, langileen eskubide sozialak aitortzea eta orain arte ezkutuan egon den gizarte-sektore hori ikusaraztea. Lan-harremanetako eta gizarte-babeseko geure eredu bat ziurtatzeko neurriak ezartzearen alde gaude, gizarte- eta lan-alorreko segidako erreforma neoliberalei eta kapitalismoaren birsorkuntza eragiten duten erreformei aurre egiteko; izan ere, murrizketen bidez ezarri dira erreforma horiek. Neurri neoliberal horien adibide bat sektore berrien pribatizazioa da; izan ere, pribatizatu egin dira gizarte-zerbitzuak, osasun-arloa, hezkuntza, zaintza-ekonomiarekin


Enplegua

zerikusia duten zerbitzuak. Neurri horiek ezartzean, ahalik eta etekin handien lortzearen logika hartu dute aintzat, bakar-bakarrik ekonomikoa –izaera publikoa ordeztuz–, edo soldaten murrizketaren logika, edo erretiratze-adina atzeratzearena.

JS Justizia Soziala

Azken batean, gure ereduak Euskal Herrian, gure herriko ekonomian eta bertako langilerian inbertitzea du helburu, oinarri hartuta lanaren benetako banaketa, eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna. Gaur egun bizi dugun krisi handi honek bi generoetako eta adin askotariko sektore zabal bat baztertzea eta egoera larrian egotea eragin du. Krisiaren ondorio larriak gizarte-sektore eta ekonomia-sektore ahula dutenek bizitzeaz gain, sektore publikoko langileek zein langile kualifikatuek ere bizi dituzte. Etengabeko pobretze-prozesuaren ondorioz, pobrezia-tasak gora egin du, eta Gasteizko eta Iruñeako gobernuek, berriz, gizarte-babesa eskuratzeko baldintza gogorragoak jarri dituzte. Langabezia-tasa handiagoa da hilabetetik hilabetera, eta zenbait azpisektoretan enplegua erregulatzeko espedienteen kopurua izugarri handia da. Nabarmentzeko modukoa da, gazteek, inoiz ez bezalako goi-mailako prestakuntza izanik ere, langabezia-tasa izugarria dutela; gainera, oso aukera gutxi dute –edo bat ere ez– enplegua aurkitzeko. Langabeziaren, lan-eskasiaren eta mila euro baino gutxiagoko soldaten ondorioz, bizitza duina izateko baldintzak edukitzea ia ezinezkoa da, eta geure ekonomia- eta gizarte-garapena oztopatzen duten gaitzak dira. Baldintza horiek hobetzeko, teknologia hobeak eta kualifikazio hobea oinarri duten eredu baten alde egin behar dugu; soldata-lehia oinarri ez duen eredu baten alde. Halaber, Administrazioaren, sindikatuen eta enpresarien artean hitzarmen gehiago adostea eskatzen dugu, egungo sistemak (okupazionala, arautua eta etengabekoa) bere baitan hartuko dituen eta lan-eskaera sustatuko duen Lanbide Heziketako eredu bat osatzeko. Horretarako, enpresen eta langileen kotizazioak izango ditu ereduak, etengabeko prestakuntzari eta prestakuntza okupazionalari dagokien zatia finantzatzeko. Laneko osasunari aurre egingo dion euskal (EH) eredu publiko baten alde gaude, prebentzioa oinarri izango duena eta bere baitan oso-osorik hartuko dituena laguntza-, osasun- eta errehabilitazio-jarduerak zein lan-baldintzak ikuskatzeko jarduerak. Euskadiko erakundeek eredu hori finantzatzeko ahalmena izango dute. Geure gizarte-segurantzako sistemak ziurtatuko ditu lankontingentzien eta kontingentzia arrunten ondorioz behar diren laguntzak, lan-arriskuagatiko eta amatasunagatiko laguntzak, bai eta erretiroko eta langabeziako laguntzak ere, eta geure erakundeek beraiek etorkizunean ezartzea erabakitzen dituzten laguntzak ere bai. Horrez gain, ezkutuko ekonomia azaleratzearen alde gaude; izan ere, immigrazioaren eta gaztediaren esplotazioa eta etxe-langileen etxeko lana dira ekonomia-mota horren adierazgarri nagusiak.

150


AB

Lehen adierazitako hori guztia lortzeko, neurri jakin hauek proposatzen ditugu:

HA EO ING IND

Lan-harremanetako eta gizarte-babeseko geure eredu bat lortzeko bidean aurrera egitea.

· Negoziazio kolektiborako geure esparru bat sortzea.

EB LANA ETA ABERASTASUNA BANATZEA:

HN HKK

1. · Lana banatzea, ordaindutakoa zein ordaingabea, gizonezkoen eta emakumezkoen aukera-berdintasuna oinarri hartuta.

OS

2. Lanaldia murriztea, lana banatzeko zein lan-eremua eta lanetik kanpokoa uztartzeko.

JS

3. Kalitate oneko enplegua sortzeko eta kualifikazio profesionaleko enplegua sortzeko politika eraginkorrak ezartzea.

Justizia Soziala

KH KH

· Inbertsiorako eta enplegua sortzeko egitura-funtsa abian jartzea. 4. Soldatak zentzuz orekatzea, egun dauden desberdintasunei aurre egiteko:

oro

· Lanbide arteko gutxieneko soldata pobrezia-mailatik gora ezartzea; hau da, 1.075 eurokoa izatea. ·Gehieneko soldataren eta gutxieneko soldataren (ordainsari-mota hartuta soldatatzat) arteko aldea, 1-12 artekoa izatea, asko jota.

151 5. Geure pentsio-sistema publiko bat sortzea eta finkatzea. 6. Erretiro-adina berriro ere 65 urtekoa izatea eta errelebo-kontratuarena, 60 urtekoa. 7. Aldi Baterako Laneko Enpresak desagerraraztea. 8. Iraupen luzeko enpleguak sortzea, euskal produkzio-sarea sendotuta: · Produkzioa dibertsifikatzea. · Gizartearentzat baliagarriak izango diren ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea. · Kualifikazio profesionala hobetzea. · Produkzioan gehiago inbertitzea. · Espekulazio-mugimenduak zigortzea.


Enplegua

9. Ezkutuko ekonomia azaleratzea, ikuskaritza-mekanismoak gogortuz.

JS Justizia Soziala

10. Kontratazioan kausalitatea berreskuratzea eta azpikontratazioen kateari amaiera ematea. 11. Profesionalen Gizarte Segurantza lortzea, enplegu egonkorra lortze aldera.

3. Laneko osasunaren babeserako eredu bat sortzea, bere baitan hartuko dituena prebentzioa, prestakuntza, ikuskaritza, eta eredu hori antolatzeko eta finantzatzeko ahalmena.

1. Laneko arriskuen prebentzioaren alorrean prestakuntza askoz ere gehiago eskaintzea, lan-ezbeharrak gerta ez daitezen. 2. Laneko segurtasuna sustatzen duten enpresei laguntzea. 3. Prebentzio-jarduerari lehentasuna ematea. 4. Kontratu publikoetan, prebentziorako araudia ez betetzea zigortu egingo da. 5. Amiantoak eragindako gaitzak eta beste gaixotasun batzuek eragindakoak laneko gaixotasuntzat har daitezen sustatzea eta konpentsazio-funtsa eratzea. 6. Ikuskaritza-alorra sendotzea. 7. Osasunaren prebentziorako ordezkaria eta osasun-alorreko koordinatzailea sustatzea. 8. Sexu-jazarpeneko eta mobbing kasuetarako protokoloak aplikatzea.

4. Lanean etengabeko prestakuntza, kualifikazioaren hobekuntza eta teknologia berriak sustatzea.

Susperraldian dauden sektoreak (energia berriztagarriak‌) garatzea, etengabeko prestakuntza estrategikoaren eta inbertsio publikoaren bidez.

152


AB

5. Ekimen publikoa berreskuratzea, helburu hauek izanik:

HA 1. Zenbait sektore estrategikotan jabetza publikoa zabaltzea eta berreskuratzea.

EO ING IND

2. Enplegu politika eta plangintza ekologikoa uztartzea. 3. Deslokalizazioari amaiera emateko ahalik eta neurri gehien ezartzea. 4. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzena berreskuratzea. 5. Enplegua erregulatzeko espedienteen tramiteetan berme-emailea izatea.

EB HN

6. Euskadiko Gizarte Segurantzaren gaineko eskumen osoa eskatzea, ahalmen arauemailea barne.

HKK OS JS

1. Mutuek langileenganako duten erantzukizun zibila enpresa-aseguratzaileen esku uztea, eta hala, lanagatiko osasun-laguntza (gaixotasun- edo istripuarrazoiengatik) Osakidetzaren esku uztea.

Justizia Soziala

2. Osalanen egiteko bat izatea Lan Osasunaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alorretako enpresa-batzordeetan (gizarte-segurantza) parte hartzea, erakunde aditua den aldetik.

KH KH

3. Lanbideren egitura birmoldatzea, enplegurik ez duten pertsonei laguntza osoa emateko. 4. Bertan behera uztea zenbait gizarte-laguntzatan aplikatzen diren murrizketa arauemaileak eta aurrekontuekin zerikusia dutenak.

153 7. EKITATEA:

1. Ekitatea ziurtatuko duten politika aktiboak bermatzea. 2. Berdintasunaren alorreko araudia betetzen duten ikuskaritzak abian jartzea.


Enplegua

8. Gizarte-ekonomia solidarioaren esparru-lege bat garatzea eta ezartzea.

JS Justizia Soziala

1. Baztertuta eta egoera larrian dauden sektoreetan sortzen diren ideiak eta proiektuak sustatuko dituen sistema bat ezartzea; eta gizartearentzat baliagarriak diren eta/edo gizarte-jabetzako enpresak sustatzea, ekologia- eta gizarte-intereseko alorretan gizarteak eta merkatuak dituen premiei aurre egiteko. 2. Gizarteratze-enpresen lan-kontseilua eratzea. 路 Gizarteratze-enpresak sustatzea eta lehenestea, pobreziaren aurkako borroka egiteko ekonomia-eragileetako batzuk baitira.

9. PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

路 Gizarte- eta sindikatu-eragileek politika publikoak zehazten eta ebaluatzen benetan parte hartzeko eskubidea izan dezaten ziurtatzea. 路 Langileen parte-hartzea bultzatzea.

10. Autonomo faltsuak egon ez daitezen neurriak abian jartzea.

154


AB HA EO

JS

Etxebizitza

Justizia Soziala

ING IND EB HN HKK

Euskal Herrian indarrean dauden lege arau desberdinek, pertsona orok etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela jasotzen dute, baina errealitatea oso bestelakoa da. Lehen mailako behar eta eskubide bat den arren, gaur egun etxebizitza izatea luxuzko ondare izatera pasa da.

Justizia Soziala

Etxebizitza ezin da utzi merkatuen eskura bakarrik, honek jendartearen parte bat babesik gabe gelditzea ekar baitezake. Eremu honetan jardun beharra dugu beraz, kontuan hartuta etxebizitzari lotutako gainerako aldagaiak baldintzatuko dituela. Jardun publikorik gabe, ez da etxebizitzari lotutako zerbitzu publikorik izango, ez eta etxebizitza politika publikorik garatuko; baina batez ere, hori gabe ezin izango da garatu jendarteak arrazoizko baldintzetan etxebizitza duinak eskura ditzan benetako eskubide eraginkor eta errealik.

KH KH

Frankismoaren garaietatik autonomia EAEn garatutako jarduerak lurzoru merkatuaren desarautze politikan eta ondorioz etxebizitzarenean, oinarritu dira.

OS JS

155

Etxebizitzarekin lotuta orain arte garatu diren jardun politikoak errotik aldatu behar dira beraz. Lurzoruaren desarautzeek, interes tipo baxuek, etxebizitzari zuzendu behar zitzaion instituzio mailako jardun politiko gabeziarekin, eta ondorioz jarduna arlo pribatuaren esku uztearekin batera, higiezinen burbuila puztu baitzuten, eskari soziologikoak lekarkeen beharrei erantzun nahian (demografia piramidea osatzen duen esparru zabalenak 30 urte bete zituen 2006an). Honek guztiak, desegiten ari zen hedatze-politikaren garapena ekarri du, lurzoruaren prezioak etxebizitzarenean eraginez, gainera. Eta hau, honako arrazoiengatik eman da: • Lurralde eta hirigintza antolamendurako irizpideek, zegoen eskariari erantzuteko behar izango liratekeen baino lur gehiago hirigintza-garapenerako sailkatu izana ekarri dute hainbat udalerritan. • Urte hauetan zehar, alokairuzko etxebizitza bultzatu beharrean, jabegoa sustatu duen zerga politika garatu da. Horrela, lurraren balio espekulatzaileek aurrera egitea bermatu da. • Lurralde antolamendua, lurren eskaintzak sortzen zituen behar errealak bi-


Etxebizitza

koiztuz eta hirukoiztuz garatu da, indarrean dauden Lurralde Antolamenduko Gidalerroetan ikus daitekeenez.

JS Justizia Soziala

• Geldirik dagoen Udal Legeak, aurrekontuetako sarrerak gutxitu diren une honetan, udal administrazioen gaitasuna baldintzatua egotea ekarri du. Udalak, horrela, lurraren eta etxebizitzaren merkatua arautzeko legez legokiekeen eragin eta garapen gaitasunean aurrera egin ezinik geratu dira. • Babes publikoko etxebizitza sustapenak (alokairua, babes publikoa, etxebizitza tasatua), bere lehentasunezko helburuetan ez du izan alokairu babestuko etxebizitza parkea eraikitzea, soziologikoki behar handiena sortu den unean, berau asetzeko aukera egon bazegoenean. • Eta egoera orokor honi, finantza entitateek etxe desjabetzen bitartez sortu duten errealitate berri bat erantsi behar zaio: egunero gauzatzen diren desjabetzeak; ehunka pertsona ordura arte jabegoan edo alokairuan izan duten etxea uztera behartu dira.

NEURRIAK

1.- Etxebizitza Legea sortu, etxebizitza izateko eskubide unibertsala jasoko duena: diru sarrera mugak kontuan hartuko ez dituena, lehentasun eta baldintzei lotutako arautze zabal, anitz eta zehatza izango duena, babes sisteman izango diren pertsonen izaeraren araberakoa. Etxebizitzaren Izatearen Segurtasun Juridikoa indarrean jarri, legea onartu eta hurrengo egunetik, eta gehienez lau urteko epean izango duelarik erabateko balioa (legegintzaldi bat). 2.- Etxebizitza politika integrala garatzeko lege baliabideen garapena. Administrazio publiko desberdinen jardunak ildo berari jarraitu beharko dio eta haien arteko koordinazioa bermatuko da. 3.- Etxebizitza politiken garapenean, EAEko administrazio publiko guztien erantzukizun partekatua, alokairuzkoa lehenetsiz. EAE mailako Etxebizitza Plan Zuzendariaren lanketa eta garapenean, EAEko administrazio publiko guztien erantzukizun partekatua. Esleipen sistemak oinarri objektiboa izango du: erosteko ahalmena, familia unitatea osatzen dutenen kopurua, ondarea… alokairu sozialak ez du gaindituko bizikideen unitateak dituen sarreren %15a, eta alokairu publikoak inolako kasutan ez du gaindituko aipatutako sarreren %30a. 4.- Urbanizagarri gisa sailkatutako lurrak, administrazio publikoen lurzoru ondare moduan arautu. Lurzoruaren Legeak ezarritako tresnen erabilera sistematikoa, Administrazioak landa lur salneurrian eskura ditzan, alokairu sozialaren etxebizitza parkea osatzeko. Udalak bultzatu, haien lurretan alokairu erregimenean egongo diren babes publikoko etxebizitza parkeak izan ditzaten.

156


AB

5.- Etxebizitza eskatzaileen zerrendak batu, bai eta babestutako etxebizitzarako esleipen zerbitzuaren batzea ere gauzatu.

HA

6.- EAE mailako etxebizitza hutsen udal zentsuak osatu, alokairu publikoaren merkatuan mugiarazteko helburuarekin.

EO

7.- Hirigintza eta Etxebizitza esparruko Topaketa Foroen sustapena, EAEko administrazio publiko desberdinen parte-hartzearekin.

ING IND EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

157

8.- Kalifikazio orokorraren eta bigarren transmisioetako beharrezko salmentako erregimenaren orokortzea, babes publikoa duten etxebizitza multzoetarako. 9.- Etxebizitza alokatzeko sustapen lanaren gauzapen eta garapena: administrazio publiko desberdinen lurzoru erreserba gehienak horretara konprometitu, ondoren alokairu erregimena izango duten etxebizitzak egiteko. 10.- Interbentzio publiko koordinatua, alokairuzko etxebizitza babestu nahikoaren eskaintza eragiteko. Eskaintza sustatzeko laguntza publikoak handitu, babestutako alokairuzko etxebizitza publikoa egin dadin. 11.- Alokairuzko etxebizitzaren erakunde publikoa sortu. Kohesio sozialaren sustapena. Baliabide publikoen lehentasunezko eremua, babeseko alokairuaren sustapenak izan behar du. Nolabaiteko babes publikoaren erregimena zehazterakoan, babeseko alokairua lehenetsi, alokairuzko etxebizitzaren parke publikoak jarrita dituen helburuak guztiz bete arte. 12.- Politika fiskala zuzendu, jabegoa lehenesten baitu alokairuaren aurrean. Erosteko laguntza fiskalak bertan behera utzi eta alokairurako laguntza fiskalak mantendu. 13.- Mailakako trataera fiskala azpierabilitako etxebizitzei zuzenduta, bigarren etxebizitzak barne. Kanon edo ariel ez fiskala, etxebizitza hutsei aplikatuko litzaiekeena, lurraren okupazio sostengarria lortzeko bidean. Hutsik dauden etxebizitza merkatuan lehentasunezko hirigintza interbentzioen arautzea. 14.- Indarrean dauden Lurralde Ordenamendurako Araubideen berrikuskapena, ingurumen zaintzaren irizpideak txertatuz, eta bertatik kenduz esponjamendu eta benetako beharrei erantzun ez dieten eskaintzen ugaritzeak. Etxebizitza eta ingurumen politikek batera joan behar dute, material ekologikoen eta natura baliabideen erabilera sustatuz. Erabilitako etxebizitzen egokitze politika sustatu, baliabide naturalak optimizatuz eta traba arkitektonikoak ezabatuz. Espazio mistoak sustatu, erresidentzia eta jarduera sozial zein ekonomikoen artean (lana, bizitza, aisia), mugikortasun beharrak murriztea baitakar, eta gure auzoak bizirik mantentzea baitakar, kohesio soziala eta espazio seguruak ahalbideratuz. 15.- Etxebizitzako Plan Zuzendariaren berrikuskapena, alokairurako etxebizitzaren ondare publikoa gauzatu dadin bermatuko duena, benetako beharrei


Etxebizitza

erantzuteko gai izango dena, ekonomia erreala itotzen eta mugatzen duen hipoteka-presioa lasaituko duena. Honek, sustapen publikoa nagusiki etxebizitza eredu honi zuzentzea ekarriko du, herritarren beharrei erantzunez. Horretarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bankuek dituzten etxebizitzen, egite bidean dituzten sustapenen, lur eta gainerakoen erosteko aukerari buruzko eztabaida ireki behar da, salneurriaren beherapen nabarmenarekin (adibidez, %60koa etxebizitzetarako, %70 eta 80 bitartekoa egite bidean dauden sustapenetarako, eta %90era artekoa lurretarako). Baliabide horiek guztiak alokairu sozialera bideratu, bankuei irabaziak geure lurraldeko kredituetan inbertitu ditzatela exijituz.

JS Justizia Soziala

16.- Aurrekontu bermearen Udal Legearen arautzea, lurzoruan udalek duten ondare autonomia sustatuz. 17.- Udalen lurzoru ondarearen garapen eta dinamizazioaren kontrola, beste elkarteren artean Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku legokeena. Udalak eragile espekulatzaile bilakatzea ekidin, udal horiek izan lezaketen birkalifikazioen irabazien menpekotasuna ez emateko neurriak abian jarriz. 18.- Finantza sistemaren gaineko ikuskapena, hipoteka-zor guztia ikuskatuz, eta zilegitasunik gabeko zorra zenbatekoa den jakiteko. 19.- Finantza entitateei dagokien betebehar sozialaren eta higiezinen desjabetzen gaineko analisia. Ondorengo neurriak proposatzen ditugu: • Finantza erakundeak jabetza eskumenak dituen erakunde publikoen esku uztea. • Etxebizitza horren erabilera eta okupazioa alokairu sozialaren bidez kudeatzea. • Hipotekaren ordainketaren ez-ohiko etetea ezartzea hala eskatzen duten familiei, hipoteka ordaintzerik ez dutenean arrazoi objektiboak direla medio (langabezia, kasu). Proposatzen da hipotekaren ordainketa aldi jakin baterako uztea; kaltetuak ez du etxebizitza utziko eta bankuari alokairu soziala ordaintzeko konpromisoa hartuko du (familiaren erosteko ahalmenaren arabera ezarriko litzateke zenbatekoa, diru sarreren %15 izango litzatekeena). Arrazoi objektiboak desagertzen direnean eta familiak aurreko egoerara bueltatzen direnean (eta beti ere etxebizitza eskubidedunak hala nahi duenean), alokairua ordaintzeari utziko litzaioke eta hipoteka ordaintzeari berrekin. • Finantza erakundeek hipotekak emateko orduan duten jarrera aztertzea eta arduragabekeriaz jokatu denean, erantzukizuna onar dezaten eskatuko zaie. 20.- Hirigintza antolaketarako aholku batzordeetan, etxebizitza politikaren arautze ofizialaren gaineko interbentzioa, herritarren parte-hartzea bideratzeko helburuarekin. Antolamendua eta etxebizitza beharren kuantifikazioak, bai eta hauen tipologia zehaztea eta segimendua egitea behar dute.

158


AB HA EO

JS

Gizarte Politika

Justizia Soziala

ING IND EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

159

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatu zenetik, bere izpirituaren aurka doazen eskubideen arteko bereizketa artifizialak ezartzeko saiakerak egin dira, eta zenbait kategoria, banaketa edo “belaunaldi” bereizi dira. Hala, lehendabizi, eskubide zibilak eta politikoak bermatu behar zirela justifikatu nahi zen, eta ondoren, “bigarren belaunaldikoak” deitzen direnak, berdintasunarekin zerikusia duten eskubide sozialak eta ekonomikoak. Giza eskubideak, zibilak eta politikoak (bizitza eskubidea, adierazpen askatasunerako eskubidea, norbere gorputzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea, esaterako), eskubide ekonomikoak, sozialak eta kultura-alorrekoak (lanerako eskubidea eta gizarte segurantzarako eskubidea), bai eta eskubide kolektiboak ere (garapenerako eskubidea eta erabakiak aske hartzeko eskubidea) unibertsalak eta besterenezinak izateaz gain, bereizi ezinak dira, elkarren artean lotura eta elkarren mendekoak direlako. Hau da, bat hobetuz gero, gainerakoak hobetzea dakar. Eskubide bat urratuz gero, gainerakoetan eragina izango du. Giza Eskubideez aritzen garenean, sarri ez dira kontuan hartzen gizarte-eskubideak, nahiz jatorrizko deklarazioan jasotzen diren. Eta ez dira kontuan hartzen, batzutan, kanpoko eragileen ekintzengatik –merkatuena–, eta beste batzutan, administrazioek alde batera uzten dituztelako, ez baitute haien oinarrizko babesa bermatzen. Gaur egun, atal honi dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak gizarte-zerbitzuak erregulatzen eta planifikatzen dihardute, bai eta gutxieneko errenten berme-politikak ezartzen ere.

Gizarte Zerbitzuak

Sektore publiko sendo baten alde egiten dugu –zerga-sistema progresibo baten bidez finantziatuta–, pentsioak, osasuna eta hezkuntza ziurtatzeaz gain, zerbitzu hauek bermatu eta emango dituena: pertsonen zaintzarekin zerikusia


Gizarte politika

duten zerbitzuak, haurtzaroarekin zerikusia dutenak (jangela publikoak, haureskolak…), adineko pertsonekin zerikusia dutenak (etxez etxeko laguntza-zerbitzua, egoitzak, eguneko zentroak) eta mendekotasun-arazoekin zerikusia duten gainerako zerbitzu guztiak.

JS Justizia Soziala

Pertsonentzako zerbitzuetan inbertitzea oinarrizkoa da lanpostuak sortzeko eta zaintzaileek soldatapeko enplegu bat lor dezaten laguntzeko. Halaber, ekonomia-eredua aldatzeko ere lagungarria izango da. Hau da, norberarentzako denbora eta bizitza zaintzea lehen lerroan egongo dira ekonomia-eredu berrian, eta ez gure munduaren etorkizuna arriskuan jartzen ari diren produkzio-kontsumismoa. 1. Gizarte-zerbitzuak ziurtatzea eta garatzea, eskubide subjektibo ezin hobea baita, eta hortaz, administrazioen betebeharra. 2. Euskal Gizarte Zerbitzu Sistema publikoa eta batua sortzea Euskal Autonomia Erkidego osoarentzat. 3. Finantza-alorra behar beste egokitzea, 2016. urterako Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistema herritar guzti-guztiei ziurtatze aldera behar diren baliabide guztiak izateko, Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritakoari jarraiki. 4. Gizarte Zerbitzuetan “baterako ordainketa-berrordainketa” mailakako murrizketa. Lehenik eta behin, mendekotasun-arazoetarako laguntzak doakoak izateko aukerak aztertzea. Gutxieneko salbuetsiaren zenbatekoa igoko dugu. 5. Gizarte Zerbitzuen Legea aldatzea, zerbitzuen prestazioan enpresa pribatuek eragin gutxiago eta parte-hartze txikiagoa izan dezaten. 6. Pertsonak zaintzen lan egiten dutenek soldata duinak jaso ditzaten ziurtatzea, langileen gizarte-eskubideak aitortuta eta baztertu izan den gizartesektorea ikusaraztea. 7. Mendekotasun-arazoetan laguntzeko euskal sistema bat sortzea, premisa hauek izango dituena: · Zaintza-eskubidea herritar guztientzat. · Zaintza-lana aitortzea. · Mendekotasunaren kontzeptua zabaltzea. · Zerbitzuei lehentasuna ematea, prestazio ekonomikoen aldean. · Gizonezkoen erantzukidetasuna, zaintza-zereginetan. · Haur-eskolak, jangela publikoak eta eguneko zentroak sustatzea. · Emakume zaintzailearen rola ez sustatzea. · Zaintzaileentzat zaintza-programak eta zerbitzuak garatzea. 8. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Mapa lotesleak izango dira bakoitzari dagozkion administrazio-alorrentzat. 9. Gizarte Zerbitzuen Legea osorik gara dadin lortzea.

160


AB HA EO ING IND

10. Bereziki ingurukoen zaintzari erreparatzen diogu, eta batez ere, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuari: horregatik guztiagatik, zerbitzu gehiago eskainiko ditugu eta pixkanaka erabiltzaileen ekarpena murriztuko dugu; laguntza integrala eskainiko dugu eta zerbitzua zuzenean kudeatu ahal izateko neurriak ezarriko ditugu. 11. Zenbait zerbitzu erregulatzea helburu duten dekretuak aldatzea eta beste batzuk onartzea, langileen ikuspegia eta erabiltzaileena zein haien senideena kontuan izanik. 12. Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta maizago egitea. 13. Zaintzaren alorreko kualifikazio profesionalak erregulatzea.

EB HN HKK OS JS Justizia Soziala

KH KH

161

14. Hiritartasun Oinarrizko Errentari buruzko proposamen bat egite aldera, gizarte-eztabaida eta eztabaida politikoa abian jartzea. 15. Bien bitartean eta ahalik eta lasterren, Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzea, orain urratzen diren eskubideak berreskuratzeko, irizpide hauek oinarri hartuta: · Urtebeteko errolda-epea berrezartzea. · Baldintza gutxiago. · Zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata bezainbestekora handitzea; lehen esan dugunez, pobrezia-mailatik gora ezarriko dena. · Pentsioen osagarriaren zenbatekoa handitzea, pobrezia-mailatzat ezarrita dagoena osatu arte, eta osagarri hori jasotzeko irizpide malguagoak jartzea. · Bizikidetzako unitate kideen kopuruaren arabera ezarrita dauden tarteen kopurua handitzea. · Lan-pizgarriak aplikatzeko gehieneko denbora-tartea handitzea. Jaso ahal izateko adinari dagokienez, urte gutxiagorekin jasotzea. · Sistema herritar guztientzat izan dadin neurriak ezartzea, eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzeko denbora-mugak kentzea. 16. Euskadiko erakundeen subiranotasuna aldarrikatzea, Gizarte Segurantzako prestazioei dagokienez.


Gizarte politika

JS Justizia Soziala

162


AB HA

OS Osasungintza

EO ING IND EB HN HKK OS Osasungintza

JS KH KH

163

EH Bildurentzat osasun eskubidea, hezkuntza eskubidearekin eta Euskal Herrian bizi garenon gizarte babeserako eskubidearekin batera, Ongizate Estatuaren oinarrizko euskarria da. Horregatik, osasungintza sistema hurbil, garden, eraginkor eta doakoa behar dugu. Osasuna ez da luxua, herri batek partekatzen duen ondasuna baizik. Osasungintzaz hitz egitean, ez gara ari osasun asistentziaz eta Osakidetzaz soilik, aintzat hartzen baititugu, besteak beste, osasunean eragiten duten faktore erabakigarrien kontrola, gaixotasun infekzioso eta kutsagarrien prebentzioa, lan osasunaren kontzeptua, elikadura-higienea, ohitura toxikoak eta ingurumenaren egoera. Osasungintza sistema publikoa gure proiektuaren oinarrizko elementutzat hartzen dugu; horregatik, Euskal Herriaren eraldaketa sozialaren aldeko ekintza politikoaren funtsezko ardatza dela deritzogu. Osasun asistentziaren atalari dagokionez, 90eko hamarkadan Osakidetzaren araubide juridikoa aldatu eta “zuzenbide pribatuko erakunde publiko� bihurtzearekin hasitako osasungintza publikoaren pribatizazio progresiboari –kudeaketa eta eraginkortasuna berebiziko armatzat hartuta– erantsi behar zaio egungo sineste ekonomiko okerra, zor publikoari eusteko aldaketak egin beharrean murrizketak egin behar direla dioena. Emaitza da osasun asistentziaren muina ajeatu dutela, eta inplikatutako eragileen zereginak itxuragabetu dituztela, egungo egoera eutsiezinera iritsi arte. Alde batetik, osasun arloko profesionalak motibazioa galduta eta bihozgabetuta lan baldintzen aurkako etengabeko erasoen aurrean, eta plangintzan parte hartzeko eta iritzia emateko aukerarik gabe, eta, bestetik, gizartea, osasun arloko eskakizun gehiago eginez, norberaren osasunaren kudeaketan hartutako ardurak behera egiten duen heinean, eta sistema publikoarekiko mesfidantza gero eta handiagoa da... Nola esplika daiteke krisialdi betean aseguru pribatuen bezero kopuruek etengabe gora egitea? Ziur asko, bai osasungintza sistema komunak, bai gizabanakoen arazo medikuak konpontzeko sistema horrek izan ditzakeen gaitasunek sinesgarritasuna galdu dute. Horretan guztian lagundu du zenbait zerbitzuren pribatizazioak, hala zerbitzu osagarrien nola osasun zerbitzuen pribatizazioak, eta horren ondorioz galdutako enplegu publikoa ere aintzat hartzekoa da. Medikuntza pribatuarekiko hitzarmenen eta sistema barruko autohitzarmenen ondorioz, Osakidetzaren enpresa kudeaketa izan nahi zuenak eragin du enpresa pribatu handien etekinak areagotzea, sektore publikoko zerbitzuen garapenaren eta kalitatearen


Osasungintza

OS

kalterako. Horren adibide dira etxez etxe abisuak emateko azpikontratatutako enpresak, baita hitzartutako ospitaleak ere. Horrenbestez, Euskal Osasun Sistemaren krisialdi eta hondatzearen aurrean, osasun asistentziaren kalitatea eta konfiantza berreskuratzeko neurriak hartu beharko dira, eta gizartea eta profesionalak sistemaren erdigunean kokatzeko helburua egi bihurtu. EH Bilduk Euskal Herriko osasungintza sistemaren berrikuntza sakona proposatzen du: filosofia berri bat garatzea, osasunaren kontzeptua osasun prebentzioaren eremu guztietara hedatuz, eta Osakidetza erreformatzea, kudeaketan eta profesionalen eta gizartearen arteko harremanetan aldaketa sakonak eginez.

Euskal Herria Bilduk honako printzipio hauek proposatzen ditu osasungintza politika garatzeko: 1. Osasun eskubidea pertsonen oinarrizko eskubidea den aldetik, euskal gizarteak oro har eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzek babestu behar dute eskubide hori. 2. Osasungintza sistema publikoa osasun eskubidea defendatzeko funtsezko tresna da, eta barne hartzen ditu Euskal Osasun Sistema ez ezik, herritarren osasun-egoera alda dezaketen alor guztiak ere, hala nola lan-osasuna, arreta soziosanitarioa, ingurumenaren kudeaketa, eta Osasunaren Mundu Erakundeak proposatutako osasunaren kontzeptuan eragiten duten faktore guztien kontrola eta prebentzioa. Horrenbestez, sailarteko elkarlan handia behar da (talde-lana). 3. Euskal Osasun Sistema garatu behar da benetako printzipio hauek oinarri hartuta: ekitatea, doakotasuna, unibertsaltasuna, eskuragarritasuna eta kalitatea. Horregatik, inplikatutako eragile guztien ahaleginen helburua izango da printzipio horiek gizarteari helaraztea. Osasungintza politiken bidez, lehentasunez ekin behar zaio osasun arreta eskuratzeko desberdintasunak eta herritarren osasun egoeren arteko desberdintasunak detektatzeari, eta diferentzia horiek murrizteko politikak diseinatu behar dira.

164 4. Euskal Osasun Sistemak kalitatezko osasun asistentzia emateko finantzazio nahikoa izan behar du. Finantzazio hori aurrekontu publikoen kontura izango da oso-osorik. 5. Euskal Osasun Sistemak jarrera proaktiboa izan behar du, eta, murriztu beharrean, erreformak egin behar ditu. Osasun arloko profesionalak, eta ez gerenteak, arduratuko dira osasun planari dagozkion proposamen zehatzak prestatzeaz eta garatzeaz, ebidentzietan eta esperientzian oinarritutako irizpideak aintzat hartuta. Profesionalen motibazioa eta inplikazioa lehentasunezko helburu izango da. 6. Osasun Sailak garatuko dituen osasungintza politikak diseinatzeko prozesuan herritarrek parte hartuko dute; horretarako, politika horien bilakaera soziala sustatuko duten partaidetza-mekanismo eraginkorrak jarriko dira. Jarduera zikloa hau izango da: jakinarazi – hezi – gizarteari entzun – erantzun


AB

– berriz ebaluatu. Gizarte eragile guztiek parte hartuko dute (sindikatu, elkarte, ararteko...) salbuespenik gabe.

HA

7. Osasun Sailak barne hartu behar ditu osasun zerbitzu guztiak, osasunaren sustapena, gaixotasunen prebentzioa, sendatzeko arreta, gaixoen birgaitzea eta bergizarteratzea, eta lan-osasuna bultzatuko eta garatuko direla bermatzeko.

EO ING IND EB HN HKK OS

8. Euskal Osasun Sistemaren premiazko hiru jarduera nagusiak sustatuko dira: irakaskuntza (profesionalen eta gizartearen prestakuntza), asistentzia eta ikerkuntza. 9. Euskararen aldeko diskriminazio positiboa egingo da. Osasungintza euskaraz benetan emateko aukerak lortzea lehentasunezko helburu izango da. Sistemaren euskarri informatikoan elebitasun legea beteko da. Ildo horretan, hizkuntza normalizatzeko programan adierazitako proposamen guztiak geure egiten ditugu Osasun Sailean. 10. Euskal Herrian hiru osasungintza sistema publiko daudela kontuan hartuta, EH Bildurentzat funtsezkoa izango da haien arteko harreman iraunkorrak ezartzea, baterako hitzarmen eta asistentzia programak bultzatuz, eta kezkak eta konponbideak trukatuz, etorkizunean euskal osasun zerbitzu bakarra eratzeko oinarriak sortzea helburu hartuta.

Osasungintza

JS

OSASUN ALORREAN GAUZATZEKO NEURRIAK

KH KH LEGE ESPARRUA

165

1. Osasun alorreko legeak berrikusi eta egokituko dira, honako helburu hauek lortzeko: -Osakidetza definitzea osasun asistentzia publikoaren erakunde hornitzaile bakar gisa. -Osakidetzako erabiltzaile guztiek asistentzia maila guztietan arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidea bideratzeko beharrezko neurriak hartzea. -Eremu publiko eta pribatuko asistentzia eta kudeaketa jardueretarako bateraezintasunen araudia ezartzea profesionalentzat. -Lan-osasuna osasun-sailaren kudeaketa eremuan sartzea. -Preso dauden pertsonei osasun arreta emateko baldintzak ezartzea. Gainerako pertsonei bezala, tratu duin eta konfidentziala bermatu behar zaie, eta horretarako beharrezko mugak ezarri beharko dira, funtzionarioen eta ordena publikoko indarren presentzia eta jarduerari dagokionez, bai espetxe eta polizia-etxeetako osasun instalazioetan, bai instalazio horietatik kanpoko kontsulta eta/edo ospitalizazioetan (anbulatorioetan eta/edo ospitaleetan). Halaber,


Osasungintza

OS

konfiantzazko mediku asistentzia hautatzeko eskubidea aitortu eta eskubide hori gauzatzen dela bermatuko zaie, hala eskatzen badute.

OSASUN KUDEAKETA

2. Kudeaketa kultura berri bat: -Zerbitzu erakundeen enpresa kudeaketako metodoak ordeztuko dira, eta izendapen askeko karguak ahalik eta gehien murriztuko dira. Euskal osasungintza publikoaren benetako motorrak profesionalak eta herritarrak izango dira. -Zerbitzu erakundeen kudeaketan eta zuzendaritzan langileek parte hartzeko mekanismo horizontalak ezarriko dira. -Gobernu onaren kodea beteko da, bai erabiltzaileei bai langileei dagokienez. -Auditoriak ezarriko dira zerbitzu erakunde guztietan, azken urteotako asistentzia jardueren eta bestelako jardueren mapa osatzeko, egindako pribatizazio guztiak zehaztuta. -Kudeaketa gardena lortzeko, zerbitzu erakunde bakoitzak gauzatutako jarduera guztien urteroko memoriak egingo dira, kostuak eta osasun-emaitzak zehaztuta, eta itxaron zerrenden benetako egoera adierazita. -Auditoria horiek oinarri hartuta, lehentasunak ezarriko dira, pribatizatutako jarduerak berriz ere kudeaketa publikora itzultzeko.

GIZA BALIABIDEAK

3. Enplegu politika: -Premien plan bat egingo da, asistentzia jardueraren arabera, kategoria guztietarako berariazko prestakuntza aintzat hartuta. -Lan eskaintza publikoen egungo sistema berraztertuko da, sisteman sartzeko mekanismo bizkorrak ezarriko dira, eta kategoria bakoitzari esleitutako funtzioak betetzeko beharrezko prestakuntza praktikoa emango da.

4. Lan harremanak: -Mahai sektoriala berreskuratuko da, langileen sindikatu ordezkariekin negoziazio kolektiboa gauzatzeko eremu gisa. -Ordainsarietarako irizpide komunak ezarriko dira, sistemaren okertzeak eragozteko. -Bereziki ahaleginduko gara familia eta lana uztartzeko aukera benetan gauzatzen. -Garapen profesionalaren kontzeptua berrikusi eta berrantolatzea.

166


AB HA EO

5. Jarduera profesionalen profil berriak: -Epe laburrean eta ertainean beharko diren profil profesionalak definitu behar dira, asistentzia premien eta aurreikuspen epidemiologikoen arabera, herritarren osasuna zaintzen dela bermatzeko, eta prestakuntza prozesuak aurreikuspen horien arabera egokitu behar dira.

ING LEHENTASUNEZKO ASISTENTZIA KATEGORIAK

IND EB

6. Ikerkuntza:

OS

-Ikerkuntza sustatzea, eta ikerkuntza jarduera egiaztatuan diharduten langileak asistentzia jarduerez partzialki liberatzea. -Diziplina anitzeko ikerkuntza sustatzea. -Saileko ikerkuntzarako laguntza ekonomikoen deialdiaren gardentasuna. -BIOEF erakundearen premia funtzionalak aztertzea. -Lehen mailako arreta eta Euskal Herriko Unibertsitatea ikerkuntza erakundeen organigraman sartzea sustatzea.

Osasungintza

7. Eremu soziosanitarioa:

HN HKK

JS KH KH

167

Mendeko pertsonen arreta soziosanitariorako plana ezartzea, Foru Aldundiekin eta/edo toki erakundeekin (udalekin edota eskualdeekin) koordinatuta. Plan hori oinarri hartuta, inbertsioak egiteko lehentasunak ezarriko dira, detektatutako premien arabera. Patologia anitzeko pazienteentzako eta paziente kronikoentzako zaintzeen planifikazioekin batera sare soziosanitario sendo bat behar da, plangintzen euskarri izateko. 8. Herritarrentzako benetako onura diren baliabide eta prestazioak erabiltzea eta hobetzea: - PADI programa helduen hortz-osasunera hedatzea pixkanaka. - Psikologia klinikoari dagokion asistentzia garatzea maila guztietan. -Lehen mailako arretari dagozkion prestazioak sustatzea, kontsultak eta etxez etxeko arreta programatuak berrantolatzea, eta patologia anitzeko pazienteak zaintzeko ardura duten profesionalen prestakuntza eta baliabideak handitzea. -Zaintza aringarrien plan globala eratzea (ospitale-eremuan eta lehen mailako arretan), bizitzaren amaieran arreta emateko protokoloak sortzea, eta heriotza duinerako eskubideari buruzko legea sustatzea. Etxeko ospitalizazioa garatzea, etxez etxeko zaintza aringarrien euskarri gisa, eta zaintza aringarrien unitateei baliabide gehiago eta asistentzia gaitasun handiagoa ematea. Egonaldi luzeetarako ospitaleen sorrera egokitzea, herritarren benetako premien arabera. -Ugaltze-osasunerako plana hobetzea, familia-plangintzari, kontrazepzioari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko aholkularitza emanez, eta osasun ginekologikoa zaintzeko protokoloa sortzea, osasun arlo guztietan aplikatzeko.


Osasungintza

OS

-Prozesu ohikoenak (gaixotasun kardiobaskularrak, neoplasikoak eta abar) prebenitzeko eta diagnostiko goiztiarra egiteko programak. -Osasuna berreskuratzeko eta sustatzeko programa integralak abian jartzea. -Osasun eremu bakoitzean osasun-garraiorako plan bat prestatzea. -Larrialdietarako garraio unitate medikalizatu nahikoak daudela bermatzea, eremu geografiko guztiaren beharrak asetzeko. -Ospitalez kanpoko urgentziazko arreta berrantolatzea, etengabeko arretaguneak giza baliabideez hornitzea bereziki zainduz. 9. Espetxeko osasun arreta: Espetxeko osasun arretarako protokoloa prestatzea, Osakidetzako profesionalen partaidetzarekin, eta ospitaleko espetxe-unitateen funtzionamendua berrikustea eta hobetzea. Estatuko espetxetako osasun-zerbitzuekiko harremanak eta trukeak hobetzea, beste erkidego batzuetan gaixo dauden presoei arreta emateko lankidetzan jardutea bideratzeko, hala eskatutako kasuetan. Prebalentzia handiko patologientzako arreta integrala: drogamendekotasunak, HIESa eta gaixotasun psikiatrikoak. 10. Ospitaleak: -Santiago ospitaleari akutuen ospitale gisa eustea, eta ospitale horren eta Txagorritxuko ospitalearen zerbitzuak berrantolatzea. Arabako ospitaletan kirurgia kardiobaskularrari eta kirurgia plastikoari dagozkien espezialitateak jartzea. -Tolosaldeako ospitalea eta Donostiako Onkologikoa Osakidetzaren sarean sartzea. -Lezako ospitalean espezialitate berriak jartzea, Errioxako erreferentziazko ospitalea izan dadin. -Gipuzkoan gaixo kronikoentzako ospitale bat izatea (Amara proiektua). -Gernikako ospitalea abian jartzea, hasierako proiektuan zehaztutako ildoen arabera (70 ohe), eta funtsean euskaraz funtzionatzeko berariazko programa pilotu bat abiaraztea. -Trauma Center bat sortzea (Iurreta). 11. Osasun mentala: -EAEko Osasun Mentalaren Sarea berrantolatzea eta eguneratzea, bai kronikoei bai akutuei dagokienez. Erabaki horretan asistentzia-taldeen iritziek lehentasuna izango dute. - Bizkaiko osasun mentalaren ospitale-sarea berrantolatzeko plana. Gipuzkoako osasun mentalaren plana, eta haurrei arreta goiztiarra emateko zentroak Gipuzkoan eta Araban. Nerabeentzako arreta. Urgentziazko arreta psikiatrikoa berrikustea.

168


AB

ALDAKETAK ASISTENTZIAREN ANTOLAKETAN

HA 12. Euskara:

EO ING IND

-Osasun arreta benetan euskaraz ematea abian jartzeko baliabide ekonomiko eta legalak dauzkagu. -Azken urteotan garatutako tresna informatikoak euskalduntzea. -Euskararen erabilera klinikoa sustatzea, profesionalentzako “euskalduntze teknikoa� bultzatzeko ikastaroen bitartez. -Ikerkuntzarako laguntzen artean, euskarazko proiektuentzako berariazko hornidura.

EB 13. Lehen mailako arreta berriro dimentsionatzea:

HN HKK OS Osasungintza

-Lehen mailako asistentzia osasun sistemaren oinarria da. Kontsultetan gauzatzen den asistentzia jardueraren erreforma planteatzen da, lehen mailako arretako medikua desburokratizatzea eta erizaintzan diharduen kolektiboak ardura handiagoa hartzea sustatzea helburu hartuta. Baliabide gehiagoz hornitzea, berekiki zainduz burokrazia ahalik eta gehien murriztea, eta lehen mailako arretaren gaitasun erabakitzailea handitzea bideratzeko egitura-aldaketak egitea.

JS

-Gizartearekin komunikatzeko bide berriak garatzea, teknologia berriak oinarri hartuta. Abian jarrita dauden ekimenak sendotzea. -Lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko komunikazioildo berriak garatzea. Interkontsultak online eta telemedikuntza.

KH KH

14. Arreta espezializatua:

169

Osasun zentroetan: asistentzia premien arabera egokitzea, itxaron beharreko denbora murriztuz. Erabateko gardentasuna itxaron zerrenden kudeaketan. Ospitaleko arreta espezializatuarekin koordinaturik. Ospitaletan: berriro dimentsionatzea, ikerkuntzan aritutako denboren arabera, eta laneko orduetatik kanpoko asistentzia murriztea edo ezabatzea. Lan burokratikoaz libratzea. -Teknologia berriak ezartzea edo egokitzea. 15. Urgentziazko osasun arreta: -Ospitalez kanpoko urgentziazko osasun-asistentziaren erabilera sustatzea, zerbitzuari eraginkortasuna emanez, eta urgentziazko ospitaleko osasun asistentzia murriztea (ospitalera sartzeko etengabeko arretaguneetan emandako txartela beharko da). Horretarako, osasun hezkuntzarako programa bat ezarriko da. 16. Teknologia berriak: -Preskripzio bateraturako sistemaren (SUPRE) ebaluazioa eta egungo funtzionamendua hobetzea, tresnaren erabiltzaileak aintzat hartuta, eta pazien-


Osasungintza

OS

tearen datuen konfidentzialtasuna bermatuko duen OTI elektronikoa abian jartzea. -Aurretiko zitaren sistema berrikustea eta egokitzea, funtzionalitatea hobetuz eta estaldura arrazionalizatuz. OSAREAN sistemaren benetako erabilgarritasuna berraztertzea. -Profesionalen arteko eta profesionalen eta gizartearen arteko sareak eta blogak garatzea, jada abian jarrita dauden ekimenak aintzat hartuta. -Kontsultetan internet erabiltzeko aukera ematea. 17. Lan-osasuna: Okupazio osteko asistentzia-planak eta langileentzako arreta eta prebentzioa benetan hobetzea helburu hartuta, Osalan (EAEko langileen osasunari lotutako jarduerak kudeatzeko, koordinatzeko eta sustatzeko ardura duen erreferentea) osasun-sailaren mendean jarriko da.

SENDAGAIEN KUDEAKETA:

18. Sendagaien zentzuzko erabilera: -Sendagaien zentzuzko kontsumoa lortzea, lehen mailako arretarako eta arreta espezializaturako gidaliburu klinikoak eginez, eta katalogoan eraginkortasun ziurtatua eta ebidentzia zientifiko nahikoa duten sendagaiak soilik bilduz. Gure inguruan sendagaiak errezetatzeko segurtasun klinikoko zerrendak (“Beers irizpideen� antzera) adosteko lantaldeak egitea. -Helduentzako eta haurrentzako txerto-egutegia ezartzea, adituen aholkuei jarraituz.

OSASUNERAKO HEZKUNTZA

19. Hezkuntza programak eta nazioarteko lankidetza: -Prebentzioan hezteko programak eta norberaren osasuna zaintzeko trebetasunak eskuratzeko programak ezarriko dira gizarteko hainbat kolektibotan, gizarte eragileekin eta administrazioekin (udalekin, hezkuntza-komunitatearekin, elkarteekin) adostuta, gure prestakuntza-baliabideak optimizatuz eta kolektiboek eskuratutako ezagupenak gizarteratzeko sare bat ezarriz. -Nazioarteko lankidetzaren parametroak zehaztea.

170


AB

PRESTAKUNTZA

HA

20. Etengabeko prestakuntzarako plan berezia:

EO

Profesionalak birziklatzeko berariazko plan bat prestatuko da, lan eremu bakoitzari egokitua, 5 urtetik behin egunera daitezen.

ING IND EB HN HKK OS Osasungintza

JS KH KH

171


Osasungintza

OS

172


AB HA EO

KH

Kanpo Harremanak

Kanpo Harremanak

ING IND EB

Kanpo Harremanak

Kanpo Harremanen arloan, EH Bilduren helburu nagusiak bake eta normalkuntza politiko prozesuaren nazioarteko jarraipena sakontzearen alde lan egitea eta Euskal Herria berezko errealitate berezitu bezala, herri gisa, munduan ezagutaraztea dira, ekonomiarekin, merkataritzarekin, kulturarekin eta bestelako alorrekin lotutako ahalmenak sustatuz. Dela kanpoko euskal kolektiboekiko harremanak eta egoera ahulagoan dauden herriekiko elkartasuna, dela bisitatzen gaituztenen gogobetetasun osoa lortzeko ahaleginak, bide asko daude hori erdiesteko, baina bide horiek guztiek bat egiten dute ideia nagusi honetan: munduko bazter honetan, euskal herriak bokazio unibertsala du. Beraz, Eusko Jaurlaritzan, EH Bilduren alor horretako ahalegin guztiak Euskal Herria/Basque Country herri-markaren estrategia diseinatzera eta guztiz garatzera bideratuko dira, marka hori izan dadin kulturan, merkataritzan, ekonomian eta bestelako alorretan ditugun balio eta ahalmenen ikono bereizgarria, iraunkortasunaren eta euskaldunen arteko zein beste herriekiko elkartasunaren printzipioak oinarri hartuta.

173

KANPO HARREMANAK

HN HKK OS JS KH KH

EH Bilduk konpromiso irmoa du Euskal Herri osoaren gizarte- eta politikaeraketarekin, maila guztietan. Beraz, konpromiso hori abiapuntu hartuta, Eusko Jaurlaritzatik kanpo harremanetan garatuko diren ekintzak hiru misio nagusi izango dituzte: 1. Herrialdearen bake eta normalkuntza politiko prozesuaren nazioarteko jarraipena sustatzea, Europar Batasunean enfasi berezia jarriz. 2. Euskal Herriko gainerako lurraldeetako administrazioekin batera lan egiteko eremuak antolatzea, modu horretan lurralde integrazio eta kohesioa sustatuz.


Kanpo harremanak

3. Nazioarteko mailan Euskal Herria errealitate ekonomiko, politiko eta sozial bereiztu gisa eta autodeterminazio librerako duen eskubide demokratikoaren aitorpena sendotzea.

KH

Kanpo Harremanak

Beraz, kanpo harremanen alor zehatzean, hauek dira EH Bilduren funtsezko helburuak: 1. Euskal Diasporarekin eta hau bizi den herrialdeekiko loturak estutzea. 2. Mugaz gaindiko lankidetza sendotzea, europar integrazioaren esparruan. 3. Nazioarteko harremanak orokorrean zein euskal presentzia sendotzea nazioarteko foroetan, ekonomiarekin, merkataritzarekin, kulturarekin eta bestelako alorrekin lotutako ahalmenak sustatuz. 4. Garapenerako lankidetzan, giza garapenaren nagusitasunean oinarritutako ikuspegi multidimentsionala erabiltzea.

Euskal Diasporarekiko harremanak

Euskal herriaren bokazio unibertsala oso-oso aspaldikoa da, eta gaur egun, horren isla dira Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitate handiak. Horietako asko XIX. eta XX. mendeetan izandako migrazio-prozesuen ondorioak dira. Beste batzuk, berriz, duela gutxiago sortu dira, gaur egungo globalizazio-garai honetako laneko mugikortasuna dela eta. Entitate horiek guztiek, bai historikoek bai modernoek, euskal kultura bizirik iraunarazteko helburua dute, gure herrikideak ezarri diren lekuetan. Beraz, ezinbestekoa da Euskal Herriko gizartearen eta euskal diasporaren arteko loturak sendotzea eta elikatzea, lotura gisa hizkuntza eta kulturaren sustapenari, emakumearen parte-hartzeari zein belaunaldien erreleboa sustatu eta bermatzeari garrantzi berezia emanez. Izan ere, euskal etxe askok arazo larriak dituzte, baliabide-mugen eta bazkide-masa zahartzearen ondorioz, oro har euskal emigranteen ondorengo zuzenez osatuta baitago gizarte-masa hori. Euskal arbasoekiko denboraurruntasuna eta gure lurraldearekiko espazio-urruntasuna kontrako faktoreak dira hain urrun egonda nortasunari eusteko, baina gaur egun, inoiz baino errazago gainditu daiteke oztopo hori, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriei esker. Aldi berean, lehentasuna eman behar diogu euskal komunitateen kokatzeeskualdeen garapenari, euskal etxeen esparrua gainditu eta tokiko komunitateen onerako izango diren ekintzen bidez. Ezinbestekoa da eredu klientelistak eta asistentzialistak alde batera uztea, euskal diasporarekiko elkarreragin benetan garden eta parte-hartzailearen alde egiteko, elkarrekiko onurak lortzeko. Euskal Herritik kanpo dauden euskaldunak gure lurraldearen enbaxadoreak dira munduan. Gure egitekoa eta konpromisoa da bermatzea Euskal Herritik

174


AB HA EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak

175

kanpoko euskal komunitateek aitorpena dutela eta euskal gizartean integratzen direla, eta beraien tokiko komunitateetarako erreferentzia direla. Halaber, diaspora eragile aktibotzat hartu behar dugu, euskal gizartearen alderdi guztien bilakaeran, bai eta gatazka politikoaren konpontze-prozesuan ere. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitateekiko loturak estutuko ditu, haien garapen autonomoa sustatuz, Euskal Herriarekin etengabeko harremana dutela. Horretarako, oinarrizko neurri hauek hartzea proposatzen da: 1. Euskal Herritik kanpo dauden euskal komunitateei irekitako parte-hartzezko prozesu baten bidez, diasporako gazteentzako plan integral bat egitea eta garatzea. Plan horrek, kultura-prestakuntza eta gaitasunen hobekuntza oinarri hartuta, honako hauek izango ditu, gutxienez: 路 Oinarrizko kultura-prestakuntzako plana. 路 Udalekuetarako monitoreen eta euskal etxeetarako dinamizatzaile gazteen prestakuntza. 路 Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateetan bigarren eta hirugarren hezkuntzan ari diren gazteen eta EAEko gazteen arteko trukeak sustatzea. 路 Ikasleen eta ikerketa-taldeen unibertsitate arteko trukeak sustatzea Euskal Herritik kanpoko euskal komunitateak dauden herrialdeetako unibertsitateekin. 2. Euskara eta euskal kultura sustatzea eta hedatzea: Etxepare Institutuarekin lankidetzan aritzea euskararen irakaskuntza eta hedapena sustatzeko, tokiko irakasleen prestakuntzarako programen zein unibertsitate-irakurletzak martxan jartzearen bidez; egonaldiak euskal familiekin ikasle aurreratuentzat; euskal kulturako jarduerak zabaltzea, dela diasporatik, dela diasporarantz. 3. Euskal entitateen eta diasporako eskualdeetako eta herrialdeetako entitateen arteko lankidetza-hitzarmenak eta planak sustatzea eta garatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumen esparruan (batez ere, euskararen, kultura eta kirolaren, ingurumenaren eta ekonomiaren alorretan). 4. Euskal etxeetan emakumeen parte-hartzea sustatzeko plana egitea eta garatzea, emakumeen presentzia zein emakumeak kultura-transmisioaren agente gisa duen eginkizuna sendotzeko. 5. Diasporaren errealitatea eta jarduerak hedatzea, EITB taldeko hedabideen bidez, eta diasporarako bereziki prestatutako edukiak garatzea. 6. Euskal Migrazioari buruzko Ikerketa Zentro bat sortzea, ikerketa, heziketa eta zabaltze-funtzioak izango dituena, Euskal Herri osoko migrazio-prozesuen ikerketan erreferentzia izan dadin, diasporan jada dauden antzeko erakundeekin lankidetzan arituz. Ikerketa Zentro horrek oroimen historikoa berreskuratzea bultzatuko du. Halaber, zainduko du ikerketen emaitzak eskola curriculumetan sartzen direla eta hedabideek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek partekatu eta zabaltzen dituztela.


Kanpo harremanak

KH

Kanpo harremanak Europan eta nazioarte osoan

Europar integrazioaren prozesuak euskal presentzia adierazgarria izan du hasiera-hasieratik. Hain zuzen, euskal herriak europar bokazio irmoa du, herrien Europa sortzearen alde egindako etengabeko lanaren bidez adierazitakoa, herrien Europa, kontinente osoko herriek lekua eta zor zaien errespetua izan dezaten, berdintasun eta elkartasun printzipioak oinarri hartuta. Pluraltasunean eta kultura guztiekiko errespetuan oinarritutako Europaren alde egiten dugu, Europa autonomoa, munduko merkatuen edota europar presio-taldeen aginduen menpe egongo ez dena, Europa soziala, demokratikoa eta gardena, herritarrarengandik hurbil izango dena. Horrekin guztiarekin bat etorriz, EH Bilduk EAEren eta oro har euskal herri osoaren interesak ordezkatzen, defendatzen eta sustatzen jardungo du Europar Batasuneko erakundeetan, gaur egungo ereduaren aldaketa sakona behar dela aldarrikatuz. Lortu nahi dugun herrien Europa horretan, estatuek inposatutako mugek utzi egin behar diote kultura bera duten herritarren arteko lerro banatzailearen eginkizuna betetzeari. Horregatik, EH Bilduk eskualdeen arteko lankidetza garatuko du, lehentasuna emanez mugaz gaindiko lankidetzari, Euskal Herriko gainerako lurraldeekiko lotura historiko, sozial, kulturak eta ekonomikoak sendotzeko, modu horretan eraikuntza nazionalean aurrera eginez. Beraz, inposatutako mugak elkartzeko elementu bihurtu nahi ditu EH Bilduk, haien bidez bultzatu nahi izan den banaketari aurre egiteko; mugaz gaindiko lankidetza areagotu nahi du EAEren, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Pirinio Atlantikoen departamentuan sartuta dauden Ipar Euskal Herriko lurraldeen artean, euskal lurraldeen egitatezko jostura sustatzeko, Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako hausturari aurre egiteko, antzeko arazoetarako partekatutako konponbideak bilatzea sustatuz. Euskal herria herri txikia da, baina kementsua, eta munduarekin harremanak izateko tradizioa eta bokazioa du. Horregatik, globalizazio bete-beteko garai hauetan, EAEren kanpo-proiekzioak Europatik harago zabaldu behar du, nahitaez, eta gure balioak dituzten zein guri interesatzen zaizkigun gaiak eztabaidatzen diren lekuetara heldu. Beraz, Eusko Jaurlaritzatik, haren eskumen-esparruan, beste gobernu zentral edota ez-zentral batzuekin, nazioarteko erakundeekin, GKEekin, sindikatu- eta gizarte-mugimenduekin loturak estutzeko aukera ematen duten Europako eta nazioarteko foroetan jardungo du EH Bilduk. Halaber, Euskal Herrian abiatutako bake-prozesuan aurrera egiteko ahalegin guztiak egingo ditu. Euskal Herriak laguntasun eta elkarrenganako aitorpen harremanak ditugun herri eta estatu guztiekiko loturak estutu behar ditu europar kontinentean enfasi berezia jarriz. Bestalde, Kanpo Harremanen arlotik, laguntza emango zaie Eusko Jaurlaritzako sailei, atzerrian egiten diren sustatze-jardueretan zein atzerriko ordezkaritzak hartzen direnean. Hain zuzen ere, EH Bilduk nazioarteko lankidetza sustatuko du esparru hauetan: ingurumena, elikadura burujabetza, hizkuntza eta kultura gutxiagotuen defentsa, eta estaturik gabeko

176


AB

beste nazio batzuekiko zein egungo sistema kapitalistaren aurka borrokatzen ari diren herriekiko elkartasuna.

HA

Horrela, EAEko kanpo harremanak adierazitako moduan Europan eta nazioarte osoan birbideratze aldera, lehentasunezko neurri hauek proposatzen dira:

EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak

1. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Koordinazio Exekutiboari buruzko lege bat egitea, eskumenak zehazteko eta mekanismo egonkorrak ezartzeko kanpo harremanekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzako organo eta entitateen arteko koordinaziorako (Kanpo Harremanetarako Saila, kanpoko euskal ordezkaritzak, Elankidetza, SPRI, Etxepare Institutua, etab.). Lege horretan garatuko den koordinazio exekutiboko eskumenak eginkizun hauek izango ditu, besteak beste: 路 Kanpo harremanetarako Eusko Jaurlaritzaren jarduera-plan globala proposatzea, garatzea, haren jarraipena egitea eta hura ebaluatzea. Planak bere baitan hartuko ditu, halaber, Eusko Jaurlaritzaren mendeko organo eta erakundeen zein Eusko Jaularitzak gehiengoa duen partzuergo, fundazio eta enpresen kanpo harremanetarako planak eta jarduerak. 路 Jarduera-protokoloak egitea kanpo harremanen alorrerako. 路 Kanpo harremanetarako koordinazio exekutiboaren alorreko jarraibide orokorrak helaraztea Eusko Jaurlaritzaren mendeko organo eta erakundeei zein Eusko Jaularitzak gehiengoa duen partzuergo, fundazio eta enpresei. 2. Lankidetza aktiboan aritzea Nazio Batuetako sistemako organoekin eta Europako eta nazioarteko gainerako eragileekin, Euskal Herriarentzat lehentasunezko interesa duten alorretan. Arreta berezia emango zaie euskal gatazka politikorako konponbideak bilatzearekin zein kultur eta hizkuntza-gaiekin lotutako nazioarteko eragileekiko harremanei. 3. Kanpoko euskal ordezkaritzak sendotzea, Bruselakoa eta New Yorkekoa batez ere, EAEren eta euskal herriaren interesak sustatu eta babesteko Europako eta nazioarte osoko erakundeen aurrean.

177

4. ECOFINen ordezkaritza iraunkorra izateko eskaera egitea, euskal lurraldeen zerga eskumenak direla eta, eta Euskadik Europar Batasuneko Kontseiluan parte-hartze zuzena izan dezan aldarrikatzea, Euskadik eskumena duen edo bereziki interesatzen zaizkion gaiak lantzen direnean. 5. Euskara Europar Batasunaren esparruan hizkuntza ofiziala izan dadin aldarrikatzea, eta ofizialtasunaren aitorpena lortze aldera lan egitea. 6. Euskadiren parte-hartzea sendotzea gobernu ez-zentralen nazioarteko sareetan; batez ere, Garapen Iraunkorrerako Eskualde Gobernuen Sarean (NRG4SD). 7. Mugaz gaindiko lankidetzarako euskal estrategia zehaztea, baliabideak eta ahaleginak optimizatzeko, bai eta EAEren aldameneko lurralde-entitateei lankidetza eskaintzeko eta lankidetza horren koherentzia bermatzeko ere. Es-


Kanpo harremanak

KH

trategia horrek bi oinarri izango ditu: (1) Euskal kultura-identitatea sendotzea; eta (2) Lurralde-desorekak murriztea eta euskal lurraldeen arteko erlazioak hobetzea.

Garapenerako lankidetza

Gaur egungo egoera kontuan hartuta, krisi sistemiko sakoneko egoera hori, inoiz baino beharrezkoagoa da lankidetzaren eta garapenaren aldeko apustua aldarrikatzea. Lankidetzari dagokionez, izan dadila gizartearen tresna, bakezko bizikidetza eta garapena sustatzeko mundu osoan, eta garapena, berriz, Giza Garapenaren eta iraunkortasunaren paradigmatik landu behar da. Laguntza eraginkorraren kontzeptuaren ordez garapen eraginkorrerako lankidetzaren kontzeptua sustatu behar da. Helburua garapen iraunkorra eta partekatua lortzea da, lan duina, giza eskubideak, demokrazia eta gobernantza ona sustatzen dituena, egiturazko pobrezia desagerrarazteko. Aurrera egitea, azken finean, gizartea eraldatu eta justizia eta ekitate maila handiagoak lortzeko, emakumeak garapenaren eragile gisa duen eginkizuna bereziki azpimarratuz. Alde horretatik, emakumeak helburu ekonomikoetarako ez instrumentalizatzeko, EH Bilduren politikak emakumeen eskubideak bermatze aldera bideratuko dira. Nazioarteko lankidetzaz aritzean, ezinbestekoa da gizarte-mugimenduen eginkizuna nabarmentzea, emantzipazio-logiketarako funtsezko elementu baitira. Izan ere, mugimendu horiek prefiguratu eta defendatzen dituzte ekitatean, horizontaltasunean eta desberdinen arteko artikulazioan oinarritutako demokrazia parte-hartzailerako formula berriak. Gaur egun, neurri desberdinean bada ere, gaitasun handia dute mugimendu horiek giza baliabideak zein baliabide material eta politikoak mobilizatzeko beren aldaketa-agenden inguruan, alderdi politikoen zilegitasun galerari eta hauteskunde bidezko demokraziaren gabezia larriei aurre egiteko. Beraz, ezin pentsa herritartasunean eta demokrazian aurrera egin daitekeenik, mugimendu sozialak sendotu gabe. Horregatik, atal horretan lanean hasteko, ezinbestekotzat jotzen ditugu neurri hauek: 1. Garapenerako laguntzarako Eusko Jaurlaritzaren funts publikoek %0,7 izaten jarraituko dute, aurrekontu osoan gorantz berrikustearen konpromisoa hartzen dela, herritartasun globalaren eta herrien arteko elkartasunaren printzipioei jarraiki. 2. Antolatutako herritartasun kritikoa (ikerketa, eragin politikoa, sentsibilizazioa, emantzipaziorako hezkuntza, artikulazioa) sortzeko zuzenean bideratutako lankidetzarako guztizko ehunekoa handituz joango da, etengabe, eta ezaugarri hori euskal lankidetzaren bereizgarri bihurtuko da, IparraHegoa logika apurtzeko estrategia baten barruan, eragile berri batzuk izango dituena, gizarte mugimenduak kasu.

178


AB HA EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak

179

3. Lehentasuna emango zaio gizarte mugimenduak lankidetza-dinamiketan naturaltasunez txertatzeari, eraldaketarako elementu estrategikoak baitira, eta lankidetza agenda osoarekiko gogoeta kritikoa sortuko da. Hortik abiatuta, defendatuko da mugimendu horiek kalitateko parte-hartze aktiboa izatea nazioarteko lankidetzako dinamiketan. 4. Estatu gabeko herriekiko lankidetza areagotuko da, giza eskubideen nazioarteko esparru osoaren aitorpena lortzeko ahaleginean dabiltzan nazioekin aliantza estrategikoak sortzeko. 5. Bere lankidetza-politiketan, EH Bilduk giza garapen iraunkorra onartuko du pobreziaren aurkako borrokarako estrategia bakartzat, ezin baita onartu garapena ekonomia-hazkundera mugatzen dela. Alde horretatik, garapenerako lankidetzarako funts publikoak GGKEak, unibertsitateak, administrazio publikoak eta bestelako erakunde sozialak bezalako irabazi asmorik gabeko entitateei bideratuko zaizkie bakar-bakarrik, irabazteko asmoa duten entitateen parte-hartzerik gabeko jarduera eta proiektuetarako. 6. Administrazio bakoitzaren autonomia eta politika-ikuspegia errespetatuta, udalerrien, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko artikulazio-ahaleginak egingo dira, euskal lankidetza deszentralizatuaren identitatea edo identitate espezifikoak planifikatzeko, bai eta kronogramak eta administrazio irizpideak bateratzeko ere. 7. Garapenerako sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatuko da euskal gizartean, eta ikastetxeetara bideratutako laguntza jarduerak nabarmenduko dira.


Kanpo harremanak

KH

180


AB HA EO

KH

Turismoa

Kanpo Harremanak

ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak

181

Turismo sektoreak, garapen iraunkorraren ikuspegitik heltzen bazaio, funtsezko eginkizuna du ingurunea eta tradizioak gordetzeko eta sustatzeko. Era berean, aberastasun-sortzailea da, eta eragin zuzena du herrialde baten garapen sozioekonomikoan. Sektorearen tamainari eta eraginari erreparatuta, bereziki garrantzitsua da baliabide global gisa. Turismo iraunkorra, tokikoa, desberdindua eta jatorrizkoa (bertako produktua eskaintzen duena, turismo artifizialak edota kopiek ez bezala) gaur egungo krisi sistemikoak eskaintzen digun abagunea da, aukera ematen baitigu aurreko turismo eredu harrapariak, eutsiezinak eta zaharkituak alde batera uzteko. Beste erakunde batzuk bezala, Munduko Turismo Erakundeak (MTE) dio turismoak, jarduera horren zeharkakotasuna dela eta, ahalmena duela “lehentasunezko gai-sorta zabal bat jorratzeko: energia, ura, lanbide ekologikoak, hiri iraunkorrak, nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetza, hondamendi-arriskuak murriztea, eta osasunean, hezkuntzan, gazterian, generoberdintasunean eta emakumearen autonomian inbertitzea�. Hala ere, turismo eutsiezinak gaur egun duen garapenak, sarritan, hondatu egiten ditu alor horietan lortutako aurrerapenak. Eta hor izan nahi du EH Bilduk eragin zuzena Eusko Jaurlaritzatik, eta turismo iraunkorreko sare bat sortzeko behar diren tresna guztiak martxan jarri, turismoaren onuradun nagusiak tokian tokiko biztanleak izateko eta kalitatezko turismoa sustatzeko, ditugun baliabide guztiak (natura, gastronomia, gizartea, kultura eta bestelakoak) ahalegin horretan erabiliz. Gure identitatea, hizkuntza eta kultura ezaugarri bereizgarritzat erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu, beste turismo-jomugetatik desberdintzeko, betiere gure baliabideen kontserbazioa eta gure karga-ahalmena aintzat hartuta. Euskal Herria oso erakargarria da oporrez gozatzeko jomuga hau aukeratzen duten turistentzat, ahaztu ezineko esperientzia bizi nahi duten horientzat, konformatzen ez diren turistentzat, harago joan eta gastronomiaz, kulturaz, naturaz, mendi eta kostaldeez, hezkuntzaz, kirolaz edo erlijioaz benetan gozatu nahi duten horientzat. Gainera, Euskal Herriak baditu behar diren az-


Turismoa

piegiturak gertakizun handiak hartzeko eta sustatzeko: kongresuak eta konbentzioak, musika eta antzerki-ikuskizunak, kirol-lehiaketak, etab.

KH

Kanpo Harremanak

Hori dela eta, hauek dira EH Bilduren helburuak turismoaren alorrerako: · Euskal Herria/Basque Country marka sustatzea, Espainia markatik bereizita, lortu nahi diren turismo-helburuak guztiz desberdinak baitira. · Ahalik eta turista-kopuru handiena erakartzea, bai atzerritarrak bai bertakoak, betiere turismo-produktu eta baliabide guztien karga-ahalmena kontuan hartuta. · Bisitarien batez besteko egonaldia luzatzea eta sektorearen urtarokotasuna apurtu eta eskaintza urte osora zabaltzea. · Turismo-azpiegiturak areagotu eta dibertsifikatzea, leku zehatzetan, hala beharko balitz, turismo-jardueraren garapena errazteko. · Turismo iraunkorra sustatzea (ekoturismoa, abentura-turismoa eta landaturismoa), turismo alternatiboko eredu gisa, gaur egungo jendetza-turismoaren ereduaren ordez. · Turismo-eskaintza osoa bultzatzea, gure lurraldeak eskainitako produktu eta esperientziak laburbiltzen dituzten hiru ardatz nagusien inguruan: · Kultura-turismoa · Gastronomia-turismoa · Natura-turismoa Helburu horiek lortzeko, lehentasunezko neurritzat hartuko dira honako hauek: 1. Turismo-baliabideen euskal sarea sortzea, Euskadiren ezagutza integrala sustatzeko. Sare horretan, turismo-eskaintza eskualdeka landuko da, eta eskualdekako turismo-mahaiak sortuko dira, eskaintza antolatzeko eta sektore publiko eta pribatuaren elkargune izateko. Halaber, turismo-bulegoen arteko koordinazioa bultzatuko da, turistari aukera-sorta zabala eskaintzeko, eta horri esker, batez besteko egonaldiak luzatzea eta turisten gastua areagotzea lortzeko. 2. Parte-hartzezko prozesu bat sustatzea sektorearekin lotutako eragileekin, Turismo Iraunkorrerako Plan Integrala egiteko. Plan horretan, turismo-jardueran parte hartzen duten eragileek bete beharreko jarraibideak bilduko dira, bai eta erakundeek bete beharrekoak ere, EH Bilduk proposatzen duen turismo-eredua garatzeko behar diren prozesuak ezartzeko, betiere Turismo Iraunkorraren Karta Europarra bezalako nazioarteko markoak aintzat hartuz. 3. Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia turismoak eskaintzen dituen lan eta autoenplegu-aukeren bidez sustatzeko plan estrategikoa ezartzea. 4. Ekintzaileentzako eta gizarte-ekonomiako proiektuetarako aholkularitzazerbitzuak eta laguntza ekonomikoa martxan jartzea lehentasunezko eremuetan, turismoaren garapena iraunkorra izan dadin. 5. Kalitatezko turismo-prestakuntza zehatza sustatzea, turismo iraunkor eta

182


AB HA EO ING IND EB HN HKK OS JS KH KH Kanpo Harremanak

183

alternatiboaren ereduarekin lotuta izango dena, eskaintzaren kalitatea hobea izango dela ziurtatzeko. Prestakuntza horren arretaguneak izango lirateke gizarte zibilaren sentsibilizazioa, oro har, zein turismoaren sektorerako ezagutza tekniko-profesionalak eta lanerako gaitasunak eskuratzea. 6. Sukaldaritzaren, gastronomia tradizionalaren eta bertako produktuen eskaintza indartzea, gure sukaldaritzak eta establezimendu tipikoek (sagardotegiak, pintxo-tabernak, erretegiak, ospe handiko jatetxeak‌) nazioartean sortzen duten erakarpena baliatuz. Bereziki, tokiko gure gastronomia-jaiak, azokak eta lehiaketak sustatzea. 7. Gasteiz, Green Capital eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua sustatzeko ekitaldietan laguntzea eta ekitaldi horiek baliatzea beste mota bateko turismoa sustatzeko; hau da, turismo iraunkorra, eskuragarria, interaktiboa eta parte-hartzezkoa, turista gehiago erakartzeko. 8. Eremu guztietan, eta batez ere babestutako eremuetan, turismo-zerbitzuen hornitzaileek turismo-jardunbide iraunkorrak erabiltzea sustatuko duen legeesparrua garatu eta ezartzea. 9. Aliantza estrategikoak eratzea turismo iraunkorreko plan integralak dituzten beste turismo-jomuga batzuekin, esperientziak, ideiak eta prestakuntzari buruzko informazioa trukatzeko sektoreko beste aditu batzuekin. 10. Euskadiko naturaren eskaintza lantzea, osorik, horretarako marka bereizgarri bat sortuz. Izan ere, naturak aukera ematen du lurralde osorako eskaintza integrala egiteko, kostaldeko zein barnealdeko turismoa hartuko lukeena, bai eta honako esperientzia hauek ere: birding-a, mendiko ibilbideak, mendiko txirrindularitza, surfa, nekazaritza-turismoko establezimenduak, natura-parkeak, haitzuloak, etab. 11. Turismo iraunkorraren garrantzia ezagutarazteko eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egitea, zabaltzeko turismoa funtsezko ekonomia-elementua dela kultura eta natura-ondarearen kontserbaziorako, EH Bilduk defendatutako eredu agroekologikoaren ikuspegiari jarraiki. 12. Turismoaren Erakunde Arteko Mahaiaren funtzionamendua aldizka kontrolatzea eta berrikustea, mahaia benetan izan dadin adostasunak lortzeko lekua, ibilbide laburreko ikuspegi lurraldekoiak gainditzeko, eta ikuspegi horien ondorioz egiten diren diru publikoaren xahuketekin amaitzeko. 13. Done Jakue Bidearen suspertzea bultzatzea. Horretarako, Euskal Herriak eskaintzen dituen bide ezberdinak promozionatuko dira, gure herrialdeko leku adierazgarrienetako batzuk ezagutzera emanez. 14. Tokian tokiko turismo eskaintza promozionatzea, enpresa-bidaiei begira. Berariazko touring-en garapena. 15. Baserri-eskolak sustatzeko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza, naturarekiko kontaktuaren alderdi ludikoa eta hezkuntzakoa sustatzeko, garapen iraunkorraren ikuspegitik.


Turismoa

16. Gazteentzako, sendientzako eta 55 urtetik gorakoentzako turismo-eskaintza sustatzea.

KH Kanpo Harremanak

17. Mendiko ibilbideen seinaleak eta sarbideak hobetzea, eta lurraldeen arteko sare bat sortzea, mugarik gabekoa. Sare hori eskaintza global bat balitz bezala sustatuko da, eta eremu babestuak lotzen dituzten ibilbideak nabarmenduko dira. Sarearen mantentze-lanak lan-iturria izango lirateke landa eremuetan. 18. Alor horretan eskumenak dituen gobernu-arlo espezifikoarekin lankidetzan arituz, gaur egungo garraio-eredua hobetzeko azterketa eta proposamena egitea, eredua lurraldean dauden beharretara (bertako biztanleen zein turisten beharretara) egokitzen dela bermatzeko, ekonomia eta ingurumenefizientziako irizpideetan oinarrituta. 19. Plataforma birtual nazional bakarra sortzea baliabide turistikoak sustatzeko. 20. Nekazaritza-turismorako laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ematea, turismo iraunkorraren eredu eta landa-garapenerako baliabide baita.

184


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.