w w w. e h b i l d u . n e t w w w. a l d a ke t a e u r i a . n e t
PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA
AMA LURRAREKIN BAT
EGINGO DUEN JENDARTEA
BERE
KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA
ASKATASUNA ARDATZ
IZANGO DUEN JENDARTEA
· Eredu ekonomiko eta sozial berria bultzatzea, ekonomia jarduera pertsonen ongizatea eta euren bizi baldintzen maila eta kalitatea hobetzeko tresna gisa ulertuta. Krisitik ateratzeko bidea ekonomia berpiztea da eta ez gizarte murrizketa politikak: diru sarrerak igotzea eta gastuak justizia sozialean oinarrituz banatzea da bidea. · Sektore publikoa indartzea garapen ekonomiko eta sozialaren motore gisa. Pribatizazio politikak gaitzetsi eta baztertzea eta egindako pribatizazioen mailakako lehengoratzea. · Zerga sistemaren erreforma: a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): errenta altuen mailakako igoera. b) Sozietateen gaineko zerga: Tasen igoera orokorra eta zerga-salbuespenen deuseztatzea. c) Ondarearen gaineko zerga · Nafarroa izaera publikoa izanen duen finantza erakunde batez hornitzeko konpromisoa. · Lan duinaren sorrera eta mantenua bermatuko duten neurrien garapena: a) Lanaren banaketa, lanaldien murrizketa eta aparteko lanorduen ezabapena b) Lan harremanak eta gizarte babesa bermatzeko berezko eremua sortu, Madrildik inposatzen dituzten eta enplegua desegiten duten erreforma eta legeei aurre egiteko neurri gisa. c) Ekonomia sozial eta kooperatiboa bultzatu eta babestu, baita produkzio-kontsumo sare zuzenak eta enpresa txikiak indartu ere. d) Beheratutako zonaldeen dinamismoa berreskuratzeko enplegu plana, Nafarroako zonalde bakoitzaren garapenean oinarritua eta arlo publikotik eta tokiko gizarte eragileen lankidetzaren bitartez zuzenean kudeatutakoa. e) Enplegu publikoaren defentsa, horretarako Administrazio publikoak jasandako murrizketa politikak etenez eta mailakako lehengoratzea bultzatuz.
PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA
¡ Oinarrizko gizarte zerbitzuen babesa. a) Oinarrizko premiatan zero murrizketa politika aplikatuz, pribatizazio politikak baztertuz eta egindako murrizketak mailaka lehengoratuz. b) Premiazkoak ez diren gaietan zorroztasunez jokatuz eta azpiegitura handien atzeratzea eskatuz: AHT, Reyno Arena pabilioia, Los Arcoseko zirkuitua‌ c) Hezkuntzan, osasungintzan eta gizarte-laguntzetan gastu soziala areagotu; erreferentziazko Europako ereduak aplikatuz. d) Etxebizitza eskubidea bermatuko duen Foru Lege berria garatzea. e) Pertsonak sistemaren erdigune eta lehentasun izango diren osasungintza eredu baten alde egitea. Osasun sistema publiko, unibertsal, doako, parte hartzaile eta prebentziozko baten alde egitea; arreta primario, integrala eta integratzailean oinarritutakoa eta ikerketa zientifikoaren bultzatzailea.
路 Nafarroako landa eremuaren garapenerako politiketan erabateko aldaketa: a) Lehen sektorea eskualdeen, ingurugiroaren eta enpleguaren arteko oreka mantentzeko funtseko eragilea dela aitortzea. Horretarako, ezinbestekoa da belaunaldien arteko ordezkapena bultzatu eta babestea, baita, laborantza produkzioan eta kudeaketan emakumearen sarbidea bermatzea ere. b) Laguntza politikak aldatzea: familia ustiapena, produkzio ekologikoa eta apaldutako zonaldeetako inbertsioa lehenetsiz. c) Tokiko arrazak eta aldaerak bultzatuz. d) Tokiko merkatuak berreskuratu eta indartuz, baita, bertako kalitatezko produktuen kontsumoa bultzatuz ere.
路 Eredu industrial berria, gure enpresen deslokalizazio prozesuak ekidingo dituena eta enpresa horien nazioarteratzea areagotuko duena: a) Nafarroako industria sarean inbertsio publikoak eginez eta enplegua sortuz; bereziki, enpresa publikoak eta tokiko ekimenak bultzatuz.
AMA LURRAREKIN BAT
EGINGO DUEN JENDARTEA
路 Herritarrengandik eta gizarteak bizi duen egoeratik hurbilago kokatzen diren merkatalgo txiki eta ertainaren finkapena eta sendotzeari mesede egingo dioten neurri ekonomiko eta fiskalak hartzea: a) Multinazional eta enpresa handiei aurre egingo dieten merkataritza elkarteen garapena bultzatuz; sektoreko behar orokorren defentsa erraztuz eta merkataritza egituren modernizazioaren bidez eskaintza hobetuz. b) Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko salmenta zuzena edo banaketa sare zuzenen garapena sustatu eta ahalbidetzea; lehen sektorearen parte hartzean eta elkarlanean ahalegin berezia eginez. Ingurugiroa babesteko konpromiso irmoa. a) Ingurugiroarekiko orekan eta errespetuan, jasangarritasunean eta iraunkortasunean, ongizatean, gardentasunean eta herritarren partaidetzan oinarritutako helburuen garapena egikaritzea. b) Ekologia administrazio publikoko departamentu guztiak zeharkatzen dituen gai baten moduan ulertzea, ekintza administratibo guztiekin harremana daukan arlo gisa lantzea. c) Esparru guztietan energia kontsumoa jaisteko beharrari erantzungo dion Energia Plan berri bat garatzea. d) Hondakin Plan berri baten garapena. Batetik, homogeneotasun handieneko zonaldeen araberako tratamendu deszentralizatua bermatzea (landa eremua, hiriguneak, industriaguneak, etab.), eremu bakoitzeko errealitateari modu egokienean erantzuteko asmoz. Bestetik, Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko duen eta, materialei eta langileriari dagokionez Nafarroa osorako baliagarri izanen den azpiegitura bakarra garatzea. 路 Turismoaren garapena modu integralean ulertzea. a) Hots, gure lurraldeko produktu eta esperientzia aniztasuna biltzen dituzten hiru ardatzetan oinarrituz: kultura turismoa, gastronomia turismoa eta landa turismoa. b) Gure kulturarekin eta ingurugiroarekin sostengarri izango den turismoa indartzea; turismo eredu alternatiboak garatzea egungo masa turismoaren aurrean.
路 Euskara Nafarroako osoko hizkuntza ofizial eta ondare kultural gisa onartzea eta gizartean eta instituzioetan bere presentzia eta normalizazioa indartzea. Euskara, Nafarren berezko hizkuntza gisa, ofiziala izanen da eremu osoan, hori bermatu eta babesten duten neurrien bidez. a) Euskararen ofizialtasunean oinarrituko den lege baten garapena, norbanakoaren eta kolektiboen eskubideak aitortu eta bermatuko dituena. b) Euskararen normalizazioaren eta belaunaldi berrien zein helduen mailakako euskalduntzearen bermea. 路 Hezkuntzari izaera estrategikoa aitortzea, a) Gizartea eraldatzeko zutabe gisa. b) Elkarlana oinarri eta hezkuntza komunitatearekin adostasun zabalak bilatuz. c) Hezkuntza maila guztietan irakasleen beharrak eta egonkortasuna bermatuz.
路 Kultura lehentasun gisa ulertzea, kultura inbertsio gisa ulertzea: ezinbestekoa da kultura Nafarroako jardun politikoko lehentasunetako bat bezala finkatzea. a) Kultura industria, sortzaileak eta hezkuntza artistikoa laguntzeko politikak garatuz. b) Ondare material eta materiagabea babestu eta zainduz.
· Gobernagarritasun eredu berri bat eraikitzean, errealitate bilakatuko dituena... a) Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna b) Gure herriaren pluraltasun eta aniztasuna uztartuko dituen mekanismoen garapena, elementu estrategiko bilakatu dadin: “Jatorri asko, Herri bakarra”. c) Gazteriaren oraina eta geroa bermatuko dituzten politikak bultzatu eta garatzea alor guztietan, modu iraunkorrean eta euren behar eta nahien arabera. · Nafarroako herritarrek erabakitzeko duten eskubidean. a) Nafarroaren subiranotasuna bertako herritarrengan datza. b) Aldaketa politiko eta instituzional sakona ahalbidetzea Nafarroako herritarrek duten erabakitzeko eskubidea askatasunez egikaritu dezaten, bai eredu ekonomiko, sozial eta kulturala aukeratzeko, baita euren kondizio politikoa aukeratzeko ere. c) Nafarroako herritarren gehiengoaren borondatea askea babesteko konpromiso irmoa, alor ekonomiko, sozial eta instituzionalean Madrildik datozen inposizio eta esku-hartzeen aurrean. d) Proiektu politiko guztiak, bai autonomista, bai federalista, bai independentista, eztabaidagarriak eta egingarriak izango dira baldintza berdintasunean; herritarren gehiengoaren babesa eskuratuz gero. · Gizarteak parte hartzeko bide berriak irekitzean, boterea herritarrekin partekatzeko. a) b) c) d)
51. parlamentaria figura sortzea. Herri Ekimen Legegileen eta Udal Ekimen Legegileen gaineko lege aldaketa. Garrantzi handiko proiektuen inguruan herritarrekin kontsultak egiteko konpromisoa. Nafarroako eragile sarearekin etengabean eta gardentasunez lan egitea.
ASKATASUNA ARDATZ
IZANGO DUEN JENDARTEA
路 Gai publikoei dagokionez erabateko gardentasunez jokatzeko konpromiso irmoa. a) CAN auziaren inguruan Parlamentuan Ikerketa Batzorde bat sortzea. b) Ustelkeriaren aurkako neurriak: - Hautetsien diru sarrerak publikoak izango dira - Diru publikoak bidegabe erabiltzeagatik edo ustelkeria kasuengatik auzipetutako edo ikertutako pertsonak euren karguak uztera behartuak izanen dira, behinbehinean behintzat. - Baliabide publikoak bidegabe erabiltzea helburu pribatuetarako, zein baliabide publikoez baliatzea xede publikoetarako, egileei ardurak eskatzeko arrazoia izanen da, baita euren dimisioa eskatzeko ere.