Terminologia
DVD
Gida honekin bat, Ekologistak Martxan taldeak zor ekologikoari buruzko DVDa ekoiztu du, kontzeptu hori zabaltzeko material gisa. DVDa tresna paregabea da hezkuntza arloan erabiltzeko. Gida honetan DVDaren erreferentziak sartu ditugu, ikus-entzunezko tresna osagarri gisa erabil dadin. Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta bidaliko dizugu. Halaber, Ekologistak Martxan taldeak gai hori ezagutarazteko erakusketa prestatu du, 10 argibide taularekin.
C
COPY LEFT
Baliabide honen herabilpena bahimentzen da hezkuntza edo informazioaren helburuarekin denean eta ez helburu komertzialngatik. Beti bere egilea eta jatorria aipatuz eta bere zentsua eta osotasuna aldatzen ez den bitartean.
Unitate didaktiko honetan, enpresa transnazionala terminoa hobetsi dugu, erabili ohi den multinazionala terminoaren ordez. Izan ere, azken termino horrek pentsaraz dezake konpainia hainbat herrialderen eta gobernuren esku dagoela; baina, egiazki, adierazi nahi dena da, konpainia hainbat herrialdetan kokatuta ere, mozkina base nagusia duen herrialdera soilik bideratzen dela. Bestalde, hegoaldeko herrialde zorpetu eta pobretuei, besterik gabe, hegoaldeko herrialdeak edo herrialde pobretuak deritzegu. Izan ere, finantza egoera larrian daude, baina ez halabeharrez. Gure ustez, espoliazio historia baten aurrean gaude, eta BESTE BATZUK dira pobrezia egoera horren erantzule. Aldiz, iparraldeko herrialdeak edo herrialde aberastuak terminoak erabiliko ditugu, beste batzuek ahalbidetu dutelako haien garapen ekonomikoa. Bai hegoa bai iparra terminoek arazo semantikoak sor ditzakete herrialde pobretuak kokatzerako orduan. Hain zuen, horietariko asko iparraldean daude (adibidez, sobietar errepublika ohiak). Bestalde, badira herrialde aberastuak hegoaldean (Australia eta Zeelanda Berria, kasu). Dena den, termino horiek erabiltzea baliagarria da desberdintasun ekonomikoa geografikoki kokatzeko. Halaber, azpigaratuak terminoa gaitzetsi dugu, ez dugulako onartzen sistema honek darabilen desarrollismo kontzeptua. Hirugarren mundua (*) kontzeptuari ere engainagarri deritzogu, mundu bakarra dagoelako, eta hori dugulako helburu, hots, biztanle guztiei aukera berdinak eskaintzen dien mundua. Periferia terminoari dagokionez, egokia dela uste dugu. Hala ere, nahasgarria suerta daiteke. Uler dezakegu, iparraldeko herrialde aberastuak direla erdigune ekonomikoa eta gainerako herrialde pobretuak haren periferian direla. Bestalde, lan honek gure zor ekologikoa du hizpide nagusi. Hala, bada, Euskal Herriaz mintzo gara, eta berau ekonomikoki definitzen duten esparruez. Euskal Herria diogunean, hizkuntza, kultura, eta nortasun propio batek definitzen duen unitate historikoaz ari gara. Hala ere, unitate horren zor ekologikoa aztertzean, hainbat politika energetiko aurkitzen ditugu, komunitate ekonomiko eta gobernu desberdinek kudeatuak. Hala, bada, egungo banaketa politikoa traba gehigarria da euskal herritarren zor ekologikoa kalkulatzeko orduan. Iparraldearen kasuan are zailagoa da, eskualde izaerarik ere ez duelako. Dena den, zazpi herrialdeez mintzo garenean (Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Zuberoa, Nafarroa Beherea, Lapurdi) Euskal Herria hitza erabiliko dugu, eta EAE Euskal Autonomia Erkidegoaz soilik (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba) ari garenean. Era berean Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroari soilik dagokio; eta Iparralde terminoa, berriz, Zuberoari, Nafarroa Behereari eta Lapurdiri. (*) Termino hori Alfred Sauvy ekonomilari frantziarrak sortu zuen, hirugarren estatua (pribilegio gabeko klaseak) terminoaren paralelismo gisa.
Textua: Xabier Abian, Iñaki Barcena, Teresa Enríquez, Silvia Gónzalez, Rosa Lago, Iratxe Laurrieta, Martin Mantxo eta Unai Villalva Enmaketazioa eta irudiak: Martin Mantxo
Ekologistak Martxan Bizkaia Zor Ekologiko Batzordea
Euskera: Irati Marañón eta Joseba Ossa (BAKUN itzulpen zerbitzua) (10, 14, 35, 36, 43, 44, 45, 46 eta 49. orrialdeak ezik) Inprimituta: 00 Eskerrik asko CEIDAri laguntzarengatik
Pilota kalea, 5 , 48005 Bilbo Euskal Herria Tfno./Fax: 944790119 zor-ekologikoa@ekologistakmartxan.org www.ekologistakmartxan.org
‘ren dirulaguntzaz