El Pobaleko burdinolaren buletina 2009ko Urtarrila
02. zk
2009an gaude jada, erronka
eta asmoz beteriko urte berria, alegia. Laster ospatuko dugun 5. Urteurrena edota buletin honetan dakarkizuegun bestelako hainbat proiektu ere dugu eginkizun. Baina urte berrian murgildu orduko, 2008.aren azterketa egitea komeni da. Pasa berri den urtean 15060 bisitari izan ditugu, datu esangarri honek, Bizkaian dagoen burdina-ondare paregabeko hau dibulgatu eta lanean segitzeko indar berriak ematen dizkigualarik.
Jarduera didaktikoak
Albisteak
Oraintsu sortu den Burdina-Tailerrerako ekipamendu berria dauka Burdinolak. Argazkian, Luis Padura errementariak diseinatu eta eginiko sutegi-laborategia ikus dezakezue, datorren otsailean zenbait ikastalderekin estreinatuko duguna. Jarduera berria dugu ere Fabrika eta Paisaia “Eskola Agenda 21” izenekoa, ohiko ibilbide gidatua kanpoaldera zabalduz, urtegiraino hain zuzen ere, zuhaitz sorta baten gainean irakaspenak emanez. Naturarekin harreman zuzenaren bidezko esperientzia atsegingarria abiapuntu izanda, tailer honen helburua natur guneari zor zaion begiruneaz heztea da.
Muskiz
Laburrak
2009rako proiektuak
1.– Erakusketaren alde bateko berriztatzearen lehen fasea. Burdinolaren sarrerako erakustaretoan erakusketa-unitate berri bat ezartzeko asmoa dugu, non prozesu eta instalazioen gainean egingo diren birsortze birtualek osatuko dituzten burdinaondarearen elementu berriak. 2.– Arkeologia esperimentalari buruzko jardunaldiak. Lehen aldiz Bizkaian, froga batzuk egingo ditugu burdin mearen erredukzioa lortze aldera, berauen amaiera gauez eta jendaurrean egingo den erakustaldi batean izango dena, bertan El Pobaleko lehenengo agoa edo erdiesten saiatuko garelarik. 3.– Ermuako Udalak Lobiano Jauregian aurkitutako burdinola-hauspoen ikerketa, zaharberritze eta balioan jartzeko lanetan esku hartuko du El Pobal-ek.
Tfnoa: 629 27 15 16
E-mail: info@elpobal.com
• Iaz
“Historiaren Trena” ekimenaren bidez 949 bisitari bertaratu ziren. FEVErekin egindako hitzarmen hau aurten ere mantenduko da. • “Enkarterrietako Burdinolak. Mantendutako ondarea” (Enkarterrieta ko Museoan) izenpean eraturiko erakusketari bisita egiten dion pertsona orori %50eko beherapena egingo zaio gure tarifetan.
Web: www.bizkaia.net/elpobal