Boletín 03 El Pobal Aldizkaria

Page 1

El Pobaleko burdinolaren aldizkaria 2009ko Ekaina

03 zka.

Gure bisitariei

El Pobaleko Burdinola museo bilakatu zenetik bosgarren urtea betetzear denean, 2004ko ekainetik hona 70.000 baino gehiago izan diren bisitari guztiei, eskerrik zintzoenak eman gura dizkiegu, Bizkaiak duen eskaintza kulturalaren barruan, berezi den ondasun hau sendotzen eta zabaltzen izan duten eraginagatik.

Ingudeak eta zuhaitzak nagusi

Albisteak

Azken hileotan ikasleentzako jarduera berri bi jarri dira abian, Burdin eta Zuhaitz Tailerra, alegia. Biek, El Pobal-en eskaintza didaktikoa osatu ez ezik, Museo honek dituen eduki eta hezkuntza-baliabideetatik etekinik handiena ateratzea ere ahalbidetzen dutelarik.. Irailaz geroztik, gure jardueren edukiak eta metodologia, zehazki ezagutu gura duten irakasleentzat txosten informatibo bat agertuko da Museoaren web-orrialdean.

Muskiz

Bisitaprogramak Hirugarren adineko zein emakumeen elkarteen arteko kultur eta aisiajarduerak sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza 2009rako bultzatutako Museoak Barrutik izeneko kanpainan sartu da El Pobal.

Nazioarteko Museo Eguna Maiatzaren 18an, igandea, ospakizun honetan parte hartu genuen, museora hurbildu ziren 177 bisitarientzako bisitaldiak eta ezohiko burdin erakustaldi bi doan eginez. Halaber, bertaratutako guztiei Museoko dendako oparitxo bana eman zitzaien.

Ekimen honek, esku hartzen dugun zenbait bisita-programarekin, bat egiten du, hala nola : Ezagutu Barakaldo, Bizkaitik Bizkaira edo FEVEk antolaturiko Historiaren Trena deritzon ibilbidea.

Tel. : 629 27 15 16

Laburrak

â˜şAste Santuan izan diren eta udako hiletan etorriko diren haur-koloniei esker, El Pobalek bisitari-aukera zabaldu du. â˜şAurten, Garbibideak haur eta familiarentzako hainbat ingurumen-jardueretarako proposamena egin du, parte hartzen duten guztientzat sari ziurra izango delarik, El Pobaleko Burdinolarako doako sarrera bana, hain zuzen ere. â˜şAthletic-en gainean eginiko Sport-Toons izeneko animazio telesaileko kapitulu baten filmaketan agertzen da El Pobal.

E-mail: info@elpobal.com

Web-orrialdea : www.bizkaia.net/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.