El Pobaleko burdinolaren aldizkaria 2012ko Urtarrila-ekaina
09 zk.
Museoen Nazioarteko Eguna. Antzinako haizeoletan egiten zen antzera,
aspaldi honetan bur-
dina lortzearren egin izan ditugun saiakerak partekatu nahi izan ditugu aurten bertaratutako bisitariekin. Horretarako, Luis Paduraren gidaritzapean, Callejaverden (Muskiz) induskaturiko erdi aroko labeak eredu izanik haizeola bat eraiki dugu. Halaber, Luismari GalĂndez Gordexolako okinaren artisau-lana zuzenean ikusteaz gainera jendeak labetik ateratako ogi biribilak dastatzeko aukera ere izan du.
Albisteak
Aurkikuntza arkeologikoa Urte honen hasieran ubidean egindako egokitze lanak ustekabeko aurkikuntza arkeologikoa ekarri digu: alegia, ubidearen eta antepararen arteko ukigunean haritzezko oholeriaz eginiko zolata, gaur egun ikertzen ari garena.
Iraganeko bitxikeria Meatze-Buruzagitzak, 1948. urtean, PĂŠrez Ibarrondo familiari baimena eman zion egur-ikatzeko labe garai bat eraiki zezan, urtean 2880 tona arrabio-lingote produzitze aldera. Halere, proiektua ez zen inoiz gauzatu.
Muskiz
Tel.: 629 271 516
Burdinola Kluba Bere 10. urtemugan eta duela 10 urte legez Bizkaiko Industria-Ingeniarien Elkargoaren mendi-klubak berriro ere bisitatu gaitu.
Peace Boat GKEren visita Bakea eta inguruarekiko begirunea sustatzeko diharduen nazioarteko GKE honetako hainbat partaide gurera etorri ziren pasa den ekainaren 18an. Gure iraganeko monumentu bitxienetako batzuk erakutziz Bizkaiko industria-historia eurei ezagutaratea helburuarekin antolatutako “Burdin Ibilbide� baten lehen geldialdia izan zen El Pobalekoa.
Josune Ariztondo Kulturako Foru Diputatuak taldea lagundu zuen El Pobaleko Burdinolako bisitaldian.
E-mail: info@elpobal.com
Artxibo fotografikoa Pasa den urtean, hau da, 2011n museoan Bizkaiko burdinolen artxibo fotografikoa hasi ginen egiten; ondare oparo horren gaurko egoera irudi digital zenbaitek dokumentatzen dute. Orain arte izan diren ia 2000 irudiei gehitu zaizkie aurten Santiago Yaniz argazkilari profesionalak burdinola nabarmenetan eginiko argazkiak.
Web: www.bizkaia.net/elpobal