El Pobaleko burdinolaren burdinolaren aldizkaria 2010eko uztailauztaila-abendua
Bolunburuko kastroa
Muñatones gaztelua
06. zk.
Bolunburuko burdinola
Muñatones jauregia
Valdiviáneko errota
Inguruko ondare historikoa zabaltzeko lanean ari gara 2010. urtearen bigarren erdia aztertzean, El Pobaleko burdinolak gure museoaren edukiekin zerikusirik duten inguruko ondare historikoa zabaltzeko egin duen ahalegina nabarmendu ez eze, eratutako ekimen ororen arrakastak eman digun poza ere agertu nahi dugu. Hori horrela, hainbat egunetan, bisita eta ibilaldi gidatuak egin dira balio kultural berezia duten zenbait enklabetara: enklabetara alegia, Muñatones gaztelura eta jauregira (Muskiz), Ollako eta Valdiviáneko burdinoletara (Galdames), eta Bolunburuko burdinola zein kastrora (Zalla). Azken ibilaldi hori Bilboko Arkeologi Museoarekin batera antolaturik.
Esker ona
Berriak
Meatzaritzako Esperientziak Trukatzeko V. ekitaldiaren barruan, Abanto-Zierbenako Udalak eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak diploma bat eman zioten El Pobaleko burdinolari, horrek meatzemeatze-ondarearen alde egindako lanaren esker onez.
Erakustaldi berezia
Argitalpen berria
Saiakuntza batzuk egin ondoren, Burdin Jaia dela-eta, El Pobaleko burdinolak haizeolaren anhaizeola tzerako labe bat egin du, bertan, Luis Paduraren eskutik burdina lortzeko metodo tradizionalaren erakustaldia egite aldera. Ezaugarri horietako egin den lehen jendaurreko erakustaldia dugu Bizkaian, eta, horixe izan da, hain zuzen ere, aurten Gallartako VI. Burdin Jaiari egin diogun ekarpena.
Jose Mª Izagak eta Jorge Solerrek burdinolan ikusgai dugun gurpil hidraulikoari buruzko ikerlan historiko zein teknikoa egin dute. Laster, argitalpen monografikoa kaleratuko da haren gainean. Halaber, ikerlanaren emaitzak, horrexetarako beren-beregi jarriko den erakustokian ikusgai izango dira burdinolaren erakustareto batean.
Muskiz
Tf. : 629 27 15 16
EE-mail: info@elpobal.com
Museoak barrutik Adinekoen eta emakumeen elkarteetan aisia eta kultur jarduerak bultzatzeko 2010rako BFArekin hitzarmena berritzeak hainbat jende hurbilarazi du burdinolara; horri esker jendeak doako bisita gidatuak egitea izan du.
Web orria: www.bizkaia.net/elpobal