13. Buletina, El Pobal 2017

Page 1

2017 Buletina, 13 zk.

El Pobaleko Burdinola

Aldizkari honetan 2017. urteko jarduera esanguratsuenak berrikusiko ditugu, hasi berri den urte honi keinu eginez. Izan ere, Burdina itsasora. Mea itsasontziratzeko paisaiak Bizkaian erakusketa 2018ko martxoaren 31ra arte luzatu dela aditzera eman nahi dizuegu. Aukera ederra oraindik ikustera etorri ez diren bisitarientzat! Gainera, lehenengo hiruhilabete honetan erakusketaren edukiekin erlazionatutako jarduera eta bisita bereziak burutuko ditugu. Gernikako itsasadarrean induskatutako Urbietako ontzi-hondakinaren inguruko azalpenak emango dizkigute, burdinaren garraioari lotutako tokiak kokatu eta antzemateko Bilboko itsasadarrean barrena nabigatuko dugu, itsasaldeko PobeĂąa eta Kobaroneko meatzaledera hurbilduko gara...

BISITARIAK :) Museoaren bisitariek -18.000 inguru 2017an MuĂąatones Gaztelura eta El Pobal Burdinolara hurbildu zaizkigunakurtero prestatzen dugun jarduera programari zentzua ematen diote. Haiekin, daukagun ondarea zabaltzeko dugun ilusioa eta nahia partekatzeko aukera daukagu, momentu onez goazatzeaz gainera. Monumentu hauek bisita gidatuen bidez erakusten ditugu, honek bisitarien hurbiltasuna sentitzea errazten digularik. Azken urteotan, gure publikoari, gehiengoa Bizkaitarra, Erkidegotik kanpoko bisitari kopuru nabarmen bat gehitzen ari zaio, 20%-ra izatera iritsi arte 2017an.

MNE: GURE INDUSTRIA ONDAREA ALDARRIKATZEKO PARADA Maiatzean, Museoen Nazioarteko Egunean, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak egindako Euskal Industria Ondarea argazki erakusketa inauguratu genuen. Santi Yaniz argazkilariaren lan interesgarri honek, hain garrantzitsua den ondare honen altxor batzuk aditzera ematen eta bere paregabeko edertasunaz gozatzen lagundu digu.

Triano.ko meatze trenbidearen kargalekua .Marrazkia: Javier Gandarillas.

Burdina itsasora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.