20 18 El Po bal eko Burdi nola www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal Www.instagram.com/elpobal www.issuu.com/el_pobal www.pinterest.com/elpobal
APIRILA #heritage4generations* Aparteko burdinola eta errotak Barbadun ibaiertzean - Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu - Helburua: Muñatones Gaztelua * “Belaunaldien arteko ezagutzaren trukearen garrantzia azpimarratu nahi dugu kultura ondarearen kontserbazio eta babesaren balioak sustatzeko” 2018ko Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Egunaren leloa (apirilak 18) Apirilak 21, larunbata. Ume eta gazteei zuzendutako argazki masterclassa Muñatones Gazteluan, Xabier Armendarizen eskutik. National Geographic aldizkariko laguntzaile eta arkeologoa den Xabierren eskarmentuaz ikasteko prest dauden erreportariak behar ditugu. Kamera ala mugikorra ekarri eta gozatu! 11:00etatik 13:30era Doan 11-15 urte, helduen laguntzaz. Apirilak 22, igandea. Muñatones Gaztelura bisitaldi gidatuak. Baliabide berria estreinatuko dugu: desagertutako San Martingo portuari eskainitako irudi handia, Erdi Aroan leku honen garrantzi estrategikoa azaltzen lagunduko diguna. 10:30ean eta 12:00etan Doan Apirilak 28, larunbata. Barbadun ibaiertzeko burdinola eta erroten ibilaldia. Oinezko ibilbide lasaia, inguruko paisaiaz eta ondareaz gozatzeko gidatutako aukera. El Pobalen hasi eta, ibaian gora, La Ollako aparteko multzoa aurkituko dugu. Hemendik, Valdivianera iritsi eta jardunean dagoen eskualdeko azken errota ikusiko dugu, Pablo Palacios errotariari esker. Amaiera borobiltzeko, Galdameseko mahastietatik lortutako txakolinaren dastaketa! 10:30etik 13:30era Doan Publiko ororentzako Apirilak 30, astelehena. Iparralde eta Pirinio Atlantikoko industria-ondarea ezagutzeko txangoa. La Encartada fabrika-museoak eta El Pobaleko Burdinolak elkarlanean eskaintzen duten irteera. Ona Tiss euskal ehungintza tailerra (Donapaleu) eta Salieseko gatzagak (Biarno, Pirinio Atlantikoak) bisitatuko ditugu. 08:30etik - 20:40ra Irteera Bilbotik 50 € /pertsona bakoitzeko (busa, bisitak + bazkaria) Plaza mugatuak. Erreserbak: 629 27 15 16 edo info@elpobal.com