2020
Otsaila El Pobaleko Burdinolan Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón erakusketaren inguruko jarduerak Larunbata, otsailak 29, 11:00etan. Mª José Torrecilla arkeologoaren hitzaldia “Burdinolen mundua ber-egiten” 80. hamarkadatik aurrera ikerketa klasikoenei iragana industrialari ikuspegi osatuagoa ematen dioten hainbat jarduera gehitu zaie. Bereziki, aztarna fisikora hurbiltzeak, zundaketa, arkeologi indusketa eta birgaiketen bidez, eman dizkigu interpretatzeko gako berriak, datu-banku askoz fidagarriagoa osatuz. Ikuspegi guzti hauek burdingintzaren iragana ber-egiteko puzzlearen piezak mahai gainean ipintzen dituzte. Ansotegi, Olabarri, Urtubiaga, Torrelanda, Bolunburu, Bengola edo El Peñuecoko olak horren adibide dira. Mª José Torrecilla bisitan datorkigu esku-hartze esanguratsuenei buruz hitz egiteko, horietako askoren zuzendari izan baita. El Pobaleko Burdinola museo bilakatu aurretiko eskuhartzeak barne.
Igandea, otsailak 16, 12:00etan. “Burdinoletan erakusketaren sekretuak”: gidatutako bisitaldi berriak Otsailetik aurrera, gidatutako bisitaldi berriak eskainiko dira hilabetean behin, igandeetan. Bisita hauek erakustaldi berriaren edukietan murgiltzeko asmoarekin sortzen dira, egun bakoitzean alderdi garrantzitsu bat nabarmenduz. Lehenengo parada honetarako bildumazaletasun altxor txikia aukeratu dugu: El Pobaleko gainbeheraren irudiekin apaindutako Altos Hornos de Vizcayak 1974. urtean argitaratutako egutegia. Enpresak burdinolen munduari -eta bereziki, El Pobalekoari- omenaldia egiteaz gain, Bizkaian funtsezkoa eta ehunkakoa zen jardueraren testigua hartzen zuen. Testuak, irudi zoragarriak, erabateko tipografia karratua eta, orokorrean, urte haietako estetika hain ondo azaltzen duen egutegi honetaz baliaturik, El Pobaleko amaiera berantari buruz hitzegitera eramango gaitu, 1965. urtean. *** Bi jarduera hauek dohainik eskainiko dira. Plaza mugatuak direla eta, komenigarria da erreserba egitea elpobal@bizkaia.eus helbidea edo 629 27 15 16 telefonoaren bidez.
www. www.
bizkaikoa.bizkaia.eus instagram.com/elpobal
elpobal@bizkaia.eus
w ww.
facebook.com/ferreriaelpobal
www.
www.
issuu.com/el_pobal twitter.com/elpobal