O
spatzeko, jarduera bereziak eskaini nahi dizkizuegu martxoan, Burdinola zein Gazteluan:
Larunbata 16 eta igandea 17, 10:30ean eta 12:30ean.
MUÑATONES GAZTELUA espresuki zabalduko dugu bisita gidatuen bitartez ezagutzera emateko.
Larunbata 23, 11:00etan. ITSASOARI, EGURRA. Xabier Armendariz eta José Manuel Matés Luque itsaspeko arkeologoen hitzaldia, EL POBALEKO BURDINOLAN. ARMENDARIZek dionez, nabigazio-historiaren hasiera-hasieratik, zura funtsezko lehengaia izan da itsasogintzan. Halere, galeoi handiak zein portuko txalupak eraikitzean zurak batzuetan ahazten dugun beste osagai bat behar izan du: burdina, alegia. Burdina barik, hau da, burdinaz eginiko itsasontziko itsuta mugigarri nahiz finkorik gabe, hala nola,iltzeak, txabetak, e.a., ezin izango zuten zuhaitzak moztu eta arotz-lanak egin, edo ontziak segurtasunez mihiztatu. Burdinolak gai horien guztien hornitzaile eta bermatzaileak izan dira ontziolentzat, nola arrantza-ontzi txikiak eraikitzen zituztenentzat hala armategi militarrentzat. LUQUEren mintzaldian, Deustuko kanalaren irekieran eta bertan aurkitutako itsas-jarduerari lotutako zenbait egitura izango dugu hizpide. Eremu horrek eraldaketa handiak izan ditu, lurzoru alubialak izatetik ortuak izatera eta XX. mendean industria-erabilerara pasatutakoak, eraldaketa horien lekukoak dira. Bertan itsasadarreko kargategiei lotutako egitura batzuk aurkitu baditugu ere, nabarmengarria da zurezko ontziak egiteko aurkitutako ontziola baten hondakinak, agian Bilboko itsasadarrean zehar izandako zurezko ontziak egin eta konpontzeko azken ordezkaria izan zitekeena. Doako jarduerak, plaza mugatuak. Erreserba beharrezkoa: info@elpobal.com edo 629271516.
El Pobaleko Burdinola bizkaikoa.bizkaia.eus www.instagram.com/elpobal www.
Burdingintza eta errotaritza tradizionalen museo bizia.
info@elpobal.com www.facebook.com/ferreriaelpobal
issuu.com/el_pobal w ww.twitter.com/elpobal www.