Jarduera foiletoa 2017-18. ikasturtea

Page 1

DIDAKTIKA PROGRAMA 2017-2018. IKASTURTEA

El Pobaleko Burdin ola & MuĂąato nes Gaztelua

GURE FORMULAK Bisita gidatua, monumentuoi dagozkien edukiak eskola-umeei helarazteko baliagarria izan ez ezik, harreman estuago, adiskidetsuago eta sustagarriagoa izateko ere bidea ematen digu.

EL POBALEKO BURDINOLA. Burdin harria abiapuntu izanik eta makina handiak abiarazteko ibaiko uraren bultzaz baliaturik burdina egiten zuen antzinako lantegia da. Gerotxoago, haren ondoan, gari- eta arto-irina lortzeko errota jarri zuten, bai eta olagizonen etxebizitzaren aurrean ogi-labe pare bat ere. Industriaurreko multzo hori guztia, eraikuntzez, makinez, presaz, ubideez eta urbiltegiez osaturikoa, oso ondo kontserbatuta eta ahalmen didaktiko itzelarekin iritsi da gaurdaino. Horiek horrela, museo bilakatzea erabaki zuten, eta harrez gero, mota guztietako jendearentzako egokitutako bisita gidatuen bidez erakusten dugu egunero.

Makinen funtzionamendua eta olagizonen zein errotarien eguneroko lana ulertzen erraztearren, bisita guztietan gidariok ematen ditugun azalpenekin batera makina guztiak ere abian jartzen ditugu. Azpimarragarria da ere bisitariek sutegian bizi izaten duten oso une berezia, burdina gori-gori dagoela errementaria forja lanetan ikusten dutenean. Edukien aniztasunak direla

bide, El Pobal lehen mailako baliabide didaktikoa dela esateko moduan gaude. Historia, gizartea eta ekonomia, teknologia eta lanbide tradizionalak, elikadura, energia eta baliabideak, ondare zaharrak zein gaur egungoak, paisaiak‌ askotariko gaiak dira, eta horiek guztiak burdinola-errotaz osatutako monumentu multzoa bisitatzeko orduan bertan dira, ageri-agerian.

Hala eta guztiz ere, ez dago formula bakarra. Zure helburuei hobe moldatzen dena topatu! Bisita gidatuari jarduera berezi bat gehitu eta gure esku utzi azpimarratu nahi dituzun gaiak.

MUÑATONES GAZTELUA. Harresiak, dorretzarrak, babes erretena eta adarbea kontserbatu dituen erdi aroko dorretxea dugu. Gaztelu horrek Bando Gerrak izan zireneko garai aztoratu

haiek gogora ekartzeko besteko gaitasuna duen leku gutxi dago Bizkaian. Gainera, MuĂąatones 200 urtez Salazar leinu ahaltsuaren etxebizitza izan zen, eta leinu horren historia zein horren

buru izandako Lope Garcia de Salazar kronikaria eta bandokidearen zorionak eta zoritxarrak bisita guztian zehar sarritan nabarmentzen zaizkigu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Jarduera foiletoa 2017-18. ikasturtea by El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal - Issuu