El Pobal Burdinola: maiatzerako planak

Page 1

MAIATZA 1

Loperen hezurrak

70. urteurrena (1948-2018) Maiatzak 12 larunbata - 10:00etatik 13:00etara Elkargunea: Muñatones Gaztelua

En la primavera de 1948, después de una afortunada investigación en las ruinas de la Capilla próxima al Castillo de Muñatones fueron encontrados los restos del gran banderizo Lope García de Salazar, figura la más interesante de la historia de Vizcaya. Autenticar los restos fue tarea laboriosa pero de éxito rotundo. El luminoso informe médico-forense (…) puede considerarse como perfecto entre los de su clase. La tumba de Lope García de Salazar en San Martín de Muñatones. (1956). Javier de Ybarra y Bergé, Esteban Calle Iturrino.

1948ko uztailean argitaratu ziren publiko orokorrarentzat ikasketa honen ondorioak Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Muñatones Gazteluan ospatu zuen asambladan, kokaleku hau “historia gehienez betetako paisaia bezala” aitortuz Bizkaian. 70 urte igaro ostean jardunaldi haren oroitzapena egitera gonbidatzen zaituztegu, bere garaian Lope Garcia de Salazarren inguruan euskal gizartearen alderdi esanguratsuenetarikoa batu zuena. Bi eszenatoki ezberdinetan gozatu dezakezue historiagile eta zientzialari arrakastatsuen parte hartzeaz, Loperen bizitza gogoraraziko digute, eta batez ere berari egotzi zitzaizkion eta hemen aurkitu ziren hezurrei buruz jakin beharrekoa argituko digute. Gaur egun aitortu dezakegu erdi aroko kronista ospetsu honen hezurrak direla? Muñatones Gazteluan, • Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariaren azalpenak. • Bienandanzas e Fortunasen zati hautatuen irakurketa deklamatua Alabazan taldeko Joaquin Ponteren eskutik. Salazarren Jauregian Petronorren adeitasunari esker, • Paco Etxeberria antropologoaren, Pedro Castaños paleontologoaren eta Marian Martinez de Pancorbo EHUko DNA bankuko zuzendariaren hitzaldiak. • Khantoria taldeak Bereterretche oinatzak erdi aroko musika atala joko du abots, bibolin, biola eta organetoaz lagunduta. • Dastaketa txikia.

2

“Ura eta basoak” bisita tematikoa Museoen Nazioarteko eguna Maiatzak 19 larunbata - 12:00etatik 14:00etara

Burdinola eta errota multzo honek inguruko baliabide naturalekin duen erlazio estua ezagutuko dugu urtegian hasi eta ura eta basoa ildotzat dituen ibilbide gidatuari esker. Banbu baso exotikoa gurutzatuko dugu, errotapean sartuko gara eta zuhaitzak landatu ostean txondor txiki baten laguntzaz, ikatza nola egiten den zuzenean ikusi ahal izango dugu. Larunbateroko gabiaren erakustaldiaz ere gozatu ahal izango dugu.

3

Ibilbide gidatua Pobeñatik Kobaronera Maiatzak 27 igandea - 10:00etatik 14:00etara

Zalantzarik gabe Pobeña eta Kobaroneko ingurua, XIX. Mende bukaeran gune hau zeharo aldatu zuen meatzaritzaren adibide aipagarria eta Bizkaiko burdinaren paisaia ederrenetarikoa da. Egun honetan, itsasertzetik oinez egingo dugun ibilaldia proposatzen dizuegu, urpeko arkeologoa den Xabier Armendarizen eskutik hain bikaina den ondarea berraurkitzeko. Pobeñan barbadun ibaiaren estuarioaren mendetako meatzari usadioa gogoratuko dugu, eta Nuestra Señora del Socorro baselizaren barrualdea ikusteko aukera izango dugu.

Doako jarduerak. Plaza mugatuak, erreserba egitea beharrezkoa da. Informazioa ı Erreserbak: 629.271.516 • info@elpobal.com

bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.