2014
El Pobaleko Burdinola
Euskal Kostaldeko Museoen Eguna
Gure baleontzietako burdina Balearen arrantza euskal arrantzaleen jarduera nagusienetakoa izan zen XIII. mendetik aurrera. Zetazeo handi horiei segika, euskal itsasontziak Ternura, Kanadara, edo Islandiako ur izoztuetara bezain urrun dauden lekuetara joaten ziren. Baina hori guztia ezin gerta zitekeen olagizonen burdinarik gabe; itsasontziak, upeletako uztaiak egiteko, edo garrantzitsuena zena: baleak harrapatzeko arpoiak eta harrapatutakoak zatikatzeko erabiltzen zituzten burdinazko tresnak. Ibaiertzetako arotzek, arrantzaleek eta olagizonek era erabakigarrian lagundu zuten kondairazko bizimodu hori aurrera ateratzen. El Pobaleko burdinolaz baliatuko gara, Euskal Kostaldetik itsasontziak abiatzea bideragarri egin zutenen ahalegina –sarritan ahaztuta– gogora ekartzeko.
Baleontzien munduaren gaineko bisita eta erakustaldi berezia azalpenez lagunduta. Xabier Armendariz nabigatzaile, argazkilari, eta itsashistoriagilearen argibideekin lagunduta, baleak harrapatzeko arpoi bat egingo dugu zuzenean. Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren ospakizuna ekainaren 21ean, larunbatean, jarraian egingo diren bi emanaldietan, 10:30ean eta 12:00etan izango da. Sarrera doan eta plazak mugatuak direnez, beharrezkoa izango da aurretiazko erreserba 629 27 15 16 telefono zenbakian edo info@elpobal.com e-mailaren bidez.
www.bizkaikoa.bizkaia.net info@elpobal.com www.facebook.com/ferreriaelpobal www.twitter.com/elpobal