Neguko ipuinak Otsaila eta martxoa
H
otzikarak sentitzen al dituzue Otsaila eta Martxoan? Bai, ulergarria da. Ilun, hotz eta euritsu dago. El Pobalen, hilabete gogor hauei aurre egitea erabaki dugu! Berogailuak piztuta, lagunartean eta, ipuinkontalarien hitzei esker, bidaiatzen. Irudimenaren, partekatutako bizipenen eta konplizitatearen bidez sortutako bidai magikoa proposatzen dizuegu. Bai, horixe. Bego eta Joaquínek, Alabazan Taldeko kideek, ontziaren agintea izango dute. Aspaldidanik lortutako D6 ereduko karneta erabiliz: hegan egiteko gura duten familiei zuzendutako gidabaimena. Beraz...
Otsailak 10, igandea, 11:30ean (gaztelaniaz) Sutondotxoko ipuinak, Joaquín Ponteren eskutik. Musika eta magiari buruz arituko den ipuin tradizional bat entzungo dugu. Txiki zein nagusiek euren ahotsak aktiba ditzaten publikoaren parte hartzearen bila arituko da Joaquín, dantzan jartzen ere saiatuz. Izan ere neguan onena gozarazten, berotzen eta barrea eragiten duten istorio on batzuekin gure energia suspertzea da.
Martxoak 10, igandea, 11:30ean (euskaraz) Beldurrari beldurrik ez, Bego Alabazanen eskutik. Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak. Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da. Gomendatutako adina: 5 eta 8 urte bitartean. Tarifa: 1 € ume bakoitzeko. Zaintzaileak, doan. Erreserba, telefonoz 629 271 516 edo posta elektronikoz info@elpobal.com egin daiteke.
El Pobaleko Burdinola bizkaikoa.bizkaia.eus www.instagram.com/elpobal www.
Burdingintza eta errotaritza tradizionalaren museoa bizia.
info@elpobal.com www.facebook.com/ferreriaelpobal
www.issuu.com/el_pobal www.
twitter.com/elpobal