Muñatones Gazteluko bisitarako umeentzako gidaliburua

Page 1

MuĂąatones Gaztelua Zer da gaztelu bat? Erdi Aroan, gazteluak errege edo jauntxoaren etxebizitza gotortuak ziren.

MuĂąatones Gaztelua XIV. mendeko eraikin berezia da: Bizkaian dagoen gaztelurik garrantzitsuena da! Eta gaztelu honek lotura estua dauka gure historiak emandako pertsonaia berezienetako batekin: Lope Gartzia Salazar!

Garai honetan, gerrak ugariak ziren; beraz, garrantzi handikoa zen jauntxoa eta sendi zein jarraitzaileak ongi babestuta egotea. Gaztelu askotan ziegak, armategiak, altxor biltegiak eta gudarientzako gelak zeuden.

Zatoz gurekin eta ezagutu gaztelu honek gordetzen dituen sekretuak!!

Eta gazteluak...zergatik? Erdi Aroan, nekazaritza-giroko Euskal nobleziaren barneborrokei bando gerra esan zaie (XIV-XV. mendeak).

El Pobaleko Burdinola

Eta zer dira bando gerrak? Leinuan oinarritzen zen bandoa. Leinu hauek bateratuz, leinu garrantzitsu eta

indartsuenaren inguruan, ahaide nagusia buru zutelarik, bandoak sortu ziren. Interes ekonomiko eta komertzialak zeuden bandoen arteko borroken sustraian. Eta borroka horiek forma desberdinak eduki zitzaketen: duelu pertsonaletik hasi eta benetako bando-

armaden arteko gerra zabaleraino; leinu-dorretxeen aurkako erasoak ziren bando-borroken bestelako adierazpidea. Gazteluak, babesarako egin ziren.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Muñatones Gazteluko bisitarako umeentzako gidaliburua by El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal - Issuu