burdin ibilbideak Burdinola bat Ean Gidatutako ibilbidea Eako portu eta hondartzatik Urtubiagako burdinolaraino Larunbata, azaroaren 9a Goizeko irteera -txango-ola ;)- hau gurekin egitera animatzen zaituztegu. Eako herri eta portutik kilometro gutxira kokatzen den Urtubiaga burdinola eta errota osaturiko multzo ederra bisitatzeko aukera izango dugu, gure kostaldeko bazter erakargarrienetariko baten ondareaz gozatuz. Urtubiagako parajean kokatutako Erdi Aroko ola, 1725. urtean berreraiki zen. Bisitatuko dugun multzoa, litekeena, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz ilustratuaren esku-hartzea izan zuen berriztatze lan horietan, batez ere, garai horretako jabeen, Cathalina del Puerto Uribe y Adan de Yarza eta bere senarra Juan de Aranzibiaren adiskide zela kontuan hartzen badugu. Eako portu txikian hasiko da gure ibilbidea, Urtubiagako labean erabilitako mea Somorrostrotik zekarten ontzien iritsiera imajinatuz. Burdinolarantz abiatuko gara hemendik, bost kilometro eskaseko oinezko ibilbide atsegina osatuz eta Talako Ama eta San Bartolome baselizak bisitatuz, azkeneko hau kirikiño-hesi bat gertu duelarik. Iruetatik, hiru erreka batzen diren puntutik aurrera, Eako ibaiertzetik ibiliko gara Urtubiagako presa, ola eta errotara iritsi arte. Urtubiagaren balioa hainbeste nabarmendu duen Heako Kultur Elkartearen kide eta ikertzaile den Mikel Zelaiak gidatuko gaitu ibilbidean eta José Ángel Fernández Carvajal arkeologoa gurekin izango da ere, Unai Aurrekoetxearekin batera, indusketen arduradun izan baita.
PLANA: Bilboko San Nikolas elizatik irteera busez 9:00etan. Bilbora iritsiera 14:30ean inguru. TARIFA: 18 €. Honen barne, autobusez joan-etorria, gidatutako ibilbidea eta Eako Eskolondo tabernan hamaiketakoa!! Mendiko oinetakoak eta jantzi erosoak gomendatzen ditugu. Plaza mugatuak. Beharrezkoa aurretiko izen-ematea info@elpobal.com helbidearen edo 629271516 telefonoaren bidez.