Garapenerako nazioarteko LANKIDETZAKO zuzendaritza nagusia
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
AURKIBIDEA 1. SARRERA 2. GFA BURU DUEN LANKIDETZA-POLITIKA PUBLIKO BAT DEFINITZEA ETA GAUZATZEA 2.1 Plangintza estrategiko bat ezartzea 2.2 Zeharkako lankidetza 2.3 Lankidetza Zuzendaritzaren pertsonalarentzako prestakuntza-prozesu bat diseinatzea eta gauzatzea 2.4 Kudeaketa eta jarraipen sistema eraginkor bat ezartzea 2.5 Aurrekontu-esleipen egokia ezarria 2.6 Lankidetza Zuzendaritzaren komunikazio ekintzak 2.7 GFAren espazioetako partaidetza 3. NORTASUN ERALDATZAILEA DUEN GARAPENERAKO LANKIDETZA-POLITIKA 3.1 Lankidetza zuzenerako lankidetza-ildo zehatzak ezartzea: gizarte mugimenduak, eragileak indartzea eta lankidetza teknikoa 3.2 Saharar herriaren borrokari laguntzea 4. LANKIDETZAKO ERAGILEAK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN LANKIDETZAN ARITZEA SUSTATZEA 4.1 GGKE-ekiko eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekiko solaskidetza eta elkartrukea 4.2 Nazioarteko eta euskal gizarte mugimenduekiko solaskidetza 4.3 Lankidetzako koordinaziorako espazio instituzionalak 4.4 Lankidetzako eragileek bultzatutako ekitaldietako partaidetza 5. FEMINISMOAREKIN KONPROMETITUTAKO LANKIDETZA-POLITIKA 5.1 Aliantza egonkor eta jarraituak mugimendu feministekin 5.2 Emakumeak ahalduntzearekin edota mugimendu feministak sendotzearekin lotutako ekimenekiko konpromisoa
5 5 5 7 10 10 11 11 12 13
13 16 18 18 20 20 21 23 23
23
6. FORU LANKIDETZAREN KALITATEA ETA ERAGINA 6.1 Gardentasuna eta kontuak ematea
24 24
7. PROZESUETARAKO LAGUNTZAKO ETA HURBILKETARAKO BISITAK TOKIAN BERTAN 7.1 Indonesia 7.2 Kalifornia 7.3 Sahara 7.4 Brasil
25 25 26 27 28
8. AURREKONTUA
29
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
1. SARRERA 2013ko ekainaren 4an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2013-2016 Lankidetzako Foru Plana onartu zuen; beraz, hau da aurkezten den lehendabiziko memoria indarrean dagoen planarekin. Foru Planak hurrengo hiru urtetarako lankidetzako politika publikoa zehazten du, eta hori dela eta, planak zehazten dituen lehentasunetara egokitu behar izan da memoriaren egitura, planaren arabera urtean zehar garatu diren alderdi aipagarrienak nabarmentzeko helburuarekin . Ondoren, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zuzendaritzaren 2013. urteko jardueren memoria aurkezten da. Zuzendaritza hori eratze prozesuan dago oraindik eta, beraz, baita bere memoria eta jarduerak ere. Prozesu beretik eta hasitako bidetik ikasten ari gara, ONGD eta gizarte mugimenduekin batera eta, orokorrean, gizartea aldatzeko xedez lanean ari diren kolektibo eta pertsonekin batera.
2. GFA BURU DUEN LANKIDETZA-POLITIKA PUBLIKO BAT DEFINITZEA ETA GAUZATZEA.
2.1 Plangintza estrategiko bat ezartzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013an bete du garapenerako lankidetzapolitikaren bere jarrera politikoa eta jarduteko esparrua ezartzeko konpromisoa, Gobernu Kontseiluak onartu duelarik 2013-2016 eperako Garapenerako Lankidetzarako Foru Plana. Plan hori irailaren 17an azaldu zitzaion Bilduren batzarkide taldeari eta, ondoren, hilaren 23an eta Alderdi Popularrak eskaturik, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordean ere. Saio horretan Lankidetzako zuzendaria eta Gizarte Politikako diputatua agertu ziren, eta talde politikoek planteatu zizkieten galderei erantzun zieten. Plana modu kontrastatu batez prestatu zen, oinarritzat harturik Lankidetzako Zuzendaritzak idatzitako zirriborroa; izan ere zirriborroa, barne mailan, Gizarte Politikako Departamentuaren Plangintza Atalarekin partekatu zen, eta Ogasun Departamentuko Berdintasuneko Zuzendaritzarekin halaber.
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Era berean, arlo horretako erakundeekin ere partekatu zen, batez ere GGKE-ekin eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekin, eta Euskal Fondoarekin; azkenean, euskal erakunde publikoen artean sozializatu zen. Planaren helburua nazioarteko garapenerako lankidetza-politika sendotzea da, nortasun eraldatzailea duen politika, giza garapen iraunkorra sustatzen duena, bazterkeriaren arrazoiak ezabatzen dituena, eta eraldaketa-subjektuei laguntzen diena. Horrela, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zuzendaritzak, legegintzaldi honetan sortu eta Gizarte Politikako Departamentuan kokatuak, pauso bat egin du lankidetza-politika publiko propio bat finkatzeko eta Zuzendaritza berez agente edo eragile bihurtzeko bidean. Foru Planaren posizionamendu politikoa bi premisaren inguruan antolatzen da: Garapenerako lankidetza-politika politika publikoa da berez, elkartasun internazionalistarako borondate politikoaren emaitza eta justizia sozialean oinarritua. Lankidetza-politika politika sozial publikoa da; alde batetik, helburua du ikuspegi eraldatzaile batetik bazterkeriaren kontra borrokatzea eta, bestetik, administrazioaren beraren erantzukizuna da, honek finantzatzaile hutsaren eginkizunetik haratagoko bat hartu behar baitu bere gain. Hala, Zuzendaritzak bere gain du lankidetza-politikaren plangintza, kudeaketa, gauzatze, jarraipen eta ebaluazioa, eta horretarako ezinbestekoa du giza baliabide eta bitarteko tekniko eta ekonomiko egokiak izatea. Zuzendaritza pausoak egiten ari da ildo horretan barrena, eta lehena izan da garrantzitsuena, arlo horretan gertatzen ari diren murrizketak ez aplikatzea eta urtez urte aurrekontuari eustea. Era berean, gaur egun lau pertsonaz osatuta dagoen lantalde bat eratzea lortu da. Hartutako konpromiso guztiak Foru Planean daude islatuta, eta ezarritako adierazleetatik abiaturik neurtuko da horien betetze maila. Foru Planak bi lankidetza mota finkatzen ditu: zeharkako lankidetza, hau da, gizarte eragileen eta, funtsean, GGKE-en bidez garatua, eta lankidetza zuzena, Zuzendaritzak berak zuzenean sustatua.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
2.2 Zeharkako lankidetza Zeharkako lankidetzak tresna bat du, urteko diru laguntza deialdia, horren bidez gizarte eragileen eskura jartzen baitu hauek bultzatzen dituzten eta herritarren elkartasunaren adierazpena diren ekimenak gauzatu ahal izateko beharrezkoa den finantzaketa. Diru laguntza deialdiak aldaketa sakona izan zuen 2012ko urtean; horregatik, 2013koan doiketa batzuk besterik ez da egin beharrik izan. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean otsailaren 18an argitaratu zen, eta 3.094.479 euroko aurrekontu-esleipena izan zuen. Aurreko urteetan bezala, deialdiak 4 finantzaketa-ildo izan ditu, proiektuen eta erakunde eskatzaileen tipologiaren arabera: I., II. eta III. ildoak, hauek konkurrentzia lehiakorrekoak dira, eta IV. eranskina, azaroaren 15a arte edo erabilgarri dauden fondoak agortu arte irekia. Garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruko diru laguntzak, 2013ko urtean, honela egituratu dira: a) I. eranskina, Hegoaldeko herrialde pobretuetan proiektuak garatzekoa. Aurrekontua 2.194.479 eurokoa. b) II. eranskina, Gipuzkoan garatzeko diren gizarte eraldaketa eta garapenerako hezkuntzarako proiektuetarakoa. Aurrekontua 590.000 eurokoa. c) III. eranskina, ekimen puntualetarako laguntza. Aurrekontua 160.000,00 eurokoa. Ildo hau, bere aldetik, bitan banatuta dago, A partea hegoaldeko herrialde pobretuetan garapenerako lankidetzarako ekimen puntualak garatzera zuzendua, eta B partea Gipuzkoan garatzeko diren gizarte eraldaketarako ekintza puntualetara zuzendua. d) IV. eranskina, ekintza humanitarioetarako laguntzak. Aurrekontua 150.000 eurokoa. IV. eranskinari dagokionez, esan behar deialdia argitaratu zen datatik zabalik dagoen diru laguntza ildo bat dela, eta ez dela konkurrentzia lehiakorrekoa, diru laguntzak iriste hurrenkeraren arabera esleitzen baitira, betiere gutxieneko 50 puntuko kopurua lortzen badute proposamenek. 2013an zehar lau eskaera aurkeztu dira, eta horietatik hiru onartu:
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Erakunde eskatzailea: Paz con Dignidad elkartea. Proiektua: "Arenal eta Río Viejo udalerrietako komunitate bitan biktimizatuen hondamendi-osteko produkzio gaitasunak sendotzea”. Kolonbia. Emandako diru laguntza: 50.000 €. Erakunde eskatzailea: DYA Gipuzkoa. Proiektua: “Sexu bortizkeriaren biktimen eskubideen berreskuratze integralerako estrategia bat egituratzea, genero ikuspegitik, Ipar Kivu probintzian”. Kongoko Errepublika Demokratikoa. Emandako diru laguntza: 50.000 €. Erakunde eskatzailea: UNRWA Euskadi. Proiektua: “Siriako larrialdi humanitarioari erantzuteko plana” Emandako diru laguntza: 50.000 € Erakunde eskatzailea: Mugarik gabeko albaitariak. Proiektua: “Produkzio gaitasuna berreskuratzea bertako barietateen haziak erabiliz, nekazari erakunde haitiarren eskutik (hondamendiosteko fasea)”. Diru laguntza ukatua, aurrekontua agortua zelako.
Garapenerako Lankidetzako Foru Plana 2013-2016 delakoan ezartzen da ekintza humanitarioa ez dela politika publiko honetarako arlo bat, ez baitator bat ez politika horren gaitasunekin ez dituen baliabideekin. Horregatik, esparru honetan esku ez hartzeari irizten zaio aukerarik arduratsuen eta, horrenbestez, 2014ko urtean kendu egingo da lankidetzako diru laguntzetarako IV. eranskina, hau da, ez da ekintza humanitarioetarako finantzaketa-ildorik izango. Otsailaren 19an oinarrien, deialdiaren eta aplikazio informatiko berriaren aurkezpen publikoa egin zen. Intxaurrondo Berriko Kultur Etxean egin zen, eta bertan izan ziren IZFEren teknikari bat (aplikazioa azaltzeko) eta Irantzu Varela, generoan eta lankidetzan espezializatutako aholkularia (formulario eta oinarrietako aldaketak azaltzeko). Zuzendaritzaren aldetik lau pertsonak hartu zuten parte, eta erakundeen aldetik 60 bat pertsona izan ziren bertan. Joan den urtean deialdiak ezartzen zuen eskaera aplikazio informatikoaren bidez egitea -derrigorrezkoa izango zen lehen aldiz-; horretarako ezinbestekoa zen erakunde eskatzaileek klabe operatiboa edo sinadura elektronikorako beste sistemaren bat eskuratzea. Dena den, erakunde batzuek ez zuten sinadura elektronikoa garaiz eskuratu, eta salbuespen batzuk onartu behar izan ziren:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
Eskaera aplikazioaren bidez egin zuten erakundeak
87
Eskaera paperean egin zuten erakundeak
14
Bestelakoan, Zuzendaritzako pertsonalak aplikazioari buruz egindako balorazioa positiboa da. Eta asmoa da 2014an aplikazioaren egokitzapenean aurrera egiten segitzea, kudeaketa-tresna integralagoa izan dadin. 2013an deialdia baloratu duen lantaldean sei pertsona izan dira guztira (2012an baino bat gutxiago): hiru administrari, Aldundiaren funtzionario, eta hiru teknikari. Horietako batek izendapen politikoko kargua zuen, eta beste bi Joaira elkartearen bidez azpikontratatuta zeuden. Beraz, baremazioak neurri batean azpikontratatuta egoten segitzen du. Balorazio prozesua deialdia itxi ondoren abiatu zen, 2013ko martxoaren 20an, eta Ebaluazio Batzordeari balorazio txostena aurkeztean amaitu. Batzordeak, maiatzaren 31n elkartu zelarik, onartu eta emate prozedurako ebazpen proposamena Gizarte Politikako diputatuari helarazi zion; honek 2013ko ekainaren 7an sinatu zuen zegokion foru agindua, eta hau 2013ko ekainaren 20an argitaratu zen GAOn. Ondoko taulan ikus dezakegun moduan, I., II. eta III. eranskinetara aurkeztutako 101 proiektuetatik bakar-bakarrik 31 onartu ahal izan ziren: Proiektu aurkeztuak
Aurrekontu aurkeztuak
Proiektu onartuak
Aurrekontu emanak
I. eranskina. Hegoaldeko herrialde pobretuetako proiektuak
55
6.838.393 €
15
2.181.497 €
II. eranskina: Giza eraldaketarako eta garapenerako hezkuntza
28
1.874.863 €
8
602.98 €
III. eranskina: Ekintza puntualak
18
401.418 €
8
160.000 €
III.A. Herrialde pobretuetara zuzendutako
9
214.652,00 €
2
47.000 €
III.B. Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatzeko ekimenak
9
186.766 €
6
113.000 €
101
9.114.674 €
31
2.944.479 €
%30,69
%29,20
FINANTZAKETA-ILDOAK
GUZTIRA EMANDAKOEN %
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Erakunde eskatzaileekin egiteko proiektuen berrikuspenak urria arte atzeratu ziren. Eskatuak egin ziren, ondoko taulan adierazten denaren arabera: I. ERANSKINA II. ERANSKINA III. ERANSKINA GUZTIRA Proiektu aurkeztuak
55
28
18
101
Proiektu ez onartuak
40
20
10
70
Proiektu berrikusiak
22
15
4
41
Deialdiari buruzko estatistika-laburpena –horretan deialdiari buruzko informazio gehiago aurki daiteke- abenduan eman zuen Joairak, eta hilak 16 zituenean bidali zitzaien erakundeei.
2.3 Lankidetza Zuzendaritzaren pertsonalarentzako prestakuntza-prozesu bat diseinatzea eta gauzatzea. Azaro eta abenduan zehar (eta 2014ko urtarrilera arte helduz) prestakuntza-prozesu teoriko-praktiko bat garatu zen, Zuzendaritzaren administrazioko pertsonalarentzat baitzegoen bereziki diseinatua, garapenerako lankidetzaren arlorako eta euskal lankidetzaren errealitaterako hurbilketa kritiko bat ahalbidetzearren. Prestakuntza-prozesua HEGOA Institutuari lotutako aditu baten eskutik joan zen, eta oso balorazio positiboa jaso zuen Zuzendaritzako pertsonalaren aldetik, bere eginkizunak behar bezala garatzeko gaitasuna areagotzea ekarri baitio. Era berean, Zuzendaritzako pertsonalak, 2013an zehar, hainbat jardunaldi eta kanpo ikastarotan hartu du parte, betiere Zuzendaritzatik bultzatzen den lankidetzarekin zerikusia duten gaien inguruan; gai horien artean egon dira, besteak beste, feminismoak eta elikadura subiranotasuna, egungo krisiaren gaineko ikuspegi kritikoekin edota munduan gertatzen den giza eskubideen urraketarekin batera.
2.4 Kudeaketa eta jarraipen sistema eraginkor bat ezartzea. 2013ko urtean lehen aldiz ezarri zen diru laguntza deialdirako proposamenak Internet bidez aurkezteko obligazioa. Lehen urtea izanik, sinadura elektronikoa lortu ez zuten erakundeen kasuan salbuespen gisa onartu zitzaien aurretiko bitartekoak erabiliz egitea proposamenak.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
Dena den, 2014ko deialdirako aurreikusten da aurkezpena bakarbakarrik Internet bidez egitea. Era berean, 2013ko urtean zehar aurrera egin da proiektuak kudeatu eta jarraitzeko sistema eraginkor, erraz eta iraunkor bat ahalbidetzen duten baliabide elektronikoen erabileran. Lan horren emaitza gisa, espero da 2014ko urterako posible izatea aplikazio informatikoaren erabilera osatzea, hain zuzen posible izan dadin informazioaren kudeaketa, datu ustiapena eta lankidetza-proiektu eta -ekintzen jarraipen osoa eraman ahal izatea. Azkenean, 2013an zehar hainbat barne protokolo gaurkotu ziren, zehazki diru laguntzen deialdiari, proiektuen jarraipenari, eta lankidetza zuzenerako hitzarmenen kudeaketari buruzkoak. 2014an zehar barne protokolo guztiak osatuta eta gaurkotuta edukitzea espero dugu, jarraipeneko formularioekin eta mamizko aldaketekin batera, hauek berrikusteko lana ere 2013ko urtearen amaiera aldean hasi baitzen.
2.5 Aurrekontu-esleipen egokia ezarria 2013ko urtean zehar abiatu zen Aldundiak nazioarteko lankidetzari egin beharreko ekarpenaren kalkulurako formula adosteko eztabaida, GFAren eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen artean. Horretarako bost bilera egin ziren, GFAren Ogasun Departamentua ere partaide zela. Negoziazioa, 2013ko urtearen amaieran, nahiko aurreratuta zegoen, eta 2014ko lehen seihilekoan zehar itxi ahal izatea espero zen. Gainera, 2013ko abenduan Aldundiaren 2014ko aurrekontua onartu zen; horretan, garapenerako lankidetzarako fondoen igoera bat jasotzen zen.
2.6 Lankidetza Zuzendaritzaren komunikazio ekintzak 2013an zehar, guztira zortzi prentsako ohar edota komunikatu argitaratu ziren, Lankidetza Zuzendaritzaren jardueren berri emateko; zehazki, lankidetzarako diru laguntzen urteko deialdiaren argitalpenaren berri eman zen, lankidetza zuzenerako hitzarmen batzuk sinatu zirela eta Mendebaldeko Saharan herritar sahararren giza eskubideen urraketari buruz zertutako “Meheris: itxaropen posiblea� ikerkuntzari buruz hainbat jarduera garatua zela adieraztearekin batera.
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Apirilaren 8an Aldundiaren jauregian egindako prentsaurrekoan, “Emakumeak, zaintzaile betiko?â€? jardunaldiak aurkeztu zituzten. Bidez Bidek antolatutako jardunaldi horiek apirilaren 11 eta 12an izan ziren, eta Zuzendaritzako pertsonala ere izan zen bertan. Era berean, iritzi artikulu bat idatzi eta Gara, Noticias de Gipuzkoa eta Berria egunkarietan argitaratu zen; artikuluaren sorburua La VĂa Campesina-ren VI. Biltzarraren esparruan Indonesiara egindako bidaia izan zen, eta horretan azpimarratu egin zen Zuzendaritzak profil emantzipatzailea duten gizarte mugimenduekin eta, kasu zehatz honetan, elikaduraren inguruan aldaketa sozial eta ekonomiko bat bultzatzen duen nazioarteko nekazari mugimenduarekin duen konpromiso politikoa. Amaitzeko, Pueblos informazio eta eztabaida aldizkariak Lankidetzako zuzendariari egindako elkarrizketa bat atera zuen 2013ko azaroan lankidetzari eskaini zion zenbaki berezian; horretan, bien arteko solasak aukera eman zuen lankidetzarako foru politikaren alderdi garrantzitsu batzuetan sakontzeko. 2.7 GFAren espazioetako partaidetza 2.7.1 Gizarte klausulen inguruko lantaldea Lankidetza Zuzendaritzak partaidetza aktibo eta jarraitua izan du Gizarte Politikako Departamentuak dinamizatutako gizarte klausulei buruzko lantaldean; honen helburu nagusia gizarte klausulei buruzko foru arau bat prestatzea da. Zehazki, GFAk zein alorreko hainbat eragilek parte hartzen duten lantalde hau lau aldiz elkartu da 2013ko urtean zehar. 2.7.2 Berdintasunerako batzorde politiko eta teknikoak Era berean, 2013an zehar Zuzendaritzak hainbat lan-bileretan hartu du parte GFAren barnean berdintasunerako dauden departamentu arteko batzordeen, politiko zein teknikoen, esparruan; batzorde horien helburua Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Planaren inguruan eztabaidatzea eta horretan bakoitzak dituen erantzukizunak operatibo egitea da. 2.7.3 Euskara Batzordea Zuzendaritzak, 2013ko urtean zehar, partaidetza aktiboa izan du Euskara Batzordean; honen helburua Aldundian euskararen erabilera normaltzeko bidean aurrera egitea da.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
2.7.4 Informatika Batzordea 2013ko urtean zehar Lankidetza Zuzendaritzak parte hartu du Informatika Batzordean; batzorde hau hilean behin biltzen da, Gizarte Politikako Departamentuan, eta IZFEren hainbat pertsonal ere bertan izaten da. Era berean, IZFEren plan estrategikoaren partaidetza bidezko definiziorako saioetan parte hartu da, eta Gizarte Politikako Departamentuaren web orria diseinatzeko eta abian jartzeko saioetan halaber. 2.7.5 Herritarren partaidetzarako GFAren espazioak Lankidetza Zuzendaritza presente izan da, era berean, Partaidetza Zuzendaritzak antolatutako herritarren partaidetzarako espazioetan.
3. NORTASUN ERALDATZAILEA LANKIDETZA-POLITIKA
DUEN
GARAPENERAKO
3.1 Lankidetza zuzenerako lankidetza-ildo zehatzak ezartzea: gizarte mugimenduak, eragileak indartzea eta lankidetza teknikoa. Lankidetza Planaren helburu nagusietako bat lankidetza zuzena sustatzea da; izan ere, modalitate horrexek ahalbidetzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak garapenerako lankidetzaren esparruan dituen lehentasun politikoak erabat adieraztea, bultzatzen duen orientazio eraldatzailea ziurtatzearekin batera. Lankidetza modalitate hau, aurrekontu txiki samarra badu ere (405.000 euro 2013an, Zuzendaritzaren aurrekontu osoak zuen 3.826.721 euroko kopuruaren % 10,58) garrantzi estrategikokotzat jotzen da, zeren eta diru laguntza zuzenak baitira, eta horien bidez berma baitaiteke laguntzen diren prozesuek izatea Zuzendaritzatik sustatu nahi den izaera eraldatzailea. Datuen laburpena jasotzen duen taula honakoa da:
LANKIDETZA ZUZENDARITZAREN AURREKONTU OSOA
3.826.721 â‚Ź
Lankidetza zuzenera bideratutako aurrekontua
405.000 â‚Ź
Lankidetza zuzenera bideratutako portzentajea
% 10,58
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Zehazki, lankidetza zuzenerako aurrekontua honela esleitu da:
LANKIDETZA ZUZENA Sempreviva Erakunde Feminista (Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Idazkaritza)
115.000 €
Serikat Petani Indonesia (La Vía Campesinaren Nazioarteko Idazkaritza Operatiboa)
115.000 €
Euskal Fondoa (Habanako Historiagilearen Bulegoa)
115.000 €
Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
30.000 €
Euskal Fondoa (Sahararekiko Koordinazio Unitatea)
30.000 €
LANKIDETZA ZUZENA GUZTIRA
405.000 €
Beraz, joan den urtean lankidetza zuzenerako bost hitzarmen formalizatu dira, mota honetarako ezarritako lau jarduera-ildoen barnean; horrenbestez, bete egin da Planean ezarritako helburua: GGKE-en Koordinakundearekin 30.000 euroko hitzarmen bat sinatu da. Hitzarmen honen helburua erakunde bion arteko lankidetza prozesuari –aurreko urtean abiatu zen- jarraipena ematea izan da, bai Koordinakundearen idazkaritza teknikoari emandako laguntza zuzenaren bidez bai Koordinakundeak gipuzkoar lurraldean dituen eta alderdi biek lortu nahi dituzten helburuekin lotuta dauden sareak sendotzeko beharrezko jardueren bidez. Euskal Fondoaren Sahararekiko Koordinazio Unitatearekin 30.000 euroko beste hitzarmen bat sinatu da; honen helburua ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetza-esparruari jarraipena ematea izan da, eta, horretarako, Mendebaldeko Sahara okupatuan giza eskubideen egoeraren gainean eragin politikoa duten ekintzak garatzea. Kasu honetan, euskal eta nazioarteko aurkezpen estrategia bat eta lobby politikoa garatu nahi dira Oroimenaren Oasia txosteneko konklusioen inguruan; horrek barnean hartzen ditu Tifaritiko hobia zabaltzea, banku genetiko bat sortzea, eta txostenari zabalkundea emateko ekintzak eta espazio estrategikoetan eragitekoak.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
15.000 euroko hitzarmena SOFekin (Sempreviva erakunde feminista); honexek darama Emakumeen Mundu Martxa nazioarteko gizarte mugimenduaren Nazioarteko Idazkaritza. Hitzarmenaren helburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta SOFen arteko lankidetza-prozesuari bultzada ematen jarraitzea izan da, feminismoa berresten, hedatzen eta finkatzen laguntzearren Brasil eta Latinoamerikako pentsamendu eta ekintza emantzipatzailearen eraikuntzaren partetzat. Ildo honetatik, esan behar da 2014ko urtearen hasieran aldaketa bat izango dela EMMren Nazioarteko Idazkaritzan; aurrerantzean Mozambikeko Forum Mulher erakunde feministak hartuko du bere gain. 115.000 euroko hitzarmena Serikat Petani Indonesia (SPI) erakundearekin; honexek darama La Via Campesina nazioarteko gizarte mugimenduaren Nazioarteko Idazkaritza Operatiboa. Hitzarmen honen helburua zera izan da, prozesu ikuspegi batetik bultzatzen segitzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta La Via Campesina-ren arteko lankidetza-esparrua, aurreko urtean jada abiatua, nazioarteko nekazari mugimendua eta beronen idazkaritza operatiboa eta kide dituen erakundeak sendotzearren, elikadura subiranotasunaren ikuspegitik landa garapenerako alternatibak eta nekazaritza-ereduak eraikitzeko bidean. Aurreko kasuan bezala, 2014ko urtearen hasieran aldaketa bat aurreikusten da LVCren idazkaritza operatiboa daraman erakundeari dagokionez; aurrerantzean Zimbabweko ZIMSOFF (Zimbabwe Smallholder Farmer Forum) nekazari erakundeak eramango du. 115.000 euroko hitzarmena Euskal Fondoarekin, Kubako Habanako Historialariaren Bulegoari laguntzeko. Aurrekoen jarraitasun ikuspegi berberaz, hitzarmen honen helburua Habanako alde zaharrean adineko pertsonentzako arreta zerbitzuen sarea sendotzea izan da, elkarrengandik ikastearekin eta Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren eta Habanako Historialariaren Bulegoaren artean lankidetza teknikoa garatzearekin batera, berdintasun maila batean betiere. Foru Planean ezartzen den moduan, ipar-hego dikotomia eta lankidetzaren eta gizarte eraldaketarako hezkuntzaren arteko konpartimentazioa hausten hasi beharra dago. Ildo honetatik, 2014ra begira lankidetza zuzenaren eta honek bultzatzen dituen prozesu eraldatzaileen ikuspegi integrala are zabalagotzeko asmoa dago, zehazki EMM eta LVC garatzen ari diren borroka feministari eta elikadura subiranotasunaren aldekoari dagokionez; eta borroka horiek Euskal Herrian duten adierazpenari, zehazki Etxalde mugimenduaren eta Euskal Herriko Mundu Martxaren bidez zertzen ari denari ere bultzada emanez.
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Egia bada ere 2013an ez zela hitzarmenik sinatu mugimendu hauek toki mailan dituzten adierazpenekin, jarduera jakin batzuk finantzatu ziren. Zehazki, Etxaldek finantzaketa jaso zuen Kaliforniarako bisita tekniko bat egiteko, Estatu Batuetan bultzatzen ari diren elikadura subiranotasun edo burujabetzarako prozesuak ezagutzearren; eta Euskal Herriko Mundu Martxari laguntza ekonomikoa eman zitzaion, abuztuan Brasilen egindako Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Bederatzigarren Topaketan parte hartzeko, eta Emakumeen Mundu Martxak Bruselan egindako topaketa europar batean parte hartzeko.
3.2 Saharar herriaren borrokari laguntzea Foru planean estaturik gabeko herrien eta, zehazki, saharar herriaren borrokari laguntzearen inguruan hartutako konpromisoa betez, garapeneko lankidetzarako diru laguntzen deialdian bi proiektu onartu ziren: -
I. eranskina: SEADen Lagunen Elkartea Gipuzkoan, 150.000 euroko kopurua, SEADen Informazio Ministerioaren hedabideak bultzatzeko eta sendotzeko, zehazki telebista, irratia eta egunkaria, funtsezko elementuak baitira nortasun, elkartasun, topaketa, salaketa eta sentsibilizazioarekin lotutako saharar estrategia baterako.
-
III. eranskina: Giza Eskubideak Bermatzeko Nazioarteko Elkartea (AIODH), 24.000 â‚Ź, zehazki Mendebaldeko Saharan giza eskubideen gaineko nazioarteko betearazte juridikoa zertzeko.
Era berean, beste entitate edo erakunde batzuekin batera, urtean zehar hainbat ekintza antolatu ziren, eta beste hainbatetan parte hartu; horietako batzuk saharar kausari laguntzearren Euskal Fondoarekin sinatutako urteko hitzarmenaren barnean koka daitezke. 2103ko otsailaren 19an, Donostiako Udaletxean harrera ofiziala eskaini zion Polisarioaren Euskadiko ordezkariari. Horretan, hainbat udal ordezkariz gain, Gizarte Politikako diputatuak eta Lankidetzako zuzendariak hartu zuten parte. Geroago, maiatzaren 20 eta 21ean, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean jardunaldi batzuk egin ziren, “Giza Eskubideak Mendebaldeko Saharan� izenburuaz, Euskal Fondoak antolatuta eta GFAren laguntzaz. Jardunaldien helburua Mendebaldeko Saharako egoera eta sahararrak bere lurraldean bertan nola bizi diren erakustea zen, eta hainbat pertsonalitate eta ekintzaile sahararren partaidetza izan zen bertan.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
Jardunaldi horiexen barnean, zehazki maiatzaren 20an, Euskal Fondoak “Oroimenaren Oasia” argitalpenaren aurkezpena antolatu zuen Aieteko Jauregian; aurkezpen horretan, EHUren ikertzaile Carlos Beristainez gain, Saharan izandako lekukotasun eta bizipenak kontatu zituzten argitalpeneko protagonistak izan ziren. 2013ko irailaren 5ean prentsaurreko bat egin zen GFAren jauregian, “Meheris: itxaropen posiblea” izeneko jardunaldia iragartzeko. Horretan, Mendebaldeko Saharan indarkeria marokoarrak eragindako biktima zibilei buruzko “Oroimenaren Oasia” proiektuan kokatzen den eta Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Euskal Fondoaren finantzaketa duen ikerlanaren aurkezpena egin zen. Ekitaldi horretako partaideak Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguez, eta Euskal Fondoaren presidente Imanol Landa izan ziren. Martin Garitano diputatu nagusia ere bertan zela, irailaren 10ean hiru erakundeak buru izan ziren Donostiako San Telmo Museoan egindako harrera instituzionalean; horretan, proiektua hainbat euskal eta saharar agintariri aurkeztu zitzaien, eta bertan ziren, halaber, espektro politiko osoko ordezkaritza zabala, giza eskubideen aldeko elkarteak, saharar ekintzaileak eta zientziaren, legearen, irakaskuntzaren eta hedabideen munduko profesionalak. Ikerlanaren zuzendariak ere, Carlos Beristain HEGOA- eta Paco Etxeberria –EHU-, bertan izan ziren. Azkenean, irailaren 11n, ikerlanaren emaitzen aurkezpen publikoa egin zen, herritarrei zabaldutako ekitaldi batean, Donostiako udaletxeko batzar aretoan. Berriro ere bertan izan ziren ikerlanaren zuzendari biak, Carlos Beristain eta Paco Etxeberria, Djimi Elghalia ekintzaile sahararrarekin batera.
Komunitate zapatista, Chiapas
4. LANKIDETZAKO ERAGILEAK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN LANKIDETZAN ARITZEA SUSTATZEA
4.1 GGKE-ekiko eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekiko solaskidetza eta elkartrukea 2013ko urtean zehar 40 bat bilera egin ziren eskatu zuten GGKE-ekin. Bilera horien helburu nagusiak urteko deialdirako proiektu proposamenak Zuzendaritzarekin partekatzea eta garatzen dituzten ekintzak aurkeztu edota horiei buruz zein, bazkide lokalen Gipuzkoako presentziaren bidez, errealitate lokalari buruz informatzea izan zen. GGKE-ekin, urtean zehar, komunikazio jarraitua mantendu da, batez ere Zuzendaritzaren mugarri garrantzitsuenen berri emateko eta partaidetzarako espazioak zabaltzeko. Hurrengo orriaren taulak GGKEen multzoarekin zertutako komunikazio elektronikoen laburpena jasotzen du. Era berean, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekin zortzi bilera egin ziren, hain zuzen elkartrukerako espazioak beti zabalik mantentzeko beharrari erantzuteko eta % 0,7aren konpromiso instituzionalari dagokionez formula aplikagarria adosteko eztabaida ahalbidetzeko.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
Data
Arrazoia
2013/01/16
2012ko balantze txostena, euskarazkoa, bidaltzea
2013/01/17
Klabe operatiboari buruzko informazioa bidaltzea
2013/02/14
Aditzera ematea bai oinarrien onarpena bai argitalpena otsailaren 18koan izango dela. Oinarrien eta aplikazio informatikoaren aurkezpenera gonbidatzea, Intxaurrondo Berriko Kultur Etxera, otsailaren 19rako.
14/02/2013
Aplikazio informatikoari buruzko azalpen-diapositibak bidaltzea.
2013/02/22
2012ko balantze txostena, gaztelaniazkoa, bidaltzea Diru laguntzaren aurkezpen saioaren bigarren partean erabilitako aurkezpena bidaltzea. Saioa ebaluatzeko galdetegi bat bidaltzea.
2013/04/15
“Garapenerako Lankidetzako Foru Plana 2013 – 2016�ren zirriborroa bidaltzea.
2013/06/10
Lankidetzako Zuzendaritzaren jardueren memoria, 2012ko urteari dagokiona, bidaltzea. 2013ko deialdiari buruzko ebazpena GAOn ekainaren 20an argitaratuko dela aditzera ematea.
2013/07/04
Garapenerako Lankidetzako Foru Planaren aurkezpen ofiziala Aldundiaren Jaurgi Aretoan uztailaren 15eko goizeko 10etan egingo dela aditzera ematea.
2013/07/15
Foru Planaren aurkezpenera etorri izana eskertzea. Ebaluazio formulario bat erantsi eta Planaren euskarazko eta gaztelaniazko behin betiko bertsioak bidaltzea, pdf gisa.
2013/09/21
Ukatutako proiektuak berrikusteko interesa duten erakundeei hori egiteko modua eta datak adieraztea.
2013/10/08
Oinarriak eta deialdia Foru Planera egokitzeko iradokizunak egiteko eskatzea.
2013/11/08
Zuzendaritzan izandako pertsonal aldaketak jakinaraztea.
2013/11/15
2013ko deialdiaren euskarazko estatistika-laburpena bidaltzea.
2013/11/21
Ekarpenak sartzeko ahalegina egindako oinarrien eta deialdiaren zirriborroa bidaltzea. Abenduaren 9a arteko epe berria, iruzkin eta iradokizunetarako.
2013/12/16
2013ko deialdiaren gaztelaniazko estatistika-laburpena bidaltzea.
2013/12/19
Lankidetza Zuzendaritzaren lana eta arloko eragileekin duen harremana baloratzeko inkesta bidaltzea.
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Bestetik, 2013ko otsailaren 19an proiektu deialdiaren aurkezpen publiko bat egin zen, bi hizkuntzatan, Donostian. Horretan, eragile interesatuei aditzera eman zitzaizkien bai deialdian egindako aldaketak bai aplikazio informatikoaren bidez proposamenak aurkezteko prozedura. Lankidetzako Foru Planaren aurkezpen publikoa uztailaren 15ean egin zen, Foru Aldundiaren gobernu jauregian, Donostian. Horrela osatu egin zen plana prestatzeko landutako partaidetza prozesua, honen azken emaitza alorreko erakundeetara itzuli baitzen. Gainera, 2013ko urrian erakundeei aukera eman zitzaien, lankidetzarako diru laguntzetarako oinarriak eta deialdia Foru Planera egokitzeko lanean parte hartzeko. Beste epe bat ere zabaldu zen, urte horrexetako azaroan, ekarpenak egiteko; epe hori 2014aren hasieran ekarpenen aurkezpen ofiziala egiten denean burutuko da.
4.2 Nazioarteko eta euskal gizarte mugimenduekiko solaskidetza 2013ko urtean zehar bi bilera egin ziren LVCrekin, bai teknikariekin bai zuzendaritzakoekin, eta horrek aukera eman zion Zuzendaritzari mugimenduaren nazioarteko alderdiaren errealitate zehatzera hurbiltzeko. Gainera, apirilaren 30ean Zuzendaritzako langileak MST (Movimento Sem Terra, Brasil) erakundearen ordezkaritza batekin elkartu ziren; honek zehatz azaldu zuen nekazaritzaren erreforma popularraren aldeko borroka herrialde hartan bizi izaten ari den une historikoa. Era berean, beste bi bilera egin ziren Etxalde nekazari mugimenduarekin eta Euskal Herriko Mundu Martxarekin. Kasu bietan erabilgarria izan zen elkarrengana hurbiltzeko eta elkar ezagutzeko prozesu bat abiatzearren, 2014ko urtean lankidetza zuzeneko hitzarmenak sinatzera begira.
4.3 Lankidetzako koordinaziorako espazio instituzionalak DONOSTIAKO UDALA 2013an zehar lehen koordinazio bilera egin zen Donostiako Udalarekin. Horretan, erakunde biontzako gai interesgarriak jorratu ziren, urtean zehar elkarrekin garatzeko jarduera posibleekin batera.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
EUSKAL LANKIDETZA KONTSEILUA ERAKUNDE ARTEKO BATZORDEA
ETA
LANKIDETZAKO
Lankidetza Zuzendaritzak espazio horietan bietan hartu zuen parte 2013an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak deituta. Kontseilua ekainaren 21ean bildu zen, eta Batzordea ekainaren 26an. BESTE BATZUK 2013ko maiatzaren 31n Lankidetzako zuzendaria eta Gizarte Politikako Departamentuko aholkulari bat Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendari berriaren aurkezpen ofizialerako bilera batean izan ziren, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan.
4.4 Lankidetzako eragileek bultzatutako ekitaldietako partaidetza Zuzendaritzako pertsonalak parte hartu zuen lankidetzako eragileen ekimenekin lotutako hainbat ekitalditan; honakoak izan ziren:
- Finantza Etikoei eta Elikadura Burujabetzari buruzko jardunaldiak, Fiarek eta La Via Campesina-k antolatuak, 2013ko urtarrilaren 24an Usurbilen.
- Gizarteratze Enpresen II. Feriarako bisita; feria hau Irungo Ficoba-n egin zuten, urtarrilaren 31ren eta otsailaren 1ean.
- “Ekonomia alternatiboaren zirkuituak: gizarte merkatua eraikitzeko aktore eta prozesuak" jardunaldia, REAS eta HEGOAk antolatua eta 2013ko otsailaren 27an Bilbon zertua.
- Emakume Ausartak antzerki taldearen “Emprendamos el vuelo” antzezlanaren emanaldia Martuteneko kartzelan, martxoaren 8ari lotutako errebindikazioen harira.
- Elikadura subiranotasunerako hezkuntza eraldatzailearen inguruko jardunaldiak, Emaús Fundazioak antolatuak, 2013ko apirilaren 9 eta 10ean Donostian eginak.
- “Emakumeak
betiko zaintzaile” jardunaldiak, Bidez-bidek antolatuak, 2013ko apirilaren 11 eta 12an Donostian eginak.
- Herritarren partaidetzari buruzko "Herritarrekin" jardunaldiak, Herritarrekin sareak antolatuak, 2013ko ekainaren 6, 7 eta 8an Donostian eginak.
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
- “Emakumea,
immigranteak eta medioetako ordezkaritza” jardunaldiak, TAU Fundazioak antolatuak eta 2013ko ekainaren 13 eta 14an Donostian eginak.
- ‘Gizarte mugimenduak eta nazioarteko lankidetza. Proposamen emantzipatzaile berriak eraikitzeko aukerak eta erronkak’ topaketa, HEGOAk antolatua eta 2013ko uztailaren 4 eta 5ean Bilbon EHUren Sarrikoko fakultatean egina. Zuzendaritzak hizlari gisa hartu zuen parte uztailaren 5eko mahai-inguruan, gizarte mugimendu, herri administrazio eta GGKE-ekin batera.
- “Crisis y sostenibilidad ¿Austeridad, crecimiento, decrecimiento?” udako ikastaroa, EHUk antolatua eta 2013ko uztailaren 10ean Donostian egina.
- “Merkatuen diktaduraren eragin globalak. Eskura ditugun aukerak" ikastaroa, Calcuta Ondoan-ek antolatua, 2013ko irail eta urri bitartean EHUren Donostiako Zuzenbide Fakultatean egina. Lankidetzako zuzendariak ikastaroaren aurkezpena egin zuen, irailaren 30ean.
- “Motxila ikusezina” trailerra aurkezteko jardunaldia, Bidez Bide-k antolatua, 2013ko urriaren 10ean Donostian egina.
- “Garapen Sortzaile diren Emakumeen I. Biltzarra”, Haurralde Fundazioak antolatua eta 2013ko urriaren 15etik 19ra bitartean Zumaian egina.
- “Elkarrekin lanean” jardunaldia, Emaús Fundazioak antolatua, 2013ko azaroaren 7an Donostian egina.
- Genero, gatazka eta memoria historikoari buruzko ikerkuntza mintegia. El Salvadorretiko ekimenak, HEGOAk antolatua, 2013ko abenduaren 12an EHUren Donostiako campusean egina.
- Partaidetzazko eraikuntza prozesua: Elikadura Subiranotasunaren inguruko esperientzien arrakastarako irizpideak, 2012an abiatua eta Emaús Gizarte Fundazioak, EHNE Bizkaiak eta VSF-Justicia Alimentaria Global-ek antolatua. Zuzendaritzaren pertsonalak parte hartu zuen prozesuko hainbat unetan, 2013an zehar.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
5. FEMINISMOAREKIN KONPROMETITUTAKO LANKIDETZA-POLITIKA 5.1 Aliantza egonkor eta jarraituak mugimendu feministekin Dagoeneko 2. atalean aipatu moduan, 2013ko urtean zehar zuzeneko diru laguntzarako hitzarmen bat sinatu zen SOFekin, hots, Emakumeen Mundu Martxa nazioarteko mugimendu feministaren Nazioarteko Idazkaritza daraman erakundearekin. Hitzarmen honek jarraipena ematen zion 2012an sinatuari, hau da, lehenbizikoari, eta helburua zuen Brasilen eta Latinoamerikan ekintza feminista sendotzea eta, gainera, EMM antolatzen eta egituratzen, eta egiten dituen aliantzak sendotzen, laguntzea. Gainera, 2013an zehar bisita bat egin zen SOFera Brasilen. Bisita horrek bat egin zuen EMMren Nazioarteko 9. Biltzarraren ebaluazio nazionalarekin, herrialde horretan egin baitzuten biltzarra urte bereko abuztuan zehar. Ildo honetatik, Lankidetza Zuzendaritzatik Euskal Herriko Mundu Martxako hiru feministaren Brasilerako bidaia finantzatu zen, biltzar horretan parte har zezaten; horrela modu integral batean sendotu nahi zen mugimendua, bai nazioarte mailan bai maila lokalean. Bisita horretan zehar posible izan zen, halaber, Nazioarteko Idazkaritza SOFetik Mozambikeko F贸rum Mulher-era aldatzeko prozesuari buruz, 2013an zehar jada abiatua zen horri buruz, gehiago jakitea. Izan ere, Idazkaritza osatzen zuten SOFeko hiru kideek trantsizio prozesu oso bat antolatu dute F贸rum Mulher-ekoekin; trantsizio horrek 2014ko urtearen erdialdea arte iraungo du, eta 2014an F贸rum Mulher麓-ekin sinatuko den hitzarmen berriaz finantzatuko da neurri batean.
5.2 Emakumeen ahalduntzearekin edota mugimendu feministak sendotzearekin lotutako ekimenekiko konpromisoa. Lankidetzako Foru Planak dioenaren arabera, Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du gutxienez aurrekontuaren % 35 feminismoarekin edo emakumeen ahalduntzearekin lotutako ekimenetarako gordetzeko. Zehazki, 2013an zehar hitzarmen bat sinatu da erakunde feminista batekin, eta erakunde feministetara edota emakumeak ahalduntzera zuzendutako I. eranskineko bederatzi proiektu, II. eranskineko hiru eta III. eranskineko beste hiru onartu dira. Guztirako balioak, hartutako konpromisoa gainditzen dute, ondoko taulan datoz jasota:
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
AURREKONTUA GUZTIRA Emakumeak ahalduntzera/feminismoetara bideratutako aurrekontua
3.848.121 € 1.721.092,75 €
Emakumeak ahalduntzera / erakunde feministetara bideratutako portzentajea
% 44,73
6. FORU LANKIDETZAREN KALITATEA ETA ERAGINA 6.1 Gardentasuna eta kontuak ematea Foru lankidetzaren kalitatea eta eragina hobetzeko konpromisoaz, Zuzendaritzak sozializatu egin zituen, arloko eragile multzoarekin, 2013ko diru laguntza deialdiko emaitza nagusiak. Ildo beretik, legegintzaldiaren hasieratik komunikazioa mantentzen ari da Federación Española de Municipios y Provincias erakundearekin, eta horri urtero ematen zaio Lankidetza Zuzendaritzaren jardueraren berri. Zehazki, 2012ko urteari buruzko informazioa 2013ko ekainean bidali zen, horretan aditzera emanez urte horretako deialdian emandako diru laguntzetako bakoitzari buruzko datu nagusiak. Informazioaren osagarri, 2013ko abenduan 2014rako aurrekontua bidali zitzaien. Era berean, ekainean egindako Foru Planaren aurkezpena baloratzeko inkesta bat egin zen; horretan, plana prestatzeko zabaldu zen partaidetzazko prozesuaren balorazioa ere jaso zen. Oro har positiboak izan ziren jasotako erantzunak, eta aipatutako hobekuntza alderdiak kontuan hartuko dira etorkizunera begira. Ildo honetatik, azpimarratzekoa da ezen, lehen aldiz, 2013ko abenduan urteko balorazio inkesta bat bidali zaiela lankidetzako eragileei; horretan, modu zabal batez, espazio bat ematen zaio balorazio orokorrari, bai Zuzendaritzaren politika bai GGKE-ekiko zein lankidetzako beste eragile batzuekiko harremanak jasotzearren. Dena den, Zuzendaritzak garbi du inkesta formatuak bere mugak dauzkala eta, beraz, aurreikusita dago 2014an zehar komunikazio bide aktibo, praktiko eta eraginkorrak finkatzeko bidean lanean segitzea.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
7. PROZESUETARAKO LAGUNTZAKO ETA HURBILKETARAKO BISITAK TOKIAN BERTAN Zuzendaritzatik finantzatutako prozesuen errealitatea zuzenean ezagutu ahal izatearren, beharrezko ikusten da paperetik eta bulegoko bileretatik haratago iristea, eta saiatzea, Zuzendaritzaren aukera mugatuen neurrian betiere, entitateetara eta garatzen dituzten prozesuetara gehiago hurbiltzen. 2013an zehar lau bidaia egin dira, eta horietan Zuzendaritzako eta departamentuko hainbat pertsona izan dira, helburu desberdineko bidaiak izan baitira. Ondoren, horietako bakoitzari buruzko laburpentxo bat aurkezten da.
7.1 Indonesia 2013ko ekainaren 6tik 13ra bitartean, zuzendaria eta Departamentuko aholkulari bat La Via Campesina-ren Nazioarteko 6. Konferentziara joan ziren, gonbidatuta. Konferentzia Jakartan (Indonesia) izan zen.
La Via Campesina-ren emakumeen Asanblada
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
Horrela, Zuzendaritzak aukera izan zuen LVCren parte diren ehunka erakundeak hurbiletik ezagutzeko, egun igarotzen ari diren egoerarekin eta etorkizunera begira dituzten erronkekin batera. Konferentzia horretan, 33 erakunderen sarrera berretsi zuten; horrenbestez, guztira 183 erakunde dira jada mundu osoan zehar. Gainera, Nazioarteko Idazkaritza Operatiboa eramateko beste erakunde bat jasotzen zuen proposamena –aurrerantzean Zimbabweko ZIMSOFFek eramango du Idazkaritza- eta La Via Campesina-ren VII. Konferentzia, 2017an egitekoa, Euskal Herrian egitea onartu zuten. Zuzendaritzak bidaiari buruz egindako balorazioa oso positiboa izan da, aukera paregabea izan baita zuzen-zuzenean ezagutzeko mundu osoan garatzen ari diren nekazari borroken inguruko pertsonak eta lekukotasunak.
7.2 Kalifornia Elikadura subiranotasunari lotutako prozesu eraldatzaileei emandako laguntza dela-eta Etxalde mugimenduarekin dagoen harremanaren ondorioz, irailean gonbidapen bat jaso zen, Estatu Batuetako Kaliforniarako bidaia batean parte hartzeko.
ALBA (Agricultural Land Based Training Association)-ko laborariekin
Zuzendaritzako pertsona batek parte hartu zuen irailaren 21etik 28ra bitartean egindako bidaia horretan, euskal nekazari mugimenduko zenbait pertsonarekin batera (Iparraldekoak zein Hegoaldeko pertsonak ziren); Euskal Herrian elikadura subiranotasunaren alde ari den mugimendutik hurbileko beste erakunde batzuetakoak ere izan ziren.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
Gonbidapena La Via Campesina-ren aliatu Food First erakunde estatubatuarretik heldu zen; erakunde hori elikadura justiziaren arloan ari da lanean, batez Kaliforniako San Frantzisko inguruan. Bidaiaren helburua zona horretan elikadura subiranotasunarekin lotuta garatu diren esperientzia eta ekimenak zuzenean ezagutzea zen, lotura estrategikoak ezartzearekin batera. Zuzendaritzak balorazio positiboa egin zuen bidaiari buruz. Izan ere, bultzatzen ari diren gizarte eraldaketarako ikuspegietako batekin lotutako esperientziak hurbiletik ezagutu ahal izateaz gain, aukera eman du euskal nekazari mugimenduarekin eta beste eragile estrategiko batzuekin harreman estuagoa sortzeko.
7.3 Sahara Azaroaren 19tik 25era bitartean, Gizarte Politikako diputatu Ander RodrĂguezek Sahararako bidaia bat egin zuen, Euskal Fondoak eta HEGOAk gonbidatuta eta Lankidetza Zuzendaritzak eta Euskal Fondoak sinatutako hitzarmenaren esparruan, euskal eta nazioarteko estrategia bultzatzeko. Estrategia horrek, izan ere, eta Oroimenaren Oasia txostenaren inguruan, Mendebaldeko Sahara okupatuan gertatzen ari den giza eskubideen urraketa egoera salatu eta, bide batez, horretan politikoki eragin nahi du. Diputatuak bidaide izan zituen ikerkuntzaren zuzendariak, Paco Etxeberria eta Carlos Beristain, Donostiako Udalaren lankidetza eta gizarte gaietarako zinegotzi Jon Albizurekin batera. Bidaian zehar aukera izan zuten bi hobitatik pertsona desagertuen gorpuzkinak atera –aurrez zeuden identifikatuta- eta gorpuzkin horiek senideei itzultzeko ekintza batean parte hartzeko. Nazio Batuen MINURSO misioa ere gonbidatu zuten senideek eta agintari sahararrek, bertan egon eta prozesua ikus zezaten. Gorpuak hobitik ateratze ondoren, erlijio-ekitaldia
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
7.4 Brasil Zuzendaria eta Zuzendaritzako beste pertsona bat Brasila joan ziren, azaroaren 22tik abenduaren 8ra bitartean, Zuzendaritzarako estrategikoak diren bi mugimendu sozialen esperientzia are hurbilagotik ezagutzeko; mugimendu horiek MST (Movimento dos Trabalhadores Rurais sem Terra) eta EMM (Emakumeen Mundu Martxa) ziren. Lehenari laguntza ematen zaio diru laguntza deialdiaren bidez, zehazki Mundukide euskal erakundeari emanaz. Bigarrenari, lankidetza zuzeneko hitzarmen baten bidez laguntzen zaio.
Mundukide eta MST-ko emakumeekin solasaldian
Zuzendaritzak oso balorazio positiboa egin zuen bidaiari buruz, aukera eman baitzuen Brasilgo gizarte errealitate konplexua eta, zehazki, borroka feministen eta nekazarien borroken errealitate konplexua ezagutzeko. Gainera, aukera izan zen La Via Campesina-ren parte diren erakunde batzuekin bilerak egiteko; horrek, zalantzarik ez, herrialde hartako nekazarien emantzipazio borroken gaineko ikuspegi zabalagoa eskaini zuen.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Gizarte Politikako departamentua
8. AURREKONTUA Jarraian Lankidetza Zuzendariak 2013. urtean izandako kudeaketaren aurrekontua aurkezten da. Bertan ez dira jaso langileen gastuak (Funtzio Publikoko Departamentuak kudeatzen ditu) eta, diru laguntzen deialdiari dagokionez, 2012. urtean onartutako proiektuen bigarren ordainketari dagozkion gastuak eta 2013ko lehendabiziko ordainketak jaso dira. Edozein modutan ere, azpimarragarriena da ehuneko ehun bete dela aurreikusitako zenbateko guztia.
Aurreikusita (€)
2. Kap.
4. Kap.
Beteta (€)
Betetze maila (%)
Ohiko gastuak ondasun eta zerbitzuetan
50.000
50.000
%100
Bestelako lanak
50.000
50.000
100%
Diru-laguntzen deialdia, zeharkako lankidetza
3.192.600
3.192.600
%100
*-Garapenerako Lankidetza Fondoa 2013
1.980.467
1.980.467
%100
L-Garapenerako Lankidetza Fondoa 2012
1.212.133
1.212.133
%100
Hitzarmenak, lankidetza zuzena
405.000
405.000
%100
N-Sempreviva Organización Feminista (Emakumeen Mundu Martxa)
115.000
115.000
%100
N-Serikat Petani Indonesia (La Vía Campesina)
115.000
115.000
%100
N-Euskal Fondoa (Oficina del Historiador de la Habana)
115.000
115.000
%100
N-Euskadiko GGKE Koordinakundea
30.000
30.000
%100
N-Euskal Fondoa (Saharako laguntza)
30.000
30.000
%100
3.647.600
3.647.600
%100
GUZT. 400 PROGRAMA, LANKIDETZA
Garapenerako nazioarteko lankidetza. 2013 MEMORIA
c