Garatu Gasteiz

Page 1

JOKO ETA JOLAS HERRIKOIAK GARATU 2010-12-03 GASTEIZ PIM PAM PUM Jokoaren ezaugarriak Azalpen orokorra Bi talde aurrez aurre saiatzen dira bata beste taldeko kideak harrapatzen. Talde bakoitzak bere etxea dauka. Etxe batetik bestera 150en bat metroko distantzia dago. Bitartean sasiak, arbolak, paretak, eraikuntzak, eskailerak, aldapatxoak eta abar daude. Erliebeak aurkariak ezustean harrapatzeko laguntzen du. Espazioa Ezkutaketa-jolasa denez, ezkutatzeko leku anitzekoa behar du izan. Leku zabala, sasiz, arbolaz, eserlekuz, iturriz, hesiz, paretaz inguratua. Lorategi bat edo baso bat izan daiteke. Espazio ziurgabea, beraz. Basoa bada, mugak jarri behar dira. Lorategi zabala baldin bada, ikasleak ezin dira eremutik atera. Iraupena Partida bakoitzak gutxienez ordu erdi bateko iraupena izan dezake. Gerta daiteke ordu batean amaitu ez izatea. Partaide-kopurua Hamar laguneko bi talde. Adina Zortzi-bederatzi urtetik aurrera. Materiala Ez da materialik behar. Egitura Bi talderen arteko duelu simetrikoa: jokalari-kopuru berbera eta betebehar eta eskubide berberak.

Nola jokatzen dute?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.