makila jaurtiketa, taba, ziba

Page 1

MAKILA JURTIKETA: CALDERON, PILOCHO, IRULARIO,TXIRIKILA.

JOKOA, JOKO SOZIOMOTORRA, JOLASA-JOKOA. KANPO LOGIKA ETA ERLAZIOAK Txirikila aukeratu dugu arrazoi desberdinengatik. Lehenengo eta behin ia desagertua den jokoa delako. Harrigarria bada ere pasa den mendeko lehenengo erdialderarte joko hau hiriko eta herrietako erregea zen, gehienetan, mutilen artean. Hainbat lekutan neskek ere egiten zuten eta beste batzuetan nahastuta. Bainan, orokorrean, esan dezakegu jokoa mutilek gehienetan praktikatzen zutela. Bestaldetik joko honetarako, 1960 urtetik aurrera emandako aldaketak herri eta hirietan, espazioari dagokionez, kaltegarriak suertatu dira erabat eta bere desagerpenera bultzatu dute. Erlazioei dagokionez interesgarriena da askotan joko hau zen aukera bakarra garizuman neskak eta mutilak elkarrekin jolasteko. Azkenez denborari dagokionez, ikusten dugu ematen dela bertsio desberdinetan: Jokoak, joko soziomotorra, eta joko-jolasa. Irabazi eta errepikatzearen plazerra agertzen da joko honetan. ESPAZIOA Orokorrean leku zabala behar zen praktikatzeko, herriko plazak, herri ondoko zelai zabal eta lauetan, eta batzuetan errepideetan eta kaleetan aurkitzen dugu. Espazioaren ziurgabetasuna zen nagusia. Ziurgabetasun handiena materialetik zetorren, batez ere egur txikia jotzean. Jolas honen eboluzioan eta desagerpenean zer esan handia izan du herri eta hirietako eraldaketa fisikoak, orokorrean esan dezakegu umeek gero eta espazoa txikiagoa dutela beraien jolasetarako eta honek hainbat jolasen desagerpena dakar. Honako hau besteak beste. Esan behar da ere betidanik joko hau joko arriskutzat hartu dela herri eta hirietan eta horrek lagundu egin du bere desagerpenean.

DENBORA Joko lineala, memoriaduna, irabazleekin eta galtzaileekin. Askotan apostua ere tartean, jatekoa, gehienentan, pikuak, txokolatea, eta abar. Irabaztearen plazerra agerian dago joko honetan. Baina, bada ere errepikatzearen plazerra joko-jolas honi esker. Bi plazer hoien artean joko soziomotorra ere aurkitzen dugu. Jokotik, joko-jolasera egten duen bidaiaren atsedena, agian. Dena den horren garrantzia du materiala joko honetan ez dugula topatzen jolasa objetuduna edo jolas hutsa bere bertsio artean. Baliteke guk horrelakoa planteiatzea, ziurgabetsunez beteriko eremuan, lagunen arteko leia, memoriarik gabekoa eta txirikila lagun. MATERIALA. Jolas honek izena hartzen du materialetik eta gehienetan egur zati txikienetik. Honek adierazten du materialaren garrantzia joko honetrako. Egurra dugu nagusia, askotan harri batzuk, blusa, jaka, eta eskuak, pieza laburra hartzeko eta bi pieza nagusien arteko proportzioa zenbatzeko eta neurtzeko. Harriagarria da hainbat joko txirikilaren eskirla batengatik irabazi ala galtzen zirela, estabaidak artean zirelarik. Materialak, denboran, oso atzera eramaten gaitu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.