Cetaren errezeta liburu handia

Page 1


AGURGARRIAK, Urte bukaerako jaiak datozkigu, neguarekin batera, eta eurekin urte berriari ongi etorria emango diogu. Mehatxuz eta arriskuz beteriko urtea, baita esperantzaz, proiektuz eta dena aldatzeko aukeraz beterikoa ere. Eguberriko jaiak gustuko izan edo ez, gastronomiarekin loturik doan garaia dela egia da, horregatik errezetategi hau oparitu nahi dizuegu, bost ohiko errezetekin. Goza itzazu! Ez da edozein errezetategi, laster antzemango diozu. CETA-k zure bizitzan dauzkan zenbait efektu islatzen ditu. CETA zer den ba al dakizu? Europar Batasunak (aurrerantzean EB) Kanadarekin sinatutako akordio bat, zeinean gure eskubide eta subiranotasuna alde egiten duten, munduko korporazio handienei arazorik ez ematearren. TTIP-ren oso antzekoa da, honetaz ziur zerbait entzuna izango duzula!


aurkibidea CETA-k zer eragin du zugan?

Galets salda

Ganba Koktela

Jijoi Turroia

Indioilar betea labelean

Etxeko polboroiak


Galets salda Errazioa: 6 pertsona * Denbora:3 ordu * Zailtasuna Erraza

Per al brou: · Txahal Saiheskia(300 g) · 1/2 Txerri masaila · 1 Oilasko Izterra ·· 1 heze · 2 porru · 1/2 arbi · 2 azenario · 2 patata

Lapikoan perrexil hezea, arbia eta porrua salteatu olio apur batekin. Sutik kendu. Lapiko berean barazkien olioa eta oilasko izterra, txerri masaila, urdaiazpiko hezurra eta txahal saiheskia jarri. Ura bota dena estali arte (5L gutxi gora behera). Irakiten utzi ordu betez. Salda iragazi eta pasta gehitu. Irakiten utzi pastak behar beste, Salda zerbitzatu, haragi eta barazkiak nahi beste gehituz.


CETA-k zer eragin du zugan? | Errezetak

CETA-k zer eragin du zugan? Txahal saiheskia Kanadan behiei Zilmax ematea legala da. Medikamendu anabolizante honek bihotz taupadak bizkortzen ditu, loezina, dardarak eta buruko minak sortuz. EB-n debekatua dago. Txerri masaila eta urdaiazpiko Kanandan txerriei Raktopamina ematea legala da. Medikamenduaren %20 baino gehio ere animalian egongo da jaterako orduan. EB-n debekatua dago. Oilasko izterra Kanadan abereentzako medikamendu eta hormonen araudia EB-n baino malguagoa da. Perrexil heze, arbi eta porrua Nekazaritza transgenikoan Glisofato belar-pozoia maila handian erabiltzen da. Oso minbizi-sortzaile handia da, bai nekazarientzako, bai kontsumitzaileentzako ere. EB-n ez dago debekatua, baina administrazio askok kentzen hasi dira. Patatak eta azenarioak 2014ean, Kanada mundu mailako 5. transgeniko ekoizle handiena izan zen. Galets pasta. Hormona, medikamendu, transgeniko eta belar-pozoien inguruko araudia berriak korporazio multinazionalen presio taldeek idatziko dituzte. “El bon vi i la sopa bullida allarguen la vida�

On egin!

EB-K INPORTATUKO DU: 65.000 BEHI HARAGI TONA 75.000 TXERRI HARAGI TONAKANADATIK EKARRIKO DITUZTE HURRENGO 7 URTEETAN


Ganba koktela

Errazioa: 2 pertsona * Denbora: 10 minutu * Zailtasuna Erraza

· 2 ahuakate · 500 g Ganba · 3 Saltsa rosa koilarakada · -Tipul oso bat · 5 fulles d’enciam Salsa arrosarentzat: · 3 Maionesa 3 koilarakada · 2 Ketchup koilarakada · Brandy ttanta batzuk

Tipula eta ahuakateak zuritu, eta kubotan zatitu. 500g ganbei azala kendu. 400g ganba moztu baratxuriarekin batera. Beste 100g ganbak gorde. Zatikatutako guztia nahastu eta saltsa arrosa gehitu. Kopatan banatu eta hozkailuan hozten utziko ditugu. Letxuga tiratan moztu. Kopara letxuga estaldura eta ganbak apaingai gisa ipiniko ditugu.


CETA-k zer eragin du zugan? | Errezetak

CETA-k zer eragin du zugan? Ahuakateak EEBB-n elikadurarako produktuetan dauden hondakin toxikoen neurketa malguagoa da EB-n baino Ganbak EB-n Ardura Printzipioa da nagusi. CETA-rekin Arrisku Printzipioa gailenduko zaio. Behin komertzializatua, kalteak gestionatuko dira. Saltsa arrosa Korporazio handi batek komertzializatutako zerbaitek kalte bat eragiten badu, kaltetuak justizia arruntetik jo beharko du, bestalde, korporazio batek, lege bat bere interesei kalte egiten diela uste baldin badu, hitzarmenak erabakiko duen VIP auzitegi opaku, garesti eta arin batera joko du. Tipula eta letxuga EEBB-n ohikoa da elikagaien erradiazioa, aipamenik gabe. EB-k elikadura ziurtasuna arriskuan jartzen duela uste du. EB-n produktu batzuentzat bakarrik onartzen da, eta argi aipatua joan behar du. “Qui canta a taula i xiula al llit, no té el seny gaire complit”

Bon profit!

KANADAKO ENPRESEN %81A EEBB-TAKOEN FILIALAK DIRA. EB-N 250 BELAR-POZOI BAIMENDUAK DAUDE BAKARRIK. . 82 OSAGAI KIMIKO DAUDE DEBEKATUAK EB-N, ASKOK OMS-N AHOLKUA MEDIO. EEBB-N, ALDIZ, LEGALAK ETA ERABILIAK DIRA..


Indioilar betea labelean Errazioa: 6 pertsona * Denbora: 3 ordu * Zailtasuna ertaina

· Indiolarra ·Gatza, tipula eta ardo gozoa · Txerri gantza Per al farcit: · Urdaila · 4 sagar · 2 tipula · Baratxuria · Ogi gogorra · 20 Aranpasa · 10 orejoi

Oilaskoa garbitu eta hezurgabetu, kontuz, puskatu gabe. Zatikatu eta urdaila, ogi gogorra, sagarra, aranpasak eta orejoiak nahastu. Kazolan egosi txerri gantz, gatz eta ardo gozoarekin. Nahasketa jalkitzen utzi, kanela eta intxaur muskatua gehituz. Oilaskoa bete eta josi. Labelean sartu 3 orduz 125ºC-ra. Ordu eta erdian patatak gehitu daitezke.


CETA-k zer eragindu zugan? |Errezetak

CETA-k zer eragin du zugan? Indioilarra EEBB-n ohikoa da oilaskoak kloroan murgiltzea hiltokian bertan. EB-n, hau debekatua dago.

Gatza, tipula eta ardo gozoa EEBB-k elikagaien erradiazioa onartzen du Txerri gantza EEBB-n antibiotikoen %80 abeltzaintzan erabiltzen da, %20, besterik ez, gizakien osasunean. Europeak Prebentzio eta gaixotasunen kontrol Zentroak uste duenez, abeltzaintzan antibiotikoak erabiltzeak 25.000 hildako eragiten ditu urtero, 1.500 milioi €-ko gastuaz gain. Jaten ditugun abereetan antibiotikoak egoteak gure sistema inmunologikoa ahultzen du. Urdaila Espainian batez besteko 250mg antibiotiko komertzializatzen dira haragi kg bakoitzeko. EB-ko bigarren zifra altuena. Sagarra, ogi gogorra EB-n belar aromatizatzaile, espezie eta gozagarrien erradiazioa bakarrik baimendua dago, elikaduraren segurtasuna arriskuan jartzen duelako. Salbuespen batzuk daude. Aranpasa eta orejoiak EB-n derrigorrezkoa da erradiazioa jaso duten produktuetan aipatzean, EEBB-n, aldiz, gozagarri bat izango bailitzan, ez da aipamenik agertzea derrigortzen. “A gall que fa renou, li estrenyen el coll”

On egin!

ESTATU BATUETAN (AURRERANTZEAN EEBB) ABELTZAINTZAREN %80A HAZKUNDE HORMONEKIN TRATATUA IZAN DELA ESTIMATZEN DA. EB-N HORMONEN ERABILERA GUZTIZ DEBEKATUA DAGO EEBB-K NAFTA HITZARMENA DAUKA KANADAREKIN, ETA HORREN BIDEZ EEBB-N SAL DAITEKEENA, KANADAN ERE SAL DAITEKE. KANADAKO ENPRESEN %81A EEBB-N ENPRESEN FILIALAK DIRA.


JIJOI TURROIA Errazioa: turroi ale 1 * Denbora: 50 minuto * Zailtasuna ertaina

¡ 600 Almendra Txigortua ¡ 100 g eztia ¡ 150 g Azukre-hautsa

Almendrak zartaginean txigortu olio apur batekin. Birrindu irabiagailuarekin. Eztia berotu kazolan, loditzen hasteko. Azukrea gehitu eta nahasi ore bilakatuz. Almendrak gehitu eta ondo nahastu, ore lodia lortu arte. Orea molde baten sartu, estali eta hozten utziko dugu. Hotza dagoenenean, molde handiago batera aldatu, eta berriz estali. Almendrek olioa botako dute eta turroia trinkotuko da. Hurrengo egunean, olioa garbitu eta zerbitzatu.


CETA-k zer eragin du zugan?| Errezetak

CETA-k zer eragin du zugan? Almendra txigortua Kanada mundu mailan produktu transgenikoen ekoizlerik handienetakoa da. Eztia Nekazaritza transgenikoan belar-pozoi ugari erabiltzen dira, minbizi-sortzaile izugarriak nekazari eta kontsumitzaileentzako. Hilgarriak erleentzako.

Azukre-hautsa Transgeniko eta belar-pozoien aurkako neurriak korporazioen presio taldeen laguntzarekin idatziko dira.

“Per Nadal capons, neules i torrons”

On egin!

ERLEEK GURE ELIKADURAREKIN HARREMANATUTAKO LANDAREEN %80A POLINIZATZEN DUTE. EEBB-N GEHIEN ERABILITAKO BELAR-POZOIAK HILGARRIAK DIRA ERLEENTZAKO. EB-K 2013AN DEBEKATU ZUEN OSAGARRI HORI. ORDUTIK PRESIO ASKO JASO DITU MULTINAZIONAL EKOIZLEEN ALDETIK


Etxeko polboroiak Errazioa: 20 ale * Denbora:45 minutu * Zailtasuna ertaina

· 350 g irina · 110 g Txerri gantza · 40 g Almendra · 80 g Azukrea · Kanela apur bat · hauts-azukrea estaltzeko

Aurreko egunean, 350g irin eta 40g almendra nahastu, eta labelean sartuko ditugu. 30 minutu 130ºC-tan, noizbehinka irabiatuz. Ondoren, labela amatatu eta jalkitzen utziko dugu hurrengo egunera arte. Hurrengo egunean, aurreko nahasketa hartu eta sumendi baten forma emango diogu. Kraterrean kanela, 80g azukre eta 110g txerri gantz jarriko ditugu. Nahastu ore sendoa lortu arte, eta hozkailuan sartuko dugu plastiko baten barruan, ordu betez. Honen ostean, orea atera eta lautu behar dugu, eskuarekin. Berdintzeko arrabola erabili. Apur bat mardula gelditu arte. Molde biribil edo katilu batekin, polboroiak egiten hasi. Denak eginak daudenean ordu betez jalkitzen utziko ditugu. Labea berotu 200ºC-ra, grill moduan. Polboroiak 15 minutuz sartu, erretzen ez direla ziurtatuz. Kanporatu eta hozten utziko ditugu. Hotzak daudenean azukre-hautsa gehitzerik dago.


CETA-k zer eragin du zugan? | Errezetak

CETA-k zer eragin du zugan? Irina EEBB-n baimendutako eta EB-n debekaturiko belar-pozoien zerrenda oso luzea da. EB-k 250 belar-pozoi bakarrik onartzen ditu. Txerri gantza Kanadan ohikoa da txerriei Raktopamina ematea, medikamendu anabolizantea. EEBB-n ohikoa da abereei hormonak eta antibiotikoak ematea. EB-n debekatua dago, gizakien osasuna arriskuan jartzen duelako. Almendra 82 osagai kimiko daude debekatuak EB-n, askok OMS-n (Munduko Osasun Erakundea) aholkua medio. Baina EEBB-ko belar-pozoietan legalak eta erabiliak Kanela eta azukrea EEBB-n baimendutako hondakin toxikoen muga (elikaduraren ingurukoa) EB-n baino askoz altuagoa da.

“No diguis mai d’aquesta aigua no en beuré, ni aquest capellà no és el meu pare”

On egin!

EB-N ARDURA PRINTZIPIOA DA NAGUSI: BERRIKUNTZA TEKNIKO BATEN GAINEKO IKERKETEK EZ BADUTE NAHIKO FIDAGARRITASUNA BERMATZEN, GIZAKI ETA INGURUNEAREN BABESA ZIURTATZEKO, PRODUKTUA EZ DA KOMERZIALIZATZEN. EEBB-N ARRISKU GESTIOAREN PRINTIZIPIOA DA NAGUSI: PRODUKTUA KOMERTZIALIZATZEN DA, ETA KALTEAK ERAGITEN BADITU, KALTETUAK KORPORAZIO HANDIEI SALAKETA JARTZEKO AUKERA IZANGO DU. HAUEK OSO ABOKATU GARESTIAK DITUZTELA ETA BOTERE HANDIA DAUKATELA JAKINDA, NOSKI.


AGURRA: Legebiltzar autonomiko askok CETA-ren aurka agertu ziren. En Comú Podem, Unidos Podemos eta En Marea taldeak CETA-ri ezetz esatea aldarrikatu zuen Kongresuan, baina PP, PSOE, C’s, PNV eta PDcat taldeek CETA-rekin ados zeuden. Horrela gobernuak gure eskubideekin elkartrukeak gauzatzen ditu, inori galdetu gabe, kargu hautetsi eta legebiltzat autonomikoei kasurik egin gabe. Baina hau gertatzen zen bitartea, Europako gizarte zibila antolatu egin da #NiCETAniTTIP kanpainaren lelopean, manifestazioak antolatuz, sare sozialetan aldarrikapenak bultzatuz, gizakateetara deituz, elkarretaratzea,...eta borroka aurrera doa. Onartezina da Europako gobernuek, EB aitzakia bezala erabilita, gure subiranotasun guztiak salgai ipintzea: juridikoa, elikadurarena, ingurugirokoa, komertziala, laborala, osasunarena, hezkuntzarena, hots, gure zerbitzu publiko guztiak, gure osasuna, gure lan eta eskubide sozialak eta, gure etorkizuna, gure oraina. Dena jokoan daukagu. Onartezina da hedabideen gai honen inguruko informazio hedatze eza, noizbehinka prentsa ohar gozatuak irakurriz. Ez, CETA-k ez digu lanik ekarriko, CETA-k oinarrizko eskubide guztiak kenduko dizkigu. Errezetategi hau gustuko izatea espero dugu, eta errezetaren bat ere. Baita CETA eta TTIP-ren aurkako borrokekin bat egitea ere. Ondo pasa jaietan!


CETAri buruz informazio gehiago hona hemen eskuratu dezakezu: www.noalttip.org

Errezeta liburu hau honako hauek egin dute:



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.