1948ko uda

Page 1


1948ko uda(DEF).QX:Maquetaci贸n 1

5/6/15

13:49

P谩gina 3

Patxi Zubizarreta

Perzebal, 30


1948ko uda(DEF).QX:Maquetación 1

5/6/15

13:49

Página 4

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2015eko ekainean

Azala: Pablo Caracol Maketazioa: Erein © Patxi Zubizarreta © EREIN. Donostia 2015 ISBN: 978-84-9109-000-7 L. G.: SS-600/2015 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: itxaropena@itxaropena.net www.itxaropena.net


1948ko uda(DEF).QX:Maquetaci贸n 1

5/6/15

13:49

P谩gina 5

Patxi Zubizarreta


1948ko uda(DEF).QX:Maquetaci贸n 1

5/6/15

13:49

P谩gina 7

Juanari


1948ko uda(DEF).QX:Maquetaci贸n 1

5/6/15

13:49

P谩gina 9

Orduan, haren erabateko gaztetasunak eta amodio sortu berriak ipini egiten zuten gerraosteko goseak eta itzalek kentzen zutena. MIGUEL DELIBES


1948ko uda(DEF).QX:Maquetación 1

5/6/15

13:49

Página 11

AZKENIK, arratsaldeko zazpiak aldean, Beñaten gu-

rasoak kalera irten ziren. Etxe barrenean isiltasuna eta bakardadea nagusitu ziren arren, lehentxoago beren ohiko eztabaida ttikietan jardun zuten: “Laster komun berri bat beharko duzu zeuretzat bakarrik”, “Larunbata izanik, ez duzu pentsatuko alkandora horrekin irtetea, ala?”, “Sua begiratu al duzu?”. Eta abarren abarra. Atearen danbatekoa entzun aurretik, ostera, azken hitzak semearentzat izan ziren: –Ea ba, Beñat, tarte honetan asko ikasten duzun. Agur. Baina Beñat asper-asper eginda zegoen, izan ere zerbait gorrotatzen bazuen, horixe asteburuetan ikasi beharra izaten zen. Horrexegatik utzi zuen bertan behera gizarteko liburua eta horrexegatik abiatu zen gurasoen logelara. Bertaratu zenean, zerbait egitera ohitua dagoenaren modura, zuzen jo zuen eskuineko mesanotxera. Eta goiko tiraderari heldu beharrean (ondotxo 11


1948ko uda(DEF).QX:Maquetación 1

5/6/15

13:49

Página 12

zekien han aitaren galtzontzilo eta elastikoak gordetzen zirela), behekoa zabaldu zuen. Espero bezala, beheko kaxoian era guztietako tabakoa zegoen: tabako zorroak, aitari aspaldi oparitu zion piparako; zigarro beltzak; gorriak; pururen bat edo beste… Eta Beñatek, gustukoena izaki, beltza aukeratu zuen. Isiltasun erabateko hartan, sarrerako erlojuaren zazpi kanpaikadak eta igogailuaren zarata baino ez ziren entzun. Badaezpada ere, adi, Beñatek apur bat itxarotea erabaki zuen: agian, zerbait ahantzirik, aita edo ama itzul zitezkeen. Bere lasaitasunerako, igogailua goiko solairuan gelditzen sumatu zuen. Gurasoak ordurako beste bikoteren batekin solasean imajinatu zituen: azken pilota partida zela, gazteen heziketa zela, krisia zela… Aita eta dena delako gizona aurretik, hitz eta pitz; ama eta beste emakumea atzetik, tar-tar-tar. Atzera tiraderako gauzak lehen bezala ipintzen ari zela (horretan kontu handiz ibiltzen zen), zerbait arrotzari antzeman zion puruen azpialdean. Hango gauzetan apur bat arakatu, eta, berehala, kaxoi hondoa estaltzen zuen paper zurixkaren azpian, liburuxka zahar antzeko bat topatu zuen. Hura zabaltzearekin batera, lehen orrialdean izen hau irakurri zuen: “José Galparsoro”. Idazkerari erreparatu zionean, liburuxka hura gazte baten egunerokoa iruditu zitzaion. Eta balizko eguneroko hartan zer ote 12


1948ko uda(DEF).QX:Maquetación 1

5/6/15

13:49

Página 13

zegoen aztertzeko denbora gehiago beharko zuelako edo, beste zigarro bat hartu, eta, ohi zuen bezala, balkoira irten zen. Kanpora irten zelarik, haize firfira epelak uda gain-gainean zuela sentiarazi zion, eta txorakeria zela gelan erdi hotzak ikasten egotea. Egotaro ezinago hobe hartan jakin-minak ziztatua, aldi berean bi gauza debekatu egiten arituko bailitzan –batetik, bereak ez ziren gauzetan miatzen ibiltzea; eta, bestetik, ikasten egon beharrean zigarroak erretzea–, atsegin handiz eseri zen balkoiko zumezko aulkitxoan. Arretaz eta jakin-gosez beterik hasi zen idazki haiek ikusmiratzen: liburuxka kazeta paperez estalia zegoen eta, denboraren poderioz edo –1948ko data errepikaturik agertzen zen–, orrialdeak zuritik baino gertuago zeuden horitik. Horrekin batera, liburuxka erdia besterik ez zegoen idatzia, egileari ustekabean zerbait gertatu izan balitzaio bezala, ezbeharren bat apika. Orrialde pasan, Beñatek gutun bat topatu zuen eta, gutunaren zigiluan, urruneko toki izen bat: Mexiko. Igorlearen gunean, neska izen bat, ezezaguna hura ere: Juana… Orduan, urduri baino urduriago, zigarroa pizteaz ere ahantzia, Beñat topatu berria zuen liburuxka irakurtzeari lotu zitzaion. «1948ko uztailaren 2an Gaur pozik nago. Liburu-dendako nagusiak koaderno hau oparitu dit nire gauzak idazteko. 13


1948ko uda(DEF).QX:Maquetación 1

5/6/15

13:49

Página 14

Aurrena data jartzeko gomendatu dit eta, horren ondoren, egunaren laburpena egiteko: egunean zehar egin dudana, ikasi dudana, eta hau eta beste. Hori omen da, behinik behin, egunkarietan idatzita jasotzen dena. Eta nik, pozak txoratzen, nire lan eta koaderno berriengatik eskerrik asko eman dizkiot, eta nagusiak “ekarri asko” erantzun behar dela esan dit barrez-barrez.1 Baina gaur pozik nago, batez ere, hemendik aurrera ez dudalako eskolara joan beharrik izango. Hemendik aurrera, lagunek eskolan ezin izango didate adarrik jo eta, batez-batez ere, nire lana eta soldata ttikiak izango ditut. Hala ere, oraindik ezer kobratu ez dudan arren, ama dagoeneko hasia zait gauza xelebreak esaten: “Asko irabazi eta batere ez aurreratu, asto handi bat haiz, esana barkatu”. Amak gauza gehiago ere esaten dit. Adibidez, esaten dit juanpresko hutsa naizela eta inon baino hobeto mendi puntan biziko nintzatekeela, bordaren batean edo. Gaur, ordea, lanerako jantzi naizenean eta berak gorbataren korapiloa estutu didanean, begira-begira geratu, eta hara zer esan didan: “Hi horrela ikusita, orraztuta eta 1

Testuaren ulergarritasuna erraztearren, egunkari pasarte hauen ortografia moldatua izan da; beraz, 1948’ko, guizona, dembora, emen, dijoa, neska-rengana eta gisakoak zuzendurik agertzen dira. Soil-soilik toki eta pertsona izenak mantendu dira beren horretan.

14


1948ko uda(DEF).QX:Maquetación 1

5/6/15

13:49

Página 15

txukun-txukun jantzita, beste norbaiten semea haizela iruditzen zaidak”. Gero, negarra begietara zetorkiola ikusirik (sekula ez zait gustatu ama negarrez ikustea) eta berandutzen ari zitzaidala esanez, tximistotsean alde egin dut. Trena uste baino lehenago heldu da (edo ni uste baino beranduago), eta geltokira iritsi naizenerako jendea bagoietara igotzen hasita zegoen. Horixe polita izango zen, ba, aurreneko egunean bertan berandu iristea! Gaurkoa, Hirira joaten naizen bigarren aldia da. Aurreko batean aita eta biok joan ginen liburu-dendako nagusiarekin hitz egitera –Don Miguel hori aitaren izeba baten lehengusina ttikiaren senarra edo halako zerbait omen da, familiartekoa behinik behin–, eta lanean onartu ninduelako, egun handi hari izena eman behar zitzaiola-eta, hondartza ikustera inguratu ginen, pozak txoratzen, eta horren ondoren Alkatenea tabernara. Han urdaiazpiko ogitarteko eta basoerdi bana hartu, eta atzera itzuli ginen La Reineta herrira. Aurreneko lan eguna polita izan da. Niri atsegin zait liburu-dendako enkarguak-eta egitea. Gainera, nola hamar senideetan gazteena naizen, ba oso ohitua nago mandatuak egiten: batean errotara irina egitera, bestean ogitara, hurrengoan hari bila… 15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.