Baso ilun itoan

Page 1

Poesia

JABI SANTA CRUZ Baso ilun itoan

BLAS DE OTERO - BILBO URIA NAZIOARTEKO IV. POESIA LEHIAKETA

erein


BASO ILUN ITOAN

Poesia, 23


Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

BILBOKO UDALAK ETA BLAS DE OTERO FUNDAZIOAK ANTOLATZEN DUTEN BLAS DE OTERO - BILBO URIA IV. POESIA SARIA IRABAZI DU LIBURU HONEK.

1. argitalpena: 2013ko ekainean

Azalaren diseinua: Iturri Irudiak: Iñaki Geijo Codes Estudioa/Astrabudua-Erandio (Bizkaia) Maketazioa: Erein © Jabi Santa Cruz © EREIN. Donostia 2013 ISBN: 978-84-9746-849-7 L. G.: SS-XXXX/2013 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.com www.erein.com Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: edizioak@itxaropena.net www.itxaropena.net


Jabi Santa Cruz

BASO ILUN ITOAN IRUDIAK: I単aki Geijo


Idoia Santurtun, Hondarribiko lagunari.

Canta o cuco cala e canta dos castañeiros do val. Pasa o tempo e non di nada e volta o cuco a cantar. UXÍO NOVONEYRA

Precisamente ahí y en los altillos, en las prominencias, dominando el panorama, oreándose, papando aire. MIGUEL DELIBES

Kukuprakak deitzen zirela akordatzen naiz, lore batzuk. J. SARRIONAINDIA


SASI ZAHARREN GAINETIK



PAPITOS Papitos deitzen zirela akordatzen naiz, txori batzuk. Ugaritu ziren lantegiak herrian; eskastu, berriz, txoriak. Tximiniek mokodunak uxatu zituzten. Artasoroak ziren haietan porlana zen gailendu. Atxutegin, gure baratzean, neguko arratsetan zepo pare bat jartzen nien kutsaduraz itolarrian bizi ziren txolarreei. Zer ziren pizti azkarrak! Berehala ikasten zuten amarrua zela: ogi mami tentagarrira mesfidantzaz inguratu eta mesprezu keinu batez iskin egiten zioten behin eta berriz. Papo gorriko txori inozentea, ordea, bolo-bolo sartzen zen lakioan. Zenbat bider jaso nuen bere gorpua? Zenbat bider lurperatu, negarrez, lugorrian? Hamar urteko umea nintzela, hamar urteko piztia nintzela, ehiztariaren pena zer den betiko ikasi nuen; hantxe, Atxutegiko negu amaiezinetan, txantxangorri eder haiek burdinaren zigorretik saminez libratzerakoan, hilotz. – 11 –


GALEPERRAK Egunsentiko galeper haiek kresala zekarten lumajean itsatsirik. Itsasoz haraindiko, Irlandako garia zuten papo betean gordea, ozpindurik. Tristura eta nekea proportzio berdinetan odolean katigaturik zeramatzaten. Biharamunaren kezka zuten, bidaiaren ezusteen ikara, eta bidaian galdutako bidaideen hutsunea, batez ere.

– 12 –


EKAINA Axpuruko arbustuak pinportaz beterik berriro. Adarren mutur bigun-bigunak lehertzeko zorian beste behin. Pinportatxo bakoitza lore singlea izango da laster. Sanjoaneko lorezko elurtea gainean dugu berriro. Urtero bezala, lepoa biluzik, mandioa hutsik harrapatuko gaitu. Arbustuak loratzeko tenorean, poxpolina joan doa ekialde gordinera. Sorlekura doa poxpolina, itsu-itsuan, habia gorrotatuz, kumea eta guzti. Naturaren lege gaiztoari men eginez, badoa ilargi beteko gauez. Oihu lazgarria, oihu zekena, alferrekoa den oihu miserablea egitea dago. Axpuruko arbustuak pinportez beteago, eta nire pena lodiago, larriago. – 13 –


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.