Biennale

Page 1


BIENNALE

Poesia, 36


Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

BILBOKO UDALAK ETA BLAS DE OTERO FUNDAZIOAK ANTOLATZEN DUTEN BLAS DE OTERO - BILBO URIA IX. POESIA SARIA IRABAZI DU LIBURU HONEK.

1. argitalpena: 2017ko urrian

Azalaren diseinua: Iturri Azaleko irudia: XXxxxx Maketazioa: Erein © Beatriz Chivite © EREIN. Donostia 2017 ISBN: 978-84-9109-249-0 L. G.: SS-1092/2017 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: edizioak@itxaropena.net www.itxaropena.net


Beatriz Chivite

BIENNALE


Nel futuro che s’apre le mattine sono ancorate come barche in rada. EUGENIO MONTALE


IGAROTZEA

Aireportuan eseri zinen, itxaroten. Atzean uzten zenuena ahaztu nahian, berriro hasten ari zinen. Azkeneko aldia izango zela esan zenion zure buruari, baina hori ezinezkoa zela bazenekien.

–9–


ABSTENTZIOA

Nire aitona gudan ibili zen eta nire aitak zerbitzu militarra egin zuen. Guk ordainsaririk gabeko praktikak egiten ditugu urrunean, denbora luzez.

– 10 –


UDABERRIKO HAIKUA

Lore gorriak eskulturen artean loratzen dira.

– 11 –


ENCHANTÉ

Me hablo en castellano I answered in English eskua eman zidan. Io lo volevo baciare nous sourîmes.

– 12 –


LOOK AT IT

Te asusta leiho kanpoko this dark sky Ti ricorda che dans ce jour d’hiver bakardean hablas sola.

and you can’t understand them either. chi nos comprend If even gure buruak ? di où vienes and nor ? Baila , close your eyes hegan egin, grimpe un arbre e dimmi cosa c’é.

– 13 –


CORNELL

Zirkuak tristura eragin baina leku ezezagunetara eramaten zintuen Zure amonaren ispiluan begiratu eta 19. mendean esnatzen zinen. Itzultzerakoan pailazoa zahartuta zegoen eta sorgina izar bihurtuta.

– 14 –


NIRE ETXEAN?

Garbigailua bueltaka dabil goiko pisuan batek orgasmo bat dauka bestea negarrez dabil harreman hondagarri bat dela eta. A-k etxetik alde egiten du kasete guztiak daramatzala. Ondoko logelan K kezkatuta dago maitale daniar depresiboa baitauka. Elur panpina patioan urtzen ari da, gelditasun zuria desagertzen delarik. Platerak zikin daude, emakume batek telefonoz deitu nau, Txinan lanpostu bat eskaini dit. Erregaliz tea zurrutada batean edaten dut, munduak adrenalina ematen dit. Begiak ixten ditut, garbigailua zentrifugatzen ari da.

– 15 –


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.