Egipton barrena Piankhy, bidaia bat jakinduriara
Amparo Errandonea Itzulpena: Danele Sarriugarte
erein
Liburu hau inprimatzeko erabili den papera ekologikoa da eta modu jasangarrian kudeatutako basoetatik dator.
Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.
1. argitalpena: 2022ko apirilean
Jatorrizko izenburua: Descubriendo Egipto. Piankhy, un viaje hacia la sabiduría Azala eta liburuaren diseinua: Amparo Errandonea Maketazioa: Erein © Testuarena eta ilustrazioena: Amparo Errandonea © Itzulpenarena: Danele Sarriugarte, Rosetta T.Z. © EREIN. Donostia 2022 ISBN: 978-84-9109-793-8 L.G.: D 416-2022 EREIN Argitaletxea Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 e-posta: erein@erein.eus www.erein.eus
Inprimatzailea: Gertu Zubillaga industrialdea 9 20560 Oñati, Gipuzkoa T 943 783 309 e-posta: gertugrafika@gmail.com www.gertu.net
K
AIXO, TUTMES DUT IZENA, ETA ANTZINAKO EGIPTON JAIO NINTZEN. IDAZKETAREN SEKRETUAK DESKUBRITU OSTEAN, EGUNEROKO BAT IDATZI NUEN, ETA ERAKUTSI EGINGO DIZUET. PIANKHY LAGUN MINA EZAGUTZEAREKIN BATERA HASI ZIREN NIRE BIZITZAKO OROITZAPENIK POLITENAK. ZORIAK ELKARTU GINTUEN, ETA PIANKHY ADISKIDEAK BETIRAKO MARKATU ZUEN NIRE BIZITZA. AUSARDIAZ EGITEN ZION AURRE ZORITXARRARI, ETA NEKAEZIN BORROKATU ZEN BERE AMETSAK BETE NAHIAN; HORREGATIK, PATU APARTA EZAGUTU ZUEN, NEUK ERE NEURE GISA SENTITZEN DUDAN PATUA. ESPERO DUT, ISTORIO HONI ESKER, EZ DIOZUELA SEKULA UTZIKO ARRAUN EGITEARI, NEKATUTA EGON ARREN EDO DESENGAINUAK HARTU ARREN. EZ EZAZU ETSI, NIREAK BEZALAKO GIHAR POLITAK EZ BADAUZKAZUE ERE –EZ DA GAUZA ERRAZA–. PIANKHYREN EREDUARI SEGITUZ, EZ EZAZUE SEKULA GALDU MUNDUKO ABERASTASUN AZKENGABEAK DESKUBRITZEN JARRAITZEKO ETA HAIEKIN LILURATZEKO JAKIN-MINA. ETA ONDO GOGOAN HARTU HONAKO HAU: INORK EZ DEZALA ITZALI ZUEN BIHOTZEN DISTIRA, ETA, EDOZER GERTATZEN DELA ERE, SENTI EZAZUE BETI ILUSIOAREN MAGIA!
E U R O PA
MEDITERRANEO ITSASOA
OZE
ANO
EA OZ
AN AT L
TIK
NO
OA
BA
RE
A
AFRIKA
EGIPTO
NILO
SAHARAKO BASAMORTUA
ASIA
MUNDUA EDERRAGOA EGITEN DUZUEN GUZTIEI ESKAINITA DAGO LIBURU HAU.
NILO IBAIAREN ERTZA, PIRAMIDEEN PAREAN, K. A. 759
BERANDU ZABILTZA, NEFERU. EGUZKIA KEFRENEKO PIRAMIDETIK PASATZEN DEN ORDUAN GENEUKAN HITZORDUA, ETA MIZERINOKORA IRITSI DA HONEZKERO… EZ DAUKAZU ERREMEDIORIK.
BARKATU, TUTMES. LANAK IZAN DITUT PALAZIOKO GOARDIEI IHES EGITEN. GAINERA, DENBORA BEHAR IZATEN DUT ORRAZTEKO; FARAOIAREN SEMEA IZANIK, ILEXERLO HAU ERAMAN BEHAR DUT ALDE BATEAN.
ZU BAI ABERASKUMEA! BATZUETAN NIRE BURUARI GALDETZEN DIOT NOLATAN IZAN GAITEZKEEN LAGUNAK. BEKO EKARRI DUZU! BAI ONDO!
OSO NEKAGARRIA DA TXINTXO-AURPEGIA ERAKUSTEA.
BEGIRA! HAUR BAT DAGO NILOAN.
BEKO, ZOAZ MAKILAREN BILA!
ZE MAKILA ETA ZE MAKILAONDO… SOBEKEN* IZENEAN, GOSEAK NAGO! HEMEN PAPIROA BESTERIK EZ DAGO, ETA EZ DA OSO TENTAGARRIA. *SOBEK: KROKODILO-JAINKO EGIPTOARRA
AURPEGIA IKUSITA, BADIRUDI ITOTZEKO ZORIAN DAGOELA.
GLU, GLU, GLU.
ARGI DAGO NUBIARRA DELA, AZALAREN KOLOREAGATIK. ZERBAREN TANKERA DAUKATE.
HALAKO AURREIRITZIRIK… EZ DAKIT NOLAKO HEZKUNTZA JASOTZEN DUZUEN PALAZIOAN.
MAU-MAU! ETA GAINERA TXIGORTUTA DAGO… ESKERRIK ASKO SOBEK, BETE-BETEAN ASMATU DUZU.
HARA, NUBIAR BAT RA HARTZEN… BELTZARANDUTA DAGO-ETA!
EZ BAITUT GUSTUKO INOR SUFRITZEN IKUSTEA. TUTMES DUT IZENA, ETA ZUK?
MILA ESKER NI SALBATZEAGATIK. ZERGATIK SALBATU NAUZU?
ONDO ZAUDE?
PIANKHY.
GUTXI GORABEHERA.
NONGOA ZARA?
AZKEN ORDUKO MERKEALDIA: % 10EKO DESKONTUA NUBIARRAK MOMIFIKATZEKO. EGUZKIA EZKUTATU ARTE BALIO DU.
ANUBIS*, HANKA HEMENDIK. PENA ITZELA LITZATEKE MOKADU GOXOGOXO HAU MOMIFIKATZEA.
*OSIRIS: EGIPTOKO TRONUA JASO NUEN OINORDETZAN. NIRE ANAIA SETHEK, INBIDIAREN INBIDIAZ, HIL EGIN NINDUEN. HALA ETA GUZTIZ ERE, ISIS NIRE EMAZTEARI ESKER, BERPIZTU EGIN NINTZEN, ETA HILDAKOEN JAINKO BIHURTU.
ESANGO DIDAZU ZERTAN ZENBILTZAN NILOAN, SETHEN* IZENEAN?
TUTMESEK BIZIA SALBATU DIO. HORREN ONDORIOZ, OSIRISEN* EPAIKETA GAINDITU BEHARKO DU. JANARIRIK GABE GERATU NAIZ. PAPIROAK PROBATUKO DITUT? HAINBESTE BEHERATUKO NAIZ?
NUBIAKOA.
ESKLABO GISA SALDU NAHI NINDUTEN. NERAMATEN KARABANATIK IHES EGIN, ETA URETARA ERORI NINTZEN. EZ DIRUDI GAIZKI USAINTZEN DUENIK. NOSKI, UR ARAZTAILEOTATIK ATERA BERRIA DA.
*SETH: DESERTUAREN JAINKOA NAUZUE. ANAIA AKABATU ETA HAREN GORPUA ZATIKATU NUEN: HERRIALDE OSOAN ZEHAR SAKABANATU NUEN HAREN HILOTZA, HAMALAU ZATITAN!, EZ ZEDIN BERPIZTU.
*ANUBIS: MOMIFIKAZIOAREN ETA HILDAKOEN JAINKOA NAUZUE, BESTE MUNDURAINO GIDATZEN DITUT.
*RA: EGUZKIAREN JAINKOA NAUZUE, NIRE KOROAK EGUZKIAREN DISKOA ADIERAZTEN DU. EGUNEZ, MUNDUA BABESTEN DUT; GAUEZ, BERRIZ, ILUNTASUNEKO INDAR MALTZURREN KONTRA BORROKATZEN NAIZ.
IGO ZAITEZ GURDIRA, NEFERU. ORAIN, NEKAZARI BATEN SEMEA EZ EZIK, NUBIAR BAT ERE BADAUKAZU LAGUNTZAT. HARA, HARA. ZIGOR GISA, EHUN BIDER KOPIATU BEHAR DITUZU PTAHOTEPEN ARAUAK, ETA GAUR EZ DUZU POSTRERIK JANGO.
ZELAKO PIURA. EGIPTOAR GUZTIEK DUTE HALAKO JEINU TXARRA? ADOS, BANOA…
EZ, MAATI* ESKERRAK. BESTEAK ATSEGINAGOAK DIRA.
O EZ, RAHOTEP DA ETA! BANOA ZIZTU BIZIAN ELEFANTINARA.
ETA ARKU APART HORI?
HEGALEAN EZKUTATUTA NEUKAN.
NON EGINGO DUZU LO GAUR GAUEAN? IZARREN AZPIAN. UFA, RAHOTEP BISIRRA. BELDURGARRIAGOA DA HILABETEZ SOILIK PAPIROA JAN BEHAR IZATEA BAINO.
ZATOZ NIRE ETXERA. EZ DA NEFERURENA BEZAIN APAINA, BAINA ASKATASUNA ARNASTEN DA.
ASKATASUNA! NIRE HITZIK GOGOKOENA. URREA BAINO URRIAGOA DA NIRE HERRIAN.
IDEIA BAT OTU ZAIT! ETXERA BIDEAN, PIRAMIDEAREN GAILURRERA IGOKO GARA, NIRE HERRIALDE OSOA IKUS DEZAZUN.
*MAAT: MUNDUKO OREKA, JUSTIZIA ETA EGIA SINBOLIZATZEN DITUEN JAINKOSA NAUZUE. BADUT ZER ESANIK HILDAKOEN EPAIKETAN: BALANTZA BATEAN ALDERATZEN DIRA ZENDUAREN ARIMA ETA NIRE LUMA, HILDAKO PERTSONA JUSTUA OTE DEN JAKITEKO.
*HILDAKOEN EPAIKETA: EGIPTOAR GUZTIEK PROBA HORI GAINDITU BEHAR ZUTEN HIL OSTEAN, HARAINDIKO BIZITZARA IRITSI AHAL IZATEKO. EZKERRETIK HASITA, HORRA HOR ANUBIS, HILDAKOA JAINKOEN EPAITEGIRA GIDATZEN, ETA AUZITEGIAREN PRESIDENTE OSIRIS, BERE TRONUAN ESERITA. JARRAIAN, ANUBISEK BALANTZAN JARTZEN DU HILDAKOAREN BIHOTZA, MAATEN LUMAREKIN OREKATZEKO. THOTEK BERE OHOL TXIKIAN IDATZIKO DU EMAITZA, ETA HORREN ZAIN DAGO AMMYT JAINKOSA IRENSTAILEA. EMAITZA NEGATIBOA BADA, JATORDU LEGEA EGINGO DU, ETA HILDAKOAK EZ DU IZANGO BIGARREN EXISTENTZIARIK: BETIRAKO HILKO DA, ALEGIA.