Toti Martinez de Lezeak bere azken eleberria amaitu du: ENDA LUR.
Mito eta sinesmenak, borrokak, handinahikeria, mendekua, maitasuna... Historia, mitologia eta fikzioa nahasten duen eleberri honek historiaren garai ilun eta erreal batera eramaten gaitu.
Idazketa prozesu honen atzean dokumentazio lan izugarria dago: gertaeren lekuak bisitatzen, gertatutakoa aztertzen, interpretatzen... ia urte biko lanaz ari gara.
Euskal Herriko idazle irakurrienaren beste eleberri mamitsu eta gozagarri bat.