Errukiaren saria

Page 1


ERRUKIAREN SARIA Eta beste kronika batzuk

Poesia, 37


Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2018ko martxoan

Azalaren diseinua: Iturri Maketazioa: Itxaropena © Iñaki Irazu Garmendia © EREIN. Donostia 2018 ISBN: 978-84-9109-228-5 L.G.: SS-292/2018 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 itxaropena@itxaropena.net


Iñaki Irazu Garmendia

ERRUKIAREN SARIA Eta beste kronika batzuk


ERRUKIAREN SARIA


AURKIBIDEA

Errukiaren saria Boza barruan Lepo beltzean Zizare handia Zazpi bat urteko Gobernu zibilean Metaforak ulertzeagatik Hemeretzi urte Herriko gazte baten kontuak Pertsianak Hortxe izan Guardia zibilak Alargun gaztea Errukiaren saria Autobusean Begiralea Boz garratzean Armiarma tzar Gorri atera zen Portugaldarra Jenny ederra Munstroaren hatsa Mutiko bat Maria dolores Urtain Irasagarrak Karitatearen predikariak

7 9 10 11 12 14 16 18 21 29 33 35 36 39 47 51 54 58 60 62 65 67 69 70 71 72 74


Kaja bakarra Kaja bakarra Egun batean Azaro huen, lagun Gizon beltxarana Beste batekin Ikara alferra Espaloian nindoalarik

Zubiondoko gaztainatze Zubiondoko gaztainatze Kolpe hotsak Ezin zuen gehio Badun hirian Zaldi bidetan Euriaren bestaldean Hutsartean Kale zaharrian Ne’ lagun bat Beldurrak Arbola zaharra bezala Hiltzaile zuria Etxera berandu heltzean Lausoa kristalean

Azaroak baditu gauza onak Zure lapurra Bainugelako miraria Plazer bat da Ertz maitea Goizean ez nauzu Arima lapurra Ne’ lagunak Eskaintza

77 79 81 85 87 89 92 96 99 101 103 108 111 113 114 117 118 120 122 123 124 126 128 129 130 131 132 134 135 136 138 139


BOZA BARRUAN

“Itzuliko naiz itzuliko naiz”, erran zion mutikoari; mutiko hori orain leihotik begira da beti, haruntza begira zain. “Mutiko, egon zaitez lasai, itzuliko naiz eta”, hodeiak dira goitik, antzarak iragaten dira hego aldera hemendik. Antzarak joan ziren, ez dira itzuli aspaldian, inor gutxi da kalean, mendiko gizona ez bada jaisten denean. Mutikoa hazi da, etxe hutsean da gizon bat leihotik begira, haruntza begira zain, mendi aldera beti. Herrian bakarrik da, inor ez kale bustietan, mutuan boza barruan, musker batek dio begiratzen mendira egitean.

–9–


LEPO BELTZEAN

Xamur-xamurra saxoaren hotsa gaueko isilean, bihotzaren lagun. Bufanda leuna balitz bezala gauaren lepoan saxoaren hotsa. Bihotzaren boza zara zu, gau isilaren lepo beltzean.

– 10 –


ZIZARE HANDIA

Mila bederatziehun hogeita hamaseiko gerrate ostean, Santander aldean, Zizare Handia zuen barruan kontzentrazio eremuan gudari batek. Goiz aldean, jaikitzen zenean, ikustea izaten zuen ahoa zabalduta, Ispiluaren aurrean mihia aterata, sabaiaren atzean haren muturñoa, Eztarrian goraino egina zuena, goseak jota zerbaiten minean… Egun batean, lagun hura ere, hil egin zitzaion arte …gosearen gosez.

– 11 –


ZAZPI BAT URTEKO

Zazpi bat urteko umea zelarik, elizara joaten zen apaiz buruarekin lehen jaunartzea prestatzeko ikastarora. “Adan eta Evak Kain, Abel eta beste seme-alaba ugari izan zituzten, t’haien ondorengoak gara guztiok…”. Bukatu zuenean, isil unea egin eta ea galderarik ba ote zuten esan zien irribarrez: “galdetu lasai!…”. Orduan, umeak harridura aurpegiz, ahoan inolako bixarrik gabe, zera bota zion zerbait… ez zetorrelakoan bat.

– 12 –


“…Baina hori nola liteke… nola?… …anai-arrebak izan denak… eta ondorengoak izan zituztela?!…”. Ez bat ez bi, baita zaplazteko ederra eman ere apaizak, zimur ilun bat harrotzen zuela lehor esanez: “…Etzazu gero zalantzan jarri Jaungoikoaren Hitza!…”, hatz erakuslea airean gora zorrotz altxatuz. T’harrezkero, ez omen zuen ba galdera gehiago egin… Ikasi zuela, alegia, isilik egoteak zenbat balio dun.

– 13 –


GOBERNU ZIBILEAN Amara auzoko Gobernu Zibilean, bulego batean itaunka ari zuten mutil gazte bat, erori egin zen, elkar hartuta, poliziek burutu zuten tranpan. Jarduna etenda, bakar-bakarrik utzi zuten gelan, eta ondoko gelara joan ziren, paretaz bestalde mutila zegoen parean-edo jarriz. Hizketan hasi ziren itxurak eginez, haien arteko kontua balitz bezala, baina eginez paretaz bestalde zegoen mutilak entzun ziezaien: Irendu egingo zutela esan zuten, horretarako asmorik izan ez arren. Mutila beldurtu, horixe nahi zuten, kideez zekikeena aitorrarazteko‌ – 14 –


Mutilak, ordea, sinistu egin zien, izutu egin zen, agian ordurako ahuleziak jota zegoelako, loaren minean, pitzatzen hasia haren osotasunean. T’haren bila bueltatu, erabakimenez heldu eta beste gela gordeago batera pasilloan zeramatenean, deskuidu batean, joan egin zitzaien, eta barandillaren gainetik salto eginez, bere burua bota zuen eskaileretako hutsunean behera hirugarren solairutik. Abokatuak esan zigunez, onik atera zen hanka hautsi bat gorabehera.

– 15 –


METAFORAK ULERTZEAGATIK

“Dónde está la lata?”, itaundu zioten mutil gazteari; eta erantzun zien berak etzekiela horren berri, harridurarik batere erakutsi gabe itaunaren alde. “Dónde está el hierro?”, itaundu zioten mutil gazteari; eta erantzun zien berak etzekiela horren berri, harridurarik batere erakutsi gabe itaunaren alde. “Dónde está la guitarra?”, itaundu zioten mutil gazteari; eta erantzun zien berak etzekiela horren berri, harridurarik batere erakutsi gabe itaunaren alde.

– 16 –


Gazteari buruzko ondorio garbia atera zutelarik itaunlari haiek: “¿Cómo es que sabe lo que significan esas metáforas? …Sin duda, es de la Organización…”. Handik zuzenean kartzelara eraman eta hilabete batzuen buruan, zera… Zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zioten: metaforak, hain ondo ulertzeagatik…

– 17 –


HEMERETZI URTE

Hemeretzi urteren bueltan zebilen mutila, hiru egun bazeraman ziegara zeramazkioten mortadela ogitartekoak probatu gabe eta botilako ura apenas edanez, Irakurria baitzuen isilik ibili beharreko paper batzuetan, bide horretan ahuldutako gorputzean hobeto jasaten zirela ohikoak ziren kolpeak itaunketan. Gelako mahai batean etzanarazi zuten eta soka batzuekin lotu hanketatik, ia bizkar osoa bertan behera, buruarekin lurra ia ukitzen zuelarik. Aldi batez kolpeka erabili ostean, jaso egiten zuten soinetik helduta mahai gainean eseraraziz, ipurdia ertzera xamar zuelarik itaunka ekinik. – 18 –


Baina eseria zuten horietako batean, deskuiduan-edo t’ahularen ahulez, bat-batean, atzeraka amildu zitzaien buruarekin ia-ia lurra jotzeraino. Bere erortzean, bizkarrezurraren beheko aldea mahai ertzarekin jo zuelarik, talkan be’ gorputzaren pisu guztiarekin: une bat izan zen… Larritu egin ziren gizonak, orduan bertatik mutila altxa zutelarik; hutsa izan zen itxura batean, behintzat, bizkar hezurra hautsi ez zuenean: “Por qué lo has hecho!!…”, “por qué lo has hecho!!…”, ekinez orduan, kargu hartzen mutilari beren-beregi egin zuelakoan, artean, sustoa gorputzean zutelarik.

– 19 –


Sokak askatu zizkioten bertatik itaunketa saioa amaitutzat emanez, berriro ziegara eraman zezaten menpeko morroi batzuei aginduz…

– 20 –


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.