Material hau hizkuntza errealite jakin bati erantzuteko sortua dago eta hizkuntza arloan helburu jakin batzuk lortu nahi dituen eskola batean egin eta esperimentatu izan da,Txingudi Ikastolan. Erabaki asko testuinguru horretan ulertzen dira.
Labur baino ez bada ere, material honen zutabe diren oinarri teorikoak azalduko ditugu ondorengo lerroetan. Honako hauek alegia:
• Hizkuntza berbazko ekintza bat da. Hiztunak testuinguruan (komunikazio egoeran) eragiteko asmoz erabiltzen du hizkuntza, eta horretarako giza talde jakin batek gauzatutako hizkuntza baliapideak zuzen erabiltzeko estrategiez baliatzen da.
• Testua da erabilera zein ekoizpen unitaterik aproposena (ahoz nahiz idatziz) hizkuntzaren irakaskuntza arloan.
• Curriculumeko zenbait eduki aukeratzeko, testuak aukeratzeko alegia, testu tipologietan oinarritzen gara, berbaldi genero edo testu generoen sailkapenak eta deskripzioak eskaintzen dizkigute eta.
• Ikuspegi askotarik abiatutako ikerketek argi uzten dute hizkuntza bat baino