San Frantzisko auzoko kameren arduradun berriak hamaika bider errepasatu ditu irudiak azken hilabetean; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik, desagertu egin da.
Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean; Adama aspaldiko adiskidea du han zain. Elkarrekin zeharkatu zuten itsasoa pateran, eta beraiek izan ziren itsasaldi hartatik bizirik iritsi ziren bakarrak.
Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko: ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean.