Hiru gara, baina niri bost!

Page 1



HIRU GARA, BAINA NIRI BOST!


Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

1. argitalpena: 2021eko maiatzean

Azalaren irudia: Leire Urbeltz Maketazioa: Erein © Enara Garmendia Ricon © EREIN. Donostia 2021 ISBN: 978-84-9109-711-2 L. G.: D 567-2021

EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: edizioak@itxaropena.net www.itxaropena.net


ENARA GARMENDIA

HIRU GARA, BAINA NIRI BOST! Marrazkiak: Leire Urbeltz

erein


idazlea

enaragarmendia

Enara Garmendia Ricon Olaberrian jaio zen, 1993ko udan. Donostiako EHUn Irakaskuntza gradua atera eta ondoren UNEDen Ingeles Filologia ikasketak egin zituen. Haurrekin irakasle lanetan ibili ostean, DBH eta Batxilergoko ingeles irakaslea da orain. Txikitatik irakurle amorratua izan da, eta zortzi urterekin hasi zen ipuintxoak idazten.


leireurbeltz marrazkilaria

Leire Urbeltz, EHUn Arte Ederrak ikasi ondoren, Ikerketa eta Sormena Artean masterra egin zuen. Beste master batzuk ere egin ditu: Bartzelonako Eina eskolan, Ilustrazio Sortzailea, eta Madrilgo Mataderoan, Album Ilustratuak Sortzekoa. 2017an, BBVA Fundazioko Leonardo bekaduna izan zen. Seulgo Sema Nanji egoitzan, Juarez hiriko El Paso del Norte kultur zentroan, Pekingo Manga Art estudioan eta Bilboarten artista egoiliarra izan da. Nafarroako Artista Gazteen lehen saria jaso zuen, 2015ean, eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen sormenerako laguntzei esker, 2016an, Ameriketako Estatu Batuetako zenbait lurralde ezagutzeko aukera izan zuen, baina ez Wisconsi.



Nire neba Unairentzat, gure bizitzan denok Gorka txiki bat izan behar genukeelako.



AIREPORTUA

A

buztuko goiz eguzkitsu hartan, jendez beteriko aireportuan alde batetik bestera zebilen buru ilehori bat ageri zen segurtasun kamera guztietan. Amak edo aitak eskutik heltzen zioten tarteka, geldirik egon zedin lortu nahian, baina alferrikakoak ziren haien ahaleginak, ez zegoen mutiko haren zirrara apaltzeko erarik. Gerturatuz gero, mutiko hark zortzi urte inguru izango zituela ematen zuen, azal pekatsua eta belarritik belarrirainoko irribarrea ezpainetan. Gorka zen hegazkinei begira txunditurik zebilen mutiko hura. Eta, egia jakin nahi baduzue, esango dizuet nik: gurasoei Ameriketaraino egin behar zuten hegazkin bidaiarekin liluraturik zegoela esan bazien


12

Hiru gara, baina niri bost!

ere, hogei ordutik gora tabletan jolasean ibiltzeko aukera izateak sortzen zion zirrararik handiena. —Gorka, zaude lasai –esan zion aitak hogeigarren aldiz. —Lasai nago, baina hegazkinera igo nahi dut –erantzun zion Gorkak–. Gainera, oraindik ez didazu erantzun: tren superazkarra baino azkarragoa da hegazkina? —Bai, Gorka. —Zenbat aldiz azkarragoa? —Ez dakit. Esertzen garenean esango dizut, ados? —Noiz eseriko gara, ba? —Lehenengo, kontrolak pasatu behar ditugu, eta hegazkinaren zain egon beharko gara, pixka batean, eserita. —Zenbat denbora pasatu beharko dugu eserita, ama? –galdetu zion mutikoak amari, aita gelditu eta maleta bateko kremailera ixteko makurtu zenean. —Ordubete baino gutxiago. —Eta utziko al didazue bitartean tabletarekin jolasten? —Ez, laztana, esan dizugu hegazkinera igo arte ez dugula piztuko.



14

Hiru gara, baina niri bost!

—Eta zer egingo dut bitartean? –galdetu zion Gorkak aurpegi tristeaz. —Agian zortea izango duzu eta hegazkinen bat aireratzen ikusiko duzu. —Bai? –poztu zen Gorka. —Beharbada, bai.


SUPER MCDONALD’S-A

G

orkak ez zuen zorterik izan, ordea, eta igaro zituzten lau aireportuetan ez zuen hegazkin bat bera ere aireratzen ikusi. Lehenengo eta azken aireportuak txikiak zirenez, ez zebilen hegazkin askorik inguruan, eta tarteko biak hain ziren handiak, non leihoetatik begiratzea ezinezkoa egin baitzitzaion. Baina azkenean Wisconsinera iritsi zirenean, berebiziko poza hartu zuen. Super McDonald’s batean jan behar omen zuten! —Ameriketako McDonald’s-ak izugarriak dira –esan zion bere lagun Unaik, gurasoekin bidaia egin eta urtebete Estatu Batuetan pasatu behar zuela kontatu zienean–. Han, patata frijitu poltsak ez dira hemengoak bezalakoak, ezta hanburgesak ere,


16

Hiru gara, baina niri bost!

hemengoak baino askoz handiagoak dira! Baina badakizu zer den hoberena? —Zer? –galdetu zion Gorkak, begiek dir-dir egiten ziotelarik. —Opariak. Ez dituzte hemengo opari txikiak ematen han. Tamaina handiko opariak datoz janariarekin batera, gure urtebetetze eguneko oparien tamainakoak! —Bai zera! Hori ez da posible! Nola kabituko da, ba, hain opari handia janari kutxatxo txiki horietako batean? —Ez direlako kutxa txikiak. Esan dizut, hango janaria ere izugarria da, super McDonald’s-ak dira! Kutxa horietan patinete bat ere kabituko litzateke! Baina Ameriketara iritsi eta jana eskatu ondoren muturraren parean jarri zioten kaxatxoa ikusi zuenean, aurpegian zeraman irribarrea desagertu egin zitzaion. —Hau ez da nik eskatu dudana, ama –esan zuen. —Nola ezetz? Ireki ere ez duzu egin eta! –erantzun zion amak. Arrazoia zuen ala ez frogatzeko, kartoizko kutxatxoa ireki eta barrura begiratu zuen. Eta hala zen bai,


Enara Garmendia

17

berak eskatutako hanburgesa, patata frijituak eta postrea zeuden barruan, plastikoz bilduriko jostailuzko auto txiki baten aurrean. —Kaka zaharra! Unaik gezurra esan zidan! Jostailu hau hango McDonald’s-etan oparitzen dituztenen oso antzekoa da! —Gorka! –esan zion aitak–. Ez esan hitz itsusirik! —Berdin du, aita! Hemen inork ez du euskara ulertzen! —Nik ulertzen dut eta esan dizut halakorik ez esateko. —Zer uste zenuen, ba, oparituko zizutela hemen? Telebistaren bat, ala? –egin zion barre Maiak, hamahiru urteko arrebak. Azkenean, oparia poltsikoan sartu eta gose handirik gabe, poliki-poliki, kartoizko kutxatik ateratako jakiak jan zituen. Hura zen hura, engainua, Unai madarikatu harena; beti bezala, oraingoan ere harpa jo zion lagunak! Eta berak sinetsi! Baina justizia egin eta hura ere engainatzeko plana sortzen hasi zen. Jatetxetik irten aurretik beraren eta arrebaren kutxatxo gorriak hartu zituen, bertan zeuden M itxurako logo horiekin zerbait egiteko ideiaz.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.