Euskal Herriko leiendak

Page 1

E U S K A L H E R R I K O L E I E N D A K

Obra

Azala eta liburuaren diseinua: Iturri Beltza

Maketazioa: Erein

Azaleko irudia: Juan Luis Landa

Irudiak: Juan Luis Landa

© Toti Martínez de Lezea © EREIN. Donostia 2002

ISBN: 978-84-9109-735-8

L.G.: D 739-2021

EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 erein@erein.eus www.erein.eus

Inprimatzailea: Gertu inprimategia Zubillaga industrialdea, 9 20569 Oñati, Gipuzkoa T 943 783 309 gertugrafika@gmail.com www.gertu.net

91 702 19 70 / 93 272 04 47).

honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du. 1. argitalpena: 2002ko apirilean 2. argitalpeneko 1. inprimatzea: 2021eko ekainean
E U S K A L H E R R I K O L E I E N D A K T O T I M A R T N E Z D E L E Z E A J u a n L u i s L a n d a erein
6
IZENAK ETA LEKUAK E GU Z K I L O R E A 9 M A R I Anboto, Bizkaia 13 T A R T A L O Zegama, Gipuzkoa 17 O S I N E K O B A S I L I S K O A Mendoza, Araba 21 L A M I A E T A H A R G I N A Zuraide, Zuberoa 26 T E O D O S I O G O I K O A Aralar, Nafarroa 30 M A M A R R U A K A es, Araba 34 M A T EO T X I S T U Tolosa, Gipuzkoa 39 A R R A S A T E K O H E R E N S U GE A Arrasate, Gipuzkoa 43 Z A L D I A R A N G O M A I R U A Zaldiaran, Araba 47 L I GI K O Z U B I A Ligi, Zuberoa 52 L A M I A M A IT E M IN D U A Orozko, Bizkaia 56 H O N T Z U R I A Araba 61 M O N D A R R A I N G O HE R E N S U G EA Itsasu, Lapurdi 65 J U A N B EL D U R GA B E A Etxarri Aranatz, Nafarroa 71 G IO M A R E T A A D A R B A K O I T Z A Betelu, Nafarroa 75 U R R E Z K O Z E K O R R A Birgara, Araba 80 S A L B A T O R EK O GA N D E R A I L U A Mendibe, Behe Nafarroa 84 L A M I E N O P A R I A Ultzama, Nafarroa 89 B A L T Z O L A K O S U GO I A Dima, Bizkaia 93 B A R A T X U R I Andoain, Gipuzkoa 97 T X IN D O K I K O M A R I Amezketa, Gipuzkoa 101 M A I R U A R E N L E I Z E A Fitero, Nafarroa 106 I L A R G I A Antzuola, Gipuzkoa 110 S O R G I N A R E N U K E N D U A Zaitegi, Araba 114 I K A Z K I N A E T A H ER IO A Elbetea, Nafarroa 118 S O R G I N B E R R I Kortezubi, Bizkaia 124 A N X O Zuia, Araba 128 S O R G I N A K ET A K O N K O R R A K Urdax, Lapurdi 133 A L O S T O R R EA Deba, Gipuzkoa 137 D O R R E MI S T E R I O T S U A Aramaio, Araba 144
EUSKAL LEIENDETAN AIPATZEN DIREN

Z I R IP O T Lantz, Nafarroa

B E L T Z U N T Z E K O G A S T O N Beltzuntze, Lapurdi

L A M I A G O Z O Z A L E A Zuberoa

S O R G I N L A P U R R A Asteasu, Gipuzkoa

T A R T A R O E S K E R R O N E K O A Behe Nafarroa

H IR U O L A T U A K Bermeo, Bizkaia

P R I N T Z E S A T R I S T E A Zuberoa

7
149
153
158
162
167
172
176
182
187
191
196
O
200
Gipuzkoa 204 T
aria, Bizkaia 208 G IZ O N A E T A S U GE A Api aniz, Araba 212 Z E Z E N GO R R I Orozko, Bizkaia 216 L E Z A O K O A M I L A M I A Agurain, Araba 221 B A R GO T A K O S O R G IN A Bargota, Nafarroa 226 B E H O R Z U R I A Atharratze, Zuberoa 230 A R B U L U K O I N D A R T S U A Arbulu, Araba 235 Z U G A R R A M U R D I K O S O R GI N A K Zugarramurdi, Nafarroa 240 T X A K U R Z U Z I D U N A Berriz, Bizkaia 244 N I N E U N A I Z Gatzaga, Araba 248 M U N T X A R A Z Abadi o, Bizkaia 252 D O M I N I S T I K U N Baztan, Nafarroa 256 L I HO A R EN P E N A K Elantxobe, Bizkaia 260 T X A I N D I A Mitirina, Behe Nafarroa 264 B I R I L A A B A D E A Leire, Nafarroa 269 G IZ O N A E T A K A T U A Eskoriatza, Gipuzkoa 273 A T A R R A B I Ezpeleta, Lapurdi 277 S A L T Z E D O K O S O R GI N A Saltzedo, Araba 281 Z U H A I T Z L A P U R R A Leitza, Nafarroa 285 L A U A N A I A U M EZ U R T Z A K Dima, Bizkaia 288 B A I GU R A K O A I N GE R U A Sara, Zuberoa 292
S A GU A K Kanpezu, Araba
M U N A GU R E N GO L A M I A K Gorozika, Bizkaia
J E N T I L A K Ataun, Gipuzkoa
M E N D I O N D O K O EU L I A K Behe Nafarroa
D
M I N I K A Urkiza, Araba
G A L T X A G O R R I A K Zarautz,
X ER R E N EN A D I N A Ma

J. M. Barandiaranek bere Euskal Mitologiaren Hiztegian esaten duenez, antzinako euskaldunentzat Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren ama zen, eta, horrenbestez, Lurrak ematen zien bizia landareen eta abereen munduari, eta horretan sartzen zen gizakia ere. Lurretik sortzen zen, eta Lurrera itzultzen zen berriro. Horregatik, hain zuzen, gure arbasoek opariak egiten zizkioten Lurraren, bere laguntza eskatzeko.

Eguzkia eta Ilargia ahizpak zirela uste zuten gainera, biak emeak, beraz; eta lurraren erraietan euskaldunen pentsamendua betetzen zuten jeinuak bizi zirela uste zuten.

9
E G U Z K I L O R E A

Orain dela milaka eta milaka urte, gizonak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi zien denak, suzko zezenen, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itxura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik.

Gizakiek, bada, Lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuten, etsimen hartan.

Amalur, Lur ama erregutu zioten , arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.

Lurra lanpeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei; haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.

Laguntzeko eskatzen didazue, seme-alaba nireak esan zien , eta lagunduko dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta Ilargi deituko diozue.

Eta Lurrak Ilargia sortu zuen. Hasieran izu-izuturik zeuden horrekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta, handik irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.

Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei erasotzen.

Berriro joan zitzaizkion gizakiak Lurrari erreguka.

Amalur esan zioten , esker guztiak ematen dizkizugu Ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsuagoren beharra dugu, lurpeko jeinuak erasoka ari baitzaizkigu oraindik.

Ongi da erantzun zien Lurrak , Ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta Ilargiak gaua.

Eta Lurrak Eguzkia sortu zuen.

10

Hain zen handia, hain argia eta hain beroa Eguzkia, non oso geldiro ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara, baina pozgarria izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Mamuek eta sorginek ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero gauez baizik ez dira ateratzen.

Berriro joan ziren gizakiak Lurrarengana.

Amalur esan zioten , pozik gaude eta eskerronez ama Ilargia eta ama Eguzkia eman diguzulako, baina beste zerbait behar dugu oraindik, zeren, nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez, gaua datorrenean, mamuak beren leizeetatik ateratzen dira eta erasoka hasten baitzaizkigu.

Lurrak abegi onez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.

Ongi da. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena. Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko baitute, eta bakean utziko zaituzte.

Eta Lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, Eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxeak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena. ( )

12

Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Bizileku asko ditu, baina Anbotoko mendian duena da haren bizilekurik ezagunenetako bat. Horregatik, Anbotoko Dama ere esaten zaio.

Marik badu senarra, Maju. Ostiral arratsaldeetan joaten zaio ikustera eta ilea orrazten dio bere urrezko orraziarekin. Baditu bi seme ere: Atarrabi eta Mikelats; Atarrabi ona da eta Mikelats, berriz, gaizkilea. Batzuetan, Mari gizon hilkorrekin ezkontzen da eta haiekin seme-alabak izaten ditu.

Era askotara irudikatu izan dute, baina bada bat niri bereziki atsegin zaidana: emakume eder, ile luzea, eskuineko eskuan urrezko gaztelu bat eta oinetan herensuge bat duela.

Ondorengo elezahar hau Don Pedro Barcelos kondeak XVI. mendean idatziriko Libro dos Linhagens liburutik hartua da.

13
M A R I

Don Diego Lopez Harokoa Bizkaiko Jauna zen XIV. mendean. Ehiztari porrokatua zen eta ahal zuen guztietan ateratzen zen basurde edo beste piztiaren baten bila. Izan ere, garai hartan, horrelako animaliez beteak baitzeuden gure mendiak.

Egun batean, pieza on baten atzetik zebilela, emakume bat ikusi zuen haitz baten gainean kantari. Guztiz ahots zoragarria zuen eta Don Diegori haren jabea ezagutzeko gogo bizia egin zitzaion; hala, harengana hurbildu zen.

Bere bizi guztian ez zuen horren emakume ederrik ezagutu. Garaia eta dotorea zen, larruazal zuri leunekoa. Haren begi beltz sakonek kontrastasun bizia egiten zuten ia lurreraino iristen zitzaion ile urre kolorekoarekin. Urrez bordatutako soineko berde bat zeraman eta kopetan zinta bat, urrezkoa hura ere. Hainbesterainoko distira zuen emakume hark, non itsu-itsuan maitemindu baitzen Don Diego.

Nor zara? galdetu zion.

Anbotoko Dama erantzun zion hark.

Zu Anbotoko Dama zarenez eta ni Bizkaiko Jauna, nahi al duzu nirekin ezkondu?

Damak onartu zuen, baina gauza bat aginduarazi zion: bere aurrean ez zuela inoiz aitarenik egingo. Mari eta Bizkaiko Jauna ezkondu ziren eta semea eta alaba izan zituzten; Alabari urraka deitu zioten eta semeari I igo Gerra jarri zioten izena.

Urteak aurrera zihoazen eta denak zoriontsu bizi ziren Diego Lopez Harokoaren gazteluan. Egun batean, Don Diegok basurde handi bat ekarri zuen ehizatik bueltakoan; sukaldariek berehala maneiatu zuten afarirako. Familia osoa mahaian zegoela etxeko bi zakur sartu ziren jangelan eta zaunka hasi janari eske. Bat, zakur alano handi bat zen, oso oldarkorra, eta bestea, urtxakurra, askoz txikiagoa. Don Diegok, barrez, basurde hanka bat bota zien. Bi zakurrek gogor ekin zioten hankari, zeinek zeini kenduko, eta, denen

14

harridurarako, txakur txikiak handia hil egin zuen eta basurde hanka herrestan hartuta alde egin zuen. Don Diegok, ezin izan zuen erremediatu, eta aitaren egin zuen, esanez:

Jaungoiko nirea! Nire bizian ez dut horrelakorik ikusi!

Une hartantxe bertan, Marik bere alabari eskutik heldu eta biek hegan alde egin zuten leiho batetik. Geroztik ez zen haien berririk izan.

Urteak joan ziren eta, gaztelarren aurkako gerra batean preso hartu zuten Don Diego eta Toledoko gotorleku batera eraman zuten.

I igo Gerra aholku eske ibili zen bere ahaideen artean, aita askatzeko zer egin; inork ez zekien, ordea, nola askatu aita, harik eta behin agure zahar bizarzuri batek honela esan zion arte:

I igo, laguntza behar baduk hoa heure amarengana, hark esango dik zer egin.

I igo, bada, Anbotora joan zen, eta, haratu zenean, haitz baten gainean ikusi zuen Mari.

I igo Gerra, seme esan zion , hator niregana, bazekiat zertara hatorren eta; aita espetxetik nola askatu galdetzera hator. Marik oihu bat egin zuen, eta zaldi zuri eder ongi zelatu bat azaldu zen.

Pardal dik izena esan zion . To hiretzat. Guduak irabazten lagunduko dik, baina zela ez diok inoiz kendu behar, ezta jan-edanik eman ere. Gaur bertan Toledora eramango hau eta biak ekarriko zaituzte etxera.

Eta hala, I igo zaldi gainera igo eta, konturatu zenerako, aita preso zeukaten gazteluko patioan zegoen. Bilatu zuen, eskutik heldu zion eta zaldia zegoen tokira eraman zuen, eta biak itzuli ziren Bizkaira; inork ezin izan zien ezer egin, biak ikusezin bilakatuak baitziren, bitartean.

Orduz geroztik, Bizkaiko Jaunaren etxean hiltzen zituzten behi guztien barrukiak haitz baten gainean uzten zituzten Marirentzat opari. Eta, esaten zutenez, hala egin behar omen zen, bestela gaitz izugarriren bat etorriko omen zen eta, Jaunaren edota etxearen gain. Eta halaxe geratu zen, gertatu ere. Don Diegoren birbiloba batek ez zuen gehiago oparirik egin, eta begi bat galdu zuen ohitura hura ez betetzeagatik.

(
16
)

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.