Marina Suredaren amets urratuak

Page 1


MARINA SUREDAREN AMETS URRATUAK

Narratiba, 68


erein argitaletxea

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du.

Azala eta liburuaren diseinua: Iturri Maketazioa: Erein Azaleko irudia: Jon Cazenave © Joxe Belmonte F. de Larrinoa © EREIN. Donostia 2009 ISBN: 978-84-9746-543-4 L. G.: SS-1422/09 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.com www.erein.com Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: edizioak@itxaropena.net www.itxaropena.net


erein argitaletxea

Joxe Belmonte F. de Larrinoa

MARINA SUREDAREN AMETS URRATUAK


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

A

urretik doala maitasunak inposatzen didan errespetu osoaz egingo dizkizudala aitorpen hauek, hainbat hilabete eman eta gero zure presentzia gozatuz eta zure ausentzia sufrituz. Zureganako errespetuaz ari naiz, baina baita zure inguru guztiarenaganakoaz ere. Ez dakit seguru zer izan zen bihotzean barneratu zitzaidan lehen gauza; zure irribarre gozo eta zintzo hori, edota agian zure begirada zorrotz bezain eztitsua, eztiaren beraren urre kolorea agerian zuelarik. Konturatu nintzeneko, dena dela, nigan sartuta zinen, eta bihotza urratuta nuen. Konturatu bitartean nire atzamarrak zure ilearen igurztearen bila joanak ziren, umeen joko baten antzera. Kontaktu bila. Eta ezinezkoa zenez gero zure begiradari utzi nion bera izan zedila laztantzen ninduena. Urrezko laztana. Umetara itzuli nintzen. Lehen amodioaren bustidura epela sentituz laztandu nituen zure atzamar fin bezain irmoak, txikiak bezain ederrak. Zure atzamarrak, harrezkeroztik nire ametsa. Amestu nuen ukitzen nituela, laztantzen 6


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

nindutela, heltzen zidatela, hartzen nituela nire esku handiagoetan. Amets horren barruan iritsi ziren nireak zure adats artera; sartu nire atzamarrak zure ile beltzean, hasieran beltza baitzenuen, gorritu zenuen arte. Aitortu behar dut nahiago zintudala beltzaran, baina aldaketa ez zen eragozpena izan, laster ohitu bainintzen ile gorrixkarekin, eta obsesionatuta jarraitu nuen egunen batean belarriaren eta ilearen arteko gunea usaintzearekin. Udaberria datorrenean lehen eguzki printzen laztantxoa desiratzen den bezala hasi nintzen zure usainaren esperoan. Nire bizitzaren irrika bihurtu zen: zure bainila-azal beltzarana usaindu. Zure gorputz mehea, zure presentzia arina izan zen harrezkeroztik nire gogoan bizikide, nire bihotzean argi salbatzailea. Zer ikusi nuen zugan? Mila eta bat bider egin dut galdera hori, eta ez dut sekula arrazoizko erantzunik topatu. Horretara datoz, agian, ezinezko aitorpen hauek, ezinezkoak, hitzok igorriko ez dizkizudalako ziurtasuna dudalako. Ezin zen zure irribarrea izan, behin eta berriro gatibu egiten ninduelako ebidentziarekin topo egin banuen ere. Itzuli nintzen ezagutu zintudan garai hartara, eraldaketa-arrastoa aurkituko nuelakoan; emakume arrunta izatetik nire bihotzeko arrosa izatera pasarazi zintuen eraldaketaz ari naiz, laztana, nire gogoaz jabetu zinen uneaz; zutaz bakarrik pentsatzen hasi nintzen hango une hura harrapatu nahi nuke, ezinezko desio honen jatorriak, hastapenak alegia, argituko ninduelakoan, baina ez dut unea isolatzerik lortu. Ez zen, ez, Kupidoren gezikada bat. Nire bihotza inguratu eta pazientziaz jabetu zinen hartaz, borroka gogor 7


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

eta nekaezin baten ondorioz. Agian neu izan nintzen, ahul dagoeneko bizitza-borrokan, bidea erraztu zizuna. Hain erraza izan zen ordea, hain gozoa konkistatzen uztea… Errotarriaren antzera zebilen nire pentsamendua, behin eta berriz leku beretik pasatu eta pasatu, ardatz baten inguruan biraka: zer ikusi diot? Ez da niretzat egindako emakumea, ez die nire gustuei erantzuten, ez ditu emakumezkoen fisikoaren inguruan konstante izan ditudan espektatibak asebetetzen… Hala ere, zure den-dena nuen gustuko, irribarrea, aipatutako begi zorrotzak, ezti koloreko begirada, ez baitira askotan berdinak begiak eta begiok eratzen duten begirada; ahoa, sudurra, zure musu osoa, ilea. Baita aipatu ez ditudanak ere. Bira eta bira alferrik nire galdera, zer ikusi nuen zugan hala gaixotzeko, hain sentimendu sakonak eta ahaztuak azalarazteko, esku artean nuen guztia harrezkeroztik gaitzesteko. Zure aurrean izan naizen guztietan, solasean, irribarre soil baten besarkadan, ukitu zaitudan gutxitan zoriontsu sentitu naiz, asebeteta, ume baten moduan gehien desiratzen nuen opariaren aurrean. Magikoa zara, sinestazu, laztana, magikoa! Zure nahiak, adierazitakoak eta adierazi gabe ere antzeman nituenak, nire eginbehar ziren automatikoki. Zer zegoen zugan nigan ikusten nuen bilakaera erradikala gerta zedin? Ez dakit maite izan zaitudan, ez naiz gure harremana hain azalekoa izanda hori esatera ausartzen, baina maitasuna ez bada izan, oso-oso hurbil egon da.

8



erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

1

H

amalau urte ziren Marina Suredak erretzeari utzi ziola, eta harrez geroztik gutxitan eman zion berriz ere erretzeko gogoak. Orduan, ordea, eskutitza irakurri eta handik hiru egunera, duda egin barik, kontrako indarra egin barik, zuzendu zituen pausoak armairuko zapata kutxa batera winston paketearen bila. Ez zuen gogoratzen noiztik zeukan pakete hori gordeta, bai non ordea, urte horietan une lazgarri horren beldurrez bezala eduki baitzuen tabakoa kutxa horretan, zain, bere izaeraren ahulezi-une baten aiduru. Senarrari ezkutatu nahi zizkion gauza guztiak sartzen zituen kutxa horretan, ohiko bizimodutik ihesbidea balitz bezala, errealitatetik ateratzen zuen gauza bakarra zelako, iragan amestu eta inoiz ez lortura zeraman objektua. Zapata-kutxak ez zuen Tomeu Montaner senarrak espresuki debekatutako ezer; are gehiago, senarrak ez ziokeen inoiz ezer espresuki debekatuko, baina gizonari ez zitzaion emazteak erretzea gustatzen, eta andreak ez zuen senarrari kontra egitea gustuko; nahiago 10


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

zuen ez erre, eta kitto. Hainbat urte pasatu eta gero, zigarroetara bueltatzea, behin onartuta erretzea osasunerako ekintza kaltegarria zela, ahuleziatzat har zitekeen, eta Marinari ez zitzaion gustatzen inork pertsona ahultzat hartzea. Cellini, la fede di scarpe italiane, bota batzuen kutxa dotoreak gordetzen zuen tabakoa, beste zapata kutxa batzuen artean, soineko, praka eta berokien hegoaldean, Tomeuren eta Marinaren armairuko muga zabalen barruan. Denboralditik kanpoko oinetakoak sartzen ziren kutxa horietan, denboraldikoak armairuko zapata-tokietan zeuden bitartean. Urtero Marinak berak egiten zuen lana zen, denboraldikoak kanpoan utzi, denboralditik kanpokoak kutxetan sartu, eta sekretuen kutxa hori zela-eta, hain zuzen ere, egiten zuen lan hori pertsonalki. Beste jantzi guztiak, osagarriak barne, Angelsek aldatzen zizkion, udan neguko arropak jantzitegi funtzioa egiten zuen gelara eraman, eta handik udako arropak ekarri. Zapatak ez, zapatak berak atontzen zituen. Oinetakoen kontuan mania du Marinak, esan ohi zuen Angelsek bere familian, ez du nik ukitzerik nahi, eta horixe egiten dut, zapata kutxak haren ardura. Baina benetako arrazoia Cellini zapata kutxa hura zen, bere iraganeko oroigarriak eta sekreturen bat gordetzen zituena. Inozoa izanda ere, nahiago zituen hango kutxa hartako bizitza-puskak sekretupean gorde. Bezperan, iluntzean, Tomeu Montaner jauna etorri baino lehen, azken hiru egunetan berdin, kutxara jo behar izan zuen eskutitza gordetzeko, eta hor egin zuen topo ume-altxor baten moduan kutxa betetzen zuten objek11


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

tuekin, iragana orainera zekarzkiotenekin. Ibizan egon zenean oskolaz egindako lepokoa; Francoren garai urrun hartako lehen hezkuntzako kalifikazioetako eskola-buletina, espainiar arranoa eta guzti. Kalifikazio-buletinaren ondoan txokolate tabletetan ateratzen ziren kromoak, ia bilduma osoa goma batez bildua, munduko txakurrak, koloretan marraztuak. Buletinaren gainean, argazkiak, guztiak koloretakoak, modernoak, bat izan ezik. Zuri-beltzezkoa azken hori, ahate itsusi bat bezala koloreen munduan, txikia, beste garai bateko argazki makina batek egina, irudi bakarra, Marina, gorputz erdiko erretratua, ile luze beltzarana, bizitzan izandako ilerik luzeena, lore ezberdinez hornitua, eta loreon koloreek atera nahi lukete zuri-beltzezko agertokitik, fisika eta kimikako arauen gainetik, igarotako denbora gorabehera. Oskolaz egindako lepokoa du zintzilik, eta soineko zuri bat; eguzkiak zuritasun guztia ateratzen dio jantziari. Begiek kamera jaten dute, konfiantza adierazten dute; urrezko begirada, inoiz baino dirdiratsuago. Horizonte zabal bat ikusten da begiotan, emadazue bizitza bizitu dezadan esango bailuten. Gazte baten begiak dira, zintzo, artez, lagunkoi begiratzen dutenak, oraindik ere bizitzaren zartadarik jasan ez duenarenak. Zuri-beltzezko argazki bakarra da, gainerakoak modernoagoak dira, beste garai batekoak. Hamar bat izango dira koloreetakoak. Elementu komuna dute, gizon bat, bakarrik baten batean, Marinaren ondoan, distantzia formal batera beste batzuetan, eta hiruzpalautan beste ba12


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

tzuekin batera. Argazki horiek zekusatzala sentitu zuen krisirik larriena. Hasieran izerdialdiak, beroaldiak; geroago behin eta berriz errepikatu ziren iraganeko irudiak, burmuinaren inguruan setio obsesiboa ezarri zioten arte. Obsesio horrek, mila bider areagotuta, ezinegon desorekagarria ekarri zion orduan; fitxa zoro baten moduan korritzen zituen partxis-taularen lau bazterrak, non gelditu ez zekiela, nora ihes egin topatu barik, buelta eta buelta leku berberetatik. Une latzak ziren Marinarentzat barrua jaten zion harra agertzen zenean; iraganera begiratzen zuen, eta oroitzapen horrek berorrek azaldu ezinezko erredura bat egiten zion ariman, izaeraren beraren barnealdean. Eta errainetatik zetozkion erasoaldi horien aurrean ikusi zuen tabakoaren heldulekua, salbamendu-taula, bizitzaren ur gainean iraunaraziko zion bitartekoa. Jakin bazekien partxe bat baino ez zela, baina, bost axola, laguna, bizitza horixe baita gehienetan, partxeatzeekintza batzuk baino ez. Ez dago egia absoluturik; zoriontasunak tristezia etorri arte baino ez du irauten; hori dela kausa unean uneko zoriontasuna bilatuko du pertsona azkarrak, ez lortu ezinezko zoriontasun absolutua; maitasuna ere garatu ez den bitartean bakarrik da erabatekoa; behin garatuta, ordea, erabatekotasuna galtzen du. Egonkorra den ezer ere ez dago munduan. Marina Suredak ikasita zuen ikasgai hura, partxeen baliozkotasuna goraipatzen zuena; tornikete batek hilgarria izan zitekeen zauri bati muga jartzen dio, haserrealdi kontrolaezinaren leherketa hamar arte kontatuta eten daiteke, pastilla sinple ba13


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

tek gaitz psikikoaren ondoriorik latzenak eragotz ditzake. Partxea, kontaketa, torniketea edo pastilla baliagarriak dira, nahiz eta behin-behineko neurriak baino ez izan. Antsietatea populazioaren ehuneko hamabostek nozitu ohi zuela jakiteak ez zuen hango emakume hura kontsolatzen, ezta adinagatik jasaten ari zen iraultza hormonal batek jota egon zitekeela jakiteak ere. Zigarro batek bai, zigarro batek lasaituko zuelakoan zegoen. Cellini kutxa zabaldu zuenean, la fede di scarpe italiane, eskutitza topatu zuen lehen planoan gauza guztien gainean. Jaso zuenetik egunero hartzen zuen, bezperan behin hartuta nahikoa ez eta bi aldiz. Eskutitzeko letren amaieran sinadurarik izan ez balitz ere, berak jakingo zuen nork idatzia zen eta nori zuzenduta zegoen, istorio hura gogoan izan zuelako azken hamalau urtean. Ez zuen ulertzen, ordea, zer dela-eta egiten zizkion aitorpen haiek orain, hamalau urte geroago, denborak aitorpenei zentzua galarazi zienean. Hamalau urte nahiko arrazoi ziren hilda zegoenak hilda jarrai zezan, emakume honen jarrerak kontrakoa adierazi arren. Franek, eskutitza idatzi zuenean, barruko lasaitasuna bilatuko zuen: gauzak argitzea, bakean geratzea, urte askoko zama gainetik kentzea. Marinak, ostera, ez zuen ulertu zeren bila zebilen gizona mezu epistolar luze hori bidali zionean, emakume hura ez baitzen gai ulertzeko berari gertatzen zitzaiona gainerakoei ere gerta zekiekeela, hots, barruan esan gabe geratzen denak igurtzi txiki bat egiten duela errainetako ertzetan, eta apurka-apurka zau14


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

ri egiten dela, eta zauria ultzeratu, barruko zelula guztietan eragina izan arte. Egin genezakeen baina egin ez genuenagatiko arrangura da, egin behar izan genuen eta egitera ausartu ez ginenagatiko samina. Paper eta gauza guztien azpian winston paketea zegoen. Emakume haren sekretu txikiak ziren, senar-emazteen eremu komunean sartu ez zirenak, gutxi, oso gutxi, gauza guztiak izan baitziren bionak, Tomeu eta Marinarenak, kutxa hori eta Franekiko sekretua izan ezik. Aitak ez zuen inolako arazorik izan Tomeu Montanerrekin ezkondu zenean hainbat gauza bion izenean jartzeko, neguan erabiltzen zuten Mallorcako etxea eta udan erabiltzen zuten Alcudiakoa, esate baterako, edota mespretxatzekoa ez zen akzio-pakete bat. Inork ez zuen Mallorcan ulertu zer zela kausa jarri zituen Cecili Sureda mediku jaunak ondasun horiek guztiak bien izenean alabarenak soilik izan zitezkeenean, zergatik jarri zuten matrimonio hartan irabazpidezko ondasunen errejimen ekonomikoa. Inork ere ez zuen egia susmatu ere egin, Mallorcan zurrumurru batzuk handik hona ibili arren. Tomeu Montanerrek gaitasun handiagoa omen zeukan ondasunak zaindu eta ugaritzeko alabak baino, eta inoiz alaba banandu zitekeen, eta kasu horretan komeni zen bizitza konponduta izatea. Cecili Sureda jauna gizon praktikoa zen, eta hotz, gizon praktiko orori dagokien bezala. Ondasunak banatu behar izatekotan ere, alabak gehiago jasoko zuen, berak espero bezala Tomeu Montaner abokatua sosak biderkatzeko gai baldin bazen; 15


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

senak esango zion Montaner gaztea dirutza begiak itxita ere egiten zutenetakoa zela. Hasieran suhiaren izenean jarri behar zuena gauza txikia zen hamar urte geroago izan zezakeenaren aldean; apustu txikia zen, azken batean. Matrimonioek hamar bat urte erraz, arazorik gabe irauten zuten. Beste zurrumurru batzuk harantzago joan ziren, arlo finantzieroa gaindituz. Alaba biziki maite du, txiki-txikitatik izan du alaba kuttuna, baina Ibizakoak pisua du oraindik Sureda jaunarengan, ez da bere alabarekin fio, beldur da ez ote duen berriro ere traizionatuko hippy horiekin joanda. Ondasunak bion izenean egonda ezin izango ditu hain erraz saldu eta komuna horietako batera joan diru guztia opari daramala. Alabak ere bere interpretazioa egin zuen: aitak Tomeurengan erabateko konfiantza zeukan eta, horrez gain, dibortzioaren ideia ez zen bere mentalitate tradizionalean sartzen. Jakingo balu ze hurbil nagoen banaketatik, matrimonioa apurtzetik, den-dena amildegitik behera botatzetik, eta bizimodu berri baten arrastoan ihesi joan. Marinaren pentsamendu mingarriak dira, desorekapuntu batean nabarmen gauzatuak, logelaren barruan alde batetik bestera, animalia basati kaiolatuaren antzera. Pentsamendu oker horretara heldu zen aitaren gogoeta inoiz ere ezagutu ez zuelako, ezin igarririk zegoelako hainbeste maite zuen aitak, hainbatetan laztandu zuenak, noraino mugitu zituen bere bizitzaren hariak. Berrogeita urte di16


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

tuen emakumea asaldatu ohi duten duda horiez gainezka zegoen Marina, ez dakit, Tomeu, zoriontsuak izan al gara, Carlos gauza polita izan da, ezta?, beti tratatu duzu zurea balitz bezala, eta nik esango nuke zoriontsu egin zaituela ni bezala, baina orain zalantza dator, non dago nire bizitza, non geratu zen, zuk zer uste duzu, baina Tomeu ez zegoen aurrean, bakarrik zegoen emakumea galdera horiek guztiak ozenki ahoskatu zituenean, erantzunik inork emango ez ziolako ziurtasunean, baina, hala izanda ere, segitzen zuen norabide bakarreko elkarrizketak, orain non gaude, elkarrekin egin dugun bidea nahiko arrazoia da falta zaiguna elkarrekin egin dezagun? Hutsik sentitzen da orain Carlosek etxetik alde egin duenean, iraganean gauza asko egin barik utzi izanak dakarren malenkoniaz itota bat-batean, bidearen amaierak dakarren itoaldian sartuta, bata eta bestea iluntasun itxian nahastuta. Zergatik ez nuen hau edo bestea egin. Hartutako bidea zuzena izan al zen? Etorkizunik ez, iragan osatugabea baino ez, asegabetasuna, tristezi eustezina, ukabilkada sabelpean, bizitzaren ukabilkada errukigabea, iraganaren gatibu eta etorkizunaren etsai. Emakume bat pentsakor, emakume bat dudakor, sentikor, emakume bat bakarrik hizketan. Zigarrotxo bat bakarrik hartu, baina kutxa itxi behar zuenean, damututa pakete osoa eskuratu zuen, indarrez, zerbaitek behartuta bezala. Behin kutxa zapaten artean utzita logelako terrazara irten zen zerupean ditxosozko zigarroa pizteko asmoz, baina piztu behar zuenean, indar misteriotsu batek uxatu zuen etxetik, ihesi eraman zuen 17


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

kalera. Arrapaladan heldu zen kanpora, arnasestuka kasik, horraino zerk eraman zuen ez zekiela. Eta Can Pere Antoni hondartzaraino horrela joan zen, argiaren abiaduraz, atzetik malenkonia, tristezia, zalantza, harrapaketan balihoazkio bezala. Hamabost minutuan hondartza horren gainean dagoen behatokiko barandan zegoen. Ez zuen jende ezagunarekin topo egin nahi izan, ez agurrik egin behar izan; hiri txikien madarikazioaren pean zegoen. Hiri handietan ohikoak ez diren kaleak hartu, begiak jaitsi eta isolatuta zaude. Herri txikietan guztiak dira ezagunak baina keinu bat nahikoa da ondokoak gelditzeko asmorik ez duzula jakin dezan. Mallorca bezalako hirietan ez duzu ez aukera bata ez bestea. Ez zukeen baten bat aurrean geldituz gero, zelan galdetu eta gero, elkarrizketari naturaltasunez jarraitzeko indarrik izango, ezer gertatzen ari ez zelako itxuran, barruan horrelako trumoi emozionala sufritzen ari zen bitartean. Hondartzara jaitsitakoan parisinak kendu zituen, hondar-aleek behatzak laztanduz lasaitasuna eman ziezaioten. Astiro ibili zen, laztan horiek bilatuz. Mediterraneoko haize alferra soineko zuriaren azpian ezkutatu nahian zebilkion, jiratu egiten zen bera, besoen laguntzaz soinekoa berera zeraman bitartean; une batez hondarraren gainean hegaz zihoalako irudia eman zien barandan berari begira zeudenei, haizeak erauzitako eguzkitakoarena. Hondartzan turista sakabanatu batzuk zeuden, zeruko izar nagusiari kontu eske, publizitatekanpainek egindako iruzurragatik, Mallorcako argazki 18


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

guztietan eguzkia baitzegoen; zerura begira zeuden, lehen esana, kontu eske. Hondartzarainoko bidean harturiko abiadurak eragotzi zion azken bolada hartan sabelpean sentitu ohi zuen bertigo eustezina, baina hondartzan sartzean, pausaldia moteldu zuenean, ezinegona bueltatu zitzaion, sabelpea minduz. Ibizar soineko zuria egokitu zuen ipurdi eta hanketara, oihalaren gainean jesarri ahal izateko, eta hanken gainean tapaki moduan erabiltzeko. Jesarri zen, bai, soinekoaren gainean, hondarretan, itsasora begira. Txiki-txikitatik lagundu zion Mediterraneoak, burua argitzen, arazoak konpontzen, baina lehenengoz ikusi zuen ur azaletik zehar zorabio bat zetorkiola erasokor. Piztu zuen zigarroa, unea zen. Pentsatzeko unea zen. Arazo emozionalik egotekotan pentsamenduaren bidez konponduko direla pentsatu ohi da, Marina horren ustean zegoen behintzat, konturatu gabe ordea nekez topatuko zaiola konponbidea eremu arrazionalean batere arrazionala ez den arazoari. Askotan hobe da ez pentsatzea, zuri geratzea, psikearen lurraldeetan bonba gehiago eror ez daitezen. Marinak ez zuen ikasgai hura ikasia. Kea sartu zuen biriken barruraino, indarrez, amorruz kasik, mina sentitzen zuen sabelpeko gune hartaraino heldu beharko balitzaio bezala, keak min hori sendatzeko misioa balerama bezala. Atzera bota zuen zaporeak hainbeste urte pasatu eta gero. Nazka pittin bat sentitu zuen, dar-dar jarri zen, hotzikara etorri zitzaion, baina satisfazioa aldi berean, bere organismoa okupatuta baitzegoen, azkenean!, 19


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

psikikoa ez zen pozoi batekin. Tabakoak lagundu zion, baita itsasoaren urdintasun lasaiak ere. Itsaso hori ezin zen traidore bat izan, ezin zion mina areagotu. Azalpen bila joan zen hara, arrasto errebelatzaile baten bila, Marinak azken urte hartan, semeak ezkontzeko asmoaren berri eman zionetik, atzera begiratzeaz batera azaldu ezinezko gaitza sentitzen zuen, egin ez eta egin behar izan zuen hura, eskapatu zitzaion beste hura eta huts egin zuen hango hartan. Gauza asko egin barik, amets asko zapuzturik, eta bidea amaitzen ari zitzaion, denborak irentsi nahi zuen, gupidarik gabe irentsi. Non zegoen emakumea? Non egona zen Marina Sureda urte haietan guztietan? Orduan jartzen zitzaion sabelpean ito behar zuen zama, hasten zen hasperenka eta zirkin egiten, oreka amets, lasaitasuna eldarnio, iragan urrunaren eta oraingoaren arteko aldeak sortutako eskizofreniak jota. Zer izan nintzen garai batean, zer naiz orain? Zergatik? Damu- eta dolu-sentimenduak, elkar hartuta. Batzuetan pentsatua zuen ito behar zuena lekua zela, han edo hemen egoteak eraginik balu bezala haren barneko aldartean, kanpoko faktoreek markatuko bailuten haren ongizate animikoa. Azken hilabete haiek, ordea, irakatsi zioten gaitza barruan zegoela, berdin zela non edo nora begira zegoen, ez zuela zentzurik begiak ixteak, jarraitzen zuela amildegi-ertzean eta bertigoari ezin ziola eutsi, ezin zitzaiola itzuri. Horregatik hondartzan zegoela ez zituen begiak Maremagnumetik kendu, urdintasun bete horrek zorabiatzeko asmoz inguratu bazuen ere. Ganbara txukuntzeko asmoa zuen, 20


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

kosta ahala kosta, horretara joan zen Can Pere Antoni hondartzara, gaitzaren jatorriak eta sendabideak topatzera. Jakin behar zuen zerk asaldatzen zuen, zergatik etorri zitzaion bat-batean iragan guztia oraina garraztera, eta amildegi hartatik urruntzeko bidea topatu. Aurreko urtean hasi zen dena, edo modu arriskutsuan areagotu behintzat, Carlos semeak ezkontzeko eta Bartzelonara bizitzera joateko asmoaren berri eman zienean. Marinari mundua amildu zitzaion gainean, urte askoan ondoan izan zuen tristeziaren itzalak aurpegia hartu zion. Hasi zitzaizkion lokartuta zituen pentsamendu asko biziagotzen; bizitza begi aurrean pasatzen ari zitzaion eta bera ez zen heltzeko gai, kristalaz bestaldean gertatuko bailitzan. Bera lekuko pasiboa zen. Horrela sentitzen zen, bereziki orain, azken hilabeteetan, trena galtzearen sentsazio hori aspaldian barru-barruan izan zuelako kontzientzia izan arren. Behin bakarrik hogeita bost urtean egon zen trena hartzeko zorian, geltokia lagatzear. Konformatu zen, ordea, geldirik zegoen bitartean trenean igotzearekin. Franekiko harreman tolesgabe hura pisuzkoa izan zen. Batzuetan pentsatzen zuen Franek elkarrekin joateko hitz bat esan balio den-dena utziko zukeela. Carlos gogora zekarrenean, ordea, ihesaldi hura ezinezkoa zatekeelako uste irmora heltzen zen; ezin zuen Carlos bakarrik utzi, hamabi urte zituela. Ez, ez zuen uste berarekin eskapa zitekeenik mila bider eskatuta ere. Semeak behar zuen bere ondoan. Agian horregatik disfrutatu zuen horrela Fran Mallorcan egon zen bitartean, horren bizi, gogotik, bizi21


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

bonboizko kutxa hartatik har zezakeen bonboi bakarra izango zelakoan. Gizon hark alde egindakoan eguneroko monotoniara bueltatuko zen, bizitzaren eginbeharretara, senarra, semea, posizioa, aita… Gero senarrarekiko eztabaidarena ere bazegoen, bizitzan izandako garratzena, noiz eta nahaste-borraste psikologiko haren erdian, Carlos ezkontzeko egun batzuk falta zirela, iraganeko bizitza auzitan jartzen ari zenean, Fran gogora zetorkionean. Batak besteari bizitzako oker guztien errua aurpegiratu zioten. Beti esan zenidan nik lan egitea ez zela beharrezkoa, zergatik ez zara zu zeu nabarmendu, zergatik ez duzu zeuk erabakia hartu, oso erraza da orain besteei errua botatzea, zugatik sakrifikatuta egon naiz, bizitza osoan zurekin zorretan nengoela sentiarazi nauzu, ez niri leporatu zure barrutik atera dena, neure bizitza eduki nahi nuen eta zuk aspaldi moztu zenidan, ez esan txorakeriarik, lan egin ez baduzu zeure erabakiaren ondorioa da, eroso bizi izan zara, ez zara mugitu, eta orain senarrak dauka errua, zuk esan zenidan lan ez egiteko, nik neure iritzia eman nizun, ez nizun ezer inposatu, badira moduak eta moduak gauzak inposatzeko, ez da beharrezkoa esatea egin hau edo bestea, zu zeurera begira bazaude, ezin duzu ondokoarena ikusi, eta hori gertatu zaizu zuri, Tomeu, ez, ederra, ez da hori izan, arazoa zure erosotasuna izan da, oso ondo bizi izan zara ama-papera egiten, ama-papera ez besterik. Eta aita? Zure aita ez zen akaso ados egon? Gera zaitez etxean, alabatxoa, ez sartu aita honetan, ez, zure aita ez da inoiz ezeren errudun izan. 22


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

Eztabaida garraztuz joan zen, eta irten ziren bizitzan oso gutxitan aurpegiratzen diren kontuak, eta aurpegiratzen direnean elkarbizitza egin dutenen artean bakarrik irten daitezkeenak, gauza batzuk hurbiltasunak bakarrik azalarazten dituelako eta maitasunez bakarrik isiltzen direlako. Baina eztabaida ez zen, urtebete geroagotik ikusita, arazoaren kausa, ondorioa baizik, egoera orokor baten ondorioa, satisfaziorik ezaren leherketa mingotsa hainbat urteren bueltan. Emakume hau itzalean bizi izan zen, eta horrek tristezia kroniko bat sortu zion. Orain kanporatzen ari zitzaion. Apurka-apurka sarriago agertzen ziren itoaldiak, ezinegonak eta hitzetara ekarri ezinezko bestelako sintoma asaldagarriak, alarma piztu zitzaion emakumeari. Eta gurutze-bide horretan zegoela, bizitzaren burla baten gisa, heldu zitzaizkion Franen hitzak. Gainezka egin zuen. Franen hitzen ondorioa ez zen haren ezinegona, aurretik gertatua baitzen, baina lagunduko zuten marea biziagotzen. Fran bizitzan berriro agertzeak ekarri zizkion gogora garai hartako egunak, The Port ingeles-akademian elkarrekin ikasten egon zirenekoak. Egun batean ikasgelan behin hamaika irribarre trukatuta Franek gonbidatu zuen ingeles dorpe batean: would you like to come to have a coffee with me? Gonbidapenerako Franek ingelesa erabili izanak azpimarratzen zuen helburu akademikoen garrantzia. Fine! Ez zegoen ezetz esateko arrazoirik. Denborak aurrera egin ahala, gonbidapenak behin eta berriro izan eta gero, eta behin eta berriro hain zuzen ere izan zirenez gero, sinplifikatu egin ziren, beti gizonak 23


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

eginak, eta emakumeak onartuak, coffee? Erantzunak ez zuen fine hitzak agertzen zuen gogo bizia erakusten; izan ere, fine hura yeah sinple eta neutroa bilakatu baitzen. Bilakaera hori, ostera, ez zen interes-faltaren adierazle, Marina zer edo zer ezkutatzen hasia zen seinalea baizik. Helburu akademikoetatik baino harantzago joanak ziren, zerk edo zerk ziotson Marinari muga pedagogikoa gaindituta zeukatela, eta horrek hain zuzen ere behartzen zuen emakumea zuhurrago portatzera. Franek ere ezin zuen alarde handirik egin, bera ere ezkonduta zegoen, eta Marinak seme bat baldin bazuen, berak bi zituen bere kargu Frantzia aldean, semea eta alaba. Gizona ere, beraz, Marinarekiko harremanetan zuhurtziaz jokatzera behartuta zegoen. Mugak, eskutitzak aipatzen zituen mugak, nabarmendu egiten ziren kafetegiko topaldi haietan. Biak zeuden arimaz loturik, bihotzez bereiz, maitasunaren sinbolo hori konprometitua baitzeukaten. Semea ez ezik senarra ere bazegoen, eta Sureda andreak errespetua eta agian zerbait gehiago zor zion. Ibizan ezagutu zuen, bere bizitzaren aurre-historian, senarra oraingo legelariarengandik urruti zegoenean, baita bera ere, gaztea, indartsua, kementsua eta ameslaria. Marinak ez zuen ia-ia hango emakume hura ezagutzen bere oroimenean bilatzen zuenean; Franekikoa izan zitekeen hamaika urte geroago emakume harengandik geratzen zen aztarna bakarra, gaztetako harekin elkartzen zuen zirkunstantzia bakarra, oraingo monotoniatik ateratzen zuen gertaera bakarra. 24


erein argitaletxea Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Marina suredaren amets urratuak

Bizitza osoan izan zituen Ibizako bizipenak poztasun iturria, harrotasunerako zioa, bere bizitzaren aberastasunaren seinalea. Azken hilabete haietan, ordea, mudatu zitzaizkion pentsamenduak. Ibiza hogeita bost urte geroago bere dekadentziaren ikur bilakatu zitzaion, bere gainbeheraren hasiera, bere geroko bizitza anodinoaren abiapuntua. Fran Etcheverryk Ibiza aurreko emakume gaztea berpizten zuen. Eta emakume helduak ez zuen gaztetasun hura galdu nahi.

Europako hippyrik pribilegiatuenek, gurasoen etxean esne-mamitan bizi izandako gazteek, lekuz, denboraz, jokoz, logikaz eta denboraz kanpoko jeneral traidore baten menpe zegoen irla batean jarrita zituzten begiak. Jeneral sabledun haren heriotza politiko eta sozialarekin batera, heriotza fisiologiko eta ofiziala baino lehenago gertatuak, hirurogeitaka urteetan, gazteen artean ere errebeldia baldar bat zabaltzen hasi zen. Ibiza hirurogeita hamarrak sartu zirenean bizimodu alternatibo horren kokagunea zen, gazteentzako bunkerra, askatasunerako paradisua, bizimodu kapitalistari muzin egiteko parada, hori bai, urrezko sehasketatik zetozenentzat, askatasunaren errebindikazioan ere gizarte mailak nabarmendu baitira historikoki. Horietakoak ziren Marina Sureda eta Tomeu Montaner, eta agian Jordi Vinaixa, azken horretaz gauza han 25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.