Nork agintzen du?

Page 1


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 1

Nork agintzen du?


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 2

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47) Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

1. argitalpena: 2019ko martxoan

Azala eta liburuaren diseinua: Iturri Maketazioa: Erein Irudiak: Manuel Ortega © Alaitz Olaizola © EREIN. Donostia 2019 ISBN: 978-84-9109-308-4 L. G.: SS-231/2019 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: itxaropena@itxaropena.net www.itxaropena.net


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 3

Nork agintzen du?

Alaitz Olaizola

Manuel Ortega


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 5

SINOPSIA Mikelek eskola jazarpena pairatzen du. Isilean eta ezkutuan darama bere sufrimendua. Baina hemendik oso urruti, urrutiko planeta batean, izan dute gertaeraren berri, eta ez dute ezer egin gabe geratzeko asmorik.

–5–


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 6

PERTSONAIAK Mikel: Jazarpena jasaten duen mutikoa. Amaia: Mikelen lagun bakarra. Paula: Mikeli, etengabe, iseka egiten diona. Mikel

Amaia

–6–

Paula


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 7

Lorea: Paularen laguna. Ez dago erabat ados Paularen portaerarekin, baina ez da ezer esaten ausartzen, eta Paularen esana betetzen du, zintzo. Elene: Paularen laguna. Ez dago erabat ados Paularen portaerarekin, baina ez da ezer esaten ausartzen, eta Paularen esana betetzen du, zintzo.

Lorea

Elene

–7–


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 8

Oto kapitaina (Lur planetan, Lander): Estralurtarra, zirkua gustatzen zaio. Lord Vortex (Lur planetan, Jose Antonio): Estralurtar jakintsua. Boring komandantea (Lur planetan, Julen): Estralurtarra, dantza maite du. Oto kapitaina

Lord Vortex

Boring komandantea

Oharra: Ikasleak mutilak izan daitezke, eta estralurtarrak neskak, edo nahasian. Komeni zaizuen eran egin. Aldatu izenak beharrezkoa bada. Ondoen datorkizuen moduan banatu pertsonaiak. –8–


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 9

Estralurtarrak nola jantzi: Galtzerdi beltzak, galtza beltz estuak (elastikoak) eta kamiseta beltz estua. Gainetik, patinetean ibiltzeko belaun-babesleak jantzi ditzakete, baita ukondo-babesak eta eskuak babesteko eskularruak ere. Ez dituzte guztiak jantziko hirurek. Batek pare bat gauza, besteak beste pare bat…. Estralurtarrak dira, bai, baina lurtarrak bezalakoak fisikoki. Aipatutako arropek lagunduko digute itxura desberdina ematen.

–9–


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 10

AGERTOKIA Bi leku desberdin behar ditugu: batetik, espazioontzi bat, eta, bestetik, eskolako gela bat. Espazio-ontzia irudikatzeko, hiru aulki gurpildun behar ditugu, sartu eta atera egingo ditugunak. Eskolako gela irudikatzeko, berriz, eskolako aulkiak, hauek ere sartu eta atera erraz ibiltzeko modukoak. Atzean, bi leku horiek irudikatzeko balioko digun zerbait prestatuko dugu, paper batean edo izara batean formula matematikoak, planeta desberdinak, grafitiak… margotuta. Urre eta zilar koloreko sprayz apaindu ditzakegu marrazkiak, ukitu futurista bat emateko. Eskolako gelan gaudenean, alde batetik eskola barrura desagertuko gara, eta bestetik, jolastokira. – 10 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 11

BEHARREZKO ELEMENTU BATZUK Antzerki testuan aurrera zoazten heinean joango zarete beharrezkoak dituzuen elementu desberdinak ikusten, baina badira batzuk aipatu nahiko nituzkeenak: Plastikoa: Mikelek eramango du motxilan. Etxean obrak egiten ditugunean altzariak estaltzeko erabiltzen diren horiek bezalakoa, mehe-mehea eta oso handia behar du izan plastikoak. Oso irudi politak sortzen dira plastikoa alde batera eta bestera astintzean. Mikelek bere burua ezkutatzeko, babesteko, erabiltzen du. Tabletak: Estralurtarrek espazio-ontzian daudenean erabiltzen dituzte tabletak. Oso errazak dira egiten. Beharrezko materiala: kartoi mehe bat (zuria), kartoia eta zilarrezko papera. Kartoi bat tableta itxuran moztu. Alde – 11 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 12

batean, kartoi mehe zuria itsatsi, eta pantaila baten itxuran margotu, aplikazio itxurako irudi eta guzti. Atzeko partea zilarrezko paperarekin estali, eta kito.

– 12 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 13

1. AGERRALDIA MIKEL ageri da agertokian, triste, burumakur. Eskolarako motxila dakar bizkarrean, eta eskolako liburu bat besapean. Eskolako gainerako haurren barreak entzuten dira urrunean. Berak triste eta serio jarraitzen du. Agertoki erdian gelditzen da, pentsakor, barreak datozen aldera begira, triste. AMAIA sartzen da, presaka. Mikel ikustean… AMAIA: Ez al zatoz? Zientzietako klasea dugu orain, zure faboritoa. MIKEL: Badakit, bai… AMAIA: Berandu bazoaz ez dizute sartzen utziko… MIKEL: Berdin zait, Amaia. AMAIA: Zer? MIKEL: Berdin zaidala. Ez daukat joateko gogorik. – 13 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 14

AMAIA: Baina Mikel, (ez ezazu hori…) MIKEL: (Moztuz) Ez noa, eta kito. AMAIA: Zigortu egingo zaituzte, Mikel. MIKEL: Eta zer? AMAIA: (Serio) Beno, zeuk ikusiko duzu… Amaia desagertu egiten da. Mikel lurrean esertzen da, agertoki erdian. Motxila ireki eta “plastikoa” ateratzen du. Musika doinu triste bat entzuten da. Plastikoarekin erdi dantza moduko bat egiten du Mikelek, plastikoa alde batera eta bestera mugituz, astinduz… Lurrean eseri, gero zutitu, berriro eseri, eta matematikako liburua hartzen du eskuan. Ireki egiten du. Plastikoaren azpian ezkutatzen da. Argiaren intentsitatea jaisten da, musikaren bolumenarekin batera.

– 14 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 15


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 16

2. AGERRALDIA “Star Words”- en musikarekin emango diogu hasiera agerraldi honi. Hiru aulki daude agertokian. Ikusleei bizkarra emanda, aulkietan eserita, OTO kapitaina eta BORING komandantea daude, beren tabletei begira, lanean, espazio-ontzi baten barruan baleude bezala. Halako batean, LORD VORTEX sartzen da, presaka, hizkuntza arraro batean hitz egiten. L. VORTEX: Atxululi lama bizkorta su. Zarusa ja! Otok buelta hartzen du. OTO: Balana badaba. Kristalis fins. L. VORTEX: Zuzu luzu, samala. Azpiriz frut bunio! Boring komandanteak, buelta hartu, eta… BORING: Zamalana zozoa. Zezeaba jitio lotus ba. – 16 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 17

L. Vortexek keinu egiten die beste biei beren bi behatzak belarrietan sartzeko adieraziz. Agindutakoa egiten dute Otok eta Boringek. L. Vortexek ere gauza bera egiten du. Hizkuntzaz aldatzeko sistema bat da. Orain, euskaraz hitz egin dezakete. L. VORTEX: Hobe dugu hizkuntza berriarekin ohitzen joatea. BORING: Ze hizkuntza da hau, Lord Vortex? Ez dut ezagutzen. L. VORTEX: Lurtarren hizkuntza, Boring komandantea. OTO: Lurrera al goaz? L. VORTEX: Bai. Nagusien agindua da. OTO: Zer pasatu da? L. VORTEX: Ez dakit, Oto kapitaina, ez didate azalpen handirik eman. Iritsitakoan jakingo omen dugu. BORING: Urruti al dago planeta hori? Otok bere tabletaren pantaila begiratzen du. OTO: Hemen jartzen duenaren arabera, bai, oso urruti. – 17 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 18

L. VORTEX: Gugandik bi mila argi-urtera. Baina lasai, propultsatzaileak martxan jarrita, zazpi egunetan bertan gaude. BORING: Eta nortzuk garela esan behar dugu? L. VORTEX: Egia. Pentsatu egin behar dugu. Eskola batera goazela kontuan hartuta… (Pentsakor) OTO: Eskola batera al goaz? Nik zuzendari postua aukeratzen dut! BORING: (Barre egin eta) Hara bestea! Badaezpada, garbitzaile ez, ezta? OTO: Joaten garen leku guztietan garbitzaile jartzen nauzue! Ba, oraingoan, zuzendari kargua nahi dut niretzat. Ados? L. VORTEX: Konforme. Eta izena? OTO: (Pentsakor) Izena, izena… Lander! Gustatzen? L. VORTEX: Tira… Nirea bai gustatuko zaizuela: Jose Antonio! BORING: (Harrituta) Jose Antonio? L. VORTEX: Bai. Lur planetako izendegia begiratzen egon naiz, eta horixe gustatu zait – 18 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 19


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 20

gehien. Eta lanbidea… (Pentsakor) Astrofisikaria naiz hemen… Beraz, onena, zientzietako irakasle. Bai, zientzietako irakaslea izango naiz. Eta zu, Boring? Hemen, espazio-ontziak dira zure lana… BORING: Bai, eta ez duzu ni baino hobeagorik topatuko, baina Lurrean badakit zer izango naizen… OTO: Zer? BORING: A! Sorpresa! Julen izango da nire izena. Momentuz, besterik ez dizuet esango. L. VORTEX: Tira! Goazen lehenbailehen, presazko kasua da eta. OTO: Ni prest! BORING: Ni ere bai! L. Vortex bere aulkian eseri ostean… L. VORTEX: Baita ni ere! Goazen Lurrera! Aulki gurpildunetan eserita geratzen dira hirurak, aurrea begira. Soinu arraro bat entzuten da. Hirurak abiadura handiaren eraginpean baleude bezala mugitzen hasten dira beren gorputzak, haize – 20 –


Nork agintzen du2:Maquetación 1

8/10/19

14:00

Página 21

handi batek atzeraka bultza egingo balie bezala. Argiak itzaltzen dira, eta “Star Words”-en musika entzuten da jarraian.

– 21 –


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.