Krimenak, Ferdinand von Schirach

Page 1

FERDINAND VON SCHIRACH

erein


ISTORIOAK

10

uzta gorria


Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

1. argitalpena: 2012ko urrian

Jatorrizko izenburua: Verbrechen Saila eta azalaren diseinua: Cristina Fernández Maketazioa: Erein © by Ferdinand von Schirach 2009 © 2009 Piper Verlag GmbH, München © Itzulpenarena: Anton Garikano © EREIN. Donostia 2012 ISBN: 978-84-9746-734-6 L. G.: SS-1464/2012 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.com www.erein.com Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: edizioak@itxaropena.net www.itxaropena.net


FERDINAND VON SCHIRACH

ISTORIOAK

Itzultzailea: Anton Garikano

erein


Hitzez adierazten dugun errealitatea inoiz ez da errealitatea bera. Werner K. Heisenberg


Hitzaurrea

Jim Jarmuschek behin esan zuen nahiago zuela txakurrarekin paseatzera doan gizon bati buruzko ďŹ lma egin, Txinako enperadoreari buruzkoa egin baino. niri berdin gertatzen zait. Defentsa lanak egin ditudan zazpiehunetik gora prozesu penalei buruz idazten dut. baina, berez, gizakiaz idazten dut, bere hutsegiteez, bere erruaz eta bere handitasunaz. Zinpekoen auzitegi bateko epaile lehendakaria izan nuen osaba bat. Auzitegi horiek biziaren kontrako delituez arduratzen dira: hilketak eta. guk ulertzeko moduko istorioak kontatzen zizkigun, txikiak ginela. beti esaldi berarekin hasten zen: “gauza gehienak konplikatuak dira, eta errua ere halakoxea daâ€?. Arrazoi zuen. gauzen atzetik goaz lasterka, baina gu baino azkarragoak dira eta, azkenean, ezin ditugu 9


harrapatu. Hiltzaile, traďŹ katzaile, bankuetako lapur eta prostitutei buruz aritzen naiz ni. bakoitzak bere istorioa du, eta ez dira gure oso desberdinak. izotz-geruza mehe baten gainean dantzan bizi gara, azpian hotz egiten du eta heriotza hurbil dago. izotzak ez die eusten pertsona batzuei, eta hondora joaten dira. Une hori interesatzen zait niri. Zortea baldin badugu, ezer ez da gertatzen eta dantzan jarraitzen dugu. Zortea baldin badugu. nire osabak epaileak itsas armadan egin zuen gerra, eta ezkerreko besoa eta eskuineko eskua moztu zizkion granada batek. Hala ere, ez zuen amore eman denbora askoan. epaile ona izan omen zen, bihozbera, gizon zintzo eta zuzena. ehiza zalea zen, esparru txiki bat zeukan. goiz batean joan zen basora, eskopetaren kanoi doblea ahoan sartu eta eskuineko besondoarekin sakatu zuen katua. Lepo luzeko jertse beltz bat zeraman, adar batetik eskegi zuen txamarra. burua lehertu zitzaion. Handik urte askotara ikusi nituen argazkiak. eskutitz labur bat utzi zuen bere lagunik onenarentzat, nazkatuta zegoela esanez, besterik gabe. Hitz hauekin hasten zen: “gauza gehienak konplikatuak dira, eta errua ere halakoxea daâ€?. bere falta sentitzen dut, oraindik ere. egunero. Halako pertsonei buruzkoa eta haien istorioei buruzkoa da liburu hau.

10


F채hner

Friedhelm F채hner familia-mediku izan zen bizi osoan rottweilen. Urtean 2.800 bolante, kale nagusian kontsulta, egiptoko Kultura elkarteko buru, Lions Clubeko bazkide, inoiz deliturik egin gabea, arau-hausterik ere ez. bera bizi zen etxearen aldamenean bi etxe zeuzkan errentan, hiru urteko e klaseko Mercedes bat larruzko tapizeriarekin eta klimatizagailuarekin, 750.000 euro inguru akziotan eta obligaziotan, eta kapital geroratuko aseguru bat. F채hnerrek ez zuen seme-alabarik. Oraindik bizirik zeukan ahaide bakarra arreba zen, sei urte gazteagoa, senarrarekin eta bi haurrekin bizi zena stuttgarten. berez, F채hnerren bizitzak ez zuen zer kontatu handirik ematen. ingridena gertatu zen arte. *

*

* 11


Fähnerrek hogeita lau urterekin ezagutu zuen ingrid, haren aitak hirurogei urte bete zituen egunean. Haren aita ere mediku izan zen rottweilen. rottweil erabat hiri burgesa da. galdetu ez arren, kanpotar guztiei adierazten zaie hiria Hohenstaufen dinastian sortu zela, eta baden-Württembergeko zaharrena dela. Hain zuzen ere, erdi Aroko begiratokiak eta XVi. mendeko forjazko iragarki ederrak daude bertan. Fähnertarrak beti bizi izan ziren bertan. esaten den bezala, hiriko lehen familietako bat ziren, mediku, epaile eta botikari ezagunak. gaztetako John F. Kennedyren antza zuen Friedhelm Fähnerrek. Aurpegi atseginekoa zen, kezkarik gabeko gizona zirudien, dena ongi zihoakion. Arretaz begiratuta, baina, zer triste bat, zer zahar eta ilun bat igartzen zitzaion, behin baino gehiagotan ikusi ohi dena inguru honetan, Oihan beltzaren eta suabiako Juraren artean. ingriden gurasoak botikariak ziren rottweilen, eta alabarekin joan ziren festara. Fähner baino hiru urte zaharragoa zen, probintziako neska eder sendoa, bular mardulekoa. begiak itsasoa bezain urdin, ilea beltz, azala zurbil, arreta bereganatzen zuela zekiena. Haren ezohiko ahots ozen, metalikoak, batere modulaziorik gabeak, hozkia eman zion Fähnerri. bare-bare hitz egiten zuenean bakarrik zuten melodiaren bat haren esaldiek. ingrid institutua amaitu gabe zegoen eta zerbitzari lanetan zebilen. “Aldi baterako”, esan zion Fähnerri. berari 12


berdin zitzaion. ingrid oso aurreratua zegoen Fähnerri gehiago interesatzen zitzaion beste arlo batean. Ordura arte, Fähnerrek bi sexu-harreman labur besterik ez zituen izan emakumeekin, eta ziurtasunik eza eragin zioten. berehala maitemindu zen ingridekin. Festatik bi egunera, ingridek piknik batera joateko limurtu zuen. etxola batean jardun zuten eta ingridek ongi egin zituen bere lanak. Fähner guztiz nahasita zegoen eta ezkontza eskatu zion handik astebetera. ingridek zalantzarik gabe eman zion baietza: Fähner ezkongai ona zen, medikuntza ikasten ari zen Munichen, itxura onekoa eta maitekorra zen, eta lehenbiziko estatu-azterketaren atarian zegoen. baina batik bat haren seriotasunak erakarri zuen. ingridek ezin zuen hitzez adierazi, baina bere lagunei esan zien Fähnerrek inoiz ez zuela utziko. Handik lau hilabetera, haren etxean bizi zen. eztei-bidaia Kairora egin zuten, Fähnerrek nahi bezala. gerora egiptori buruz galdetzen bazioten, “pisurik gabekoa” zela esaten zuen, inork ez ziola ulertzen jakinda ere. Parsifal gaztea izan zen han, inozo hutsa, zoriontsua. bere bizian azkeneko aldiz. bidaiatik itzuli aurreko gauean, hoteleko gelan zeuden etzanda. Leihoak zabalik, oraindik beroegi, airea gela txikian ez atzera ez aurrera. Hotel merkea zen, fruitu ustelen usaina zegoen, eta kaleko zarata aditzen zuten. bero egon arren, amodioa eginda zeuden. Fähner ahoz gora zegoen, sabaiko haizagailuaren jirabirei begira, 13


eta ingrid zigarreta bat erretzen. ingrid saiheska jarri, buruari esku batekin eutsi eta begira jarri zitzaion. Fähnerrek irribarre egin zuen. Luzaroan egon ziren isilik. Orduan, ingrid kontatzen hasi zen: Fähner baino lehen ezagututako gizonezkoei buruz, desilusioei eta hutsegiteei buruz, baina batik bat bera haurdun utzi zuen teniente frantsesari buruz, eta kasik hilda utzi zuen abortuari buruz. ingrid negarrez zegoen. Fähnerrek, izututa, besoetan hartu zuen. galdurik, bular gainean nabaritu zituen emaztearen taupadak. Konfiantza izan dik nirekin, pentsatu zuen. –Hitzeman zainduko nauzula. ezin nauzu sekula utzi. –ingriden ahotsak dar-dar egin zuen. Fähner hunkitu egin zen, emaztea lasaitu nahi izan zuen, ezkontza-egunean ere hitz eman ziola hori elizan, zoriontsua zela berarekin, bere asmoa zela… ingridek zakar eten zuen, ahotsa ozenago, orain doinu metaliko eta hitsarekin. –Hitzeman! eta Fähnerrek bat-batean ulertu zuen. Hura ez zen maitaleen arteko elkarrizketa; haizagailua, Kairo, piramideak, hotelaren gelako beroa… topiko guztiak kolpean desagertu ziren. Pixka bat baztertu zuen, begietara so egin ahal izateko. Orduan esan zion. Poliki esan zion, eta bazekien zer esaten zion. –Hitzematen dizut. berriro ondora ekarri eta muxu eman zion aurpegian. beste behin egin zuten amodioa. Oraingoan desberdina 14


izan zen. ingrid gainean eseri eta nahi zuen guztia egin zuen. Lehor, arrotz eta bakarti aritu ziren. ingridi etorri zitzaionean, zaplaztekoa eman zion senarrari. Ondoren, Fähner luzaroan egon zen esna, sabaiari so. Argindarra joanda zegoen, haizagailua ez zebilen. *

*

*

Jakina, Fähnerrek azterketa ohorezko matrikularekin gainditu, doktoretza egin eta rottweilko ospitale nagusian eskuratu zuen lehenbiziko lanpostua. etxea aurkitu zuten: hiru gela, komuna, eta bistak basora. Municheko altzariak biltzeko orduan, ingridek bota egin zuen senarraren disko-bilduma. etxe berrian bizitzen jarri ondoren konturatu zen Fähner. Disko haiek ezin zituela jasan, senarrak beste emakume batzuekin entzun zituela eta. Fähner sutan jarri zen. ia ez zioten elkarri txintik esan bi egunean. Fähnerri bauhaus estiloaren argitasuna gustatzen zitzaion. baina emazteak haritz- eta pinu-zurez jantzi zuen etxea, leihoetan errezelak eskegi eta koloretako maindireak erosi zituen. Kakorratzezko edalontzi-azpikoei eta eztainuzko ontziei ere ameto eman zien Fähnerrek, emaztea mendean hartu nahi ez eta. Handik aste batzuetara, ingridek esan zion hozkia ematen ziola senarrak mahaiko tresnei heltzen zien moduak. Hasieran Fähnerrek barre egin eta umekeria iruditu 15


zitzaion. baina emazteak aitzakia bera jarri zion hurrengo egunean, eta baita ondorengoetan ere. eta emazteak halako garrantzia ematen zionez, bera beste era batean hasi zen labanari eusten. Zaborra inoiz ez zuela jaisten leporatzen zion ingridek. Hasierako zailtasunak besterik ez zirela sinetsarazi zion senarrak bere buruari. emazteak handik gutxira egotzi zion beranduegi etxeratzen zela, eta emakumeekin tratuan zebilela. Purrustadek ez zuten etenik, berehala egunerokoak egin ziren. narrasa zela, alkandorak zikintzen zituela, egunkaria zimurtzen zuela, usain txarra botatzen zuela, bere burua besterik ez zuela ikusten, txorakeriak esaten zituela, engainatu egiten zuela. Fähner ezer gutxi defendatzen zen. Urte batzuen buruan hasi ziren irainak. Hasieran eutsiak, ondoren gero eta gordinagoak. Fähner txerria zela, torturatu egiten zuela, ergela zela. Horren atzetik etorri ziren hitz likitsak eta garrasiak. senarrak amore eman zuen. gauez jaiki eta zientzia ďŹ kziozko eleberriak irakurtzen zituen. ikasle garaian bezala, ordubete egiten zuen egunero lasterka. Denbora asko zeramaten elkarrekin oheratu gabe. senarrak beste emakume batzuen eskaintzak jaso zituen, baina ez zuen aferarik izan. Hogeita hamabost urterekin aitaren kontsulta hartu zuen, eta 40rekin burua zurituta zeukan. Fähner nekatuta zegoen. * 16

*

*


berrogeita zortzi urterekin, aita hil zitzaion; berrogeita hamarrekin, ama. Herentziarekin horma bilbatuko etxe bat erosi zuen aldirian. etxeak parke txiki bat zuen, zaindu gabeko landare bizikorrak, berrogei sagarrondo, hamabi gaztainondo eta urmael bat. Lorategia F채hnerren salbazioa izan zen. Liburuak eskatu, aldizkari espezializatuen harpidedun egin, eta landare bizikor, urmael eta zuhaitzei buruz zegoen guztia irakurri zuen. erremintarik onenak erosi, ureztatze-teknikekin interesatu eta berezkoa zuen arreta sistematikoarekin ikasi zuen dena. Lorategia berpiztu eta landare bizikorrak oso ezagunak egin ziren inguruan, F채hnerrek sagarrondoen artean ezezagunak argazkiak ateratzen topatzeraino. Astean zehar berandu arte geratzen zen kontsultan. F채hner mediku arretatsua eta sentikorra zen. gaixoek estimazioa zioten, bere diagnosiak lege ziren rottweilen. ingrid iratzarri aurretik joaten zen etxetik, eta bederatziak jota itzultzen zen. isilik jasaten zituen purrustadaz betetako afariak. ingriden ahots metalikoak bata bestearekin lotzen zituen modulaziorik gabeko zirikaldiak. emaztea gizenduta zegoen, lehen azal zurbila zena arrosa bihurtu zen urteekin. bere lepo mardulak galdua zuen lehengo sendotasuna, eztarrian azal-zintzilikario bat hazi zitzaion, eta batera eta bestera mugitzen zen irainen konpasean. ingridek asma eta hipertentsioa zituen. F채hner gero eta argalago zegoen. gau batean, senarrak, itzulinguru askoren ondoren, neurologo adiskide bati laguntza 17


eskatzea proposatu zionean, ingridek zartagina bota zion, eta esker gaiztoko zerria deitu zion oihuka. *

* *

Hirurogei urte bete aurreko gauean, F채hner ohean etzanda zegoen, esna. egiptoko argazki hits hura aterata zeukan: ingrid eta biak Keopseko piramidearen aurrean, atzeko aldean gameluak, turistentzako beduinoak eta harea. emazteak ezkontzako albumak bota, eta berak zakarrontzitik ateratako argazkia zen. Ordutik, bere armairuaren azpi-azpian gordeta eduki zuen. F채hner gau hartan ohartu zen preso biziko zela betiko, bizi zen artean. Kairon hitza eman zuen. Hitzari eutsi behar zion orain, egun txarretan; hitzari egun onetan bakarrik eusteak ez zuen balio. begien aurrean lausotu zitzaion erretratua. erantzi eta larru gorritan jarri zen komuneko ispiluaren aurrean. bere buruari begira egon zen. Ondoren, bainuontziaren ertzean eseri zen. Pertsona heldua zenetik lehenbiziko aldiz egin zuen negar. *

*

*

F채hner lorategian ari zen lanean. Hirurogeita hamabi urte zituen, lau urte lehenago saldu zuen kontsulta. beti bezala, seiak inguruan jaiki zen. isil-isilik irten zen gonbidatuen gelatik, urteak baitzeramatzan bertan bizitzen. 18


ingrid lo zegoen. iraileko goiz oskarbia zen. goizeko lainoa joana zegoen, giro argi eta hotza egiten zuen. F채hner udazkeneko landareen arteko belar gaiztoak jorratzen ari zen. Lantegi neketsua eta monotonoa zen. gustura ari zen. bederatzi eta erdietako atsedenaldian beti bezala hartuko zuen kafearen pozarekin. Udaberrian landatutako ezproi-lorean pentsatzen ari zen. Udazken bukaeran hirugarren aldiz loratzera zihoan. bat-batean, ingridek zakar zabaldu zuen terrazako atea. berriro ere gonbidatuen gelako leihoa ixtea ahaztu zitzaiola bota zion oihuka, inuxente hutsa zela. Ahotsak kioa egin zion. Metal hutsa. gerora, F채hnerrek ezin izan zuen zehatz adierazi zer pasatu zitzaion burutik une hartan. gogor eta zorrotz piztu omen zitzaion argia barru-barruan. Argi hartan ezin gardenago ikusi omen zuen den-dena. itsutzeraino. ingridi sotora joateko eskatu, eta bera kanpoko eskaileretatik jaitsi zen. ingrid arnasestuka sartu zen, senarrak lorategiko tresnak jasota zeuzkan sotoan. Txukun zeuden hormetan zintzilik, bakoitzaren eginkizunaren eta tamainaren arabera, edo latorrizko eta plastikozko ontzietan garbi-garbi. senarrak urteetan zehar bildutako erreminta ederrak ziren. ingrid oso gutxitan etortzen zen hona. emazteak atea zabaltzean, F채hnerrek hitzik esan gabe hartu zuen aizkora hormatik. suedian egindakoa zen, eskuz forjatua, olioztatuta zegoen eta herdoilik gabe. ingrid mutu geratu zen. senarrak oraindik jantzita 19


zeramatzan eskularru lodiak. ingrid aizkorari begira zegoen. ez zuen zirkinik egin. Kaskezurra pitzatu zion lehen kolpea hiltzeko nahikoa izan zen. Aizkorak bere bidea jarraitu zuen hezur-ezpalen artean garuneraino, aizkoraren ahoak aurpegia erdibitu zion. Lurrera erortzerako, hilda zegoen. Fähnerri kosta egin zitzaion aizkora garezurretik ateratzea, emaztearen lepoan hanka jarrita egin zuen indarra. bi aizkorakada gogorrekin bereizi zuen burua enborretik. besoak eta hankak mozteko, Fähnerrek beste hamazazpi kolpe behar izan zituela adierazi zuen auzi-medikuak. Fähner arnaska zegoen. Landareekin ibili ohi zuen zurezko aulki txikian eseri zen. Aulkiaren hankak odoletan sartuta zeuden. gosea etorri zitzaion. Azkenean zutitu, hilotzaren alboan erantzi, eta sotoko konketan garbitu zuen ileko eta aurpegiko odola. sotoa giltzapetu eta barruko eskaileretatik igo zen etxera. goian berriro jantzi, poliziari deitu, izena eta helbidea eman, eta hitzez hitz esan zuen: –Txiki-txiki egin dut ingrid. etorri berehala. Deia grabatuta geratu zen. erantzunaren zain egon gabe moztu zuen. Ahotsa ez zeukan batere asaldatua. Handik minutu pare batera iritsi zen polizia Fähnerren etxe aurrera, sirena eta argiak itzalita. Agenteetako batek hogeita bederatzi urte zeramatzan zerbitzuan, bere familiako guztiak Fähnerren gaixoak izan ziren. Fähner lorategiaren ate aurrean zegoen eta giltza eman zion. 20


emaztea sotoan zegoela esan zion. Poliziak bazekien hobe zela ezer ez galdetzea: Fähner trajea jantzita zegoen, baina oinetakorik edo galtzerdirik gabe. Oso lasai zegoen. *

*

*

epaiketak lau egun iraun zuen. epaimahaiko lehendakaria eskarmentu handiko gizona zen. Fähner ezaguna zuen. eta ingrid ere bai. badaezpada aski ezagutzen ez bazituen, lekukoek informazioa eman zuten. Denek errukitu zuten Fähner, denek egin zuten bere alde. Postariak “santutzat” zeukan, “miraria” omen zen “nola aguantatu zuen hainbeste”. Fähnerrek “itomen emozionala” zuela ziurtatu zuen psikiatrak, baina horrek ez zuela libratzen erantzukizun kriminaletik. Fiskalak zortzi urte eskatu zituen. Luze jardun zuen, gertaeren berri zehatza eman, eta sotoko odola gora eta behera aritu zen. Ondoren esan zuen Fähnerrek izan zuela beste aukerarik: emaztearengandik banantzea. Fiskala oker zegoen, Fähnerrek inola ere ezingo zukeen hori egin. Prozedura kriminalaren legearen azken erreformak bertan behera utzi du epaiketa batean deklaratzeko orduan zin egin beharra. Aspaldi da ez dugula horretan sinesten. gezurra esaten duen lekukoak gezurra esaten du: epaileek ez dute benetan pentsatzen zin egiteak hori aldatuko lukeenik. badirudi gizaki modernoari bost axola zaiola zin egitea. baina –eta “baina” horren barruan 21


mundu oso bat dago–, Fähner ez zen gizaki modernoa. bere promesa benetakoa zen. bizi osoan lotu zuen, eta are gehiago: preso bihurtu zuen. Fähner ezin zen askatu, hori traizioa izango zen. bere indarkeriazko ekintza hura zera izan zen: zinaren ondorioz bizi osoan giltzapetuta egon zen presio-eltzearen eztanda. Fähnerren arreba izan zen anaia defendatzea eskatu zidana, eta ikusleen artean egon zen. negarrez. Kontsultako erizaina izandakoak heltzen zion eskutik. Fähner are gehiago argaldu zen espetxean. geldi-geldi egon zen jesarrita, akusatuen aulki ilunean. Auzian ez zegoen zer defendaturik. Zuzenbidearen filosofia-problema bat zen: zein da zigorraren zentzua? Zergatik zigortzen dugu? Horren arrazoia aurkitzen saiatu nintzen nire alegatuan. Teoria pila bat daude: zigorrak atzera eginarazten digula, babestu egiten gaituela, gaizkileak berriro delitua ez egiteko balio duela, egindako okerra konpentsatzen duela. gure legeak teoria horiek denak jasotzen ditu, baina ez ziren egokiak esku artean geneukan hartarako. Fähnerrek ez zuen berriro inor hilko. Krimenaren okerra bistakoa zen, baina zaila zen neurtzea. eta nork nahi zuen mendekua? Alegatu luzea izan zen. Fähnerren bizitza kontatu nuen. bere azkenera heldu zela ulertarazi nahi nuen. epaimahaiaren bihotzeraino iritsi nintzela pentsatu nuen arte aritu nintzen. Zinpeko batek buruarekin baiezkoa egitean eseri nintzen. 22


Fähnerrek zuen azken hitza. epaiketaren bukaeran, akusatuari entzuten zaio; epaileek aintzakotzat hartu behar dituzte haren hitzak, deliberatzeko orduan. erreberentzia egin zuen, esku bat bestearen gainean zuela. ez zuen buruz ikasi beharrik izan, bere biziaren laburpena zen: –nik emaztea maite nuen, eta azkenean hil egin dut. Oraindik maite dut, halaxe hitz eman nion, oraindik nire emaztea da. Hala izango da hiltzen naizen arte. emandako hitza jan dut. nire erruarekin bizi behar dut. Fähner eseri, isildu, eta lurrari begira jarri zen berriro. sala isilik zegoen, lehendakariak ere hunkitua ematen zuen. Orduan hark esan zuen epaimahaia deliberatzera zihoala, eta biharamunean jakinaraziko zela epaia. Arratsalde hartan berriro bisitatu nuen Fähner espetxean. ez zegoen askorik esateko. gutun-azal zimurtu batekin azaldu zen, eta eztei-bidaiako argazkia atera zuen. erpuruarekin laztandu zuen ingriden aurpegia. Argazkiaren gaineko berniza argazkitik askatuta zegoen aspalditik, emaztearen aurpegia ia zuria zegoen. *

*

*

Fähner hiru urtera kondenatu zuten, atxilotze-agindua kendu eta behin-behineko espetxetik libratu zen. Zigorra erregimen irekian bete zezakeen. erregimen irekiak esan nahi du kondenatuak gaua presondegian igaro, eta 23


egunez libre ibil daitekeela. Lanbide bat edukitzea da baldintza. ez zen erraza lanbide berria aurkitzea hirurogeita hamabi urteko norbaitentzat. Azkenean, bere arrebak aurkitu zuen bidea: Fähnerrek fruta saltzeko baimena eskatu zuen. bere lorategiko sagarrak saltzen. Handik lau hilabetera kutxa bat agertu zen nire bulegoan, hamar sagar gorrirekin. Harekin batera zihoan gutun-azalaren barruan orri bakar bat zegoen: “Aurten sagar ederrak datoz. Fähnerâ€?.

24


Tanataren te-katilua

ikasle-festa ireki horietako batean zeuden, berlinen. Halakoetan beti zeuden neskaren batzuk Kreuzberg eta neukölln auzoetako mutilen atzetik zebiltzanak, zergatik eta besteak ez bezalakoak zirelako. Agian mutilen ahulgunea bilatu nahian. Oraingo honetan ere, samirrek zortea izan zuela zirudien: neska begi-urdina zen eta barre ugari egiten zuen. bat-batean senargaia agertu eta samirri esan zion alde egiteko, edo hantxe kalean ebatziko zutela kontua. samirrek ez zuen ulertu “ebatzi” zer ote zen, baina ulertu zuen agresioa zela. Kanpora joanarazi zituzten. ikasle zaharrago batek samirri esan zion bestea boxeolari amateurra zela, unibertsitateko txapelduna. –bost axola –erantzun zion samirrek. Hamazazpi urte baino ez zituen, baina ehun eta berrogeita hamarretik gora borroka-saio izan zituen kalean, 25


gauza gutxiei zien beldurra, eta liskarrak ez zeuden horien artean. boxeolaria gihartsua zen, samir baino buru bat handiagoa eta askoz zabalagoa. eta irribarre txoroa zeukan. Multzo bat osatu zen bien inguruan, eta boxeolariak txamarra kentzen zuen bitartean, samirrek barrabiletan jo zion zapataren puntarekin. Zapatek altzairuzko indargarriak zituzten barrualdean. boxeolariari itolarria etorri eta uzkurtu egin zen, minez. samirrek kalparretik heldu, burua jaitsarazi eta aurpegian jo zuen eskuineko belaunarekin. Kalean dezenteko zarata egon arren, boxeolariaren masailezurra nola apurtzen zen entzun zen. Asfaltoaren gainean odoletan zegoen, esku bat altzoan, bestea aurpegian. samirrek bi pauso atzera eginda abiada hartu, eta bi saihetsezur hautsi zizkion ostikoarekin. samirrek pentsatzen zuen garbi jokatu zuela. ez zion aurpegia hankapean ibili eta, batez ere, ez zuen labana atera. erraza izan zen, ezer gutxi berotu zitzaion hauspoa. Haserre zegoen, ilehoria berarekin joan beharrean negarrez ari zelako eta lurrean zegoen zer harekin kezkatuta zegoelako. –Marizikina –esan, eta etxera joan zen. Adingabeen epaileak bi asteko atxiloaldira eta indarkeriaren aurkako mintegi batean parte hartzera kondenatu zuen. samir sutan zegoen. Kondena hura akats bat zela saiatu zen azaltzen adingabeentzako espetxeko gizarte-langileei. boxeolaria hasi zela, bera arinago ibili 26


zela. Hori ez zela jolasa, futbola jolasa zela baina boxeoa ez. epaileak ez zituela ulertu arauak. Handik bi astera, samirren bila joan zen Özcan, espetxera. Özcan zen samirren lagunik onena. Hemezortzi urteko mutil handi eta geldoa zen, aurpegi belaxkakoa. Hamabi urterekin andregaia izan zuen, eta harekin egindako guztiak filmatu zituen eskuko telefonoarekin. Horri esker, bere lekua lortu zuen, betiko. Özcanek izugarrizko zakila zeukan, eta denei hura erakusteko moduan jartzen zen pixatokietan. buruan sartuta zeukan new Yorkera joatea. inoiz ez zen bertan izan, ez zekien ingelesik, baina itsututa zegoen hiriarekin. inoiz ez zen azaltzen bere txano urdin iluna gabe, “n.Y.” hizkiekin. gaueko klub bat eduki nahi zuen Manhattanen, jatetxearekin eta go-go dantzariekin. edo horrelako zerbait. ezin zuen azaldu zergatik izan behar zuen new Yorken eta ez beste inon, baina ez zuen askorik pentsatzen horretan. bere aita maleta bakar batekin Turkiatik etorri, eta bonbilla-fabrika batean aritu zen lanean bizi osoan. semearen esperantza zeukan. new Yorkeko kontu hura ez zuen ulertzen. Özcanek samirri esan zion plan bat zeukan norbait ezagutu zuela. Manólis zuela izena, plana ona zela, baina Manólis “ez zegoela oso ondo kaskotik”. Manólis greziarra zen jatorriz, bere familiak jatetxeak eta ziberkafetegiak zeuzkan Kreuzbergen eta neuköllnen. batxilerra egin, historia ikasten hasi, eta 27


aldi berean drogak saltzeari ekin zion. Duela urte pare bat, okerren bat gertatu zen. Maletan kokaina ez baizik papera eta harea zeuden. erosleak tiro egin zion Manólisi, dirua hartuta autoan ihesi nahian zihoala. eroslea ez zen batere tiratzaile ona, bederatzi balatik bakarrak eman zion. Manólisen garondotik sartu eta hantxe geratu zitzaion. Manólisek artean tiroa buruan zeukala jo zuen patruila-auto baten kontra. Medikuek ospitalean aurkitu zioten bala, eta ordutik Manólisek problema bat zeukan. ebakuntzaren ondoren, etxekoei jakinarazi zien aurrerantzean finlandiarra zela, urtero abenduaren seian Finlandiako festa nazionala ospatu eta hizkuntza ikasten saiatzen zen, alferrik. Horretaz gainera, behin eta berriro izaten zituen hutsarteak eta, agian horregatik, bere plana ez zegoen guztiz osatua. Hala ere, samirrek planaren itxura eman zion: Manólisen arrebak lagun bat zeukan, Dahlemeko villa batean neskamea. berehala dirua behar zuenez, Manólisi proposatu zion etxean sartu eta lapurreta egitea, parte txiki baten truke. neskameak alarmaren eta sarraila elektronikoaren kodeak ezagutzen zituen, bazekien kutxa gotorra non zegoen eta, denetan garrantzitsuena, jabea laster joango omen zen berlinetik, lau egunerako. samirrek eta Özcanek berehala esan zuten baietz. bezperako gauean, samirrek gaizki egin zuen lo: Manólisekin eta Finlandiarekin egin zuen amets. esnatu zenerako, arratsaldeko ordu biak ziren. “epaile alua” 28


esan, eta ohetik atera zuen andregaia. indarkeriaren aurkako mintegian egon behar zuen lauretan. *

*

*

Özcan gaueko ordu biak aldera joan zen besteen bila. Manólisek lo hartu zuen, samirrek eta Özcanek hogei minutu itxaron behar izan zuten ate aurrean. Hotz egiten zuen, kristalak lausotu egin ziren, galdu egin ziren, eta elkarri garrasi egin zioten. Hirurak baino lehentxeago heldu ziren Dahlemera. Autoaren barruan jantzi zituzten artilezko mozorro beltzak; handiegiak zeuzkaten, erori egiten zitzaizkien, azkura eta izerdia eragiten zieten. Özcanek artilezko bolatxo bat zeukan ahoan, eta agintepanelera bota zuen. Latexezko eskuzorroak jantzi, eta hartxintxarrezko bidexkan gora joan ziren villako aterantz. Manólisek kodea sartu zuen sarrailaren teklatuan. Atea klik eginda ireki zen. sarreran zegoen alarma. Manólisek han ere zenbaki-konbinazio bat jarri ondoren, argitxoak gorritik berdera aldatu ziren. Özcanek ezin izan zion eutsi barreari. “Özcans eleven”, esan zuen ozenki: zinema zalea zen. Tentsioa lasaitu egin zen. inoiz ez zen hain erraza izan. sarrerako atea itxi egin zen, eta ilunpetan geratu ziren. ez zuten aurkitzen etengailua. samirrek koska batekin estropezu egin eta ezkerreko bekaina ireki zuen esekitoki bat jota. Özcan katigatu egin zen samirren 29


hankekin eta, erortzerakoan, haren bizkarraren kontra bermatu zen. samirrek hasperen egin zuen, haren pisuarekin. Manólisek zutik jarraitzen zuen, eskuargia ahaztu zitzaion. begiak ilunpera ohitu zitzaizkien. samirrek aurpegiko odola garbitu zuen. Azkenean, Manólisek etengailua aurkitu zuen. etxea japoniar eran zegoen jantzia (samir eta Özcan ziur zeuden inor ezin zela hala bizi). Minutu pare bat aski izan zituzten kutxa gotorra aurkitzeko, eman zieten deskribapena ona zen. Palankak erabiliz hormatik atera, eta autora eraman zuten. Manólisek berriro sartu nahi zuen etxean, sukaldea topatu zuen eta goseak zegoen. Luzaz eztabaidatu zuten, harik eta samirrek erabaki arte arriskutsuegia zela, geldituko zirela bidean kioskoren batean. Manólisek marmar egin zuen. neuköllneko soto batean saiatu ziren kutxa irekitzen. bazuten esperientzia kutxa gotorrekin, baina honek ez zuen amore ematen. Özcanek errendimendu handiko zulagailu bat eskatu behar izan zion koinatuari. Lau ordu geroago ireki zutenean, merezi izan zuela jakin zuten: 120.000 euro eskudirutan, eta kutxatila batean sei ordulari. eta zurezko kaxatxo beltz lakatu bat ere bai. samirrek zabaldu zuen. Zeta gorriz forratua zegoen, eta katilu zahar bat zegoen barruan. Özcani itsusia iruditu eta bota egin nahi zuen, samirrek arrebari eman nahi zion opari, eta Manólisi dena berdin zitzaion, goseak jarraitzen zuen. Azkenean katilua Mikeri 30


saltzea adostu zuten. Mikek errotulu handiko negozio txiki bat zeukan, antikuarioa esaten zion bere buruari, baina kamioneta bat besterik ez zeukan, eta etxebizitzak husten eta traste zaharrak saltzen aritzen zen. Hogeita hamar euro ordaindu zien katiluagatik. sototik irten zirenean, samirrek Özcani sorbaldako bat eman, berriro “Özcans eleven” esan, eta denek barre egin zuten. Manólisen arrebak 3.000 euro jasoko zituen bere lagunarentzat. eurek, berriz, ia 40.000na euro poltsikoratu zituzten. samirrek estaltzaile bati salduko zizkion ordulariak. Kolpe erraza eta ona izan zen, ez zen problemarik egongo. Oker zeuden. *

*

*

Hiroshi Tanata bere logelan zegoen zutik, hormako zuloari begira. Hirurogeita hamasei urte zituen, bere familiak mende asko zeramatzan Japonian eragina izaten, parte zuen aseguru-konpainiatan, bankutan eta industria astunean. Tanatak ez zuen oihurik egin, ez zuen keinurik egin, zuloari so geratu zen. baina haren zerbitzura hogeita hamar urte zeraman idazkariak gauean bere emazteari esan zionez, sekula ez zuen Tanata hain sututa ikusi. idazkariak lan asko eduki zuen egun hartan. Polizia etxera etorri eta galderak egin zituzten. etxeko langileen susmoa zuten –alarma indargabetuta baitzegoen eta atea 31


bortxarik gabe irekita–, baina susmoa ez zen ezertan zehaztu. Tanatak bere langileen alde egin zuen. etxearen miaketatik ere ez zen ezer atera, ikerketa-bulegoko teknikariek ez zuten hatz-markarik aurkitu, eta alferrik izan zen ADn arrastoak bilatzea: neskameak goi eta behe garbitu zuen dena, poliziak abisua jaso baino lehen. idazkariak ongi ezagutzen zuen bere nagusia, eta iheska eta monosilaboekin erantzun zien agenteen galderei. Denetan garrantzitsuena, prentsari eta bildumagile handiei jakinaraztea zen: norbaiti Tanataren te-katilua eskaintzen bazioten erosteko, familiak preziorik handienean erosiko zuen berriro, haren jabe izan baitzen laurehun urte baino gehiagoan. Kasu horretan, Tanatak saltzailearen izena jakitea bakarrik eskatuko zuen. *

*

*

Yorckstrasseko ile-apaindegiak jabearen izen bera zuen: “Pocol�. Laurogeiko urteetako Wellaren bi iragarki zurbil zeuden erakusleihoan: emakume ilehori eder bat jertse kiribildun batekin eta ile gehiegirekin, eta gizon kokots luze bat bibotearekin. Pocolek aitarengandik jaso zuen negozioa. gaztetan, Pocol bera aritu zen ilea mozten, etxean ikasi zuen lanbidea. Orain joko-aretoak zeuzkan, batzuk legezkoak eta asko legez kanpokoak. ileapaindegiarekin jarraitzen zuen, egun osoa pasatzen zuen eserita bi besaulki erosoetako batean, tea edaten eta 32


negozioak egiten. Urteekin loditu egin zen, turkiar gozokiak maite zituen. Hiru etxe harantzago, bere koinatuak gozotegi bat zeukan eta hiriko balli elmalar onenak egiten zituen, sagar-xerrak eztiarekin, koipe berotan frijituak. Pocol suminkorra eta basatia zen, eta bazekien hori zela zeukan gauzarik onena. Denek entzun zuten noizbait jatetxe bateko jabearen istorioa, Pocoli esan ziona jandakoa ordaindu behar zuela. Duela hamabost urteko kontua zen. Pocolek ez zuen jabea ezagutzen, eta jabeak ez zuen Pocol ezagutzen. Pocolek platera paretaren kontra bota, autoaren maletategira joan eta beisboleko bate batekin itzuli zen. Jabeak eskuineko begiko ikusmena galdu zuen, barea eta ezkerreko giltzurruna, eta aurrerantzean gurpil-aulkian bizi behar izan zuen. Pocol zortzi urteko giltzapealdira kondenatu zuten, hilketa-ahaleginagatik. epaiaren egunean, jatetxeko jabea metroko eskaileretan behera jausi zen, gurpil-aulki eta guzti. Lepoko hezurra hautsi zuen, eta Pocolek, aske irten zenetik, inoiz ez zuen inon otordurik ordaindu behar izan. Pocolek egunkarian irakurri zuen lapurretaren berri. senide, lagun, estaltzaile eta negozioetako lagunei dozena bat dei egin ondoren, Tanataren etxean nor sartu zen jakin zuen. bere morroi bat bidali zuen, etorkizun handiko gaztea, esandako guztia egiten zuena. samirri eta Ă–zcani adierazi zien Pocolek eurekin hitz egin nahi zuela. berehala. 33


Handik gutxira ziren biak ile-apaindegian, Pocoli ezin zitzaion itxaronarazi. Tea eta gozokiak agertu ziren, giro onean zeuden. Halako batean, Pocol oihuka hasi zen, samirri kalparretik heldu, ile-apaindegi guztian zehar arrastaka eraman, eta ostikoka zukutu zuen izkina batean. samir ez zen defendatu eta, ostiko batetik bestera, ehuneko hogeita hamar eskaini zion. Pocolek buruarekin baiezkoa egin, marmarka, samir alde batera utzi eta, halakoetarako beti eskura zeukan egur-ohol batekin, Özcani eman zion kopetan. Ondoren lasaitu, berriro besaulkian eseri, eta aldameneko gelan zeukan andregaiari deitu zion. Hilabete batzuk lehenagora arte, Pocolen andregaia modelo lanetan aritu zen, eta Playboyko iraileko neska izatea lortu zuen. Moda-ibiltokiak ziren bere ametsa, edo karrera bat telebistako musika-kanal batean, harik eta Pocolek aurkitu zuen arte, senargaia jipoitu eta bere manager bihurtu. Pocolek “loreak biltzea” deitzen zion horri. bularrak handitu eta ezpainak puztu zizkion. Hasieran neskak sinetsi egiten zizkion planak, eta Pocol benetan saiatu zen andregaia agentzia batean sartzen. baina nekatzen hasi zenean, diskoteketako emanaldiak iritsi ziren, ondoren striptease saioak eta, azkenean, Alemanian legez eskuratu ezin ziren porno filmak. egun batean Pocolek lehenbiziko heroina txutea eman zion, eta orain mendean edukitzea eta maitatzea lortu zuen. Pocolok ez zion jada larrurik jotzen, lagunek pixontzi moduan erabili zutenetik film batean. beirutera saldu nahi zuelako 34


jarraitzen zuen han –norabide hartan ere funtzionatzen zuen emakumezkoen salerosketak–, kirurgia estetikoen dirua berreskuratu behar baitzuen. Andregaiak Özcanen zauri irekia lotu, eta Pocolek bromak egin zituen, orain indioa ematen zuela, “zera, larrugorria”. Te egin berria eta gozokiak eskaini zizkien berriro, andregaia joanarazi, eta tratuekin jarraitu zuten. ehuneko berrogeita hamar erabaki zuten, ordulariak eta katilua Pocolentzat. samirrek eta Özcanek euren akatsa onartu zuten, Pocolek azpimarratu zuen ez zela ezer pertsonala eta, despeditzerakoan, samir besarkatu eta bihotzez eman zion muxu. biak ile-apaindegitik joan eta handik gutxira, Pocolek Wagnerri deitu zion. Wagner iruzurgilea eta itxuratia zen. Metro eta hirurogei neurtzen zuen, larruazala horituta zeukan hainbeste urtetako solariumarekin, ilea marroi tindatua, eta sustraietan zentimetro pare bateko ile zuria ageri zuen. Wagnerren etxea laurogeiko hamarkadako estereotipoa zen. bi solairu zituen; logelan ispiludun armairuak, artilezko tapizak eta ohe erraldoi bat goiko solairuan. beheko egongelan larruzko sofa zuriak zeuden, marmol zuriko zoruak, zuriz lakatutako paretak eta diamante formako mahaitxoak. Wagnerrek distira egiten zuen guztia maite zuen, eskuko telefonoan ere kristalezko harritxoak zeuzkan txertatuta. baziren urte batzuk kaudimengabe deklaratu zela, bere ondasunak senideen artean banatu eta, halakoetan 35


justizia motela denez, zorrak pilatzen jarraitu zuen. egia esan, Wagnerrek ez zeukan bererik ezer; etxea emazte ohiarena zen, hilabeteak zeraman osasun-asegurua ordaindu ezinik, eta andregaiaren makillaje permanentearen apaindegiko fakturak zabalik segitzen zuen. garai batean, aise irabazitako dirua autotan xahutu zuen, eta xanpain-eta koka-festatan eivissan. Orain, berarekin festan ibilitako inbertsio-bankariak desagertuta zeuden, eta ez zitzaion iristen hamar urteko Ferrariaren gurpil berrietarako. Wagner aspalditik zegoen dena hobetuko zuen aukera handi baten zain. Kafetegietan beti eskatzen zuen “kapesnea”, eta behin eta berriro egiten zuen algara txiste gordin zaharren batengatik; Wagnerrek bizi osoan pairatu zuen bere ezdeuskeria. engainatzaile arruntak iruzurrak bakarrik egiten ditu, baina Wagner trebeagoa zen. “Kale gorriko berlindar gogor” gisa agertzen zen, “goia jo” balu bezala. goragoko mailan zegoen jendea fidatu egiten zen berarekin. Zakarra zela pentsatzen zuten, jakina, zalapartaria eta desatsegina, baina, horregatik, garbia eta prestua. Wagner ez zen gogorra ez prestua. bere iritziz, ez zuen “goia jo”. Modu maltzur batean bakarrik zen azkarra, eta bera ere ahula zenez, besteen ahuleziak antzematen zituen. Haietaz baliatzen zen, nahiz eta mesederik jaso ez. Zenbaitetan, Pocolek Wagner erabiltzen zuen. Harrotuta ikusten zuenean bizkarra berotzen zion, azkenekotik denbora asko igaro bazen edo, besterik gabe, gogoa 36


zuelako. gainerakoan, zaborra irizten zion. Lan honetarako, ordea, denetan egokiena iruditu zitzaion Wagner. Pocoli esperientziak irakatsi zion bezala, inork ez zuen aintzakotzat hartzen bere zirkulutik kanpora, jatorriagatik eta hizkuntzagatik. Wagnerri agindu zioten Tanatarekin harremanetan jartzeko eta katilua eta ordulariak erosteko eskaintzea, tratuaren xehetasunak zabalik utzita. Wagnerrek onartu egin zuen. Tanataren telefono-zenbakia jakin, eta hogei minutu hitz egin zuen idazkariarekin. Wagnerri ziurtatu zion poliziak ez zuela parte hartuko. eskegi ondoren, poztu, Dolce eta gabanna chihuahuak laztandu, eta pentsatzen hasi zen Pocol pixka bat nola engainatu. *

* *

garrotea alanbre mehe bat da, puntetan zurezko helduleku txiki batzuk dituena. erdi Aroko tortura- eta exekuzio-tresna batean du jatorria –1973an artean halakoekin hiltzen zituzten heriotzara kondenatuak espainian–, eta oraindik ere hilketa-tresna kutuna da. eraikuntzamaterialen edozein biltegitan eros daitezke osagaiak, merkea da, eramateko erraza eta eraginkorra: biktimaren lepoaren atzean txibista ipini eta indarrez estutzen da, garrasirik ez eta heriotza azkarra. Tanatari deitu eta handik lau ordutara, Wagnerren etxeko atean jo zuten. Wagnerrek atea zirrikitu zuen. 37


galtzen gerrian ezkutatuta zeraman pistolak ez zuen salbatu. Laringeko lehen kolpeak arnasarik gabe utzi zuen, eta hiru ordu laurden geroago garroteak bizia kendu zionean, eskerrak eman zituen hil zitekeelako. biharamunean, Wagnerren neskamea erosketak sukaldean jasotzen ari zela, moztutako bi atzamar ikusi zituen arraskan erantsita. Poliziari deitu zion. Wagner ohean etzanda zegoen, izterrak tornuzil batekin zanpatuta, ezkerreko belaunezurrean bi arotz-iltze sartuta, eta eskuinekoan hiru. Lepoaren bueltan garrotea zeukan, mingaina ahotik zintzilik. Wagnerrek soinean txiza egin zuen hil aurretik, eta ikertzaileen galdera zen zer informazio eman ote zion hiltzaileari. egongelan, marmolezko zoruaren eta paretaren artean, bi txakurrak zeuden. nonbait, haien zaunkek enbarazu egin zioten bisitariari: ostikoka txikitu zituen. Hilotzetan oinetako zolen arrastoa lortzen saiatu ziren auzitegiko medikuak, baina azterketa patologikoan bakarrik aurkitu zen plastiko zati bat txakur batean. Hiltzaileak oinetakoen gainean plastikozko poltsak zeraman seinale. Wagner hil zen gau berean, goizeko bostak aldera, Pocol ile-apaindegira zihoan, joko-aretoetako txanponak plastikozko bi baldetan sartuta. nekatuta zegoen, eta atea ireki nahian aurrera makurtu zenean, txistu-hots ozen bat entzun zuen. ezaguna. bere burmuinak ez zion garaiz igarri, baina borra teleskopikoaren puntako bolak 38


garondoan jo baino segundo ehunen bat lehenago, bazekien zer zen. Heroina eske joan zitzaionean aurkitu zuen andregaiak ile-apaindegian. buruz behera zegoen bi besaulkietako batean, besoak besaulkiaren inguruan, hura besarkatu nahian bezala. eskuak azpiko aldeari lotuta zeuzkan plastikozko bridekin, gorputz mardula aulkiaren besoen artean estu-estu. Pocol biluzik zegoen, ipurdiko zuloan erratz baten kirten hautsia zuela. Auzitegiko medikuak autopsian adierazi zuenez, makila sartzeko indarrak maskuria ere lehertu zion. Pocolen gorputzak ehun eta hamazazpi zauri ireki zeuzkan bizkarrean eta buruan, borraren altzairuzko bolak hamalau hezur apurtu zituen. ezin zen ziurtatu zein kolpek hil zuen. Pocolen kutxa gotorra behartu gabe zegoen, txanponen bi baldeak ia ukitu gabe zeuden sarreran. Hil zenean, Pocolek txanpon bat zeukan ahoan, eta beste bat azaldu zen hestegorrian. ikerketa guztiak alferrik izan ziren. Pocolen ile-apaindegiko hatz-markak neukรถllneko eta Kreuzbergeko edozein gaizkilerenak izan zitezkeen. erratz-kirtenaren torturak arabiarrak egiten zituen susmagarri, inor umiliatzeko erabiltzen baitute. Atxiloketa eta itaunketa pare bat egon ziren inguruan, poliziak uste zuen lurraldeen arteko borrokak zirela, baina ez zuten ezer zehatzik. Pocol eta Wagner inoiz ez ziren elkarrekin azaldu poliziaren txostenetan, hilketa-brigadak ezin izan zuen harremanik aurkitu 39


bi gertaeren artean. eta, azkenean, hipotesi pila bat besterik ez zegoen. * *

*

Pocolen ile-apaindegia eta aurreko espaloia itxita zeuden zinta zuri-gorriz. Fokuek argitzen zuten ingurua. neuköllnen, interesa zuten guztiek zekiten, polizia krimenaren lekua miatzen ari zen bitartean, Pocol nola hil zen. eta orain, samir, Özcan eta Manólis beldurrez akabatzen zeuden. Hamaiketan Pocolen ile-apaindegiaren aurrean zeuden, jendetzaren artean, dirua, ordulariak eta te-katilua hartuta. Katilua saldu zioten antikuarioa, Mike, eskuineko begia freskatzen ari zen, lau kale harago. Katilua itzularazi eta gastuen ordain bat eman behar izan zuen. Hor sartzen zen begi belztua, arauen barruan zegoen. Denak pentsatzen ari zirena esan zuen Manólisek: Pocol torturatu egin zuten, eta kontu hark hirurekin zerikusia bazuen, argi zegoen salatu zituela. norbait Pocol hiltzera ausartu bazen, beren biziarentzat ere itxaropen gutxi zegoen. samirrek esan zuen lehenbailehen konpondu beharra zegoela katiluarena. besteak ados zeuden, eta abokatu batengana joatea bururatu zitzaion Özcani. *

40

* *


Hiru mutilek istorio osoa kontatu zidaten; berez, ManĂłlisek hitz egin zuen, behin eta berriro ďŹ losoďŹ akeriatan nahasiz eta kontzentratu ezinik. Kosta zitzaion bukatzea. Ondoren esan zuten ez zeudela ziur Tanatak ba ote zekien nork egin zion lapurreta. Dirua, ordulariak eta katiluaren kutxatila lakatua bilera-gelaren mahai gainean utzi, eta haiek denak jabeari itzultzeko eskatu zidaten. Ahalik eta zehatzen idatzi nuen guztia; dirurik ez nuen hartu, kapital-zuriketa izango baitzen. Tanataren idazkariarekin telefonoz hitz egin, eta arratsaldean elkartzekotan geratu ginen. Tanataren etxea Dahlemeko kale lasai batean zegoen. Atean ez zegoen txirrinik, sentsore fotoelektriko ikusezin batek seinale bat sortu zuen, gong lodi bat, zen monasterio batean bezala. idazkariak bi eskuekin eta atzamarrak luzatuta eman zidan bere bisita-txartela, pixka bat zentzurik gabekoa, jadanik bertan nengoenez. Orduan jabetu nintzen bisita-txartelak trukatzea erritual bat dela Japonian, eta nik beste hainbeste egin nuen. idazkaria atsegina eta serioa zen. Lur-koloreko paretak eta zur beltzeko zorua zituen gela batera eraman ninduen. Aulki gogorreko mahai batean eseri ginen; gainerakoan, gela hutsik zegoen, ikebanazko konposizio berde ilun bat bakarrik zegoen paretako nitxoan. Zeharkako argia epela eta leuna zen. nire maleta ireki eta objektuak atera nituen. idazkariak, hartarako zegoen larruzko erretilu batean ipini zituen erlojuak, katiluaren kutxatila itxia ukitu ere egin 41


gabe. Aurrez egina nekarren hartu-agiria izenpetzeko eskatu nion. barkamen eskatu eta ate gidaridun baten atzean desagertu zen. erabateko isiltasuna zabaldu zen. Ondoren itzuli, erlojuen eta te-katiluaren hartu-agiria izenpetu, erretilua hartu eta bakarrik utzi ninduen berriro. Kutxatilak ireki gabe jarraitzen zuen. Tanata txikia zen eta ihartua bezala ematen zuen. Mendebaldeko eran agurtu ninduen, umoretsu zegoen eta Japoniako bere familiaz hitz egin zidan. Handik pixka batera mahaira joan, kutxatila ireki eta katilua atera zuen. esku batekin hondotik heldu, eta bestearekin begien aurrean biratu zuen, astiro. Matcha katilu bat zen, te berde xehatu distiratsua banbuzko brotxa txiki batekin nahasten den horietakoa. Katilua beltza zen, zati ilun beiratuekin. Halako katiluak ez dira tornuan egiten, eskuz baizik, eta ez daude bi berdin. eltzegintza-eskolarik zaharrenak raku ikurrarekin sinatzen zituen bere zeramikak. Lagun batek behin esan zidan katilu horietan bizi dela Japonia zaharra. Tanatak berriro kontu handiz kutxatilan sartu eta esan zuen: –Katilu hau Chōjirōk egin zuen 1581ean, gure familiarentzat. Chōjirō izan zen raku tradizioaren sortzailea. Katiluak adi-adi begiratzen zigun zeta gorritik, begi beltz batek bezala. 42


–behin gerra bat egon zen katilu honengatik. Aspaldiko kontua da, gerrak ia bost urte iraun zuen. Pozten naiz oraingoan arinago joan delako. Kutxatilaren tapa jo zuen. Oihartzun egin zuen. Dirua ere itzuliko ziotela esan nion. ezetz egin zuen buruarekin. –Zer diru? –galdetu zuen. –Kutxa gotorrekoa. –ez zegoen dirurik. ez nuen berehala ulertu. –nire bezeroek diotenez… –Dirua egon balitz –eten ninduen–, agian deklaratu gabekoa izango zen. –bai? –eta poliziari hartu-agiri bat erakutsi beharko zeniokeenez, galderak egongo lirateke. salaketan ere ez nuen aipatu dirurik lapurtu zidatenik. Azkenik, nik poliziari katilua eta erlojuak itzuli zirela esango nielakoan geratu ginen. Jakina, Tanatak ez zidan lapurrez galdetu, eta nik ez nuen Pocolez eta Wagnerrez galdetu. Poliziak bakarrik egin zituen galderak. nire bezeroak babeste aldera, sekretu profesionalaz baliatu nintzen. *

* *

43


samir, Özcan eta Manólis bizirik libratu ziren. samirrek dei bat jaso zuen, Kurfürstendammeko kafetegi batera joan zedin bere lagunekin. ezagutu zuten gizona jatorra izan zen. eskuko telefono baten pantailan erakutsi zizkien Pocolen eta Wagnerren azken minutuak, barkamen eskatu zien grabazioaren kalitateagatik, eta pastel batera gonbidatu zituen hirurak. Pastela bertan utzi zuten, baina hurrengo egunean 120.000 euroak itzuli zituzten. bazekiten halakoetan zer egin behar zen, eta beste 28.000 euro gehitu zituzten, “gastuetarako”; ezin izan zuten gehiago bildu. ez zela beharrezkoa esan ondoren, gizaseme atseginak sakelan sartu zuen dirua. Manólis erretiratu egin zen, familiaren jatetxe bateko buru jarri, ezkondu eta lasaitu egin zen. bere jatetxean fiordoen eta arrantza-ontzien koadroak daude, vodka finlandiarra, eta familiarekin Finlandiara emigratzeko planak ditu. Özcanek eta samirrek drogen trafikoari heldu zioten; sekula ez zuten gehiago lapurtu zer zen ez zekiten ezer. Tanataren neskamea, lapurretaren ideia eman zuena, handik bi urtera oporretan joan zen Antalyara; gorabehera hura aspaldi ahaztuta zeukan. igeri egitera joan zen. egun hartan itsasoa bare egon arren, buruarekin haitz bat jo eta ito egin zen. Tanata berriro ikusi nuen behin berlingo Filarmonikoan, ni baino lau ilara atzerago eserita. Jiratu nintzenean, adeitsu eta isilik agurtu ninduen. Urtebete geroago 44


hil zen. gorputza Japoniara eraman, Dahlemeko etxea saldu, eta idazkaria ere bere sorlekura itzuli zen. gaur egun, katilua da Tanata Fundazioaren museo bateko izar nagusia, Tokion.

Eranskina Manólisek samir eta Özcan ezagutu zituenean, drogekin trafikatzearen susmagarri zen. susmoa funsgabea zen, eta epaileak agindutako telefono-entzuketak laster utzi ziren bertan behera. baina jasota geratu zen Manólisen eta samirren arteko lehen harremana. Özcan eskuko telefonoaren bozgorailutik egon zen entzuten, eta parte hartu zuen elkarrizketan. sAMir: grekoa haiz? MAnÓLis: Finlandiarra. sAMir: ez duk ba finlandiar ahoskera. MAnÓLis: Finlandiarra nauk. sAMir: Doinuagatik grekoa ematen duk. MAnÓLis: eta? Ama, aita, amona, aitona eta familiako guztiak grekoak ditudala eta, grekoa izan behar ote dut bizi osoan? gorroto ditiat olibondoak, tzatzikia eta txoroen dantza hori. ni finlandiarra nauk. Dena duk finlandiarra nigan. barrutik finlandiarra nauk. ÖZCAneK sAMirri: greko itxura zeukak. 45


sAMirreK ÖZCAni: Finlandiar izan nahi badu, utziok finlandiar izaten. ÖZCAneK sAMirri: suediarra ere ez dik ematen. (Özcanek suediar bat ezagutzen zuen eskolatik.) sAMir: Zergatik haiz finlandiarra? MAnÓLis: grekoen zerarengatik. sAMir: … ÖZCAn: … MAnÓLis: grekoekin gertatzen dena, mende asko dituen kontua da: imajina ezazue barku bat hondora doala. ÖZCAn: Zergatik? MAnÓLis: Zuloa daukalako edo kapitaina mozkorra dagoelako. ÖZCAn: baina barkuak zergatik dauka zuloa? MAnÓLis: Motellak! Adibide bat besterik ez duk. ÖZCAn: Mmm. MAnÓLis: barkua hondora zoak. Ados? ÖZCAn: Mmm. MAnÓLis: Denak itotzen dituk. Denak. Ulertzen? greko bat bakarrik ateratzen duk bizirik. igeri joan eta joan eta joan, eta azkenean lehorrera heltzen duk. Ur gazi guztia botatzen dik eztarritik. Ahotik botatzen dik. sudurretik. Poro bakoitzetik. Dena husten dik, azkenean erdi hilda lo hartu arte. bizirik atera den bakarra duk. beste guztiak hilda zeudek. Hondartzan zegok, zerraldo. esnatzean konturatzen duk bera bakarrik atera dela bi46


zirik. Orduan zutitu eta kolpeka garbitzen dik topatzen duen lehenbiziko oinezkoa. besterik gabe. Oinezkoa hiltzearekin batera, dena berdinduta geratzen duk. sAMir: ? ÖZCAn: ? MAnÓLis: Ulertzen? beste norbait hil behar dik, ito ez dena ere hil dadin. bere ordez, bestea. Ken bat, gehi bat. Harrapatzen? sAMir: ez. ÖZCAn: non zegoen zuloa? sAMir: noiz elkartuko gara?

47


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.