Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak. Bien bitartean, eta amaren ezkutuan, jendea akabatzea du Kawa-k ogibide, beti ere enkarguz eta arrazoiak ezagutu gabe. Baina ohikoak ez bezalako hilketa baten ondorioz, gauzak gaiztotzen hasiko zaizkio Kawari, larritasuna jabetuko da berataz eta bere munduaren oinarriak pitzatzen hasiko dira. Bere ama zahartu eta ezinduarengatik ez balitz, alde egingo zuen Alemaniara, geratzen zaizkion anai-arreben bideari jarraituz. Izan ere, Xezal, etxeko alaba bakarra, eta Baran, anaia nagusia, Munichen daude aspalditik, xenofobiaz kutsatutako gizartean bizirauteko ahaleginetan, nor bere erara.