Erlantz Marcos Rodriguez // 2015-10-02
Iruzkina Iseka egiten zietenak gutxietsi egiten zituen. Harro zegoen bere neurritasunaz, eta inoiz ez zuen lanik egin soldata baten truke. Gainera, berak esaten zuenez, ondu gabeko jakiak atseginago zituen ondutakoak baino, eta edateko, nahiago omen zituen ondokorik eskatzen ez zioten edariak besteak baino; hala, ia ezeren beharrik sentitzen ez zuenez, jainko – jainkosengandik oso gertu zegoen.
Laburpena Besteengandik gutxietsita zegoen, baina bere ideiengatik harro, ez zuen ia ezer behar bizi ahal izateko, hori dela eta jaikoengatik gertu zegoen.
Definizioak
Neurritasuna: neurriz jokatzearen ezaugarria da
Jainko-jainkos: gizakiaren gaineko ahalguztidun izakiak dira. Inoiz ez da bere existentzia frogatu.
Iritzi kritikoa: “gaur egun neurritasuna garrantzitsua da?” Gauzak egin eta pentsatu, ala gauzak pentsatu eta gero egin? Galdera honi bueltak ematen dioten pertsonek hainbat dira. Denek erantzun egokiaren bila. Baina benetan erantzun egokia al dago? Nire ustez ez, txikiak garenean, jasotzen dugun oinarrizko heziketak, pentsatzera eta geroago egitera irakasten gaitu. Printzipioz, zera da ikasten duguna, eta teorikoki egin beharko genukeena, baina ez da horrela. Denbora pasa ahala, esperientzia eta jakintzak jasotzen goaz, hori dela eta gero eta gutxiago pentsatu behar dugu ekintza errazak eta automatikoak egiteko. Erantzuna sinplea da, jakintzak garatuz gero, gure pentsamenduak logikan bihurtzen joaten dira, orduan sen onak gidatuta jarduten dugu gure bizitzako momentu gehienetan. Gauzak egiteko moduan izandako aldaketa hauek, gure giza printzipioengatik indartuta ikusi daiteke. Gizakiok izaki oldarkorrak gara eskuarki, hori dela eta, nahiz eta txikitatik pentsatzera eraman, denbora pasa ahala, izaten ditugun bultzadengatik mugituko gara.