Emakumeak Elizan

Page 1

Elizako

Emakumeak Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

1


Sarrera Aspalditik datorren kontua den arren azken urteetan oso modu gogorrean salatu izan da emakumeak kristautasunean eta bereziki Elizan betetzen duen eta bete izan duen papera. Anitzetan kanpotik ematen diren iritzi kritiko horiek emakumezkoa baztertua, zanpatua eta mugatua dagoela diote, kristau elkartean lan txikiak, gizonak egin nahi ez dituenak egitera kondenatua: serora lanak egin, garbiketan aritu, katekesia eman, mezetan irakurri‌ eta noski apaizgorako (eta jerarkian sartzeko) bidea erabat ertsita. Ondoren datozen orrialde hauetan Itun zaharretik gaur egun arte itzelezko garrantzia izan duten zenbait emakume ezugutuko ditugu. Haien testigantzarekin mundua aldatzen saiatu diren emakumeak dira, bakoitzak bere garai eta testuinguru historikoan.

Emakumea Itun Zaharrean‌ Biblia arretaz irakurtzen badugu ohartuko gara emazkumezkoek bertan duten garrantzia itzelezkoa dela. Eba da Liburu Santuaren zati honetan zalantzarik gabe pertsonaiarik garrantzitsuena izan ere historiako lehenengo emakumea da. Bere irudia eta izena beti erruduntzat jo diren arren ezin dugu akats horretan erori. Gizona, Adan, Eba bezain errudun izan baitzen deabruaren tentazioetan erortzerakoan. Alde batera utzita mendeetan zehar Bibliako zenbait pasarteri eman zaien kutsu eta interpretazio matxista, egun erabat gainditua degoena, ohar gaitezen Juith, Ester, Jael, Rut edo Raab, bertzeak bertze, bezalako emakumezko pertsonaiek daukaten garrantzia. Emakumezkoak protagonistatzat dituzten zenbait pasarte eta liburu: - Ruten liburua - Epaileak 5:23-27 (Jael) - Esther-en liburua - Judithen liburua - JosuÊren liburua (Raab)

Israelgo herriari eredutzat jartzen zaizkio Itun zaharrean eta haietako zenbaiten ekintzek (Judit edo Jaelen kasuan) Israelgo herria salbatzeko balio izan zuten. Bestalde aipa dezagun hainbertze gizonezkoren artean profetesak ere izendatzen dituela Itun Zaharrak, esaterako Debora edo Hulda.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

2


… eta Itun Berrian Bibliaren bigarren zati honetan uka ezina da emakumezkoen paperen garrantzia batez ere Maria, Jesusen Ama eta Maria Magdalakoarengan jartzen badudu gure begirada, izan ere biak dira, bakoitza bere momentuan, Kristoren bizitzako ekintza eta momentu gorenen lekuko paregabe. Ikusi ditzagun bi kasuak:

Maria Zalantzarik gabe historiako pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat, Jainkoaren Ama eta bizi garen guztiona. Bere baietzak ((Lk 1, 38) munduari esperantza eta salbaziorako bidea eman zion. Neska gazte hark bere gain hartu zuen ardura Jainkoaren Semea, Kristo bera, mundura ekarri eta zaintzekoa izan zen. Pertsona guztientzat eredugarri erakutsi zuen xalotasun, indar, fede eta adoreagatik. Bere semeak Berri Ona predikatzen zuen bitartean bera beti han egon zen, bere ondoan, baina bigarren maila batetan, isiltasunean aditu eta ikusten zituenak “gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz” (Lk 2,19). Gurutzean zegoelarik Jesusek Joan Postoluaren ama izateko agindu zion (Jn 19,27) eta Mariak apostolu guztia bildu zituen ama bezala, Elizaren Ama bezala. Hemendik aintzinera Apostoluen ekintzak eta Elizaren jaio berri haren bizitzan Maria present egongo da.

Maria Magdalakoa Neska honen inguruan denetarik esan baldin bada ere 1969an Paulo VI. Aita Sainduak aldez aurretik garbi utzi dezagun ez zela, ebanjelioetatik Santutegitik Maria Magdalenari ulertu daitekeenaren arabera, emagaldua izan. “Penitente” hitza kentzeko Dakigunagatik Jesusen agindu zuen eta urte hartatik ikasle egin zen Honek aintzinera bere festaburuan ez beragandik zazpi zen gehiago emagalduaren deabru atera ondotik (Lk 8,2). Maria (Lk 7,36-50) pasartea irakurri. Magdalakoa, nahiz eta 12 apostoluen izenen artean ez egon apostolutzat jo genezake. Kristoren hitz eta ekintzen paregabeko lekuko izan zen eta lau ebanjelistek erraten digutenez azken momenturaino egon zen Jesusen ondoan, gurutzearen oinetan, beste guztiek alde egin zutenean hantxe zegoen bera eta hirugarren egunean hilobira joan zen hiru emakumetako bat izan zen Maria, Jesusen Ama eta Maria Kleofasenarekin. Kristo berak ere halako errekonozimendu bat eman nahi izan zion berpiztuta agertu zitzaionean bera izan baitzen Jesus berpiztuta ikusi zuen lehenengo pertsona eta hamabiengana joan eta piztueraren berri eman zuena.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

3


Elizako emakume haundiak Mendeen joanean, Eliza hasi zenetik XXI. mende honetaraino kontaezinak dira kristau elkarte unibertsal honetatik pasa diren eta haien aztarna utzi duten emakumeak. Bakoitza bere modura Jainkoaren nahia betetzen saiatu ziren eta bide horretan mundua aldatzen ere saiatu. Asko historiara pasa dira letra larriz haien hitz, ekintza eta idatziengatik. Haien lan esparrua ez zen soilik Elizara mugatu, mundua izan zuten haien lan eremu. Ikusi ditzagun batzuk:

Sainte Jeanne d'Arc Guretzat akaso Juana de Arco bezala ezagunagoa. Orleansko dontzeila izenez ere ezaguna. Mistika, militar eta Santua. Frantziako heroi nazionala da. Haurra zelarik hasi zen esaten Migel goiaingerua, Alexandriako Katalina santua eta bertze hainbertze jende agertu egiten zitzaizkiola. Pertsonaia horiek emandako mezuez sinesturik bere burua Jainkoaren izenean Frantzia askatzeko gai ikusi zuen. 17 urte besterik ez zuela, Karlos VII.a erregea konbentzitu zuen ingelesak kanporatzeko gai zela eta honek bere armadaren buruzagitza eman zion jeneral izendatuz Orleansko setioan, Patayko gudan eta beste hainbat borrokatan. Juanak zuzendutako borroka guztiak irabazi zituen erregearen gudalosteak, Frantziako herriak segituan hartu zuen bere heroi bezala. Berak erran zuenez nahiago izaten zuen guduan estandartea eraman inor ez hil behar izateko. Frantzia 100 urteetako gudan zegoen eta zenbait noble frantziar ingelesen alde atera ziren. Ingelesek hilda ikusi nahi zuten Juana eta hortarako Borgoindarrek, frantziar noble ingelesezaleek, atzeman eta ingelesei entregatu zieten.

BAZENEKIEN….? • Elizak dituen santuen artean badaude titulu berezi bat daukatenak, Doktoreak. Horrela deitzen zaie haien idatzietan aparteko irakaspenak ematen dituztenei. Doktore hauen artean hiru emakume daude: Santa Katalina Sienakoa, Santa Teresa Jesusena eta Santa Teresita Jesus Haurrarena • Europako 6 patroi edo zaindarietatik 3 emazkumezkoak dira: Santa Katalina Sienakoa, Santa Brigida Sueziakoa eta Santa Teresa Benedikta Gurutzekoa. Ameriketako patroiak ere veste horren veste dira eta erdiak ere emakumezkoak: Guadalupeko Ama, Santa Rosa Limakoa eta Santa Mariana Jesusena. Afrikako patroia Ama Birjinarekin batera Santa Josefina Bakhita da. • Erromako kurian, Eliza gobernatzen den lekuan, Joan Paulo II eta Benedikto XVI. emakume aunitz jarri dituzte ardura handiko dikasterioetan idazkari edo kontsultore bezala. Kargu hauetan aritzen diren gizonezkoak artzapezpikuak izaten dira. Hona izen batzuk: Sor Enrica Rosanna, Sharon Holland, Paola Fabrizini, Mary Ann Glendonn, María Cristina Carlo-Stella edo Rocío Figueroa aunitzen artean. • Vatikanoko web orriaren sortzailea eta zuzendaria emakumea da Judith Zobelein. • 2012-X-21ean Kateri Tekakwitha neska indiar amerikarra arraza honetako lehenengo santua izanen da.

Ingeles eta borgoinoiz osatutako epaimahi erlijioso batek heriotzera kondenatu zuen herejia eta traizioagatik. Ez zekien

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

4


ez idazten ez eta irakurtzen ere, horrela engainaturik bere sententziari baiezkoa eman zion gurutze batekin sinatuz. Epaiketa osoa gezur haundi bat izan zen: lekuko faltsuak, gezurrezko leporatzeak… bizpahiru aldiz saiatu ziren neska bortxatzen, birjina baitzen, kartzelan. Bizirik erre zuten 19 urte bete berriak zituela. Eskatu zituen gauza bakarrak hil aurretik mezara joan eta erretzen ari zen bitartean bere aurrean gurutze bat izatea http://www.youtube.com/watch?v=C8RPHRLp5Q besterik ez ziren izan. Urte gutxitara Calixto III Aita M Santu espainiarrak prozesua baliogabe utzi zuen, epaileak eskumikatu eta Joanaren izena garbitu zuen. Juana de Arcoren historiak lan artistiko eskerga sortuarazi du. Kontaezinezko margolan pila, eskulturak, antzezlanak, operak… Angelo Branduardi italiarrak musikari bikainak bere abesti ederrenetako bat eskaini zion ondoko estekan entzun eta ikusi dezakezu zuzenean abestua.

1909 beatu egin zuen Pio X. eta 1920ean Benedikto XV Santu izendatu zuen Frantziako patroi ere deklaratuz. Santa Joana izaera sendoko emakumearen adibide aparta dugu. Inoiz ez zuen atzera egin ez bere hitzetan, ez bere fedean, ez bere konbentzimendu eta ideietan ere nahiz eta honek heriotzek krudel eta gogor batera zuzen eraman. Emakume borrokalaria, zentzu aniztetan, aberriarekiko maitasuna eta Jainkoarenganako fideltasun eta amodioaren erakusle itzela dugu Orleansko dontzeila.

Santa Teresa Jesusena Santa Teresa Avilakoa, benetako izenez Teresa Sanchez de Cepeda y Ahumada (Avila, Espainia, 1515 martxoaren 28 Alba de Tormes, Salamanca, 1582 urriaren 4a / 15a) erlijioso karmeldar eta idazle izan zen. Karmel Mendiko Andre Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen, Done Joan Gurutzekoarekin batera karmeldarren ordenako erreformatzaile garrantzitsuena izan zen. Horrez gainera, Eliza Katolikoko doktore da. Teresa Sanchez Cepeda Dávila y Ahumada zen bere benetako izena, baina bere gaztaroan Teresa de Ahumada soilik erabili zuen, eta Erreforma karmeldarraren ostean abizena kendu eta bere ordez Jesusena jarri zuen (Teresa Jesuserena, alegia). Txikitatik martirien testigantzek liluratu zuten, eta bere neba batekin batera musulmanen lurraldera joatea erabaki zuen limosna eskatzera, horrela musulmanek hil eta martiri bihurtuko zelakoan. Azkenean amets horiek albo batera utzi eta erlijiosa izateko gogoa piztu zitzaion. Zaldunen historiak, “Libros de caballerías”, atsegin zituen txikitatik, baina bere aitaren ustez horiek ez ziren neskatila batentzako gauza egokiak, eta ohitura hori ezabatzeko Avilako Santa Mariaren konbentuan sartu zuen. Gaixoaldi baten ondoren, 1534an, profesa egin zen Avilako Gizakundearen komentuan. Nahiz eta hasieran ez zuen monjaren bizitza ez gustoko ez eta ongi

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

5


eraman ere Jesus zigortuaren eskultura bat ikusita jasotako inpresio gogorrak bizitza aldaketa sakona ekarri zion.

“Vivo sin vivir en mí, y tan alta vida espero, que muero porque no muero.

Vida, ¿qué puedo yo darle Bere “Libro de la Vida”n kontatzen duenez, 1539an San a mi Dios que vive en mí, Joseren laguntzaz sendatu zen. Ordutik aurrera hainbat si no es el perderte a ti, aldiz aitortu zuen Jesu Kristo agertu zitzaiola. 1559para merecer ganarle? 1561 bitartean hainbat gainezkaldi edo extasi izan Quiero muriendo alcanzarle, zituen, modu honetan otoitz bizitzan sakonduz. Bitxia pues tanto a mi Amado quiero, San Frantzisko Borjakoarekin izandako elkarrizketa. que muero porque no muero.” Teresa Frantziskori Jesusen agerpenak konatzten zizkion, baita ikusi eta sentitzen zituen bertze gauza St.Teresa. askoren inguruko kontuak kontatu ere. Kezkaturik galde egin zion “ Aita, hau Jainkoarena edo deabruarena ote da?” eta jesuitak erantzun “Jainkoarena behar du, niri ere gauza bere gertatzen zait”. Urte horretatik aurrera konbentu berriak sortzen hasi zen. Pio IV.ak Avilako San Joseren konbentua sortzeko baimena eman zion, San Joseren monja karmeldar oinutsen ordenari hasiera emanez. Lekaime hauek aurreko karmeldarrek baino barau zorrotzagoak eta bizitza zurrunagoa egiten zuten. Joan Gurutzekoaren laguntzarekin, erreforma karmeldarra fraileetara ere hedatu zen, eta behin Ordenako nagusien baimena lortuta arin zabaldu zen Gaztela eta Andaluzian zehar bereziki. Borondate eta izaera aparteko emakumea izaki jendearen maitasuna eta gorrotoa modu berean lortu zituen. Bere idazki ederrak sutsuki jazartuak izan ziren bera bizirik zela eta komentuak fundatzea galerazi zioten Avilako komentuan preso utziz. Inoiz ez zuen amore eman, bere kontra esaten ziren gezur eta irain larriek ez zuten sekula desanimatu eta bere gogo eta maitasuna Jainkoaren eskuetan utzi zuen beti. Fisikoki nola zen ere badakigu. Bere konfesorearen deskribapen aparta gelditzen zaigu, baita Fray Juan de la Miseria fraideak Teresari bertatik bertara egindako erretratu bat ere. 1582ko urriaren 4an hil zen Alba de Tormes hirian (Salamancako probintzia). 1614an Paulo V.ak dohatsu izendatu zuen, 1622an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1970ean Paulo VI.ak Sienako Katalinarekin batera Eliza Katolikoko lehen emakume doktore izendatu zuen. Bere erlikiak mundu osotik daude zabalduak. Anglikanoek ere santutzat jotzen dute. Eliza katolikoan garai bat markatuta utzi zuen emakumea dugu Teresa, Jesusekiko maitasuna barren-barrenetik bizi izan zuena, Kristoz benetan maitemindutako pertsona zen eta oraindik jendearengan halako lilura uzten du bere historiak, lanak eta bizitzak. Joan Pablo II. Biziki miretsi zuen.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

6


Kalkutako Teresa Dohatsua Teresa Kalkutakoa, jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu, (Skopje, Mazedonia, Otomandar Inperioa, 1910eko abuztuaren 26a Kalkuta, India, 1997ko irailaren 5a) albaniar etniako eta indiar nazionalitatekomoja katolikoa izan zen, Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuena. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan (India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat harrera etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta Joan Paulo II.ak 2003an dohatsu izendatu. Albaniar jatorriko familia batean jaio zen Skopjen (gaur egun Mazedoniako Errepublikako hiriburua). Bere aita politikaria zen, albaniarren eskubideen alde lan egiten zuen, Teresa haurra zela hil zen, askoren ustez bere arerioren batek pozoituta. Teresaren amak bere seme-alabak erlijio katolikoan hezi zituen. Gaztetatik misiolarien historiak entzutea gustatzen zitzaion, eta 12 urte zituenerako beraietakoa izatea erabaki zuen. 18 urte zituela, Loretoko Ahizpen kongregazioan sartu zen Irlandako komentu batean. Ordutik ez zituen gehiago bere ama eta ahizpak ikusiko. Komentu hartan ingelesa ikasten aritu zen buru belarri, moja horiek misio lurraldeetan zituzten ikastetxeetan hizkuntza horretan ematen baitziren klaseak. 1929an Darjeelingera (India) bidali zuten andere単o. Bertan egin zituen lehen botoak, eta bere jatorrizko izena utzi eta Teresa izena hartu zuen, misioen zaindari zen Teresa Lisieuxekoaren omenez. 1937an Kalkutako ikastetxe batera bidali zuten. Teresari irakasle izatea gustatzen zitzaion arren, gero eta gehiago arduratzen zen bere inguruan nagusi zen pobreziaz. Bereziki, 1943ko goseteak eragin zuen aldaketa sozialak bere ikuskera aldatu zuen. 1946ko irailaren 10ean Teresak argi ikusi zuen pobreziaren aurrean zerbait egin behar zuela. 1948an Loretoko Ahizpen kongregazioko habitu luze ederra utzi eta beste zuri bat jantzi zuen, marra urdinekin, geroago bizitza osoan zehar erabiliko zuena. Medikuntzako oinarriak ikasi zituen eta gaixoak eta hil zorian zeudenak laguntzen hasi zen. 1950ean Aulki Santuak Karitateko Misiolariak izeneko kongregazioa osatzeko baimena eman zion. Kongregazioaren helburua gosetiak, etxegabeak, legenardunak eta gizarteak baztertuta zituenak jasotzea zen. 13 mojekin hasi zen kongregazio hau gaur egun mundu guztian zabaldu da, eta 4000 moja baino gehiago ditu. 1952an Teresak "hiltzen zeudenentzako lehen egoitza" zabaldu zuen. Bertan, kalean hiltzen ari zirenak jasotzen zituzten heriotza duina emateko, bakoitzaren erlijioaren arabera.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

7


1960tik aurrera, Karitateko Misiolariek mundu mailako arreta bereganatu zuten. Ordena mundu zabalean hedatu zen, eta aberats askok dohaintzak eskaintzen zituzten. Teresak bere bizitza osoan zehar sekulako ospea izan zuen egiten zuen karitate lanagatik. Urte batzuk geroago fundatutako misiolari elkarteari gizonezkoen adarra gehitu zion Ama Teresak. 1983an Erroman zela, bihotzeko atake bat jasan zuen. 1989an izan zuen bigarrena. 1991n pneumonia izurrite batek jo zuen eta bihotzeko arazoak gehitu zitzaizkion. Beste gaixotasun larri batzuk ere jasan behar izan zituen, hala nola, malaria, bihotzeko ezker bentrikuluaren akatsa... 1997ko martxoaren 13an ordenako buruzagitza utzi zuen, osasun arazo larriok zirela eta. 1997ko irailaren 5ean hil zen, 87 urte bete berritan. Hil zenean mundu zabaleko hainbat agintari eta herritarrek omenaldiak egin zizkioten. Besteak beste, Indiako gobernuak Estatu hiletak antolatu zituen. Eliza Katolikoak 2003an beatifikatu egin zuen eta gaur egun santu izateko bidean dago.

Egunik ederrena? Gaur. Trabarik handiena? Beldurra. Gauzarik errazena? Huts egitea Gaitz guztien iturria? Berekoikeria Denbora galtzeko modurik onena? Lana. Porrotik handiena? Etsipena Maisurik onenak? Haurrak Gehien pozten nauena? Besteentzat lagungarri suertatzea Akatsik handiena? Umore txarra Sentimendurik ustelena? Erresumina Oparirik ederrena? Barkamena Behar-beharrezkoena? familia Sentsazionrik atseginena? Barne pakea Irtenbiderik onena? Baikortasuna Atseginik handiena? Egin beharrekoa egin izana Munduko indarrik boteretsuena? Fedea Pertsonarik garrantzitsuenak? Gurasoak Munduan den gauzarik ederrena? Maitasuna! Teresa Kalkutakoa

Pentsaezinezko arazoei aurre egi n behar izan zien Jesusek erakutsitakoa aurrera eramateko. Injustiziaren kontra eguneroko borrokan eman zuen bere bizitza, “ahantziak” bildu zitien, munduak baztertzen zituen horiek eta honek, bere ahaleginak, erranak, indarrak jende askoren gezurrak sortuarazi zituen. Ama Teresak bere lanaren kontrako mila gezur eta irain jasan behar izan zituen bina ez zuen sekula etsi. XX.mendeko pertsonaia garrantzitsuenetako bat dugu egin zuen lanagatik eta Indian bere izenak daukan esanahiagatik.

Bukatzeko Ezingo genituzke hemen bildu Elizaren historian haien lanarekin Jainkoari aintza ematen dioten emakume guztien izenak, ez eta modu berean munduari buelta ematen saiatu diren andrazko katolikoenak ere. Orrialde hauetan egin nahi izan dena hiru izen garrantzitsu hauek aditzera ematea bertzerik ez da izan, jendeak ikusi dezan Elizaren barrenean emakumea ez dagoela preso, emakumeak gauza aunitz egin ditzakeela eta gizonezko askok ez daukaten berezko adore hori daukala eta horri esker, adibidez, Indian gero jende gutxiago hiltzen da kalean, bizitza erlijiosoak perfekziorako bide zuzena dauka, New Yorkeko kaleetan ez dago umezurtzik, Ingelesek ez zuten Frantzia konkistatu, behartsuek eskolara joateko aukera izan dute, inork ezer jakin nahi ez zuenean gaisoek laguntza izan zuten izurriteen erdian… Joan Paulo II. Emakumeei idatzitako eskutitzean ederki laburbiltzen zuen bezala “Mila esker Emakume, zarena zarelako!”.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

8


BAZENEKIEN….? • Joan Paulo II. Bi dokumentu garrantzitsu dauzkala emakumearen inguruan? Mullieris Dignitatem entziklika eta Emakumeei eskutitza. Ondoko loturetan dauzkazu: -

Mullieris Dignitatem: http://www.vatican.va/holy_father/john_paul_ii/apost_letters/documents/hf_jpii_apl_15081988_mulieris-dignitatem_sp.html

-

Carta a las mujeres: http://www.vatican.va/holy_father/john_paul_ii/letters/documents/hf_jpii_let_29061995_women_sp.html

Edo Joan Paulo II.ren orrialdean www.vatican.va webgunean

NAHI BADUZU…. - Bilatu ezazu Chiara Lubich, Sor Pascualina, Kateri Tekakwitha, Josefina Bakhita, Juana Jugan, Dorothy Day, Matilde Canosa, Elizabeth Senton edo Mary Angeline McCrory bezalako emakumeei buruzko informazioa, irakurri eta hausnartu. - Bilatu ezazu Eliza katolikoko edozein santaren biografia, ea zer deritzozun. - Emakume katolikoek daramatzaten zenbait blog bisitatu ditzakezu: o Remedios Falaguera: http://infocatolica.com/blog/geniofemenino.php o Mari Cruz Tasies: http://infocatolica.com/blog/deoomnis.php o María Lourdes Quinn: http://infocatolica.com/blog/sarmientos.php o Carmen Bellver: http://blogs.periodistadigital.com/dialogosinfronteras.php o Eta informazio orri katolikoetan aurki daitezkeen hainbeste.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.