Jesus, nekaldi eta heriotza

Page 1

JESUS NEKALDI ETA HERIOTZA


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

SARRERA

Irudiak aztertuz Gaiaren azalean zenbait irudi ikusi izango dituzu. Aztertu ditzagun: 1. Zein eszena dira irudi horietan adierazten direnak? 2. Jakingo al zenuke momentu bakoitza asteko zein egunetan gertatu zen? 3. Ordenatuko al zenituzke kronologikoki? 4. Zer transmititzen dizu irudi handian dagoen Jesusek?

K

ristauok, anitzetan, gauzak aditzearen poderioz entzuten dugunari berezko balioa kentzera sobera ohituak gaude, tristeki. Bai, askotan entzun dugu Jesus Jerusalemen epaitua, gurutzean hila eta lurperatura izan zela, baina hortik aurrera ba ote dakigu zerbait gehiago? Ezagutzen ote dugu gure Jaunak hil aitzinean pasa zituen egunei buruz zerbait? Jarri al gara inoiz nekaldi eta heriotza hark Jesusengan izan zuen eraginean pentsatzen? Jasan behar izan zuen sufrimenduan? Ezagutzen al ditugu halako gertakizunaren inguruan ibili ziren pertsonaiak? Normalean xehetasun hauen inguruan inork gutxik jakiten du ezer. Benetan kezkatzekoa da gure fedearen arabera gu salbatu gintuen ekintza haren inguruan hain gutxi jakitea.

Jarraian datozen orrialde hauetan Jesusen azken egunetan murgilduko gara: Jerusalemen egin zuen sarrera, azken afaria, Oliamendiko otoitza, epaiketak, zigorkatzea eta heriotza, guzti hau momentu horietan bertan egon ziren eta Jesusen sufrimenduari historikotasuna ematen dioten pertsonaiak ezagutuko ditugularik, baita garaiko gizartearen testuingurua ere. Gai honen bukaeran Kristoren azken egunei buruzko ezagutza zabala edukitzea da gure helburua, ezin baikara Jesusen jarraitzaile sentitu hark bizitu zuen sufrimenduan hausnartzen ez badugu, eta noski, zerbaiten gainean hausnartzeko lehenik eta behin gaiaren gaineko ezagutz a behar dugu.

Jetsemaniko baratzean Jesusen otoitzaldiaren omenez dagoen eskultura. Jesus erreguka ageri zaigu heriotza hurbil daukala E.T.E jakinda. etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, Crucifixus

et resurrexit tertia die‌

1


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Gizartea Jesusen garaian

G

aur egun lur saindua deitzen dugun zonaldean Jesusen garaian egoera nahikoa nahasia eta korapilatsua zen hainbat esparrutan. Palestinako egoera eta testuinguru historiakoaren azterketa sakona bertze gai baterako utziko dugu, hala ere hurbil gaitezen zertxobait garaiko arazo eta egoerara. Lehenik eta behin maila politiko batetan lurralde guztia Erromatar inperioaren eskutan zegoen erromatar probintzia zelarik hura. Erromatar administrazioak bere esku zituen lurrak enperadorearen izenean agintzeko probintzia desberdinetan funtzionariak zeuzkan izendatuak eta horrelaxe Palestinak ere “prokuradore” edo “pretore” bat zeukan. Akaso ezagunena eginen zaiguna Ponzio Pilato izanen da. Flavio Josefo eta Filon historialari erromatarrek erraten digutenaren arabera Pilatok ez zuen batere erlazio onik izan Judutarrekin hauen gizarte eta kultura etengabe iraindu baitzituen eta ikaragarrizko sarraskien errundun aitortzen dute. Erran bezala, nahiz eta, Erromatarrek haien esku izan Palestina guztia hauek monarkia judu zaharra onartua zeukaten. Modu honetan inperioaren zerbitzari ziren erregeak zeuden lur sainduan. Herodes I Haundia izan zen monarkia honen azken agintari handia, ezaguna eginen zaigu bera izan zelako Jesus jaio zenean errugabeak hiltzea agindu zuena. Herodes hil zenean Enperadoreak erreinua honen semeen artean banatu zuen eremu bakarretik hiru erreinu edo sortuz. Horrela, Judea, Samaria eta Idumea Herodes Arkelaoren eskutan gelditu ziren, Galilea eta Perea Herodes Antipasen menpe eta Batanea, Gaulanítide, Traconítide eta Auranítide aldiz Herodes Filiporen boterepean gelditu ziren. Boterea lortzearren liskarrak, konspirazioak eta joku zikinak oso ohikoak ziren. Bertze alde batetik baina gai politikotik aldendu gabe ekarri dezagun gogora garaiko judutarren artean politika eta erlijioa banaezinak zirela eta honen erakusgarri dugu Sanhedrin elkartea. Elkarte hau judutarren justizi gorte gorena zen erakunde erlijioso gorena izateaz aparte. Gainera erromatarren aurrean judutar herriaren ordezkaria zen. 1. Herodes I. Handia

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

2


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Sanhedrina 61 apaizek osatzen zuten haietako bat zelarik buru eta Erromatik izendatua izaten zen. Apaizburu ezagunenak Anás eta Kaifas ditugu eta haien agintaldiak dezente luzeak izan ziren erromatarrekin zeukaten erlazio onaren erakusgarri. Sanhedrinak ia gizarteko esparru guztietan zeukan zer esana baina ezin zuen inor zigortu eskumen hau soilik erromatarrena baitzen. 2. esenioen herrixka baten arrastoak Qumramgo basamortuan Gizartea, erlijio kontuetan oinarriturik, ere nahikoa zatituta zegoen. Juduek ez zituzten inoiz erromatarrak begi onez ikusi eta hauen boterea alde batera utzita mespretxuz begiratzen zituzten zapaltzaile eta bekatariak zirelako. Judutarren artean ere banaketak agerikoak ziren eta erlijioa eta aberria ulertzeko moduen arabera zeuden sailkatuak: Fariseuak, apaizen kasta zen eta erlijio kontuetan jakintsuak, arauak muturreraino betetzen zituztenak; Zeloteak, fariseuen pentsamenduari aberriarekiko borroka armatua gehitzen zioten eta horrela mesiasa Palestina askatuko zuen gerlariaren irudipean imajinatzen zuten; Saduzearrak, Palestinako goi mailako klasea zen botere politiko eta erlijiosoa haien eskutan zegoelarik; Esenioak, gainontzeko taldeak “kutsatutzat” jotzen zituzten hainbat mailatan eta kutsamendu hartatik aldentzearren basamortura eta toki isolatuetara egin zuten alde erlijioa mailarik garbienean praktikatzeko. Talde hauen arteko erlazioak zailak ziren oso. Farisear eta saduzearrei Erromaren laguntzaile izatea leporatzen zieten esaterako. Aipatutako taldeetatik aparte Erromatarrentzat lan egiten zuten judutarrak zeuden zerga biltzaile moduan edo bertze zenbait lanetan. Juduek ez zituzten herrikide hauek maite zapaltzailearekin elkarlanean ari zirela ulertzen zutelako. Jesusen ikasleen artean Mateo edo Levi litzateke judutar 3. Simon Kananearra, apostolua, Zelote ere

horien eredu.

deitua talde honetakoa zelako

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

3


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Zergatik hil zuten Jesus? Jesusen irudia korapilatsu eta desatsegina bihurtzen joan zen agintarientzat, judu zein erromatarrentzat, honen predikazioak aurrera egin ahala.Alderdi erlijiosotik apaizburu eta fariseuek ez zuten batere begi onez ikusten Jesus. Galileatik etorritako zurgin hark jendeari bertze modu batetan egiten zion hitz, arauak apurtzen zituen, Templuaren funtzionamenduaren aurka aritzen zen solasean (ezaguna da merkatariak tenplutik kolpeka bota zitueneko pasartea), maitasunaren izenean irakaspen berriak ematen ari zen, juduen festa eguna etengabe “urratzen� zuen eta lege maisuekin tirabirak jadanik arruntak ziren. Jesusek haiengan beldurra sortzen zuen bi arrazoi nabarmenengatik. Alde batetik harridura sortzen zien galilear artisau batek halako jakintzarekin haiei aurre egitea, haien armekin erantzutea. Beste 4. Jesus Sanedringo buruak, Kaifasek, iraindua alde batetik onargaitza zitzaien halako pertsonaia batek bere burua Mesiastzat jotzea (Jainkoari Aita deitzea) eta Jainkoaren izenean mintzatzea, haientzat Nazareteko Jesus blasfemari hutsa zen. Honetaz gain nabarmena zen gizon hark herriarengan sortzen zuen mirespena eta hori ere ezin zuten sufritu. Alderdi politikotik ere mesfidati zebiltzan erromatarrak Jesusekin. Juduen nortasuna aitzakiatzat hartuta etengabe egiten ziren iraultzen garai hartan Jerusalema zetorren maisu galilear haren irakatsiak arriskutsutzat jotzen zituzten, Jainkoaren erreinurako prestaketaren predikua esaterako, are gehiago herri xumeak zenbat maite zuen ikusten zutenean. Lege maisuek, esaterako, laster erakutsi zuten Jesus paretik kentzeko desioa eta etengabe aritzen zitzaizkion galdera korapilatsu eta politiko zein erlijiosoki konprometituak egiten Hark erraten zuena erabiliz salaketa egiteko.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

4


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Helburu honekin galdetu zioten Jesusi ea zilegi ote zen Zesarrari zerga ordaintzea. Baiezkoa esan balu herri Juduaren traidore bezala aurkeztu izanen lukete Jesus, ezezko 5. Jesus zoriontasunen predikua egiten. Kristoren hitzek itxaropena erantzuna sortzen zuten batzuengan, besteengan eman izatera beldurra Erromatarren aitzinean iraultzaile bezala izanen zen aurkeztua. Kristok beti ongi ulertu zituen galdera haiek eta tranpez ohartu. Erantzuna ezaguna da: eman zesarrari dagokiona eta Jainkoari berea. Orokorrean bi alderdiek Jesusengan ikusi zutena arriskua izan zen, iraultza baten arriskua, Bere irakatsi eta hitzetan oinarrituta ezarrita zeuden patroien kontra altxatuko zen matxinada baten arriskua. Arrazoiak arrazoi Pilatok Jesusi irekitako prozesuaren ondotik hau gurutzean josteko eman zen arrazoi ofiziala hauxe izan zen “Judutarren erregea”, beraz bere buruari titulu hori emateagatik izan zen eraila, iraultzaile edo erreboltari izateagatik.

Heriotza baten kronologia Erramu igandea

K

risto Jerusalemen Mesias bezala oihukatua sartu zen egunari deritzo Erramu igandea. Seguruenik 30. urteko apirilaren 2an izan zen. Joanen ebanjelioari kasu egiten badiogu larunbat gaua Jesusek Betanian pasatu zuen Lazaro, Marta eta Maria bere lagun minen etxean afalduz. Handik ondoko herrixka batetara bi ikasle bidali zituen astotxo baten bila. Mateok ematen digu honen berri(Mt 21,1-4):

Jerusalemera hurbildu zirenean, inguruko Betfage herrixkara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek, esanez: «Zoazte aurreko herrixka horretara; berehala, asteme bat

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

5


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

aurkituko duzue lotuta, eta astakume bat harekin; askatu eta ekarri niri. Eta inork ezer esaten badizue, erantzun: “Jaunak behar ditu, baina berehala itzuliko ditu”».

Ikasleek agindutakoa beterik astotxoa ekarri zioten Jesusi. Igande goizean Betaniatik Jerusalemera dauden 2Kmak animaliaren gainean jarrita egin zituen. Kristoren izena nahikoa ezaguna egina zen zonalde hartan Lazaro hilobitik berpiztu zuenetik eta Jerusalema pazkoa ospatzera hurbildu ziren judutarrek, Jesusen etorreraren berri jakinik, hiriko ateetatik inori ez bezalako harrera egin zioten gizon Hura Mesiasa bezala aitortzen zutelarik, “hossana” oihu egiten zutela eta Jainkoari eskerrak emanez. Agintari erlijiosoek jadanik garbi zuten Jesusekin egin behar zutena eta Honek ongi zekien gainean zetorkiona.

Astelehena, asteartea, asteazkena

J

esusek egun hauetan zehatz-mehatz egin zuena jakiterik ez dugu. Mateo, Markos eta Lukasen ebanjelioetan kontatzen zaizkigun gertakizunak ez dute Joanen ebanjelioan orden bera jarraitzen. Hala ere testu hauetatik atera dezakegunaren arabera Jesusek hiru egun hauek Betania eta Jerusalem artean eman zituen. Antza denez eguna hiriburuan egiten zuen eta iluntze aldera herrixkara egiten zuen alde. Ez da harritzekoa, bestalde, Kristok egiten duena. Egun haietan Jesusen garaian Jerusalemen zegoen tenplua orotora judutarren festa nagusia den egindakoen artean hirugarrena izan Herodes I Handiak pazkoaren bezperak izaki eraikitzera bidaalia Salomonek eraikitakoa eraitsia izan (larunbatarekin hasten zen pazkoa) ondoren. Juduentzako erlijio mailara zegoen toki gorena Jerusalem jendez lepo zegoen eta han zen eta han ospatzen zituzten haien jai erlijioso denak ostatu aurkitzea zaila suertatzen zen. Pazkoa ere tarteko. Jesusek berak hementxe predikatu Gainera nahiko agerikoa da Betanian zuen, hemendik bota zituen merkatariak eta bertan izan Jesusek lagun onak zeuzkala (Maria, zituen eztabaida ugari lege maisuekin. Marta, Lazaro eta Simon) eta han ere bere burua gusturago edo seguruago aurkituko zuen jakinda lege-maisuak, farisearrak eta apaizburuak Bere atzetik zebiltzala halako pertsekuzio batetan.

Jerusalemgo tenplua

Ebanjelioek egun haietan gertatutakoa egunez-egun sailkatzen ez badute ere asteko lehen hiru egun hauetan gertatu ziren antza tenpluko istiluak eta zenbait mirari.

6. Jesusen garaian Tenpulak zeukan itxura

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

6


Betania eta Jerusalen arteko bidea

Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Tenplura agerturik Jesus jentilen ataria izeneko plaza gisakora sartu zen. Leku honek horrela izena zuen jentilek ezin zutelako handik barrurago pasa, tenplu barrenerat sartu. Leku hura otoitz lekua ere izanik Jesusek dena merkatariz eta saltzailez lepo ikusi zuen. Sumindurik postuak iraultzen hasi zen eta kolpeka handik jendea bidaltzen ahoan ezaguna dugun esaldia erabiliz “Nire Aitaren etxea lapurren kobazulo batetan bihurtu duzue!”. Noski, halako erreakzioaren aurrean lege maisuak, farisearrak eta hainbertze jende harriturik gelditu ziren. Nor zen bada galilear hura tenpluari “bere Aitaren etxea” deitzeko? Nor zen, bada, gizon hura tenplutik inor horrela bidaltzeko apaizburu eta jende errespetagarri guztien aurrean? Egun hauetan ere egin zioten Jesusi Zesarrari zerga ordaintzea zilegi ote zenaren galdera, jadanik ezaguna zaigun erantzunarekin. Judutarrak Jesus harrapatu nahian zebiltzan, herria eta Erromaren aurrean traidore edo erreboltari bezala aurkezteko arrazoiren baten bila. Baina ez zuten lortzen. Mirariak eta parabolak ere ugariak izan ziren asteko lehen hiru egun horietan, baita mezu eta aginduak ere. Esaterako farisear batek azpikeriaz egindako galderari ( Maisu, zein da agindu nagusiena?) Kristok erantzun zion: -

Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz eta bigarrena maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala, hauetan biltzen dira liburu santu guztiak.

Zur eta lur uzten zituen ustezko jakintsu guzti haiek Jesusen hitzaren argitasunak, indarrak, arrazoiak eta gardentasunak baina aldi berean jasangaitza zitzaien zurgin baten semeak haiei horrela hitz egitea. Noski, Kristo ez zen batere xamurra haiekin. Mateok bere ebanjelioan ederki biltzen duen bezala ikaragarriak botatzen zizkien Jesusek Fariseu eta lege gizonei (Mt 23,1-36), esaterako: -

«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

7


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Esan genezake asteko lehen hiru egun haietan Jesusen ekintza hiru zatitan banatu daitekeela: Mirariak egin, irakaspenak eman eta juduen buruzagien kontra aritu. Tradizioak dioenaren arabera asteazkenez bildu zen Sanhedrina Juda Iskarioterekin Jesusen saltzeko edo traizionatzeko tratua egiteko asmoz.

Osteguna

P

azko aurreko osteguna egun garrantzitsua zen juduentzat. Gau hartan Jainkoak Moisesi agindutako ekartzen zen gogora (Irteera 12, 1-8. 11-14), beraz egun hartako afaria zinez garrantzitsua zen.

Jainkoak gau hartarako Moisesi agindua ziona zera zen: familian edo lagunartean bildu, antxumea edo bildotsa erre eta haren odolarekin atea bazterrak margotzea, horrela Jainkoaren aingerua egiptoarren seme zaharrenak hiltzera zetorrenean ez zen etxe haietan sartuko. Modu berean Jaunak legamiarik gabeko ogiarekin afaltzeko baldintza ere ezarri zuen. Jesus eta bere ikasleak, noski, juduak ziren eta ostegun hartan afarirako prestaketetan joan zitzaien eguna. Seguruenik Betaniatik irten ziren goizean Jerusalenera igoaz. Han Jesusen ezagun baten etxean, bigarren solairuan lortu zuten bildu eta afaltzeko lekua. Gaur egun leku horri afaltokia edo zenakulua deritzo eta leku honetantxe gorde ziren egun luzez apostoluak Jesusen heriotzaren ondotik Mendekoste bitarte bederen. Iluntze aldera afaltzen hasi ziren eta huraxe izan zen Jesusen Azken afaria. Hiru gauza adierazgarri aipatu ditzakegu otordu honen inguruan: Lehenengo meza ospatu zen. Jesusek historian lehen aldiz bihurtu zituen legami gabeko ogi hura eta edalontzian zeukan ardoa bere gorputz eta odolean. Ordutik Meza guztietan berritzen da mirari hura eta orduantxe izendatu zituen bere hamabi ikasleak apaiz. Bai, lehenengo hamabi apaiz kristauak apostoluak izan ziren Jesusek egin berri zuena egiteko baimena, agindua eta boterea ematen baitie “egin ezazue hau nire oroigarri�.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

8


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Bertze alde batetik Kristok, ikaragarrizko umiltasuna erakutsiz oinak garbitzen dizkie apostolu guztiei, akaso guretzat honek ezer gutxi erran nahiko du, baina pentsa dezagun apostoluek badakitela Jesus Jainkoa dela eta haientzat pentsaezina eta onargaitza dela Jaungoikoak berak haiei oinak garbitzea. Hortxe ikusi dezakegu Kristok zerbitzura deitatzen gaituenaren seinale bat. Eta azkenekoz Jesusek saldua izango zenaren abisua eman zuen. Jadanik bazekien zer zetorkion gainean. Ebanjelioek diotenari kasu eginez afalondoan etxe hartatik atera eta hiria aldez-alde zeharkatuz harresietatik atera eta Jerusalengo kanpo aldean dagoen menditxo batera igo ziren. Antza denez Jesusek gustukoa zuen leku hura, beraz pentsatzekoa da anitzetan joaten zela hara bere ikasleekin. Oliamendi zeritzon mendira igota bertako baratze batetan gelditu ziren, Getsemaniko baratzean. Dirudienez Jesusek barkarrik egoteko beharra sentitu zuen eta apostoluetako lau hartuta (Pedro, Andres, Santiago eta Juan) bertzeengadik aldendu zen, modu berean laukote hartatik bera ere baratzean barneratuz aldentzeko. Zehazki zer gertatu zen jakiterik ez dago. Ebanjelioak oinarritzat hartuta erran dezakeguna da Jesus beldurtuta zegoela erabat ongi zekielako gainean zetorkiona.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

9


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Otoitzean hasi zen Aitari nolabiteko kontsolamendua eskatuz eta bere patua onartuz. Antza denez aingeru bat agertu zitzaion trantze hartan indarrak emateko asmoz. Otoitzean ari zela fenomeno bitxi bat gertatu zitzaion, medikuek hematidrosia deitzen dutena, hau da, poroetatik izerdia eta odola elkarrekin botatzea. Pertsona batek tentsio psikologiko itzela pairatzen duenean gerta daiteke, kapilarrak lehertu eta odola poroetatik ateratzen da azala oso sentikor eta mindua utziz. Heriotza zigorrera kondenatutakoen artean ematen da batzuetan. Otoitza bukatu eta lau ikasleengana itzulita lokartuta aurkitu zituen eta hauek iratzarrita soldaduak Bere bila zetozela erran zien. Halaxe laster azaldu ziren Tenpluko soldaduak (Sanhedrinaren soldaduak) Judas tartean zela bezperan Apaiz nagusiekin hitzartuta baitzeukan traizioa zilarrezko 30 txanponen truke. Iluntasun hartan zaila zen inor errekonozitzea, beraz traidoreak maisuari musu eman zion soldaduek Jesus nor zen jakin eta preso hartu zezaten. Momentu horretatik aurrera eta hil arte Nazareteko Jesusek jasan behar izan zituen irainak, tratu txarrak, fisiko zein psikologikoak, amaigabeak izan ziren.

Ostirala Lehenengo epaiketak

Anthony Quin Kaifasen paperean

Gauerdia izango zen Jesus Oliamendik jeitsi zutenean. Hemendik aurrera behintzat lau epaiketa izan zituen nazaretarrak eta momentu honetatik bere heriotza

bitarte ez zuen atsedenik izanen. Ebanjelioek ez dute oso garbi uzten lehenengo bi epaiketen ordena, batzuen iritziz lehengo Anasen etxera eraman zuten eta ondotik Kaifasen etxera. Dena dela garbi dago, bi epaiketa hauek elkartuz, bertan presente egon zirela apaiz nagusi gehienak eta prozesu hauek judutarren legearen kontra egin zirela, gauez epaiketak egitea galarazia zegoelako eta etxe partikularretan gauzatu zirelako.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

Anas eta Kaifas Kaifas Sanedringo burua eta apaiznagusia izan K.o 18.urtetik 36.urtera bitarte. Valerio Grato prokuradoreak izendatu zuen eta Vitelio prokuradoreak kargutik kendu. Anasen alabarekin zegoen ezkonduta. Anas Sandringo personaia garrantzitsua zen apaizburua izan zen K.o 6.urtetik 15.era bitartean. Erromatarrekin harreman ona izan zuten biek ere eta hortik ulertu daiteke haien apaizburutza eta boterea, Sanedrineko buruak erromatarrek izendatzen baitzituzten. Kaifas Apostoluen eginetan ere azalduko da. Bere sarkofagoa topatu zuten duela gutxi.

10


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Zein hizkuntzatan aritzen zen Jesus? Jesusen garaian lau ziren Palestinan mintzatzen ziren hizkuntzak. Ofiziala eta ia inork solasten ez zuen Latina zen. Erromatar soldadu, funtzionari eta hauentzako lanean zebiltzan juduek erabiltzen zuten. Ez dirudi Jesusek hizkuntza hau ikasi edo erabili zueneik. Beste hizkuntza bat ebraiera zen. Honek erabilpen liturgikoa zeukan, hau da, sinagogetan erabiltzen zen Eskritua irakurri, predikatu eta otoitz egiteko. Jesusek hizkuntza hau menperatzen zuela ziurra da, izan ere, behin baina gehiagotan erraten da Ebajelioan Kristok sinogogekan sartu, irakurri eta otoitz egiten zuela eta horretarako ebraiera beharrezkoa zen Hirugarren hizkuntza arameera zen, egunoroko bizitza honen bidez gauzatzen zen, herriaren solasa zen. Azkenekotz greziera zegoen. Galilean dezente erabilia zen artisau eta merkatarien artean, gainera zonalde hura nahikoa helenizatuta zegoen. Judean ere nahikoa erabilia zen Jerusalengo biztaleriaren heren batek hitzegiten zuela kalkulatzen da. Beraz esan genezake Jesusek latinik etzekiela seguruenik baina ebraiera bai eta baliteke apaiz nagusiek egindako epaiketan hizkuntza honetan honetan mintzatzea. Arameeraz zalantzarik gabe ederki arituko zen bere eguneroko bizitzan erabiliko baitzuen eta bere predikua holaxe egin zuelako zalantzarik ez dago. Greziera bazekienik pentsatzea oso zentzuduna da Bera Galilearra izanik eta artisaua. Nahikoa normala ematen du Pilatorekin hizkuntza honetan aritu zela pentsatzeak..

Lehengo bi epaiketa hauetan Jesus etengabeko irain, burla, kolpe eta umilazioen artean izan zen interrogatua. Joanen ebanjelioak erraten digunez Pedro eta Joan bera prozesu hauen lekuko izan ziren. Jesusen kontra hainbat testigantza faltsu aurkeztu ziren eta denetan nolabait blasfemari bezala aurkezten zitzaion helburu bakarrarekin: Hura hartu eta hiltzea. Judutarren legeak blasfemariak heriotzara zigortzeko agindua ematen du. Epaiketa aurrera joan ahala apaizak bere onetik ateratzen zihoazen salatuaren hitz zentzudun eta lasaien aurrean. Dirudienez Kaifasek Kristori ea bera Jainkoaren semea ote den galdetuta Hark honela erantzuten dio: “Zuk diozu”. Momentu horretan Kaifasek, eserlekutik jaikirik, bere jantziak urratu eta Jesus kondenatu egiten du blasfemari bezala. Jadanik Jesus heriotzara zigorturik dago. Azpimarratzekoa da prozesu guzti hau errotik faltsua eta baliogabea izan zela. Helburu bakarra Kristo gurutzean hiltzeko asmoari zilegitasuna emateko “antzerkia” besterik ez zen izan. Lazaro berpiztu zuenetik Apaizburuek eta fariseuek Nazaretarra erditik kentzeko zina egina zeukaten. Pilatosen eta Herodesen aurrean

Ebanjelioak dioenez eguna argitzen ari zelarik Kaifasen etxetik Pilatorenera eraman zuten Jesus, izan ere erromatarrek epaiketak eguerdia baino lehen egiteko ohitura baitzeukaten. Pilato agintari erromatarra zen eta beraz botere zibila bere esku zeukan. Pretore edo prokuradorea seguruenik Tenpluaren ondoan altxatzen zen antoniar dorrean zegoen. Judutarrek ezin zuten Jesus hil haren baimenik gabe eta noski

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

11


Pilatos

Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Pilatok ez zuen inor hilko blasfemari izateagatik horiek erlijio kontuak zirelako, beraz judutarrek Jesus Erromaren kontrako iraultzaile bat bezala aurkeztu zioten Pilatori bere burua Judutarren Errege bezala aurkezteagatik. Pilato jauregiko sarrera hurbildu zitzaien judutarrak ezin zutelako pretorioan sartu, pazkoa biharamunean zen eta zikindu egingo baitziren. Pretoreak Jesusen gainean aurkezten zizkioten leporatzeak entzun eta presoa jauregira sartzeko agindua eman zuen. Orduantxe hasi zen Kristoren lehenengo epaiketa legala. Erromatarrek bi modu zeuzkaten haien legeen arabera prozesu bat hasteko: Coercitio, nolabait tortura bidezko interrogatorioa edo Cognitio galdeketa soila. Pilatok bigarrena aukeratu zuen: cognitio extra ordinem.

Poncio Pilato Judeako probintzia erromatarreko bostagerren agintari erromatarra izan zen. Tiberio Enperadoreak izendatu zuen K.o 26.urtean eta karguan iraun zuen 36.urtera bitarte. Matxinada askori egin behar izan zion aurre bere agintaldian eta hauek zanpatzeko hartutako erabakiengatik agintari krudel eta maltzurra bezala pasa da historiara. Zeloteen contra gogor aritu zen eta bere azken eskintza Samarriaren kontrako itzelezko jazarpena izan zen. Jendea gurutzean hiltzera bidaltzeko erraztasun handian zeukala diote garaiko berriemaileek. Palestina erromatartzen saiatu zen erromako erlijioa inposatu nahian eta cultura berria ezarriz baina aurrean herri judua aurkitu zuen, erlijioa oinarritzat hartuta ikaragarri abertzalea zena eta Pilatoren saikerek porrot egin zuten. Bere azken egunei buruz ezer gutxi dakigu. Zenbait idazki aprokrifok bere kristautzea kontatzen dute, baina ez dirudi benetakotzat har daitekeen informazioa. Ziurra den bakarra Judeatik Erromara itzuli zelakoa da.

Hasieran badirudi Pilatok nolabaiteko mespretxuz tratatu zuela Jesus. Baina erromatarrak bere iritzia aldatu zuen galilearraren erantzun eta jarrerak ikusirik. Irakurri dezagun Joanek dioena: Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion: –Zu al zara juduen erregea? Eta Jesusek: –Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz? Pilatok erantzun zion: –Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu? Jesusek erantzun: –Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

12


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Orduan, Pilatok esan zion: –Beraz, errege zara zu? Jesusek erantzun zion: – Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa. Pilatok galdetu zion: –Egia, zer da egia?

Agintari erromatarra zur eta lur gelditu zen Jesusen hitzen sakontasun eta lasaitasunaren aurrean. Badirudi momentu batzuetan halako beldur edo miresmen bat sortzen zaiola Jesusekiko. Epaileak ez zion errurik aurkitzen aurrean zeukan gizonari eta horrelaxe adierazi zien kanpoan esperoan zeuden judutar salatzaileei. Hauek noski Pilatorengadik Kristo gurutzean hiltzeko baimena espero zuten baina ez zuten nahi zutena lortu, ordea. Prokuradoreak ez zion deliturik aurkitu Jesusi, baina bestalde garbi zeukan egoera estutuz zihoala eta gizon hura libre uzteak altxamendu bat ekarri zekiokeela. Trantzetik atera nahian, Lukasen kontaketak dioenaren arabera, erromatar agintariak presoaren jatorriaz galdetu zuen eta galilearra zela jakinik Herodesengana bidaltzeko agindu zuen, hark epaitu zezan.

Herodes Antipas

Halaxe da, Jesus nazaretarra zen eta Nazaret Galileako probintzian zegoen hango errege (Tetrarca, kasu honetan) Herodes Antipas zelarik, beraz gizon hura epaitzeko eskumena Herodesena zen. Herodes judua zenez Jerusalenen zegoen Pazkoa ospatzeko asmoz eta Pilatok Sanedringo apaizak harengana bidali zituen Jesusekin batean Galileako agintariaren iritzia jasotzeko. Herodes ez zuen herriak maite. Hau ere erromatarrek ezarritako agintaria zen. Jesus bere aurrera eraman zutenean aunitz poztu zen erregea, aspaldidanik baitzebilen hura ezagutu nahian. Galileako agintariak ez zuen arreta gehiegirik jarri Sanedrinak Jesusen kontra aurkezten zizkion salaketei, bere helburua Jesusen mirari bat ikustea zen kosta hala kosta eta bere nahia betetzen ez zela ikustean isilik zirauen Jesus etengabe iraintzen hasi zen. Egin beharreko iseka denak egin

Herodes

E.T.E

Herodes Antipas. Herodes Handiaren semea Judean jaio zen K.a 20.urtean eta Lyonen (Frantzian) hil zen K.o 39.urtean. Erroman hezi zen bere anaiekinn batera eta Judeara itzuli zen Galilea eta Pereako Tetrarca kargua hartzeko. Gizon krudela, herriak ez zuen sekula maitatu. Enperadoren aginduz hartu zuen boterea. Itun berrian behintzat bitan azaltzen da. Lehenengo aldiz Joan batailatzailea hiltzeko agindua emanez eta bigarren aldiz (Lukasen kontaketan) Jesus epaituz.Bere anaia zenduaren emaztearekin ezkondu zen. Inperioaren kontrako 13 Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio matxinada Pilato; passus,bat et sepultus est, ari zelakoan Caligulak Lyonerat deserriratu zuen. prestatzen et resurrexit tertia die…


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

zizkionean Pilatori itzuli zion Jesus, berak ere deliturik aurkitzen ez ziola erranez. Horrela bada Jesus berriro ere Pretoriora bideratu zuten fariseuek Pilatoren bigarren iritzi baten bila. Eguerdia hurbil zegoen. Farisearrek lehen bait lehen bukatu nahi zuten prozesu harekin eta behingoz Jesus gurutzean josi. Pilatok ziurrenik ez zuen sobera ongi hartu Herodesen erabakia, izan ere, berriz ere bera zen arazo hari irtenbidea ematera behartuta zegoena. Garbi adierazi zien apaizburuei ez berak eta ez Herodesek ez zutela inongo deliturik ikusten Jesusengan baina hauen erreakzioa ikusirik eta nolabait kontent utzi nahian Jesus zigortzera bidali zuen gero libre uzteko asmoarekin. Horrela bada Jesus Antoniar dorreko patio batetara eraman eta zigortu egin zuten. Zigortzea edo Flagelazioa La Pasion de Cristo filmeko fotograma. Modu oso errealean azaltzen nolakoa izan zen Jesusen zigorkatzea

Jesusen kasuan zigorkatzea gauza berezia izan zen. Normalean zigortzeak presoa hil aurretik egiten ziren ejekuzio lekuan bertan edo bidean. Kristoren kasuan flajelazioa ez zen hil aurreko zigorra izan. Pilatok torturatu eta libre utzi nahi zuen Jesus, beraz berezi krudela izan zedin eskatuko zuen zigor hura.

Juduen arabera pertsona bati ezin zitzaizkion 40 kolpe baino gehiago eman latagoarekin, legeak galarazi egiten zuelako eta beraz 39 ematen zituzten. Arazoa hemen zera da, Jesus momentu hartan ez zegoela juduen esku baizik eta erromatarren esku beraz aplikatzen zena more romano (ohitura erromatarra)zen eta hemen ez zegoen zartada mugarik. Pilatosek zigorrari baldintza bakarra jarri zion: Jesus bizirik irtetea. Bere xedea jendeak Kristo zaurituta ikusirik iritziz aldatzea zen. Erromatarrek torturarako gaitasun aparta zeukaten eta horretarako jakintza, teknika eta tresneria paregabea erabili ohi zuten. Jesusen zigortzea erromatar erara egin zenez eta hauen zigortzeko tekniken berri modu zabalean dakigunez horrelakoxea izan zen gutxi gora behera zartada saio hura:

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

14


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Jesus patio batetara eraman zuten eta han, gerritik gora biluzturik (judutarrentzat biluztasuna umilazio bat zen), zutabe batetara eskuak lotu zizkioten aurpegia zutabealderantz izango zuelarik. Seguruenik konkortuta utzi zuten presoa, modu horretan bizkarrak kolpeak bete betean jaso zitzan. Behin presoa jarri beharreko posizioan edukita flagelumak harturik kolpeka hasi ziren. Flagellum edo Flagrumak egurrezko kirten motz bat zeukan eta bertatik metro erdiko hainbat larruzko tira ateratzen ziren tira hauetako bakoitzak burdinazko bolatxoak eta ardi hezur zorroztuak zeuzkalarik. Etengabeko kolpeen bidez bola eta hezur hauek larrua, muskuluak eta tendoiak zatitzea lortzen zuten haragia gorputzetik kentzea erdietsiz eta presoa itxuragabetuz. Errespetatu ohi ziren zati bakarrak bihotz aldea eta aurpegia izaten ziren. Erromatarrek ederki zekiten kolpaketa hau zigortua hil gabe betetzen. Sindonearen azterketak dioenaren arabera bi pertsona izan ziren Jesus kolpatu zutenak.

Presoa erabat deseginda ateratzen zen tortura saio honetatik eta galdu zitekeen odola litrotan kalkulatu daiteke. Zenbat zartada eman zizkioten Jesusi? Erantzuna hauxe izan daiteke: ia hil zuten arte aritu ziren jo eta jo. Sindonearen arabera 120 baino gehiago bizkar, izter eta ipurmasailetan. Kanpotik zauriak ikaragarri larriak baziren ere barrukoak ez ziren txikiagoak izaten. Zigorkatze saioaren ondotik Jesus zutik eutsi ezin zitekeen haragi zati odoltsu bat besterik ez zen, zauri denak haragi bizian, gibela eta giltzurrunak kolapsoaren atarian, arnasteko arazo larriekin eta odol galera handiarekin. Erdi hilik utzi zuten. Kontuan eduki dezazun Jesus momentu horretan oso gizon ahula dela. Ez du lorik egin, ez du ordu dezentetan ezer jan eta larrua oso sentikorra dauka bezperako hematoidrosia dela eta. Hortaz aparte aurpegia eta gorputza erabat kolpatuak dauzka, izan ere bezperatik momentu horretaraino etengabe jipoitua izan baita.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

Barrabas

Lau ebanjeliariek ematen digute pertsonaia honen berri. Antza denez Barrabas iraultzaile judutarra izan zen bere ekintzetan bereziki krudela eta odoltsua. Mateok dioenagatik altxamendu batetan gertatutako hilketengatik heriotzara kondenatu zuten. Beranduago apokrifoek pertsonaia honi buruz idatziko zuten kristautu 15 egin zela esanez.


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Umilazioarekin bukatzeko Jesus purpura koloreko mantu batekin jantzi zuten eta arantzazko kasko batekin koroatu. Kontutan eduki behar da (dena Sindonetik ateratako ondorioekin) ez ziotela koroa soil bat jarri, baizik kasko itxurako zerbait horrela buru guztian zehar arantzen ziztadak jasan zitzan. Holako tratu txarrak ohikoak ziren erromatar soldaduetan. Saturnaleak izeneko jaiak ospatzeko esklabo bat Jesusen modura zigorkatu, erregez jantzi eta gero hil egiten omen zuten.

Amets bat‌ Pilatoren emazteak nonbait Jesusekin amets egin zuen bezperan eta senarrari jakinarazi zion. Halaxe dio Mateok:

Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: ÂŤEz zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela etaÂť

Hau egin ondotik iseka eta kolpe artean Pilatori itzuli zioten presoa. Pilato bera ere nahikoa ikaratua gelditu zela pentsa dezakegu Jesusen egoeraren aurrean. Horrela bada eta galilearra askatu nahian jende aurrera atera zuen herriak ikusi zezan hau urrikalduko zenaren itxaropenarekin. Jarraian judutarren ohitura bat betez preso bat askatzeko prest azaldu zen Pilato eta Barrabas eta Jesus jarri zituen jendaurrean herriak libre nor geldituko zen erabaki zezan. Dirudienez herriak, apaiz-nagusiek erosita, Barrabasen aldeko oihua egin zuen eta Pilatori ez zitzaion hura libre uztea beste erremediorik gelditu. Hau eginik herriak Jesusen heriotza eskatu zuen modu nahikoa latzean. Prokuradoreak jada ez zekien zer egin Jesus heriotzatik libratzeko, baina aldi berean nahikoa garbi ikusten zuen galilear hura heriotzara kondenatu ezean matxinada bat gertatuko zela apaiz-buruek jendea berotuko zutelako. Zer egin ez zekielarik denen aurrera atera eta publikoki eskuak garbitu zituen Jesusekin gertatzen zen edozein gauzaren errutik garbi gelditzen zela adieraziz eta jarraian Jesus judutarrei eman zien haiek honekin nahi zutena egin zezaten. Historiara pasa da Pilatoren espresioa: Ecce homo! Hara gizona! Gurtzean jostea Jadanik eguerdia izango zen. Jesus gurutzean hiltzera kondenatuta zegoen jadanik eta bere patua betzera zihoan. Horrela bada kondena ezarria izango zitzaion lekurantz abiatu zen beste bi gaizkilerekin batera.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

16


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Pentsatu ohi denaren kontra Jesusek ez zuen gurutze osoa bizkarrean eraman. Gurutzera zigortuek (ez bazen bat-batean betetzeko kondena bat, kasu horretan zuhaitz soil batek betetzen zuen gurutzearen papera) urkaberaino gurutzearen taula horizontala eraman beharra zeukaten (patibulum), izan ere gurutze osoa eramateak 130kgbaino gehiagoko zama mugitzea suposatuko zukeen. Normalean gurutzearen zutabea (estipite) urkabean finko ezarrita egoten zen. Horrela bada dorre antoniarretik atera zen Jesus Golgota (Buru-hezur mendia ebraieraz) izeneko muinorantz, Jerusalengo harresietatik kanpora zegoen mendixka baterantz, ohitura zenez, lau soldadu eta ehuntari bat zeuzkala. 600 bat metroko ibilbidea izan zela kalkulatzen da eta gaur egun Via Crucis edo Gurutz Bidea bezala ezagutzen dugun ibilbide horretan etengabe izan zen jipoitua eta zartatua, hau ere heriotza kondenaren zati garrantzitsua baitzen.

Zireneko Simon Pertsonaia misteriotsua da, behin soilik azaltzen da ebanjelioetan eta Joanek ez du aipatu ere egiten. Bere jatorrizko hiria, Zirene, Jerusalendik nahikoa urruti dago. Horrela badal andan lanean aritzetik zetorrela erraten digu Mateok eta Rufo eta Alejandro izeneko bi pertsonaiaren aita zela azpimarratzen du. Aipamen honek pentsarazten du Zirenearraren bi semeak hasierako Elizan pertsonaia garrantzitusak zirela.

Jesusek ezin izan zuen bidea jasan, ez zen zutik egoteko gai eta etengabe erotzen zen lurrera patibulumaren azpian. Itun Berriak hiru aldiz erori zela esaten badigu ere normalena da dezente gehiagotan erori zela pentsatzea da. Antza denez une jakin batetan soldaduek Jesusen ezintasuna ikusirik handi zebilen gizon sendo bat hartu zuten Jesusi gurutzea eramaten lagun ziezaion, Zireneko Simon.

Golgotara iritsi zenerako Jesus hil zorian zegoen. Barruko organo aunitz shockaren atarian, odol galera itzela, haragi bizitan zeuzkan zauriak infektatzen hasiak, arnasteko arazo larriak‌ Esan genezake, antropologo forenseren batek erran zuen bezala, Jesus gurutzean iltzatu zutenerako hezurrezko zaku bat zela. Erromatar soldaduen artean ohitura zen hiltzera kondenatutakoaren jabetzak banatzea eta ebanjelioak ere honen berri ematen digute. Jesusen arropak elkarbanatu zituzten eta soinean zeraman tunika zozketatu zuten elkarren artean.

Via Crucis

Pilatoren egoitzatik Golgota mendiraino doan tarteari deritzo. Jesusek Pretoriotik hil zuten lekuraino egindako bideari. Tradizioak dio Jerusalemen bizi izan zen artean Mariak egunero egiten zuela bide hori bere semearen nekaldiaren ohoretan. Denborarekin 14 zatitan banatu den otoitz batetan bihurtu da eta une bakoitzean Jesusen nekaldiko gertakari bat ekartzen da gogora. Jerusalemen “benetazkoâ€? Via Crucisaren bidea E.T.E kontserbatzen da. etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, Crucifixus et resurrexit tertia die‌

Biktima iltzatu baino lehen eta lege erromatarra jarraituz mirrarekin nahastutako ardoa eman zioten edatera. Edari

17


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

honek efektu narkotikoak zeuzkan eta kondenatua nolabait “lokartu” egiten zuen sufrimendua ez zedin hain handia izan. Jesusek ukatu egin zuen. Teoria desberdinak daude Jesus gurutzean nola josi ote zuten azaltzeko. Dena dela badirudi hiru iltze erabili zituztela kondena ezartzeko. Behin biluzturik lurrean etzandu zuten Jesus. Uste denaren arabera iltzeak ez ziren esku ahurretan sartzen, eskumuturrak baina goraxeago baizik, gurutzetik zintzilik gelditzean zigortuaren zamak eskuak apurtu eta hau gurutzetik erori ez zedin. Normala litzateke ere, iltzeez aparte, eskumuturrak sokekin gurutzera lotu izana. Onartuena da Jesusi oinak jadanik eskumuturretatik zintzilik zegoela iltzatu zizkiotela, biak iltze bakarrarekin eta bata bestearen gainean jarrita. Erromatarrek era asko zeuzkaten jendea gurutzean josteko, ez zegoen modu “estandar” bat. Litekeena da justu oinen azpian egur zati bat jarri izana Jesusek oinak han finka zitzan horrela heriotza luzatuz, pieza hau euskarri moduan erabiltzen baitzuten kondenatuek bertan indarra egin eta arnastu ahal izateko. Iltzeek eragindako zauriengatik eta moztutako nerbio eta tendoiengatik Jesusek beso eta eskuetan etengabeko kontrakzioak mingarriak izan zituen. Giharrak bildu eta askatu egiten zitzaizkion etengabe. Normalean kondenatuen buruaren gaineko aldean, egurrean iltzaturik, karteltxo bat jartzen zen (titullus) kondenatuaren

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

18


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

INRI

Oso ohituta gaude htz hau gurutzeen gainean ikustera jakin gabe ez dela hitz bat, akronimo bat baizik. Hara:

Iesus Nazarenus Rex

delituarekin, jendeak heriotzaren arrazoia zein zen jakin zezan. Jesusi ere ezarri zioten bere karteltxoa. Bertan “judutarren erregea” jartzen zuelarik. Ebanjelistak ez datoz bat hizkuntza bakarrean edo gehiagotan idatzi zen heriotzaren arrazoia. Pentsatzen denaren kontra Jesus ez zuten lurretik distantzia handira gurutziltzatu. Seguruenik oinak lurretik zentimetro eskasetara edukiko zituen. Kontutan eduki behar da Jerusalen inguruan, garai hartan, erabilgarri zegoen egur bakarra olibondoa zela eta zuhaitz honen altuera txikia dela.

Iudeorum Iltzatuta egon zen bitartean jendearen irainak eta maldizioak entzun behar izan zituen. Modu berean zauriak infektatuta edukiko zituen bidean erortzean sartutako hondarragatik eta gurutzearen kontra, arnasa hartzeko, bizkarrarekin izandako etengabeko marruskaduragatik. Honetaz gainera kontuan eduki behar da odolak intsektuak erakartzen zituela eta hauek zaurien barrenean sartzen zirela.

7 hitzak Modu honetan dira ezagunak Jesusek gurutzetik errandako 7 hitz edo esaldiak. Jesusen egoeran hitze egitea oso mingarria zen, arnasa botatzerakoan izugarrizko mina sentituko baitzuen. Hauek dira Zazpi hitzak:

1. "Aita, barka itzazu, ez dakitelako zer egiten ari diren" - Pater dimitte illis, non enim sciunt, quid faciunt (Lucas, 23: 34). 2. "Benetan diotsut gaur nirekin egongo zara paradisuan" - Amen dico tibi hodie mecum eris in paradiso (Lucas, 23: 43). 3. "Emakume, har hor zure semea… hara hor zure ama" - Mulier ecce filius tuus ... ecce mater tua (Juan, 19: 26-27). 4. "Aita, Aita, zergatik utzi nauzu" - Deus meus Deus meus ut quid dereliquisti me / Elohi, Elohi, lĕma' šĕbaqtani (Mateo, 27: 46 y Marcos, 15: 34). 5. "egarri naiz" - Sitio (Juan, 19: 28). 6. "Bete da dena" - Consummatum est (Juan, 19: 30). 7. “Aita, zugan uzten nire arima" - Pater in manus tuas commendo spiritum meum (Lucas, 23: 46).

Jesusek ez zuen gurutzean gehiegi iraun, gehienez ere hiru bat ordu. Modu honetan hiltzen zituzten kondenatuak egunak pasa zitzaketen hil arte, heriotza krudela eta luzea baitzen. Beraz Kristoren agonia ez zen luzea izan, gurutzean behintzat. Ebanjelioen arabera Jesusek eguerdiko hirurak aldera eman zuen azken arnasa oihu bortitz bat bota ondotik. Bere ondoan hiru pertsona bakarrik: Maria, bere ama; Juan, bere ikasle maitea eta Maria Magdalakoa. Zein izan heriotzaren arrazoia? Faktore asko dira kontutan izan beharrekoak. Kristo ez zen asfixiagatik soilik hil, organo desberdinen disfuntzio batengatik baizik. Gorputza muturrerainoko tratu txarretara izan zen zigortua.

Arratsaldea aurrera zijoan eta pazkoaren bezpera zenez, egun berezia, apaizburuek Pilatosi gorputzak Golgotatik kentzeko baimena eskatu zioten. Honen baiezkoaren aurrean soldaduak hanka

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

19


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

hezurrak puskatu zizkieten Jesusen alde banatan zintzilik zeuden bi gaizkileei lehen bait lehen hil zitezen (Skelokopia). Jesusengana hurbildurik eta jadanik hilda zegoela ikustean lantzakada bat eman zioten saihetsean hilda zegoela ziurtatzeko. Tradizioak dio Longinus izeneko soldadu bat izan zela zauriaren egilea eta Kristoren saihetsetik ura eta odola atera zirela. Nissango hilabetearen 14.egunean (apirilaren 7a zen) Jesus Nazaretarra, Mariaren semea hil egin zen. Ehorzketa

Hilobi judua. Jesusenak oso antzeko behar zuen izan.

Arimateako Josek Pilatori zendu berriaren gorpua eskatu zion behar bezala ehortzia izateko. Joanek kalbariotik gertu erabili gabea zen hilobi bat zeukan.

Nolakoa zen Jesus fisikoki eta psikologikoki? Ebanjelio kanoikoetan ez zaigu Jesusen deskribapen fisiko zehatz bat egiten. Izan dezakegun ideia orokorra garaiko edozein judutarrena izan daiteke. Ordea Sindoneko gizona eredutzat hartzen badugu eta Jesus bera dela onartzen badu deskribapen nahikoa zehart bat izan dezakegu. Jesus arraza juduko gizonezko bat zen. Sudurra nahikoa markatua eta begiak nahiko hurbil. Bizarduna, bitan banatua zeukalarik hau eta ile luzekoa. Bere garai eta arrazarako altuxea, 1.80cm izango zituen eta 80-90kg arteko pisua. Bizkarrez zabala eta fisikoki oso sendoa. Kontutan eduki beharrekoa da ogibidez zurgina zela eta lan fisikoaren bidez gorputza idartuta zeukala. Itun Berrian bere ibilaldien berri ematen denean luzeak dira egun bakarrean egiten zituen distantziak. Alderdi psikologikotik, beti ere ebanjelioetatik uler dezakegunaren arabera, gizon lasaia da eta momentuoro erakusten bere buruarenganako ziurtasuna. Pertsona argia dela nabaria eta zuhurra, agerikoa da hori legemaisuekin dauzkan tira-biretan. Pertsonalitate handikoa eta karisma nabarmenekoa zela pentsatzea ere ez litzateke okerra, izan ere, jendea mugitzeko gaitasun handia zeukan. Jenio bizikoa bezala agertzen zaigu okerkeriak salatzeko orduan eta xamurra berriz jendea zuzendu behar duenean.

Oraindik gurutzean zegoela burua estali zioten ohitura zen legez. Horretarako oihal txiki bat erabili zuten eta aurpegia estaliz burua ingururatu. Jarraian Gurutzetik jeitsi eta zegoen bezala eraman zuten hilobira. Hilbi juduak harrian zulatutako kobazulo txikiak izaten ziren eta barruan harrizko ohe moduko izan ohi zen hildako han uzteko. Hilobia harri handi borobil batez ixten zuten.

Arimateako Jose eta Nicodemo

Lau ebanjelioetan azaltzen zaigu lehena. Judeako Arimatea herriko semea, dirudienez Sanedringo kide garrantzitsua eta errespetatua zen. Nicodemodemo bezalaxe Jesusen ikaslea zen, nahiz eta ezkutuka. Kristoren goprutza eskatu zion pilatori ehorzteko. Tradizioak dio azken afariko kaliza berak gorde zuela eta Maria Magdalakoarekin batera Galiara jpan zela Ebanjelioa hotsegitera. Zenbait tradizioren arabera Jesusen aitonaren anaia gazteena zen. Nicodemo solik Joanen ebanjelioan agertzen zaigu. Sanedringo kidea eta legetan jakintsua. Legeak ezagutuz Jesusengan Mesiasa identifikatzen E.T.E dira et sepultus est, Crucifixus etiam duten pro nobisjudutaroteretsuak sub Pontio Pilato; passus, et resurrexit tertia die‌

Pazko bezpera zenez eta arratsaldeak aurrera egin zuenez Jesusen gorputza bere horretan utzi zuten maindire batetan bilduta larunbata pasa eta asteko lehen egunean (Judutarrentzat igandea

20


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

astelehena zen) gorpua garbitu eta ohiturek zioten moduan prestatzeko asmoz.

Larunbata eta Igandea Zerorrek irakurri zer dioten berpizteari buruz lau idazle santuek. Mateo 28, 1-10 1 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. 2 Batbatean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri. 3 Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen. 4 Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak. 5 Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. 6 Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia. 7 Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: “Hildakoen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue”. Hau da esan behar nizuena». 8 Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka. 9 Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen. Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten. 10 Jesusek esan zien: «Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko; han ikusiko naute».

Markos 16,1-8 1 Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak, Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten, Jesusen gorpua gantzutzeko 2 Eta asteko lehen egunean, goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira joan ziren. 3 Honela ari ziren beren artean: «Nork kenduko digu hilobi-sarrerako harria?» 4 Begiratu eta harria alboratua zegoela ohartu ziren, oso astuna zen arren. 5 Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. 6 Baina hark esan zien: «Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago hemen. Ikusi jarri zuteneko tokia. 7 Zoazte, bada, haren ikasleei, eta Pedrori bereziki, esatera: “Zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue, berak esan bezala” ». 8 Emakumeek hilobitik ihesi alde egin zuten, sartu zitzaien izu eta ikaraz; eta, beldurraren beldurrez, ez zioten inori ezer esan.

Lukas 24,1-12 1 Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela. 2 Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. 3 Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. 4 Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. 5 Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila? 6 Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela: 7 alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela».8 Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez, 9 eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei. 10 Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei. 11 Baina apostoluek zorakeriatzat hartu zituzten berriok, eta ez zieten sinetsi.12 Hala ere, Pedro jaiki eta hilobira joan zen lasterka; makurturik, barrura begiratu eta oihalzerrendak bakarrik ikusi zituen, eta etxera itzuli zen gertatuaz harriturik.

Joan 20,1-10 1 Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. 2 Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten». 3 Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. 4 Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. 5 Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. 6 Iritsi zen haren atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, 7 baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. 8 Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen. 9 Izan ere, ordu arte ez zuten ikasleek ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hildakoen artetik piztu behar zuela, alegia. 10 Pedro eta beste ikaslea etxeratu egin ziren.

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die…

21


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

Berpiztu egin zen? Jesusen bizitza nahikoa apartekoa da bere alderdi guztietan baina zalantzarik ez dago benetan harrigarriena hilen artetik berpiztu izanarena da. Baina‌ Berpiztu al zen? NOSKI. Bi argudio dauzkagu bersteak beste: 1. Garaiko kronika, ebanjelioak. Idazleen zintzotasunean sinesten dugu, lau bertsio desberdinetan gauza berdina kontatzen zaigu. 2. Sindoneko gizona Kristo bada, eta ehuneko portzentaia handi batek horrela dio, oihal horretan markatuta gelditu den irudia aparte erradiazio batek eragina behar du izan bestela azalezina baita gertakari hau. Baima Bollone mediku ospetsu eta Sindonologoa dioenez izara hartan bilduta zegoen gizonak momento batetan itzelez energía bat irradiatu zuen arik eta bere gorputzeko arrastoak oihal hartan imprimatuta gelditu ziren arte. Momentu hori berpiztu zenean behar zuen izan.

Igandearekin bada bukatzen da Hiru eguneko sufrimenduaren historia. Orrialde hauetan Jesus Nazaretekoaren azken orduak aztertu ditugu Gizon eta Jainko zen pertsonaia aparteko baten azken ordu saminak. Bere bizitza libreki Gizadiaren alde eman zuen eta maitasuna muturrerainoko ekintza baten bidez adierazi ziguna.

Nazareteko Jesusengan oinarritzen dugu fedea kristauok,Haren sakrifizioan hartzen dugu eredua, haren berpiztean itxaropena. Orrialde hauek ikasteko ez ezik hausnarketarako baliogarriak izan direlakoaren esperantzan Resurrexit!

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

22


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

23


Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

E.T.E

Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, et resurrexit tertia die‌

24


Proposamenak______________________________________

Jesusen Bihotza Ikastola. 2014

1. Jesusen lurraldea ezagutu nahi? Lotura honetan bidaia birtuala egin dezakezu: http://www.p4panorama.com/panos/HOLYLAND/ 2. Jesusen azken orduak ederki aztertzen dituzten bi film daude: a. Jesus: 2000.urteko Jubileurako egindako filma da, RAI eta Vatikanok ekoiztua, bertan Jesus inoiz ez bezain eta natural azaltzen zaigu, nahiz eta inoiz ez duen bere Jainkozko pertsonalitatea galtzen oso gizatiarra azaltzen da eta oso ongi erakusten digu Kristoren azken orduetako samina. Aparta. Garaiko gizartea eta Jesusen irudia bikain azaltzen dir b. La Pasion de Cristo: Mel Gibsonek zuzendua orain arte Jesusen inguruan egin den filmik errealistena da. Benetan gogorra. Gibsonek modurik errealenean erakutsi nahi izan zuen Kristoren nekaldia. Horretarako ikerketa historiko, bibliko eta arkeologiko sakonak egin zituen eta film osoa Latinez era arameeraz grabatuta dago. 3. Musika beti izan da espresio modu aparta eta Jesusen nekaldia musika bidez ere adierazi izan da. Spotify programaren bidez Bachen San Mateoren araberako nekaldia entzun dezakezue, baita Arvo Pärten San Juanen araberako nekaldia ere. 4. Jesusen heriotza hausnarketarako gaia da. Ondoko estekan Gurutze bidea egin dezakezu gertakari bakoitzean astiro pentsatuz: a. http://www.iglesia.cl/especiales/semana_santa_2013/viacrucis.php 5. Idazti iezaiozu eskutitz txiki bat Jesusi zuretzat bere heriotzak zer erran nahi duen azalduz (benetan bihotzetik ateratzen zaizuna). 6. Artearen bidez aunitz ikasi daiteke. Ondoko loturan Madrilgo “Prado” museora egingo duzu salto bertako galeria birtualera. Bilatzailean “Cristo” idatzi eta hainbat artisten obra bikainak ikusiko dituzu, aunitz ere nekaldiaren inguruan. a. https://www.museodelprado.es/coleccion/galeria-on-line/ 7. Olerkigintzan Kristoren heriotza askotan erabili da gai poetiko moduan. Hona hemen Gabriela Mistral jatorri euskalduneko olerkari txiletarraren poema(bertsio musikatua): En esta tarde, Cristo del Calvario, vine a rogarte por mi carne enferma; pero, al verte, mis ojos van y vienen de tu cuerpo a mi cuerpo con vergüenza. ¿Cómo quejarme de mis pies cansados, cuando veo los tuyos destrozados? ¿Cómo mostrarte mis manos vacías, cuando las tuyas están llenas de heridas? ¿Cómo explicarte a ti mi soledad, cuando en la cruz alzado y solo estás?

E.T.E Egoitz

Telletxea Etxepare Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus, et sepultus est, Jesusen Bihotza Ikastolako Erlijio irakaslea. 2014 et resurrexit tertia die…

¿Cómo explicarte que no tengo amor, cuando tienes rasgado el corazón? Ahora ya no me acuerdo de nada, huyeron de mí todas mis dolencias. El ímpetu del ruego que traía se me ahoga en la boca pedigüeña. Y sólo pido no pedirte nada, estar aquí, junto a tu imagen muerta, ir aprendiendo que el dolor es sólo la llave santa de tu santa puerta.

25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.