Zerura nahi duenak

Page 1

Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza D. Joseph Miquelestorena, Lesacaco apezac eracusten duena

ONGI BIZITZEKO MODU LABUR-ERRAZAK


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

2


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

3


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Aitzin solasa Hemen aurkezten dudan liburu hau garai batetan sona itzela izan zuen Joseph Miquelestorena apaiz lesakarraren lan, fede eta adimenetik sortutako frutua da. Lesakako erretore izan zen honen izena berreskuratzearren eta bere irakatsiek XVIII.mendeko euskaldunei egin zieten onura gaurkoei ere egingo dietelakoan agertzen dut orain jendeak libreki irakurri dezan. Hurrengo orrialdetan aurkituko duzuena bi bloketan bereizita dago: Lehenengo blokean Joxemiel Bidador zenak, euskal literaturaren jakintsu handi hark, Miquelestorena eta bere lanari buruz idatzitako hiru artikulotxo datoz, bi euskaraz eta bat gazteleraz. Bigarren blokean Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza lana arkituko dugu, modu errezean idatzian dagoen debozionarioa. Beste baterako utziko dugu lan honen azterketa historiko zein filologikoa, edizio desberdinetan izandako izen zein eduki aldaketak eta edizio serio batetan interesgarri suertatu daitezkeen bertze hainbat datu eta iruzkin. ETE, Lesaka-Lekaroz, 2012-III-22

Lesakako elizako Sortzez Garbia, Carmonarena, harengadik hurbil dago lurperatua Miquelestorena.

4


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Artikuluak

5


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Mikelestorena eta bere Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza Joxemiel Bidador Euskaldunon Egunkaria, 1996-2-16 Ezin uka nafar gobernuaren babesean berriki argitaratu Etxeparerenaren edizioa agertzeak bereziki poztu gaituela. Guziarekin ere egokitu agintariek erakutsi duten ez ohizko ekintza hau ez dugu nahi adina asegarri izan, alderantzizko jarrera hagitzez usuago pairatu beharrekoa duguna baita, bortitz eta gorrotagarriagoa dena bestenaz. Geure aldetik ez dugu patriae procerorum zurikeria labanen salaketa egiteko inongo asmo zekenik, ez eta hurrik eman ere, egia esatea zilegi izan arren, eta halako batean virus vasconicus arraro batek jota berriz ere beste nafar batek izkiriatutakoaren edizioa karrikaratzeko desira albora ezina agertuko balute, eta asmoa hutsean ez geratzeko, gure ahantzierazitako beste bat bertaratu nahiko genuke, Jose Antonio Mikelestorena hots. Naski horren lausengaturik izan den Gran enciclopedia navarra delakoan gure abade lesakarrak eztuela sarrerarik izan, ez eta aipamenik ere jaso, eta erratu samar lebilke haren bilatzera bertara lihoakena. Beraz hutsegite erzo horren aldez edo moldez zuzentzeko hona hemen berri andana labur bat. Jose Antonio Mikelestorena Endara bortziritarra genuen sahiets guzietarik ere, aita Etxalarko eta ama Lesakako baitzituen, berau 1710. urteko azaroaren 7an sortu eta 1785. urteko urriaren 27an zendu zelarik amaren ber herrian. Gazte zeneko Migel Obiria erretoreak eragindua edo, eliz ikasketak Iruñean hasi zituen eta 1734. urterako Irungo kapelaua genuen. Donostiako moja oinutsien bikari eta kapelau gisa ere aritu zen, Lesakako erretoretza erdietsi arte behinik behin. Bere gogoa non zitekeen ezta azaldu beharrik ere. Dena dela Donostian etzuen gomuta txarregirik laga eta Andoaingo Manuel Larramendi haundiaren lehengusina zen Hernaniko Manuela Larramendi zena honela zen mintzo 1748. urteko eskutitz batetan: «Nos predica un señor sacerdote angelical y crea vd. tengo gran complacencia cuando oigo a Boneti. Se llama Miquelestorena. Todo al alma y al entender doctrina: hoy de la gracia. Aseguro a vd. que en cualquier parte hubiera lucido. Y el vascuence claro, hermoso, sin mezcla ninguna. La cuaresma también la tiene y estoy muy gozosa. Si el P. Isla tiene auditorio este angelito de Miquelestorena no lo tiene menor. Discurro que a la hora de ésta ya se habrán hecho más de cien confesiones generales, tal es su compunción y destreza». Beraz predikalari bezala izan zezakeen ospea etzen edonolakoa izanen, Isla aitarekin erkatua izateko bederen. Idazle gisa burutu lana eztugu gura bezala ezagutzen. Badakigu Hernaniko mojen San Agustinen erregela edizioaren sarrera idatzi zuela, baina gureganatu den lanik aipagarriena bere Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza eskuliburua genuke. Egun ezezagunagoa zaiguken lesakar honek bere lanaren bost edizio desberdin ezagutu zuen, Iruñean agertu zirenak. Lehendabizikoa Iruñeco Martinez libruguillearen ondorengoen echean agertu zuen 1749. urtean, marrazki ugariz hornitu 114 orrialdetako ale txikerra; bertan Jesusen bihotzaren bederatziurrena dakar hala nola zenbait eliz kantu: «Gure gusto, gure atseguin, gure Jesus Maytea, cere biotceco suan, erre zazu gurea». Ezagutzen den ale bakanetakoa Aranako Kontrastako abatea zen Eusebio Larramendiri erosi zion Astigarragako apeza genuen Felix Agirrek 1933. urtean, eta azken honi Jesus Zilbeti Azparren

6


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

irunsemeak bererosi zion 5.000 pezetatan. Bigarren edizioa 1751. urtekoa dugu, Geronimo Anchuela libruguillearenean. Honen berri Vinsonek eman zigun, baina egun ez omen da arrastorik ere geratzen. Hirugarrena Joseph Radaren echean inprimatu zen 1754. urtean, eta Isidoro Diez-Ultzurrungo anai frantxikotarrak erabili zuen Mendizabalen desamortizazioa zela eta Zildozen apeza zegoela. Azkenik, datarik gabeko beste edizio bi daukagu Jose Radaren irarkolan moldetutako bigarren bat eta Longas echean ateratakoa. Azken hau edizio laburragoa dugu, 92 orrialdetakoa hain zuzen ere, eta zenbait ale gehiago iritsi zaizkigu. Darabilen euskara arras ederra dugu, nafarrera gehien batean, baina gipuzkeraren ikutu eta eraginaren bat ere nonahi atzeman daiteke: ÂŤEtzaitzu hasteric joain baruren bat, edo cerbait mortificacio eguin bague. Confesatuco cera hasteoro amabostetic amabostera, ogueian, bein edo beranduenean illetic illeraÂť.

7


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Klasiko nafar baten 250. urteurrenean Joxemiel Bidador Euskaldunon Egunkaria, 1999-10-29 Milurtekoa ahitzera doan honetan, XVIII. mendean hegoaldean garatu euskal letren errenazimenduan berebiziko garrantzia izan zuen egile nafar batek idatziriko lanak 250. urteurrena betetzen du, eta bere garaian hainbat edizio izanik benetako best-seller izan bazen ere, egun ezezagun bezain eskuraezin darraikigu. Gutxi izan dira Mikelestorenaz arduratu diren euskalariak, halaz guztiz, eta Altzola Gerediagak harturiko ardurari esker bereziki, nahikoa dateke euskal idazle honen gainean dugun berri andana Mikelestorena nor zen eta bere lana zein muntakoa genuen jakiteko. Jose Antonio Mikelestorena Endara bortziritarra genuen sahiets guzietarik ere, Pedro Maria aita Etxalarkoa eta Josefa ama Lesakakoa baitzituen, berau 1710. urteko azaroaren 7an sortu eta 1785. urteko urriaren 27an zendu zelarik amaren ber herrian. Gazte zeneko Migel Obiria erretoreak eragindua edo, eliz ikasketak Iruñean hasi zituen, 1729.eko abuztuaren 28an lehenbiziko tontsura egin zioten, 1730.eko ekainaren 2an gradu txikerrak jaso zituen, 1733.eko irailaren 2an epistolakoan ordenatu zen, eta, azkenik, 1734.eko martxoaren 10ean ebangeliokoan, segituan Irungo kapelau joateko. Geroxeago, eta Donostiako moja oinutsien bikari eta kapelau aritu ostean, Lesakako erretoretza erdietsi zuen, baita bertako moja agustindarren zuzendaritza izpirituala 1768.ez geroz. Garaikoan garaiko, Mikelestorena ez zen misiolari apostololiko eleder horiengandik hain urruti, ez ekintzetan ez muinean ere. Hegoaldeko euskal literaturak XVIII. mendean pairatu zuen piztearen egile nagusienetakoak ziren Larramendi eta Mendiburu lagunak zituen Mikelestorenak, eta dantzen gaia zela eta bien artean zegoen lehian ere sartua zegoen hala edo nola gure egile nafarra, Mendibururen herstura ideologikora lerratzen zelarik. Oiartzuarrak bere Christau dotrin edo catecismo lucea 1764.ean bukatu zuenean, orden buruek Larramendiri eskatu zioten liburuaz zuen iritzia atera zezan; Andoaingoak zentsura ezezkorra egin zuen, eta honi erantzuteko Mendiburuk deskarguzko gutuna igorri zion probintziako nagusiari 1765.eko abenduaren 10an. Eskutitzean Mikelestorenaren testigantza jasotzen zuen Mendiburuk, bere buruaren defentsarako, dantzen inguruan lesakarrak zuen aburua argikiro utzirik: «No son mejor tratadas por los curas las danzas en muchos lugares de Navarra (...) Aunque hay tamboril que convide todos los días de fiesta en Lesaca, se puede decir que no ha habido allí danzas estos 28 años por la oposición que les hace don Joseph Antonio Miquelestorena bien conocido del censor, siendo así que Lesaca es pueblo desparramado, y de cosa de dos mil almas de comunión, y al mismo tiempo es pueblo, donde hay tanta piedad, devoción y frecuencia de sacramentos, como en el lugar mejor arreglado de todo el vascuence». Guri interesatzen zaigun lanaz aparte, Mikelestorenak Hernaniko mojek argitara eman zuten bere erregelaren edizioaren sarrera idatzi zigun 1768.ean. Langintza honetan, hau da, mojen bizimoduaren erreformatzaile lanetan, Larramendi bera ibili zitzaigun, eta ez da dudarik honen karietara biak elkarren ondoan izan zirela. Hernaniko moja agustindarren etxean Larramendik bi lehengusina eta bi iloba bazituen, eta harakotu zen batean barruko ohiturek asaldaturik, erregelaren erreforma egiteko proposamena luzatu zien, baita argitara eman 1750.ean. Honen ostean, Larramendiri beste tokietako mojen erregelak gaurkotzeko eskaerak iritsi zitzaizkion, hala nola, Donostiako, Mendaroko,

8


Joseph Miquelestorena Motrikuko eta Soraluzeko karmeldarrengandik.

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA] moja

agustindarrengandik,

eta

Zumaiako

moja

Atxek gakizkien orain Mikelestorenaren liburuaren gainekoei. Zerura nai duenak ar dezakean bide erraza eskuliburuak bost edizio izan zuen, bostak Iruñean agertu zirelarik. Lehendabizikoa, Martínez liburugilearen ondorengoen etxean ageri zen 1749. urtean, marrazki ugariz hornitu 114 orrialdeko ale txikerra; bertan Jesusen bihotzaren bederatziurrena dakar, baita zenbait eliz kantu ere: «Gure gusto, gure atseguin, gure Jesus Maytea, cere biotceco suan, erre zazu gurea». Altzolak ezagutzen zuen ale bakarra Aranako Kontrastako abatea zen Eusebio Larramendiri erosi zion Astigarragako apeza genuen Felix Agirrek 1933. urtean, eta azken honi Jesus Zilbeti Azparren botikari iruñarrak bererosi zion 5.000 peztatan. Bigarren edizioa 1751. urtekoa dugu, eta Gerónimo Anchuela librugillearenean atera zen; honen berri Vinsonek eman zigun: «Très pet. in 8, 104 p. Titre encadré de petits fleurons. Titre, p. 1-2; prières du matin, du soir, du jour, du mois, 3-13; de la confession et de la communion, 13-36; manière d'entendre la messe, 37-60; chemin de la croix, 61-79; neuvaine au coeur de J´sesus, 80-102; table, 103-104. Je n'ai jamais vu d'autre exemplaire que celui, très médiocre, que je possède», alabaina egun ez omen da honen arrastorik ere geratzen. Hirugarren edizioa Joseph Radaren etxean inprimatu zen 1754. urtean; Altzolak ezagutzen zuen ale osagabe bakarra Zildozko Perutxenan agertu zen, Mendizabalen desamortizazioa zela eta Ezkabarteko herrian apez ziharduen Isidoro Díez de Ultzurrun anai kaputxinotarrak erabiltzen zuena alegia. Azkenik, Altzolak datarik gabeko beste edizio biren berri eman zigun; bata José Radaren irarkolan moldetutakoa dugu, eta bestea, berriz, Longas etxean. Azken hau Pérez Goienak deskribatu ziguna da, eta aurreko edizioekin erkaturik, zertxobait laburragoa dugu.

9


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Aniversario de la obra Zerura nai duenak ar dezakean bide erraza del lesakarra Jose Antonio Mikelestorena Joxemiel Bidador Diario de Noticias, 1999-11-7 Se cumple este año el 250 aniversario de la primera edición de la obra doctrinal Zerura nai duenak ar dezakean bide erraza [Camino fácil que puede tomar quien quiera ir al cielo] que el autor lesakarra José Antonio Mikelestorena publicara en Pamplona. Aunque no han sido muchos los investigadores que se han ocupado de la figura de este escritor navarro del XVIII, gracias a las pesquisas realizadas por el investigador vizcaino Nicolás Altzola Gerediaga, religioso de la Salle y también conocido como hermano Valentín de Berriotxoa, los datos que actualmente poseemos sobre Mikelestorena son bastante esclarecedores, a la espera, cuando menos, de un trabajo más prolijo al respecto del mismo y de su obra. José Antonio Mikelestorena Endara nació en Lesaka el 7 de noviembre de 1710 y falleció en la misma localidad el 27 de octubre de 1785. Al respecto, contamos con copia de las partidas de bautizo y defunción de Mikelestorena, publicadas por el ya mencionado Altzola en el Boletín de la Vascongada de Amigos del País de 1965; la partida de bautismo nos informa de que «A siete de noviembre de mil setecientos y diez bauticé a Joseph Antonio de Miquelestorena, hijo legítimo de Pedro de Miquelestorena y María Josepha de Endara; fueron padrinos Gabriel de Endara y Rafaela de Endara, advertidos de la cognación espiritual y firmé don Miguel de Obiria» (Libro IV de Bautizados, Lesaca, 18 marzo 1677 a 2 marzo de 1717, folio 161); la noticia de su defunción, en cambio, recoge que «El día veinti siete de octubre del año mil setecientos ochenta y cinco por la noche murió en esta villa don Josef Antonio de Miquelestorena, presbítero y beneficiado de esta parroquia de edad de setenta y cinco años, hijo legítimo de Pedro, natural de Echalar, y Maria Josefa de Endara, natural de esta otra villa. Recibió los sacramentos y testó ante Martín Antonio de Berrueta, escribano real, vecino de Echalar. Y el día veintinueve de dicho mes y año fue enterrado su cadaver en esta iglesia parroquial. Y para que conste firme don rafel de Endara» (Libro de finados, Lessaca, año 1781, página 13, número 25). Hemos consultado el testamento de José Antonio Mikelestorena que redactó el 3 de enero de 1785 el escribano real Martín Antonio de Berrueta, de Etxalar. En él se nos presenta un Mikelestorena ajado por los años y cansado, pero que a pesar de ser consciente de su cercana muerte, posee sus facultades mentales en perfecto estado. Además de expresar sus deseos en cuanto a las celebraciones eclesiásticas que estima pertinentes tras su muerte, hace acreedores de sus bienes, que a la sazón no resultan muy extensos, al ama y criada que lo han servido así como a sus sobrinos. A su ama Nicolasa Elizalde, quien le servía desde hace muchos años con el mayor cuidado, y en atención a sus buenos servicios, le donó «toda la ropa blanca que se hallare en ser al fin de sus días, y a más una cama con sus aderezos y una arca para que se acuerde de encomendar a Dios, y así bien le señala a María de Endara que le está sirviendo de criada otra cama con sus aparejos». A su sobrino Gabriel Nicolás Sampaul, quien en esa época ejercía de presbítero y teniente de vicario en la misma parroquial de Lesaka, cedió su biblioteca, de la cual, por desgracia, no se nos hace la menor mención, ni de su magnitud, ni de los títulos que la formaban. Por último, menciona el patronato de la capilla que su

10


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

tercer abuelo materno, Juan López de Irugoien fundó en la parroquia de la Universidad de Irún, el que más tarde donó a su nieto, y el que en este testamento Mikelestorena dona a su sobrino Nicolás de Sampaul, hermano del anterior, quien era administrador de la real renta de correos y propios de la provincia de Guayana, y quien era dueño de la casa de Garro en Igantzi. Los cabezaleros y ejecutores testamentarios de Mikelestorena fueron su ya citado sobrino Gabriel Nicolás de Sampaul, Francisco Sales de Etxeberria y Juan Bautista de Mitxelena, quienes eran beneficiados y presbíteros de Lesaka, por tanto compañeros de Mikelestorena. Como testigos firmaron este testamento Paulo Iturria, de Lesaka y Pedro Sanz, de Etxalar. Influenciado, tal vez, por el mismo párroco de Lesaka que lo bautizó, el licenciado Miguel Obiria, comenzó Mikelestorena los estudios eclesiásticos en Pamplona; recibió la primera tonsura el 28 de agosto de 1729, y los grados menores el 2 de junio de 1730, fue ordenado de epístola el 2 de septiembre de 1733 y de evangelio el 10 de marzo de 1734, tras lo que marchó a ejercer de capellán a la villa guipuzcoana de Irún, desde donde, así mismo, desempeñó el cargo de vicario y capellán de las monjas descalzas de San Sebastián. Siendo beneficiado de la parroquia de Lesaka, llegó a ser párroco de la misma, y sin abandonar su labor para con las religiosas, también actuó como director espiritual de las religiosas canónicas de San Agustín de Lesaka desde 1768. Estando en Guipúzcoa fue acreedor de una gran fama como predicador; al hilo de esto, contamos con el testimonio de la hernaniarra Manuela Larramendi, la que fuera prima del famoso escritor vasco homónimo, quien en carta enviada el 12 de enero de 1747 al no menos conocido escritor Francisco de Isla hablaba de Mikelestorena en estos términos: «Nos predica un señor sacerdote angelical y crea vd. tengo gran complacencia cuando oigo a Boneti. Se llama Miquelestorena. Todo al alma y al entender doctrina: hoy de la gracia. Aseguro a vd. que en cualquier parte hubiera lucido. Y el vascuence claro, hermoso, sin mezcla ninguna. La cuaresma también la tiene y estoy muy gozosa»; en otra carta de 9 de marzo de 1748 enviada a Pedro Manuel Etxeberria, la misma Manuela comparaba las dotes como predicador de Mikelestorena con las del mismísimo padre Isla, tan de su gusto era la labor ejercida por el de Lesaka: «Si el P. Isla tiene auditorio este angelito de Miquelestorena no lo tiene menor. Discurro que a la hora de ésta ya se habrán hecho más de cien confesiones generales, tal es su compunción y destreza». Hijo de su época, Mikelestorena no desentonó de los numerosísimos misioneros apostólicos —jesuítas, franciscanos y capuchinos, carmelitas, dominicos, alcantarinos, etc...— que periódicamente llegaban a las parroquias rurales y urbanas a predicar especialmente la cuaresma y en las temporadas de vacación escolar, ni tampoco de los grandilocuentes predicadores que el mismísimo Isla satirizara en su historia de fray Gerundio de Campazas. Tampoco permanecieron ajenos a las prácticas, estilos y modas religiosas del momento los artífices y protagonistas del surgimiento literario del siglo XVIII; uno de éstos fue sin duda el también jesuíta Sebastián Mendiburu, llamado el Cicerón vasco, quien mantuvo con el citado Larramendi una agria discusión en torno al tema de la legitimidad moral de las danzas. Mikelestorena, aún admitiendo el magisterio literario de Larramendi, se alineó con su amigo Mendiburu en el bando más intransigente. Cuando el jesuíta de Oiartzun terminó de redactar su Christau dotrin edo catecismo lucea (Doctrina cristiana o catecismo extenso) en 1764, los altos cargos de la orden encomendaron a dos conocidos escritores vascongados, Larramendi y Kardaberaz, la pertinente aprobación o censura de la misma; presagiando la polémica, Kardaberaz se eximió

11


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

de su obligación aduciendo falta de tiempo, y fue sustituído por el padre Juan Alustiza, natural de Mañeru. Aunque este último no puso ninguna objeción a la publicación de la obra de Mendiburu, tal y como estaba previsto, Larramendi no aceptó la obra del de Oiartzun, basándose para ello fundamentalmente en lo que al punto de bailes traía: «Puede imprimirse la obra dejando lo que trae de las danzas y contra las danzas, pero que no pueda imprimirse con ellas». Mendiburu se defendió de la censura del de Andoain enviando una carta de descargo al padre Provincial Idiaquez fechada el 10 de diciembre de 1765; en ella, es mencionado nuestro Mikelestorena, dejando clara cual era la opinión del de Lesaka al respecto: «No son mejor tratadas por los curas las danzas en muchos lugares de Navarra (...) Aunque hay tamboril que convide todos los días de fiesta en Lesaca, se puede decir que no ha habido allí danzas estos 28 años por la oposición que les hace don Joseph Antonio Miquelestorena bien conocido del censor, siendo así que Lesaca es pueblo desparramado, y de cosa de dos mil almas de comunión, y al mismo tiempo es pueblo, donde hay tanta piedad, devoción y frecuencia de sacramentos, como en el lugar mejor arreglado de todo el vascuence». Mendiburu no hablaba por hablar y de oídas al citar la labor de Mikelestorena en Lesaka, ya que él mismo había estado en la villa predicando en más de una ocasión, como lo atestigua la sonada misión que predicó en septiembre de 1739, en la que atacó duramente las mecetas de San Juan, logrando que el ayuntamiento prohibiera en esta fiesta todas las celebraciones profanas que en su opinión no procedían. Además del trabajo de Mikelestorena que principalmente nos ocupa, el que fuera párroco de la villa de Lesaka también fue autor de la introducción de la Regla que las monjas de Hernani publicaron en la imprenta pamplonesa de Antonio Castilla en 1768: Regla de nuestro gran P. S. Agustín, Constituciones del monasterio de religiosas canónigas regulares del orden de dicho St. Dr. de la villa de Hernani, y Doctrina cristiana y verdades católicas todo para uso de dichas religiosas y todo lo dan a la luz la priora y religiosas de dicho monasterio con un prologo general que para su mejor inteligencia a dispuesto el sr. D. Joseph Antonio Miquelestorena, presbítero, beneficiado de la parroquial de la villa de Lesaca, vicario y capellán mayor que fue del convento de religiosas carmelitas descalzas de San Sebastián y actual director del nuevo convento de dicha orden y villa de Lesaca, libro de 158 páginas que fue aprobado por los dominicos Francisco Belza y Juan Arias. En esta faceta, esto es, como reformador del modo de vida de las religiosas, una de las personas que más se destacó en esta diócesis de Pamplona —y recuérdese que en el siglo XVIII la Diócesis de Pamplona aún abarcaba la mayor parte de Guipúzcoa— fue, una vez más, Manuel Larramendi, de lo que se desprende que no fue casual el que Mikelestorena redactara la introducción citada. En el convento de monjas agustinas de Hernani residían dos primas y dos sobrinas del mismo Larramendi; en cierta ocasión que éste acudió de visita, y escandalizado por las costumbres que reinaban en la vida de las religiosas, propuso a las mismas redactar la reforma de las reglas, lo que no sólo aceptaron, sino que fue publicado para 1750. Tras esto, Larramendi hubo de redactar la reforma de las reglas de otros conventos guipuzcoanos, como los de agustinas de San Sebastián, Mendaro, Motriku, y Placencia, o los de carmelitas de Zumaia. Zerura nai duenak ar dezakean bide erraza A pesar de que la obra que nos ocupa llegó a tener hasta cinco ediciones conocidas en el XVIII, todas ellas hechas en Pamplona, hoy en día resulta prácticamente imposible el poder acceder a ella, habiéndose convertido en una rareza bibliográfica de alto valor. La primera edición fue impresa en 1749 en la imprenta de los herederos de José Joaquín Martínez, sita en la calle Chapitela:

12


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Cerura nai duenac ar dezaquean vide erraza, D. Joseph Miquelestorenac eracutsia bear bezala, Iruñeco Martinez libruguillearen ondorengoen echean. Es un tomo de pequeñas dimensiones, 10 x 7 cm., de 114 páginas y adornado con numerosas viñetas bien ejecutadas. En las páginas 95-109 se inserta una Novena al Corazón de Jesús, Jesusen biotzaren bederatziurrena, y en las páginas 110-114 hay unas estrofas cantables que comienzan: «Gure gusto, gure atseguin, gure Jesus maytea, cere biotceco suan, erre zazu gurea». El único ejemplar de esta edición que conoció Altzola pertenecía al farmaceútico pamplonés y residente en San Sebastián Jesús Cilveti Azparren, quien lo adquirió por 5.000 pesetas al capellán de Astigarraga Félix Aguirre, quien a su vez, lo obtuvo en 1933 del párroco de la villa de Contrasta (Alava) Eusebio Larramendi. La segunda edición de esta obra fue realizada en 1751 en casa del impresor Gerónimo Anchuela, y es la que generalmente ha sido citada en los repertorios bibliográficos. En su documentadísimo ensayo de bibliografía navarra, el padre Pérez Goyena mencionó esta segunda edición de 1751, siguiendo en ello lo expuesto por Vinson en su ensayo bibliográfico, donde el francés ya nos informaba de los escasos ejemplares que podían quedar de la obra de Mikelestorena: «Très pet. in 8, 104 p. Titre encadré de petits fleurons. Titre, p. 1-2; prières du matin, du soir, du jour, du mois, 3-13; de la confession et de la communion, 13-36; manière d'entendre la messe, 37-60; chemin de la croix, 61-79; neuvaine au coeur de J´sesus, 80-102; table, 103-104. Je n'ai jamais vu d'autre exemplaire que celui, très médiocre, que je possède». La tercera edición fue hecha tres años más tarde, por tanto en 1754, en la imprenta de Martín Joseph Rada. Según Altzola, el único ejemplar conocido fue localizado en la casa Peruchena de Cildoz, a donde debió ser llevado por el capuchino Isidoro Díez de Ulzurrun que ejerció como párroco del lugar tras la desamortización de Mendizabal. Por último, hay que mencionar la existencia de dos ediciones no fechadas. Una de ellas fue realizada también en la imprenta que Martín Joseph Rada poseía en la calle Estafeta, por tanto debe ser anterior a 1772, y el único ejemplar que se conoce lo localizó Altzola en la biblioteca particular de Juan Ramón Urquijo Olano en 1965. La otra edición no fechada del libro de Mikelestorena fue impresa en la imprenta de José Longás, por tanto posterior a 1775, y es de la que mayor número de ejemplares se conoce. Se trata de un tomo en 12º de 10 x 6'4 cm., y está compuesta de 94 páginas; comparándola con las ediciones precedentes, resulta algo más corta ya que no incluye la novena al Sagrado Corazón de Jesús ni la tabla de materias.

13


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

ZERURA NAI DUENAK AR DEZAKEN BIDE ERRAZA DON JOSEPH Mikelestorenak agertua, BEHAR BEZALA. Iru単ean: Martin Joseph Rada-ren Etxean ONGI BIZITZEKO MODU LABUR-ERRAZAK

14


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Goiz oroko otoitza NERE JAUNA, TA Jangoikoa, milla esker, sortu ninzanetik onara, zure eskutik artu ditudan ondasun, ta fabore guziak gatik. Zure izenean nere egun onetako hitz, asmo, gogo, ta lan on guziak. Indazu Jesusen Bihotzeko amorea gatik diranak ongi egiteko grazia. (Nai duenak bere animaren, nai duenak geiena zor dien Purgatoriokoen faboretan ofrezituko ditu.) Jesus maitea, ez dedilla egun onetan bekatuaren loirik nere bihotzean sartu: ala eskatzen dizut zure Bihotzeko amorea gatik. Aita gurea, ta Abe Maria, etc. Guztiz garbia zaran, Jesusen Ama maitea, lagun zakizkit egun hau garbiró pasatzen. Iru Abe Maria, etc. Nerekin zabilzan Aingeru guardiakoa, nere izeneko, nere debozioko Santu, ea Zeruan arkitzen zarazten guziak, izan zaitezte egun nere lagunzalle onak. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

GOIZETIK ARRATSERAÑO egin behar diran, zenbait gauza Jan otordu, guzietan. Aita gurea, ta Abe Maria, etc. Jesusen Bihotzeko amore penen izenean. Ordu-oro Jesusen Ama Birjinari Abe Maria, etc. Irabazten dira berrogei eguneko induljenziak. Abe Maria esan ondoan, esaten ba-da. Jesus, maitatzen dut zure Bihotza, eta eskez nago Birjiña Amari, lagun dakidan orain, ta beti. Beste berrogei egunekoak irabazten dira ordu oro, eta noiz-nai esatearekin. Jesus maitea, zure Bihotzari non nai, ta nion baño geiago Aldareko Sakramentuan zor diodan, amoreari eranzutea gatik, nai nikezu eman nere bihotz oso osoa. Al dezun, egunean, enzunen duzu Meza bat. Ezin bazoazke Elizara, enzungo dituzu gozoz, ta deseoz egun artan munduan ematen diranak. Egun oro esain duzu itxekoekin, edo kanpoan bazabilza, bakarrik, Ama Birjinaren Rosario santua. Zere Bearri-begiez, zere mingain, ta bihotzaz idukiko duzu, bekatuz loitu ez ditezen, egun guzian kontu. Arratsean etzin baño, len ekusiko duzu, zertan, edo nola pasatu dezun eguna: arkitzen ba-duzu, zenbait gauzetan utsegin dezula, eskatuko diozu Jainkoari barkazioa, eta esain dezu Akto Kontriziozkoa gisa onetan.

KONTRIZIOA Nere Jesu-Kristo Jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa, nere Kriadore, ta Redentorea zeren ona zaran, ta maite zaitudan gauza guzien gañean, damu dut zu ofendituaz:

15


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

nai ditut konfesatu nere bekatu guziak, beren okasio, ta bide gastoekin, zure grazia, edo lagunzarekin batean. Au esan, edo egin ondoan, eskatuko diozu Birjiña Amari iru Abe Mariarekin, gaua pasatzeko, deusetan utsegin bage, gorde zaitzala Jesusen Bihotzean: ta bihotzonen amoreak gatik esain duzu, Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

GAÑERAKO DENBORAN egin behar diranak Etzaitzu hasterik joain, baruren bat, edo zerbait mortifikazio egin bage. Konfesatuko zara haste oro, amabostetik amabostera, ogeiean, bein, edo beranduenean illetik illera. Ez dezazula jai-igandeetan Meza nagusira joan bage utzi. Ez dezazula bezperetara falta, ez ta Rosario santu, edo beste edozein deboziozko lan, edo obretara ere. Egun oitan irakurriko dezu zerbait, edo leituko libru onen batean. Irakurzen ez padakizu, irakur-zalleren bati ori zure aitziñean eragiñen diozu. Egizu urteoro urteko Konfesio jenerala. Okasio gaisto etatik iges egiteko, etsaiaren, ta aragiaren tentazioak garaizeko, ta mundu eroa oiñ pean erabilzeko, ekarriko duzu noizean bein zere gogora, zure bizitza, ta egunak laburrak dirala: zure bizitzan egiten dezun guziaz, il bezain laster, eman behar diozula, deus gordeko etzaion Jainkoari kontu esta, eta arrigarria, ta kontu au ongi ematen Ez-pa-dezu, beharko duzula, Jainkoa Jainko den artean, edo beti egosten, ta erretzen egon infernuan. Edertasun, ondasunak lurra bere gauzekin, eriotzak uzten ditu urraturik ortzekin.

Suzko lanzez belarriak, bihotza ilzez josirik, sabela idukiko dezu pozoi, ta azufre egiñik.

Kontu andi, kontu gogor, bekatuen kontua, ni zu emateko nago, ez non dakit, ez nola.

Beti tiratuko dizu Dragoiak mingañetik: arrak eroriko dira buru-gorputz guzitik.

Kontu hau pasatuko da gutiren aitziñean; bigarren izugarria munduaren aurrean.

Ango suak, ango garrak edain dituzu beti: milla suge, zapo dira mai artako janari.

Non zabilza, zertako da anbat bekatu itsusi? Asko da bat, Infernuan erretzeko zu beti.

Odol muñak irakiten, ezur zañak urturik, aragi guzia egoin da ikatz egin, ta errerik.

Zure begi loi zikiñak Egoin dira lerturik, zure zain, eta zure ezurrak, su, ta gar biurturik.

Otso tzarrak, bas-urdeak an ortzak zorrozturik, erabillkor zaituzte urratu, ta lerturik.

16


KONFESATU BAÑO LEN egin behar diran gauzak Lenbizikoa: bekatuen kontua ongi ateratzea. Bigarrena bekatuen gañean ziñezko damu, ta urrikimentua artzea, zeren diran Jainko guztiz mitagarri baten kontra egiñak, edo zeren eskua ematen dioten, Jainkoari, Zerua kendu, ta Infernuan beti erretzen idukitzeko, oriek egiten dituena. Irugarrena: ez berriz bekatuetara itzulzeko, ta bekatuen okasio gaistoetatik iges egiteko, egiazko asmo, edo propositu sendo bat artzea. Konfesatzera zoazenean ongi begira zazu, zertara zoazen, ta nórekin hitz egitera. Aserretua dadukazun, Jainko andiarekin bakeak egitera zoaz. Bere lekuan, ta bere esku guziarekin dadukan Konfesore Jaunarekin hitz egitera zoaz. Hitz egiozu, bada, begi-bihotz humillekin. Ez diezagozula deus ere gorde; guzia dakien Jainkoa begira dago, osoro erraten ba-dituzu zere obenak, eta bihotza damuz, ta proposituz betea dadukazula, guzi guziak barkatzeko, bere hume maite zu egiteko, graziaz, edo doaiez betetzeko, bekatuarekin galdu dituzun ondasun, edo merezimentu guziak itzultzeko, ta sekulan aserretu ez palitzaitzu bezain, zurekin adiskide gelditzeko. Baña erran behar den gauzarík, gordetzen badiozu, leneko bekatu guziekin, ta egiten duzun konfesio gaistoaren kate izugarri batekin loturik utziko zaitu, ta len baño eserreago geldituko da zurekin. Ongi artzen den absoluzioak berekin dakartzi, Kristo Jaunak gugatik isuri Zuen, odolaren merezimentuak. Merezimentu oriekin, iturrian ongi beraturikako oiala baño, obeki garbitzen da, behar bezala konfesatzen denaren anima. Konfesatzera zoazenean, egizu kontu, Kristo Jauna ill zen Kalbario Santura zoazela, an eman zuen odol guzia, edo odolaren balioa zere bihotzean artzera, ta dituzun, animako loi guziak kenzera.

KONFESOREAREN OÑETARA BAÑO LEN erran behar den, otoitza Ah, nere Jainko maitea, badakizu, bai, zein gaistoa nazan ni, ta zein gogorra! Zere graziaren golpez bera zadazu arrizko bihotz hau, onetan sar dedin zure amorea, ta ar ditzadan begitan egin ditudan, ta egin nitzakeen bekatu guziak. Aita Eternoa, zure Seme maiteak eraman zituen neke-doloreak gatik, barkatuak gerta bitez arren nere bekatuak. Ez diezagozula begiratu nere biotz gogorrari, begira zagozu dolorez, nere kulpak gatik, erdiratua dagoen, Jesus onarenari. Ez niri begiratu bakarrik, begira zadazu nere kulpak bere gañ artu dituen zure Seme arekin batean. Onèn eskuetan utzi ditut nere gauzak. Onen Bihotzean nai nuke sartu nere bihotza, itzuli liezadan nere bidebageen, nere oben, ta kulpa damuz urturik, zure begietara atera ledin, zuri damurik emain ez-dizun gisan, edo estaduan. Ala gerta dedilla, ta irabaz dezadala nik, artzera noan absoluzioarekin batean, zure bendizio santua, ta grazia.


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Konfesatu ondoan erran behar dena Milla, ta milla esker Jainko maitea, zeren, lotua nen dukaten, bekatuen kate izugarriak urratu, ta autsegiñak utzi dituzun: Ez dut nik indarrik: ez dakit nola zure Miserikordia, ta Piedadea laudatu: lauda zaitzatela nere izenean Zeruan diran Aingeru, ta Santu guziak. Uste dut, zure laguntzarekin batean, ez nazala berriz bekatuen kate gaistoetara itzuliko. Zeruko Santuak gatik, zere Seme maite, ta onen Ama garbia gatik eskatzen dizut, didazula nere asmo, edo propositu onetan beti irauteko behar dudan grazia guzia.

KOMULGATU BAÑO LEN egin behar dena Komulgazeko zaudenean, begiratuko duzu ongi, edo pensatuko, zertara zoazen, ta nor gana, edo nor datorren zu gana. Zu gana dator Jesus maitea, Jainko, ta Gizon egiazkoa, Aitaren eskoietik dagoena. Zeruaren, ta lurraren jabea, zu egin zinduena, bere eskutik zaduzkana, zu galdu etzindezen, Gizon eginzena, ta zure begiratze, keñu, ta zuk egin, edo asmatu dituzun gauzarik txikienen kontu estu arrigarria artu behar dizuna: Jaun bat guzia dakiena, ondasunez betea, bazterrik bageko anditasuna duena, Zeruan diran Aingeru, ta Santuak begiratze batekin ikara daduzkana; Jaun au bada, da, bokadu egiñik zure gana datorrena. Arritua dago Eliza, nola Jainkoa egin zen Gizon, ta sartu zen Birjiñ Ama garbiaren sabelean: Non borruisti Virginis uterum: geiago arritu behar luke, ekusirik sartzen duzula zuk anbat bekaturen suge, ta sierpe iduki dituen zere barren orretan. Badakizu nor zaran zu? Zu zara aren begietan aur txar bat, zere ezaguera, edo adimentua itsutasunez, ta illunbez betea dadukazuna, ta zere bihotza bekatuz josai, ta loi egiña. Ekusi zazu, baldin Zenturion, edo Soldaduen nagusi gizon prestu Ebanjeliko ura ez-pazen trebe Kristo Jauna bere etxean artzera, nola trebe izain zaran zu Kristo Jauna bera zere itxe, edo barren zikin orretan artzeko? San Pedrok, zeren, gaistoa zela, zeritzan, etzion utzi nai oñak garbitzen; utziko diotzazu zuk beldurrik bage, dakizun bezain gaistoa zerala, oñak, eta den guzia bere Jainkotasunarekin zere barrenean sartzen? Etzuen uste San Juan Bautistak, ken zitzakela Kristo Jaunaren zapatetako lokarriak: Aingeruak berak ez dira behar bezain garbiak aren begietara ateratzeko, ta zu atrebitzen zera, anbat bekatu iduki dituen, zere barreneko leze izugarri orretan artzera Jaun andi ura bera? Alik ongiena garbitu, ta apaindu bage, etzenuke artuko zere etxe txarrean Errege bat; ta Errege guzien Erregea or artezeko, garbitu duzu ongi, ta apaindu birtutez, zere bihotzeko itxe txar, anbat denboraz, bekatuaren zikinkeriz ta pozoiez beterik egondu den ori? Zertara ore dator zure gana Errege andi ori? Animako eritasun ta beharren azpitik zu ateratzera; zuri zere zorrak barkatzera, zu bere adiskide, ta bere kin bat egitera, ta zuri bere graziaren bizitz ederra ematera. Birjiñ Amaren sabelera etorzearekin aditzera eman zuen Kristo Jaunak, anitz nai ziola munduar; ta etorzea rekin bein, ta askotan zure bihotzera, ez du ongi asko, edo klaroki aditzera ematen, nai zaituela zu berea egin, ta ondasunez betea utzi? Ustu zazu bihotza, ta garbitu ongi, ondasun oriekin betea geldi dedin: eska zagozu Espiritu Santuari, bigun diezazula, bere doai, ta birtuteekin, edertu diezazula, ta apaindu, orren Errege andiari eman behar diozun, zure bihotzeko hostatua. Eska zaiezu zere Aingeruari, ta Aldarean arkitzen diran guziei, bai ta Zeruko Santu, ta Santai, ta guzien gañean, artzera zoazen, Jesus onaren Ama maiteari ere, erakutsi

18


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

diezazutela, zer egin behar dezun Errege andi ori zure itxeratzen denean, ta dagitela berak, zuk egin behar zenukena, ta berak dakiten guzia.

KOMULGATZERAKOAN erran behar den, otoitza Bihotz bekatuen damuz erdiratu bat eskatzen duzun, Jaungoiko ona, indazu zerorrek, orretarako behar dudan urrikimentu guzia. Ezin ekusi ditut, zu atsekabez bete zaituzten, nere bekatu zikiñak damu guziena ematen didatenak dira, Aldareko Sakramentu Santuaren kontra egin ditudanak, nere komunio gaisto edo probetxu gutxikoak, Elizan bazter etara begira, edo gogoa, Elizaz kanpoan nedukala egoteak, eta zure Gorpuz Santuak anbat aldiz ukitu dituzten nere mihi-ezpañez ain kontu guti idukitzeak, edo anbat aldiz behar ez diràn hitzakin zikintzeak. Zeren Balthasar Babiloniako Errege ark bere main paratu zituen Jerusalengo Elizako Kalizak, galdu zituen bere Inperioko baster andiak, eta il zuten bere etsaiaren soldaduak: zer kastigu merezi dut nik, zeren anbat alditz, nere mingaiñ-ezpañak, anima, ta gorputza loitu ditudan? Bada Jerusalengo Kalizetan Zezenen odola sartzen zen; eta nere Gorputzean Kristo Jainko, ta Gizon egiazkoaren odola. Ah, Jesus ona, lotsaz, ta alkez beterik nator zure mai Santura! zure Bihotzetik nai nuke, nere gaitzak behar duten, erremedioa atera. Loi pitsik ezin eraman duen, ta amorez erretzen dagoen zure Bihotzak garbi dezala nerea; ta dagiela beste ain beste nere mihiarekin, begi, ta beharriekin, ta anima guziarekin, bihotz guzitik, eta osoro maita zaitzadan. Ala gerta dedilla.

KOMULGATZEAN, TA KOMULGATU-ONDOAN egin behar dena Komunioko maiera urbiltzen zaranean urbilduko zara, begiak lurrean dituzula, ta humiltasunez, ta errespetuz beterik. Apezak Hosti Santua agertzen duenean, errain dezu arekin batean, hirur aldiz: Ez naiz ni, Jauna, ez, zu artzeko diña: aski da zuk hitz bat erratea nere anima sendatzeko. Artuko dezu goero, nor artzen duen ezagutzen duenak bezala begi bilduekin, ta gogo bihotzak bera gan daduzkatzula. Artu orduko joain zara baztertxo batera, edo zere tokira; ta, ezaguturik, zu zarala Sagrario bat., beren Jauna adoratzen, ta maitatzen dauden, Aingeruz ingurutua, zurekin dagoen artean idukiko dituzu oriekin batean, beñere kendu bage, zere begiak, eta bihotza, Jaun andi orri begira, ta egoin zara, zurekin dagoeño, egiten dizun faborea gatik eskerrak ematen, ta dizun amoreari amorez erantzuten. Oarzen ba zara, edo siñistea galdu ez paduzu, ezagutuko duzu, zure barrenean arkitzen dela, bederatzi illabetez bere sabelean Ama Birjiñak iduki zuen, ta Belengo Portalean otzez, ta negarrez-ikara egondu zen, Jainko Aur-egiña. Zer atsegin, ta kontentua Ama Birjinarena, Jangoiko Gizon hau bere barrenean zedukan denboran, eta gero bere besoetan, gu bekatutik ateratzeko jaiorik ekusi zuenean! Ez dut nik atsegin, ta kontentuz beterik gelditu behar, ekusten dudanean nere barrenean, ta nere animaren besoetan etziñik Jaun andihau bera? San Pedrok erraten bazion, bere aldean ekusi zuen batean, Kristo Jaunari, ken zedilla, ain gizon gaistoaren aldetik, zer esan behar diot nik, nere barrenean sarturik ekusten dudanean? Eldu da Kristo Jauna ni gana, anitz, dakien, guztiz ona den, ta nai duena egin dezaken Mediku bat bezala. Agertuko diozkat nere begietako, nere beharriko,

19


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

mingain, ta bihotzeko zauri guziak, sendatuak utzi ditzan, dakien bidez, ta moduz. Agertuko diozkat nere oben, edo bekatuen arrasto, ta ondoreak, guzietatik garbi diezadan nere barrena, edo anima. Eskatuko diot, erakutsi diezadala, ez dakidan, ta jakin behar dudan guzia, ta diezkidala, bera maitatzeko behar ditudan indar guziak. Azkenean utziko diot bere eskuan nere bihotza, ta nazan guzia, guziaz dagien, jabeak bezala, nai duena. Kristo Jaunaren Ama ekusi zuenean Santa Isabelek bere etxean, nondik (esan zuen) nondik niri, edo zer nola, Jesusen Ama, ni eskustera? Obeki esan dezakezu zuk arriturik guzia, ta amorez zoraturik, Jesus bera etortzen zaitzunean zere bihotzera: nondik niri onenbat fabore? Nondik niri mundu guziaren Jaun, ta Jabea? Nondik niri ni gatik gizon egin, ta il zen Jainkoa? Esan dezaket alaber, Jakob Patriarka Santuarekin; besarka idukiko zaitut nere bihotzean; etzaitut utziko graziz, ta ondasunez bete nazazun artean. Arkitu dut (esan dezaket anima Santarekin) arkitu nai nuena; emen idukiko dut nerekin; ez diot utziko, ni beñere bakarrik uztera, edo ondasunez bete nazan artean.

KOMULGATU ONDOREN eman bear diran eskerrak Ni gana etorri zaran Zeruko Erregea, gaur ta sekula guzian izan zaitez nere bihotzaren Jaun ta Jabe Gaurgero zurea nai dut izan nazan guzi guzia. Zurea den ezkero nere burua, bete zazu Zeruko asmoz, ta pensamentuz; ez dedilla nere gogotik galdu zure eriotzaren, ni gatik eraman dituzun damupenen, ta niri didazun bazterrik bageko amorearen ooitzapena, behartu nazan oroitzapen onek zure Bihotzaren idurira nerea moldatzèra, ta zure damuaren damuz, ta amorearen amorez beterik bizitzera. Zer emain dizut, nere Jaungoiko ona, ni gana etorzearekin zuk egin didazun faborea gatik? Mundu guziaren Errege izana gatik, ni, nik izana gatik Aingeru guzien birtutea; nere birtutea, ta eskua laburrak izain lirake zure esku, ta anditasunaren aldean: zer egiñen dut bada zure begietan ager diteken bideren batez nere ezaguera zuri erakusteko? Sartuko naz Zeruko atsegin, ta gusto guziak bildu dituen zure Bihotzean; onekin, ta nerearekin egiñen dut bihotz bat, eta itzuliko dizut artu dudan diña; ta, nerearen amorea bakarrik orretarako asko ezden ezkero, maitatu nai nuke Aita Eternoan, zure Bihotzaren amore guzia rekin; nai niotzake Bihotz onekin zuk ematen diotzkatzun esker guziak eman; ta orain, ta beti laudatu behar duen bezala, alabatzen egon, bizi nazan artean, ta sekula guzian. Nere Jesus ona, hitzegiozu zuk nere lekuan.

MEZA ENTZUTEKO MODUA Gizonak, eta Aingeruak egiten dituzten gauza on guziakin baño, Meza batekin honra geiago ematen zaio Jainkoari. Ez da munduan Mezak adiña balio duen gauzarik. Meza da behar dugun guzia dekarren iturria. Mezan egiten diogu Aita Jainkoari ezin arran ditekeen baliozko present bat: nola bada ùka dezake, ori eskuetan dugula eskatzen zaion gauzarik? Meza enzùn ondoan bearsu gelditzen bagara, izain da, zeren ezdugun enzun behar bezala, edo zeren enzun dugun gogoa Elizaz kanpoan, ta bihotza Jainkoak dakien lekuan dadukagula, ta Jesusen odolaz biziaz, ta eriotzaz kasorik egin gabe. Meza da Jesusen Gurutzeko neke, ta eriotzaren, odol isurtzerik ez dakarren, berritze bat. Enzuten dutenak, egoin dira Mezan, dena urratu, ta odolturik Gurutzean zegoen Jesusi begira baleude bezala, ta gogoan artzen dutela, nola egoin ziran hordu artan, an zeuden, San Juan, ta Birjiña Amaren bihotzak, eta begiak. Onelako asmoarekin Elizan sartzen dena, Mezan egoin da amore, ta nekezko Jesusen Pasio santuko itsasotik gogoa, ta begiak kendu gabe sartuko da

20


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Jesusen Bihotzeraño: ta Bihotz orretan ikasiko du, nola bizi egun artan, ta eriotzeko orduraño. Ikasten duena egiten badu, izain du Zerutik, emen behar duena, ta an sekulako gloria. Meza asi baño len erran behar dena Badakit, Jainko ona, ez natorrela, behar nukean bezala, Meza au enzutera: zerorrek lagundu behar didazu, egiteko hau alik ongiena egiten. Egin nai nuke, fedez adimentua beterik, eta damuzko suan bihotza urtzen dadukadala. Aita, Semea, ta Espiritu Santua, zure izenean, eta nere, ta Purgatoriokoen onerako izan dedilla enzutera noan, ta Jesus maitearen lekuan dagoen, Apaiz Jaunaren eskuz eskeintzen dizudan, oraingo Meza ori. Meza Asitzerakoan Ezagutzen dut, nere Jauna, ta Jabea, ni bezain gaizki bizitu denak ez lukela, ni nagoen lekuan egon behar; baña zuk utzi nazun ezkero emen sartzen, Meza ematera doan Apaizaren otoitzekin batean eskatu behar ditut nere bekatuen barkazioa. Aitorzen dut, Ama Birjinaren, S. Migel Aingeru, San Pedro, San Paulo, ta Zeruan arkitzen diran guzien begietan, pekatore nazala, ta agitz andia; bada gaur danik diot, artu ditudala begitan, ta nai ditudala sekulako utzi diranak; era bitarzeko emanik zuri, Jainko maitea, Birjina bera ta gañerako Zeruan diranak eskatzen dizut bihotz humill damuzko batekin, geldi ditezela guziak barkatuak. Apaiza Aldarera igaten denean Garbi zazu Jauna, nere bekatuen loia, enzun dezadan bihotz garbi batekin, asi den, Meza. Bai arren nigatik, eta gañerako Zerukoak gatik ez-pa dere, Aldare orretan bere kutsua, edo relikiak dituzten Santuak gatik. Kyriek asten diranean Ez duzu, Jangoiko ona, zer begiratu gure gaizki egin edo bekatuetara: begira zagozu gu gatik, edo gu zorretatik ateratzera Aldare orretan agertuko den zure Seme maiteari: Seme orre gatik eskatzen dizut, barka ditzazula nere utsegiñak, nere oben, ta kulpak, eta ez dezazula utzi zere eskutik, zure eskuak egin zuten, nere anima urrikari hau. Gloria in Excelsis erran bitartean Atsegin ta kontentu Zeruan Jainkoak, eta Jainkoak nai duena egiten dutenak lurrean izan dezatela bake osoa. Aren eskutik artu ditudan ondasun, ta gauzak gatik, nai diozkat eman konta hal baño laudario, ta esker geiago. Dena bere eskutik dadukan, Aitaren Seme bakar, Jesus maitea, bekatuen azpitik ateratzea gatik gu, Jaunkoaren Bildots egiñik Aldarera zatozen gure Salbatzallea, urrikaldu zakizkigu, ta atera gaitzatzu lenbaitlen onenbat loi gaisto, ta karga andiaren azpitik, eta eraman zure edertasuna Zeruan ekustera. Otoitzetako denboran Jesus maiteagatik, aren Amaren, ta egungo Santuaren izenean eskatzen dizugu, Jainko ona, ez dezazula ukatu Apaizak bere, ta gure onerako eskatzen dizunik. Nik eskatzen dizut nere bekatuen damu, ta barkazioa, ta emen, ta Zeruan zu bihotzetik maitatzeko grazia. Epistolako denboran Zere Profetei, ta Apostolei Eskritura Santan dagoena erakutsi zenien, nere Jainkoa, lagun zakizkit, orien, ta zure lekuan niri Zeruko bidea erakusteko dauden guzien erranak egiten; bada zure lagunzarekin batean egiteko nago ni gandik nai duzun guzia.

21


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Ebanjeliokoan Goititu naz nere Jaungoikoa, Zeru lurrei adirazteko, behar baliz, emain nukela zure Ebanjelio Santuko egiak gatik nere bizia, dudan bihotzeko odolarekin. Ebanjelioak erakusten didan bidea baizik ez dut nai nik artu. Kopetan, aoan, bularrean egin ditudan gurutzeak aditzera ematen dutena diot gogo guziarekin: diot bada, zere Ebanjelio garbian erakusten didazuna baizik siñistu nai ez dudala, ez dudala nai hitzez adirazi, edo bihotzez maitatu. Badakit, zure hitzak, eta egiak baño len galduko dirala Zerua, ta lurra. Credokoan Jauna, sinisten dituz zuk agertu dituzun, ta Elizak erakusten dituen, egi guziak. Siñisten dut zu zarala Jainko bat, eta iru Persona, Aita, Semea, ta Espiritu Santua.Siñisten dut, zu zarala Jainko asierarik izandu etzuena, ta beti iraun behar duzuna, nai duzun guzia egin dezakezuna, ta Zerulurak diran gauzekin egin dituzuna. Siñisten dut, Aitaren Seme bakar gure Jesu-Kristo Jauna, gauza guzietan Aita diñakoa; egin zela gugatik gizon, edo gu, suzko leze arrigarrian erori lekuan, sar gindezen Zeruan. Orretarako jaio zen bere Birjina Ama gandik, bizitu zen lurrean, ill zen gurutzean, illen artetit atera irugarren egunean, ta igan zen Aitaren eskoieko aldera, andik etortzeko onai Zerua, ta gañerakoei irabazi zuten sentenzia ematera. Siñisten dut Espiritu Santua dela Aita, ta Semea bezala, Jainkoa, ta birtuteen, ta Zeruko doaien iturria. Guzia beingoan esatea gatik, siñistenditut, ezin utsegin dezakean, Eliz Ama Santak erakusten dituen, egia guziak. Indazu, Jauna, siñiste bizi bat, ta siñiste onek eskatzen duen bezala bizitzeko grazia. Ofertoriokoan Jauna, zor dizudan guziari erantzutea gatik, eta begitan artu ditudan, nere bekatuen alde ematen dizut Apaizaren eskuz, diran gauza, guziak, baño, geiago balio duen ta gure zorrak bere gain artu dituen zure Semea. Seme one gatik barkatu behar dituzu nereak ez-ezik, emen nerekin arkitzen diranen, ta Purgatorian daudenen zor guziak; eta ez dezazula eman bage utzi, ni gandik zerbait uste dutenai, behar duten gauzarik. Konsagratu artean Gu gana zatozen ezkero, gure Jesus maitea, garbi zazu gure bihotza bekatuen loi ta kutsutik; bada ez dago ongi zure begietan gauza lizunik. Amorez erretzen dagoen zure Bihotzeko sutik eman behar diguzu zerbait, bero dedin gurea, ta maita zaitzagun gogotik. Asko zor dizut, Jesus maitea, bada gu gatik, urtean bein ez-ezik, egun oro, ta egunean anitz aldiz ere, etorzen zara Mezakoan gu gana; ta etorzen zara, gurutzean eman zenuen, odola gure zorren alde zere Aitari eskeinzera. Non arkituko ditugu, zuri zor zaizkitzun eskerrak? Jesusen, ta gure Aita, Zerua utzi gabe, lurrera dator zure Semea. Ba-dakizu, Seme onek, mundu guziak baño, geiago balio duela. Badakit nik ere, ez dela hau adiña, estimatzen dezun gauzarik. Onenbat estimatzen dezun, zere Semea eman nai dizut Eliza guziaren, Elizako Nagusien, nere Aide, adiskide, ta etsai guzien izenean. Seme bera gatik ekazkitzu zere Elizara, Elizan sartu bagez, galdurik dabiltzan guziak. Gora izkitzu, edo jaso bekatutik, bekatuaren loiean dautzanak. Ar bezate elkar, elkara ikusi nai ez dutenak. Atera bi elkartez Purgatorioko sutik, an erretzen daudenak, eta lenbiziko lekuan Jesusen Bihotza, ta Ama Birjina, geiena maitatu dutenak. Lagun zakizkigu guri, izan gaitezen bizi garaño behar dugunak. Orain Apaizaren eskuz zure eskuetarako da gure zorren pagatzalle, zure Seme Maitea. Egunen batean agertu beharko dut nik ere, zuri nere zorren kontu ematera. Ah gaur danik iltzen balira nere asmo, lan, ta gogo gaisto guziak, nere, behar ezdiran, hitzekin! Geroz izain ninzake, zure begietan ager nindekean, presenta. Gu gatik Aldarera zatozen Jesus maitea, egin gaitzatzu bat zerekin. Erre zazu zere suz

22


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

nere bihotza, ta utzazu guzia zurea dirudiela, izan ez dezan, zuk nai ez duzun asmo edo gogorik. Hosti Santua goratzean Amorez Bihotza erretzen dadukazun, munduko bekatuak kentzen ditutzun, Zerulurrak ondasunez betetzen dituzun, ta Hosti orretan zauden, Jesus maitea, indazu zere sutik zerbait; eta erre zazu nere bihotza, eskeñi diozadan zurearekin batean zure Aitari. Bitartean indazu egin ditudan bekatuen ziñezko damu, ta urrikimentu andi bat. Kaliza goratzean, ta ondotik Guziak gatik isuri ziñan Jesusen, odola, itzali zazu, nere bihotza erretzen Duen, lurreko su zikin gaistoa, ta garbi zadazu bekatuaren loi, ta Kutsuetatik; eta indazu, berriz loiean erori ez nadin, eskua. Niri eskua ematea gatik, besoak gurutzean zabaldu zenituen; infernuko miru gaistoak nere ondotik zebiltzañean, zure Bihotzean gorde nendin, zere bularra idikia utzi zenidan, ta nere bekatuen, loiak kentzeko, zenuen odol guzia eman zenuen, Jesus, hau bein egitea, guti baliz bekala orain berritzen da guzia; bada berritzen da, hal bezala, Meza Santuan, anbat nekerekin eraman zenuen Pasioa. Orduko nekeagatik, betiko amorea gatik, eta oraingo fabore berria gatik, lagun zakitkit nere bizi guziko neke-lanetan, izan ditezen guziak zure begietara ager ditezkeanak. Hostia Santuarekin Gurutzeak egitean Gurutzean goraturik munduari begira egondu ziñan, Jesus maitea, begira zagozu bearrean dagoen nere anima tristeari, ta emaiozu behar duen atsegin, konsuelo, ta grazia. Pater noster esatean Zerorrek erakutsi zenigun, Aita gureko otoitz edo orazioan eskatzen den gauzarik, uka ezdakidan, nai diet, zure esanak eguteagatik, Jesus maitea, barkatu zure izenean nere etsaiei egin didaten gaizki edo bidegabe guzia; ta indazu ordañez nere kulpen barkazioa. Agnus Dei esatean Munduko bekatuak kenzeko zere odol guzia eman zenuen, Bildots manso, Jesus ona, balia dakidala odol garbi ori; ken diezadala nere kulpen loi guzia, ta utz nazala indarrez beterik nere pasio, ta aztura gaistoak garaitzeko, ta naì nukean bezala, nere gauza guziak egiteko. Komunioko denboran Gorputza gurutzean ill zeneko, animarekin linboko guziak ekustera, ta atsegin ta gustoz betetzera jaitsi ziñan Jesus maitea, atoz arren nere barren illun hau argiz, ta graziz betetzera, edo zauden Aldare orretatik, indazu Komunio Santu batean irabaz nezakean guzia. Azken Otoitz, edo Orazioan Linbotik atera, ta berrogei garren egunean Linboko ekin Zerura igan ziñan, Jesus gurea, eraman nazazu, deritzazunean, nekezko bizi onetatik, nekerik ez duen zere gloriara. Azkeneko Ebanjelioan Zerura zu igatearekin triste gelditu ziran zure Apostolo, ta gañerakoai Espiritu Konsolagarria bidaldu zenien Jesus ona, egizu, datorkidala niri ere, bere graziaren konsueloz betetzera; indarrak arturik, eta emengo nekeak garaitzen ditudala, sar nadin egunen batean, angoen lagun izatera, zure Zeruan. Amen.

23


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

KALBARIOKO ESTAZIOAK Kalbarioko debozioa, Jesusen amak, Jerusalendik asi ta Semearen obí edo Sepulkroraño, egin zuen bidearekin erakutsia da. Jesus onari bide artan gertaturiakoaren señalezat, dauden Gurutze bakoitzean belauniko esan behar da ango otoitz, edo ofrezimentua, Aita gurea, ta Abe Maria-rekin. Jesusen Ama da, munduko bide makurrak, eta josteta zikiñak utzirik, bide au artu nai dutenen gia, edo gidaria. Amabigarren Inozenzio zeritzan Aita Santuak laudatua daduka, ta Induljenziz betea Kalbarioko debozioa. Irabaziko dituenak askotan behar du maiz ibilli emen Jesusen Amaren ondotik.

KALBARIOKO BIDEA ASITZEAN egin beharden otoitza Astera noan Kalbarioko bidean eman behar ditudan pausuak izan bitez, Jesus maitagarria, zuk Gurutze, pisuarekin zenbiltzala, Jerusalendik Kalbariora eman zenituenen izenean, ta Aita Santuak debozio hau egiten dutenai berezi, edo señalatu diezten Induljenziak irabazteko. Irabazten dudan guzia izan bedi nik geiena zor diedan, edo zuk nai dezun, ta Purgatorioan erretzen daudenen fabore. LENBIZIKO GURUTZEKO OTOITZA Azoteen ondoan ematen zaio Jesus onari ilzeko Sentenzia Gaizkigille bat bezala loturik Juezez Juez ibili ziñan, ta azotez urratua utzi zinduzten, Jesus maitea, Pilatosek eman zizun, ta gugatik onzat artu zenuen Gurutzean illzeko sentenzi gogorra gatik, lagun zakitkit eramaten, izaten, ditudan bidebage, txarkeri, ta neke guziak, nere nekatzearekin irabaz dezadan Zeruko atsegin, ta gloria. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

BIGARREN GURUTZEKO OTOITZA Ematen zaio soñera Gurutzea Ni nere etzsaien eskuetara ez nadin, zere etsaien eskuetara zaran, ta ni bekatutik ateratzea gatik Gurutze pisu, ta sendor ori soñean daramazun, Jesus ona, indazu zere grazia, ta eskua, nere obenak, eta kulpak behar duten neke-kastiguen gurutzea eraman dezadan gogo on, edo borondate osoarekin, nagoen gero zurekin batean, nekerik bage, ta atsegin gustoz beterik sekula guzian. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria. IRUGARREN GURUTZEA Erortzen da Gurutzearen azpian Andia da nonbait, nere bihotzeko Jesus, nere obenen, ta kulpen Gurutzea; bada ezin jasoz, izanik zu, Jainko gizon indarsua, eroria zautza orren azpian. Lagundu nai nikezu, Jesus maitea, zautzan lekutik jaikitzen. Ba-dakit nola; arinzen dudala zure gurutzea, ta uzten ditudala bekatu guziak. Indazu egin ditudanen damu andi bat, eta berririk ez egiteko, grazia. Hala gerta dedilla. Aita gurea, ta Abe Maria. LAUGARRREN GURUTZEA Patzen du Jesusek Ama Izandu den semerik onena galtzera zoazen, Ama Birjiña, orra non datorren gurutze pisu bat soñean duela, zurea: ekusi nai ezbadezu odolturik dena, ta izerdiz, ta loiez betea; nai ez-pa dezu, ura horrela ekusteak erdira dezan zure Bihotza, ez da zer

24


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

begiratu; edo, begiratzen badiozu, izan bedi, berari eskatzeko, nere nekeak ongi eramateko, ta zerua irabazteko behar dudan grazia. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria. BOSTGARREN GURUTZEA Laguntzen dio Gurutzea eramaten Simon Zirineok Kalbariora baño len Gurutzepean bizia gal zenezan beldurrez, ta lenbait len Gurutzean iltzez josirik ekusteagatik zu, eman zizuten, lagun egiteko, Simon zeritzan, gizon bat. Zori oneko gizona ori: ta zori onekoa ni ere, artzen ba-ninduzu orrekin batean! Ar nazazu arren orain zere laguntzat, sar nadin gero zurekin batean, Gurutze orretan irabazi behar didazun, Zeruko glorian. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria. SEIGARREN GURUTZEKO OTOITZA Garbitzen dio Beronikak izerdia Gurutze pisuarekin zenbiltzanean, erortzen zitzaitzun odol, ta izerdia garbitzeko, Beronikak ekarri zizun oialean, zere antza, ta imajiña utzi zenuen. Jesus negez betea, utzazu nere biotzean zure neke guzien señalea, oroi nadin zuri zor dizudanaz, ta nagoen beti eskerrak zuri ematen emen, ta Zeruan. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria. ZAZPIGARREN GURUTZEA Erortzen da bigarren aldian Simon Zirineok laguntzen dizula ere, Gurutzea ezin eramanez, berriz erori zaran, Jesus maitea; orduan artu zenituen ille-tiraka, ta ostiko zikiñak gatik, indazu grazia, ar ditzadan nik zure izenean, lurrean egiten zaizkidan bidebage guziak; nagoen gero zu ekusten zaitudala, atsegin, ta gustoz beterik Zeruan. Am. Aita gurea, ta Abe Maria . ZORTZIGARREN GURUTZEA Hitz egiten die Jerusalengo Alabai Flakiaz, kargaz, ta nekez beterik zenbilzala, nekatua ez-bazeunde bezala, Jerusalengo Alabai jakin behar zutena erakutsi zenien, Jesus maitagarria, erakus zadazu, zer egin behar dudan, Zeruko bidean ez uts-egiteko, ta bide onetan izan bear ditudan neke guziekin iraun dezadan zure grazian, eriorzeko orduraño: indazu, daramazun neke andia gatik, orratarako behar dudan laguntza, ta eskua. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria, etc. BEDERATZI GARRENGURUTZEKO OTOITZA Erortzen da irugarren aldian Bekatuen azpitik atera, ta jaiki nadin, irugarren aldian lurrera zaituen gurutzea rekin zabilzan, Jesus nekatua, lagun zakizquít lenbait len, bekatuen karga utzirik, arin diezazudan Gurutze pisu ori, egin dizuten nere kulpen damu andi batekin, ta irabaz dezadan, gaurgero zu bihotz guziz maitatzeko grazia. Aita gurea, eta Abe Maria. AMARGARREN GURUTZEKO OTOITZA Kentzen diotzate soñekoak Soñekorik bage zere burua ekusi zenuenean izandu zenuen lotsa gatik, eskatzen dizut, Jesus maitea, Zerua izarrez, ta lurra lorez estalzen duzun bezala, estal nazazula graziaren, ta birtuteen soñeko ederrarekin, jar nadin, egunen batean, Zeruko eztei garbietako maian Aingeru, ta Santu guzien artean. Aita gurea, ta Abe Maria.

25


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

AMAIKA GARREN GURUTZEKO OTOITZA Gurutzean ilzatzen dute Jesus Asma-al adiña neke rekin ekarri duzun gurutzean itzatutik arkitzen zaran, Jesus Ona, nere bekatuak egin dizuten ohatze edo oi gogorragatik, edo orretan dara mazkitzun nekepenak gatik, egizu arren, geldi dedilla nere bihotza, ta anima pena, ta neke orien damuzko iltzez zure Gurutzean jotsia; beste munduraño ez dut nai zurekin nekatzea beste atsegiñik. Aita gurea, ta Abe Maria. AMABIGARREN GURUTZEKO OTOITZA Iltzen da Jesus Gurutzean Oiñ eskuetako zaiñak iltzez urratuak, Gorpuza odolez, ta oñazez betea, ta anima nekezko itsaso egiñik, azkeneko asnaseraño iduki zenituen Jesus Ona, badaquít, zere neke guzien artean ez ninduzula zere gogotik utzi. Ez dut nit zuri nondik eman zor dizudana; eman dezakedana, ta gaurgero gogotik emain dizudana da, ni gatik eraman dezun nekearen damu andi bat. Aita gurea, ta Abe Maria. AMAIRUGARREN GURUTZEKO OTOITZA Jesusen Amaren Dolorezko bakartasuna Nere bekatuak kendu zizuten, zere Seme bakarra illik ekusi zenuenean, nork-nai daki, ama maitea, itsasoa bezain andia izandu zela zure Bihotzeko illuntasuna, ta sentimentua. Damuz nago ni ere, zeren ni gatik galdu dezun, guziak baño geiago balio duen, ta ezin geiagoraño maite zenuen zere semea. Zere Bihotzeko neke andia gatik indazu arren, zure nekeak, eta Semearen eriotza bekatu berriekin, berritu gabe bizitzeko grazia. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria. AMALAUGARREN GURUTZEKO OTOITZA Jesu Kristoren Sepultura Santa Badakit, Jesus maitea, Gorputzean eraman zenituen, nekeak neke andi-gogorrak zirala: ba-dakit, ill ondoan ta illen sepulturara eraman zinduztela; ta badakit, Jainkoa ezezik gizon egiazkoa zarala. Ni gatik eraman dituzun neke andi, ta eriotz gogorra gatik eskatzen dizut, izan nadilla ni, komulgatzen nazan guzietan, zure Sepulkro garbia; ta utzi nazazula zere graziz, ta amorez betea, irabaz dezadan aisa sekulako gloria. Amen. Aita gurea, ta Abe Maria. AZKENEKO GURUTZEKO OTOITZA Agerzen zaio Madalenari Nekatua zenbilzanean, Jeusus maitea, zurekin zebillen, zure nekeen sentimentuz beterik, Santa Maria Madalena; ta biztu, edo resuzitatu orduko billatu zenuen, lengo damu sentimentuen alde atsegin andi bat ematera: nai nukenik ere, emendik deitzen nazunean zure arpegi ederra Zeruan ekustea gatik, zure nekeak, eta Pasio santa gogoan ditudala damuz, ta sentimentu onez beterik bizi. Indazu onetarako behar dudana, ta zuk nai dezun guzia egiteko grazia. Aita gurea, etc.

JESUSEN BIHOTZAREN BEDERATZ-URRUNA Bederatz-urren hau asi oi da Korpus Kristi egunean, akaba dedin Jesusen Bihotzarenean. Anizek egin oi dute illoro ere, asitzen dutela illaren azkeneko ostegunean, akabatzeko ill berriaren lenbiziko ostiralean. Bederatz-urrena egiten den egunetan egin behar dira, beste egunetan baño, zenbait obra on geiago. Lenbizikoa izan diteke ongi konfesatu, ta komulgatzea.

26


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

Bigarrena, bost aldiz edo ditekeenetan, joatea Jesus Sakramentatua Elizan ekustera: an dion amorea zenbat estimatzen duen, ta gaizki komulgatzen diranak eman derozten sentimentuen penez dagoela, aditzera ematera. Irugarrena, bere mihi, begi, beharri, ta gañerako sendituak kuidadoz gordetzea; ta osasunak laguntzen ba-dio, edo uzten ba-diote egitekoak baruren bat, edo beste ateratzea, edo edozein bidez gorputza zerbait nekatzea. Laugarrena, irakurtzen , edo leitzen, eta Jesusen Bihotzeko neke amoretan pensatzen, zerbait denbora pasatzea. BEDERATZ-URRENAREN ASITZEA Al ba-dedi, egin behar da bederatz-urren hau, edo Sakramentu Santuaren, edo Jesusen Bihotzaren Estanparen baten aitzinean, edo abrean Lenbiziko otoitz, edo orazioa asitzen da, ziñatu, taNere Jesu-Kristo Jauna, etc erran, ta ondoan. EGUN-ORO LENBIZIKO LEKUAN ESAN BEHAR DEN OTOITZA Gure Jesus maitea, zure Bihotzari Trinidade guziak eman ziozkan graziazko ondasunak gatik, iguzu zurea dirudien bihotz garbi bana, bederatz-urren onetan eskatu behar dizugun, ta konbeni zaikula zuk dakizun guziarekin. LENBIZIKO EGUNEAN BAIZIK ERRAN BEHAR EZ DEN OTOITZA Gure biotzeko Jesus ona, gure oztasun, ta utsegiteak gu gandik kentzeko zere Biotzean duzun ansia, ta deseo andia gatik, bero zazu zere amorearen suan gure bihotza, ta lagun zaguzu, gure damu, ta sentimentuarekin zure Biotzeko sentimentu, ta nekeak arintzen, ta ez arren ukatu bederatzi urren onetan eskatzen dugun gauzarik. Ala gerta dedilla. Orain erran behar dira iru Aita gure, &c. Jesusen Bihotza-ren iru señaleak aditzera ematen duten amore, ta penen izenean. EGUN GUZIETAN AITA ETERNOARI EGIN BEHAR ZAION OTOITZA Aita Eternoa, bitarteko emanik, ezin geiagoraño nai dizun zure Seme maitearen Bihotza, eskatzen dizugu, argi ditzatzula, zu ezagutu, ta maitatzeko, itsuturik bizi diranak; artean, ta beti nai zinduzkegu guzien izenean ezagutu guk, eta gogotik maitatu. Iduki zatzu zere grazian bataiaturik dauden guziak, eta ekarri graziaren argira, argi onetatik urrun dabiltzanak. Ez dezala arren batek ere Jesus ona ezagutu bage, ta maitatu bage gaurgero utzi. Guziak gatik il zen ezkero, guziak sar ditezela bera gatik Zeruan. Beraren Bihotzean sarturik utzi nai genituke gure Aide, ta adiskide, guk zor diegun, ta guri ongi, edo gaizki nai diguten guziak; guziak ar dezaten zure gandik emen grazia, ta beste munduan gloria. Ala gerta dedilla. Emen eskatzen da, Jesusen Bihotza bitarteko arturik, erditsi nai den guzia. Gero erraten da. Aña. Improperium expectavit Cor meum, & miseriam, & sustinui, qui simul contristaretur, & non fuit, & qui consolaretur, & non inveni. V. Discite à me, quia mitis sum, humilis Corde. R. Et invenietis requiem animabus vestris.

27


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

OREMUS Domine Jesu, qui inefabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis beneficio aperire dignatus es, concede propitius ut gratiis coelestibus, ex hoc dulcissimo fonte manantibus, corda nostra ditari, ac recreari mereantur. Qui vivis, & regnas in saecula saeculorum. Amen.

EMEN, TA KOMUNIOKO egunetan beintzat, erran behar den, ta anitz balio duen Otoitza Jesus-en Anima, birtutez bete nazazu. Jesus-en Bihotza, amorez erre nazazu. Jesus-en Gorputza, salba nazazu. Jesus-en Odola, amorez zora nazazu Jesus-en Biohtzeko ura, garbi nazazu. Jesus-en Pasioa, indarsu egin nazazu. Nere Jesus ona, adi nazazu. Zure Llagetan zure Biotzaren erdian gorde nazazu. Ez nadilla ni ortik be単ere atera. Ez nadilla ni etsaien Eskuetan erori. Nere eriotzeko orduan deitu nazazu. Zure gana eraman nazazu. Zure Santu ekin alaba zaitzadan beti sekula guzian. BIGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA Jainkoak gu gana etortzeko, ta bere gana eramateko ate, ta bidetzat artu zaituen, Jesusen Bihotza, egon zaitez beti idikia, ta zabaldua, noiznai sar gaitezen zure Aita gana, zu maitatzeko behar dugun graziaren eske. Iguzu zure penen pena andi bat, eta orain eskatzen dizugun guzia. Ala gerta dedilla. IRUGARREN EGUNEKO BIGARREN OTOITZA Ur garbizko iturri Jesusen Bihotz andia, egarriz itotzen gaude, edo zure birtute, ta deboziozko urez ase naiez. Nai genuke denbora berean, Aldare Santuan mundu guziak egin dizkitzun bidebage, edo injurien damu andi bat, baita orain eskatzen dizugun guzia ere. Ala gerta dedilla. LAURGARREN EGUNEKOA Jesusen Bihotz garbi, birtute, ta Santidadezko ispillu ederra: nai genuke, zuri begira gaudela, hitz, asmo, lan, ta gogo guzietan zure irudiko bihotz batekin gelditu, baita artu ere, gu gatik anitzetan, ta nion ba単o geiako Aldareko sakramentu Santuan artu dituzun bidebage guzien damu andi bat, egun onetan eskatzen dugun guziarekin. Ala gerta dedilla. BOSTGARREN EGUNEKOA Gure gauza, ta lan onai azkeneko izatea, edo edertasuna ematen diezun, ta Bihotz bera duzun, Jesus on maitagarria, uzten ditugu guziak zure eskuetan, molda ditzatzun, ta utzi zure Aitaren begietara atera ditezkean bekala; ta eskatzen dizugu, diguzula zure eskua, mundukoen eskutik artu dituzun bidebagen damu, ta sentimentu andi bat artzeko, orain eskatzen dizugun faborearekin batean. Ala gerta dedilla.

28


Joseph Miquelestorena

[CERURA NAI DUENAC AR DEZAQUEAN VIDE ERRAZA]

SEIGARREN EGUNEKOA Behar duguna Jainkoari eskatzeko Eliz eder bat zere Bihotzean utzi diguzun Jesus, amorez betea: milla esker zuri Eliza onetan arkitzen dugun atsegin, kontentu, ta ditxa gatik. Ortik atera bage, nai genituke gure egunak akabatu; nai genituke, or bizi garala, geren damuarekin zure damua, ta penak arindu, ta zure eskutik behar ditugun gauza guziak artu. Ala gerta dedilla. ZAZPIGARREN EGUNEKOA Zure izenean, ta zure Bihotzeko amoreak gatik eskatzen zaion gauzarik utzatzen ez dakien Aitaren Seme Jainko Gizon egiazkoa, zu bitarteko emanik, eta zure Aldareko bidebageen damu, ta sentimentuz beterik, eskatzera goaz, erditsi nai duguna. Lagun zakizkigu, uka ez diezagun be単ere, eskatzen dugun gauzarik. Ala gerta dedilla. ZORTZIGARREN EGUNEKOA Gure amorez urtzen zauden, Jesusen Bihotz ederra, nai genuke geldi litezen gure, ta guzien bihotzak su orretan urtuak, amorez erantzuteko zure amoreari. Ez arren hau ukatu, ez eta orain eskatzen dugun gauzarik ere. Ala gerta dedilla. AZKEN EGUNEKOA Gure bekatuen arantza gurutzeak nekez bete zaituzten, Jesus maitea, bete behar dituzu zure Bihotzeko amoreak gatik graziaz, ta Zeruko ondasunez gure bihotz gogor gaistoak. Eman behar diguzu denbora berean, gure bekatu itsusiak zuri eman dizuten tristuraren damu, ta tristura andi bat. Eta ez arren ukatu bederatz urren onetan eskatu dizugun gauzarik. Ala gerta dedilla.

JESUSEN BIHOTZ MAITEARI Gure gusto, gure atsegin gure Jesus maitea; Zere Bihotzeko suan Erre zazu gurea. Gure obenak, gure loiak Lenik kendu behar dira: Ura zara, ken itzaku; Galdu gara bestela. Ba-dakigu, zaudela Gure amorez betea. Zere Bihotzeko suan Erre zazu gurea. Etzeuden bakarrik loiak Gure bihotz gaistoan; Busti ta ur egi単a dago Bekatuen kutsuan Gar[...] [97 eta 98. orrialdeak falta dira] lantz erdiratzallea. Damuz autsi ba-ledi Nere barren tristea! Zere Bihotzeko suan, &c. Arantza zorrotzak baizik Ez dezu nere eskutik:

Nere kulpen arantzekin Dena zaude odolturik. Ah ni baldin ba-nengo Negar damuz asea! Zere Bihotzeko suan, &c. Gure kulpak egin dute Gurutze sendor ori: Ezartzen diote kulpak Zure Bihotz-onari. Kulpa gaisto, ta oben gogor Oben-kulpa nerea! Zere Bihotzeko suan, &c. Zer nai duzu? Zertan zaude, Jesus ona Aldarean? Txarkeriak artzen dago Amorezko lekuan. Txarkerien pena nai du, Nai du gure amorea. Zere Bihotzeko suan, &c. Ez dut behar maitatu Jesus zure Bihotza? Artu behar ez dut nik Zure nekeen damua? Eske nator, zabal zazu Sar nadir or Atea. Zere Bihotz-eko suan Erre zazu gurea.

29



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.