Ebanjelioak lantzeko unitate didaktikoa

Page 1

Ebanjelioak

Ebanjelioak

Hasieran bazen Hitza; eta Hitza Jaungoikoarekin zen; eta Jaungoiko zen Hitza. Hitz hau hasieran … “1 In principio erat Verbum, et Verbum erat apud Deum, et Deus erat Verbum. 2 Hoc erat in principio apud Deum. 3 Omnia per ipsum facta sunt : et sine ipso factum est nihil, quod factum est. 4 In ipso vita erat, et vita erat lux hominum : 5 et lux in tenebris lucet, et tenebræ eam non comprehenderunt. 6 Fuit homo missus a Deo, cui nomen erat Joannes. 7 Hic venit in testimonium ut testimonium perhiberet de lumine, ut omnes crederent per illum. 8 Non erat ille lux, sed ut testimonium perhiberet de lumine

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

1 Ἐν ἀρχῇ ἦν ὁ λόγος, καὶ ὁ λόγος ἦν πρὸς τὸν θεόν, καὶ θεὸς ἦν ὁ λόγος. 2 οὗτος ἦν ἐν ἀρχῇ πρὸς τὸν θεόν. 3 πάντα δι' αὐτοῦ ἐγένετο, καὶ χωρὶς αὐτοῦ ἐγένετο οὐδὲ ἕν ὃ γέγονεν 4 ἐν αὐτῷ ζωὴ ἦν, καὶ ἡ ζωὴ ἦν τὸ φῶς τῶν ἀνθρώπων. 5 καὶ τὸ φῶς ἐν τῇ σκοτίᾳ φαίνει, καὶ ἡ σκοτία αὐτὸ οὐ κατέλαβεν. 6 Ἐγένετο ἄνθρωπος, ἀπεσταλμένος παρὰ θεοῦ, ὄνομα αὐτῷ Ἰωάννης: 7 οὗτος ἦλθεν εἰς μαρτυρίαν, ἵνα μαρτυρήσῃ περὶ τοῦ φωτός, ἵνα πάντες πιστεύσωσιν δι' αὐτοῦ. 8 οὐκ ἦν ἐκεῖνος τὸ φῶς, ἀλλ' ἵνα μαρτυρήσῃ περὶ τοῦ φωτός.”

1


Ebanjelioak

Sarrera_______________________________________________________

K

ristauak oso ohituta gaude “Ebanjelio” hitza entzutera, baita ebanjelioa bera entzutera mezaren zati garrantzitsu bat baita berau irakurtzen den momentua. Gauza da, ba ote dakigu benetan zer den Ebanjelioa? Zenbat Ebanjelio dauden? Nork idatzi zuen zer?...

Bestalde azken urteetan modan dago “ebanjelio” izenarekin ateratzen dituzten zenbait testuetan oinarrituz Elizak eta tradizioak Mateo, Markos, Lukas eta Joanen idatzien argitara emandako irakatsiak astindu eta askotan zapuzten saiatzea. Unitate honetan, funtsean, ebanjelioak zer diren ikasiko dugu guk sinesten dugunaren oinarria nondik datorren jakiteko eta kristau garen ezkero liburu sakratu hauei buruz jakin beharrekoak jakiteko.

Zer da Ebanjelioa?_______________

E

banjelio hitza grekotik dator (εὐ "ondo" eta αγγέλιον "mezua") baina seguruenik Kristok bere predikazioan erabilitako arameozko hitzen batetan izango du jatorria (‫בשורה‬, “berria” eta ‫טובה‬, “ona” uztartzen zituen terminoren batetik). Gaur egun Jesus Nazaretekoaren bizitza eta irakatsiak biltzen dituen liburu saila izendatzeko erabiltzen da ele hau. Fededunok ulertzen dugu idazki horietan erraten zaiguna benetan berri on bat dela, Jainkoa Bera gizon eginik lurrera jaitsi eta Bere bizitza eskainiz berrerosi eta salbatu baikaitu. Ebanjelio hitza erabili zuen lehena San Paulo apostolua izan zen eta bere eskutitzetan utzi zuen idatzia. Lehenengo aldiz 57. urtean Korintoarrei idatzitako lehenengo eskutitzean aipatzen du: “Senideok, irakatsi nizuen ebanjelioa oroitarazten dizuet. Zuek onartu egin zenuten, hartan sendo oinarrituak zaudete” (Kor I, 15,1.).

San Paulo

Itun Berrian 76 alditan agertzen da hitz hau eta bitxikeria bezala Pablok bere gutunetan 60 aldiz erabiltzen duen arren Lukas eta Joanek haien kontaketan ez dute behin ere erabiltzen. Termino hau modu konkretuagoan hartu ezkero ebanjelio hitza erabiltzen dugunean Kristoren Berri Ona kontatzen diguten lau liburuetako bakoitzari erreferentzia egiteko da (Mateo, Markos, Lukas eta Joan). Honek ez du erran lau Berri On desberdin daudenik bakarra baizik, soilik 4 ikuspuntu edo modutara kontatua.

Ebanjelio motak_________________________________________

J

esusen Berri ona kontau nahi duten liburu asko daude, hau da, ebanjelio anitz daude, 50tik gora, baina Elizak tradizioan oinarrituta ez ditu denak ontzat ematen. Horrela bada bi multzotan banatzen dira ebanjelio hauek: Kanokikoak eta Apokrifoak edo ez kanonikoak.

Kanonikoak Elizaren eta tradizioaren arabera Jesusen bizitza eta mezuak modu fidelean biltzen dituzten liburuak dira, apostoluen tradizioan, giroan eta eskolan idatziak izan ere ebanjelio hauen idazleak Jesus bera ezagutu edo Haren ikasleak ezagutu zituzten Kristoren mezua

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

2


Ebanjelioak

Gnostizismoa lehenengo eskutik jasoz, beraz I.mendeko idazkiak dira. Elizak baliozkotzat ematen dituen bakarrak dira eta Itun Berrian daude barneratuak: Mateo, Markos, Lukas eta Joanen ebanjelioak dira. Apokrifoak edo ez kanonikoak beranduago idatziak izan ziren eta kanonikoek ematen diguten informazioaren kontrako datuak ematen dituzte askotan, Jesusen mezua erabat desitxuratu edo pertsonaiak nahasi egiten dituzte. Ebanjelio hauetako aunitz Gnostikoek idatzi zituzten. Normalean apostoluren baten izenarekin sinatzen ziren sinesgarritasuna emate aldera. Berez ez dira ebanjelioak.

Judutar zein hasierako kristauen artean eman zen mugimendu heretikoa izan zen. Kristoren mezua erabat aldatuaz aparte ekialdeko jakintzak, filosofia neoplatonikoa eta izkutuko beste hainbat elementu nahasten zituen. Ez fedeagatik ez eta Kristoren heriotzagatik ez zela gizona salbatzen esaten zuten, jakintza zelako salbamen iturri. Gnostikoen artean famatuenetako bat Simon Magoa izan zen, samariarra berez, Apostoluen Eginetan kontatzen denez Pedro eta Joan apostoluei dirua eskeini zien Izpiritu Saindua transmititzeko boterearen truke (Eg8,924). Elizaren Aitek laster ukatu eta baztertu zuten Gnostizismoa.

4 ebanjelio kanonikoak__________________________________ Nola eta zergatik idatzi ziren?

G

uk dakigula Jesusek ez zuen ezer idatzita utzi ez eta ezer idazteko erran. Kristok bere ikasleak predikatzera bidali zituen eta horrelaxe egin zuten hauek eta hauen jarraitzaileek, finean, Kristo gertutik ezagutu zutenek. Ebanjelizazioa errazte aldera Jesusen bizitzako zenbait pasarte idatziz jarri ziren hasiera batetan baina inolaz ere liburu bat osatuz. Jesusek hizkera errazez, irudi eta erritmo biziz eraturiko hizkeraz, eman zuen bere irakaspena. Bizitzako gauza xumeez baliatzen zen (parabolak). Jesusen egintzen esanahia ere zehatza eta argia zen: askapena zuten helburu, zapalkuntza ororen kontrako –eta lehenengo zapalkuntza erlijioaren izenean egina zen– mezua eta jarduna ziren. Bai hitza, bai egintzak, oroiterrazak ziren, oroimenean gorde eta ahozko tradizioa sortzeko aproposak. Gainera, garaiko kulturan eta irakaskuntzan oroimenak eta ahozko tradizioak garrantzi berezia zuten. Jesusen tradizioaren bitartekoak, hark «berekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko» (Mk 3,14), hau da, bere ekintzaren jarraitzaile izateko, bildu zuen ikasle-taldea dira. Jesusek arreta bereziz zaindu eta hezi zituen ikasle hauek. Zalantzarik gabe, Jesusen hitz eta egintzen tradizioa ikasleek harekin eta haren hitzarekin zuten lotura eta erlazio berezian oinarritzen zen. Apostoluak eta haien belaunaldia desagertzen joan zen heinean Jesu Kristoren mezua osorik idatzita uzteko beharra ikusi zen eta horrelaxe egin zuten Jainkoaren Semearengandik hurbil bizitu izan ziren haiek. Vatikanoko II. Kontzilioak Erraten digun bezala: ” Elizak beti eta alde guztietan aitortu du, lau Ebanjelioak apostoluengan dutela jatorria. Izan ere, apostoluek Kristoren aginduz predikatu zutena, gero, Espiritu Santuaren inspirazioz, beraiek eta beren belaunaldikobeste batzuek idatziz jarri eta guri helarazi ziguten fedearen oinarritzat: hau da, Ebanjelioa lau moldetan, Mateoren, Markosen, Lukasen eta Joanen arabera” Dei Verbum. Ikerlariek uste dute multzo literario bateratu bezala lehenik sortu zena Jesusen Nekaldi edo Pasioaren kontaketa dela. Baina honen ondoan nabari dira beste zenbait multzo ere, ebanjeli-

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

3


Ebanjelioak

oetan jasoak izan baino lehen bilduma idatzi izango zirenak: eztabaidak (Mk 2,1-36), parabolak (Mk 4,1-34), mirariak (Mk 4,35–5,43).

Nola transmititu dira ebanjelioak?

A

ipatu dugun bezala Ebanjelioen lehenengo transmisioa ahozkoa izan zen. Kultura zaharretan ohiko gauza zen hori eta hizkuntza aunitzetan topatu ditzakegu aspaldiko garaietatik gaurdaino ahozko literaturari esker iritsi zaizkigun historia, kantu eta kondairak. Esaterako Homerok ez zuen Iliada sortu baizik eta belaunaldiz belaunaldi, ahotz-aho greziako herriak pasatu zituen istorioak bildu zituen. Euskaraz eta gazteleraz ere baditugu antzeko kasuak. Berri Ona zergatik idatzi zen azaldu dugu jada. Jakina da ez dugula ebanjelio bakar baten testu originala gordetzen denboraren joanean galdu edo desagertu egin direlako. Hala ere transmisioa kopiei esker burutu da. Itun Berriko zenbait zatitan irakurri daitekeenaren arabera laster kopiatu eta bildu ziren, adibidez, San Pauloren eskutitzak eta kopiatze sistema honen laster zabaldu ziren lehenengo kristau elkarteen artean. II.mendeko zenbait idazlek esaten digutenagatik, San Ireneo, San Justino edo Origenes, oso goiz hasi ziren Mateo, Markos, Lukas eta Joanen ebanjelioak elkarrekin bilduak eta kopiatuak izaten. Transmisio prozesu hau garaian-garaiko material eta teknikekin egin, hau da, ebanjelioen lehengo kopiak papiroetan egin ziren eta III. mendetik aitzinerat soilik hasi ziren pergaminoa erabiltzen. Papera XV. Mendeko asmakuntza da. I, II. eta III. mendeetan egindako kopia piloa gordetzen ditugu 5.400 bat, gutxi gora behera, eta IV. Mendetik gora egindakoak kontaezinak dira. Kopuru honek bi alderdi nabarmentzera laguntzen digu: alde batetik Jesusen Berri Onaren arrakasta kopia kopuruan nabarmentzen dena eta beste aldetik testua erkatzeko aukera ematen digu hainbeste ale izateak. Bai, 5.000 kopia horien artean ikus daiteke testua ia berdina dela guztietan, hitz edo espresioren bat alde batera utzita. Bestalde nabarmentzekoa da Berri Onak izan dituen itzulpenak. Hasierako testuak, antza denez, arameeraz eta grekoz idatziak izan ziren eta azken hizkuntza honetan idatzitako ebanjelioen ale pila bat kontserbatzen dira. Berri Ona, Biblia osoarekin batera, latinera itzuli zuena San Jeronimo izan zen. Adituek diotenez ebanjelioak hobekien ezagutzen ditugun antzinateko testuak dira.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

4


Ebanjelioak

Ebanjelioak banaka

J

arraian 4 ebanjelioak banaka ikusiko ditugu, baina lan horietan sartu aurretik azaldu dezagun lau kontakizun hauen artean egiten den banaketa.

Erran dugunez lau ebanjelio hauek kanonikoak baina hona hemen beste azpitalde bat, ebanjelio sinoptikoak deituak, hauexek dira: Mateo, Markos eta Lukas. Izen hau 1766an eman zien J. J. Griesbach biblialari alemaniarrak hirurak erkatzen zituen koadroa aurkeztu eta antzekotasun handiak zeuzkatela ikusirik. Duela gutxi arte hiru ebanjelio sinoptikoak informazio iturri beretik zetozela, hau da, Jesusen hitzak, bizitza eta mezua bilduko zituen ebanjelio zahar batetik jaioak zirela pentsatu da. Gaur egun adituek uste dute Markosen ebanjelioa eta zaharragoa litzatekeen beste bat izango liratekeela sinoptikoen informazio iturri. Hala eta guztiz ere aurreraxeago berriz bueltatuko gara gai honetara.

Iru単ako katedraleko ebanjeliarioa

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

5


Ebanjelioak

San Mateoren Ebanjelioa

A

ntzina-antzinako tradizioaren arabera, ebanjelio hau hamabietariko ikasle batek idatzia izango litzateke, Mateo (ik. 9,9) edo Lebi (ik. Mk 2,14) zergabiltzaileak, alegia. Halere, segur aski, bigarren belaunaldiko eta judu-jatorriko kristau bat du egilea, grekoa zekiena eta Itun Zaharrari buruz aunitz zekiena. Idazte datari dagokionez, K.o. 80/90 bitartean koka daiteke, 70ean gertaturiko Jerusalemen hondamendiaren ondoren, gertakizun hau behin baino gehiagotan aipatzen baita (21,41; 22,7; 23,37-38). Badirudi Siriako Antiokian idatzia dela ebanjelioa: grekoz egiten zen han eta hiriak judukolonia ugaria zuen; bazen han kristau-elkarte bat ere, lehenengoetakoa hain zuzen (Eg 11,19-30), bertan juduak eta jentilak berehala nahastu zirelarik; Pedrok garrantzi handia zuen elkarte hartan (Ga 2,11-14), Mateoren ebanjelioan bezalaxe (15,15; 16,16-19; 17,24-27). Egun onartutzat ematen da Mateoren ebanjelioa arameoz idatzi zela lehenbizi eta gero grekora izan zela itzulia. Halaxe esaten digu Hieropolisko Papíasek. Kanpo eta barru, egoera zailean bizi den • Musikaren historiako lanik elkarte batentzat idazten du Mateok. famatuenetako bat, Johan Kanpora begira, juduekiko gatazka bizi dute kristauek. Izan ere, Sebastian Bachek idatzitako Pasioa 70. urtean Jerusalem hondatu eta gero, fariseuak eta berauen Mateoren ebanjelioan oinarrituta ortodoxia gertatu ziren beste judu-talde eta joeren artean nadagoela? gusi. Alde batetik, gero eta intrantsigenteago ageri dira fariseuak Jesusen jarraitzaileekin; bestetik, gero eta ugariago dira Jesusen • Uste denaren arabera San Mateo mezua eta harenganako fedea judaismoaz aparteko gauza bezala Italiako Salerno hirian lurperatuta ulertzen dituzten kristauak. Juduen eta kristauen arteko poledagoela eta 1830 bitarte bere mika eta konponezina oso nabariak dira ebanjelio honetan (ik. hilobitik urtero Mana di San 23,1-11; 21,43). Etengabe Itun Zaharra aipatuz eta betekuntzaMateo izeneko likido bat ateratzen esaeren bidez, hitzemandako Mesias hura Jesus dela eta honek betetzen dituela agintzariak frogatu nahi du hasiera-hasieratik zela? (1,22). Era berean, Jesusek eraikitako Elizak duela orain Israelen • Mateorena dela aipatzen den misioa agertu nahi du (21,43). lehen ebanjelioa San Agustinek Barrura begira, berriz, elkarte-giroa epelduz doa, hasierako bezeharrena zela uste zuelako? roaldiaren ondoren: Jaunaren itzulera luzatzen ari da, eta Jesusen irakaspenak gogoratu behar ditu elkarteak nola bizi jakiteko, •San Mateoren ondoan beti haur baita erakunde gisa antolatzeko ere. Elkarren zerbitzua du lege edo aingeru bat aurkezten dela (18,12-14). Hasieran, judu-jatorriko kristauak ziren gehienak, Mateok bere ebanjelioa Jesusen baina jentilak ugariago gertatu ziren berehala; beraz, ez zetozen zuhaitz genealogikoarekin hasten bat Moisesen legeari buruz (ik. 5,17-45; 15,1-20; 23,1-7), ezta duelako? Elizaren misioaren luze-zabalari buruz ere (ik. 10,5-6; 15,24; 28,18-20). Guztientzat elkargunea eskaini nahi du Mateoren ebanjelioak, tradizio desberdinak jasoz.

Bazenekien…?

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

6


Ebanjelioak

Tradizioaren arabera Mateo Jesusen igokundearen ondoren Judea guztian barrena ibili zen Berri Ona zabalduz 15 urtez hemendik Etiopiara alde eginez asmo berdinarekin. Antza denez Hierapolisen hil zen k.o 80. Urte aldera.

San Markosen Ebanjelioa

E

gilea nor den ziur jakiterik ez dago. Baina daitekeena da, antzinako tradizioak dioenez, Pedro eta Paulorekin estu lotua dagoen Markos delakoa izatea: Pedrok ezaguna zuen (Eg 12,12) eta geroztik Pauloren eta Bernaberen misio-lagun izan zen (Eg 12,25; 13,5); azkenik, Erroman ageri zaigu Pedroren ondoan (1 P 5,13). Lau ebanjelioetan laburrena den hau Erroman bertan idatzi zuen Markosek segur aski; horretara garamatzate, tradizioaz gainera, idazlearen zenbait latinismok edo Erromako usadio berezien zenbait aipamenek, hala nola emazteak senarrarengandik dibortziatzeko duen eskubidearenak (10,11-12).

Bazenekien…? • Markosen benetazko izena Joan zela eta bere amak Maria izena zuela? • Uste denaren arabera Ejipton predikatu zuela han Eliza zabalduz eta Koptoek haien patroitzat daukatela Alejandriako lehen gotzain izan zelako? • Koptoen Aita Santuari San Markosen ondorengo deitzen zaiola? • Lorenzo Perosi handiak eta Oswaldo Golijov musikariek Markosen ebanjelioan oinarritutako pasio musikala konposatua daukatela? •San Markosen gorputza merkatari italiarrek Alexandriatik Veneziara eraman zutela eta horregatik dela Markos hango patroia?

K.o. 70. urte aldera idatzi zuen, ordu arte ahoz nahiz idatziz zatika eta banaka jasoak zeuden Jesusen irakaspen eta egintzak liburu batean bilduz. Bera izan da horretan lehenengoa, kristauen literatur mota berria sortuz, biografia baino gehiago katekesia helburu duelarik. Hiztegi murritza eta estilo sinple eta traketsa baditu ere, kontalari trebea dugu Markos: kontakizunak bizi-bizi, ñabarduraz eta zehaztasunez beteak eta oso egoki eraturik ematen dizkigu. Erromako kristau-elkarteren batentzat idazten du segur aski. Bertan gehienak ez dira judu; hortik juduen zenbait esaera eta usadio esplikatu beharra (ik. 5,41; 7,3). Egoera gogorra bizi dute, bai juduek eta bai jentilek gorroto dietelarik: mespretxua eta tratu txarrak ugari, baita pertsekuzioa ere (Neronen garaian, K.o. 64an). Inoiz baino beharrezkoagoa dute Jesus Mesias gurutziltzatuari begiratzea, zer eta nor den ongi jabetzea, haren jarraitzaile izaten ikasteko eta haren ondoren gurutzea eraman ahal izateko. Tradizioz eta Elizako Aitek erraten digutenagatik Markosen ebanjelioa Pedroren ebanjelioa litzateke, hau da, Markosek egin zuen bakarra Pedrok predikatutakoa biltzea baino ez zen izango kontuan edukita Pedroren bidai laguna izan zela Erroman, bai eta hura preso egon zenean bere idazkari eta itzultzaile. Estua omen zen Pedro eta Markosen arteko erlazioa apostoluen printzeak “nire semea” deitzen baitio.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

7


Ebanjelioak

San Lukasen Ebanjelioa

A

ntzina-antzinatik uste izan denez, Lukas da hirugarren ebanjelioaren egilea, eta Lukas delako hori Pauloren ikaslea dugu, sendagilea (Kol 4,14; 2 Tm 4,11; Flm 1,24). Ebanjelioaren egilea eta Apostoluen Eginak liburuaren egilea, berriz, bat bera dira, bi liburuen hitzaurreek eta hizkuntza- nahiz pentsaera-antzak erakusten dutenez; halaxe uste izan da beti, bestalde. Baina egilea Pauloren ikaslea ote? Ez da segurua. Batetik, ebanjelioan ez da Pauloren ideia nagusirik nabarmen ageri eta, bestetik, Pauloren gutunen eta Apostoluen Eginak liburuaren arteko desberdintasunak nabarmenak dira. Nolanahi ere, giro helenistan hezitako kristaua dugu egilea, bere garaiko literatura ongi ezagutzen eta grekoz bikain idazten duena. Palestinako geografia eta usadioak, aldiz, ez ditu batere zehatz ezagutzen. Halere, Itun Zaharra aise • San Lukas ez zela judutarra darabil eta Israeli eginberez, baizik eta Antiokiakoa? dako agintzarien oinordekotzat dauka bere burua (Lk 1,46-55.68-79). • Pedro eta Pauloren azken egunetan Erroman egon zela haien K.o. 80/90 bitartean idatzi zuen ebanjelioa, bigarren kristaubelaunaldiko eta erromatar kultur eta politika-giroan bizi zen ondoan? elkarte batentzat. Jesus zuzenean ezagutu zutenak galduak dira • XVII.mendean sortu eta gaur dagoeneko. Eta kultur giro berriak galdera eta premia berriak sortzen ditu. Elkarte barruan, berriz, hasierako sua itzaliz doa, egun jarraitzen duen Italiako Jaunaren itzulera luzatuz, bihotza aberastasunei emateko eta pintura akademia haundi eta Jesusen segizioaren eskakizunak ahazteko arriskua areagotuz. ospetsuenak San Lukasen izena Egoera horretan, ez da Jesusen esanak eta eginak ahalik eta daramala? zehatzen gogoraraztea bezalakorik. Horretan ahalegintzen da Lukas, baina berri ona historiaren barruan kokatzen eta garaiko • San Lukas, tradizioaren arabera kulturarekin uztartzen saiatuz (2,1-2; 3,1-2; Eg 17,28). margolari eta eskultorea ere bazela? Jentil-jatorriko fededunentzat idazten du batik bat; hortik Pa-

Bazenekien…?

• Poloniako patroi maitatua den Częstochowako Amabirjina Lukas ek margotua omen dela San Josék egindako mahai baten gainean?

lestinako geografiaren berri eman beharra (adib. 1,26; 4,31; 8,26; 23,51; 24,13), judu-usadioak azaldu beharra (adib. 1,9; 2,23-24.41-42; 22,1.7), legeari buruzko eztabaiden axolarik eza, jentilekiko ardura bizia, berpiztuaren gorputz-errealitatea azpimarratzea (24,39-43; azken puntu hau onargaitza zen grekoentzat; ik. Eg 17,32; 1 Ko 15,1-58).

•Bere gorputza leku desberdinetan lurperatua izan ondotik gaur egun buruhezurra Pragan eta emborra Paduan daudela?

Tradizioaren arabera Lukasek bere ebanjelioa eta Apostoluen Eginak idazteko apostoluak elkarrizketatu zituen eta baita Maria bera ere. Honen ondorioz ulertu dezakegu zergatik Lukasek ematen dizkigun Jesusen jaiotza eta haur garaiko berriak hain modu zehatzean. Bestalde Medikua zenezkero Jesusen heriotza ere modu berezian kontatzen du bere ogibideak horretarako gaitasuna ematen baitio.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

8


Ebanjelioak

San Joanen Ebanjelioa

E

banjelio honen sorburuan dagoen komunitateak Jesusek «gehien maite zuen» ikaslearekin identifikatzen du autorea, 21,24 tx.eko konklusioan ikus daitekeenez. Ikasle hau behin eta berriro agertzen da Pazko-kontakizunetan (13,23; 19,26; 20,2); hau 1,35-39 eta 18,15 tx.etan agertzen den «beste ikaslea» bera da. Ebanjelioak ez du ikasle honen izenik ematen. II. mendetik aurrera kristau-tradizioak Joanekin, Zebedeoren semearekin, identifikatzen du ikasle hori eta ebanjelioaren idazletzat jotzen. Baina ez dakigu ziur ez non, ez nork idatzi zuen ebanjelioa. Segur aski, ebanjelio honek eratze-prozesu luze samarra izan zuen. Azken moldaketa lehenengo mendearen azken urteetan burutu zen, beste hiru ebanjelioena baino beranduago.

Bazenekien…? • San Juan hiltzen birritan saiatu zirela baina ez zutela lortu eta oso adinekoa zela hil zela? • Itun Berriko Apòkalipsis liburua ere berak idatzi zuela beste hiru gutunekin? • Lur sainduan barrena ibili ondotik Efesora joan zela, handik Erromara eta handik Patmos irlara deserriratu ondoren Efeson hil omen zela? • Apostoluetan gazteena izanik San Pedrorekin batera hasierako Elizako pertsonaia garrantzitsuenetakoa izan zela bere ekintza eta hitzengatik? • Jesusen apostolu 14-15 bat urterekin egin zela?

Mezuaren hartzaileari dagokionez, egoera zail samarrean bizi zen kristau-komunitate batentzat idatzi zela pentsa daiteke, bai barne-eztabaidengatik (Joan Bataiatzailearen jarraitzaileak, Jesusen jainkotasuna edo gizatasuna zalantzan jartzen zutenak…), bai judaismoarekiko sumatzen den gatazkagatik. Nahiko berezia eta ezberdina dugu hau beste hiru ebanjelioen – Sinoptikoen– aldean. Material ezberdina jasotzen du, eta beste tradizio batekoa dirudi. Sinoptikoek Jesusen jarduera gehiena Galilean kokatzen badute, azkenean bidaia bakarra eginez Jerusalemera, Joanen ebanjelioak Jesusek Judean egindakoa azpimarratzen du, eta Jerusalemera hiru joanaldi aipatzen. Sinoptikoetan hogeita hamarren bat mirari azaltzen badira, Joanen ebanjelioan zazpi bakarrik dira mirarizko seinaleak. Sinoptikoek Jesusen irakaspena esaldi laburretan ematen dute, parabola askorekin. Joanek, berriz, gaien inguruko hitzaldi luze eta landuagoak ditu. Hiztegia eta baliabide literarioak ere bereziak dira; sarri erabiltzen ditu maitatu, epaitu, testigantza eman, egia, bizia, mundua eta beste hitz batzuk. Honen helburu nagusia ez da hainbeste Jesusen bizitzako xehetasunak kontatzea, ez baita historiaz arduratzen; izaera bereziki teologiko eta espirituala du laugarren ebanjelioak. Eta hau litzateke ikuspegirik egokiena liburu hau irakurri eta ulertzeko.

Mezuari dagokionez, Joanen ebanjelioa loturik dago Jesusekin bizi izan zirenek –eta batez ere Jesusek «gehien maite zuen» ikasleak– eman zuten testigantzarekin; baina, aldi berean, Jesus mundutik desagertu ondorengo kristau-komunitate batek, Espiritu Santuaren gidaritzapean,

•Jesusen lehengusua izan zitekeela?

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

9


Ebanjelioak

Jesusen misterioa hobeto ulertzeko egin zuen ahalegina erakusten du, Jesusen bizitzaren, egintzen eta hitzen esanahian sakondu nahirik, alegia. Honi dagokionez, Kristo, batetik, Jainkoa bera bezain handi eta ahaltsu dela, eta, bestetik, benetako gizaki dela azpimarratzen du. Sarreran (1. kap.) hitzaurrea dugu lehenik, gorazarre moduan moldatua; bertan Jainkoaren betiko Hitza bezala agertzen da Jesus, gizaki bihurtu eta munduan bizitzera etortzen dena, gizon-emakumeen bizia, argia eta egia delarik.

Sinoptikoak

I

kusi dugunez lau ebanjelioetan Joanena dugu bereziena; berezia, bai formaz eta bai edukiz, beste hiruren aldean. Lehen hirurak (Mateo, Markos eta Lukas), bakoitzak bere berezitasuna izan arren, tradizio komun baten zordun dira. Sinoptikoak deitzen dira, beren arteko kidetasunagatik; sinoptiko hitzak begirada batez esan nahi du; alegia, hirurak zutabe paralelotan jarriz gero, begirada batez ikus daitezkeela beren artean dituzten berdintasun eta diferentziak. Hortik sortu zen arazo sinoptikoa deitu ohi dena, hiru ebanjelio sinoptikoen arteko erlazioaren arazoa; nabaria baita nolabaiteko menpekotasuna dutela elkarrekiko. Hauek lirateke oinarrizko datuak:

“Q” Iturria “Q” iturriaren teoría XIX.mende erdialdean planteatu zen. Mateo eta Lukasen ebanjelioen artean antzekotasun nabarmenak zeudela ikusirik eta batez ere Jesusen esaldietan. Urte baztuk beranduago Tomasen ebanjelio apokrifoa aurkitu zenean antzekotasun berdinak nabaritu ziren. Beraz, uste denaren arabera “Q” iturria Jesusen esaldien bilduma moduko bat izan zen, 40-60 urte tartean Galilean edo Judean grekoz idatzia.

Markosena da gaur egun ditugun ebanjelioetan zaharrena. Mateok eta Lukasek, zuzenean nahiz zeharka, Markosen ebanjelioa erabili zuten eta horretan oinarritu ziren. Bada material-sail bat, batik bat Jesusen hitzez osatua, Mateok eta Lukasek paralekoki erabiltzen dutena eta Markosengan azaltzen ez dena. Mt-ren eta Lk-en artean harreman literariorik ez zela izan uste denez, biek dokumentu idatzi berberaz baliatu behar izan zuten. Dokumentu horrek Jesusen hitzak biltzen zituen, eta Markosek ez zuen ezagutu. Q iturria deitzen zaio falta zaigun dokumentu horri. Arazo hau bi aldetatik da interesgarria: batetik, bi edo hiru ebanjelioren testuak paraleloki irakurriz gero, tradizio komunean ebanjelari bakoitzak egin dituen ukitu eta aldaketak direla medio, ebanjelarien ikuspuntu eta ardura bereziak zein diren ikus dezakegu; bestetik, konparaketa horrek lehen kristauelkarteetan Jesusi buruzko tradizioak behin eta berriro idatzi zirela erakusten du. Tradizioek eta testuek eragin handia zuten batak bestearekiko. Mateok eta Lukasek Markosen testua landu zuten, material berriak ezarriz, aurreko tradizioak beren erara egokituz, bakoitzak bere komunitate eta mezu-hartzaileen premiak kontuan hartuz batik bat.

Nola irakurri behar dira ebanjelioak?

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

10


Ebanjelioak Tetramorfosa Ezagunak ditugu ebanjelioetako hainbat eta hainbat pasarte; baina gehienetan beren testuingurutik kanpo entzun ohi ditugu eta ez gara gauza pasarte jakin bat zein ebanjeliori dagokion bereizteko. Ebanjelioak, ordea, ez dira pasarte-bilduma hutsak, literatur eta teologi asmo orokor batez eraturiko idazlanak baizik, eta beraien barne-hariaz eta batasunaz jabetuko den irakurketa eskatzen dute. Pasarte solteak ezagutzea bezain garrantzitsua da ebanjelio bat bere osotasunean hartzea, pasarte bakoitza bere testuinguru orokorrean ezarriz. Ebanjelioen eraketa-prozesua marraztu dugu, histori mailan nola garatu ziren azalduz. Ebanjelioa esku artean hartzean, prozesuaren azken emaitza dugu begien aurrean, hau da, ebanjelioa bere behin betiko moldean. Guk gaur egun ebanjelioak irakurtzean, hain zuzen ere, eraketa-prozesuan egin zuten bide berbera egiten dugu, baina kontrako norabidea hartuz. Lehenik, azken idazlearen, ebanjelariaren, maila dugu. Egileak, Mateok edo Markosek, tradizioan oinarrituz, mezu bat zuzendu zien bere entzule nahiz irakurleei, eta gaur guri. Baina ebanjelariak ez dira asmatzaile. Beren idazlana eratzeko, eliz elkarteen tradizio bizian garatuz joandako Jesusi buruzko oroitzapenez baliatu ziren. Beraz, lehen komunitateen fede-esperientzia eta bizi-egoerak islatzen dituzte. Azkenik, eta hau da gure irakurketan azken urratsa, ebanjelioek Jesusen hitz eta egintzak jaso nahi izan dituzte. Zer esan edo egin zuen Jesusek? Azken batean, ebanjelioko hitza hitz bizia da, eragilea, konpromisosortzailea; hala hots egin zuten lehen lekukoek eta hala hartu zuten lehen entzuleek ere, Jesusen hitza bizi-egoera berrietan adierazkor gertatu zitzaielarik. Ebanjelioa irakurtzeak inplikazio pertsonala eskatzen du: Zer esaten digu gaur ebanjelioko mezuak edo Jesusen proiektuak oro har?

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI Tetramorfosaren adierazpen moderno bat

Lau elementu ikonografikoz, hau da, lau irduiz egiten den adierazpen sinbolikoa da. Kasu honetan lau ebanjelistekin egiten da eta normalean ebanjelista bakoitzak bere irudia edo bera errepresentatzen duen irudi sinbolioko bat dauka: Mateo: Aingerua edo hego dun haurra. Bere ebanjelioa Jesusen zuhaitz genealogikoarekin hasten duelako. Markos: Lehoia. Bere kontaketa Juan Batailatzailearen predikuarekin hasten du eta pertsonaia hau “basamortuko oihua� bezala da ezaguna. Lukas: Zezena. Bere ebanjelioa Zakariasek, Juan Batailatzailearen aitak, Jainkoari egin zion sakrifizioarekin hasten duelako. Joan: Arranoa. Besteak baino abstraktuagoa eta teologogikoagoa delako, beraz, arranoaren hegaldia bezala besteen gainetik dago. Artean askotan erabiltzen den errepresentazioa da. Normalean beti Jesukristoren inguruan kokatzen dira lau elementu iknografiko hauek.

11


Ebanjelioak

Ebanjelio apokrifoak__________________________________

A

restian aipatu bezala ebanjelio hauek ez ditu Elizak onartzen eta beraz ez dira Bibliako liburuen artean sartu. Eliza katolikoak bezalaxe ez ditu kristautasunaren adar bakar batek ere onartu, aipa genitzake Ortodoxoak (errusiarrak, greziarrak, ukraniarrak…), Protestanteak (Luteranoak, Kalvinistak, Baptistak, Adventistak, Ebanjelikoak…) edo Anglikanoak (Ingalaterrako Eliza, Episkopalianoak…) adierazgarrienen artean. Apokrifoen jaiotza ia kristautasunaren jaiotzaren parekidea edo garaikidea da. II.mende aldera hasi ziren eskuz-esku zabaltzen eta askotan apostoluen izena egiletzat zeukatelarik, esaterako: Bartolomeren ebanjelioa. Baina zein da Kanoniko eta apokrifoen arteko desberdintasuna?

Mezua eta garaia Topatu dezakegun lehengo desberdintasun nabarmena mezua da. Kanonikoek Apostoluen tradizioak zioena biltzen duten bitartean apokrifoek askotan Apostoluen mezuaren kontra jotzen dute idatzitakoa apostoluen izenean jarriz. Berezko kontraesana da. Pentsaezina egiten zaigu norbaitek publikoki Berri Ona hots-egin eta gero idatziz kontrakoa jartzea. Kontuan eduki beharrekoa da egiazkotzat jotzen ditugun lau ebanjelioak Jesusen garaitik gertukoak direla, apostoluen belaunaldikoak, beraz Kristoren mezua lehen eskutik jaso dute, fresko eta deformaziorik gabe. Beste aldetik, Apokrifoen datazioa begiratzen badugu ikusiko dugu, salbuespenik gabe, egun kontserbatzen diren guztiak II. Mendetik goitikoak direla eta IV. Mendetik aintzinera ikaragarri ugaritzen direla.

Estiloa Kanokikoek darabilten estiloa zuzena, gehiegizko apaindurarik gabea eta anitzetan pixkabat “lehorra” ere bada. Pertsona baten biografia eta predikazioaren berri emateko estilo egokia da eta erabiltzen duten estiloa sinesgarria da. Apokrifoen idazkiak, ordea, fantasia ugariren fruitu dira. Egoerarik sinpleena ere puztu edo magnifikatu egiten dute, zentzu askorik ez daukaten detaileak ematen galtzen dute denbora eta Jesus mirari arraro eta bitxien egile bezala aurkezten digute.

Pertsonaia batzuk… Lehenego mendeetan oso pertsonai garrantzistuak dauzkagu kristau elkarte gazte hartan. Jende jakintsua izaki idatziak utzi zituzten haien pentsamendu eta proposamenak. Horrelaxe San Ireneo, San Papias, San Policarpo, San Eusebio edo Origenes bezalako jende garrantzitsua topatzen dugu. Denek ere egiazko ebanjelioak zein ote ziren jakin nahi izan zuten eta denek aho batez egun “Kanoniko” bezala jotzen ditugunen alde egin zuten. Haiei esker ongi dakigu garai haietan zein ziren eskuz-esku zebiltzan apokrifoak. Kontutan hartzekoa da San Policarpo edo San Papiasek Apostoluen ikasleengandik jaso zutela haien kristau fedea beraz bigarren eta hirugarren belaunaldiko kristauak dira. Gizon haundi Gnoztizismoaren aritu ziren.

hauek ere contra gogor

Egileak Erran bezala dauzkagun ebanjelio apokrifoak II.mendetik goitikoak dira modu zailean idatzi izango lituzke inongo apostoluk. Gertatu zena zera zen, ebanjelio berri horien benetako idazleek haien kontaketari egia kutsua eman asmoz edo idazten zutena egia zela sinestarazi nahian lehenengo kristau elkarteko pertsonaia garrantzitsuren baten izenarekin sinatzen zuten, horrela apostoluen izenak, Maria Magdalakoa, Nikodemo edo Pilatosen izenarekin sinatutako ebanjelioak aurki ditzakegu.

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

12 San Papías Hierapoliskoa


Ebanjelioak

Inspirazioa Katolikook bereziki sinesten dugu Ebanjelio Kanonikoek egia gardena diotela Jesusen bizitza eta mezuaren inguruan idazteko Espiritu Sainduak idazle horiek inspiratu zituelako eta Jainkoaren semearen Berri Ona modu egokienean aditzera emateko gaitasuna eman zielako. Horrelaxe ikusi eta ulertu zuten jada Elizako Aitek, Lyongo Ireneok, Hierapolisko Papiasek, Origenesek etb II. Eta III, medean egiazko ebanjelioa eta apokrifoak banatu Gnostiko-heretikoa batzuk zituztenean. Eliza katolikoak Kanonikoen inspirazio jainkotiarrean sinesten du eta Trentoko kontzilioa ezkero dogma da. Evangelio de Felipe

Apokrifoen banaketa

Evangelio de Tomás

Kontserbatu eta aurkitu direnen artean 50 ebanjeliotik gora daude gaur egun. Ondoko taldetan banatu daitezke:

Evangelio de Marción Evangelio de María Magdalena

Gnostiko eta heretikoak Doktrina eta Jesusen benetako mezuaren kontra doazen idatziak. Kontaketa aldrebesak izaten dira, anitzetan ere gertatutakoen ordena errespetatzen ez dutenak. Anitzetan Jesus isilpeko irakatsiak erakusten agertzen dute edo sekretupeko mezuak. Anitzetan ere pertsonaien garrantzia edo papera aldatzen dute, hau izango litzateke Judasen ebanjelioaren kasua, non Judas Jesusen ikasle hurbilena bezala agertzen zaigun eta egingo duen traizioa Jesusek berak aginduko dion halako jainkozko misio bat balitz bezala.Ebanjelio hauek gehienetan apostoluen izenekin egoten dira sinatuak. Batzuk Jesusen nekaldia eta piztureran soilik daude kokatuak eta Honen infernuetara jeistea kontatzen dute bertze zenbait kondaira nahastuz. Gnostiko edo heretiko izena jasotzen dute haietan azaltzen diren doktrinak Elizak adierazten duenaren kontra doalako eta gehienetan gnostikoek idatzi zituztelako liburu hauek II.mendetik aintzinera. Aipatu beharra dago denak ez dutela gnostizismoaren barrua joera bera, talde hau ikaragarri zabala baitzen eta mila barne desberdintasunekin.

Evangelio de Judas Evangelio apócrifo de Juan Evangelio de Valentín o Evangelio de la Verdad Evangelio de los egipcios Acta Pilati o Evangelio de Nicodemo Evangelio secreto de Marcos Evangelio de Pedro Evangelio del Pseudo-Santiago Evangelio cátaro del pseudo-Juan Evangelio de los hebreos Evangelio de los ebionitas Evangelio de Bernabé Evangelio de Taciano Evangelio de los nazarenos Evangelio de Ammonio

Idazti hauetako asko Nag Hammadin aurkitu ziren 1945ean.

Evangelio de la Venganza del Salvador Evangelio de la muerte de Pilato Evangelio apócrifo de Galilea

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

13


Ebanjelioak

Jaiotza eta haurtzarokoak Jesusen bizitzaren inguruan jendeak zeukan jakin-minak sortu zituen ebanjelio hauek. Liburu hauetan kanonikoek kontatzen ez dituzten gauzak azaltzen dira. Modu honetan bitxikeri asko topatu ditzakegu haurtzaroko ebanjelioetan. Zargatik elkartu ziren José eta Maria, nola hil zen Jose, jaiotzaren detaile eta bitxikeria aunitz, Jesusen haurtzaroko “abenturak”… Jendearen jakin-mina nolabait beteko zuen liburuxkak dira besterik gabe.

Jaiotzako batzuk Evangelios de la infancia de Tomás Evangelio árabe de la infancia Evangelio armenio de la infancia

Esaterako Meltxor, Gaspar eta Baltasarren izenak ebanjelio hauetako batetan ematen zaizkigu eta handik pasatu dira jada onartuak izatera. Hauetako batetan ere, etiopiar jatorrian duena, Ama Birjinaren igokundea kontatzen zaigu. Erdiaroan fama handia izan zuten ebanjelio hauek, fedearen kontra joan gabe jendearen errukirako atseginak zirelako eta artista anitzek hartu zituzten informazio eta inspirazio iturri bezala.

Apokrifo berri bat…? Eitb.com-etik ateratako albistea. Erredakzioa 2012/02/28 Nafarroako Unibertsitateko irakasle batek ustezko ebanjelio apokrifo bat atzeman du Ingalaterran, Oxirrincon (Egipto) topatutako papiroen artean. Papiroa Juan Chapa Nafarroako Unibertsitateko Teologia fakultateko dekano eta Testamendu Berriko irakasleak aurkitu eta editatu du. Zazpi zentimetrokoa da, bi aldetik idatzita dago, eta 22 lerrotako arrastoak ditu. "Alde batean, Jesusek egindako exorzismo baten kontakizuna dago, eta horrek ez du parekorik lau ebanjelio kanonikoetan", esan du Chapak. Adituaren esanetan, "exorzismo berria baino, badirudi beste ebanjelioetan aipatutakoen laburpena dela, eta horrek erakutsi egiten du ekintza hori garrantzitsua izan zela lehen kristauen artean". Papiroaren beste aldean, Jesusek bere ikasleei zuzendutako hitzak daude. Chaparen esanetan, "jarraipen erradikala egiteko deia da, Jerusalem eta Erreinua aipatuta".

Evangelio de la natividad de María Protoevangelio de Santiago Evangelio del pseudo-Mateo

Besteak Ez zaizkigu osorik iritsi. Batzuetan zenbait esaldi, bestetan zenbait orrialde… gehienetan kanonikoen kontaketetatik gertu dabiltzan idazkiak dira edo lau kanonikoen artean egindago nahasketa bat. Batzutan detaile batzuk gehixeago ematen dituzten hitzaldi eta mirari baten inguruan. Esaterako Irulako Nafarroako Unibertsitateko Juan Chapa irakasle eta apaizak topatu berri duena.

Adituak azaldu du oraindik ez dakiela zer-nolako garrantzia duen ustezko ebanjelioaren aurkikuntzak, baina "lehen bi mendeetako kristautasuna" ezagutzeko baliagarri izango dela uste du. Gainera, 200. urtean idatzita dagoela, eta garai hartako papiro gutxi daudela nabarmendu du.

Juan Chapa

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

14


Ebanjelioak

Qumram

Nag Hammadi NHC bezala da ezagunagoa gaur (Nag Hammadi Codices). Papiro sorta zabal bat da izena ematen dion hiriaren ondoan aurkituak Egipton. Antza denez 330. Urte aldera izan ziren idatziak eta IV.mendean lurperatuak izan ziren.

1945ean Qumrango kobazuloetan anforen barrenean aurkitutako papiro soratrengatik da famatua. Zibilizaziotik aparte dagoen leku hartan Esenioak bizi izan ziren, Judutarren adar berezia. Kobazuloetan aurkitutako papiro horiek esenioen idatziak dira.

50. bat idazki desberdin aurkitu ziren bilduma honetan. Haien artean denetarik aurkitu dezakegu: otoitzak, eskutitzak, apokalipsi desberdinak, idazki filosofikoak, Platonen Errepublikaren zati bat eta zenbait ebanjelio apokrifo. Dena Koptoz idatzita dago Baina antza denez gehiena grezieratik itzulita.

800 testu desberdin berregin ahal izan dira han aurkitutakoarekin. Itun zaharreko liburu guztiak daude Estherrena salbu. Esaten denaren contra Qumramen ez zen idazki kristau bakar bat ere topatu.

Esparru teologiko batetan papiro hauek ez digute ezer berririk ekartzen.

Qunramgo kobazulo bat Nag Ammadiko zenbait kodize

Nag HammadikoII.kodizearen izenburuaren argazki originaletik ateratako letrak

Hizki digitaletan jarriak Ahoskera Esanahia

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

EUANGUÉLION KATà TOMAS EBANJELIOA TOMASEN ARABERA

15


Ebanjelioak

Amaitzeko_______________________________________________________

O

rrialde hauetan barrena ikusi dugu ebanjelioa zer den, nola sortu ziren kontaketa desberdinak eta zenbat ebanjelio mota dauden. Apokrifoen inguruan azkeneko bi hitzak:

Apokrifoetan ez dago Elizaren fedea aldatu dezakeen ezer, Elizari beldurra sortu diezaioken gauza bakar bat ere, Jesusek emandako errebelazio arrarorik eta Elizaren “boterea� kolokan jarriko duen inongo mezurik ere ideia hauek kalitate eskaseko eleberri eta filmeetan agertzen badira ere. Eliza katolikoak ongi aztertua, landuak eta ikasiak dauzka apokrifoak eta munduko aditurik onenak izan ditu eta dauzka testu zaharren azterketa, analisi eta ediziorako. Agian zenbait zalantzarekin gelditu zara gai guzti honen inguruan. Orrialde hauetan ezin da testu sakratuen inguruan idatzi eta aurkitu den guztia sartu, baina ebanjelioei buruz zerbait ikastea lortu baduzu idazten dizun honek poz ikaragarria sentituko du. Akitzear gauden honetan soilik erran nahi nizuke: IRAKURRI EZAZU EBANJELIOA!

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

16


Ebanjelioak

I. Eranskina -Ebanjelioak eta euskaraEbanjelioa euskaraz irakurtzearena ez da Vatinako II. garaian proposatu eta egin zen zerbait, ez. Aspaldidanik zegoen ebanjelioa euskara itzulia. Noski, beste zenbait hizkuntzekin alderatzen badugu lehenengo ebanjelio euskaratua ez da oso goiztiarra, baina gure hizkuntzan argitaratu zen bigarren liburua dugu. Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria izenpean atera zuen Joanes Leizarragak euskarazko ebanjelioen bertsioa Itun Berri osoarekin batera. Vulgata eta frantsezko bertsioetan oinarrituta itzuli zuen ebanjelioa. Leizarraga lehenik apez katolikoa zen baina liburu hau itzuli zuenerako kalvinista egina zen. Egun erabiltzen dugun ebanjelioen euskarazko bertsioa 1993an kaleratu zen elizen arteko bibliatik aterata dago. Irakurri eta alderatu ondoko pasartea (Mt, 27,32-42):

Aetzeraz

Batuaz

Atratzean, Simon izeneko zirenear gizon bat arpatu zute eta gurutzeaen ermatera biartu zakote.

Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.

Golgota, gou da «kaldordegia», deitu tokira ellegatu zireleik gibelmines nasi ardoa eman zakote edatra. Jesusek txastatu zue, baia ez zue edan nei izan.

Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du), behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.

Gurutzean xosi zuteleik, banatu zute Garen arnesa, zer noindako, eta lurrean xarriik Gura zaitzen gelditu zire. Buruaen geinean eskribu bat ezarri zakote, oben agertze gisara: «Gou Jesus da, judutarren erregea».

Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez. Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen. Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da, juduen erregea».

Gareki batio bi geizkile xosi zituzte gurutzean bata eskuieko aldean eta bertzea ezkerrekoan. Gandik pasten zirenak irri eiten zakote erranes:

Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean. Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez:

-Jauregia xeatu eta irur egunetan berris eiten yuen gorrek, salba zak yaure burua ! Jangoikoaen seme balimayiz, sautsi yai gurutzetik! Gisa berean apez nausiek, eskribalariek eta erriko zarrek ere buria eiten zakote erranes: -Bertzeak, bai salbatu Gorrek, eta bere burua eztouke salbatu ! Israeleko errege, xakina!! Sautsi deila orei gurutzetik eta ginetsiko dakogu.

«Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!» Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan

Elizen arteko Biblia 1993

Lapurteraz Eta ilki ziradenean eriden zezaten gizon Zireniano Simon deitzen zenbat: haur bortxa zezaten haren krutzearen eramaitera. Eta ethorri ziradenean Golgotha deitzen den lekura (zein erran nahi baita hanbat nola bur-hezur lekua) Eman ziezoten binagre edatera behazunarekin nahastekaturik: eta dastatu zuenean etzuen edan nahi ukan. Eta kruzifikatu zutenean parti zitzaten haren abillamenduak, zorthe egotzirik: konpli ledinzat Profetaz erran zena, Partitu ukan dituzte ene abillamenduak, eta ene arroparen gainean zorthe egotzi ukan dute. Eta iarririk zeudela begiratzen zuten hura han.Eta ezar zezaten haren buru garaian haren kausa eskribaturik, HAUR DA IESUS IUDUEN REGEA. Orduan kruzifikatu izan dirade harekin bi gaixtagin bata eskuinetik eta berzea ezkerretik. Eta iragaiten ziradenek iniuriatzen zuten hura, bere buruak higitzen zituztela,Eta zioitela, Hik tenplea desegiten duanorrek, eta hirur egunez edifikatzen, enpara ezak eure burua: baldin Iainkoaren Semea bahaiz, iauts adi krutzetik. Halaber Sakrifikadore prinzipalek ere trufatzen ziradela Eskribekin eta Anzianoekin, erraiten zuten. Berzeak enparatu ditu, bere burua ezin enpara diro: baldin Israeleko Rege bada, iauts bedi orain krutzetik, eta sinhetsiren dugu hori. Leizarraga, 1571

Josu Cabodevillaren bertsioa 1991

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

17


Ebanjelioak

JARDUERAK

1. Ikusiko zenuenez Ebanjelista bakoitzak bere ondoan irudi bat dauka beti, sinbolikoki idazle hori adierazten duen izakiren bat. Bete ezazu ondoko koadrotxoa ebanjelista bakoitzaren adierazgarri den izakia zein den erranez eta bere esanahi azalduz. Idazlea Mateo Markos Lukas Joan

Izakia

Esanahia

2. Vatikanoko II.Kontzioak bere dokumentu garrantzitsuenetako bat Idazki Sakratuei eskaini zien, Dei Verbum konstituzioa. Interneten euskaraz dago irakurgai, Erlijioa Bizi blogean aurki dezakezu. Bilatu eta irakurri ezazu ebanjelioei buruz dioena eta laburtuz idazti ezazu zure ustez garrantzitsuena dena. 3. Gai honen hasieran Ebanjelio hitzaren inguruan aritu gara solasean. Irakurritakoaren arabera zenbat Ebanjelio daude? Arrazoitu zure erantzuna. Ondoko espazioa nahikoa izanen duzu ongi erantzunezkero.

4. Bete ezazu ondoko koadroa ematen zaizkizun hitzekin: Ebanjelioak

Juan, Apokrifoak, Gnostikoak, Mateo, Jaiotzarenak, Lukas, Besteak, Markos, Sinoptikoak, kanonikoak

5. Hurrengo hizki-zopan zenbait ebanjelio apokrifo dauzkazu, ea topatzen dituzun. A R A N E T A M I M F I A E A

C I B O T A L A S E E L U G U

T O M A S N E R A L L E P O P

A H T N A T K I I K I K A I A

P A Z E H U A T A I P A O T O

I S A N I M R X S S E R S Z S

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

L I E O P E O U A E T O A G A

A E T N E R Z N N D R Z S I S

T R A D D G A O T E O A U M U

I A H O R O R R I K I R N A N

M N I A O S A E A E K A A G A

A B T N A A G N G N A G E D E

S A Z Z E K O G O E S O S A S

T Z A E O R Z A G R I Z E L E

E E J G E A A N O R E A U E U

G N A O Z M E I A I P E O N O

I H U E J U D A S U O D N A N

K I N N E I O I E Z E O E T E

O E B I O N I T A K I I T E T

A T R E A T Z A Z O S Z I O I

18


Ebanjelioak 6. Eliza gehienetan aurki dezakegu ebanjelisten adierazpenen bat, bai tetramorfosaren bidez edota lau idazleak elkarrekin agertzen zaizkigularik. Ba ote da zure herriko eliza edo baselizaren batetan halako adierazpenik? Bilatu eta topatzen baduzu ateraiozu argazki bat eta unitate hone bukaerako orrialde txurian jarri. 7. Aipatu dugu benetazko ebanjelioak zein diren, hein haundi batetan lehenengo kristau elkarteko zenbait pertsonaia garrantzitsuri esker dakigula. Bilatu ezazu San Ireneo, Hieraposlisko San Papias, Esmirnako San Polikarpo eta Origenesi buruzko informazioa, ongi irakurri ondotik jarri ezazu garrantzitsuena ondoko koadroetan.

San Ireneo

Hieraposlisko San Papias

Esmirnako San Polikarpo

Origenes

8. Zertarako, norentzako edo zein asmorekin idazten du ebanjelista bakoitzak bere liburua? Idazlea Mateo

Arrazoia

Markos Lukas Joan

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

19


Ebanjelioak

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.