1 minute read

Aurrezki-kupoiak

6

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

Elkarrekin lanean familia NEKAZARITZAREN ALDE

EROSKIn beti sinetsi dugu tokian tokikoan eta familia nekazaritzan, hori delakoan biderik onena kalitatezko produktuak eskaintzeko, jasangarriak eta gure herrietako ekonomiaren hazkundea lagunduko dutenak.

Horregatik, Euskadiko Familia Nekazaritzaren Eskualde Batzordeko kide gara (FNEB), eta haiekin eta beste erakunde eta antolamendu batzuekin lankidetzan ari familia nekazarien bizimodua hobetzeko eta etorkizuna bermatzeko.

ZER DA? Euskal Autonomia Erkidegoan, lurraldearen %85 hartzen du familia nekazaritzak. Familia batek kudeatzen ditu etxalde edo nekazaritzako ustiategi horiek, eta familiakoen eskulana erabiltzen dute nagusiki, emakumeena bezala gizonena. Kalitatezko produktuak eskaintzen dizkigute, lagundu egiten dute gure kultura gastronomikoa mantentzen eta bizirik eusten diote gure landa eremuari, lanpostuak sortzen dituzte-eta, zuzenean eta zeharka.

Pandemiaren lehenbiziko hilabeteetan sekula baino argiago ikusi da familia nekazaritzak zer-nolako balioa duen, krisiak, murrizketak eta itxialdiak gorabehera, baratze txikiek eta kooperatibek eutsi egin baitiote ekoizpenari, eta produktu osasungarri eta kalitatezkoekin hornitu dituzte gure merkatuak, dendak eta supermerkatuak.

FNEB-REN ZEREGINA Familia nekazaritzak merezi duen aitortza eduki dezan, EROSKItik batzordean lanean ari gara tokiko nekazarien zeregina azpimarratzeko, familia etxaldeek zer-nolako garrantzi estrategikoa duten ikusarazteko eta nekazaritza horretara bideratzen diren politika publikoak hobetzeko.

EROSKIk Euskal Autonomia Erkidegoan dituen 444 hornitzaileetatik, tokiko ekoizle txikiak dira 291. Espainiako Estatuan 2.400 dira, hornitzaile guztien (4.000) erdiak baino gehiago.

Deskargatu ezazu doan

Tiket digitala: erosoagoa eta jasangarriagoa

Aktibatu ezazu tiket digitala EROSKI aplikazioan eta ahaztu ezazu papera. Nahi duzunean ikusi eta deskargatu ahalko dituzu zure tiket guztiak.

EROSKI guztia zure mugikorrean!

This article is from: